ERLIEBE
ELEMENTUAK
LURMUTURRA

GOLKOA

KANALA
UBIDEA

ITSASARTEA

UHARTEA

ITSASOA

BADIA

AINTZIRA

URTEGIA

PENINTSULA

MENDIA

MUINOA

ORDOKIA

ESTUARIOA

MENDIKATEA
Lurmuturra itsasoan barneratzen den lur zatia da.
Golkoa kostaldean sortzen den ozeano edo
itsaso zatia da. Sarritan badiarekin nahastu ohi
den arren, azken hau txikiagoa da.
Nabigaziorako kanalak gizakiek
egindako ubideak dira; normalean
aintzirak, ibaiak edota ozeanoak
lotzen dituzte. Pertsonak eta gaiak
garraiatzeko erabiltzen dira. Ibaietako
kanaletan itsasontzi txikiak erbiltzen
dira eta ozeanoak lotzen dituzten
kanaletan aldiz itsasontzi handiak.

SUEZKO KANALA

PANAMAKO
KANALA
PANAMAKO KANALA
PANAMAKO KANALA
PANAMAKO
KANALAREN
ERAIKUNTZA
Itsasartea aintzira, itsaso edo ozeano bi
lotzen duen ur kanala da, eta beraz, lur
multzo bien artean dago. Itsasartea eta
Kanala hitzak sinonimoak izan litezke.
Uhartea alde
guztietatik urez
inguratuta dagoen lur
eremua da.
Uharteak ibai, aintzira,
itsaso eta ozeanoetan
aurki daitezke, eta
hauen tamaina
aldakorra da; metro
karratu gutxi
batzuetatik, bi milioi
kilometro karratura iritsi
daiteke, Groenlandiaren
kasua adibide.
Itsasoa ur gaziko eremu zabala da, ozeanoa baino
txikiagoa. Hala ere, neurri edo definizio zehatzik ez
daukanez mota askotako itsasoak daude. Batzuetan,
laku handiei ere itsaso deitzen zaie.
Itsasoaren kostaldeko
sargunea, golkoa baino
txikiagoa.
Laku edo aintzira lurraz inguratuta dagoen
ur eremu bat da. Laku gehienek ur geza
dute.
Labore-lurrak ureztatzeko,
biztanleriaren hornidurarako edo
beste helburu baterako gizakiak
normalean artifizialki prestatutako
urbildu handia.
Penintsula ia alde guztietatik urez inguratuta
dagoen lur eremua da; urak inguratzen ez
duen alde bakar horri istmo deitzen zaio.
Ordoki edo Lautada
maldarik gabeko eta
garaiera txikiko lur
eremua da. Garaiera
handia badu, goi
ordoki izena hartzen
du. Erliebe mota
egokienetakoa da
nekazaritza eta
abeltzaintza
garatzeko.
Mendi-sistema konplexua; elkarrekin lotuta
dagoen mendi multzoa.
Mendi bat inguruko
lurrak baino gorago
dagoen lur-eremua da,
eremu aldapatsua.
Muinoa garaiera
txikiko mendia da. Oro
har, oinarritik
tontorrera 200 metro
baino gehiagoko
garaiera ez duena da.
Marearen eta olatuen
eragina jasotzen duen
ibai-bokalearen zatia,
normalean zabala.

Erliebe elementuak