OSASUN ETA KONTSUMO BATZORDEARI
Igor Lopez de Munain Ganuzak, EH BILDU taldeko legebiltzarkideak eta
bozeramaile-ordeak, CNMV Espainiako merkatu arautzailearen presidente ohi Julio
Segura

Sanchezen

AGERRALDIA

eskatzen

du,

Osasun

eta

Kontsumo

Batzordearen aurrean, “CNMV-k menpeko eta lehentasuneko ekarpenak deritzen
produktuei onarpena emateko prozesuaren harira azalpenak emateko”. Horretarako,
indarrean dagoen erregelamenduaz baliatzen da.
ZIOA:
Erakunde finantzarioek eta enpresa pribatuek menpeko eta lehentasunezko
ekarpenak deritzen produktu finantzarioa erabili izan dituzte beren finantzaziorako,
hain zuzen, kredituak nekez lortzen zituztenean.
Produktu finantzario horiek arrisku maila handikoak dira eta iruzur eginez
herritar askori saldu zitzaizkien. Pertsona horietako asko aurreztaile txikiak ziren eta
ez zuten produktua orokorrean ezagutzean. Horrela, iruzurra egikaritu egin zen
onarpena eman zieten erakunde guztien oniritzia izanda.
CNMV Espainiako merkatu arautzailearen erantzukizuna zen plazaratzea
produktu horien inguruko ezaugarrien harira zetorren kezka; horrez gain,
produktuaren segimendua egin behar zuen. Ez zuen horrelakorik egin.
Horregatik eskatzen dugu CNMV erakundearen agerraldia Osasun eta
Kontsumo batzordean, zehazki, Julio Segura Sanchez presidente ohiarena. Hala,
azaldu ahal izango du erakunde horrek nola eta zergatik baimendu zituen produktu
horiek, eta bereziki Eroski eta Fagorren kasuetan gertatu zenaren inguruan hitz egin
ahal izango du.
Hori horrela izanik, hurrengo agerraldi eskaera egiten du:

AGERRALDI ESKAERA:
CNMV Espainiako merkatu arautzailearen presidente ohi Julio Segura Sanchezena,
CNMV-k menpeko eta lehentasuneko ekarpenak deritzen produktuei onarpena
emateko prozesuaren harira azalpenak emateko.

Gasteizen, 2014ko otsailaren 17an

Igor Lopez de Munain Ganuza
EH Bildu taldeko legebiltzarkide eta bozeramaile-ordea

Cnmv agerraldia

  • 1.
    OSASUN ETA KONTSUMOBATZORDEARI Igor Lopez de Munain Ganuzak, EH BILDU taldeko legebiltzarkideak eta bozeramaile-ordeak, CNMV Espainiako merkatu arautzailearen presidente ohi Julio Segura Sanchezen AGERRALDIA eskatzen du, Osasun eta Kontsumo Batzordearen aurrean, “CNMV-k menpeko eta lehentasuneko ekarpenak deritzen produktuei onarpena emateko prozesuaren harira azalpenak emateko”. Horretarako, indarrean dagoen erregelamenduaz baliatzen da. ZIOA: Erakunde finantzarioek eta enpresa pribatuek menpeko eta lehentasunezko ekarpenak deritzen produktu finantzarioa erabili izan dituzte beren finantzaziorako, hain zuzen, kredituak nekez lortzen zituztenean. Produktu finantzario horiek arrisku maila handikoak dira eta iruzur eginez herritar askori saldu zitzaizkien. Pertsona horietako asko aurreztaile txikiak ziren eta ez zuten produktua orokorrean ezagutzean. Horrela, iruzurra egikaritu egin zen onarpena eman zieten erakunde guztien oniritzia izanda. CNMV Espainiako merkatu arautzailearen erantzukizuna zen plazaratzea produktu horien inguruko ezaugarrien harira zetorren kezka; horrez gain, produktuaren segimendua egin behar zuen. Ez zuen horrelakorik egin. Horregatik eskatzen dugu CNMV erakundearen agerraldia Osasun eta Kontsumo batzordean, zehazki, Julio Segura Sanchez presidente ohiarena. Hala, azaldu ahal izango du erakunde horrek nola eta zergatik baimendu zituen produktu horiek, eta bereziki Eroski eta Fagorren kasuetan gertatu zenaren inguruan hitz egin ahal izango du. Hori horrela izanik, hurrengo agerraldi eskaera egiten du: AGERRALDI ESKAERA:
  • 2.
    CNMV Espainiako merkatuarautzailearen presidente ohi Julio Segura Sanchezena, CNMV-k menpeko eta lehentasuneko ekarpenak deritzen produktuei onarpena emateko prozesuaren harira azalpenak emateko. Gasteizen, 2014ko otsailaren 17an Igor Lopez de Munain Ganuza EH Bildu taldeko legebiltzarkide eta bozeramaile-ordea