Benito Lertxundi
Bederatzi anai-arrebetatikazkena da Benito
Lertxundi. Musika txikitatik ezagutu zuen
etxean, ohitura baitzen familia giroan
abestea; hala ere, ez zen musikaririk haien
artean. Lertxundi gazteak marrazkirako zuen
zaletasuna, eta, herriko eskolako ikasketak
amaituta, frantziskotarrek gidatzen zuten
Zarauzko Arte eta Ofizio Eskolan hasi zen.
Bertan, buztina eta egurra lantzen ikasi
zuen, eta tailugile gisa lehen lanak egin
zituen.
Hemeretzi urterekin, erloju denda batean hasi zen lanean. Egun batean bertako jabeak, Martin
Lizasok, laut bat utzi zion. Bere kabuz jotzen ikasi zuen. Musikarekiko zaletasuna piztuta, gitarra
elektriko bat erosi zuen. Gustuko zituen abeslari estatubatuarren bertsioak euskaratu eta jotzen
zituen; Elvis Presleyrenak, esaterako. La Voz de España egunkariak antolatzen zuen kantu
txapelketa batean izena eman, eta bigarren gelditu zen. Horri esker, Kataluniatik bueltan zegoen
Mikel Laboak horren berri izan zuen, eta harremanetan jarri zen Lertxundirekin. Euskal
musikariekin zerbait egin nahi zuen.