SlideShare a Scribd company logo
1 of 17
Interbentzioa
UD. 1.- Plaka bakterianoaren eliminazioa
Aho barruan, txantxar eta gaixotasun periodontalaren oinarria
bakterioak dira. Bakterio horiek aho barruan estruktura berezi batean
antolatzen dira, hala nola, plaka bakterianoa. Plaka bakterianoa, berez,
adesiboak diren sustantzia kimiko desberdinen sarea da, non bakterioak
itsatsi, babestu, bizi eta ugaltzen diren.
Aho barrunbeko mikroflorak mikroorganismo barietate oso ugaria du,
eta gaur egun dakigu infekzio gehienetan parte hartzen duen flora mistoa dela,
hau da, aerobio (oxigenoa behar dute bizitzeko) eta batez ere, anaerobioak (ez
dute oxigenoa behar) diren bakterioak izaten dira ahoan sortutako infekzioen
arduradun. Hori dela eta, ezin da antibiotiko espezifiko bat erabili.
Gainera, ezin da kendu kolutorioen (enjuage) bidez bakarrik, eta era
mekanikoak ezinbestekoak dira kendu ahal izateko.
Normalean, plaka bakterianoa hortzen gainazalean sortzen da, zepillatu
ondoren ordu gutxitan. Lehenik eta behin pelikula adkirida izeneko film bat
itsasten da hortzen gainazalean, garbitu ondoren minutu gutxira; bertan listuan
dauzkagun proteina batzuk (listu glukoproteinak) eta bakterioak sortzen dituzten
polisakarido extrazelularrak jartzen dira. Ondoren, 2 ordutara gutxi gora behera,
lehenengo bakterioak itsatsi egiten dira. Gauez azkarrago itsasten dira.
Horregatik, ezinbestekoa da plakaren eliminazioa ahoan sortzen diren
gaixotasun nagusiak prebenitu ahal izateko. Horretarako plaka kontrolatzeko 2
metodo erabiltzen dira nagusiki:
-Kontrol mekanikoa: plaka modu fisikoan kentzeko.
• Hortz eskuila: hortz-gainazal oklusal, bestibular eta
lingualak /palatinoak garbitzeko.
• Hortz haria: hortz-gainazal interproximalak garbitzeko.
• Metodo konplementarioak/ auxiliarrak.
-Kontrol kimikoa: plakako bakterioen adhesioa eta proliferazioa
murrizteko baliogarria da, besteak beste.
1
Interbentzioa
Kontrol mekanikoa
Hortz-eskuila eta metodo auxiliarren erabileraren bitartez plaka
bakterianoa era fisikoan kentzea da. Zenbat eta eskuila hobeto erabili, orduan
eta plaka gehiago kenduko dugu; hortaz, ez da hain inportantea eskuil ona edo
txarra izatea (nahiz eta garrantzitsua izan), baizik eta berau ondo erabiltzea,
teknika ona erabiliz, iraupen eta frekuentzia egokiekin. Horretarako
ezinbestekoak dira:
• Pazientearen jakituria.
• Pazientearen interesa.
• Objektibo errealak aplikatu.
Kontrol mekanikoa hortz-eskuilaren bidez egiten da nagusiki,
dentifrikoen laguntzarekin. Gainera, askotan ezinbestekoak dira hortz-haria
eta beste metodo auxiliar batzuk.
Hortz-eskuilak
Gaur egun badakigu ez dela oraindik eskuil ideala existitzen. Nahiz eta
forma, tamaina eta material desberdinak izan, ez dago hortzen gainazal
guztietan plaka eliminatzen duen eskuilarik.
Dena den, badaude kontuan hartu beharreko eskuilen ezaugarri batzuk
eskuil aproposena aukeratzeko orduan:
– Zuntzek sintetikoak izan behar dute, inoiz ez naturalak.
– Zuntzek punta borobila izan behar dute, ehunetan lesioak saihesteko.
– Zuntzak gogortasun mailaren arabera sailka daitezke. Horrela, zuntz
bigunak (diametroa: 0,17 mm), medioak (diametroa: 0,30 mm) eta
gogorrak (diametroa: 0,35 mm). Normalean, zenbat eta zuntzen luzera
txikiagoa izan orduan eta gogorragoak izango dira, eta alderantziz.
Eskuil bigunak (gaixotasunaren bat dagoenean) edo medioak
(paziente osasuntsuetan) gomendatu behar ditugu, eta ez gogorrak
(ehunetan lesioak eragin ohi dute).
– Eskuilaren buruak edo zati aktiboak txikia izan behar du, ahoko leku
guztietara modu errazean sartu ahal izateko.
– Diseinuak ergonomikoa izan behar du.
– Ez du hezetasunik zurgatu behar.
– Mantentzeko eta garbitzeko erraza izan behar du.
– Eskuila aldatu behar da beti zuntzak okertzen direnean, hau da,
zuzenak ez daudenean (2-3 hilabete, erabiltzen den teknikaren eta
eskuilaren gogortasunaren araberakoa -- zuntzak gogorrak badira
gehiago iraungo dute -- ).
Eskuil elektrikoa:
2
Interbentzioa
Ikerketen arabera, ez da ohiko eskuila baino eraginkorragoa, betiere
ohiko eskuila teknika egokiarekin erabiltzen bada. Beraz, gomendatu ahal
izango dugu paziente berezi batzuei: haurrei, motibazio gutxi duten pazienteei
eta mugitzeko trebetasun gutxiko pazienteei.
Eskuilatze teknikak
Teknika ugari daude, baina ez dago teknika bat besteak baino hobea dela
ondorioztatzen duen ebidentzia zientifikorik. Beraz, garrantzitsua da paziente
bakoitzak hobeto aplikatzen duen teknika erabiltzea, orden zehatz batekin
(gainazal guztiak garbitzen dituela ziurtatzeko), iraupen eta frekuentzia
egokiekin (gutxienez 3 minutu, eta gutxienez egunean bitan), eta hortz eta
hortzoietan lesioak eragin gabe.
Eskuilatze prozezuaren sistematika/
ordena:
1. Gainazal bestibularrak.
2. Gainazal palatinoak / lingualak.
3. Gainazal oklusalak.
4. Gainazal interdentarioak.
Esan bezala, teknika mota
desberdinak daude, eskuilaren zuntzak hortzaren gainean egindako
mugimenduaren arabera:
- Teknika horizontalak: ez dira oso erabilgarriak, aplikatzeko errazak
badira ere, oso traumatikoak baitira.
- Bibrazio-teknikak: Stillman eta Bass-en teknikak. Erabilienak dira,
beraz, unitate didaktiko honetan ikusiko ditugun bakarrak dira.
- Teknika bertikalak: Stillman eta Bass-en teknika modifikatuak.
Stillman-en teknika
Oso teknika klasikoa da. Eskuila hortzaren eje longitudinalarekiko era
perpendikularrean jartzen da hortzoiaren kontra eta zentzu
intzisalean/oklusalean eramaten da behin eta berriro. Mugimendua erratz
batekin egiten denaren antzekoa da.
Indikazioa: periodonto osasuntsuetan bakarrik gomendatu behar da.
Abantaila:
• Oso erraza da.
• Ez da traumatikoa.
Desabantaila:
• Ez du hainbeste plaka kentzen.
3
Interbentzioa
4
Interbentzioa
Bass-en teknika
Batetik, eskuilatze mekanikoa, eta bestetik, hortzoiaren masajea
konbinatzen ditu, horrela, 2 efektu lortzen ditu:
 Plaka bakterianoa kentzea.
 Hortzoiaren baskularizazioa estimulatzea aplikatzen den
masajearen bitartez.
Teknika hau 3 pausotan egiten da:
1) Eskuila margen gingibalaren gainean jarri, hortzoiarekiko 45º-ko angelu
bat osatuz.
2) Ondoren margen gingibala mugimendu zirkularrekin masajeatzen hasi
angelua galdu gabe (bigarren pauso honi eskeiniko diogu denbora
gehiena).
3) Margen gingibaletik ertz intzisaleraino zepilloa jeistsi (zig-zag
mugimendua).
Teknika osoan zehar ez da indarrik egin behar.
Indikazioa: gehienbat gingibitisak eta periodontitisak dituzten
pazienteetan gomendatzen da, hala ere, aho osasuntsuetan ere erabiliko da.
5
Interbentzioa
6
Interbentzioa
Dentifrikoak
Berez, metodo kimikoak dira, baina beti eskuilaketarekin batera erabili ohi
dira. Pasta dentifrikoak laguntza bat eskaintzen dute garbiketa hobetzeko,
baina pastak bakarrik ez du ezer egiten ondo aplikatzen ez bada.
Dentifriko batek honako ezaugarri hauek eduki behar ditu:
– Garbiketa ahalmen handia.
– Ez ditu ehun bigunak kaltetu behar.
– Abrasibitate txikia, esmaltea ez kaltetzeko.
– Zapore atsegina.
Orokorrean egunero erabiltzeko pasta normal batek ondoko osagaia
hauek izaten ditu:
• Substantzia aktiboa: gehienetan, fluorra izaten da (txatxarraren
kontrako efektua dauka), baina beste substantzia batzuk ere erabiltzen
dira, dentifrikoaren indikazioaren arabera (substantzia horiek
fluorrarekin konbinatzen dira askotan). Horrela, dentifriko mota ugari
daude:
– Fluordunak: txantxarraren kontra jarduten dute.
– Antiseptikoak (klorhexidina, triclosan, etab.): hauen
funtzioa plakako bakterioei aurre egitea da.
– Antisentsibilizanteak (nitrato potasikoa): hortz-
hipersentikortasuna kontrolatzea dute helburu.
– Kosmetikoak (txuritzaileak, adibidez): gehienek
abrasibitate oso altua dute, beraz modu kronikoan
erabiltzen badira kaltegarriak gerta daitezke;
profesionalaren kontrolpean erabili behar dira.
– Antiinflamatorioak (azido hialuronikoa, bitamina batzuk,
etab.): mukosa gingibalaren erregenerazioari laguntzen
diote.
– Mistoak.
• Substantzia abrasiboak (karbonato kaltzikoa, silikatoak, alumina, etab.):
elikadura hondakinak kentzen laguntzen diote eskuilari (honen efektu
mekanikoari laguntzen diote), eta hortzaren gainazala leuntzen dute
hau zauritu gabe. Dentifriko gehienek abrasibitate indize bat izaten
dute, eta horrek 50 eta 200 RDA (“abrasión de la dentina radiactiva”)
artekoa izan behar du.
• Substantzia humektanteak (glicerol, glizerina,…): ekiditen dute
dentifrikoek ura galtzea airearen presentzian, eta ondorioz,
dentifrikoaren lehorketa eta gogortzea saihesten dute.
• Substantzia estabilizanteak: dentifrikoaren fase solidoa eta likidoa
banatzea ekiditen dute, horrela, dentifrikoaren iraupena luzatzen
dute. Gainera, itxura kremosoa ematen dio.
• Substantzia detergenteak (lauryl sulfato de sodio, etab.): plaka
bakterioanoaren tentsio superfiziala murriztea dute helburu; horrela,
plakan sartzea eta bere antolakuntza hondatzea lortzen dute;
ondorioz, plaka disolbagarriagoa bihurtzen da, eta kentzeko
errazagoa da. Bestalde, hauei esker aparra (espuma) sortzen da, eta
7
Interbentzioa
horrek dentifrikoaren substantzia aktiboa ahoaren leku guztietara
ailegatzea ahalbidetzen du.
• Substantzia aromatikoak, koloranteak eta edulkoranteak: kolore eta zapore
atsegina ematen diote dentifrikoari.
• Substantzia kontserbatzaileak: onddo eta bakterioei aurre egiten die,
dentifrikoa hondatua ez dezaten.
• Ura.
Hortz-haria
Garbiketa interproximala egiteko erabiltzen den metodo nagusia da.
Batez ere, hortzen arteko hutsunerik ez duten pertsonei eta periodonto
osasuntsua dutenei gomendatu behar diegu.
Mota desberdin ugari dago:
- Sekzioaren arabera:
 Seda: sekzio borobila.
 Zinta: sekzio errektangularra, hortzen arteko hutsuneak oso
estuak direnean erabiltzeko.
- Argizariarekin edo argizaririk gabe:
• Argizariarekin: hobeto irristatzen da hortzen artean.
• Argizaririk gabe: ikasi ondoren, plaka gehiago kentzen du.
- Gainera, substantzia aktiboak (fluorra, klorhexidina, etab.) edota
substantzia zaporizanteak eraman ditzakete.
- Superfloss: ohiko haria ezin dugunean erabili (hutsune interproximalak
itxiak daudenean: ortodontzia, inplanteak, etab.), erabili beharreko haria
da. Hiru zati ditu:
• Zati rigidoa: enebratzeko.
• Kotoizko partea: pontikoak garbitzeko.
• Hari normala.
Limitazioak ditu:
– Zaila da: pazientzia eskatu behar zaio pazienteari.
– Denbora behar da ondo egiteko.
– Zauriak egiteko arriskua.
- Trebetasun gutxiko pertsonentzat enebradoreak existitzen dira.
Teknika
50 cm mozten dira aldi bakoitzean,
ezker eta eskuineko eskuko erdiko behatzetan enrroiatzen da zati hori, gutxi
gora behera 10 cm libre utziz.
8
Interbentzioa
Behatz potoloak eta indizeak erabiliz, 2 cm tentsatuko dira, 2 cm horiek
izango dira hortzen artean pasatuko direnak.
Hortzen arteko kontaktu puntura heltzerakoan,
mugimendu bestibulo-linguarrak egingo dira, kontaktu
puntutik pasatzea errazteko. Kontaktu puntu hori pasa eta
gero (troneraren gunera sartzerakoan), hortz bateko aurpegi
lateraletik irristatuko da, eta hortzoian sartuko da 1-2 mm.
(hortzoiaren barnean dagoen plaka kendu ahal izateko) - 2
irudia - . Gero, gauza bera egingo da hutsune interproximal
horretan dagoen beste hortzaren aurpegi lateralarekin – 3
irudia - .
Erabiltzen den zatia zikintzen joaten den heinean,
eskuan dagoen hariaren beste zati bat erabili behar da.
9
Interbentzioa
http://www.youtube.com/watch?v=M-nPun-gY20
Superfloss-aren erabileraren adibidea:
http://www.youtube.com/watch?v=AhmqoJp6FnM
Metodo auxiliarrak/ konplementarioak
10
Interbentzioa
Hortz-eskuila eta haria ez dira nahikoak hortzen eta ahoren gainazal
guztiak garbitzeko; beraz, beharrezkoak dira beste metodo mekaniko batzuk:
• Eskuil interproximalak: Hortzen artean sartzen diren eskuil txikiak dira.
Hortzen arteko hutsunea zabala denean erabiltzen dira, horregatik, batez ere
periodontitis bat duten pertsonetan erabiltzen dira, espazioak zabalagoak
izaten baitituzte (periodonto osasuntsuetan ezin dira erabili, normalean hortzen
arteko hutsunea minimoa delako, beraz ez dute haria ordezkatzen).
– Teknika: hutsunean sartzen den eskuilarik
handiena hautatu behar da (tamaina eta forma
desberdinak daude); papila azpitik sartzen da eta
bestibulotik palatinorantz mugitzen da.
– Abantailak:
o Oso teknika erraza eta erosoa da.
o Haria baino azkarragoa.
– Desabantailak:
o Ezin dira kasu guztietan erabili.
o Ez dute hainbeste plaka kentzen
o Dentifrikorik gabe erabiltzen dira, nahiz eta azkenaldian
ateratzen hasi diren dentifriko espezifikoak.
• Palilloak: hortzen arteko hutsuneak garbitzeko
erabil daitezke, baina bakarrik zabalak baldin
badira. Ezin da edozein erabili, puskatzen ez
den egur mota batekoak izan behar dute, edo
material plastikoz egindakoak.
Bere erabilera zalantzan jarri da askotan, lesioak
sortzeko arrisku handia dagoelako.
• Ur irrigadorea: aparatu elektriko txiki bat da, ur depositu bat duena
(batzuetan klorhexidina jarri daiteke deposituan); ur hori presioarekin
botatzen du mutur batetik.
Ez da oso eraginkorra plaka kentzen (ez du plaka eliminatzen, aurretik
mugitu dugun plaka bakarrik eramango du), horregatik, haria eta eskuil
interproximalen atzetik jarriko genuke efikazia maila.
Gehienbat, pertsona oso helduetan eta implantedun errehabilitazio
handiak dituzten pazienteetan gomendatzen da.
http://www.youtube.com/watch?v=S6wNxYHfk_U
• Mihi-garbitzailea: mihiaren gainazala garbitzeko gailua da.
• Kono edo estimulatzaileak: furkak (hortz-sustraien arteko hutsuneak)
garbitzeko erabil daitezke. Gainera, hortzoiaren zirkulazioa aktibatzeko
baliogarriak dira.
11
Interbentzioa
12
Interbentzioa
13
Interbentzioa
Kontrol kimikoa
Plakaren kontra, kontrol mekanikoa da garrantzitsuena; dena den, ezin
da ukatu behin baino gehiagotan laguntza bat behar dela. Laguntza hori, kasu
honetan, kontrol kimikoa izango da. Substantzia kimiko batzuen bitartez,
plakaren adhesioa eta proliferazioa murrizten du. Substantzia horiek, beraz,
plakaren kontra kualitatiboki eta kuantitatiboki eragin dezakete, hurrengo
akzio hauen bitartez (printzipio aktiboa zein den, modu batean edo bestean
jardungo dute):
• Pelikula adkirida aldaraziz, eta bakterioen itsaskortasuna blokeatuz.
• Bakterioen proliferazioa geldituz edo mantsotuz.
• Hortz gainazalean pilatuta dagoen plaka eliminatuz.
• Patogenoak diren bakterioen kontra arituz, euren patogenizitate
mekanismoak aldaraziz.
• Plakaren formakuntza moldatuz.
Substantzia kimiko horien jarduteko modua dena dela, produktu guztiek
bete behar dituzte baldintza orokor batzuk:
1.- Segurtasuna: produktua segurua izatea. Edozein produkto hainbat eta
hainbat ikerketa gainditu behar ditu kaleratuta izan dadin, albo-ondorioak
sortzen ez dituela frogatzeko, edota ahoaren flora arrunta aldarazten ez
duela ziurtatzeko.
2.- Efikazia edo eraginkortasuna: produktua egin behar duen efektua modu
eraginkorrean egitea (txantxarraren kontrako efektu eraginkorra, gaixotasun
periodontalaren kontrako efektu eraginkorra, etab.).
3.- Suntantibitatea edo egonkortasuna: Substantzia baten funtzioa aho barruan
irauten duen denbora da. Zenbat eta luzeagoa izan orduan eta askoz hobe.
Gaur egun ezaugarri hau da inportanteena. Horrela, agente kimiko
antiplaka onenak ahoan bere akzioa denbora luzez manten dezaketenak
dira. Produktuak daukaten sustantibitatearen arabera sailka daitezke:
1.- Lehenengo belaunaldikoak: sustantibitate txikia daukate (amonio
kuaternarioko eta fenoleko konposatuak, fluoruroak, agente oxidanteak eta
antibiotiko batzuk).
2.- Bigarren belaunaldikoak: sustantibitate handia daukate (klorhexidina,
eta triclosan –beste konposatu batzuekin asoziatzen denean-).
3.- Hirugarren belaunaldikoak: bakterioen adhesioa oztopatzeko gai dira,
baina oraindik ikerketa fasean daude (aminoalkoholak).
Hori ikusita, klinikako egunerokotasunean gehien erabiltzen ditugunak
bigarren belaunaldikoak dira.
Antiseptikoak euren konposizio kimikoaren arabera ere sailka daitezke.
Horrela, hurrengo hauek dira klinikan gehien erabiltzen diren konposatu
kimiko antiplakak:
14
Interbentzioa
Amonio koaternarioko konposatuak
Plaka %35ean murrizten dute, baina oso azkar galtzen dute bere efektua,
beraz, sustantibitatea oso baxua dute (3 ordu). Horregatik, beharrezkoak izango
lirateke 4 irakuzketa (enjuague) eguneko efektu ona lortzeko.
Gaur egun gehien erabiltzen dena kloruro de cetilpiridinoa da, %0,025
eta %0,075ko kontzetrazioetan; kolutorio eta dentifrikoetan agertzen da
nagusiki.
Ikerketen arabera, kloruro de cetilpiridinoak klorhexidinak eta
hexetidinak baino emaitza txarragoak ematen ditu, beraz, ez da bera bakarrik
erabiltzen, baizik eta klorhexidinarekin bat eginez, azken honen efektuak
hobetzen baititu.
Albo-ondorioak: hortz-tintzioak eta erredura sentsazioak mukosan sortzen
dute.
Olio esentzialak
Plaka eta gingibitisa %34 ean murrizten dute. Normalean, kolutorioetan
agertzen dira, eta efektu hori lortzeko gomendatu behar dira 60 segundoko 2
irakuzketa eguneko, hortzak eskuilatu eta gero.
Produkturik ezagunena Listerine® da; fenolez eta 3 olio esentzialez
(timol, eukaliptol eta mentol) osatuta dago.
Albo-ondorioak: hortz-tintzioak, erredura sentsazioak mukosan eta zapore
mingotsa (disgeusia) sortzen dute.
Triclosan
Normalean, kolutorioetan eta dentifrikoetan agertzen da (%0,03ko
kontzentrazioarekin).
Espektro antibakterioano zabala dauka, baina ez da ondo lotzen aho eta
hortz-gainazalei; horregatik, bere akzio antibakterianoa hobetzeko beste
konposatu batzuei lotuta agertzen da askotan (zink zitratoari, adibidez). Bere
sustantibitatea 5 ordukoa da.
Gainera, antiinflamatorioa da, eta horregatik gingibitisaren kontrako
efektu ona dauka, baina klorhexidina baino askoz potentzia gutxiago du.
Albo-ondorioak: Ez dauka albo-ondoriorik, beraz, egunero erabilgarria da.
Fluoruroak
Fluorra duten konposatu kimiko desberdinak erabiltzen dira kontrol
kimikoa egiteko erabilitako produktuetan: estainu floururoa (erabiliena,
normalean kolutorio moduan), sodio fluoruroa eta “fluoruro de fosfato
acidulado” delakoa, besteak beste.
Nahiz eta bere efektu garrantzitsuena txantxarraren kontrakoa izan
(esmaltea indartzen dute), bakterioen aurka ere efektuak dituzte, hala ere,
hauek klorhexidina baino askoz txikiagoak dira.
Hexetidina
Lehenengo belaunaldiko antiseptikoa da, pirimidinaren deribatua.
%0,2ko kontzentrazioarekin erabiltzen da, zink gatzekin konbinaturik.
15
Interbentzioa
Zikatrizazio prozesuetan badirudi lagungarria dela. Dena den,
sustantibitate baxua (1-3 ordu) dauka, eta ez da klorhexidina bezain
eraginkorra bakterioen eta gingibitisaren aurrean, eta gainera, albo-ondorio
berdinak sortzen ditu.
Landare estraktuak: sanguinaria
Normalean, kolutorio eta dentifrikoetan agertzen da, zink kloruroarekin
konbinatua.
Albo-ondorioak: hortz-tintzioak eta erredura sentsazioak mukosan sortzen
dute.
Klorhexidina
Bisguanida taldeko botika da, eta normalean “digluconato de
klorhexidina” moduan erabiltzen da.
Bere ezaugarririk garrantzitsuena sustantibitatea da (bigarren
belaunaldikoa da), ordu askotan (12 ordu) bere aktibitatea mantentzen baita.
Gainera, espektro antimikrobiano oso zabala dauka (bakterioen, onddoen, eta
legamien kontrakoa), eta horregatik efikaziarik handiena duen produktua da.
Horrela, plaka %60an murrizten du.
Normalean, kolutorio moduan aurkitzen da, baina gaur egun beste
modu batzuetan ere aurki dezakegu: spray, gel, berniz edota dentifriko
moduan, baita hortz-harietan ere. Dena den, frogatuta dago erabiltzeko
modurik eraginkorrena kolutorio moduan dela; horrela, kontzentrazio
desberdinetan aurkitzen da:
• 0,2 %: antiplaka efektua.
• 0,12 %: aurrekoaren efektu berdina.
• 0,05 % mantenurako gomendatzen da.
Katioi bat denez, plaka bakterianoaren anioiekin bat egiten du, bertan
bere efektua egiteko; baina beste substantzia anioniko batekin nahasten bada,
ez du bere efektua hain ondo egingo. Horregatik, dentifrikoetan dagoen lauryl
sulfato sodikoarekin (substantzia anionikoa) ez nahasteko, irakuzketak hortzak
garbitu baino 30 minutu geroago egin behar dira. 2 irakuzketa eguneko
gomendatzen dira, betiere profesional batek indikatzen badu.
Akzio-mekanismoak:
- Bakterioen metabolismoa oztopatzen du.
- Bakterioen paretaren iragazkortasuna aldarazten du; horrek,
azkenean, bakterioaren lisia eragiten du.
- Pelikula adkiridaren formazioa murrizten du, eta bakterioen adhesioa
oztopatzen du hortzen gainazalera.
Albo-ondorioak: denbora luzez erabiltzen direnean agertzen dira, eta erabiltzen
uzten denean desagertzen dira.
• Hortzak egun gutxitan tindatu egiten ditu, baita mihia ere (kolore
marroia).
16
Interbentzioa
• Zaporea asaldatu dezake.
• Aho mukosan erosioak sor ditzake.
• Kalkulo supragingibaleko depositoak gora egin ditzakete.
Merkatuan badira hainbeste albo-ondorio sortzen ez dituzten beste
substantzia antiplaka batzuk (hala nola, triclosan, hexetidina, alkohola, olio
esentzialak, etab.). Hala ere, nahiz eta zenbait kasutan albo-ondorioak hain
txarrak ez izan, produktu horien efektu antibakterianoa txikiago da.
Indikazioak: ez dugu egunero erabiltzeko gomendatu behar, bakarrik egoera
berezietan:
• Plaka bakterianoaren kontrol kimikoa egiteko, baina batez ere
gaixotasun periodontala pairatzeko arriskuan dauden pazienteetan.
• Pertsona oso zaharrak edo mugimendu eskasa dutenak (tetraplegikoak,
esklerosi multiplea, garun paralitikoak, beren esku ona eskaiolatua
badute...), kontrol mekanikoa ez dutelako ondo egingo.
• Zirugia edo raspajeen aurreko eta ondorengo egunetan, bakteriemiak
saihesteko.
• Txantxarra edukitzeko arriskuan dauden pazienteak (adibidez,
ortodontzia daramaten pertsonei %0,05ko kontzentrazioa daraman
produktua gomendatzen zaie).
• Sistema immunea eta gorputzaren defentsa mekanismoak asaldaturik
daukaten pazienteak (kimioterapiaren edo transplante baten ondorioz,
odoleko asaldurak, HIESa, etab.), ahoko gaixotasunak pairatzeko arrisku
altua daukatelako (kandidiasisa, GUNA, etab.).
17

More Related Content

Viewers also liked

Alternative_Wealth_Building_E-Book_Woodbridge_FPCMs_082115_print_digital
Alternative_Wealth_Building_E-Book_Woodbridge_FPCMs_082115_print_digital   Alternative_Wealth_Building_E-Book_Woodbridge_FPCMs_082115_print_digital
Alternative_Wealth_Building_E-Book_Woodbridge_FPCMs_082115_print_digital Dick Chelten
 
Historia del internet
Historia del internetHistoria del internet
Historia del internetjazzme
 
IPE: a vehicle to collaborative practice
IPE: a vehicle to collaborative practiceIPE: a vehicle to collaborative practice
IPE: a vehicle to collaborative practiceJose Frantz
 
Taller: la piramide volteada - Flipped pyramid
Taller: la piramide volteada - Flipped pyramidTaller: la piramide volteada - Flipped pyramid
Taller: la piramide volteada - Flipped pyramidRED ekonomista
 
Programazio laburtua euskara (jatorrizkoa)
Programazio laburtua euskara (jatorrizkoa)Programazio laburtua euskara (jatorrizkoa)
Programazio laburtua euskara (jatorrizkoa)iralekontsultazerbitzua
 
Historia de la Iglesia tema1.ppt
Historia de la  Iglesia tema1.pptHistoria de la  Iglesia tema1.ppt
Historia de la Iglesia tema1.pptazjomima
 
El Flúor generalidades y beneficios
El Flúor generalidades y beneficiosEl Flúor generalidades y beneficios
El Flúor generalidades y beneficioslitamargot
 
Hidróxido de calcio
Hidróxido de calcioHidróxido de calcio
Hidróxido de calcioPeter Vera
 
FLÚOR EN ODONTOLOGÍA
FLÚOR EN ODONTOLOGÍAFLÚOR EN ODONTOLOGÍA
FLÚOR EN ODONTOLOGÍAAngie Murillo
 
Programas Comerciales para Simulación de Procesos Químicos
Programas Comerciales para Simulación de Procesos QuímicosProgramas Comerciales para Simulación de Procesos Químicos
Programas Comerciales para Simulación de Procesos QuímicosILIANA HERNÁNDEZ
 

Viewers also liked (16)

Empresa
EmpresaEmpresa
Empresa
 
Alternative_Wealth_Building_E-Book_Woodbridge_FPCMs_082115_print_digital
Alternative_Wealth_Building_E-Book_Woodbridge_FPCMs_082115_print_digital   Alternative_Wealth_Building_E-Book_Woodbridge_FPCMs_082115_print_digital
Alternative_Wealth_Building_E-Book_Woodbridge_FPCMs_082115_print_digital
 
LINOIT
LINOITLINOIT
LINOIT
 
Historia del internet
Historia del internetHistoria del internet
Historia del internet
 
IPE: a vehicle to collaborative practice
IPE: a vehicle to collaborative practiceIPE: a vehicle to collaborative practice
IPE: a vehicle to collaborative practice
 
Taller: la piramide volteada - Flipped pyramid
Taller: la piramide volteada - Flipped pyramidTaller: la piramide volteada - Flipped pyramid
Taller: la piramide volteada - Flipped pyramid
 
Hidroxido de Calcio
Hidroxido de CalcioHidroxido de Calcio
Hidroxido de Calcio
 
Programazio laburtua euskara (jatorrizkoa)
Programazio laburtua euskara (jatorrizkoa)Programazio laburtua euskara (jatorrizkoa)
Programazio laburtua euskara (jatorrizkoa)
 
fluor
fluorfluor
fluor
 
Historia de la Iglesia tema1.ppt
Historia de la  Iglesia tema1.pptHistoria de la  Iglesia tema1.ppt
Historia de la Iglesia tema1.ppt
 
El Flúor generalidades y beneficios
El Flúor generalidades y beneficiosEl Flúor generalidades y beneficios
El Flúor generalidades y beneficios
 
Alginatos
AlginatosAlginatos
Alginatos
 
Hidróxido de calcio
Hidróxido de calcioHidróxido de calcio
Hidróxido de calcio
 
FLÚOR EN ODONTOLOGÍA
FLÚOR EN ODONTOLOGÍAFLÚOR EN ODONTOLOGÍA
FLÚOR EN ODONTOLOGÍA
 
Programas Comerciales para Simulación de Procesos Químicos
Programas Comerciales para Simulación de Procesos QuímicosProgramas Comerciales para Simulación de Procesos Químicos
Programas Comerciales para Simulación de Procesos Químicos
 
La importancia de la cena del señor YILDA PEÑARANDA
La importancia de la cena del señor YILDA PEÑARANDALa importancia de la cena del señor YILDA PEÑARANDA
La importancia de la cena del señor YILDA PEÑARANDA
 

Bakterio plaka eliminatzea (jatorrizkoa)

  • 1. Interbentzioa UD. 1.- Plaka bakterianoaren eliminazioa Aho barruan, txantxar eta gaixotasun periodontalaren oinarria bakterioak dira. Bakterio horiek aho barruan estruktura berezi batean antolatzen dira, hala nola, plaka bakterianoa. Plaka bakterianoa, berez, adesiboak diren sustantzia kimiko desberdinen sarea da, non bakterioak itsatsi, babestu, bizi eta ugaltzen diren. Aho barrunbeko mikroflorak mikroorganismo barietate oso ugaria du, eta gaur egun dakigu infekzio gehienetan parte hartzen duen flora mistoa dela, hau da, aerobio (oxigenoa behar dute bizitzeko) eta batez ere, anaerobioak (ez dute oxigenoa behar) diren bakterioak izaten dira ahoan sortutako infekzioen arduradun. Hori dela eta, ezin da antibiotiko espezifiko bat erabili. Gainera, ezin da kendu kolutorioen (enjuage) bidez bakarrik, eta era mekanikoak ezinbestekoak dira kendu ahal izateko. Normalean, plaka bakterianoa hortzen gainazalean sortzen da, zepillatu ondoren ordu gutxitan. Lehenik eta behin pelikula adkirida izeneko film bat itsasten da hortzen gainazalean, garbitu ondoren minutu gutxira; bertan listuan dauzkagun proteina batzuk (listu glukoproteinak) eta bakterioak sortzen dituzten polisakarido extrazelularrak jartzen dira. Ondoren, 2 ordutara gutxi gora behera, lehenengo bakterioak itsatsi egiten dira. Gauez azkarrago itsasten dira. Horregatik, ezinbestekoa da plakaren eliminazioa ahoan sortzen diren gaixotasun nagusiak prebenitu ahal izateko. Horretarako plaka kontrolatzeko 2 metodo erabiltzen dira nagusiki: -Kontrol mekanikoa: plaka modu fisikoan kentzeko. • Hortz eskuila: hortz-gainazal oklusal, bestibular eta lingualak /palatinoak garbitzeko. • Hortz haria: hortz-gainazal interproximalak garbitzeko. • Metodo konplementarioak/ auxiliarrak. -Kontrol kimikoa: plakako bakterioen adhesioa eta proliferazioa murrizteko baliogarria da, besteak beste. 1
  • 2. Interbentzioa Kontrol mekanikoa Hortz-eskuila eta metodo auxiliarren erabileraren bitartez plaka bakterianoa era fisikoan kentzea da. Zenbat eta eskuila hobeto erabili, orduan eta plaka gehiago kenduko dugu; hortaz, ez da hain inportantea eskuil ona edo txarra izatea (nahiz eta garrantzitsua izan), baizik eta berau ondo erabiltzea, teknika ona erabiliz, iraupen eta frekuentzia egokiekin. Horretarako ezinbestekoak dira: • Pazientearen jakituria. • Pazientearen interesa. • Objektibo errealak aplikatu. Kontrol mekanikoa hortz-eskuilaren bidez egiten da nagusiki, dentifrikoen laguntzarekin. Gainera, askotan ezinbestekoak dira hortz-haria eta beste metodo auxiliar batzuk. Hortz-eskuilak Gaur egun badakigu ez dela oraindik eskuil ideala existitzen. Nahiz eta forma, tamaina eta material desberdinak izan, ez dago hortzen gainazal guztietan plaka eliminatzen duen eskuilarik. Dena den, badaude kontuan hartu beharreko eskuilen ezaugarri batzuk eskuil aproposena aukeratzeko orduan: – Zuntzek sintetikoak izan behar dute, inoiz ez naturalak. – Zuntzek punta borobila izan behar dute, ehunetan lesioak saihesteko. – Zuntzak gogortasun mailaren arabera sailka daitezke. Horrela, zuntz bigunak (diametroa: 0,17 mm), medioak (diametroa: 0,30 mm) eta gogorrak (diametroa: 0,35 mm). Normalean, zenbat eta zuntzen luzera txikiagoa izan orduan eta gogorragoak izango dira, eta alderantziz. Eskuil bigunak (gaixotasunaren bat dagoenean) edo medioak (paziente osasuntsuetan) gomendatu behar ditugu, eta ez gogorrak (ehunetan lesioak eragin ohi dute). – Eskuilaren buruak edo zati aktiboak txikia izan behar du, ahoko leku guztietara modu errazean sartu ahal izateko. – Diseinuak ergonomikoa izan behar du. – Ez du hezetasunik zurgatu behar. – Mantentzeko eta garbitzeko erraza izan behar du. – Eskuila aldatu behar da beti zuntzak okertzen direnean, hau da, zuzenak ez daudenean (2-3 hilabete, erabiltzen den teknikaren eta eskuilaren gogortasunaren araberakoa -- zuntzak gogorrak badira gehiago iraungo dute -- ). Eskuil elektrikoa: 2
  • 3. Interbentzioa Ikerketen arabera, ez da ohiko eskuila baino eraginkorragoa, betiere ohiko eskuila teknika egokiarekin erabiltzen bada. Beraz, gomendatu ahal izango dugu paziente berezi batzuei: haurrei, motibazio gutxi duten pazienteei eta mugitzeko trebetasun gutxiko pazienteei. Eskuilatze teknikak Teknika ugari daude, baina ez dago teknika bat besteak baino hobea dela ondorioztatzen duen ebidentzia zientifikorik. Beraz, garrantzitsua da paziente bakoitzak hobeto aplikatzen duen teknika erabiltzea, orden zehatz batekin (gainazal guztiak garbitzen dituela ziurtatzeko), iraupen eta frekuentzia egokiekin (gutxienez 3 minutu, eta gutxienez egunean bitan), eta hortz eta hortzoietan lesioak eragin gabe. Eskuilatze prozezuaren sistematika/ ordena: 1. Gainazal bestibularrak. 2. Gainazal palatinoak / lingualak. 3. Gainazal oklusalak. 4. Gainazal interdentarioak. Esan bezala, teknika mota desberdinak daude, eskuilaren zuntzak hortzaren gainean egindako mugimenduaren arabera: - Teknika horizontalak: ez dira oso erabilgarriak, aplikatzeko errazak badira ere, oso traumatikoak baitira. - Bibrazio-teknikak: Stillman eta Bass-en teknikak. Erabilienak dira, beraz, unitate didaktiko honetan ikusiko ditugun bakarrak dira. - Teknika bertikalak: Stillman eta Bass-en teknika modifikatuak. Stillman-en teknika Oso teknika klasikoa da. Eskuila hortzaren eje longitudinalarekiko era perpendikularrean jartzen da hortzoiaren kontra eta zentzu intzisalean/oklusalean eramaten da behin eta berriro. Mugimendua erratz batekin egiten denaren antzekoa da. Indikazioa: periodonto osasuntsuetan bakarrik gomendatu behar da. Abantaila: • Oso erraza da. • Ez da traumatikoa. Desabantaila: • Ez du hainbeste plaka kentzen. 3
  • 5. Interbentzioa Bass-en teknika Batetik, eskuilatze mekanikoa, eta bestetik, hortzoiaren masajea konbinatzen ditu, horrela, 2 efektu lortzen ditu:  Plaka bakterianoa kentzea.  Hortzoiaren baskularizazioa estimulatzea aplikatzen den masajearen bitartez. Teknika hau 3 pausotan egiten da: 1) Eskuila margen gingibalaren gainean jarri, hortzoiarekiko 45º-ko angelu bat osatuz. 2) Ondoren margen gingibala mugimendu zirkularrekin masajeatzen hasi angelua galdu gabe (bigarren pauso honi eskeiniko diogu denbora gehiena). 3) Margen gingibaletik ertz intzisaleraino zepilloa jeistsi (zig-zag mugimendua). Teknika osoan zehar ez da indarrik egin behar. Indikazioa: gehienbat gingibitisak eta periodontitisak dituzten pazienteetan gomendatzen da, hala ere, aho osasuntsuetan ere erabiliko da. 5
  • 7. Interbentzioa Dentifrikoak Berez, metodo kimikoak dira, baina beti eskuilaketarekin batera erabili ohi dira. Pasta dentifrikoak laguntza bat eskaintzen dute garbiketa hobetzeko, baina pastak bakarrik ez du ezer egiten ondo aplikatzen ez bada. Dentifriko batek honako ezaugarri hauek eduki behar ditu: – Garbiketa ahalmen handia. – Ez ditu ehun bigunak kaltetu behar. – Abrasibitate txikia, esmaltea ez kaltetzeko. – Zapore atsegina. Orokorrean egunero erabiltzeko pasta normal batek ondoko osagaia hauek izaten ditu: • Substantzia aktiboa: gehienetan, fluorra izaten da (txatxarraren kontrako efektua dauka), baina beste substantzia batzuk ere erabiltzen dira, dentifrikoaren indikazioaren arabera (substantzia horiek fluorrarekin konbinatzen dira askotan). Horrela, dentifriko mota ugari daude: – Fluordunak: txantxarraren kontra jarduten dute. – Antiseptikoak (klorhexidina, triclosan, etab.): hauen funtzioa plakako bakterioei aurre egitea da. – Antisentsibilizanteak (nitrato potasikoa): hortz- hipersentikortasuna kontrolatzea dute helburu. – Kosmetikoak (txuritzaileak, adibidez): gehienek abrasibitate oso altua dute, beraz modu kronikoan erabiltzen badira kaltegarriak gerta daitezke; profesionalaren kontrolpean erabili behar dira. – Antiinflamatorioak (azido hialuronikoa, bitamina batzuk, etab.): mukosa gingibalaren erregenerazioari laguntzen diote. – Mistoak. • Substantzia abrasiboak (karbonato kaltzikoa, silikatoak, alumina, etab.): elikadura hondakinak kentzen laguntzen diote eskuilari (honen efektu mekanikoari laguntzen diote), eta hortzaren gainazala leuntzen dute hau zauritu gabe. Dentifriko gehienek abrasibitate indize bat izaten dute, eta horrek 50 eta 200 RDA (“abrasión de la dentina radiactiva”) artekoa izan behar du. • Substantzia humektanteak (glicerol, glizerina,…): ekiditen dute dentifrikoek ura galtzea airearen presentzian, eta ondorioz, dentifrikoaren lehorketa eta gogortzea saihesten dute. • Substantzia estabilizanteak: dentifrikoaren fase solidoa eta likidoa banatzea ekiditen dute, horrela, dentifrikoaren iraupena luzatzen dute. Gainera, itxura kremosoa ematen dio. • Substantzia detergenteak (lauryl sulfato de sodio, etab.): plaka bakterioanoaren tentsio superfiziala murriztea dute helburu; horrela, plakan sartzea eta bere antolakuntza hondatzea lortzen dute; ondorioz, plaka disolbagarriagoa bihurtzen da, eta kentzeko errazagoa da. Bestalde, hauei esker aparra (espuma) sortzen da, eta 7
  • 8. Interbentzioa horrek dentifrikoaren substantzia aktiboa ahoaren leku guztietara ailegatzea ahalbidetzen du. • Substantzia aromatikoak, koloranteak eta edulkoranteak: kolore eta zapore atsegina ematen diote dentifrikoari. • Substantzia kontserbatzaileak: onddo eta bakterioei aurre egiten die, dentifrikoa hondatua ez dezaten. • Ura. Hortz-haria Garbiketa interproximala egiteko erabiltzen den metodo nagusia da. Batez ere, hortzen arteko hutsunerik ez duten pertsonei eta periodonto osasuntsua dutenei gomendatu behar diegu. Mota desberdin ugari dago: - Sekzioaren arabera:  Seda: sekzio borobila.  Zinta: sekzio errektangularra, hortzen arteko hutsuneak oso estuak direnean erabiltzeko. - Argizariarekin edo argizaririk gabe: • Argizariarekin: hobeto irristatzen da hortzen artean. • Argizaririk gabe: ikasi ondoren, plaka gehiago kentzen du. - Gainera, substantzia aktiboak (fluorra, klorhexidina, etab.) edota substantzia zaporizanteak eraman ditzakete. - Superfloss: ohiko haria ezin dugunean erabili (hutsune interproximalak itxiak daudenean: ortodontzia, inplanteak, etab.), erabili beharreko haria da. Hiru zati ditu: • Zati rigidoa: enebratzeko. • Kotoizko partea: pontikoak garbitzeko. • Hari normala. Limitazioak ditu: – Zaila da: pazientzia eskatu behar zaio pazienteari. – Denbora behar da ondo egiteko. – Zauriak egiteko arriskua. - Trebetasun gutxiko pertsonentzat enebradoreak existitzen dira. Teknika 50 cm mozten dira aldi bakoitzean, ezker eta eskuineko eskuko erdiko behatzetan enrroiatzen da zati hori, gutxi gora behera 10 cm libre utziz. 8
  • 9. Interbentzioa Behatz potoloak eta indizeak erabiliz, 2 cm tentsatuko dira, 2 cm horiek izango dira hortzen artean pasatuko direnak. Hortzen arteko kontaktu puntura heltzerakoan, mugimendu bestibulo-linguarrak egingo dira, kontaktu puntutik pasatzea errazteko. Kontaktu puntu hori pasa eta gero (troneraren gunera sartzerakoan), hortz bateko aurpegi lateraletik irristatuko da, eta hortzoian sartuko da 1-2 mm. (hortzoiaren barnean dagoen plaka kendu ahal izateko) - 2 irudia - . Gero, gauza bera egingo da hutsune interproximal horretan dagoen beste hortzaren aurpegi lateralarekin – 3 irudia - . Erabiltzen den zatia zikintzen joaten den heinean, eskuan dagoen hariaren beste zati bat erabili behar da. 9
  • 11. Interbentzioa Hortz-eskuila eta haria ez dira nahikoak hortzen eta ahoren gainazal guztiak garbitzeko; beraz, beharrezkoak dira beste metodo mekaniko batzuk: • Eskuil interproximalak: Hortzen artean sartzen diren eskuil txikiak dira. Hortzen arteko hutsunea zabala denean erabiltzen dira, horregatik, batez ere periodontitis bat duten pertsonetan erabiltzen dira, espazioak zabalagoak izaten baitituzte (periodonto osasuntsuetan ezin dira erabili, normalean hortzen arteko hutsunea minimoa delako, beraz ez dute haria ordezkatzen). – Teknika: hutsunean sartzen den eskuilarik handiena hautatu behar da (tamaina eta forma desberdinak daude); papila azpitik sartzen da eta bestibulotik palatinorantz mugitzen da. – Abantailak: o Oso teknika erraza eta erosoa da. o Haria baino azkarragoa. – Desabantailak: o Ezin dira kasu guztietan erabili. o Ez dute hainbeste plaka kentzen o Dentifrikorik gabe erabiltzen dira, nahiz eta azkenaldian ateratzen hasi diren dentifriko espezifikoak. • Palilloak: hortzen arteko hutsuneak garbitzeko erabil daitezke, baina bakarrik zabalak baldin badira. Ezin da edozein erabili, puskatzen ez den egur mota batekoak izan behar dute, edo material plastikoz egindakoak. Bere erabilera zalantzan jarri da askotan, lesioak sortzeko arrisku handia dagoelako. • Ur irrigadorea: aparatu elektriko txiki bat da, ur depositu bat duena (batzuetan klorhexidina jarri daiteke deposituan); ur hori presioarekin botatzen du mutur batetik. Ez da oso eraginkorra plaka kentzen (ez du plaka eliminatzen, aurretik mugitu dugun plaka bakarrik eramango du), horregatik, haria eta eskuil interproximalen atzetik jarriko genuke efikazia maila. Gehienbat, pertsona oso helduetan eta implantedun errehabilitazio handiak dituzten pazienteetan gomendatzen da. http://www.youtube.com/watch?v=S6wNxYHfk_U • Mihi-garbitzailea: mihiaren gainazala garbitzeko gailua da. • Kono edo estimulatzaileak: furkak (hortz-sustraien arteko hutsuneak) garbitzeko erabil daitezke. Gainera, hortzoiaren zirkulazioa aktibatzeko baliogarriak dira. 11
  • 14. Interbentzioa Kontrol kimikoa Plakaren kontra, kontrol mekanikoa da garrantzitsuena; dena den, ezin da ukatu behin baino gehiagotan laguntza bat behar dela. Laguntza hori, kasu honetan, kontrol kimikoa izango da. Substantzia kimiko batzuen bitartez, plakaren adhesioa eta proliferazioa murrizten du. Substantzia horiek, beraz, plakaren kontra kualitatiboki eta kuantitatiboki eragin dezakete, hurrengo akzio hauen bitartez (printzipio aktiboa zein den, modu batean edo bestean jardungo dute): • Pelikula adkirida aldaraziz, eta bakterioen itsaskortasuna blokeatuz. • Bakterioen proliferazioa geldituz edo mantsotuz. • Hortz gainazalean pilatuta dagoen plaka eliminatuz. • Patogenoak diren bakterioen kontra arituz, euren patogenizitate mekanismoak aldaraziz. • Plakaren formakuntza moldatuz. Substantzia kimiko horien jarduteko modua dena dela, produktu guztiek bete behar dituzte baldintza orokor batzuk: 1.- Segurtasuna: produktua segurua izatea. Edozein produkto hainbat eta hainbat ikerketa gainditu behar ditu kaleratuta izan dadin, albo-ondorioak sortzen ez dituela frogatzeko, edota ahoaren flora arrunta aldarazten ez duela ziurtatzeko. 2.- Efikazia edo eraginkortasuna: produktua egin behar duen efektua modu eraginkorrean egitea (txantxarraren kontrako efektu eraginkorra, gaixotasun periodontalaren kontrako efektu eraginkorra, etab.). 3.- Suntantibitatea edo egonkortasuna: Substantzia baten funtzioa aho barruan irauten duen denbora da. Zenbat eta luzeagoa izan orduan eta askoz hobe. Gaur egun ezaugarri hau da inportanteena. Horrela, agente kimiko antiplaka onenak ahoan bere akzioa denbora luzez manten dezaketenak dira. Produktuak daukaten sustantibitatearen arabera sailka daitezke: 1.- Lehenengo belaunaldikoak: sustantibitate txikia daukate (amonio kuaternarioko eta fenoleko konposatuak, fluoruroak, agente oxidanteak eta antibiotiko batzuk). 2.- Bigarren belaunaldikoak: sustantibitate handia daukate (klorhexidina, eta triclosan –beste konposatu batzuekin asoziatzen denean-). 3.- Hirugarren belaunaldikoak: bakterioen adhesioa oztopatzeko gai dira, baina oraindik ikerketa fasean daude (aminoalkoholak). Hori ikusita, klinikako egunerokotasunean gehien erabiltzen ditugunak bigarren belaunaldikoak dira. Antiseptikoak euren konposizio kimikoaren arabera ere sailka daitezke. Horrela, hurrengo hauek dira klinikan gehien erabiltzen diren konposatu kimiko antiplakak: 14
  • 15. Interbentzioa Amonio koaternarioko konposatuak Plaka %35ean murrizten dute, baina oso azkar galtzen dute bere efektua, beraz, sustantibitatea oso baxua dute (3 ordu). Horregatik, beharrezkoak izango lirateke 4 irakuzketa (enjuague) eguneko efektu ona lortzeko. Gaur egun gehien erabiltzen dena kloruro de cetilpiridinoa da, %0,025 eta %0,075ko kontzetrazioetan; kolutorio eta dentifrikoetan agertzen da nagusiki. Ikerketen arabera, kloruro de cetilpiridinoak klorhexidinak eta hexetidinak baino emaitza txarragoak ematen ditu, beraz, ez da bera bakarrik erabiltzen, baizik eta klorhexidinarekin bat eginez, azken honen efektuak hobetzen baititu. Albo-ondorioak: hortz-tintzioak eta erredura sentsazioak mukosan sortzen dute. Olio esentzialak Plaka eta gingibitisa %34 ean murrizten dute. Normalean, kolutorioetan agertzen dira, eta efektu hori lortzeko gomendatu behar dira 60 segundoko 2 irakuzketa eguneko, hortzak eskuilatu eta gero. Produkturik ezagunena Listerine® da; fenolez eta 3 olio esentzialez (timol, eukaliptol eta mentol) osatuta dago. Albo-ondorioak: hortz-tintzioak, erredura sentsazioak mukosan eta zapore mingotsa (disgeusia) sortzen dute. Triclosan Normalean, kolutorioetan eta dentifrikoetan agertzen da (%0,03ko kontzentrazioarekin). Espektro antibakterioano zabala dauka, baina ez da ondo lotzen aho eta hortz-gainazalei; horregatik, bere akzio antibakterianoa hobetzeko beste konposatu batzuei lotuta agertzen da askotan (zink zitratoari, adibidez). Bere sustantibitatea 5 ordukoa da. Gainera, antiinflamatorioa da, eta horregatik gingibitisaren kontrako efektu ona dauka, baina klorhexidina baino askoz potentzia gutxiago du. Albo-ondorioak: Ez dauka albo-ondoriorik, beraz, egunero erabilgarria da. Fluoruroak Fluorra duten konposatu kimiko desberdinak erabiltzen dira kontrol kimikoa egiteko erabilitako produktuetan: estainu floururoa (erabiliena, normalean kolutorio moduan), sodio fluoruroa eta “fluoruro de fosfato acidulado” delakoa, besteak beste. Nahiz eta bere efektu garrantzitsuena txantxarraren kontrakoa izan (esmaltea indartzen dute), bakterioen aurka ere efektuak dituzte, hala ere, hauek klorhexidina baino askoz txikiagoak dira. Hexetidina Lehenengo belaunaldiko antiseptikoa da, pirimidinaren deribatua. %0,2ko kontzentrazioarekin erabiltzen da, zink gatzekin konbinaturik. 15
  • 16. Interbentzioa Zikatrizazio prozesuetan badirudi lagungarria dela. Dena den, sustantibitate baxua (1-3 ordu) dauka, eta ez da klorhexidina bezain eraginkorra bakterioen eta gingibitisaren aurrean, eta gainera, albo-ondorio berdinak sortzen ditu. Landare estraktuak: sanguinaria Normalean, kolutorio eta dentifrikoetan agertzen da, zink kloruroarekin konbinatua. Albo-ondorioak: hortz-tintzioak eta erredura sentsazioak mukosan sortzen dute. Klorhexidina Bisguanida taldeko botika da, eta normalean “digluconato de klorhexidina” moduan erabiltzen da. Bere ezaugarririk garrantzitsuena sustantibitatea da (bigarren belaunaldikoa da), ordu askotan (12 ordu) bere aktibitatea mantentzen baita. Gainera, espektro antimikrobiano oso zabala dauka (bakterioen, onddoen, eta legamien kontrakoa), eta horregatik efikaziarik handiena duen produktua da. Horrela, plaka %60an murrizten du. Normalean, kolutorio moduan aurkitzen da, baina gaur egun beste modu batzuetan ere aurki dezakegu: spray, gel, berniz edota dentifriko moduan, baita hortz-harietan ere. Dena den, frogatuta dago erabiltzeko modurik eraginkorrena kolutorio moduan dela; horrela, kontzentrazio desberdinetan aurkitzen da: • 0,2 %: antiplaka efektua. • 0,12 %: aurrekoaren efektu berdina. • 0,05 % mantenurako gomendatzen da. Katioi bat denez, plaka bakterianoaren anioiekin bat egiten du, bertan bere efektua egiteko; baina beste substantzia anioniko batekin nahasten bada, ez du bere efektua hain ondo egingo. Horregatik, dentifrikoetan dagoen lauryl sulfato sodikoarekin (substantzia anionikoa) ez nahasteko, irakuzketak hortzak garbitu baino 30 minutu geroago egin behar dira. 2 irakuzketa eguneko gomendatzen dira, betiere profesional batek indikatzen badu. Akzio-mekanismoak: - Bakterioen metabolismoa oztopatzen du. - Bakterioen paretaren iragazkortasuna aldarazten du; horrek, azkenean, bakterioaren lisia eragiten du. - Pelikula adkiridaren formazioa murrizten du, eta bakterioen adhesioa oztopatzen du hortzen gainazalera. Albo-ondorioak: denbora luzez erabiltzen direnean agertzen dira, eta erabiltzen uzten denean desagertzen dira. • Hortzak egun gutxitan tindatu egiten ditu, baita mihia ere (kolore marroia). 16
  • 17. Interbentzioa • Zaporea asaldatu dezake. • Aho mukosan erosioak sor ditzake. • Kalkulo supragingibaleko depositoak gora egin ditzakete. Merkatuan badira hainbeste albo-ondorio sortzen ez dituzten beste substantzia antiplaka batzuk (hala nola, triclosan, hexetidina, alkohola, olio esentzialak, etab.). Hala ere, nahiz eta zenbait kasutan albo-ondorioak hain txarrak ez izan, produktu horien efektu antibakterianoa txikiago da. Indikazioak: ez dugu egunero erabiltzeko gomendatu behar, bakarrik egoera berezietan: • Plaka bakterianoaren kontrol kimikoa egiteko, baina batez ere gaixotasun periodontala pairatzeko arriskuan dauden pazienteetan. • Pertsona oso zaharrak edo mugimendu eskasa dutenak (tetraplegikoak, esklerosi multiplea, garun paralitikoak, beren esku ona eskaiolatua badute...), kontrol mekanikoa ez dutelako ondo egingo. • Zirugia edo raspajeen aurreko eta ondorengo egunetan, bakteriemiak saihesteko. • Txantxarra edukitzeko arriskuan dauden pazienteak (adibidez, ortodontzia daramaten pertsonei %0,05ko kontzentrazioa daraman produktua gomendatzen zaie). • Sistema immunea eta gorputzaren defentsa mekanismoak asaldaturik daukaten pazienteak (kimioterapiaren edo transplante baten ondorioz, odoleko asaldurak, HIESa, etab.), ahoko gaixotasunak pairatzeko arrisku altua daukatelako (kandidiasisa, GUNA, etab.). 17