SlideShare a Scribd company logo
1 of 8
Download to read offline
GURASOEN BANANTZE
EDO HAUSTURA
KASUETARAKO FAMILIA
HARREMANEI BURUZKO
LEGEA
HERRI EKIMENEKO LEGEA
Euskadiko Banandutako Guraso Federakundea KIDETZAK
proposatutakoa eta 85000 sinadurek babestutakoa.
FAMILIAREN KRISIETAKO LAGUNTZA
INTEGRALERAKO EUSKADIKO FEDERAZIOA
KIDETZA
Laguntzaileak:
prueba agipase_PORTADA_21_3_2017_Maquetación 1 21/03/2017 15:28 Página 1
LAN ETA JUSTIZIA
SAILA
EMPLEGU ETA GIZARTE
POLITIKETARAKO SAILA
C
M
Y
CM
MY
CY
CMY
K
agipase_PORTADA_28_9_2017EUSKERA.pdf 1 28/09/2017 17:12:15
GURASOEN BANANTZE EDO HAUSTURA
KASUETARAKO FAMILIA HARREMANEI BURUZKO LEGEA.
1- HERRI EKIMENEKO LEGEA
Euskadiko Banandutako Guraso Federakundea KIDETZAK proposatutakoa eta
85000 sinadurek babestutakoa.
2- ONDORENGO OINARRIAK DITUEN LEGEA:
• Gurasoen ardura partekatua edo bikotekide biek berdintasunez, beren
seme alaben zainketan eta heziketan parte hartzen duten bermea baita haien
interesei dagozkien erabakiak hartzerakoan ere.
• Adingabeen eskubidea jagoletza partekaturako, baldin eta gurasoetako
edozeinek hala eskatzen badu eta adingabearen interesaren aurkakoa ez bada.
• Adingabearen eskubidea erregulartasunez, jagoletza ez duen
gurasoarekin eta bi gurasoen familia zabalarekin harremana izateko.
• Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna. Gizonen eta emakumeen
arteko harremanak, beraien seme alabei dagokienez, elkarrizketan, errespetuan
eta berdintasunean oinarritzea bultzatzen du.
3- APLIKAZIO EREMUA:
• Seme alaben gainean guraso agintea duen gurasoak edo aginte hori
duten gurasoek euskal auzotasun zibila badute.
• Guraso batek bakarrik badauka euskal auzotasuna eta besteak ez, euskal
auzotasun zibila hartuko da aintzat baldin eta bi gurasoek hori aukeratu badute
ezkontza aurretik edo izatezko bikotea eratu aurretik.
• Halako aukerarik ez bada, demanda aurkeztean duten ohiko bizileku
erkidea hartuko da aintzat.
4- ELKARBIZITZA HAUSTEN DENERAKO ITUNAK:
• Elkarbizitzaren haustura aurreikusten duten edo familia harreman berriak
arautzen dituzten itunak elkarbizitza horren aurretik edo bitartean egon ahal
izango dira. Eskritura publikoan egin beharko dira.
• Hitzarmen arauemailerako aurreikusten den edukia izango dute, bere
osotasunean edo zati batean.
• Hausturaren ondoren sor daitezkeen gatazkak elkarrizketaren bitartez
konpontzeko helburuarekin, auzibidearen aurretik familia bitartekaritzara jotzeko
aurreikuspena eta konpromisoa jaso dezake.
• Aldez aurretik epaileak onetsitako itunak baino ez dira judizialki betearazi
ahalko.
5- HITZARMEN ARAUEMAILEA:
Bi aldeek, ados direlarik edo bakoitzak bere aldetik, hitzarmen arauemailerako
`proposamen bat aurkeztu beharko diote epaileari , gutxienez, honakoa jasoz:
agipase_INT EUSK_21_3_2017_Maquetación 1 21/03/2017 15:34 Página 1
• Gurasoek seme alaben gaineko ahala batera erabiltzea, gurasoen ardura
partekatu gisa, honako hauei buruzko akordioak barne:
a- Seme-alaben heziketa, osasun, ongizate eta ohiko bizilekuari dagozkien
alderdi guztiak eta adingabeentzat garrantzizkoak diren beste gai batzuk
erabakitzeko eta partekatzeko modua.
b- Seme-alaben zaintza eta jagoletzari eta haien zainketa, heziketa eta
aisialdiari buruzko eginbeharrak betetzea.
b- Guraso bakoitzarekin bizitzeko aldiak eta bizikide ez denarekiko egonaldi
harreman eta komunikazio erregimena, eta bidezkoa den neurrian beren anai-
arreba, aiton amona edo beste ahaide eta hurbileko pertsona batzuekin harreman
eta komunikazio erregimena.
c- Seme-alaben bizilekua edo bizilekuak, erroldatze ondoreetarako bizilekua
zein izango den zehaztuz, zeinak urtean zehar denbora luzeenean bizikide duten
gurasoarena izan beharko baitu lehentasunez.
e- Adingabeak jaso eta entregatzeko arauak zaintza eta jagoletza aldaketetan.
• Familia kargetan eta mantenuan izan beharreko partaidetza, ohiko zein ez
ohiko beharretan,bai eta horren maiztasuna, ordaintzeko modua, eguneraketak
eta bermeak ere hala dagokionean.
• Familia etxebizitzaren eta bertako horniduraren erabileraren esleipena
hala dagokionean eta zer eragin izango duen familia kargetan.
• Hala dagokionean konpentsazio pentsioa
• Familia bitartekaritzara jotzeko aurreikuspena eta konpromisoa.
• Ezkontzaren erregimen ekonomikoaren inbentarioa eta likidazioa jaso
ahal izango ditu
6- HITZARMEN ARAUEMAILEAREN ALDAKETA:
• Aldeen adostasunagatik
• Aldetako batek edo Fiskaltzak hala eskatuta, gerora funtsezko aldaketarik
izan bada egoeran.
• Guraso-ahala batera erabiltzean azarritako betebeharrak behin baino
gehiagotan ez betez gero edo larriki hautsiz gero, justifikaziorik gabe.
• Epaileak onetsiko du hitzarmen arauemailea eta, hala badagokio, seme
alaba adingabeak entzunda, salbu eta seme alabentzat kaltegarri denean,
aldeetako batentzat kalte larria dakarrenean edo aginduzko arauen kontrakoa
denean.
7- FAMILIA BITARTEKARITZA:
• Gurasoak familia bitartekaritzara jo ahal izango dute beraien borondatez.
Nahitaezkoa izango da akzio judizialak aurkeztu aurretik baldin eta espresuki hala
itundu bazen hausturaren aurretik.
• Epaileak, bere ekimenez edo aldeetako batek eskatuta, eta haien arteko
akordioa errazteko, bitartekaritza judizialeko informazio saio batera joanarazi
agipase_INT EUSK_21_3_2017_Maquetación 1 21/03/2017 15:34 Página 2
ahalko ditu funtzionamendu eta onuraz jabetzeko
8- AKORDIORIK EZ DAGOENERAKO NEURRI JUDIZIALAK:
Aldeen arteko akordiorik ez badago, epaileak erabakiko ditu lege honetan
aipatzen diren elkarbizitzaren hausturaren ondoko familia harremanak arautu
beharko dituzten neurriak helburuak ondokoak izango direlarik
• Guraso–ahala bi gurasoek erabiltzen dutela bermatzea
• Mantenua ematen dela ziurtatzea eta seme-alaben etorkizuneko beharrak
hornitzea
• Bermatzea bere horretan dirauela seme-alaba adingabeak guraso
bakoitzarekin eta gainerako ahaideekin duten harremana.
• Seme-alabei nahasmendu kaltegarririk ez eragitea
Epaileak beharrezko berme erreal edo pertsonalak ezarri ahalko ditu hartzen
dituen neurriak betetzen direla ziurtatzeko. Judizialki onetsitako neurriak ez
betetzea edo larriki hausteak ezarritako erregimena aldatzea eragin ahalko du edo
bete dadin exijitzea betearazpen judizialean xedatutakoaren arabera.
9- GURASO AHALA:
• Guraso ahala bi gurasoek erailiko dute edo bietako batek, bestearen
adostasunarekin. Betiere haurren onerako.
• Salbuespen gisa, epaileak seme-alaben onerako erabaki dezake guraso-
ahala bikotekide batek erabiltzea osoki edo zati batean. Era berean, epaileak epaia
bidez erabaki dezake guraso-ahala kentzea prozesuan horretarako arrazoirik
azaltzen denean.
10- SEME-ALABEN ZAINTZA ETA JAGOLETZA:
• Guraso bakoitzak, bere aldetik edo bestearekin ados delarik, adingabeen
intereserako eskatu ahalko dio epaileari seme-alaba adingabe ezgaituen zaintza
eta jagoletza era partekatuan edo haietako batek bakarrik gauzatzea.
• Eskaerarekin batera aurkeztu beharko da jagoletza garatzeko
erregimenerako proposamen oinarritu bat, non harreman-aldiak eta elkarbizitza-
aldiak zehaztuko diren, hala badagokio ahaide eta hurbilekoekin komunikazio
moduak ere.
• Guraso bat jagoletza partekatuaren aurka edota edo bi gurasoen arteko
harremanak txarrak izatea ez da eragozpen eta arrazoi bahikoa izango jagoletza
partekatua ez emateko adingabearen intereserako.
• Epaileak jagoletza partekatua erabakiko du, aldeak eskatzen duenean,
baldin eta adingabeen interesen kalterako ez bada eta betiere honakoak kontuan
izanda:
a) Gurasoek adingabeekiko harremanetan aurretik izan duten jokaera eta izan
dituzten jarrera pertsonalak, eta adingabeek edo ezgaituek guraso bakoitzarekin
duten lotura afektiboa.
b) Seme-alaba kopurua
agipase_INT EUSK_21_3_2017_Maquetación 1 21/03/2017 15:34 Página 3
c) Seme-alaben adina
d) Seme-alabek adierazitako iritzia, betiere behar besteko zentzutasuna
badute, eta 12 urtetik gorakoena kasu guztietan
e) Gurasoek seme-alabekiko eta elkarrekiko eginbeharrak betetzea, eta
elkarrekiko errespetua beren arteko harremanetan, halaber seme-alabek beren
ahaide eta hurbilekoekin izan beharreko harremana bermatzeko jarrera
f) Txostenen emaitzak
g) Seme-alaben gizarte, eskola eta familia-loturak.
h) Guraso bakoitzaren aukerak familia eta lana uztartzeko, baita guraso
bakoitzaren jarrera, borondate eta inplikazioa eta bere eginbeharrak bere gain
hartzeko
i) Haien ohiko bizilekuen kokagunea eta dituzten laguntzak
h) Elkarbizitzarako garrantzitsua bada beste edozein egoera
Beren erabakia hartu aurretik, aldeek txostenak aurkeztu ahalko dituzte, edo
epaileak ofizioz edo aldearen ekimenez, eskatu ahalko ditu, bai familia
bitartekaritza zerbitzuarenak, bai behar bezalako kualifikazioa duten aditu
independenteen txosten mediku, sozial, edo psikologikoak guraso-ahala
erabiltzeko moduaren eta jagoletza erregimenaren egokitasunari buruz.
Epaileak, adingabearen interes gorena bermatzeko beharrezko deritzonean
eta txosten sozial, mediko, psikologiko eta bidezkoak diren gainerakoak ikusita,
gurasoetako bati eman ahalko dio adingabearen zaintza eta jagoletza. Kasu
horretan, beste gurasoarekiko komunikazio egonaldi erregimen bat ezarri ahalko
du, guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta familia zabalarekikoak
bermatuko dituena.
Aurreko txostenek justifikatzen duten egoeratan salbu, ez da hartuko anai-
arrebak bereiztea dakarren soluziorik
11- MANTENU PENTSIOA:
• Ohiko gastu beharrezkotzat jo behar dira seme-alabek eskuarki behar
dituztenak eta ziur asko sortuko direnak, baita gurasoek halakotzat hitzartzen
dituzten beste guztiak ere.
• Ezohiko gastuak izango dira, seme-alaben ezusteko eta ezin saihestuzko
beharrez eragindakoak eta betiere, osasun sistema publikoak edo aseguru
medikoak estaltzen ez dituen osasun gastuak, baita seme-alabentzat komenigarri
baina nahitaezkoak ez diren jardueretarako heziketa eta prestakuntzazkoak, baldin
eta horietaz adostasuna badago.
• Ez dira jarraikiak izan arren seme-alaben beharrei ez dagozkien baina
haientzat egoki iritzitako borondatezko gastuak kontsideratuko, hala iritzi den
gurasoak ordainduko ditu bakarrik.
• Ohiko gastuengatik dagokion mantenua kalkulatzeko, kontuan izango
dira seme-alaben beharrak, bikotekide bakoitzaren baliabide ekonomikoak, seme-
alabak guraso bakoitzarekin egoten diren denbora, familiaren etxebizitzaren
erabileraz egindako esleipena, seme-alabentzat ezarritako bizilekua eta familia-
agipase_INT EUSK_21_3_2017_Maquetación 1 21/03/2017 15:34 Página 4
kargetarako partaidetza, hala dagokionean.
• Seme-alaben ezohiko gastuak gurasoek ordainduko dituzte,
proportzionalki, erabilgarri dituzten baliabide ekonomikoen arabera
• Familiaren etxean diru sarrera propioak ez duten seme-alaba adindun edo
emantzipatuak bizi badira, epaileak haiekin bizi den gurasoak hala eskatuta,
ebazpen berean ezarriko du indarrean dagoen araudiaren arabera eman
beharreko mantenua.
• Mantenu pentsioa zuzenean esleitu ahalko zaie seme-alabei horiek
adindunak direnean.
• Seme-alabei eman beharreko mantenua ordaintzeko betebeharra legez
araututako kasuetan etengo da.
12- KOMUNIKAZIO ETA EGONALDI ERREGIMENA:
• Seme-alaba adingabeak bereki ez dituen gurasoak orokorrean eskubidea
izango du horiek bisitatzeko, haiekin komunikatzeko eta elkarrekin egoteko. Era
berean epaileak erabaki ahalko du beste ahaide eta hurbileko batzuekin
harremana izateko eskubidea.
• Orokorrean ulertuko da ezin zaiola zaintza eta jagoletza esleitu, ez
banakakoa ez partekatua, ez eta seme-alabekiko egonaldi harreman eta
komunikazio erregimenik ere, guraso bati baldin eta epai irmoz zigor kondena
ezarri bazaio bikotekidearen edo bi gurasoekin bizi diren seme-alaben bizitzaren,
osotasun fisikoaren, askatasunaren, osotasun moralaren edo sexu askatasunaren
arka atentatzeagatik egindako etxeko edo generoko indarkeria delitu batengatik,
harik eta erantzukizun penala azkentzen den arte.
• Aipatu delituak egin izanaren zantzu oinarrituak kontuan hartuko ditu
epaileak, inguruabar garrantzitsu gisa, erregimenari dagokionez lege honetan
aurreikusitako neurriak ezartzeko edo aldatzeko.
• Absoluzio ebazpenak etor litezkeen kasuetan aintzat hartuko dira
erregimenari dagokionez lege honetan aurreikusitako neurriak ezartzeko edo
aldatzeko.
• Salbuespen gisa, epaileak, seme-alaben interes gorena babesteko
komenigarri iritziz gero, egindako delituaren garrantzia eta larritasuna eta
gurasoaren berrizkatura eta arriskutasuna, egonaldiko, harremaneko edo
komunikazio hutseko erregimen bat ezarri ahalko du seme-alabei dagokionez.
• Bi gurasoak aurretik aipatu diren kasuetako batean daudenean, epaileak
seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza emango die, hain zuzen ere, seme-
alaba horiekiko harremana kontuan izanda beraren iritziz egokienak diren ahaide
edo hurbilekoei.
• Halakorik ez denean, lurralde jakin bakoitzean adingabeak babesteko
zeregina esleitua duten erakunde publikoak izango dute zaintza eta jagoletza.
13- ETXEBIZITZAREN ERABILERA:
• Epaileak lehentasunez, seme-alaben zaintza eta jagoletza duen gurasoari
esleituko dio familiaren etxebizitza erabilera, hori baldin bada komenigarriena
seme-alaben intereserako
agipase_INT EUSK_21_3_2017_Maquetación 1 21/03/2017 15:34 Página 5
• Epaileak familiaren etxebizitza erabilera esleitu ahalko dio bere seme-
alaben zaintza eta jagoletza ez daukan bikotekideari, baldin eta beste etxebizitza
bat lortzeko zailtasun handienak hark baditu eta beste gurasoak nahikoa baliabide
badu eta hori bateragarria bada haien interes gorenarekin.
• Baldin eta zaintza eta jagoletza gurasoen artean partekatzen bada eta
familiaren etxebizitzaren erabilera bi gurasoei esleitzen bazaie, txandaka balia
dezaten, etxebizitza lortzeko objektiboki zailtasun handienak dituen gurasoari
esleituko zaio, hori bateragarria bada seme-alaben interes gorenarekin.
• Premia arrazoiengatik etxebizitzaren erabilera guraso bati esleitzen
bazaio, aldi baterako egin beharko da, gehienez ere 2 urterako eta epe batez
luzatua izan daiteke baldin eta esleipenaren arrazoiak mantentzen badira.Luzapena
gehienez ere epea amaitu baino sei hilabete lehenago eskatu beharko da, behin
betiko neurriak aldatzeko prozedura bitartez.
• Erabilera eskubidearen azkentzeak izango dira, mantenu pentsioaren
betebehar amaitzean, erabileraren onuradunaren heriotza kasuan,aldeen arteko
itun bidez, erabileraren onuradunaren egoera ekonomikoaren hobetzea edo beste
aldearen egoera ekonomikoa nabarmen okertzea, erabileraren onuraduna beste
pertsona batekin ezkontzea edo ezkonduen antzeko bizimodua egitea edota
aurreikusitako epearen amaieragatik.
• Familiaren etxearen erabilera esleitu ordez, epaileak bikotekide baten
edo bien jabetzako beste etxebizitza batena esleitu ahalko du, baldin eta egokia
bada etxebizita beharra betetzeko, bai seme-alaba adingabeena eta bai, kasua
hori bada, behar handiena duen gurasoarena.
• Etxebizitza guraso bati esleituz gero, baldi eta hura bestearena bada
modu pribatiboan edo biena amankomunean, beraren erabilera galtzeagatik
konpentsazio bat ezarriko da adjudikazioa jaso ez duen guraso titular edo
titularkidearen mesedetan, kontuan izanez antzeko etxebizitzak alokatzeagatik
ordaindutako errentak eta bikotekidearen ahalmen ekonomikoa
• Hipoteka maileguak eta helburu horri lotutako aseguruak aldeek
ordaindu behar dituzte eraketa tituluak xedatutakoarekin bat etorrita.
• Etxebizitzaren kontserbatze, mantentze eta konpontze gastu ohikoak
barnean direlarik komunitatekoak eta hornigaietakoak eta tributuak eta tasak eta
urtero ordaindu beharreko zergak erabilera eskubidearen onuradunak ordainduko
ditu.
• Etxebizitza utziko duenak handik bere arropak, altzari eta tresnak
pertsonalak nahiz lanekoak hartu ahalko ditu, jarritako zentzuzko epean, eta
etxebizitzan geratuko diren gainerako ondasunen inbentarioa egingo da.
14- XEDAPEN IRAGANKORRA:
• Lege honetako arauak aplikatuko zaizkio berau indarrean sartu
aurretik hartutako neurri judizialen eta hitzarmen arauemaileen berrikuspen
judizialari, aldetako batek edo Fiskaltzak eskatzen dutenean eta epaileak
irizten dionean legean jasotako egoerak gertatzen direla.
15- INDARREAN SARTUKO DA
• 2015ko urriaren 10ean
agipase_INT EUSK_21_3_2017_Maquetación 1 21/03/2017 15:34 Página 6
FAMILIAREN KRISIETAKO LAGUNTZA INTEGRALERAKO EUSKADIKO FEDERAZIOA KIDETZA
Paseo Zarategui 100 - 20015 - Donostia. 943292496 kidetza@gmail.com
http://euskadikogurasobananduenfederakuntza.blogspot.com.es
ABIPASE
Espacio Ganbara.C/Ronda s/n-48005-Bilbao. 946569294
abipase1@gmail.com
AMAPASE
Casa de Asociaciones Rogelia de Alvaro.C/Panama s/n.Vitoria/Gasteiz 945259831
amapase@amapase.org
AGIPASE
Paseo Zarategui 100 -20015 - Donostia 943292496 agipase2@gmail.com
C/S.Cristobal 6-Egia-Donostia-943286297
ZERBITZU ETA PROGRAMAK
• Krisi egoeran dauden familiei zuzendutako arreta integral zerbitzua
• Erantzunkidetasunerako Orientazio programa
•“Familia berdintasunean eraikiz” programa
prueba agipase_PORTADA_21_3_2017_Maquetación 1 21/03/2017 15:28 Página 3

More Related Content

More from kidetza

Plan estrategico de subvenciones 2016
Plan estrategico de subvenciones 2016Plan estrategico de subvenciones 2016
Plan estrategico de subvenciones 2016kidetza
 
Pacto 150medidas
Pacto 150medidasPacto 150medidas
Pacto 150medidaskidetza
 
Acceso por-los-padres-a-las-calificaciones-escolares-de-hijos-mayores-de-edad...
Acceso por-los-padres-a-las-calificaciones-escolares-de-hijos-mayores-de-edad...Acceso por-los-padres-a-las-calificaciones-escolares-de-hijos-mayores-de-edad...
Acceso por-los-padres-a-las-calificaciones-escolares-de-hijos-mayores-de-edad...kidetza
 
Documento para el congreso de kidetza1 1
Documento para el congreso de kidetza1  1 Documento para el congreso de kidetza1  1
Documento para el congreso de kidetza1 1 kidetza
 
Boletines -gobierno_de_la_rioja (1)
Boletines  -gobierno_de_la_rioja (1)Boletines  -gobierno_de_la_rioja (1)
Boletines -gobierno_de_la_rioja (1)kidetza
 
Boe a-2015-8273-codigo civil vasco
Boe a-2015-8273-codigo civil vascoBoe a-2015-8273-codigo civil vasco
Boe a-2015-8273-codigo civil vascokidetza
 
Ley vasca de derecho civil
Ley vasca de derecho civilLey vasca de derecho civil
Ley vasca de derecho civilkidetza
 
Boe a-2015-7802ley vasca de vivienda
Boe a-2015-7802ley vasca de viviendaBoe a-2015-7802ley vasca de vivienda
Boe a-2015-7802ley vasca de viviendakidetza
 
Acta de la reunion de la consejeria de salud del gobierno vasco y kidetza 1
Acta de la reunion de la consejeria de salud del gobierno vasco y kidetza  1 Acta de la reunion de la consejeria de salud del gobierno vasco y kidetza  1
Acta de la reunion de la consejeria de salud del gobierno vasco y kidetza 1 kidetza
 
2015 hauteskundeak kidetza (2)
2015 hauteskundeak kidetza (2)2015 hauteskundeak kidetza (2)
2015 hauteskundeak kidetza (2)kidetza
 
Rueda de prensa de agipase marzo 2015 1-
Rueda de prensa de agipase marzo 2015  1-Rueda de prensa de agipase marzo 2015  1-
Rueda de prensa de agipase marzo 2015 1-kidetza
 
Orientaciones padres separados_divorciados
Orientaciones padres separados_divorciadosOrientaciones padres separados_divorciados
Orientaciones padres separados_divorciadoskidetza
 
Tarjeta sanitaria
Tarjeta sanitariaTarjeta sanitaria
Tarjeta sanitariakidetza
 
Tarjeta sanitaria
Tarjeta sanitariaTarjeta sanitaria
Tarjeta sanitariakidetza
 
Protocolo de sanidad
Protocolo de sanidadProtocolo de sanidad
Protocolo de sanidadkidetza
 
Proyecto de ley vasco de corresponsabilidad parental vivienda (2)
Proyecto de ley vasco de corresponsabilidad parental vivienda (2)Proyecto de ley vasco de corresponsabilidad parental vivienda (2)
Proyecto de ley vasco de corresponsabilidad parental vivienda (2)kidetza
 
Violencia de genero y c.compartida
Violencia de genero y c.compartidaViolencia de genero y c.compartida
Violencia de genero y c.compartidakidetza
 
Psicosociales
PsicosocialesPsicosociales
Psicosocialeskidetza
 
2012 11 26_tasajudicial_juzgados_familia
2012 11 26_tasajudicial_juzgados_familia2012 11 26_tasajudicial_juzgados_familia
2012 11 26_tasajudicial_juzgados_familiakidetza
 
Federacion de euskadi de madres y padres divorciados voluntariado
Federacion de euskadi de madres y padres divorciados voluntariadoFederacion de euskadi de madres y padres divorciados voluntariado
Federacion de euskadi de madres y padres divorciados voluntariadokidetza
 

More from kidetza (20)

Plan estrategico de subvenciones 2016
Plan estrategico de subvenciones 2016Plan estrategico de subvenciones 2016
Plan estrategico de subvenciones 2016
 
Pacto 150medidas
Pacto 150medidasPacto 150medidas
Pacto 150medidas
 
Acceso por-los-padres-a-las-calificaciones-escolares-de-hijos-mayores-de-edad...
Acceso por-los-padres-a-las-calificaciones-escolares-de-hijos-mayores-de-edad...Acceso por-los-padres-a-las-calificaciones-escolares-de-hijos-mayores-de-edad...
Acceso por-los-padres-a-las-calificaciones-escolares-de-hijos-mayores-de-edad...
 
Documento para el congreso de kidetza1 1
Documento para el congreso de kidetza1  1 Documento para el congreso de kidetza1  1
Documento para el congreso de kidetza1 1
 
Boletines -gobierno_de_la_rioja (1)
Boletines  -gobierno_de_la_rioja (1)Boletines  -gobierno_de_la_rioja (1)
Boletines -gobierno_de_la_rioja (1)
 
Boe a-2015-8273-codigo civil vasco
Boe a-2015-8273-codigo civil vascoBoe a-2015-8273-codigo civil vasco
Boe a-2015-8273-codigo civil vasco
 
Ley vasca de derecho civil
Ley vasca de derecho civilLey vasca de derecho civil
Ley vasca de derecho civil
 
Boe a-2015-7802ley vasca de vivienda
Boe a-2015-7802ley vasca de viviendaBoe a-2015-7802ley vasca de vivienda
Boe a-2015-7802ley vasca de vivienda
 
Acta de la reunion de la consejeria de salud del gobierno vasco y kidetza 1
Acta de la reunion de la consejeria de salud del gobierno vasco y kidetza  1 Acta de la reunion de la consejeria de salud del gobierno vasco y kidetza  1
Acta de la reunion de la consejeria de salud del gobierno vasco y kidetza 1
 
2015 hauteskundeak kidetza (2)
2015 hauteskundeak kidetza (2)2015 hauteskundeak kidetza (2)
2015 hauteskundeak kidetza (2)
 
Rueda de prensa de agipase marzo 2015 1-
Rueda de prensa de agipase marzo 2015  1-Rueda de prensa de agipase marzo 2015  1-
Rueda de prensa de agipase marzo 2015 1-
 
Orientaciones padres separados_divorciados
Orientaciones padres separados_divorciadosOrientaciones padres separados_divorciados
Orientaciones padres separados_divorciados
 
Tarjeta sanitaria
Tarjeta sanitariaTarjeta sanitaria
Tarjeta sanitaria
 
Tarjeta sanitaria
Tarjeta sanitariaTarjeta sanitaria
Tarjeta sanitaria
 
Protocolo de sanidad
Protocolo de sanidadProtocolo de sanidad
Protocolo de sanidad
 
Proyecto de ley vasco de corresponsabilidad parental vivienda (2)
Proyecto de ley vasco de corresponsabilidad parental vivienda (2)Proyecto de ley vasco de corresponsabilidad parental vivienda (2)
Proyecto de ley vasco de corresponsabilidad parental vivienda (2)
 
Violencia de genero y c.compartida
Violencia de genero y c.compartidaViolencia de genero y c.compartida
Violencia de genero y c.compartida
 
Psicosociales
PsicosocialesPsicosociales
Psicosociales
 
2012 11 26_tasajudicial_juzgados_familia
2012 11 26_tasajudicial_juzgados_familia2012 11 26_tasajudicial_juzgados_familia
2012 11 26_tasajudicial_juzgados_familia
 
Federacion de euskadi de madres y padres divorciados voluntariado
Federacion de euskadi de madres y padres divorciados voluntariadoFederacion de euskadi de madres y padres divorciados voluntariado
Federacion de euskadi de madres y padres divorciados voluntariado
 

Ley vasca de custodia compartida.euskera

  • 1. GURASOEN BANANTZE EDO HAUSTURA KASUETARAKO FAMILIA HARREMANEI BURUZKO LEGEA HERRI EKIMENEKO LEGEA Euskadiko Banandutako Guraso Federakundea KIDETZAK proposatutakoa eta 85000 sinadurek babestutakoa. FAMILIAREN KRISIETAKO LAGUNTZA INTEGRALERAKO EUSKADIKO FEDERAZIOA KIDETZA Laguntzaileak: prueba agipase_PORTADA_21_3_2017_Maquetación 1 21/03/2017 15:28 Página 1 LAN ETA JUSTIZIA SAILA EMPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETARAKO SAILA C M Y CM MY CY CMY K agipase_PORTADA_28_9_2017EUSKERA.pdf 1 28/09/2017 17:12:15
  • 2. GURASOEN BANANTZE EDO HAUSTURA KASUETARAKO FAMILIA HARREMANEI BURUZKO LEGEA. 1- HERRI EKIMENEKO LEGEA Euskadiko Banandutako Guraso Federakundea KIDETZAK proposatutakoa eta 85000 sinadurek babestutakoa. 2- ONDORENGO OINARRIAK DITUEN LEGEA: • Gurasoen ardura partekatua edo bikotekide biek berdintasunez, beren seme alaben zainketan eta heziketan parte hartzen duten bermea baita haien interesei dagozkien erabakiak hartzerakoan ere. • Adingabeen eskubidea jagoletza partekaturako, baldin eta gurasoetako edozeinek hala eskatzen badu eta adingabearen interesaren aurkakoa ez bada. • Adingabearen eskubidea erregulartasunez, jagoletza ez duen gurasoarekin eta bi gurasoen familia zabalarekin harremana izateko. • Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna. Gizonen eta emakumeen arteko harremanak, beraien seme alabei dagokienez, elkarrizketan, errespetuan eta berdintasunean oinarritzea bultzatzen du. 3- APLIKAZIO EREMUA: • Seme alaben gainean guraso agintea duen gurasoak edo aginte hori duten gurasoek euskal auzotasun zibila badute. • Guraso batek bakarrik badauka euskal auzotasuna eta besteak ez, euskal auzotasun zibila hartuko da aintzat baldin eta bi gurasoek hori aukeratu badute ezkontza aurretik edo izatezko bikotea eratu aurretik. • Halako aukerarik ez bada, demanda aurkeztean duten ohiko bizileku erkidea hartuko da aintzat. 4- ELKARBIZITZA HAUSTEN DENERAKO ITUNAK: • Elkarbizitzaren haustura aurreikusten duten edo familia harreman berriak arautzen dituzten itunak elkarbizitza horren aurretik edo bitartean egon ahal izango dira. Eskritura publikoan egin beharko dira. • Hitzarmen arauemailerako aurreikusten den edukia izango dute, bere osotasunean edo zati batean. • Hausturaren ondoren sor daitezkeen gatazkak elkarrizketaren bitartez konpontzeko helburuarekin, auzibidearen aurretik familia bitartekaritzara jotzeko aurreikuspena eta konpromisoa jaso dezake. • Aldez aurretik epaileak onetsitako itunak baino ez dira judizialki betearazi ahalko. 5- HITZARMEN ARAUEMAILEA: Bi aldeek, ados direlarik edo bakoitzak bere aldetik, hitzarmen arauemailerako `proposamen bat aurkeztu beharko diote epaileari , gutxienez, honakoa jasoz: agipase_INT EUSK_21_3_2017_Maquetación 1 21/03/2017 15:34 Página 1
  • 3. • Gurasoek seme alaben gaineko ahala batera erabiltzea, gurasoen ardura partekatu gisa, honako hauei buruzko akordioak barne: a- Seme-alaben heziketa, osasun, ongizate eta ohiko bizilekuari dagozkien alderdi guztiak eta adingabeentzat garrantzizkoak diren beste gai batzuk erabakitzeko eta partekatzeko modua. b- Seme-alaben zaintza eta jagoletzari eta haien zainketa, heziketa eta aisialdiari buruzko eginbeharrak betetzea. b- Guraso bakoitzarekin bizitzeko aldiak eta bizikide ez denarekiko egonaldi harreman eta komunikazio erregimena, eta bidezkoa den neurrian beren anai- arreba, aiton amona edo beste ahaide eta hurbileko pertsona batzuekin harreman eta komunikazio erregimena. c- Seme-alaben bizilekua edo bizilekuak, erroldatze ondoreetarako bizilekua zein izango den zehaztuz, zeinak urtean zehar denbora luzeenean bizikide duten gurasoarena izan beharko baitu lehentasunez. e- Adingabeak jaso eta entregatzeko arauak zaintza eta jagoletza aldaketetan. • Familia kargetan eta mantenuan izan beharreko partaidetza, ohiko zein ez ohiko beharretan,bai eta horren maiztasuna, ordaintzeko modua, eguneraketak eta bermeak ere hala dagokionean. • Familia etxebizitzaren eta bertako horniduraren erabileraren esleipena hala dagokionean eta zer eragin izango duen familia kargetan. • Hala dagokionean konpentsazio pentsioa • Familia bitartekaritzara jotzeko aurreikuspena eta konpromisoa. • Ezkontzaren erregimen ekonomikoaren inbentarioa eta likidazioa jaso ahal izango ditu 6- HITZARMEN ARAUEMAILEAREN ALDAKETA: • Aldeen adostasunagatik • Aldetako batek edo Fiskaltzak hala eskatuta, gerora funtsezko aldaketarik izan bada egoeran. • Guraso-ahala batera erabiltzean azarritako betebeharrak behin baino gehiagotan ez betez gero edo larriki hautsiz gero, justifikaziorik gabe. • Epaileak onetsiko du hitzarmen arauemailea eta, hala badagokio, seme alaba adingabeak entzunda, salbu eta seme alabentzat kaltegarri denean, aldeetako batentzat kalte larria dakarrenean edo aginduzko arauen kontrakoa denean. 7- FAMILIA BITARTEKARITZA: • Gurasoak familia bitartekaritzara jo ahal izango dute beraien borondatez. Nahitaezkoa izango da akzio judizialak aurkeztu aurretik baldin eta espresuki hala itundu bazen hausturaren aurretik. • Epaileak, bere ekimenez edo aldeetako batek eskatuta, eta haien arteko akordioa errazteko, bitartekaritza judizialeko informazio saio batera joanarazi agipase_INT EUSK_21_3_2017_Maquetación 1 21/03/2017 15:34 Página 2
  • 4. ahalko ditu funtzionamendu eta onuraz jabetzeko 8- AKORDIORIK EZ DAGOENERAKO NEURRI JUDIZIALAK: Aldeen arteko akordiorik ez badago, epaileak erabakiko ditu lege honetan aipatzen diren elkarbizitzaren hausturaren ondoko familia harremanak arautu beharko dituzten neurriak helburuak ondokoak izango direlarik • Guraso–ahala bi gurasoek erabiltzen dutela bermatzea • Mantenua ematen dela ziurtatzea eta seme-alaben etorkizuneko beharrak hornitzea • Bermatzea bere horretan dirauela seme-alaba adingabeak guraso bakoitzarekin eta gainerako ahaideekin duten harremana. • Seme-alabei nahasmendu kaltegarririk ez eragitea Epaileak beharrezko berme erreal edo pertsonalak ezarri ahalko ditu hartzen dituen neurriak betetzen direla ziurtatzeko. Judizialki onetsitako neurriak ez betetzea edo larriki hausteak ezarritako erregimena aldatzea eragin ahalko du edo bete dadin exijitzea betearazpen judizialean xedatutakoaren arabera. 9- GURASO AHALA: • Guraso ahala bi gurasoek erailiko dute edo bietako batek, bestearen adostasunarekin. Betiere haurren onerako. • Salbuespen gisa, epaileak seme-alaben onerako erabaki dezake guraso- ahala bikotekide batek erabiltzea osoki edo zati batean. Era berean, epaileak epaia bidez erabaki dezake guraso-ahala kentzea prozesuan horretarako arrazoirik azaltzen denean. 10- SEME-ALABEN ZAINTZA ETA JAGOLETZA: • Guraso bakoitzak, bere aldetik edo bestearekin ados delarik, adingabeen intereserako eskatu ahalko dio epaileari seme-alaba adingabe ezgaituen zaintza eta jagoletza era partekatuan edo haietako batek bakarrik gauzatzea. • Eskaerarekin batera aurkeztu beharko da jagoletza garatzeko erregimenerako proposamen oinarritu bat, non harreman-aldiak eta elkarbizitza- aldiak zehaztuko diren, hala badagokio ahaide eta hurbilekoekin komunikazio moduak ere. • Guraso bat jagoletza partekatuaren aurka edota edo bi gurasoen arteko harremanak txarrak izatea ez da eragozpen eta arrazoi bahikoa izango jagoletza partekatua ez emateko adingabearen intereserako. • Epaileak jagoletza partekatua erabakiko du, aldeak eskatzen duenean, baldin eta adingabeen interesen kalterako ez bada eta betiere honakoak kontuan izanda: a) Gurasoek adingabeekiko harremanetan aurretik izan duten jokaera eta izan dituzten jarrera pertsonalak, eta adingabeek edo ezgaituek guraso bakoitzarekin duten lotura afektiboa. b) Seme-alaba kopurua agipase_INT EUSK_21_3_2017_Maquetación 1 21/03/2017 15:34 Página 3
  • 5. c) Seme-alaben adina d) Seme-alabek adierazitako iritzia, betiere behar besteko zentzutasuna badute, eta 12 urtetik gorakoena kasu guztietan e) Gurasoek seme-alabekiko eta elkarrekiko eginbeharrak betetzea, eta elkarrekiko errespetua beren arteko harremanetan, halaber seme-alabek beren ahaide eta hurbilekoekin izan beharreko harremana bermatzeko jarrera f) Txostenen emaitzak g) Seme-alaben gizarte, eskola eta familia-loturak. h) Guraso bakoitzaren aukerak familia eta lana uztartzeko, baita guraso bakoitzaren jarrera, borondate eta inplikazioa eta bere eginbeharrak bere gain hartzeko i) Haien ohiko bizilekuen kokagunea eta dituzten laguntzak h) Elkarbizitzarako garrantzitsua bada beste edozein egoera Beren erabakia hartu aurretik, aldeek txostenak aurkeztu ahalko dituzte, edo epaileak ofizioz edo aldearen ekimenez, eskatu ahalko ditu, bai familia bitartekaritza zerbitzuarenak, bai behar bezalako kualifikazioa duten aditu independenteen txosten mediku, sozial, edo psikologikoak guraso-ahala erabiltzeko moduaren eta jagoletza erregimenaren egokitasunari buruz. Epaileak, adingabearen interes gorena bermatzeko beharrezko deritzonean eta txosten sozial, mediko, psikologiko eta bidezkoak diren gainerakoak ikusita, gurasoetako bati eman ahalko dio adingabearen zaintza eta jagoletza. Kasu horretan, beste gurasoarekiko komunikazio egonaldi erregimen bat ezarri ahalko du, guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta familia zabalarekikoak bermatuko dituena. Aurreko txostenek justifikatzen duten egoeratan salbu, ez da hartuko anai- arrebak bereiztea dakarren soluziorik 11- MANTENU PENTSIOA: • Ohiko gastu beharrezkotzat jo behar dira seme-alabek eskuarki behar dituztenak eta ziur asko sortuko direnak, baita gurasoek halakotzat hitzartzen dituzten beste guztiak ere. • Ezohiko gastuak izango dira, seme-alaben ezusteko eta ezin saihestuzko beharrez eragindakoak eta betiere, osasun sistema publikoak edo aseguru medikoak estaltzen ez dituen osasun gastuak, baita seme-alabentzat komenigarri baina nahitaezkoak ez diren jardueretarako heziketa eta prestakuntzazkoak, baldin eta horietaz adostasuna badago. • Ez dira jarraikiak izan arren seme-alaben beharrei ez dagozkien baina haientzat egoki iritzitako borondatezko gastuak kontsideratuko, hala iritzi den gurasoak ordainduko ditu bakarrik. • Ohiko gastuengatik dagokion mantenua kalkulatzeko, kontuan izango dira seme-alaben beharrak, bikotekide bakoitzaren baliabide ekonomikoak, seme- alabak guraso bakoitzarekin egoten diren denbora, familiaren etxebizitzaren erabileraz egindako esleipena, seme-alabentzat ezarritako bizilekua eta familia- agipase_INT EUSK_21_3_2017_Maquetación 1 21/03/2017 15:34 Página 4
  • 6. kargetarako partaidetza, hala dagokionean. • Seme-alaben ezohiko gastuak gurasoek ordainduko dituzte, proportzionalki, erabilgarri dituzten baliabide ekonomikoen arabera • Familiaren etxean diru sarrera propioak ez duten seme-alaba adindun edo emantzipatuak bizi badira, epaileak haiekin bizi den gurasoak hala eskatuta, ebazpen berean ezarriko du indarrean dagoen araudiaren arabera eman beharreko mantenua. • Mantenu pentsioa zuzenean esleitu ahalko zaie seme-alabei horiek adindunak direnean. • Seme-alabei eman beharreko mantenua ordaintzeko betebeharra legez araututako kasuetan etengo da. 12- KOMUNIKAZIO ETA EGONALDI ERREGIMENA: • Seme-alaba adingabeak bereki ez dituen gurasoak orokorrean eskubidea izango du horiek bisitatzeko, haiekin komunikatzeko eta elkarrekin egoteko. Era berean epaileak erabaki ahalko du beste ahaide eta hurbileko batzuekin harremana izateko eskubidea. • Orokorrean ulertuko da ezin zaiola zaintza eta jagoletza esleitu, ez banakakoa ez partekatua, ez eta seme-alabekiko egonaldi harreman eta komunikazio erregimenik ere, guraso bati baldin eta epai irmoz zigor kondena ezarri bazaio bikotekidearen edo bi gurasoekin bizi diren seme-alaben bizitzaren, osotasun fisikoaren, askatasunaren, osotasun moralaren edo sexu askatasunaren arka atentatzeagatik egindako etxeko edo generoko indarkeria delitu batengatik, harik eta erantzukizun penala azkentzen den arte. • Aipatu delituak egin izanaren zantzu oinarrituak kontuan hartuko ditu epaileak, inguruabar garrantzitsu gisa, erregimenari dagokionez lege honetan aurreikusitako neurriak ezartzeko edo aldatzeko. • Absoluzio ebazpenak etor litezkeen kasuetan aintzat hartuko dira erregimenari dagokionez lege honetan aurreikusitako neurriak ezartzeko edo aldatzeko. • Salbuespen gisa, epaileak, seme-alaben interes gorena babesteko komenigarri iritziz gero, egindako delituaren garrantzia eta larritasuna eta gurasoaren berrizkatura eta arriskutasuna, egonaldiko, harremaneko edo komunikazio hutseko erregimen bat ezarri ahalko du seme-alabei dagokionez. • Bi gurasoak aurretik aipatu diren kasuetako batean daudenean, epaileak seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza emango die, hain zuzen ere, seme- alaba horiekiko harremana kontuan izanda beraren iritziz egokienak diren ahaide edo hurbilekoei. • Halakorik ez denean, lurralde jakin bakoitzean adingabeak babesteko zeregina esleitua duten erakunde publikoak izango dute zaintza eta jagoletza. 13- ETXEBIZITZAREN ERABILERA: • Epaileak lehentasunez, seme-alaben zaintza eta jagoletza duen gurasoari esleituko dio familiaren etxebizitza erabilera, hori baldin bada komenigarriena seme-alaben intereserako agipase_INT EUSK_21_3_2017_Maquetación 1 21/03/2017 15:34 Página 5
  • 7. • Epaileak familiaren etxebizitza erabilera esleitu ahalko dio bere seme- alaben zaintza eta jagoletza ez daukan bikotekideari, baldin eta beste etxebizitza bat lortzeko zailtasun handienak hark baditu eta beste gurasoak nahikoa baliabide badu eta hori bateragarria bada haien interes gorenarekin. • Baldin eta zaintza eta jagoletza gurasoen artean partekatzen bada eta familiaren etxebizitzaren erabilera bi gurasoei esleitzen bazaie, txandaka balia dezaten, etxebizitza lortzeko objektiboki zailtasun handienak dituen gurasoari esleituko zaio, hori bateragarria bada seme-alaben interes gorenarekin. • Premia arrazoiengatik etxebizitzaren erabilera guraso bati esleitzen bazaio, aldi baterako egin beharko da, gehienez ere 2 urterako eta epe batez luzatua izan daiteke baldin eta esleipenaren arrazoiak mantentzen badira.Luzapena gehienez ere epea amaitu baino sei hilabete lehenago eskatu beharko da, behin betiko neurriak aldatzeko prozedura bitartez. • Erabilera eskubidearen azkentzeak izango dira, mantenu pentsioaren betebehar amaitzean, erabileraren onuradunaren heriotza kasuan,aldeen arteko itun bidez, erabileraren onuradunaren egoera ekonomikoaren hobetzea edo beste aldearen egoera ekonomikoa nabarmen okertzea, erabileraren onuraduna beste pertsona batekin ezkontzea edo ezkonduen antzeko bizimodua egitea edota aurreikusitako epearen amaieragatik. • Familiaren etxearen erabilera esleitu ordez, epaileak bikotekide baten edo bien jabetzako beste etxebizitza batena esleitu ahalko du, baldin eta egokia bada etxebizita beharra betetzeko, bai seme-alaba adingabeena eta bai, kasua hori bada, behar handiena duen gurasoarena. • Etxebizitza guraso bati esleituz gero, baldi eta hura bestearena bada modu pribatiboan edo biena amankomunean, beraren erabilera galtzeagatik konpentsazio bat ezarriko da adjudikazioa jaso ez duen guraso titular edo titularkidearen mesedetan, kontuan izanez antzeko etxebizitzak alokatzeagatik ordaindutako errentak eta bikotekidearen ahalmen ekonomikoa • Hipoteka maileguak eta helburu horri lotutako aseguruak aldeek ordaindu behar dituzte eraketa tituluak xedatutakoarekin bat etorrita. • Etxebizitzaren kontserbatze, mantentze eta konpontze gastu ohikoak barnean direlarik komunitatekoak eta hornigaietakoak eta tributuak eta tasak eta urtero ordaindu beharreko zergak erabilera eskubidearen onuradunak ordainduko ditu. • Etxebizitza utziko duenak handik bere arropak, altzari eta tresnak pertsonalak nahiz lanekoak hartu ahalko ditu, jarritako zentzuzko epean, eta etxebizitzan geratuko diren gainerako ondasunen inbentarioa egingo da. 14- XEDAPEN IRAGANKORRA: • Lege honetako arauak aplikatuko zaizkio berau indarrean sartu aurretik hartutako neurri judizialen eta hitzarmen arauemaileen berrikuspen judizialari, aldetako batek edo Fiskaltzak eskatzen dutenean eta epaileak irizten dionean legean jasotako egoerak gertatzen direla. 15- INDARREAN SARTUKO DA • 2015ko urriaren 10ean agipase_INT EUSK_21_3_2017_Maquetación 1 21/03/2017 15:34 Página 6
  • 8. FAMILIAREN KRISIETAKO LAGUNTZA INTEGRALERAKO EUSKADIKO FEDERAZIOA KIDETZA Paseo Zarategui 100 - 20015 - Donostia. 943292496 kidetza@gmail.com http://euskadikogurasobananduenfederakuntza.blogspot.com.es ABIPASE Espacio Ganbara.C/Ronda s/n-48005-Bilbao. 946569294 abipase1@gmail.com AMAPASE Casa de Asociaciones Rogelia de Alvaro.C/Panama s/n.Vitoria/Gasteiz 945259831 amapase@amapase.org AGIPASE Paseo Zarategui 100 -20015 - Donostia 943292496 agipase2@gmail.com C/S.Cristobal 6-Egia-Donostia-943286297 ZERBITZU ETA PROGRAMAK • Krisi egoeran dauden familiei zuzendutako arreta integral zerbitzua • Erantzunkidetasunerako Orientazio programa •“Familia berdintasunean eraikiz” programa prueba agipase_PORTADA_21_3_2017_Maquetación 1 21/03/2017 15:28 Página 3