SlideShare a Scribd company logo
1 of 4
Download to read offline
2014ko ekaina
200 lanpostu gutxiago EITBn
1. SARRERA
1.1- Zer da EITB?
EITB taldea (Euskal Irrati Telebista) euskal irrati-telebista publikoa da. Zuzenbide pribatuko ente publikoa da, %100ean kapital
publikokoa, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren menpekoa. Eusko Jaurlaritzak 1982an sortu zuen 5/1982 Legearen bidez.
1.2- EITB taldea osatzen duten enpresak
a) Euskal Irrati Telebista ente publikoa: Enpresa nagusia da, eta zerbitzu komunak bere gain hartzen ditu.
b) Euskal Telebista: telebista ekoizteko eta emititzeko enpresa da (etb-1, etb-2, etb-3, etb-sat).
c) Eusko Irratia: Irratsaioak ekoizteko eta emititzeko enpresa da (radio euskadi, euskadi irratia, euskadi gaztea, radio vitoria, Eitb
radio).
e) EITBNET: saioak interneten zabaltzen eta web-orriak sortzen aritzen den enpresa da.
Gobernuek erabaki dute krisia kudeatzeko finantza-kapitalen eta enpresa handien exijentziei men egitea. Botere ekonomikoek -
zeinak kontrol demokratikorik funtsezkoenak saihesten dituzten- eurek eragindako krisiaren kostua bete-betean langile-klaseak
ordain dezala exijitzen dute. Eta botere politikoa prest dago bizi- eta lan-baldintzak murrizteko eta urte askoren buruan lortutako
eskubide laboral eta sozialak ahultzeko.
1.3- EITBren ordezkaritza sindikala:
EITB ko ordezkaritza sindikala 54 ordezkarik osatzen dute:
ELA da lehen indarra 28 ordezkarirekin.
1.4- EITBren zuzendaritza-organoak
EITB taldearen zuzendaritza-organoak Administrazio Kontseilua eta zuzendari nagusia dira.
I
ELA LAB ESK KLB CCOO GUZTIRA
28 16 4 3 3 54
AURKIBIDEA
1. Sarrera
1.1. Zer da EITB?
1.2. EITB taldea osatzen duten enpresak
1.3. EITBren ordezkaritza sindikala
1.4. EITBren zuzendaritza organoak
2. Informazio-politika. Neutraltasunik, aniztasunik eta gizarte-partaidetzarik eza
3. Murrizketa-politika
3.1. Ondorio larriak ETBko aurrekontuetan
3.2. Ondorio larriak langileentzat
4. Eusko Irratiaren Administrazio Kontseiluaren akordioa, 30 lanpostu suntsitzeko.
5. Ondorioak
6. ELAren proposamenak
Eusko Legebiltzarrak izendatzen ditu Administrazio
Kontseiluko 19 kideak eta zuzendari nagusia.
Eginkizunak, besteak beste, hurrengo hauek dira:
a) Jarduera-plana onestea. Plan horretan oinarrizko
printzipioak eta programazioaren ildo nagusiak jasotzen
dira.
b) EITBren plantillak onestea.
c) Negoziazio kolektiborako eta pertsonalaren lansarietarako
irizpide orokorrak ezartzea.
d) Jaurlaritzak ente publikorako egiten duen aurrekontu-
proposamena onestea.
Administrazio Kontseiluaren gaur egungo osaera hauxe da:
EAJ/PNV: 6 kide, EH-BILDU: 4 kide, PSE-EE: 3 kide, PP: 2
kide, LAB: kide 1, Euskaltzaindia: kide 1, EKA–OCU: kide 1,
eta Eusko Ikaskuntza: kide 1.
Zuzendari nagusia: Maite Iturbe.
Administrazio Kontseiluko postuen banaketa Legebiltzarrean
adostu da, alderdien arteko interesen edo akordioen bidez.
Administrazio Kontseiluan dagoen ordezkaritza sindikalaren
arrazoia ez da sindikatuen arteko akordio bat edo sindikatuen
ordezkaritza-mailaren araberakoa, Legebiltzarrean
erabakitzen da. Sindikatu nagusiak Administrazio
Kontseilurako izendatzen duen hautagaiari uko egin diote
sistematikoki, akordio edo interes alderdikoiengatik, azken lau
legegintzaldiotan.
2. INFORMAZIO-POLITIKA. NEUTRALTASUNIK, ANIZTASUNIK
ETA GIZARTE-PARTAIDETZARIK EZA
ELA kezkaturik dago, EITBren printzipio orokorrak —5/1982
Legearen 3. artikuluan jasotakoak— gero eta erlatibotasun
handiagoz interpretatzen baitira. Objektibotasuna,
pluraltasunarekiko begirunea eta informazioa ematean gorde
beharreko inpartzialtasuna zalantzatan jarri dira EITBren
Zuzendaritzaren informazio-politikaren ondorioz.
Ikusi besterik ez dago zenbateko leku ematen dien ente
publikoak gizarte eta lan arloetako eztabaidei (Kutxabank,
zorra, banka, soldaten balio-gutxitzea...)
Bestalde, aipatu beharrekoa da zein gaizki tratatzen diren
ikuspuntu sozial eta sindikalak, alderatzen baditugu, behintzat,
enpresarien, politikarien edo finantzen munduak beren
mezuak zabaltzeko dituzten erraztasunekin. Halaber, salatu
beharrekoa da nola baliatzen diren enteaz gobernuaren
diskurtso instituzionala zabaltzeko, eta politika horiei
alternatibak planteatu nahi ditugun organizazioak
ezkutatzeko.Onartezina da ente publiko batetik
desinformazioa eta ezjakintasuna sustatzea.
Horrela, eztabaida politiko eta soziala bera ere hutsaldu da,
zeren eztabaiden ordez solasaldiak sartu dituzte, eta
herritarrak informazio zuzenik, zorrotzik eta anitzik gabe utzi
dituzte.
Irrati eta telebistan erakunde sindikalen presentzia
erabakitzeko irizpideak erabat arbitrarioak dira.
Bestalde, ELAk salatzen du EITBn ez dagoela partaidetza-
organorik. Izan ere, horrelako organo bat oso baliagarria
izango zen, taldeari ekarpenik, iradokizunik edo kexarik
helarazi ahal izanez gero, eta baita berme-tresna gisa ere,
baliabide publiko baten kudeaketa demokratikoan pluraltasuna
eta gardentasuna ziurtatze aldera. Beste telebista publiko
batzuek horrelako partaidetza-tresnak badituzte.
ELAk apustu egiten du balio demokratikoetan oinarrituriko
jendartearekin guztiz engaiaturiko EITB plural baten
alde.Sindikatu honen iritziaz informazio-politika berraztertzeko
beharra ezin da gehiago atzeratu. Herri honetako
pluraltasuna, arlo sozialean ere bai, errespetatzen duen
informazioa jasotzeko eskubidea bermatu behar da
lehenbailehen.
3.- MURRIZKETA-POLITIKA
3.1- Eusko Jaurlaritzak azken urteotan aurrekontuak murriz-
teko eraman duen politikak ondorio larriak ekarri dizkio
EITBren aurrekontuari
EITBrako aurrekontuen diru-saila, Eusko Jaurlaritzak ematen
duen aurrekontu-legearen araberakoa, %35 murriztu da azken
bosturtekoan. 2009. urteko 190 milioietatik 2014. urteko 121
milioietara.
Horrekin batera EITBren beste diru-sarrera ere,
publizitatearena, nabarmen jaitsi da.
Aurrekontu-murrizketa horrek, lan-ondorio larriak izateaz gain,
zerbitzu publiko horren kalitatea ere kaltetu du. Programazioa
aldatu behar izan da pertsonalaren eskasiagatik, zuzeneko
programazio-orduak gutxitu... Hori dela-eta, ekoizpenen
kalitatea lorrindu da, material eta pertsonal gutxiegi
izateagatik, eta kolaboratzaileetan murrizketa izugarria
egiteagatik.
3.2- Aurrekontu-murrizketaren ondorioak
EITBko langileen-tzat: enplegu-galera eta baldintza
sozio-laboralen jaitsiera
3.2.1. Enplegua
a) Kontratazioa
5/1982 Legearen 47.2 artikuluak dio pertsonalaren
kontratazioa deialdi ireki bidez eta merezimendu eta gaitasun
printzipioak oinarri hartzen dituzten sistemei jarraiki egingo
direla. Errealitatea, hala ere, oso bestelakoa da. Kontratazio
irregularra beti gertatu den zerbait izan da EITBn. Hona
hemen erabili diren aukerak:
- Konfiantzako karguen izendapenak (nahieran).
Kudeatzaileak edo zuzendariak, oraindik ere, 75etik gora
dira. Egoera irregular hori aldiro-aldiro salatu izan du
sindikatu honek, eta baita Herri Kontuen Epaitegiak ere.
- Merkataritza-kontratazioak, artisten kontratuak eta lan-
legepeko kontratuak. Ohiko formulak izan dira, EITBko
egitura-beharrizanak modu irregularrean betetzeko.
Merkataritza-kontratuak: Lan Ikuskaritzak obra-
kontratuak irregulartzat jo zituenez, 2003. urtetik aurrera
(EITBko zuzendari Andoni Ortuzar zan garaian )
merkataritza-kontratuak egiten hasi ziren.
II
Merkataritza-kontratu horiek EITBren kontratazio-
jarraibideak bete gabe egin ziren, obra-kontratuak
ordezteko. Lan Ikuskaritzak, 2010. urteko auto batez,
ebatzi zuen lege-iruzurrean egin zirela, eta beraz
EITBko Zuzendaritza behartu zuen kontratuak
erregularizatzera, eta kontratu mugagabe ez-finkoak
bihurtzera (kontratu-mota horretan kontratua
mugagabea da, postu horretarako EPE bat ateratzen ez
den bitartean). Iruzurrezko merkataritza-kontratuak
erregularizatzeagatik bakarrik 4tik gora milioi euro
ordaindu behar izan zaio Gizarte Segurantzari.
Administrazio Kontseiluak lanpostu horietatik 30
amortizatzeko harturiko akordioak praktika irregular
horietan du jatorria, eta ahal den modurik txarrenean
amaitu da, lanpostuak amortizatuz, alegia. Akordio
horren zehaztapenak aurrerago emango ditugu jakitera.
Lan-legepeko kontratuak: Legez kontrako lan-legepeko
kontratuetatik datozen kaleratzeengatik kalte-ordainak
eman behar izan ditu sarri askotan Zuzendaritzak, lan-
arloko epaitegien eta EAEko Auzitegi Nagusiaren
epaiak betetzearren.
- EITBren berezko zerbitzuak azpikontratatzea:
Azpikontratak eta ekoiztetxeak.
Berezko zerbitzuak azpikontratatzearen ondorioz
(garbikuntza, segurtasuna, publizitatea, informatika-
garapena, administrazioa, jantziteria, makillajea eta ile-
apainketa, ENG, erabiltzaileei arreta, eta abar), gaur
egun 200etik gora langile azpikontrataturik daude,
EITBren berezko zerbitzuak egiteko.
Orain, programazioaren zati bat ekoiztetxeen bitartez
egiten da. Ekoiztetxe horiek, EITB taldearen giza
baliabideak eta materialak modu irregularrean erabiliz,
EITBren programak egiten dituzte, hala nola Ni+ ni-, EH
zuzenean edo El conquis. Programa horiek taldearen
beraren baliabideez —teknikoak eta langileenak— egin
litezke.
b) EITBren plantillaren bilakaera
Eusko Irratia:
* Merkataritza kontratuak
Enplegu Publikoaren Eskaintzaren (EPE) ondotik plantillak
252 langile izango ditul.
ETB:
2010 2014
Bilboko plantilla: 523 448
Miramongo plantilla: 188 160
Entea:
2010. urtetik 2014. urtera 6 plaza amortizatu dira. Entearen
2014ko plantilla: 79 langile. 79 langileko plantilla horretatik 10
langilek %10eko soldata eta lanaldi murrizketa dute.
ETB NET:
21 langileko plantilla du.
EITB plantilla:
Horren guztiaren ondorioz EITBko oraingo plantillak 992
langile ditu. Administrazio Kontseiluan erabakitako EPEaren
ondotik, plantillak 960 langile izango ditu.
2010eko plantillak 1165 langile zituen. Beraz, plantillaren
suntsipena azken lau urteotan 173 langilekoa izan da, -
%15. Administrazio kontseiluan onartutako lanpostu
amoortizazioarekin lanpostu suntsiketa 200 langiletik
gorakoa izango da. Horri gehitu behar zaio
azpikontratetako eta ekoiztetxeetako enplegu-suntsipena.
3.2.2. Baldintza sozio-laboralak
Soldata- eta gizarte-murrizketak etengabeak izan dira azken
urteotan, eta negoziazio kolektiborik gabe utzi dituzte EITBko
langileak.
2010. urtetik hona lan-eskubideen murrizketak ugariak izan
dira: 2010eko %5eko soldata-murrizketa, 2011, 2012, 2013
eta 2014 urteetako soldata-izozketak, 2012ko aparteko
ordainsariaren murrizketa, eta ezintasun-egoerako
prestazioak eta ordezpenak gutxitzea... eta ITZARRIren
aldeko ekarpenak kentzea eta abar.
Halaber, azpikontratetako eta ekoiztetxeetako langileen
baldintza sozio-laboralen murrizketa etengabea izan da 2010.
urteaz geroztik.
4. EUSKO IRRATIA ETA EPE: PNV, EH-BILDU ETA LAB-EN
ARTEKO AKORDIOAK 30 LANPOSTU SUNTSITU DITU
EUSKO IRRATIAN
Egoera horretan EITBko zuzendari nagusiak aurreko aldietan
sorturiko egoera irregularra normalizatzea proposatu du,
Eusko Irratiarentzat EPE bat ateraz. EPE hori Zuzendaritzak
aurkeztu dio Administrazio Kontseiluari, eta 30etik gora
egitura-postu suntsitzea dakar.
Proposamen hori onartu dute EAJ-PNVko 6 kideek, EH-
Bilduko 4ek, LABeko 1ak, Eusko Ikaskuntzako 1ak,
Euskaltzaindiko 1ak eta Maite Iturbek —enteko zuzendariak—
; 20 kideetatik 14k. (Gogoan izan berregituratze hori aurrera
eramateko, beharrezkoa dela Administrazio Kontseiluko
kideen 2/3en oniritzia —14 boto—). Bildu eta LAB en baiezko
bozkarik gabe ezin izango zuten aurera eraman erabaki hau.
EPE hori onesteak beste murrizketa bat gehitzen dio Eusko
Irratiaren egiturako plantillaren aurreko %10eko murrizketari.
ELAk uste du Administrazio Kontseiluak harturiko erabakia
oso larria dela, hurrengo arrazoiak direla-eta:
- Administrazio Kontseiluak estaldura eman dio Urkulluren
Gobernuaren konponbideari, EITB taldean azken urteotan
egin diren kontratazioko irregulartasun larrien ondotik
proposatu duen konponbideari. Onartezina da, egoera horri
III
2009 2014 2014 EPE ostean
Radio Vitoria 53 (45+8*) 42 40
Radio Euskadi 144 (86+58*) 121 100
Euskadi Irratia 151 (102+49*) 121 112
Guztira 348 284 252
amaiera ematearren, 30 lanpostutik gora amortizatu nahi
izatea.
- Administrazio Kontseiluak, bere sostengua eskaini dio
Eusko Jaurlaritzari, azken urteotan zerbitzu publikoetan
murrizketak egiteko eta enplegua suntsitzeko eraman
duen politikan. Enplegu-suntsipen hori euskal irrati-
telebista publikoaren kalitatearen kaltetan doa.
- Erabakia, Kontseiluaren akordio politikoaz haraindi,
enpresak alde bakarretik hartutakoa da. Enteak
lanpostuak amortizatzeko azaldu dituen argudioak (labur
esanda, aurrekontu-arazoak) Jaurlaritzak Administrazioaren
beste ataletarako azaldu dituenak bezalakoak dira. Argudio
horiek ontzat ematea, gure iritziz, gobernuaren aurrekontu-
politika ontzat ematearen parekoa da. Ez da egia, inolaz ere,
ezartzen diguten aurrekontu-politikari aurkitu dakiokeen
alternatiba bakarra plantilla-murrizketak onartzea denik.
- LABek Administrazio Kontseiluan eman duen aldeko botoa
salatzen dugu. Lehenengo eta behin, ELAk zera argitu nahi
du: LABek ordezkaritza badu Kontseilu horretan ez da
sindikatuen arteko akordio batengatik, Legebiltzarrean
alderdi politikoek hala adostu zutelako baizik. Bigarren,
LABek, jokatu duen bezala jokaturik, ez du bete bere
konpromisoa Irratiaren Zentroen arteko Batzordearekin,
batzordekidea izan arren. Izan ere, Batzordeak apirilaren
24an testu bat onetsi zuen, eta honela dio: "Eusko Irratiko
Zentroen arteko Batzordeak elkarretaratze baterako deialdia
egiten du. Apirilaren 29an izango da, eta Administrazio
Kontseiluari gure desadostasuna agertuko diogu onetsi nahi
duten plantilla-murrizketa dela-eta”. ELAk ez du
justifikaziorik ikusten, ikuspegi sindikaletik behintzat, akordio
hori egiteko.
- PNVren, EH Bilduren eta LABen akordio hori langileen
ordezkari gehienen erreibindikazioaren aurka doa.
Ordezkaritza sindikalarekin adosturiko EPE baten alde
mobilizatu gara, eta helburuak argi izan ditugu: lege-
prozedurak errespetatzea, euskalduntze-politika sendotzea,
eta enplegu-suntsipenik inolaz ere ez ekartzea.
Kontseiluaren akordioak ez ditu, inondik inora, betekizun
horiek, ELArentzat funtsezkoak, betetzen.
Akordio txarra da, ezin da zuritu enteko euskalduntze-maila
hobetzen duela esanez —argudio ulertezina inon bada—.
Egia esateko, 30 lanpostu suntsituko dira, eta ez dago
aurrekontuetako diru-sailik EITB taldea benetan
euskalduntzeko asmoa duen plan bat bideratzeko.
5. ONDORIOAK
1. EITBko Zuzendaritzaren aurrekontu-politikak eta
kudeaketak ondorio larriak ekarri ditu euskal irrati-
telebistaren lan- eta kalitate-arloetara. Politika horren
ondorioz programazioa aldatu behar izan da pertsonalaren
eskasiagatik, zuzeneko programazio-orduak gutxitu... Hori
dela-eta, ekoizpenen kalitatea lorrindu da, material eta
pertsonal gutxiegi izateagatik, eta kolaboratzaileetan
murrizketa izugarria egiteagatik.
2. EITBk ez ditu betetzen 5/1982 Legearen 3. artikuluan
jasotako oinarrizko printzipioak. Entea sortzeko lege
horretan aipatzen ziren printzipioak hauek ziren:
objektibotasuna, pluraltasuna errespetatzea, informazioak
ematean inpartzialtasuna...
3. Negoziazio kolektiboa blokeatzea eta lan-baldintzetan
behera egitea etengabeko ezaugarriak izan dira azken
urteotan. 2010. urtean %5 murriztu ziren soldatak, 2011n,
2012an, 2013an eta 2014an izoztu, 2012an aparteko
ordainsari bat kendu zuten; eta horrekin batera enplegua ere
suntsitu da, azken urteotan %15.
4. Kontratazio-arloan ere irregulartasunak etengabe
gertatu dira, gobernuaren aurrekontu-politikak, interes
alderdikoiak eta lan-prekarietatea bultzatzeko asmo
nabarmenaz.
5. Administrazio Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren ildoari
eutsi dio, murrizketa-politikan, enplegu-suntsipenean,
EITBren kalitatea galtzean... (adibide gisa hor ditugu EPEan
suntsituriko 30 lanpostuak eta 3 puntuan aipaturiko
murrizketak).
6. Administrazio Kontseiluaren osaera eta banaketa
interes alderdikoien arabera egiten da eta sindikatu nagusia
kanpo utzi dute azken lau legegintzaldietan.
6. ELAREN PROPOSAMENAK
1.- EITB taldeko zuzendaritzaren informazio-politika
ELAk apustu egiten du balio demokratikoetan oinarrituriko
jendartearekin guztiz engaiaturiko EITB plural baten alde.
Sindikatu honen iritziaz informazio-politika berraztertzeko
beharra ezin da gehiago atzeratu. Herri honetako
pluraltasuna, baita arlo sozialean ere, errespetatzen duen
informazioa jasotzeko eskubidea bermatu behar da eta politika
ofizialen alternatiba direnak ezagutu eta ulertarazten lagundu
behar du.
2.- Aurrekontuetako diru-sail bat finkatzea, kalitatezko
euskal irrati-telebista publiko bat bermatzeko apustu argi eta
ausartaren erakusgarri.
3.- Enplegua.
- Administrazio Kontseiluaren akordioa deuseztatzea, eta
ordezkaritza sindikalarekin adosturiko EPE baten deialdia
egitea. Helburuak hurrengo hauek izanik: lege-prozedurak
errespetatzea, euskalduntze-politika sendotzea, eta enplegu-
suntsipenik inolaz ere ez ekartzea.
- Kanpora ateratako zerbitzuak berreskuratzea, zerbitzu horiek
gaur egun ematen dituzten langileen enplegua mantenduz
edo, bestela, taldeak zuzenean kontrataturiko langileen lan-
baldintzekin parekatuz.
- Lan-legeria zorrozki betetzea.
- EITBk berezko dituen zerbitzuak kanpora ez ateratzea.
4.- Negoziazio kolektiborako eskubidea berreskuratzea,
eta azken urteotan hainbeste lorrindu diren lan-baldintzak
berroneratzeko konpromisoa.
5.- Euskalduntze-plana. Aurrekontuetako diru-sail bat
hitzematea, entea euskalduntzeko.
6.- Begirunea ordezkaritza sindikalarekiko, eta
partaidetza-baliabideak antolatzea. Langileen legezko
ordezkaritzarekin negoziazioari errespetua. Negoziazio hau
ezin dezake inola ere ordezkatu administrazio kontseiluaren
aldabakarreko erabakiak.
IV

More Related Content

Similar to 200 lanpostu-gutxiago-eit bn

X. legegintzaldirako Legegintza Programa
X. legegintzaldirako Legegintza ProgramaX. legegintzaldirako Legegintza Programa
X. legegintzaldirako Legegintza ProgramaIrekia - EJGV
 
Elkarrizketa soziala eta sindikatuen finaziaketa
Elkarrizketa soziala eta sindikatuen finaziaketaElkarrizketa soziala eta sindikatuen finaziaketa
Elkarrizketa soziala eta sindikatuen finaziaketakirurzun
 
Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa...
Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa...Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa...
Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa...EcoEuskadi 2020
 
Estatuaren aurrekontu orokorrak
Estatuaren aurrekontu orokorrakEstatuaren aurrekontu orokorrak
Estatuaren aurrekontu orokorrakAinhoa Gallastegi
 
Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Mantxo Txaman
 
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024Irekia - EJGV
 
Euskadi martxan - 100 egun
Euskadi martxan - 100 egunEuskadi martxan - 100 egun
Euskadi martxan - 100 egunIrekia - EJGV
 
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012Portugaleteko Jeltzaleak
 
Hauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi Aurrera
Hauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi AurreraHauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi Aurrera
Hauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi AurreraEntzuixu! EAJ-PNV Lekeitio
 
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026Irekia - EJGV
 

Similar to 200 lanpostu-gutxiago-eit bn (12)

X. legegintzaldirako Legegintza Programa
X. legegintzaldirako Legegintza ProgramaX. legegintzaldirako Legegintza Programa
X. legegintzaldirako Legegintza Programa
 
Elkarrizketa soziala eta sindikatuen finaziaketa
Elkarrizketa soziala eta sindikatuen finaziaketaElkarrizketa soziala eta sindikatuen finaziaketa
Elkarrizketa soziala eta sindikatuen finaziaketa
 
Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa...
Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa...Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa...
Marta Marín. Eusko Jaurlaritzaren delegatua Bruselan Esparru txostena: Europa...
 
Estatuaren aurrekontu orokorrak
Estatuaren aurrekontu orokorrakEstatuaren aurrekontu orokorrak
Estatuaren aurrekontu orokorrak
 
Komunikazio kurtsoa
Komunikazio kurtsoaKomunikazio kurtsoa
Komunikazio kurtsoa
 
Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1
 
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
 
Hari batetik zintzilik: enplegu publikoaren kronika komikian
Hari batetik zintzilik: enplegu publikoaren kronika komikianHari batetik zintzilik: enplegu publikoaren kronika komikian
Hari batetik zintzilik: enplegu publikoaren kronika komikian
 
Euskadi martxan - 100 egun
Euskadi martxan - 100 egunEuskadi martxan - 100 egun
Euskadi martxan - 100 egun
 
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012
EUSKADI AURRERA, Hauteskunde Egitaraua 2012
 
Hauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi Aurrera
Hauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi AurreraHauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi Aurrera
Hauteskunde Egitaraua 2012 - Eusko Legebiltzarra - Euskadi Aurrera
 
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
Ijito Herriarekiko Euskal Estrategia 2022-2026
 

More from Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa

Oldarraldi judizialaren eragina administrazioen hizkuntza politiketan eta her...
Oldarraldi judizialaren eragina administrazioen hizkuntza politiketan eta her...Oldarraldi judizialaren eragina administrazioen hizkuntza politiketan eta her...
Oldarraldi judizialaren eragina administrazioen hizkuntza politiketan eta her...Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa
 
¿Hay recursos para esta transición? ¿Es posible el crecimiento verde? Antonio...
¿Hay recursos para esta transición? ¿Es posible el crecimiento verde? Antonio...¿Hay recursos para esta transición? ¿Es posible el crecimiento verde? Antonio...
¿Hay recursos para esta transición? ¿Es posible el crecimiento verde? Antonio...Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa
 
LA SITUACIÓ DEL CATALÀ A LES TERRES DE PARLA CATALANA I A LLURS ESCOLES
LA SITUACIÓ DEL CATALÀ  A LES TERRES DE PARLA CATALANA  I A LLURS ESCOLES LA SITUACIÓ DEL CATALÀ  A LES TERRES DE PARLA CATALANA  I A LLURS ESCOLES
LA SITUACIÓ DEL CATALÀ A LES TERRES DE PARLA CATALANA I A LLURS ESCOLES Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa
 
Nola euskaldungo ditugu gazteak pantailak erderaz badaude? Pantailak euskaraz
Nola euskaldungo ditugu gazteak pantailak erderaz badaude? Pantailak euskarazNola euskaldungo ditugu gazteak pantailak erderaz badaude? Pantailak euskaraz
Nola euskaldungo ditugu gazteak pantailak erderaz badaude? Pantailak euskarazManu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa
 
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legea eta digitalizazioa: arriskuak eta aukerak
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legea eta digitalizazioa: arriskuak eta aukerakEusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legea eta digitalizazioa: arriskuak eta aukerak
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legea eta digitalizazioa: arriskuak eta aukerakManu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa
 
Udazkenean asko dugu jokoan: Derogar reforma laboral y frenar recorte de pens...
Udazkenean asko dugu jokoan: Derogar reforma laboral y frenar recorte de pens...Udazkenean asko dugu jokoan: Derogar reforma laboral y frenar recorte de pens...
Udazkenean asko dugu jokoan: Derogar reforma laboral y frenar recorte de pens...Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa
 
Etxeko langileak eta atzerritartasuna. Oztopoen gainetik eskubideen defentsa
Etxeko langileak eta atzerritartasuna. Oztopoen gainetik eskubideen defentsaEtxeko langileak eta atzerritartasuna. Oztopoen gainetik eskubideen defentsa
Etxeko langileak eta atzerritartasuna. Oztopoen gainetik eskubideen defentsaManu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa
 

More from Manu Robles-Arangiz Institutua Fundazioa (20)

Euskara mundu hobe bat egiteko gure borroka tresna da
Euskara mundu hobe bat egiteko gure borroka tresna daEuskara mundu hobe bat egiteko gure borroka tresna da
Euskara mundu hobe bat egiteko gure borroka tresna da
 
Euskal Herrian bizitzeak batez beste erdaldundu egiten du
Euskal Herrian bizitzeak batez beste erdaldundu egiten duEuskal Herrian bizitzeak batez beste erdaldundu egiten du
Euskal Herrian bizitzeak batez beste erdaldundu egiten du
 
Oldarraldi judizialaren eragina administrazioen hizkuntza politiketan eta her...
Oldarraldi judizialaren eragina administrazioen hizkuntza politiketan eta her...Oldarraldi judizialaren eragina administrazioen hizkuntza politiketan eta her...
Oldarraldi judizialaren eragina administrazioen hizkuntza politiketan eta her...
 
¿Hay recursos para esta transición? ¿Es posible el crecimiento verde? Antonio...
¿Hay recursos para esta transición? ¿Es posible el crecimiento verde? Antonio...¿Hay recursos para esta transición? ¿Es posible el crecimiento verde? Antonio...
¿Hay recursos para esta transición? ¿Es posible el crecimiento verde? Antonio...
 
LA SITUACIÓ DEL CATALÀ A LES TERRES DE PARLA CATALANA I A LLURS ESCOLES
LA SITUACIÓ DEL CATALÀ  A LES TERRES DE PARLA CATALANA  I A LLURS ESCOLES LA SITUACIÓ DEL CATALÀ  A LES TERRES DE PARLA CATALANA  I A LLURS ESCOLES
LA SITUACIÓ DEL CATALÀ A LES TERRES DE PARLA CATALANA I A LLURS ESCOLES
 
Ingelesezko irakaskuntza Euskal Herrian
Ingelesezko irakaskuntza Euskal HerrianIngelesezko irakaskuntza Euskal Herrian
Ingelesezko irakaskuntza Euskal Herrian
 
Nola euskaldungo ditugu gazteak pantailak erderaz badaude? Pantailak euskaraz
Nola euskaldungo ditugu gazteak pantailak erderaz badaude? Pantailak euskarazNola euskaldungo ditugu gazteak pantailak erderaz badaude? Pantailak euskaraz
Nola euskaldungo ditugu gazteak pantailak erderaz badaude? Pantailak euskaraz
 
Hezkuntzaren ekarpena euskararen biziberritzean - Iñaki Iurrebaso
Hezkuntzaren ekarpena euskararen biziberritzean - Iñaki IurrebasoHezkuntzaren ekarpena euskararen biziberritzean - Iñaki Iurrebaso
Hezkuntzaren ekarpena euskararen biziberritzean - Iñaki Iurrebaso
 
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legea eta digitalizazioa: arriskuak eta aukerak
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legea eta digitalizazioa: arriskuak eta aukerakEusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legea eta digitalizazioa: arriskuak eta aukerak
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legea eta digitalizazioa: arriskuak eta aukerak
 
DIGITAL DEMOCRATIC: Hezkuntzaren digitalizazio demokratikorako tresna
DIGITAL DEMOCRATIC: Hezkuntzaren digitalizazio demokratikorako tresnaDIGITAL DEMOCRATIC: Hezkuntzaren digitalizazio demokratikorako tresna
DIGITAL DEMOCRATIC: Hezkuntzaren digitalizazio demokratikorako tresna
 
El escándalo de las residencias (Manuel Rico)
El escándalo de las residencias (Manuel Rico)El escándalo de las residencias (Manuel Rico)
El escándalo de las residencias (Manuel Rico)
 
Campaña sobre la Vivienda
Campaña sobre la ViviendaCampaña sobre la Vivienda
Campaña sobre la Vivienda
 
Etxebizitzaren kanpaina
Etxebizitzaren kanpainaEtxebizitzaren kanpaina
Etxebizitzaren kanpaina
 
Krisi ekologikoa(k) eta trantsizio justua
Krisi ekologikoa(k) eta trantsizio justuaKrisi ekologikoa(k) eta trantsizio justua
Krisi ekologikoa(k) eta trantsizio justua
 
No a esta reforma laboral: estamos a tiempo de mejorarla
No a esta reforma laboral: estamos a tiempo de mejorarlaNo a esta reforma laboral: estamos a tiempo de mejorarla
No a esta reforma laboral: estamos a tiempo de mejorarla
 
Lan erreforma honi ez: hobetzeko aukera dugu oraindik
Lan erreforma honi ez: hobetzeko aukera dugu oraindikLan erreforma honi ez: hobetzeko aukera dugu oraindik
Lan erreforma honi ez: hobetzeko aukera dugu oraindik
 
Digitalizazioa: zein da lasterketa zoro honen helmuga?
Digitalizazioa: zein da lasterketa zoro honen helmuga?Digitalizazioa: zein da lasterketa zoro honen helmuga?
Digitalizazioa: zein da lasterketa zoro honen helmuga?
 
Udazkenean asko dugu jokoan: Derogar reforma laboral y frenar recorte de pens...
Udazkenean asko dugu jokoan: Derogar reforma laboral y frenar recorte de pens...Udazkenean asko dugu jokoan: Derogar reforma laboral y frenar recorte de pens...
Udazkenean asko dugu jokoan: Derogar reforma laboral y frenar recorte de pens...
 
Etxeko langileak eta atzerritartasuna. Oztopoen gainetik eskubideen defentsa
Etxeko langileak eta atzerritartasuna. Oztopoen gainetik eskubideen defentsaEtxeko langileak eta atzerritartasuna. Oztopoen gainetik eskubideen defentsa
Etxeko langileak eta atzerritartasuna. Oztopoen gainetik eskubideen defentsa
 
Beneficios emocionales y psicológicos de la acción sindical
Beneficios emocionales y psicológicos de la acción sindicalBeneficios emocionales y psicológicos de la acción sindical
Beneficios emocionales y psicológicos de la acción sindical
 

200 lanpostu-gutxiago-eit bn

  • 1. 2014ko ekaina 200 lanpostu gutxiago EITBn 1. SARRERA 1.1- Zer da EITB? EITB taldea (Euskal Irrati Telebista) euskal irrati-telebista publikoa da. Zuzenbide pribatuko ente publikoa da, %100ean kapital publikokoa, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren menpekoa. Eusko Jaurlaritzak 1982an sortu zuen 5/1982 Legearen bidez. 1.2- EITB taldea osatzen duten enpresak a) Euskal Irrati Telebista ente publikoa: Enpresa nagusia da, eta zerbitzu komunak bere gain hartzen ditu. b) Euskal Telebista: telebista ekoizteko eta emititzeko enpresa da (etb-1, etb-2, etb-3, etb-sat). c) Eusko Irratia: Irratsaioak ekoizteko eta emititzeko enpresa da (radio euskadi, euskadi irratia, euskadi gaztea, radio vitoria, Eitb radio). e) EITBNET: saioak interneten zabaltzen eta web-orriak sortzen aritzen den enpresa da. Gobernuek erabaki dute krisia kudeatzeko finantza-kapitalen eta enpresa handien exijentziei men egitea. Botere ekonomikoek - zeinak kontrol demokratikorik funtsezkoenak saihesten dituzten- eurek eragindako krisiaren kostua bete-betean langile-klaseak ordain dezala exijitzen dute. Eta botere politikoa prest dago bizi- eta lan-baldintzak murrizteko eta urte askoren buruan lortutako eskubide laboral eta sozialak ahultzeko. 1.3- EITBren ordezkaritza sindikala: EITB ko ordezkaritza sindikala 54 ordezkarik osatzen dute: ELA da lehen indarra 28 ordezkarirekin. 1.4- EITBren zuzendaritza-organoak EITB taldearen zuzendaritza-organoak Administrazio Kontseilua eta zuzendari nagusia dira. I ELA LAB ESK KLB CCOO GUZTIRA 28 16 4 3 3 54 AURKIBIDEA 1. Sarrera 1.1. Zer da EITB? 1.2. EITB taldea osatzen duten enpresak 1.3. EITBren ordezkaritza sindikala 1.4. EITBren zuzendaritza organoak 2. Informazio-politika. Neutraltasunik, aniztasunik eta gizarte-partaidetzarik eza 3. Murrizketa-politika 3.1. Ondorio larriak ETBko aurrekontuetan 3.2. Ondorio larriak langileentzat 4. Eusko Irratiaren Administrazio Kontseiluaren akordioa, 30 lanpostu suntsitzeko. 5. Ondorioak 6. ELAren proposamenak
  • 2. Eusko Legebiltzarrak izendatzen ditu Administrazio Kontseiluko 19 kideak eta zuzendari nagusia. Eginkizunak, besteak beste, hurrengo hauek dira: a) Jarduera-plana onestea. Plan horretan oinarrizko printzipioak eta programazioaren ildo nagusiak jasotzen dira. b) EITBren plantillak onestea. c) Negoziazio kolektiborako eta pertsonalaren lansarietarako irizpide orokorrak ezartzea. d) Jaurlaritzak ente publikorako egiten duen aurrekontu- proposamena onestea. Administrazio Kontseiluaren gaur egungo osaera hauxe da: EAJ/PNV: 6 kide, EH-BILDU: 4 kide, PSE-EE: 3 kide, PP: 2 kide, LAB: kide 1, Euskaltzaindia: kide 1, EKA–OCU: kide 1, eta Eusko Ikaskuntza: kide 1. Zuzendari nagusia: Maite Iturbe. Administrazio Kontseiluko postuen banaketa Legebiltzarrean adostu da, alderdien arteko interesen edo akordioen bidez. Administrazio Kontseiluan dagoen ordezkaritza sindikalaren arrazoia ez da sindikatuen arteko akordio bat edo sindikatuen ordezkaritza-mailaren araberakoa, Legebiltzarrean erabakitzen da. Sindikatu nagusiak Administrazio Kontseilurako izendatzen duen hautagaiari uko egin diote sistematikoki, akordio edo interes alderdikoiengatik, azken lau legegintzaldiotan. 2. INFORMAZIO-POLITIKA. NEUTRALTASUNIK, ANIZTASUNIK ETA GIZARTE-PARTAIDETZARIK EZA ELA kezkaturik dago, EITBren printzipio orokorrak —5/1982 Legearen 3. artikuluan jasotakoak— gero eta erlatibotasun handiagoz interpretatzen baitira. Objektibotasuna, pluraltasunarekiko begirunea eta informazioa ematean gorde beharreko inpartzialtasuna zalantzatan jarri dira EITBren Zuzendaritzaren informazio-politikaren ondorioz. Ikusi besterik ez dago zenbateko leku ematen dien ente publikoak gizarte eta lan arloetako eztabaidei (Kutxabank, zorra, banka, soldaten balio-gutxitzea...) Bestalde, aipatu beharrekoa da zein gaizki tratatzen diren ikuspuntu sozial eta sindikalak, alderatzen baditugu, behintzat, enpresarien, politikarien edo finantzen munduak beren mezuak zabaltzeko dituzten erraztasunekin. Halaber, salatu beharrekoa da nola baliatzen diren enteaz gobernuaren diskurtso instituzionala zabaltzeko, eta politika horiei alternatibak planteatu nahi ditugun organizazioak ezkutatzeko.Onartezina da ente publiko batetik desinformazioa eta ezjakintasuna sustatzea. Horrela, eztabaida politiko eta soziala bera ere hutsaldu da, zeren eztabaiden ordez solasaldiak sartu dituzte, eta herritarrak informazio zuzenik, zorrotzik eta anitzik gabe utzi dituzte. Irrati eta telebistan erakunde sindikalen presentzia erabakitzeko irizpideak erabat arbitrarioak dira. Bestalde, ELAk salatzen du EITBn ez dagoela partaidetza- organorik. Izan ere, horrelako organo bat oso baliagarria izango zen, taldeari ekarpenik, iradokizunik edo kexarik helarazi ahal izanez gero, eta baita berme-tresna gisa ere, baliabide publiko baten kudeaketa demokratikoan pluraltasuna eta gardentasuna ziurtatze aldera. Beste telebista publiko batzuek horrelako partaidetza-tresnak badituzte. ELAk apustu egiten du balio demokratikoetan oinarrituriko jendartearekin guztiz engaiaturiko EITB plural baten alde.Sindikatu honen iritziaz informazio-politika berraztertzeko beharra ezin da gehiago atzeratu. Herri honetako pluraltasuna, arlo sozialean ere bai, errespetatzen duen informazioa jasotzeko eskubidea bermatu behar da lehenbailehen. 3.- MURRIZKETA-POLITIKA 3.1- Eusko Jaurlaritzak azken urteotan aurrekontuak murriz- teko eraman duen politikak ondorio larriak ekarri dizkio EITBren aurrekontuari EITBrako aurrekontuen diru-saila, Eusko Jaurlaritzak ematen duen aurrekontu-legearen araberakoa, %35 murriztu da azken bosturtekoan. 2009. urteko 190 milioietatik 2014. urteko 121 milioietara. Horrekin batera EITBren beste diru-sarrera ere, publizitatearena, nabarmen jaitsi da. Aurrekontu-murrizketa horrek, lan-ondorio larriak izateaz gain, zerbitzu publiko horren kalitatea ere kaltetu du. Programazioa aldatu behar izan da pertsonalaren eskasiagatik, zuzeneko programazio-orduak gutxitu... Hori dela-eta, ekoizpenen kalitatea lorrindu da, material eta pertsonal gutxiegi izateagatik, eta kolaboratzaileetan murrizketa izugarria egiteagatik. 3.2- Aurrekontu-murrizketaren ondorioak EITBko langileen-tzat: enplegu-galera eta baldintza sozio-laboralen jaitsiera 3.2.1. Enplegua a) Kontratazioa 5/1982 Legearen 47.2 artikuluak dio pertsonalaren kontratazioa deialdi ireki bidez eta merezimendu eta gaitasun printzipioak oinarri hartzen dituzten sistemei jarraiki egingo direla. Errealitatea, hala ere, oso bestelakoa da. Kontratazio irregularra beti gertatu den zerbait izan da EITBn. Hona hemen erabili diren aukerak: - Konfiantzako karguen izendapenak (nahieran). Kudeatzaileak edo zuzendariak, oraindik ere, 75etik gora dira. Egoera irregular hori aldiro-aldiro salatu izan du sindikatu honek, eta baita Herri Kontuen Epaitegiak ere. - Merkataritza-kontratazioak, artisten kontratuak eta lan- legepeko kontratuak. Ohiko formulak izan dira, EITBko egitura-beharrizanak modu irregularrean betetzeko. Merkataritza-kontratuak: Lan Ikuskaritzak obra- kontratuak irregulartzat jo zituenez, 2003. urtetik aurrera (EITBko zuzendari Andoni Ortuzar zan garaian ) merkataritza-kontratuak egiten hasi ziren. II
  • 3. Merkataritza-kontratu horiek EITBren kontratazio- jarraibideak bete gabe egin ziren, obra-kontratuak ordezteko. Lan Ikuskaritzak, 2010. urteko auto batez, ebatzi zuen lege-iruzurrean egin zirela, eta beraz EITBko Zuzendaritza behartu zuen kontratuak erregularizatzera, eta kontratu mugagabe ez-finkoak bihurtzera (kontratu-mota horretan kontratua mugagabea da, postu horretarako EPE bat ateratzen ez den bitartean). Iruzurrezko merkataritza-kontratuak erregularizatzeagatik bakarrik 4tik gora milioi euro ordaindu behar izan zaio Gizarte Segurantzari. Administrazio Kontseiluak lanpostu horietatik 30 amortizatzeko harturiko akordioak praktika irregular horietan du jatorria, eta ahal den modurik txarrenean amaitu da, lanpostuak amortizatuz, alegia. Akordio horren zehaztapenak aurrerago emango ditugu jakitera. Lan-legepeko kontratuak: Legez kontrako lan-legepeko kontratuetatik datozen kaleratzeengatik kalte-ordainak eman behar izan ditu sarri askotan Zuzendaritzak, lan- arloko epaitegien eta EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak betetzearren. - EITBren berezko zerbitzuak azpikontratatzea: Azpikontratak eta ekoiztetxeak. Berezko zerbitzuak azpikontratatzearen ondorioz (garbikuntza, segurtasuna, publizitatea, informatika- garapena, administrazioa, jantziteria, makillajea eta ile- apainketa, ENG, erabiltzaileei arreta, eta abar), gaur egun 200etik gora langile azpikontrataturik daude, EITBren berezko zerbitzuak egiteko. Orain, programazioaren zati bat ekoiztetxeen bitartez egiten da. Ekoiztetxe horiek, EITB taldearen giza baliabideak eta materialak modu irregularrean erabiliz, EITBren programak egiten dituzte, hala nola Ni+ ni-, EH zuzenean edo El conquis. Programa horiek taldearen beraren baliabideez —teknikoak eta langileenak— egin litezke. b) EITBren plantillaren bilakaera Eusko Irratia: * Merkataritza kontratuak Enplegu Publikoaren Eskaintzaren (EPE) ondotik plantillak 252 langile izango ditul. ETB: 2010 2014 Bilboko plantilla: 523 448 Miramongo plantilla: 188 160 Entea: 2010. urtetik 2014. urtera 6 plaza amortizatu dira. Entearen 2014ko plantilla: 79 langile. 79 langileko plantilla horretatik 10 langilek %10eko soldata eta lanaldi murrizketa dute. ETB NET: 21 langileko plantilla du. EITB plantilla: Horren guztiaren ondorioz EITBko oraingo plantillak 992 langile ditu. Administrazio Kontseiluan erabakitako EPEaren ondotik, plantillak 960 langile izango ditu. 2010eko plantillak 1165 langile zituen. Beraz, plantillaren suntsipena azken lau urteotan 173 langilekoa izan da, - %15. Administrazio kontseiluan onartutako lanpostu amoortizazioarekin lanpostu suntsiketa 200 langiletik gorakoa izango da. Horri gehitu behar zaio azpikontratetako eta ekoiztetxeetako enplegu-suntsipena. 3.2.2. Baldintza sozio-laboralak Soldata- eta gizarte-murrizketak etengabeak izan dira azken urteotan, eta negoziazio kolektiborik gabe utzi dituzte EITBko langileak. 2010. urtetik hona lan-eskubideen murrizketak ugariak izan dira: 2010eko %5eko soldata-murrizketa, 2011, 2012, 2013 eta 2014 urteetako soldata-izozketak, 2012ko aparteko ordainsariaren murrizketa, eta ezintasun-egoerako prestazioak eta ordezpenak gutxitzea... eta ITZARRIren aldeko ekarpenak kentzea eta abar. Halaber, azpikontratetako eta ekoiztetxeetako langileen baldintza sozio-laboralen murrizketa etengabea izan da 2010. urteaz geroztik. 4. EUSKO IRRATIA ETA EPE: PNV, EH-BILDU ETA LAB-EN ARTEKO AKORDIOAK 30 LANPOSTU SUNTSITU DITU EUSKO IRRATIAN Egoera horretan EITBko zuzendari nagusiak aurreko aldietan sorturiko egoera irregularra normalizatzea proposatu du, Eusko Irratiarentzat EPE bat ateraz. EPE hori Zuzendaritzak aurkeztu dio Administrazio Kontseiluari, eta 30etik gora egitura-postu suntsitzea dakar. Proposamen hori onartu dute EAJ-PNVko 6 kideek, EH- Bilduko 4ek, LABeko 1ak, Eusko Ikaskuntzako 1ak, Euskaltzaindiko 1ak eta Maite Iturbek —enteko zuzendariak— ; 20 kideetatik 14k. (Gogoan izan berregituratze hori aurrera eramateko, beharrezkoa dela Administrazio Kontseiluko kideen 2/3en oniritzia —14 boto—). Bildu eta LAB en baiezko bozkarik gabe ezin izango zuten aurera eraman erabaki hau. EPE hori onesteak beste murrizketa bat gehitzen dio Eusko Irratiaren egiturako plantillaren aurreko %10eko murrizketari. ELAk uste du Administrazio Kontseiluak harturiko erabakia oso larria dela, hurrengo arrazoiak direla-eta: - Administrazio Kontseiluak estaldura eman dio Urkulluren Gobernuaren konponbideari, EITB taldean azken urteotan egin diren kontratazioko irregulartasun larrien ondotik proposatu duen konponbideari. Onartezina da, egoera horri III 2009 2014 2014 EPE ostean Radio Vitoria 53 (45+8*) 42 40 Radio Euskadi 144 (86+58*) 121 100 Euskadi Irratia 151 (102+49*) 121 112 Guztira 348 284 252
  • 4. amaiera ematearren, 30 lanpostutik gora amortizatu nahi izatea. - Administrazio Kontseiluak, bere sostengua eskaini dio Eusko Jaurlaritzari, azken urteotan zerbitzu publikoetan murrizketak egiteko eta enplegua suntsitzeko eraman duen politikan. Enplegu-suntsipen hori euskal irrati- telebista publikoaren kalitatearen kaltetan doa. - Erabakia, Kontseiluaren akordio politikoaz haraindi, enpresak alde bakarretik hartutakoa da. Enteak lanpostuak amortizatzeko azaldu dituen argudioak (labur esanda, aurrekontu-arazoak) Jaurlaritzak Administrazioaren beste ataletarako azaldu dituenak bezalakoak dira. Argudio horiek ontzat ematea, gure iritziz, gobernuaren aurrekontu- politika ontzat ematearen parekoa da. Ez da egia, inolaz ere, ezartzen diguten aurrekontu-politikari aurkitu dakiokeen alternatiba bakarra plantilla-murrizketak onartzea denik. - LABek Administrazio Kontseiluan eman duen aldeko botoa salatzen dugu. Lehenengo eta behin, ELAk zera argitu nahi du: LABek ordezkaritza badu Kontseilu horretan ez da sindikatuen arteko akordio batengatik, Legebiltzarrean alderdi politikoek hala adostu zutelako baizik. Bigarren, LABek, jokatu duen bezala jokaturik, ez du bete bere konpromisoa Irratiaren Zentroen arteko Batzordearekin, batzordekidea izan arren. Izan ere, Batzordeak apirilaren 24an testu bat onetsi zuen, eta honela dio: "Eusko Irratiko Zentroen arteko Batzordeak elkarretaratze baterako deialdia egiten du. Apirilaren 29an izango da, eta Administrazio Kontseiluari gure desadostasuna agertuko diogu onetsi nahi duten plantilla-murrizketa dela-eta”. ELAk ez du justifikaziorik ikusten, ikuspegi sindikaletik behintzat, akordio hori egiteko. - PNVren, EH Bilduren eta LABen akordio hori langileen ordezkari gehienen erreibindikazioaren aurka doa. Ordezkaritza sindikalarekin adosturiko EPE baten alde mobilizatu gara, eta helburuak argi izan ditugu: lege- prozedurak errespetatzea, euskalduntze-politika sendotzea, eta enplegu-suntsipenik inolaz ere ez ekartzea. Kontseiluaren akordioak ez ditu, inondik inora, betekizun horiek, ELArentzat funtsezkoak, betetzen. Akordio txarra da, ezin da zuritu enteko euskalduntze-maila hobetzen duela esanez —argudio ulertezina inon bada—. Egia esateko, 30 lanpostu suntsituko dira, eta ez dago aurrekontuetako diru-sailik EITB taldea benetan euskalduntzeko asmoa duen plan bat bideratzeko. 5. ONDORIOAK 1. EITBko Zuzendaritzaren aurrekontu-politikak eta kudeaketak ondorio larriak ekarri ditu euskal irrati- telebistaren lan- eta kalitate-arloetara. Politika horren ondorioz programazioa aldatu behar izan da pertsonalaren eskasiagatik, zuzeneko programazio-orduak gutxitu... Hori dela-eta, ekoizpenen kalitatea lorrindu da, material eta pertsonal gutxiegi izateagatik, eta kolaboratzaileetan murrizketa izugarria egiteagatik. 2. EITBk ez ditu betetzen 5/1982 Legearen 3. artikuluan jasotako oinarrizko printzipioak. Entea sortzeko lege horretan aipatzen ziren printzipioak hauek ziren: objektibotasuna, pluraltasuna errespetatzea, informazioak ematean inpartzialtasuna... 3. Negoziazio kolektiboa blokeatzea eta lan-baldintzetan behera egitea etengabeko ezaugarriak izan dira azken urteotan. 2010. urtean %5 murriztu ziren soldatak, 2011n, 2012an, 2013an eta 2014an izoztu, 2012an aparteko ordainsari bat kendu zuten; eta horrekin batera enplegua ere suntsitu da, azken urteotan %15. 4. Kontratazio-arloan ere irregulartasunak etengabe gertatu dira, gobernuaren aurrekontu-politikak, interes alderdikoiak eta lan-prekarietatea bultzatzeko asmo nabarmenaz. 5. Administrazio Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren ildoari eutsi dio, murrizketa-politikan, enplegu-suntsipenean, EITBren kalitatea galtzean... (adibide gisa hor ditugu EPEan suntsituriko 30 lanpostuak eta 3 puntuan aipaturiko murrizketak). 6. Administrazio Kontseiluaren osaera eta banaketa interes alderdikoien arabera egiten da eta sindikatu nagusia kanpo utzi dute azken lau legegintzaldietan. 6. ELAREN PROPOSAMENAK 1.- EITB taldeko zuzendaritzaren informazio-politika ELAk apustu egiten du balio demokratikoetan oinarrituriko jendartearekin guztiz engaiaturiko EITB plural baten alde. Sindikatu honen iritziaz informazio-politika berraztertzeko beharra ezin da gehiago atzeratu. Herri honetako pluraltasuna, baita arlo sozialean ere, errespetatzen duen informazioa jasotzeko eskubidea bermatu behar da eta politika ofizialen alternatiba direnak ezagutu eta ulertarazten lagundu behar du. 2.- Aurrekontuetako diru-sail bat finkatzea, kalitatezko euskal irrati-telebista publiko bat bermatzeko apustu argi eta ausartaren erakusgarri. 3.- Enplegua. - Administrazio Kontseiluaren akordioa deuseztatzea, eta ordezkaritza sindikalarekin adosturiko EPE baten deialdia egitea. Helburuak hurrengo hauek izanik: lege-prozedurak errespetatzea, euskalduntze-politika sendotzea, eta enplegu- suntsipenik inolaz ere ez ekartzea. - Kanpora ateratako zerbitzuak berreskuratzea, zerbitzu horiek gaur egun ematen dituzten langileen enplegua mantenduz edo, bestela, taldeak zuzenean kontrataturiko langileen lan- baldintzekin parekatuz. - Lan-legeria zorrozki betetzea. - EITBk berezko dituen zerbitzuak kanpora ez ateratzea. 4.- Negoziazio kolektiborako eskubidea berreskuratzea, eta azken urteotan hainbeste lorrindu diren lan-baldintzak berroneratzeko konpromisoa. 5.- Euskalduntze-plana. Aurrekontuetako diru-sail bat hitzematea, entea euskalduntzeko. 6.- Begirunea ordezkaritza sindikalarekiko, eta partaidetza-baliabideak antolatzea. Langileen legezko ordezkaritzarekin negoziazioari errespetua. Negoziazio hau ezin dezake inola ere ordezkatu administrazio kontseiluaren aldabakarreko erabakiak. IV