1. Grafenoa laminazko egitura lau bat da, atomo bateko sendoera duena, lotutako
karbonoen sp² hibridoen gainjartzearen bidez eratuko liratekeen lotura kobalenteen
bidez erlauntza formako sare kristalino baten dentsoki paketaturiko karbonozko atomoz
osatua dagoena.
2010eko Fisikako Nobel Saria Andre Geimek eta Konstantin Novosiolovek jaso zuten
grafeno izeneko material bidimentsionalari buruzko euren aurkikuntza iraultzaileengatik.
Sp² hibridazioa da egitura hexagonalaren lotura angeluak, 120ºkoak, azaltzen dituena.
Karbonozko atomoetako bakoitzak egoera hibridatuan lau balentzia elektroi dituenez,
elektroi horietatik hiru sp² hibridoetan sartuko dira, egiturako lotura kobalenteen
hezurdura eratuz, eta geratzen den elektroia hibridoen planoarekiko elkarzuta den p
motako orbital atomiko batean sartuko da. Aipaturiko orbital horien solapazioa izango
litzateke π motako orbitalak sorraraziko lituzkeena. Konbinaketa hauetakoren batzuk,
beste batzuren artean grafenoko geruza osatzen duten karbonozko atomo guztien
artean deslokalizaturiko orbital molekular erraldoi bat sorraraziko luke.
Izena grafito + enotik dator. Izatez, grafitoaren egitura gainjarritako grafenozko lamina
ugarik osatutako pilatzat har daiteke. Pilatutako grafeno geruzen arteko loturak Van der
Waalsen indarren eta karbono atomoen arteko π orbitalen arteko elkarreraginen ondorio
dira.
2. Grafitoaren egitura kristalinoa, non eraztun aromatiko kondentsatu geruza ezberdinen
arteko elkarreraginak ikus daitezkeen.
Grafenoan karbono-karbono loturen luzera gutxi gora-behera 1,42 Åekoa da.
Gainontzeko elementu grafitiko guztien oinarrizko egitura osagaia da, grafitoa,
karbonozko nanohodiak eta fulerenoak barne. Egitura hau espazioko bi norantzetan
molekula biziki luzetzat ere har daiteke, hau da, grafeno deituriko hidrokarburo
aromatiko polizikliko molekula lau familia baten muturreko kasua izango litzateke.