2. RAM MEMORIA
RAM memoria (Random Acces
Memory), erabiltzen ari garen
programetako instrukzioak
gordetzeaz arduratzen den
memoria da. Prozesatzaileak
bakoitzean disko gogorrera joan
beharrean informazio bila,
RAM memorian kopiatzen ditu
instrukzioak eskuragarri
edukitzeko. Ordenagailua
itzaltzean, bere edukia galtzen
du. 128 Mb edo 256 Mbeko
kapazitatea izaten dute.
3. ROM MEMORIA
ROM memoria (Read Only Memry),
borratu eta aldatu ezin daitekeen
memoria da, bertan BIOS izeneko
programa bat dago instalatuta.
Oredenagailua martxan jartzeko
beharrezkoa da, prozesagailua
ROM memoriara joaten da eta
BIOSa ejekutatzen du. BIOSak
periferiko eta atal guztiak ongi
funtzionatzen al duten
gainbegiratzen du. Bere
kapazitatea 8Kb eta 16Kben
artean dago.
4. DISKO GOGORRA
Disko gogorra, ordenagailu
bateko informazio guztia
gordetzeaz arduratzen den
gailua da. Mainboardera
konektatuta dago eta
prozesatzailearekin nahiz
RAM memoriarekin talde
bat osatzen du ordenagailuak
funtziona dezan. Gaur
egungoek 2Tbeko
kapazitatea izan dezakete.
5. OINARRIZKO XAFLA
Oinarrizko xafla ordenagailua
martxan jartzeko
beharrezkoak diren osagai
guztiak konektatzen diren
plaka nagusia da. Bertan
busak daude, informazioa
garraiatzeko hari eroaleak
dira.
6. PROZESATZAILEA
Prozesatzailea ordenagailuaren
garuna da. Periferiko
ezberdinetatik iristen
zaizkion aginduak betetzeaz
eta prozesatzeaz arduratzen
da. Agindu horiek betetzeko
duen abiaduraren arabera,
ordenagailuaren
errendimendua handiagoa
edo txikiagoa izango da.
2.400 eta 2.666 MHzeko
abiadura izan dezakete.
7. TXARTEL GRAFIKOA
Txartel grafikoa oinarrizko
xaflara konektatuta dagoen
ordenagailu barneko
elementu bat da. Bere
funtzio nagusia monitoreari
azaldu behar diren datuak
zuzen bidaltzea da.
8. SOINU TXARTELA
Soinutxartela programa
informatikoen bidez
ordenagailu baten soinu
sarrera eta irteera
kontrolatzea ahalbidetzen
duen txartela da. Oinarrizko
plakan egoten da, baina,
posible da aldatzea nahi
izanez gero.