SlideShare a Scribd company logo
1 of 13
Negu gorriko eguzki
lotsati ta logale,
odei beltzetan etzanik
amets tristez hor zaude.
Lotatik itzarri zaitez,
denok gara argi zale;
Eguberriz argi itzazu
baserri eta kale.
Gizartean nabari da
borrokaren geriza
lanaren urritasuna
gosea eta eza;
urte berriak gure Herrira
bakea ekar beza
ta borondate oneko
guztientzat babesa.
Arretaz egon zaitezte
gure kantu-hotsera!
urtero garraxi bera
jendeen bihotzera:
kanpora joan zirenak
noiz bihurtu atzera...?
Euskadi deiadar bat dugu:
«HATOR, MUTIL, ETXERA»!!
Poztasunez txuri daude
mendi eta oihanak
neguko modaz dotore
lur goietako muinak;
Gabon-mezuz azkorturik
gure aiton-amonak;
herriko haur ta guraso
denoi ZORIONAK!!

Luis Baraizarrengandik moldatua
EZ BAGARA GU? NORTZUK?
EZ BADA ORAIN? NOIZ!
Gabonak2013i21i

More Related Content

More from iraes21ikasleak

More from iraes21ikasleak (7)

Gabon zoriontsu 2017
Gabon zoriontsu 2017Gabon zoriontsu 2017
Gabon zoriontsu 2017
 
Eskolabarri ikastetxea
Eskolabarri ikastetxeaEskolabarri ikastetxea
Eskolabarri ikastetxea
 
Munduko ikastetxeak
Munduko ikastetxeakMunduko ikastetxeak
Munduko ikastetxeak
 
7 weec conclusiones
7 weec conclusiones7 weec conclusiones
7 weec conclusiones
 
Gabon zorion2012iraes21ik
Gabon zorion2012iraes21ikGabon zorion2012iraes21ik
Gabon zorion2012iraes21ik
 
Gabon zorion2012iraes21ik
Gabon zorion2012iraes21ikGabon zorion2012iraes21ik
Gabon zorion2012iraes21ik
 
Erantzukizuna
ErantzukizunaErantzukizuna
Erantzukizuna
 

Gabonak2013i21i