SlideShare a Scribd company logo
1 of 5
Download to read offline
IbaizabalBHI.nireblog.com


Matematika eta elebidunak




Matematika eta elebidunak

                Ze hizkuntza erabiltzen dute Bilboko elebidunek haien artean?
           Ze proportziotan? Zergatik?
                  Matematika kontu txiki batzuk ezagututa hobeto ulertuko dugu
Bilbon zergatik egiten den hain euskara gutxi.
       Datu zehatzak jakitea zaila da baina batzuen ustez Bilbon oraindik
hamarretik bederatzi ezin dira euskaraz normal mintzatu. Batzuk pixka bat
ulertu, beste batzuk bapez…
Hainbeste urte euskara ikastetxeetan irakasten eta oraindik bakarrik % 10
ozta-ozta elebidun, edo behar bada Wikipediaren arabera Bilboko % 15 elebidun
      Datu horiek benetakoa izango balira, kalean hamarretik batek euskaraz hitz
egingo luke?
      Ez.
      Goian, ondo begiratuz gero, berriro ikus daiteke, esan dugu % 10 elebidun
dela Bilbon, borobiltzeko. Beraz, % 10 hori euskaraz zein gazteleraz egin
dezake.
      Eta badirudi gehienetan gaztelerara jotzen duela.
      Zergatik?
                · Bilbotar gehienei errazago egiten omen zaie gazteleraz egitea
              euskaraz baino.
                · Euskara behartuta ikasi bazuten ere, eskolatik kanpo gaztelera
              nahiago…
      Horrelako hamaika argudio asma ditzakegu. Batzuk egiazkoak, beste
batzuk ez horrenbeste...
      Azter dezagun kontua matematikaren ikuspegitik. Probabilitateen teoria.
       Dado bat botaz gero, sei posibilitate dago: 1 ateratzea, 2 ateratzea, 3
ateratzea, 4 ateratzea, 5 ateratzea edo 6 ateratzea. Dadoa perfektua balitz,
tranparik gabekoa, edozein zenbaki ateratzeko probabilitatea 1/6 litzateke. Beti.
Berdin dio zer atera den lehenago; berriro botaz gero, edozein zenbaki
ateratzeko probabilitatea 1/6 izango da beti.
      Bi dadorekin, kontua konplikatzen da. Hogeita hamasei ondorio izan
ditzake bi dado perfektu batera botatzeak (6x6):
1 - 1, 1 - 2, 1 - 3, 1 - 4, 1 - 5, 1 - 6
2 - 1, 2 - 2, 2 - 3, 2 - 4, 2 - 5, 2 - 6
      …
5 - 1, 5 - 2, 5 - 3, 5 - 4, 5 - 5, 5 - 6
6 - 1, 6 - 2, 6 - 3, 6 - 4, 6 - 5, 6 - 6
      Kontua ez dirudi oso konplikatua, baina zenbait kasinotan, esaterako,
badakite jendea probabilitateak kalkulatzen oso txarra izaten dela eta probabilitate
desberdina duten zenbaki batuketekin jokatzen dute, beti bere onerako.
       Zazpi batuketa, esaterako: 1 - 6, 6 - 1, 2 - 5, 5 - 2, 3 - 4, 4 - 3,
nahiko gerta-erraza da: 6/36 = 1/6 (dado bakar batekin edozein zenbaki
ateratzea bezain gerta-erraza). Hamaika batuketa, ordea, askoz gertagaitzagoa da:
6 - 5, 5 - 6. Probabilitatea, beraz, 2/36 = 1/18. Nolabait esateko, hiru aldiz
zailagoa da bi dado botata batuketa hamaika izatea zazpi izatea baino.
Probabilitateak ondo ezagutzen dituen batek honako jokoa eskainiko balizu, “egin
dezagun apustua, nahi duzun dirua jarri, nik berdin jarriko dut, zuri hamaika
ateratzen bazaizu, jarritakoaren doblea emango dizut, nik zazpi ateraz gero, zuk
jarritako dirua niretzat…” Trileroen timoaren antzekoa…
       Zertarako balio digu matematika honek euskararen erabilpenaren kontua
ulertzeko?
      Bilbon elebidun bat ausaz topatzeko probabilitatea 1/10 bada, bikote
elebidun bat ausaz topatzeko probabilitatea 1/100 izango da. (Eta gogora
dezagun hitz egiteko gutxienez bi lagun behar direla).
       Hiru dadorekin hiruretan zenbaki berbera ateratzeko probabilitatea oso
txikia da. Demagun sei, sei, sei ateratzeko probabilitatea kalkulatu nahi dugula
1/6 x 1/6 x 1/6 = 1/216 oso oker ez banago.
       Zailagoa da ausaz Bilbon hiru lagun elebidun batera topatzea: 1/10 x 1/10
x 1/10 = 1/1.000. Hiru mila lagun, ausaz elkartuko bagenitu, demagun San
Mamesen eta hirukoteka jartzeko esango bagenie, hirukote bakar batean egin
lezakete euskaraz? Kontua laukoteekin eginez gero, probabilitatea 1/10.000raino
jaitsiko litzateke. San Mames osoa bete beharko genuke laukote elebidun bakar
bat ausaz topatzeko?
       Hala eta guztiz ere, San Mamesen, euskara entzutea ez omen da horren
zaila. Zegatik?
       Bada hiztunak ez direlako ausaz elkartzen. Badirudi elebidunak,
euskaldunak, haien artean elkartzeko joera daukatela. Batzuen ustez bere burua
baztertzeko joera daukate haien euskal txoko edo euskal ghettoetan. Batzuk uste
dute euskara oso gutxi entzuten dela euskaraz hitz egiten duten guztiak haien
artean elkartu egiten direlako, talde itxietan, besteengandik urrun…
      Dena den, talde batean taldekide guztiak elebidun izateak ez du
inondik inora euskararen erabilpena zertan ekarri behar.
      Hori gerta dadin, taldeko elebidun guztiek ondo jakin behar dituzte bi
hizkuntzak haietako bata edo bestea aukeratzeko. Eta bi hizkuntzekiko jarrera,
antzekoa izango balitz?
      Bi hizkuntzak maila berean jakinez gero, eta bi hizkuntzekiko jarrera
antzekoa izango balitz, gure San Mameseko laukoteek, ausaz, zori hutsez,
denbora erdia eskainiko liokete hizkuntza bakoitzari. Edo beti batean, edo beti
bestean arituko lirateke. Horrela gertatuz gero, San Mamesen une jakin batean
laukote batean euskara entzuteko probabilitatea erdira jaitsi beharko genuke:
Lehen 1/10.000 jarri dugun tokia 1/20.000 jarri beharko genuke elebidunek bi
hizkuntzetatik bata edo bestea hauta dezaketelako? Ausaz, hogei mila
laukoteetatik batean euskaraz arituko lirateke une jakin batean; laurogei mila
lagun beharko genituzke elkartu, laukote batean ―une jakin batean― euskara
entzuteko?
       Ausazko goiko baldintzak beteko balira, elebakarrak dauden taldeetan,
bikote, hirukote zein laukoteetan, beti gazteleraz egingo litzateke, ―elkar
ulertzeko gogoa baldin balego, behintzat― gazteleraz egin beharko lukete, inor
baztertu gabe. Talde elebidunetan, elebidun guztiak erabateko elebidunak balira,
hau da bietan ondo moldatuko balira eta bi hizkuntzei denbora eta arreta
berdina eskainiko baliete…


        Zuzenak dira esaldi hauek? Kalkulatu. Laurogei biztanleetatik, laukoteka elkartuz gero,
laukote bakar batean entzungo genuke euskaraz mintzatzen. Hirukote elebidunak topatzeko
probabilitatea askoz handiagoa litzateke. Mila hirukotetatik batean hirurak elebidun. Bi
hirukote bakoitzeko, batean euskara erabiltzen bada eta bestean gaztelera, laurogei mila lagun
elkartuz gero, hirukoteka jarri eta berrogeik bakarrik egingo lukete euskaraz. Bikoteka
jartzeko eskatuz gero, laurogei mila hiztunetatik, laurehunek erabiliko lukete hizkuntza
gutxiagotua.


      Matematika.


      AZKEN GALDERAK. Zenbat bizilagun elkartu beharko genituzke
ausaz, zori hutsez, goiko baldintza guztiei jarraiki, euskaraz hitz egiten
duen boskote bat topatzeko? (Baldintzak: hamar pertsonetatik bakarra
elebiduna. Elebidun guztiak erabateko gaitasuna bietan, orekatuak. Elebidun
guztiek bi hizkuntzei arreta berbera…)
      Zein taldetakoa da euskara, munduko hizkuntza talde nagusien artean?
  Zabaldu Bildu.net |       del.icio.us


                                              Artikulu hau Txillardegiren liburua irakurri
                                              ostean bururatu zitzaidan, artikulua zabaldura
                                              bideratu zuen irakurleak ondo asmatu zuen legez.
Erantzunak(4) »
  1. Aitortzen dizuet benetan tranpa handiak egin ditudala
     probabilitateak kalkulatzerakoan. Esaterako bikote elebiduna
     ausaz topatzeko benetako probabilitatea 1/99 da eta ez nik
     gorago esan bezala 1/100.

    Baina ez naiz matematikako irakaslea. ;-)

    Gorka Azk — 2008-05-01 - 23:21:24 GMT 1

  2. Ikasle batek horrelaxe egin ditu bere kalkuluak:
     100 hiztunetatik 10 baldin bada elebidun, elebidun bat topatzeko
     probabilitatea = 10/100 = 1/10.
     Baina plater batean 100 indaba jartzen baditugu, 90 gorri eta 10
     txuri, indaba txuri bat ateratzeko probabilitatea 1/10 izango da
     baina bigarrena ateratzerakoan platerean indaba txuribat falta
     da eta probablilitatea, oraingoan, 9/99 izango da.

    Bi dadoekin bi sei ateratzeko probabilitatea 1/6 x 1/6 baldin bada,
    biderketa egiten ateratzen omen da probabilititatea...
    Beraz, ikasleak dioenez, bi txuri ateratzeko probabilitea = 1/10 x
    9/99 = 9/990 = 1/110

    Matematiketan ni baino okerragoa ikasle hori

    Gorka AZK — 2008-05-08 - 11:16:53 GMT 1

  3. erantzuna da 14

    jack — 2008-05-29 - 09:17:50 GMT 1

  4. Txillardegik azaldutako "matematikaren soziolinguistika"
     kontzeptuan oinarrituta, Gorka Azkaratek datu batzuk ematen
     ditu esanez, ea eremu elebidun batean zer aukera dagoen
     euskarazko hizket...

    zabaldu.com>>Matematika, elebidunak eta euskarazko berbaldiak
    — 2009-07-16 - 08:32:41 GMT 1



                                                  Gorka Azk. 2008-04-13

More Related Content

More from gorka azk

Leire,maialen 5. edukiontzia
Leire,maialen 5. edukiontziaLeire,maialen 5. edukiontzia
Leire,maialen 5. edukiontziagorka azk
 
Klima aldaketa
Klima aldaketaKlima aldaketa
Klima aldaketagorka azk
 
Librezale egutegia 2015
Librezale egutegia 2015Librezale egutegia 2015
Librezale egutegia 2015gorka azk
 
Adimen anizkunaren teoria
Adimen anizkunaren teoriaAdimen anizkunaren teoria
Adimen anizkunaren teoriagorka azk
 
Ortografia begietatik
Ortografia begietatikOrtografia begietatik
Ortografia begietatikgorka azk
 
Librezale egutegia 2014
Librezale egutegia 2014Librezale egutegia 2014
Librezale egutegia 2014gorka azk
 
B08 leioa topaketak 2013
B08 leioa   topaketak 2013B08 leioa   topaketak 2013
B08 leioa topaketak 2013gorka azk
 
01 librezale egutegia 2013
01 librezale egutegia 201301 librezale egutegia 2013
01 librezale egutegia 2013gorka azk
 
B08 berritzegunean - otsailaren 2an
B08 berritzegunean - otsailaren 2anB08 berritzegunean - otsailaren 2an
B08 berritzegunean - otsailaren 2angorka azk
 
01 librezale egutegia 2012
01 librezale egutegia 2012 01 librezale egutegia 2012
01 librezale egutegia 2012 gorka azk
 
LibrezaleORG egutegia 2012
LibrezaleORG egutegia 2012 LibrezaleORG egutegia 2012
LibrezaleORG egutegia 2012 gorka azk
 
Batxilerraren lehen enplegua
Batxilerraren lehen enpleguaBatxilerraren lehen enplegua
Batxilerraren lehen enpleguagorka azk
 
Bertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoaBertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoagorka azk
 
Mahaigaineko egutegia 2011
Mahaigaineko egutegia 2011Mahaigaineko egutegia 2011
Mahaigaineko egutegia 2011gorka azk
 
07 librezale egutegia
07 librezale egutegia07 librezale egutegia
07 librezale egutegiagorka azk
 
03 librezale egutegia 2011 cn eu
03 librezale egutegia 2011 cn   eu03 librezale egutegia 2011 cn   eu
03 librezale egutegia 2011 cn eugorka azk
 
01 librezale egutegia 2011
01 librezale egutegia 201101 librezale egutegia 2011
01 librezale egutegia 2011gorka azk
 

More from gorka azk (20)

Leire,maialen 5. edukiontzia
Leire,maialen 5. edukiontziaLeire,maialen 5. edukiontzia
Leire,maialen 5. edukiontzia
 
Klima aldaketa
Klima aldaketaKlima aldaketa
Klima aldaketa
 
Librezale egutegia 2015
Librezale egutegia 2015Librezale egutegia 2015
Librezale egutegia 2015
 
Adimen anizkunaren teoria
Adimen anizkunaren teoriaAdimen anizkunaren teoria
Adimen anizkunaren teoria
 
Ortografia begietatik
Ortografia begietatikOrtografia begietatik
Ortografia begietatik
 
Librezale egutegia 2014
Librezale egutegia 2014Librezale egutegia 2014
Librezale egutegia 2014
 
B08 leioa topaketak 2013
B08 leioa   topaketak 2013B08 leioa   topaketak 2013
B08 leioa topaketak 2013
 
01 librezale egutegia 2013
01 librezale egutegia 201301 librezale egutegia 2013
01 librezale egutegia 2013
 
Madril
MadrilMadril
Madril
 
B08 berritzegunean - otsailaren 2an
B08 berritzegunean - otsailaren 2anB08 berritzegunean - otsailaren 2an
B08 berritzegunean - otsailaren 2an
 
01 librezale egutegia 2012
01 librezale egutegia 2012 01 librezale egutegia 2012
01 librezale egutegia 2012
 
LibrezaleORG egutegia 2012
LibrezaleORG egutegia 2012 LibrezaleORG egutegia 2012
LibrezaleORG egutegia 2012
 
Batxilerraren lehen enplegua
Batxilerraren lehen enpleguaBatxilerraren lehen enplegua
Batxilerraren lehen enplegua
 
Estekak
EstekakEstekak
Estekak
 
Bertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoaBertsolaritza unitate didaktikoa
Bertsolaritza unitate didaktikoa
 
Mahaigaineko egutegia 2011
Mahaigaineko egutegia 2011Mahaigaineko egutegia 2011
Mahaigaineko egutegia 2011
 
07 librezale egutegia
07 librezale egutegia07 librezale egutegia
07 librezale egutegia
 
04 rs2011
04 rs201104 rs2011
04 rs2011
 
03 librezale egutegia 2011 cn eu
03 librezale egutegia 2011 cn   eu03 librezale egutegia 2011 cn   eu
03 librezale egutegia 2011 cn eu
 
01 librezale egutegia 2011
01 librezale egutegia 201101 librezale egutegia 2011
01 librezale egutegia 2011
 

Matematika eta elebidunak

  • 1. IbaizabalBHI.nireblog.com Matematika eta elebidunak Matematika eta elebidunak Ze hizkuntza erabiltzen dute Bilboko elebidunek haien artean? Ze proportziotan? Zergatik? Matematika kontu txiki batzuk ezagututa hobeto ulertuko dugu Bilbon zergatik egiten den hain euskara gutxi. Datu zehatzak jakitea zaila da baina batzuen ustez Bilbon oraindik hamarretik bederatzi ezin dira euskaraz normal mintzatu. Batzuk pixka bat ulertu, beste batzuk bapez…
  • 2. Hainbeste urte euskara ikastetxeetan irakasten eta oraindik bakarrik % 10 ozta-ozta elebidun, edo behar bada Wikipediaren arabera Bilboko % 15 elebidun Datu horiek benetakoa izango balira, kalean hamarretik batek euskaraz hitz egingo luke? Ez. Goian, ondo begiratuz gero, berriro ikus daiteke, esan dugu % 10 elebidun dela Bilbon, borobiltzeko. Beraz, % 10 hori euskaraz zein gazteleraz egin dezake. Eta badirudi gehienetan gaztelerara jotzen duela. Zergatik?  · Bilbotar gehienei errazago egiten omen zaie gazteleraz egitea euskaraz baino.  · Euskara behartuta ikasi bazuten ere, eskolatik kanpo gaztelera nahiago… Horrelako hamaika argudio asma ditzakegu. Batzuk egiazkoak, beste batzuk ez horrenbeste... Azter dezagun kontua matematikaren ikuspegitik. Probabilitateen teoria. Dado bat botaz gero, sei posibilitate dago: 1 ateratzea, 2 ateratzea, 3 ateratzea, 4 ateratzea, 5 ateratzea edo 6 ateratzea. Dadoa perfektua balitz, tranparik gabekoa, edozein zenbaki ateratzeko probabilitatea 1/6 litzateke. Beti. Berdin dio zer atera den lehenago; berriro botaz gero, edozein zenbaki ateratzeko probabilitatea 1/6 izango da beti. Bi dadorekin, kontua konplikatzen da. Hogeita hamasei ondorio izan ditzake bi dado perfektu batera botatzeak (6x6): 1 - 1, 1 - 2, 1 - 3, 1 - 4, 1 - 5, 1 - 6 2 - 1, 2 - 2, 2 - 3, 2 - 4, 2 - 5, 2 - 6 … 5 - 1, 5 - 2, 5 - 3, 5 - 4, 5 - 5, 5 - 6 6 - 1, 6 - 2, 6 - 3, 6 - 4, 6 - 5, 6 - 6 Kontua ez dirudi oso konplikatua, baina zenbait kasinotan, esaterako, badakite jendea probabilitateak kalkulatzen oso txarra izaten dela eta probabilitate desberdina duten zenbaki batuketekin jokatzen dute, beti bere onerako. Zazpi batuketa, esaterako: 1 - 6, 6 - 1, 2 - 5, 5 - 2, 3 - 4, 4 - 3, nahiko gerta-erraza da: 6/36 = 1/6 (dado bakar batekin edozein zenbaki ateratzea bezain gerta-erraza). Hamaika batuketa, ordea, askoz gertagaitzagoa da: 6 - 5, 5 - 6. Probabilitatea, beraz, 2/36 = 1/18. Nolabait esateko, hiru aldiz
  • 3. zailagoa da bi dado botata batuketa hamaika izatea zazpi izatea baino. Probabilitateak ondo ezagutzen dituen batek honako jokoa eskainiko balizu, “egin dezagun apustua, nahi duzun dirua jarri, nik berdin jarriko dut, zuri hamaika ateratzen bazaizu, jarritakoaren doblea emango dizut, nik zazpi ateraz gero, zuk jarritako dirua niretzat…” Trileroen timoaren antzekoa… Zertarako balio digu matematika honek euskararen erabilpenaren kontua ulertzeko? Bilbon elebidun bat ausaz topatzeko probabilitatea 1/10 bada, bikote elebidun bat ausaz topatzeko probabilitatea 1/100 izango da. (Eta gogora dezagun hitz egiteko gutxienez bi lagun behar direla). Hiru dadorekin hiruretan zenbaki berbera ateratzeko probabilitatea oso txikia da. Demagun sei, sei, sei ateratzeko probabilitatea kalkulatu nahi dugula 1/6 x 1/6 x 1/6 = 1/216 oso oker ez banago. Zailagoa da ausaz Bilbon hiru lagun elebidun batera topatzea: 1/10 x 1/10 x 1/10 = 1/1.000. Hiru mila lagun, ausaz elkartuko bagenitu, demagun San Mamesen eta hirukoteka jartzeko esango bagenie, hirukote bakar batean egin lezakete euskaraz? Kontua laukoteekin eginez gero, probabilitatea 1/10.000raino jaitsiko litzateke. San Mames osoa bete beharko genuke laukote elebidun bakar bat ausaz topatzeko? Hala eta guztiz ere, San Mamesen, euskara entzutea ez omen da horren zaila. Zegatik? Bada hiztunak ez direlako ausaz elkartzen. Badirudi elebidunak, euskaldunak, haien artean elkartzeko joera daukatela. Batzuen ustez bere burua baztertzeko joera daukate haien euskal txoko edo euskal ghettoetan. Batzuk uste dute euskara oso gutxi entzuten dela euskaraz hitz egiten duten guztiak haien artean elkartu egiten direlako, talde itxietan, besteengandik urrun… Dena den, talde batean taldekide guztiak elebidun izateak ez du inondik inora euskararen erabilpena zertan ekarri behar. Hori gerta dadin, taldeko elebidun guztiek ondo jakin behar dituzte bi hizkuntzak haietako bata edo bestea aukeratzeko. Eta bi hizkuntzekiko jarrera, antzekoa izango balitz? Bi hizkuntzak maila berean jakinez gero, eta bi hizkuntzekiko jarrera antzekoa izango balitz, gure San Mameseko laukoteek, ausaz, zori hutsez, denbora erdia eskainiko liokete hizkuntza bakoitzari. Edo beti batean, edo beti bestean arituko lirateke. Horrela gertatuz gero, San Mamesen une jakin batean laukote batean euskara entzuteko probabilitatea erdira jaitsi beharko genuke: Lehen 1/10.000 jarri dugun tokia 1/20.000 jarri beharko genuke elebidunek bi hizkuntzetatik bata edo bestea hauta dezaketelako? Ausaz, hogei mila laukoteetatik batean euskaraz arituko lirateke une jakin batean; laurogei mila lagun beharko genituzke elkartu, laukote batean ―une jakin batean― euskara
  • 4. entzuteko? Ausazko goiko baldintzak beteko balira, elebakarrak dauden taldeetan, bikote, hirukote zein laukoteetan, beti gazteleraz egingo litzateke, ―elkar ulertzeko gogoa baldin balego, behintzat― gazteleraz egin beharko lukete, inor baztertu gabe. Talde elebidunetan, elebidun guztiak erabateko elebidunak balira, hau da bietan ondo moldatuko balira eta bi hizkuntzei denbora eta arreta berdina eskainiko baliete… Zuzenak dira esaldi hauek? Kalkulatu. Laurogei biztanleetatik, laukoteka elkartuz gero, laukote bakar batean entzungo genuke euskaraz mintzatzen. Hirukote elebidunak topatzeko probabilitatea askoz handiagoa litzateke. Mila hirukotetatik batean hirurak elebidun. Bi hirukote bakoitzeko, batean euskara erabiltzen bada eta bestean gaztelera, laurogei mila lagun elkartuz gero, hirukoteka jarri eta berrogeik bakarrik egingo lukete euskaraz. Bikoteka jartzeko eskatuz gero, laurogei mila hiztunetatik, laurehunek erabiliko lukete hizkuntza gutxiagotua. Matematika. AZKEN GALDERAK. Zenbat bizilagun elkartu beharko genituzke ausaz, zori hutsez, goiko baldintza guztiei jarraiki, euskaraz hitz egiten duen boskote bat topatzeko? (Baldintzak: hamar pertsonetatik bakarra elebiduna. Elebidun guztiak erabateko gaitasuna bietan, orekatuak. Elebidun guztiek bi hizkuntzei arreta berbera…) Zein taldetakoa da euskara, munduko hizkuntza talde nagusien artean? Zabaldu Bildu.net | del.icio.us Artikulu hau Txillardegiren liburua irakurri ostean bururatu zitzaidan, artikulua zabaldura bideratu zuen irakurleak ondo asmatu zuen legez.
  • 5. Erantzunak(4) » 1. Aitortzen dizuet benetan tranpa handiak egin ditudala probabilitateak kalkulatzerakoan. Esaterako bikote elebiduna ausaz topatzeko benetako probabilitatea 1/99 da eta ez nik gorago esan bezala 1/100. Baina ez naiz matematikako irakaslea. ;-) Gorka Azk — 2008-05-01 - 23:21:24 GMT 1 2. Ikasle batek horrelaxe egin ditu bere kalkuluak: 100 hiztunetatik 10 baldin bada elebidun, elebidun bat topatzeko probabilitatea = 10/100 = 1/10. Baina plater batean 100 indaba jartzen baditugu, 90 gorri eta 10 txuri, indaba txuri bat ateratzeko probabilitatea 1/10 izango da baina bigarrena ateratzerakoan platerean indaba txuribat falta da eta probablilitatea, oraingoan, 9/99 izango da. Bi dadoekin bi sei ateratzeko probabilitatea 1/6 x 1/6 baldin bada, biderketa egiten ateratzen omen da probabilititatea... Beraz, ikasleak dioenez, bi txuri ateratzeko probabilitea = 1/10 x 9/99 = 9/990 = 1/110 Matematiketan ni baino okerragoa ikasle hori Gorka AZK — 2008-05-08 - 11:16:53 GMT 1 3. erantzuna da 14 jack — 2008-05-29 - 09:17:50 GMT 1 4. Txillardegik azaldutako "matematikaren soziolinguistika" kontzeptuan oinarrituta, Gorka Azkaratek datu batzuk ematen ditu esanez, ea eremu elebidun batean zer aukera dagoen euskarazko hizket... zabaldu.com>>Matematika, elebidunak eta euskarazko berbaldiak — 2009-07-16 - 08:32:41 GMT 1 Gorka Azk. 2008-04-13