SlideShare a Scribd company logo
1 of 1
MARATILA!
                                            YOLANDA ARRIETA




(1.paragrafoa) Ez omen du, berez, ezaugarri-zerrendarik behar. Alegia, ez omen da bihar edo etzi lortu,
erosi edo geureganatzeko gauza bat. Bizi dugun unean bertan gozatzeko zerbait omen da. Hots, unetik
abiatuz geroa eraikitzeko jarrera bat.

(2.paragrafoa) Hala ikusita, badirudi entrenatuz lor daitekeen gauza bat dela, ezta? Osagaia baino
gehiago, bizitzeko modu bat.

(3.paragrafoa) Gustatzen zait definizioa. Arina bezain sakona iruditzen zait. Askea, sinplea eta praktikoa.

(4.paragrafoa) Hitzok irakurtzeaz bat galderak egiten hasi natzaio neure buruari. Zer behar dut gustura
bizitzeko? Zerk laguntzen dit? Zerk egiten dit traba?

(5.paragrafoa) Eta konturatu naiz mundua hor kanpoan egon arren, gaur gustura asko egongo naizela ni
hemen barruan, bost zentzuak dastatuz gustuko hitzak irakurtzen, edo besterik gabe, doanari begira,
denborarekin bat eginez. Tarteka norbaitek deituko dit esanez: «Zorionak. Zenbat?» Eta nik erantzungo
diot, «ez naiz gogoratzen». Eta orduan umeak opari bat egingo dit, «ez da gauza handia, ama, hogeita
hamar zentimo bakarrik kostatu zait, neure diruarekin erosi dizut eta erregalo paperean biltzeko eskatu
diot dendariari». Azalpena ere oparituko dit, eta nik misterioz jasoko ditut biak, erregaloa eta azalpena.
«Bic boligrafo urdina! Nola jakin duzu? Hauxe behar nuen-eta! Eskerrik asko, laztana!» Barregura eta
hunkipena, biak lehian hasiko zaizkit, lasterketa nork irabazi.

(6.paragrafoa) ...Eta ez da urruti ibiliko _____________...

                                                                                     (BERRIA, 2006-06-28)

More Related Content

More from Goiztiri AEK euskaltegia (20)

Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
 
Asmakizunak
AsmakizunakAsmakizunak
Asmakizunak
 
Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019
 
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturteaEskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
 
2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
 
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taulaSelfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
 
Aski
AskiAski
Aski
 
Valentinaren errezeta
Valentinaren errezetaValentinaren errezeta
Valentinaren errezeta
 
Soniaren errezeta
Soniaren errezetaSoniaren errezeta
Soniaren errezeta
 
Naviren errezeta
Naviren errezetaNaviren errezeta
Naviren errezeta
 
Manuren errezeta
Manuren errezetaManuren errezeta
Manuren errezeta
 
Linaren errezeta
Linaren errezetaLinaren errezeta
Linaren errezeta
 
Efremen errezeta
Efremen errezetaEfremen errezeta
Efremen errezeta
 
Saturren errezeta
Saturren errezetaSaturren errezeta
Saturren errezeta
 
Piliren errezeta
Piliren errezetaPiliren errezeta
Piliren errezeta
 
Nazaren errezeta
Nazaren errezetaNazaren errezeta
Nazaren errezeta
 
Krisen errezeta
Krisen errezetaKrisen errezeta
Krisen errezeta
 
Ionen errezeta
Ionen errezetaIonen errezeta
Ionen errezeta
 
Estiren errezeta
Estiren errezetaEstiren errezeta
Estiren errezeta
 

Yolanda Arrieta, Maratila.

  • 1. MARATILA! YOLANDA ARRIETA (1.paragrafoa) Ez omen du, berez, ezaugarri-zerrendarik behar. Alegia, ez omen da bihar edo etzi lortu, erosi edo geureganatzeko gauza bat. Bizi dugun unean bertan gozatzeko zerbait omen da. Hots, unetik abiatuz geroa eraikitzeko jarrera bat. (2.paragrafoa) Hala ikusita, badirudi entrenatuz lor daitekeen gauza bat dela, ezta? Osagaia baino gehiago, bizitzeko modu bat. (3.paragrafoa) Gustatzen zait definizioa. Arina bezain sakona iruditzen zait. Askea, sinplea eta praktikoa. (4.paragrafoa) Hitzok irakurtzeaz bat galderak egiten hasi natzaio neure buruari. Zer behar dut gustura bizitzeko? Zerk laguntzen dit? Zerk egiten dit traba? (5.paragrafoa) Eta konturatu naiz mundua hor kanpoan egon arren, gaur gustura asko egongo naizela ni hemen barruan, bost zentzuak dastatuz gustuko hitzak irakurtzen, edo besterik gabe, doanari begira, denborarekin bat eginez. Tarteka norbaitek deituko dit esanez: «Zorionak. Zenbat?» Eta nik erantzungo diot, «ez naiz gogoratzen». Eta orduan umeak opari bat egingo dit, «ez da gauza handia, ama, hogeita hamar zentimo bakarrik kostatu zait, neure diruarekin erosi dizut eta erregalo paperean biltzeko eskatu diot dendariari». Azalpena ere oparituko dit, eta nik misterioz jasoko ditut biak, erregaloa eta azalpena. «Bic boligrafo urdina! Nola jakin duzu? Hauxe behar nuen-eta! Eskerrik asko, laztana!» Barregura eta hunkipena, biak lehian hasiko zaizkit, lasterketa nork irabazi. (6.paragrafoa) ...Eta ez da urruti ibiliko _____________... (BERRIA, 2006-06-28)