SlideShare a Scribd company logo
1 of 38
ERLATIBOA 1
Ariketa honetan erlatibozko esaldien inguruko hainbat azalpen labur agertzen dira. Horiek
irakurrita, hainbat esaldi itzuli beharko duzu.
En este ejercicio aparecen unas breves explicaciones sobre las oraciones relativas. Una vez
leídas, deberás traducir algunas oraciones.




   1. Menpeko esaldiak (erlatibozkoak) esaldi nagusiko zati bat zehazten du.


   2. Konpletiboa # erlatiboa

        Erdarazko "que" identifikatzeko trikimailua : "que" esan beharrean "el / la que " esan ahal
        baduzu erlatiboa izango litzateke.

        Adib.: a) Ha dicho que (#el cual ) ha venido (konpletiboa )

        b) El chico que ( = el cual ) ha venido (erlatiboa)

   3. Erreferentea agertu ala ez, dagokion kasua jarriko dugu.

        Adib : Ikusi dugun (ume) a > ikusi duguna

        Ikusi ditugunekin afaltzera joango gara

   4. Ezezko esaldietan "ez" jarriko dugu aditz nagusi eta laguntzailearen artean.

        Adib.: Erosi ez duzun kotxea

   5. "-tako" eta "-riko" atzizkiak ere erlatibozkoak dira eta partizipioarekin doaz laguntzailerik gabe.
      (aditza "n" amaitzen denean "-dako" eta "-iko").




    Itzuli hurrengo esaldiok:

   1.   Las que no lleguen a tiempo se quedarán sin comer
   2.   Coge todas las cajas que estén llenas
   3.   No me gustan los pantalones que llevan muchas cremalleras
   4.   La película que hemos visto es muy bonita
   5.   La que vimos el sábado era más aburrida
   6.   Tengo que mirar la fecha de los que quedan
   7.   Esos relojes que has traído de Suiza no valen para nada
   8.   Las sardinas que he comprado en la pescadería de Pedro esta mañana no huelen muy bien
   9.   Ese es el plato que no he roto.




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala                                          1
Zuzenketa-orria 1

   1. Las que no lleguen a tiempo se quedarán sin comer

      GARAIZ IRISTEN EZ DIRENAK BAZKALDU GABE GERATUKO DIRA

   2. Coge todas las cajas que estén llenas

      HARTU BETETA DAUDEN KUTXA GUZTIAK

   3. No me gustan los pantalones que llevan muchas cremalleras

      EZ DITUT GOGOKO KREMAILERA ASKO DAUZKATEN PRAKAK

   4. La película que hemos visto es muy bonita

      IKUSI DUGUN PELIKULA OSO POLITA DA

      IKUSITAKO PELIKULA OSO POLITA DA

   5. La que vimos el sábado era más aburrida

      LARUNBATEAN IKUSI GENUENA ASPERGARRIAGOA ZEN

      LARUNBATEAN IKUSITAKOA ASPERGARRIAGOA ZEN

   6. Tengo que mirar la fecha de los que quedan

      GERATZEN DIRENEN DATA BEGIRATU BEHAR DUT

   7. Esos relojes que has traído de Suiza no valen para nada

      SUITZATIK EKARRI DITUZUN ERLOJU HORIEK EZ DUTE EZERTARAKO BALIO

      SUITZATIK EKARRITAKO ERLOJU HORIEK EZ DUTE EZERTARAKO BALIO

   8. Las sardinas que he comprado en la pescadería de Pedro esta mañana no huelen muy bien

      GOIZEAN PEDROREN ARRAINDEGIAN EROSI DITUDAN SARDINEK EZ DUTE USAIN
      ONEGIRIK.

      GOIZEAN PEDROREN ARRAINDEGIAN EROSITAKO SARDINEK EZ DUTE USAIN
      ONEGIRIK

   9. Ese es el plato que no he roto.

       HORI DA APURTU EZ DUDAN PLATERA




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala                                2
ERLATIBOA 2

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, gaizki dauden hainbat esaldi
zuzendu beharko duzu.
En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello, deberás corregir oraciones
incorrectas.




Zuzen itzazu definizio hauek. Azpimarratuta dagoena ez dago ondo.

Corrige estas definiciones. Lo que está subrayado no es correcto.

Euritakoa: ez bustitzeko erabiltzen duena

Zapatak: oinetan ipintzen dituen gauzak

Hiztegia: hitzeko esanahia agertzen duen liburu bat

Telebista: filmak ikusi balio duen gauza (beste hitz bat erabili / usa otra palabra) bat

Egunkaria: albisteak ikusteko balio dituen liburu (hitz ezegokia / palabra inadecuada) bat

Ordenagailua: tresna diru asko gastatzen duen balio du




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala                               3
Zuzenketa-orria 2

Euritakoa: ez bustitzeko erabiltzen DENA

Zapatak: oinetan ipintzen DIREN gauzak

Hiztegia: HITZEN esanahia agertzen duen liburu bat

Telebista: filmak IKUSTEKO balio duen TRESNA (beste hitz bat erabili) bat

Egunkaria: albisteak ikusteko balio DUEN INPRIMAKIA (hitz ezegokia) bat

Ordenagailua: DIRU ASKO GASTATZEKO BALIO DUEN TRESNA




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala              4
ERLATIBOA 3

Ariketa honetan erlatiboa landuko duzu. Horretarako, ematen zaizkizun esaldiak bukatu beharko
dituzu agertzen den deklinabide kasua kontuan hartuta.
En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello, deberás completar las oraciones
que se te dan teniendo en cuenta el caso de la declinación que corresponda.




   1. Atzo ikusi genuen pelikulan_____________________________________

       ____________________________________________________________

   2. Gurasoek oparitu didaten ordenagailuak___________________________

       ____________________________________________________________

   3. Buruko gaitzak dituzten pertsonei________________________________

       ____________________________________________________________

   4. Ekarri diguzun testuarekin______________________________________

       ____________________________________________________________

   5. Erosi duzunak________________________________________________

       ____________________________________________________________

   6. Istorio hori kontatu dizutenek____________________________________

       ____________________________________________________________

   7. Zierbenan bizi direnek__________________________________________

       ____________________________________________________________

   8. Portugaleten bizi direnak, berriz,_________________________________

       ____________________________________________________________




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala                                  5
Zuzenketa-orria 3

   1.   Atzo ikusi genuen pelikulan GRETA GARBO IKUSI GENUEN
   2.   Gurasoek oparitu didaten ordenagailuak GAUZA ASKO EGITEN DU
   3.   Buruko gaitzak dituzten pertsonei LAGUNTZA EMAN BEHAR ZAIE
   4.   Ekarri diguzun testuarekin LAN ASKO EGIN DUGU
   5.   Erosi duzunak ASKO BALIO DU
   6.   Istorio hori kontatu dizutenek GEZURRA ESAN DIZUTE
   7.   Zierbenan bizi direnek DIRU ASKO DUTE
   8.   Portugaleten bizi direnak, berriz, POBREAK DIRA




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala        6
ERLATIBOA 4

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, hainbat esaldi itzuli beharko
duzu.
En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello, deberás traducir algunas
oraciones.




   1. Los alumnos que tengo son un desastre.
   2. Algunos vienen tarde; otros se marchan pronto y los que son puntuales no se enteran.
   3. A los que vienen tarde les gusta ponerse al lado de la puerta.
   4. Los que se marchan pronto tienen sitio fijo.
   5. Los que son puntuales se sientan donde pueden.
   6. En fin, ¿qué se pude hacer en una clase así?
   7. Pregúntale a quien lo sepa.
   8. Si no, haz lo que puedas o lo que sepas.




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala                                    7
Zuzenketa-orria 4

   1. Los alumnos que tengo son un desastre.

       DITUDAN IKASLEAK DESASTRE HUTSA DIRA

   2. Algunos vienen tarde; otros se marchan pronto y los que son puntuales no se enteran.

       BATZUK BERANDU ETORTZEN DIRA, BESTE BATZUK LEHENAGO JOATEN DIRA ETA
       PUNTUALAK DIRENAK EZ DIRA ENTERATZEN

   3. A los que vienen tarde les gusta ponerse al lado de la puerta.

       BERANDU ETORTZEN DIRENEI ATE ONDOAN ESERTZEA GUSTATZEN ZAIE

   4. Los que se marchan pronto tienen sitio fijo.

       LEHENAGO JOATEN DIRENEK LEKU FIJOA DUTE

   5. Los que son puntuales se sientan donde pueden.

       PUNTUALAK DIRENAK AHAL DUTEN TOKIAN ESERTZEN DIRA

   6. En fin, ¿qué se pude hacer en una clase así?

       TIRA, ZER EGIN DAITEKE HORRELAKO KLASE BATEAN?

   7. Pregúntale a quien lo sepa.

       GALDEIOZU DAKIENARI

   8. Si no, haz lo que puedas o lo que sepas.

       BESTELA, EGIN AHAL DUZUNA EDO DAKIZUNA




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala                               8
ERLATIBOA 5

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako ematen zaizkizun esaldiak
berridatzi beharko dituzu erlatiboaren bidez lotuz.
En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás transformar las frases
que se te dan uniéndolas mediante una oración de relativo.




   Berridatz itzazu hurrengo esaldi hauek:

   1.    Alkandora mahai gainean utzi dut. Jonek zikindu egin du.
   2.    Atzo filma bat ikusi nuen. Filma asko gustatu zitzaidan.
   3.    Zuk txapuza handia egin duzu. Ez dauka erremediorik.
   4.    Gaur goizean mutil batek telefonoz deitu du. Mutil hori Mikel da.
   5.    Gaur tortilla gozo-gozoa jan dugu. Arantzak egin du.
   6.    Enekok autoa berria erosi du. Seat bat da.
   7.    Liburu berri bat erosi dut. Planeta saria eman diote.
   8.    Neska bat etorri da nire etxera. Nire lehengusina da.
   9.    Joni prakak apurtu zaizkio. Erosi berriak dira.
   10.   Amak pastela egin du. Pastela handia da.
   11.   Kartera bat aurkitu dugu. Kartera zurea da.
   12.   Gaur gozokiak jan ditugu. Gozokiak mentazkoak dira.
   13.   Lagunak etorri zaizkigu bisitan. Lagunak Galiziakoak dira.
   14.   Egunkarian oso berria harrigarriak irakurri ditut. Ameriketakoak dira.

   15. Maitek niri peluka bat erosi dit. Peluka hori ez zait batere gustatzen.




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala                                     9
Zuzenketa-orria 5

   1.    Mahai gainean utzi dudan alkandora Jonek zikindu egin du.
   2.    Atzo ikusi nuen filma asko gustatu zitzaidan.
   3.    Zuk egin duzun txapuzak ez dauka erremediorik.
   4.    Telefonoz deitu duen mutila Mikel da.
   5.    Gaur jan dugun tortilla gozoa Arantzak egin du.
   6.    Enekok erosi duen autoa Seat bat da.
   7.    Erosi dudan liburu berriari Planeta saria eman diote.
   8.    Nire etxera etorri den neska nire lehengusina da.
   9.    Joni apurtu zaizkion prakak erosi berriak dira.
   10.   Amak egin duen pastela handia da.
   11.   Aurkitu dugun kartera zurea da.
   12.   Jan ditugun gozokiak mentazkoak dira.
   13.   Bisitan etorri zaizkigun lagunak Galiziakoak dira.
   14.   Egunkarian irakurri ditudan berriak Ameriketakoak dira.
   15.   Maitek erosi didan peluka ez zait batere gustatzen.




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala       10
ERLATIBOA 6

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako hainbat galderari erantzun
beharko diozu parentesi artean dagoena euskaratuz.
En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás responder a varias
preguntas traduciendo al euskara la parte que está entre paréntesis.




   1. Nor da zure ondoan jazarrita dagoena? (una chica que vive en Madrid)




   2. Zer pelikula ikusiko duzue gaur? (una que se estrenó ayer)




   3. Zer liburu da eskuartean daukazuena? (el que ha ganado el premio Planeta)




   4. Nork irabaziko du aurten finala? (el que haga antes 22 tantos)




   5. Nork egin du "txapuza" hori? (el que ha venido antes)




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala                                 11
Zuzenketa-orria 6

   1. Nor da zure ondoan jazarrita dagoena? (una chica que vive en Madrid)

       MADRILEN BIZI DEN NESKA BAT

   2. Zer pelikula ikusiko duzue gaur? (una que se estrenó ayer)

       ATZO ESTRENATU ZEN BAT

   3. Zer liburu da eskuartean daukazuena? (el que ha ganado el premio Planeta)

       PLANETA SARIA IRABAZI DUENA

   4. Nork irabaziko du aurten finala? (el que haga antes 22 tantos)

       22ra LEHENAGO HELTZEN DENAK

   5. Nork egin du "txapuza" hori? (el que ha venido antes)

      LEHEN ETORRI DENAK




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala                    12
ERLATIBOA 7

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, galderen erantzuna osatu
beharko duzu horrelako esaldiak erabiliz.
En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás completar las
respuestas de las preguntas utilizando este tipo de oraciones.




   1. Nor da nekazaria? Azak landatzen __________________
   2. Nor da musikaria? Bere lanaz gure bizitza alaitzen __________________
   3. Nor da irakaslea? Beste batzuei zerbait irakatsi nahi __________________
   4. Nor da lorazaina? Lorategiak zaintzen __________________
   5. Nor da tabernaria? Mozkorren beharrak asetzen __________________
   6. Nor da apaiza? Aholkuak ematen __________________
   7. Nor da politikoa? Bere gezurrekin jendea konbentzitu nahi _______________
   8. Nor da gamelua? Txokolatea saltzen __________________
   9. Nor da dantzaria? Musikaren arabera bere gorputza mugitzen ____________
   10. Nor da idazlea? Bere sormena liburuetan ematen __________________
   11. Nor da garbitzailea? Bazterrak txukuntzen __________________
   12. Nor da etxekoandrea? Etxean agintzen __________________
   13. Nor da aktorea? Lanean bere nortasuna ahaztu behar __________________




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala                               13
Zuzenketa-orria 7

   1.    Nor da nekazaria? Azak landatzen DITUENA
   2.    Nor da musikaria? Bere lanaz gure bizitza alaitzen DUENA
   3.    Nor da irakaslea? Beste batzuei zerbait irakatsi nahi DIENA
   4.    Nor da lorazaina? Lorategiak zaintzen DITUENA
   5.    Nor da tabernaria? Mozkorren beharrak asetzen DITUENA
   6.    Nor da apaiza? Aholkuak ematen DITUENA
   7.    Nor da politikoa? Bere gezurrekin jendea konbentzitu nahi DUENA
   8.    Nor da gamelua? Txokolatea saltzen DUENA
   9.    Nor da dantzaria? Musikaren arabera bere gorputza mugitzen DUENA
   10.   Nor da idazlea? Bere sormena liburuetan ematen DUENA
   11.   Nor da garbitzailea? Bazterrak txukuntzen DITUENA
   12.   Nor da etxekoandrea? Etxean agintzen DUENA
   13.   Nor da aktorea? Lanean bere nortasuna ahaztu behar DUENA




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala              14
ERLATIBOA 8

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako hainbat galderari erantzun
beharko diezu parentesi artean dagoen elementua erlatibozko esaldi batean erabiliz.
En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás responder a unas
preguntas utilizando el elemento que se te da entre paréntesis en una oración de relativo.




   1.    Nor da zure ondoan dagoena? (Miren)
   2.    Nork egin du hori? (betaurrekoak dauzka)
   3.    Zein da txikiena? (gure aurrean dago)
   4.    Nor da Koldo? (bibotea dauka)
   5.    Zein da irakaslea? (gona gorria dauka)
   6.    Nor da zure mutila? (Mirenen ondoan dago)
   7.    Zein da liburua? (Koldok dauka)
   8.    Zer zuzendu behar da? (ondo ez dago)
   9.    Nor da zure laguna? (kale horretatik dator)
   10.   Zein da autobusa? (hamarretan ateratzen da)




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala                                15
Zuzenketa-orria 8

   1.    Miren da
   2.    Betaurrekoak dauzkanak
   3.    Gure aurrean dagoena
   4.    Bibotea daukana
   5.    Gona gorria daukana
   6.    Mirenen ondoan dagoena
   7.    Koldok daukana
   8.    Ondo ez dagoena
   9.    Kale horretatik datorrena
   10.   Hamarretan ateratzen dena




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala   16
ERLATIBOA 9

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, hainbat esaldi osatu beharko
duzu falta den laguntzailea idatziz.
En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás completar las frases
escribiendo el auxiliar que falta.




   1.    Gaur goizean ikusi ______________________ autobusa ez zen Algortakoa
   2.    Zuk niri eman __________________________ liburua oso interesgarria da.
   3.    Guk kalean entzun _____________________ gauzak ez dira oso atseginak izan.
   4.    Isabelek zuri esan _____________________ ez da egia.
   5.    Pertsona horrek niri ematen ________________ pena handia da.
   6.    Zuk erosi ______________________ zapatak itsusiak dira.
   7.    Zure aurrean ___________________ gizon hori nire herrikoa da.
   8.    Zure lagunek antolatzen ___________________________ afarietara beti joaten naiz.
   9.    Amak erosi _________________________ indabak oso onak dira.
   10.   Nik goizean grabatu _____________________ zinta nahiko ondo geratu da.
   11.   Guri burura etorri _____________________ ideia ez da oso egokia izan.
   12.   Jonek atzo jan ____________________________ txitxarroak Bermeokoak ziren.
   13.   Niri galdu ________________________ liburua mutil batek aurkitu du.
   14.   Nik eskuan __________________ erlojuak hamar urte dauzka.
   15.   Zuek atzo erosi _________________________ bideoa oso ona da.
   16.   Anek guri utzi __________________ diskoak ez zaizkit batere gustatzen.
   17.   Guk atzo ikusi ___________________ laguna Elorriokoa da.
   18.   Guk atzo ikusi _________________ istripua ikaragarria izan zen.
   19.   Zuk joan den astean egin ________________________ argazkiak oso politak dira.
   20.   Amak niri josi _____________________ alkandora berdea da.
   21.   Hormetan ipini _____________________ kartelak oso itsusiak dira.
   22.   Zuek lehen ikusi _______________________ filma alemaniar batek egin du.
   23.   Niri gustatzen ____________________________ mutilak ez daude hemen
   24.   Nik ez daukat zuri gustatzen ____________________ libururik.
   25.   Ez dute argitaratu nik idatzi ___________________________ artikulua
   26.   Nik agurtu _________________________ ez duzu ezagutzen.




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala                              17
Zuzenketa-orria 9

   1.    Gaur goizean ikusi DUDAN autobusa ez zen Algortakoa
   2.    Zuk niri eman DIDAZUN liburua oso interesgarria da.
   3.    Guk kalean entzun DITUGUN gauzak ez dira oso atseginak izan.
   4.    Isabelek zuri esan DIZUNA ez da egia.
   5.    Pertsona horrek niri ematen DIDAN pena handia da.
   6.    Zuk erosi DITUZUN zapatak itsusiak dira.
   7.    Zure aurrean DAGOEN gizon hori nire herrikoa da.
   8.    Zure lagunek antolatzen DITUZTEN afarietara beti joaten naiz.
   9.    Amak erosi DITUEN indabak oso onak dira.
   10.   Nik goizean grabatu DUDAN zinta nahiko ondo geratu da.
   11.   Guri burura etorri ZAIGUN ideia ez da oso egokia izan.
   12.   Jonek atzo jan ZITUEN txitxarroak Bermeokoak ziren.
   13.   Niri galdu ZAIDAN liburua mutil batek aurkitu du.
   14.   Nik eskuan DUDAN erlojuak hamar urte dauzka.
   15.   Zuek atzo erosi ZENUTEN bideoa oso ona da.
   16.   Anek guri utzi ZIZKIGUN diskoak ez zaizkit batere gustatzen.
   17.   Guk atzo ikusi GENUEN laguna Elorriokoa da.
   18.   Guk atzo ikusi GENUEN istripua ikaragarria izan zen.
   19.   Zuk joan den astean egin ZENITUEN argazkiak oso politak dira.
   20.   Amak niri josi DIDAN alkandora berdea da.
   21.   Hormetan ipini DITUGUN kartelak oso itsusiak dira.
   22.   Zuek lehen ikusi DUZUEN filma alemaniar batek egin du.
   23.   Niri gustatzen ZAIZKIDAN mutilak ez daude hemen
   24.   Nik ez daukat zuri gustatzen ZAIZUN libururik.
   25.   Ez dute argitaratu nik idatzi DUDAN artikulua.
   26.   Nik agurtu DUDANA ez duzu ezagutzen.




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala           18
ERLATIBOA 10

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako ondorengo esaldiak zuzendu
egin beharko dituzu.
En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás corregir las siguientes
frases.




   1. Gaur goizean etorri den gizona auto berria dauka.
   2. Datorren igandean Donostian joko duen taldeak ez dakit nongoa den.
   3. Zuk kontatu duzun txistea ez dauka batere graziarik.
   4. Datorren hilabeteak luzeegiak izango dira.
   5. Ematen dizkiguten ariketak makina bat buruhauste sortzen digute.




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala                                 19
Zuzenketa-orria 10

   1.   Gaur goizean etorri den gizonak auto berria dauka
   2.   Datorren igandean Donostian joko duen taldea ez dakit nongoa den.
   3.   Zuk kontatu duzun txisteak ez dauka batere graziarik
   4.   Datozen hilabeteak luzeegiak izango dira.
   5.   Ematen dizkiguten ariketek makina bat buruhauste sortzen digute




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala              20
ERLATIBOA 11

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako hainbat esaldi itzuli beharko
duzu.
En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás traducir las siguientes
frases.




   1. El chico que tiene la camiseta verde estaba sentado en el banco de la estación.
   2. La borrachera que agarramos ayer fue terrible.
   3. Al vino que ha bebido Martín le han echado agua.
   4. La herida que tiene Pedro es de mentiras.
   5. La chuleta que se comió Miren no tenía sal.




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala                                  21
Zuzenketa-orria 11

   1.   Kamiseta berdea daukan mutila geltokiko bankuan zegoen eserita.
   2.   Atzo harrapatu genuen ajea itzela izan zen.
   3.   Martinek edan duen ardoari ura bota diote.
   4.   Pedrok duen zauria gezurretakoa da.
   5.   Mirenek jan zuen txuletak ez zuen gatzik.




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala            22
ERLATIBOA 12

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, mota honetako hainbat esaldi
itzuli beharko duzu.
En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás traducir las siguientes
frases.




   1.    El que ha entrado es amigo mío.
   2.    Lo que ha ocurrido aquí no lo sabe nadie.
   3.    Los que están trabajando han empezado a las ocho.
   4.    Los que han venido a la mañana no vendrán a la tarde.
   5.    Lo que está ahí no debes tocarlo.
   6.    La que está en medio es mi hermana.
   7.    Los que están sentados son mis padres.
   8.    Los que están de pie han venido tarde.
   9.    Lo que ha dicho Alberto no me ha gustado.
   10.   Lo que piden es demasiado.
   11.   El que yo he comprado es más barato.
   12.   Lo que han dicho es verdad.
   13.   La casa que nos han enseñado es muy pequeña.




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala                                23
Zuzenketa-orria 12

   1.    Sartu dena nire laguna da.
   2.    Hemen gertatu dena ez daki inork.
   3.    Lanean ari direnak zortzietan hasi dira.
   4.    Goizean etorri direnak ez dira arratsaldean etorriko.
   5.    Hor dagoena ez duzu ukitu behar.
   6.    Erdian dagoena nire ahizpa da.
   7.    Eserita daudenak nire gurasoak dira.
   8.    Zutik daudenak berandu etorri dira.
   9.    Albertok esan duena ez zait gustatu.
   10.   Eskatzen dutena gehiegi da.
   11.   Nik erosi dudana merkeagoa da.
   12.   Esan dutena egia da.
   13.   Erakutsi diguten etxea oso txikia da.




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala   24
ERLATIBOA 13

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, mota honetako hainbat esaldi
itzuli beharko duzu.
En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás traducir las siguientes
frases.




   1.   Las monjas están mirando a los que están enfrente de la casa.
   2.   La novia es la que está vestida de blanco.
   3.   El que está llorando no habla contigo por teléfono.
   4.   El que tiene las gafas negras tiene también una gabardina.
   5.   Los niños le han sacado la lengua a la mujer que está sentada en el banco.
   6.   La fotografía que les harán vale 10 euro.
   7.   El que te ha llamado por teléfono no quiere comprar nada.
   8.   Si no te gusta, di lo que quieras, pero no a mi.

   9. La que va conduciendo estudió conmigo.




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala                                25
Zuzenketa-orria 13

   1.   Monjak etxe aurrean daudenei begira daude.
   2.   Emaztegaia zuriz jantzita dagoena da.
   3.   Negarrez ari denak ez du zurekin telefonoz hitz egiten.
   4.   Betaurreko beltzak dituenak gabardina bat ere dauka.
   5.   Umeek bankuan eserita dagoen emakumeari atera diote mihia.
   6.   Egingo dieten argazkiak 10 euro balio du.
   7.   Telefonoz deitu dizunak ez du ezer erosi nahi.
   8.   Gustatzen ez bazaizu, esan nahi duzuna, baina ez niri.

   9. Gidatzen doanak nirekin ikasi zuen.




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala       26
ERLATIBOA 14

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako mota honetako hainbat esaldi
itzuli beharko duzu.
En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás traducir las siguientes
frases.




   1.   Al hombre que ha venido no le gustan las patatas fritas.
   2.   Los que tienen dinero no tienen problemas de trabajo.
   3.   He traído estos libros para el chico nuevo que ha venido.
   4.   El hombre que me ha visto en la escalera no me ha saludado.
   5.   El que te conoce no dirá nunca cosas malas sobre ti.
   6.   El hombre que vive contigo no me gusta.
   7.   Con los zapatos nuevos que he comprado no tendré problemas con la lluvia.

   8. Si viene Ane, dile que escuche lo que dice ese hombre que está sentado en la parte izquierda
      de la ventana.




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala                                  27
Zuzenketa-orria 14

   1.   Etorri den gizonari ez zaizkio patata frijituak gustatzen.
   2.   Dirua dutenek ez dute lan arazorik.
   3.   Liburu hauek etorri den mutil berriarentzat ekarri ditut.
   4.   Eskaileran ikusi nauen gizonak ez nau agurtu.
   5.   Ezagutzen zaituenak ez du inoiz zutaz ezer txarrik esango.
   6.   Zurekin bizi den gizona ez zait gustatzen.
   7.   Erosi ditudan zapata berriekin ez dut euriarekin arazorik izango.

   8. Ane badator, esaiozu leihoaren ezkerraldean eserita dagoen gizonak esaten duena entzuteko.




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala                               28
ERLATIBOA 15

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako mota honetako hainbat esaldi
itzuli beharko duzu.
En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás traducir las siguientes
frases.




   1.    La persona que vende el pan es el panadero.
   2.    El hombre que vende carne es el carnicero.
   3.    La mujer que vende pescado es la pescadera.
   4.    El que escribe con la izquierda es zurdo.
   5.    El muchacho que toca la guitarra es mi sobrino.
   6.    La chica que lo ha matado era su nuera.
   7.    Esa que has visto en la calle es mi prima.
   8.    El chico que vive conmigo es de Urioste.
   9.    El pantalón que has comprado es feo
   10.   La casa que he comprado es cara.
   11.   El tabaco que fumas es negro.

   12. La persona que no tiene dinero es pobre.




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala                                 29
Zuzenketa-orria 15

   1.    Ogia saltzen duen pertsona okina da.
   2.    Haragia saltzen duen gizona harakina da.
   3.    Arraina saltzen duen emakumea arrain-saltzailea da.
   4.    Ezkerrarekin idazten duena ezkertia da.
   5.    Gitarra jotzen duen mutila nire loba da.
   6.    Hil duen neska bere erraina zen.
   7.    Kalean ikusi duzun hori nire lehengusina da.
   8.    Nirekin bizi den mutila Uriostekoa da.
   9.    Erosi dituzun prakak itsusiak da.
   10.   Erosi dudan etxea garestia da.
   11.   Erretzen duzun tabakoa beltza da.

   12. Dirurik ez daukan pertsona txiroa da.




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala   30
ERLATIBOA 16

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, ematen zaizkizun bi zatiak
mota honetako esaldi bat eginez lotu beharko dituzu.
En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás unir las dos partes que
se te ofrecen mediante una oración de este tipo.




Lotu itzazu bi esaldi horiek erlatibozko esaldi baten bidez:
   1. Mutil horiek oraindik ez dira ezkondu. Mutil horiekin ibiltzen naiz.
   2. Orri mordoa zapaldu duzue. Irakaslearenak dira
   3. Ikasle hauek ez dute ezer gosaltzen. Eguerdian gaizki ibiltzen dira.
   4. Akzio horiek behera egin dute. Ez ditu inork erosiko
   5. Ikasle hauek ez dakite idazten. Nola gaindituko dute?
   6. Umeak mugitzen ari dira. Ez dira ondo irtengo argazkian.
   7. Santurtziko gazteek ez dute neurririk edatean. Hobe agertzen ez badira.
   8. Epaile hark guztiak zigortu zituen. Jubilatu egin dute.
   9. Irratiak albiste itzelak eman ditu. Harrituta utzi naute.
   10. Mutil hark argi indartsua ikusi zuen. Errepideko farolarena zen.
   11. Langile horiek ez dira goiz jaikitzen. Egunean zehar ez dute ezertarako astirik.
   12. Txakur handi hauek zaunka gehiegi egiten dute. Ez dute haginka egiten.
   13. Medikuak sendagai bat agindu dit. Ez dit ezer egiten.
   14. Apostuzale haiek gehiegi jokatzen dute. Galtzeko ordua etortzen zaie.
   15. Lantegi batzuk ez dira gaurkotzen. Porrot egingo dute.




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala                                 31
Zuzenketa-orria 16

   1.    Oraindik ezkondu ez diren mutil horiekin ibiltzen naiz.
   2.    Zapaldu dituzuen orriak irakaslearenak dira.
   3.    Ezer gosaltzen ez duten ikasle hauek eguerdian gaizki ibiltzen dira.
   4.    Behera egin duten akzioak ez ditu inork erosiko.
   5.    Idazten ez dakiten ikasleek, nola gaindituko dute?
   6.    Mugitzen ari diren umeak ez dira ondo irtengo argazkian.
   7.    Edatean neurririk ez duten gazteak hobe agertzen ez badira.
   8.    Guztiak zigortu zituen epailea jubilatu egin dute.
   9.    Irratiak eman dituen albisteek harrituta utzi naute.
   10.   Mutil hark ikusi zuen argi indartsua errepideko farolarena zen.
   11.   Goiz jaikitzen ez diren langileek egunean zehar ez dute ezertarako astirik.
   12.   Zaunka gehiegi egiten duten txakurrek ez dute haginka egiten.
   13.   Medikuak agindu didan sendagaiak ez dit ezer egiten.
   14.   Gehiegi jokatzen duten apostuzaleei galtzeko ordua etortzen zaie.

   15. Gaurkotzen ez diren lantegiek porrot egingo dute.




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala                         32
ERLATIBOA 17

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako emandako bi zatiak lotu
beharko dituzu mota honetako esaldi bat sortuz.
En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás unir las dos partes que
se te dan mediante una oración de este tipo.




   1.    Neska bat maite dut. Amaia du izena.
   2.    Mutilak txapela darama. Nik laguna dut.
   3.    Gizonak beso motza du. Ezagutzen duzue.
   4.    Neskak gona gorria du. Nire andregaia da.
   5.    Gizonak auto berria du. Hari eman diote dirua.
   6.    Gona mahai gainean utzi dut. Haren bila nabil.
   7.    Mutila gora igo da. Hark eman dit.
   8.    Lapurrak autoz alde egin du. Hari esan diote.
   9.    Gizona Gernikan bizi da. Haren etxea da hau.
   10.   Bost urte ditu haurrak. Hura jo dute.
   11.   Gizona oinez doa. Hark eman digu.
   12.   Agurea lanean ari da. Hari esan dio.
   13.   Atzo neska ikusi nuen. Hark kendu digu.
   14.   Gizona ardoa edaten ari da. Harekin joan nintzen.
   15.   Nire anaiak etxea erosi du. Han bizi naiz ni.
   16.   Mutil hori dantzan ari da. Horrekin ateratzen naiz ni.
   17.   Gizon horrek etxea utzi dit. Han bizi gara.




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala                                 33
Zuzenketa-orria 17

   1.    Maite dudan neskak Amaia du izena.
   2.    Txapela daraman mutila laguna dut.
   3.    Beso motza duen gizona ezagutzen duzue.
   4.    Gona gorria duen neska nire andregaia da.
   5.    Auto berria duen gizonari eman diote dirua.
   6.    Mahai gainean utzi dudan gonaren bila nabil.
   7.    Gora igo den mutilak eman dit.
   8.    Autoz alde egin duen lapurrari esan diote.
   9.    Gernikan bizi den gizonaren etxea da hau.
   10.   Bost urte dituen haurra jo dute.
   11.   Oinez doan gizonak eman digu.
   12.   Lanean ari den agureari esan dio.
   13.   Atzo ikusi nuen neskak kendu digu.
   14.   Ardoa edaten ari den gizonarekin joan nintzen.
   15.   Nire anaiak erosi duen etxean bizi naiz ni.
   16.   Dantzan ari den mutilarekin ateratzen naiz ni.

   17. Gizon horrek utzi didan etxean bizi gara.




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala   34
ERLATIBOA 18

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, emandako bi zatiak lotu
beharko dituzu mota honetako esaldi bat sortuz.
En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás unir las dos partes que
se te dan mediante una oración de este tipo.




   1.   Donostian abeslari bat ezagutzen dut. Hor ari da abesten.
   2.   Irakasle horrek nirekin ikasi zuen. Zuzendari aukeratu dute.
   3.   Herrira sendagile berria etorri zaigu. Udaletxean sartu da.
   4.   Abokatu hura jatetxe horretan bazkaltzen ari da. Hor dago.
   5.   Gazte hori hitz egiten ari da. Bilbon bizi da.
   6.   Agure hori baserri horretan bizi da. Eritegitik ekarri dute.
   7.   Neska horrek Iruñean ikasten du. Bileratik irten da.
   8.   Liburu berria erosi dut. Goizean galdu zait kalean.
   9.   Txakurra etxera eraman genuen. Baserri horretan bizi zen.

   10. Guk arratsaldean filma bat ikusi dugu. Aspergarria da.




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala                                 35
Zuzenketa-orria 18

   1.   Donostian ezagutzen dudan abeslaria abesten ari da.
   2.   Nirekin ikasi zuen irakaslea zuzendari aukeratu dute.
   3.   Herrira etorri zaigun sendagile berria udaletxean sartu da.
   4.   Jatetxe horretan bazkaltzen ari zen abokatua hor dago.
   5.   Hitz egiten ari den gazte hori Bilbon bizi da.
   6.   Baserri horretan bizi den agurea eritegitik ekarri dute.
   7.   Iruñean ikasten duen neska bileratik irten da.
   8.   Erosi dudan liburu berria goizean galdu zait kalean.
   9.   Etxera eraman genuen txakurra baserri horretan bizi da.

   10. Arratsaldean ikusi dugun filma aspergarria da.




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala        36
ERLATIBOA 19

Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, emandako bi zatiak lotu
beharko dituzu mota honetako esaldi bat sortuz.
En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás unir las dos partes que
se te dan mediante una oración de este tipo.




   1.    Nire laguna baserrian bizi da. Lagun hori Andoni da.
   2.    Nire autoa aparkalekuan utzi dut. Atzeko leihoa apurtuta dauka.
   3.    Neska Ondarroan ikusi dut. Neska hori Bilbokoa da.
   4.    Pastela gustatzen zait. Pastela mahai gainean dago.
   5.    Argazkia erakutsi didate. Argazkia polita da.
   6.    Joseba kartzelan sartu dute. Kartzela Zaragozan dago.
   7.    Gaur ezagutu dut mutil hori. Mutilari adarra jo diogu.
   8.    Izeba hil zait. Izebak 47 urte zituen.
   9.    Arazoa ezagutzen duzu. Arazoaz hitz egin dugu.
   10.   Lur hauek Nafarroan daude. Lur hauek aberatsak dira oso.
   11.   Etxean egon naiz. Etxe horretan euskara badakite.
   12.   Zenbaki bat eman diozu. Mikelen telefonoarena zen.

   13. Ikasgaia azaldu digu. Ikasgaia ez zen oso erreza.




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala                                 37
Zuzenketa-orria 19

   1.    Baserrian bizi den laguna Andoni da.
   2.    Aparkalekuan utzi dudan autoak atzeko leihoa apurtuta dauka.
   3.    Ondarroan ikusi dudan neska Bilbokoa da.
   4.    Gustatzen zaidan pastela mahai gainean dago.
   5.    Erakutsi didaten argazkia polita da.
   6.    Joseba sartu duten kartzela Zaragozan dago.
   7.    Gaur ezagutu dudan mutilari adarra jo diogu.
   8.    Hil zaidan izebak 47 urte zituen.
   9.    Ezagutzen duzun arazoaz hitz egin dugu.
   10.   Nafarroan dauden lurrak aberatsak dira oso.
   11.   Egon naizen etxean euskara badakite.
   12.   Eman diozun zenbakia Mikelen telefonoarena zen.

   13. Azaldu digun ikasgaia ez zen oso erreza.




Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala          38

More Related Content

What's hot

EUSKERA 4 (Ibaizabal-4.gaia) egokitzapena
EUSKERA 4 (Ibaizabal-4.gaia) egokitzapenaEUSKERA 4 (Ibaizabal-4.gaia) egokitzapena
EUSKERA 4 (Ibaizabal-4.gaia) egokitzapena
idoialariz
 
Atzizkiak -ARI, -GILE, -GIN, -LE, .-TZAILE
Atzizkiak -ARI, -GILE, -GIN, -LE, .-TZAILEAtzizkiak -ARI, -GILE, -GIN, -LE, .-TZAILE
Atzizkiak -ARI, -GILE, -GIN, -LE, .-TZAILE
MargaGutierrez
 
Ipuin hasierak bukaerak
Ipuin hasierak bukaerakIpuin hasierak bukaerak
Ipuin hasierak bukaerak
manlus
 

What's hot (20)

EUSKERA 4 (Ibaizabal-4.gaia) egokitzapena
EUSKERA 4 (Ibaizabal-4.gaia) egokitzapenaEUSKERA 4 (Ibaizabal-4.gaia) egokitzapena
EUSKERA 4 (Ibaizabal-4.gaia) egokitzapena
 
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zale
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zaleAtzizkiak -ti -tsu - kor - zale
Atzizkiak -ti -tsu - kor - zale
 
Izenordain zehaztugabeak
Izenordain zehaztugabeakIzenordain zehaztugabeak
Izenordain zehaztugabeak
 
hitz elkartuak - ariketak
 hitz elkartuak - ariketak hitz elkartuak - ariketak
hitz elkartuak - ariketak
 
Atzizkiak -ARI, -GILE, -GIN, -LE, .-TZAILE
Atzizkiak -ARI, -GILE, -GIN, -LE, .-TZAILEAtzizkiak -ARI, -GILE, -GIN, -LE, .-TZAILE
Atzizkiak -ARI, -GILE, -GIN, -LE, .-TZAILE
 
lehen , orain, gero ariketak
 lehen , orain, gero ariketak lehen , orain, gero ariketak
lehen , orain, gero ariketak
 
Lehengaiak eta produktu landuak eskema
Lehengaiak eta produktu landuak eskemaLehengaiak eta produktu landuak eskema
Lehengaiak eta produktu landuak eskema
 
Koadroa aditz aspektua
Koadroa aditz aspektuaKoadroa aditz aspektua
Koadroa aditz aspektua
 
Ipuina hutsik orri bat
Ipuina hutsik  orri batIpuina hutsik  orri bat
Ipuina hutsik orri bat
 
6 gutuna egiten jakin santillana lh4
6  gutuna  egiten jakin  santillana lh46  gutuna  egiten jakin  santillana lh4
6 gutuna egiten jakin santillana lh4
 
13 gaia robotak euskara 4 santillana
13 gaia  robotak euskara 4 santillana13 gaia  robotak euskara 4 santillana
13 gaia robotak euskara 4 santillana
 
Ezezko esaldiak txartela
Ezezko esaldiak txartela Ezezko esaldiak txartela
Ezezko esaldiak txartela
 
4 gaia inuitak euskara 4 santillana
4 gaia  inuitak euskara 4 santillana4 gaia  inuitak euskara 4 santillana
4 gaia inuitak euskara 4 santillana
 
Zenbatzaileak ariketak
Zenbatzaileak  ariketak   Zenbatzaileak  ariketak
Zenbatzaileak ariketak
 
Ipuin hasierak bukaerak
Ipuin hasierak bukaerakIpuin hasierak bukaerak
Ipuin hasierak bukaerak
 
Lexikoa tegi, degi ariketak
Lexikoa tegi, degi    ariketakLexikoa tegi, degi    ariketak
Lexikoa tegi, degi ariketak
 
Baldintza (ariketak)
Baldintza (ariketak)Baldintza (ariketak)
Baldintza (ariketak)
 
3 gaia liburuzainaren bahiketa
3 gaia  liburuzainaren bahiketa3 gaia  liburuzainaren bahiketa
3 gaia liburuzainaren bahiketa
 
Lexikoa esapideak ariketak
Lexikoa esapideak   ariketakLexikoa esapideak   ariketak
Lexikoa esapideak ariketak
 
Hitzak banatu I
Hitzak banatu  IHitzak banatu  I
Hitzak banatu I
 

Similar to Erlatiboa 1 a santurtziko udal euskaltegia (8)

ON OFF
ON OFFON OFF
ON OFF
 
Lehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekinLehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekin
 
Euskeralexiko2
Euskeralexiko2Euskeralexiko2
Euskeralexiko2
 
1.Saioa,08 02 13
1.Saioa,08 02 131.Saioa,08 02 13
1.Saioa,08 02 13
 
Euskera 4 ibaizabal 7.gaia
Euskera 4 ibaizabal  7.gaiaEuskera 4 ibaizabal  7.gaia
Euskera 4 ibaizabal 7.gaia
 
Posposizioak1
Posposizioak1Posposizioak1
Posposizioak1
 
Ahalera
AhaleraAhalera
Ahalera
 
Aldizkaria
AldizkariaAldizkaria
Aldizkaria
 

Erlatiboa 1 a santurtziko udal euskaltegia

  • 1. ERLATIBOA 1 Ariketa honetan erlatibozko esaldien inguruko hainbat azalpen labur agertzen dira. Horiek irakurrita, hainbat esaldi itzuli beharko duzu. En este ejercicio aparecen unas breves explicaciones sobre las oraciones relativas. Una vez leídas, deberás traducir algunas oraciones. 1. Menpeko esaldiak (erlatibozkoak) esaldi nagusiko zati bat zehazten du. 2. Konpletiboa # erlatiboa Erdarazko "que" identifikatzeko trikimailua : "que" esan beharrean "el / la que " esan ahal baduzu erlatiboa izango litzateke. Adib.: a) Ha dicho que (#el cual ) ha venido (konpletiboa ) b) El chico que ( = el cual ) ha venido (erlatiboa) 3. Erreferentea agertu ala ez, dagokion kasua jarriko dugu. Adib : Ikusi dugun (ume) a > ikusi duguna Ikusi ditugunekin afaltzera joango gara 4. Ezezko esaldietan "ez" jarriko dugu aditz nagusi eta laguntzailearen artean. Adib.: Erosi ez duzun kotxea 5. "-tako" eta "-riko" atzizkiak ere erlatibozkoak dira eta partizipioarekin doaz laguntzailerik gabe. (aditza "n" amaitzen denean "-dako" eta "-iko"). Itzuli hurrengo esaldiok: 1. Las que no lleguen a tiempo se quedarán sin comer 2. Coge todas las cajas que estén llenas 3. No me gustan los pantalones que llevan muchas cremalleras 4. La película que hemos visto es muy bonita 5. La que vimos el sábado era más aburrida 6. Tengo que mirar la fecha de los que quedan 7. Esos relojes que has traído de Suiza no valen para nada 8. Las sardinas que he comprado en la pescadería de Pedro esta mañana no huelen muy bien 9. Ese es el plato que no he roto. Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 1
  • 2. Zuzenketa-orria 1 1. Las que no lleguen a tiempo se quedarán sin comer GARAIZ IRISTEN EZ DIRENAK BAZKALDU GABE GERATUKO DIRA 2. Coge todas las cajas que estén llenas HARTU BETETA DAUDEN KUTXA GUZTIAK 3. No me gustan los pantalones que llevan muchas cremalleras EZ DITUT GOGOKO KREMAILERA ASKO DAUZKATEN PRAKAK 4. La película que hemos visto es muy bonita IKUSI DUGUN PELIKULA OSO POLITA DA IKUSITAKO PELIKULA OSO POLITA DA 5. La que vimos el sábado era más aburrida LARUNBATEAN IKUSI GENUENA ASPERGARRIAGOA ZEN LARUNBATEAN IKUSITAKOA ASPERGARRIAGOA ZEN 6. Tengo que mirar la fecha de los que quedan GERATZEN DIRENEN DATA BEGIRATU BEHAR DUT 7. Esos relojes que has traído de Suiza no valen para nada SUITZATIK EKARRI DITUZUN ERLOJU HORIEK EZ DUTE EZERTARAKO BALIO SUITZATIK EKARRITAKO ERLOJU HORIEK EZ DUTE EZERTARAKO BALIO 8. Las sardinas que he comprado en la pescadería de Pedro esta mañana no huelen muy bien GOIZEAN PEDROREN ARRAINDEGIAN EROSI DITUDAN SARDINEK EZ DUTE USAIN ONEGIRIK. GOIZEAN PEDROREN ARRAINDEGIAN EROSITAKO SARDINEK EZ DUTE USAIN ONEGIRIK 9. Ese es el plato que no he roto. HORI DA APURTU EZ DUDAN PLATERA Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 2
  • 3. ERLATIBOA 2 Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, gaizki dauden hainbat esaldi zuzendu beharko duzu. En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello, deberás corregir oraciones incorrectas. Zuzen itzazu definizio hauek. Azpimarratuta dagoena ez dago ondo. Corrige estas definiciones. Lo que está subrayado no es correcto. Euritakoa: ez bustitzeko erabiltzen duena Zapatak: oinetan ipintzen dituen gauzak Hiztegia: hitzeko esanahia agertzen duen liburu bat Telebista: filmak ikusi balio duen gauza (beste hitz bat erabili / usa otra palabra) bat Egunkaria: albisteak ikusteko balio dituen liburu (hitz ezegokia / palabra inadecuada) bat Ordenagailua: tresna diru asko gastatzen duen balio du Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 3
  • 4. Zuzenketa-orria 2 Euritakoa: ez bustitzeko erabiltzen DENA Zapatak: oinetan ipintzen DIREN gauzak Hiztegia: HITZEN esanahia agertzen duen liburu bat Telebista: filmak IKUSTEKO balio duen TRESNA (beste hitz bat erabili) bat Egunkaria: albisteak ikusteko balio DUEN INPRIMAKIA (hitz ezegokia) bat Ordenagailua: DIRU ASKO GASTATZEKO BALIO DUEN TRESNA Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 4
  • 5. ERLATIBOA 3 Ariketa honetan erlatiboa landuko duzu. Horretarako, ematen zaizkizun esaldiak bukatu beharko dituzu agertzen den deklinabide kasua kontuan hartuta. En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello, deberás completar las oraciones que se te dan teniendo en cuenta el caso de la declinación que corresponda. 1. Atzo ikusi genuen pelikulan_____________________________________ ____________________________________________________________ 2. Gurasoek oparitu didaten ordenagailuak___________________________ ____________________________________________________________ 3. Buruko gaitzak dituzten pertsonei________________________________ ____________________________________________________________ 4. Ekarri diguzun testuarekin______________________________________ ____________________________________________________________ 5. Erosi duzunak________________________________________________ ____________________________________________________________ 6. Istorio hori kontatu dizutenek____________________________________ ____________________________________________________________ 7. Zierbenan bizi direnek__________________________________________ ____________________________________________________________ 8. Portugaleten bizi direnak, berriz,_________________________________ ____________________________________________________________ Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 5
  • 6. Zuzenketa-orria 3 1. Atzo ikusi genuen pelikulan GRETA GARBO IKUSI GENUEN 2. Gurasoek oparitu didaten ordenagailuak GAUZA ASKO EGITEN DU 3. Buruko gaitzak dituzten pertsonei LAGUNTZA EMAN BEHAR ZAIE 4. Ekarri diguzun testuarekin LAN ASKO EGIN DUGU 5. Erosi duzunak ASKO BALIO DU 6. Istorio hori kontatu dizutenek GEZURRA ESAN DIZUTE 7. Zierbenan bizi direnek DIRU ASKO DUTE 8. Portugaleten bizi direnak, berriz, POBREAK DIRA Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 6
  • 7. ERLATIBOA 4 Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, hainbat esaldi itzuli beharko duzu. En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello, deberás traducir algunas oraciones. 1. Los alumnos que tengo son un desastre. 2. Algunos vienen tarde; otros se marchan pronto y los que son puntuales no se enteran. 3. A los que vienen tarde les gusta ponerse al lado de la puerta. 4. Los que se marchan pronto tienen sitio fijo. 5. Los que son puntuales se sientan donde pueden. 6. En fin, ¿qué se pude hacer en una clase así? 7. Pregúntale a quien lo sepa. 8. Si no, haz lo que puedas o lo que sepas. Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 7
  • 8. Zuzenketa-orria 4 1. Los alumnos que tengo son un desastre. DITUDAN IKASLEAK DESASTRE HUTSA DIRA 2. Algunos vienen tarde; otros se marchan pronto y los que son puntuales no se enteran. BATZUK BERANDU ETORTZEN DIRA, BESTE BATZUK LEHENAGO JOATEN DIRA ETA PUNTUALAK DIRENAK EZ DIRA ENTERATZEN 3. A los que vienen tarde les gusta ponerse al lado de la puerta. BERANDU ETORTZEN DIRENEI ATE ONDOAN ESERTZEA GUSTATZEN ZAIE 4. Los que se marchan pronto tienen sitio fijo. LEHENAGO JOATEN DIRENEK LEKU FIJOA DUTE 5. Los que son puntuales se sientan donde pueden. PUNTUALAK DIRENAK AHAL DUTEN TOKIAN ESERTZEN DIRA 6. En fin, ¿qué se pude hacer en una clase así? TIRA, ZER EGIN DAITEKE HORRELAKO KLASE BATEAN? 7. Pregúntale a quien lo sepa. GALDEIOZU DAKIENARI 8. Si no, haz lo que puedas o lo que sepas. BESTELA, EGIN AHAL DUZUNA EDO DAKIZUNA Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 8
  • 9. ERLATIBOA 5 Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako ematen zaizkizun esaldiak berridatzi beharko dituzu erlatiboaren bidez lotuz. En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás transformar las frases que se te dan uniéndolas mediante una oración de relativo. Berridatz itzazu hurrengo esaldi hauek: 1. Alkandora mahai gainean utzi dut. Jonek zikindu egin du. 2. Atzo filma bat ikusi nuen. Filma asko gustatu zitzaidan. 3. Zuk txapuza handia egin duzu. Ez dauka erremediorik. 4. Gaur goizean mutil batek telefonoz deitu du. Mutil hori Mikel da. 5. Gaur tortilla gozo-gozoa jan dugu. Arantzak egin du. 6. Enekok autoa berria erosi du. Seat bat da. 7. Liburu berri bat erosi dut. Planeta saria eman diote. 8. Neska bat etorri da nire etxera. Nire lehengusina da. 9. Joni prakak apurtu zaizkio. Erosi berriak dira. 10. Amak pastela egin du. Pastela handia da. 11. Kartera bat aurkitu dugu. Kartera zurea da. 12. Gaur gozokiak jan ditugu. Gozokiak mentazkoak dira. 13. Lagunak etorri zaizkigu bisitan. Lagunak Galiziakoak dira. 14. Egunkarian oso berria harrigarriak irakurri ditut. Ameriketakoak dira. 15. Maitek niri peluka bat erosi dit. Peluka hori ez zait batere gustatzen. Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 9
  • 10. Zuzenketa-orria 5 1. Mahai gainean utzi dudan alkandora Jonek zikindu egin du. 2. Atzo ikusi nuen filma asko gustatu zitzaidan. 3. Zuk egin duzun txapuzak ez dauka erremediorik. 4. Telefonoz deitu duen mutila Mikel da. 5. Gaur jan dugun tortilla gozoa Arantzak egin du. 6. Enekok erosi duen autoa Seat bat da. 7. Erosi dudan liburu berriari Planeta saria eman diote. 8. Nire etxera etorri den neska nire lehengusina da. 9. Joni apurtu zaizkion prakak erosi berriak dira. 10. Amak egin duen pastela handia da. 11. Aurkitu dugun kartera zurea da. 12. Jan ditugun gozokiak mentazkoak dira. 13. Bisitan etorri zaizkigun lagunak Galiziakoak dira. 14. Egunkarian irakurri ditudan berriak Ameriketakoak dira. 15. Maitek erosi didan peluka ez zait batere gustatzen. Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 10
  • 11. ERLATIBOA 6 Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako hainbat galderari erantzun beharko diozu parentesi artean dagoena euskaratuz. En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás responder a varias preguntas traduciendo al euskara la parte que está entre paréntesis. 1. Nor da zure ondoan jazarrita dagoena? (una chica que vive en Madrid) 2. Zer pelikula ikusiko duzue gaur? (una que se estrenó ayer) 3. Zer liburu da eskuartean daukazuena? (el que ha ganado el premio Planeta) 4. Nork irabaziko du aurten finala? (el que haga antes 22 tantos) 5. Nork egin du "txapuza" hori? (el que ha venido antes) Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 11
  • 12. Zuzenketa-orria 6 1. Nor da zure ondoan jazarrita dagoena? (una chica que vive en Madrid) MADRILEN BIZI DEN NESKA BAT 2. Zer pelikula ikusiko duzue gaur? (una que se estrenó ayer) ATZO ESTRENATU ZEN BAT 3. Zer liburu da eskuartean daukazuena? (el que ha ganado el premio Planeta) PLANETA SARIA IRABAZI DUENA 4. Nork irabaziko du aurten finala? (el que haga antes 22 tantos) 22ra LEHENAGO HELTZEN DENAK 5. Nork egin du "txapuza" hori? (el que ha venido antes) LEHEN ETORRI DENAK Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 12
  • 13. ERLATIBOA 7 Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, galderen erantzuna osatu beharko duzu horrelako esaldiak erabiliz. En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás completar las respuestas de las preguntas utilizando este tipo de oraciones. 1. Nor da nekazaria? Azak landatzen __________________ 2. Nor da musikaria? Bere lanaz gure bizitza alaitzen __________________ 3. Nor da irakaslea? Beste batzuei zerbait irakatsi nahi __________________ 4. Nor da lorazaina? Lorategiak zaintzen __________________ 5. Nor da tabernaria? Mozkorren beharrak asetzen __________________ 6. Nor da apaiza? Aholkuak ematen __________________ 7. Nor da politikoa? Bere gezurrekin jendea konbentzitu nahi _______________ 8. Nor da gamelua? Txokolatea saltzen __________________ 9. Nor da dantzaria? Musikaren arabera bere gorputza mugitzen ____________ 10. Nor da idazlea? Bere sormena liburuetan ematen __________________ 11. Nor da garbitzailea? Bazterrak txukuntzen __________________ 12. Nor da etxekoandrea? Etxean agintzen __________________ 13. Nor da aktorea? Lanean bere nortasuna ahaztu behar __________________ Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 13
  • 14. Zuzenketa-orria 7 1. Nor da nekazaria? Azak landatzen DITUENA 2. Nor da musikaria? Bere lanaz gure bizitza alaitzen DUENA 3. Nor da irakaslea? Beste batzuei zerbait irakatsi nahi DIENA 4. Nor da lorazaina? Lorategiak zaintzen DITUENA 5. Nor da tabernaria? Mozkorren beharrak asetzen DITUENA 6. Nor da apaiza? Aholkuak ematen DITUENA 7. Nor da politikoa? Bere gezurrekin jendea konbentzitu nahi DUENA 8. Nor da gamelua? Txokolatea saltzen DUENA 9. Nor da dantzaria? Musikaren arabera bere gorputza mugitzen DUENA 10. Nor da idazlea? Bere sormena liburuetan ematen DUENA 11. Nor da garbitzailea? Bazterrak txukuntzen DITUENA 12. Nor da etxekoandrea? Etxean agintzen DUENA 13. Nor da aktorea? Lanean bere nortasuna ahaztu behar DUENA Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 14
  • 15. ERLATIBOA 8 Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako hainbat galderari erantzun beharko diezu parentesi artean dagoen elementua erlatibozko esaldi batean erabiliz. En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás responder a unas preguntas utilizando el elemento que se te da entre paréntesis en una oración de relativo. 1. Nor da zure ondoan dagoena? (Miren) 2. Nork egin du hori? (betaurrekoak dauzka) 3. Zein da txikiena? (gure aurrean dago) 4. Nor da Koldo? (bibotea dauka) 5. Zein da irakaslea? (gona gorria dauka) 6. Nor da zure mutila? (Mirenen ondoan dago) 7. Zein da liburua? (Koldok dauka) 8. Zer zuzendu behar da? (ondo ez dago) 9. Nor da zure laguna? (kale horretatik dator) 10. Zein da autobusa? (hamarretan ateratzen da) Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 15
  • 16. Zuzenketa-orria 8 1. Miren da 2. Betaurrekoak dauzkanak 3. Gure aurrean dagoena 4. Bibotea daukana 5. Gona gorria daukana 6. Mirenen ondoan dagoena 7. Koldok daukana 8. Ondo ez dagoena 9. Kale horretatik datorrena 10. Hamarretan ateratzen dena Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 16
  • 17. ERLATIBOA 9 Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, hainbat esaldi osatu beharko duzu falta den laguntzailea idatziz. En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás completar las frases escribiendo el auxiliar que falta. 1. Gaur goizean ikusi ______________________ autobusa ez zen Algortakoa 2. Zuk niri eman __________________________ liburua oso interesgarria da. 3. Guk kalean entzun _____________________ gauzak ez dira oso atseginak izan. 4. Isabelek zuri esan _____________________ ez da egia. 5. Pertsona horrek niri ematen ________________ pena handia da. 6. Zuk erosi ______________________ zapatak itsusiak dira. 7. Zure aurrean ___________________ gizon hori nire herrikoa da. 8. Zure lagunek antolatzen ___________________________ afarietara beti joaten naiz. 9. Amak erosi _________________________ indabak oso onak dira. 10. Nik goizean grabatu _____________________ zinta nahiko ondo geratu da. 11. Guri burura etorri _____________________ ideia ez da oso egokia izan. 12. Jonek atzo jan ____________________________ txitxarroak Bermeokoak ziren. 13. Niri galdu ________________________ liburua mutil batek aurkitu du. 14. Nik eskuan __________________ erlojuak hamar urte dauzka. 15. Zuek atzo erosi _________________________ bideoa oso ona da. 16. Anek guri utzi __________________ diskoak ez zaizkit batere gustatzen. 17. Guk atzo ikusi ___________________ laguna Elorriokoa da. 18. Guk atzo ikusi _________________ istripua ikaragarria izan zen. 19. Zuk joan den astean egin ________________________ argazkiak oso politak dira. 20. Amak niri josi _____________________ alkandora berdea da. 21. Hormetan ipini _____________________ kartelak oso itsusiak dira. 22. Zuek lehen ikusi _______________________ filma alemaniar batek egin du. 23. Niri gustatzen ____________________________ mutilak ez daude hemen 24. Nik ez daukat zuri gustatzen ____________________ libururik. 25. Ez dute argitaratu nik idatzi ___________________________ artikulua 26. Nik agurtu _________________________ ez duzu ezagutzen. Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 17
  • 18. Zuzenketa-orria 9 1. Gaur goizean ikusi DUDAN autobusa ez zen Algortakoa 2. Zuk niri eman DIDAZUN liburua oso interesgarria da. 3. Guk kalean entzun DITUGUN gauzak ez dira oso atseginak izan. 4. Isabelek zuri esan DIZUNA ez da egia. 5. Pertsona horrek niri ematen DIDAN pena handia da. 6. Zuk erosi DITUZUN zapatak itsusiak dira. 7. Zure aurrean DAGOEN gizon hori nire herrikoa da. 8. Zure lagunek antolatzen DITUZTEN afarietara beti joaten naiz. 9. Amak erosi DITUEN indabak oso onak dira. 10. Nik goizean grabatu DUDAN zinta nahiko ondo geratu da. 11. Guri burura etorri ZAIGUN ideia ez da oso egokia izan. 12. Jonek atzo jan ZITUEN txitxarroak Bermeokoak ziren. 13. Niri galdu ZAIDAN liburua mutil batek aurkitu du. 14. Nik eskuan DUDAN erlojuak hamar urte dauzka. 15. Zuek atzo erosi ZENUTEN bideoa oso ona da. 16. Anek guri utzi ZIZKIGUN diskoak ez zaizkit batere gustatzen. 17. Guk atzo ikusi GENUEN laguna Elorriokoa da. 18. Guk atzo ikusi GENUEN istripua ikaragarria izan zen. 19. Zuk joan den astean egin ZENITUEN argazkiak oso politak dira. 20. Amak niri josi DIDAN alkandora berdea da. 21. Hormetan ipini DITUGUN kartelak oso itsusiak dira. 22. Zuek lehen ikusi DUZUEN filma alemaniar batek egin du. 23. Niri gustatzen ZAIZKIDAN mutilak ez daude hemen 24. Nik ez daukat zuri gustatzen ZAIZUN libururik. 25. Ez dute argitaratu nik idatzi DUDAN artikulua. 26. Nik agurtu DUDANA ez duzu ezagutzen. Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 18
  • 19. ERLATIBOA 10 Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako ondorengo esaldiak zuzendu egin beharko dituzu. En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás corregir las siguientes frases. 1. Gaur goizean etorri den gizona auto berria dauka. 2. Datorren igandean Donostian joko duen taldeak ez dakit nongoa den. 3. Zuk kontatu duzun txistea ez dauka batere graziarik. 4. Datorren hilabeteak luzeegiak izango dira. 5. Ematen dizkiguten ariketak makina bat buruhauste sortzen digute. Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 19
  • 20. Zuzenketa-orria 10 1. Gaur goizean etorri den gizonak auto berria dauka 2. Datorren igandean Donostian joko duen taldea ez dakit nongoa den. 3. Zuk kontatu duzun txisteak ez dauka batere graziarik 4. Datozen hilabeteak luzeegiak izango dira. 5. Ematen dizkiguten ariketek makina bat buruhauste sortzen digute Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 20
  • 21. ERLATIBOA 11 Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako hainbat esaldi itzuli beharko duzu. En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás traducir las siguientes frases. 1. El chico que tiene la camiseta verde estaba sentado en el banco de la estación. 2. La borrachera que agarramos ayer fue terrible. 3. Al vino que ha bebido Martín le han echado agua. 4. La herida que tiene Pedro es de mentiras. 5. La chuleta que se comió Miren no tenía sal. Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 21
  • 22. Zuzenketa-orria 11 1. Kamiseta berdea daukan mutila geltokiko bankuan zegoen eserita. 2. Atzo harrapatu genuen ajea itzela izan zen. 3. Martinek edan duen ardoari ura bota diote. 4. Pedrok duen zauria gezurretakoa da. 5. Mirenek jan zuen txuletak ez zuen gatzik. Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 22
  • 23. ERLATIBOA 12 Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, mota honetako hainbat esaldi itzuli beharko duzu. En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás traducir las siguientes frases. 1. El que ha entrado es amigo mío. 2. Lo que ha ocurrido aquí no lo sabe nadie. 3. Los que están trabajando han empezado a las ocho. 4. Los que han venido a la mañana no vendrán a la tarde. 5. Lo que está ahí no debes tocarlo. 6. La que está en medio es mi hermana. 7. Los que están sentados son mis padres. 8. Los que están de pie han venido tarde. 9. Lo que ha dicho Alberto no me ha gustado. 10. Lo que piden es demasiado. 11. El que yo he comprado es más barato. 12. Lo que han dicho es verdad. 13. La casa que nos han enseñado es muy pequeña. Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 23
  • 24. Zuzenketa-orria 12 1. Sartu dena nire laguna da. 2. Hemen gertatu dena ez daki inork. 3. Lanean ari direnak zortzietan hasi dira. 4. Goizean etorri direnak ez dira arratsaldean etorriko. 5. Hor dagoena ez duzu ukitu behar. 6. Erdian dagoena nire ahizpa da. 7. Eserita daudenak nire gurasoak dira. 8. Zutik daudenak berandu etorri dira. 9. Albertok esan duena ez zait gustatu. 10. Eskatzen dutena gehiegi da. 11. Nik erosi dudana merkeagoa da. 12. Esan dutena egia da. 13. Erakutsi diguten etxea oso txikia da. Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 24
  • 25. ERLATIBOA 13 Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, mota honetako hainbat esaldi itzuli beharko duzu. En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás traducir las siguientes frases. 1. Las monjas están mirando a los que están enfrente de la casa. 2. La novia es la que está vestida de blanco. 3. El que está llorando no habla contigo por teléfono. 4. El que tiene las gafas negras tiene también una gabardina. 5. Los niños le han sacado la lengua a la mujer que está sentada en el banco. 6. La fotografía que les harán vale 10 euro. 7. El que te ha llamado por teléfono no quiere comprar nada. 8. Si no te gusta, di lo que quieras, pero no a mi. 9. La que va conduciendo estudió conmigo. Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 25
  • 26. Zuzenketa-orria 13 1. Monjak etxe aurrean daudenei begira daude. 2. Emaztegaia zuriz jantzita dagoena da. 3. Negarrez ari denak ez du zurekin telefonoz hitz egiten. 4. Betaurreko beltzak dituenak gabardina bat ere dauka. 5. Umeek bankuan eserita dagoen emakumeari atera diote mihia. 6. Egingo dieten argazkiak 10 euro balio du. 7. Telefonoz deitu dizunak ez du ezer erosi nahi. 8. Gustatzen ez bazaizu, esan nahi duzuna, baina ez niri. 9. Gidatzen doanak nirekin ikasi zuen. Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 26
  • 27. ERLATIBOA 14 Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako mota honetako hainbat esaldi itzuli beharko duzu. En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás traducir las siguientes frases. 1. Al hombre que ha venido no le gustan las patatas fritas. 2. Los que tienen dinero no tienen problemas de trabajo. 3. He traído estos libros para el chico nuevo que ha venido. 4. El hombre que me ha visto en la escalera no me ha saludado. 5. El que te conoce no dirá nunca cosas malas sobre ti. 6. El hombre que vive contigo no me gusta. 7. Con los zapatos nuevos que he comprado no tendré problemas con la lluvia. 8. Si viene Ane, dile que escuche lo que dice ese hombre que está sentado en la parte izquierda de la ventana. Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 27
  • 28. Zuzenketa-orria 14 1. Etorri den gizonari ez zaizkio patata frijituak gustatzen. 2. Dirua dutenek ez dute lan arazorik. 3. Liburu hauek etorri den mutil berriarentzat ekarri ditut. 4. Eskaileran ikusi nauen gizonak ez nau agurtu. 5. Ezagutzen zaituenak ez du inoiz zutaz ezer txarrik esango. 6. Zurekin bizi den gizona ez zait gustatzen. 7. Erosi ditudan zapata berriekin ez dut euriarekin arazorik izango. 8. Ane badator, esaiozu leihoaren ezkerraldean eserita dagoen gizonak esaten duena entzuteko. Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 28
  • 29. ERLATIBOA 15 Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako mota honetako hainbat esaldi itzuli beharko duzu. En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás traducir las siguientes frases. 1. La persona que vende el pan es el panadero. 2. El hombre que vende carne es el carnicero. 3. La mujer que vende pescado es la pescadera. 4. El que escribe con la izquierda es zurdo. 5. El muchacho que toca la guitarra es mi sobrino. 6. La chica que lo ha matado era su nuera. 7. Esa que has visto en la calle es mi prima. 8. El chico que vive conmigo es de Urioste. 9. El pantalón que has comprado es feo 10. La casa que he comprado es cara. 11. El tabaco que fumas es negro. 12. La persona que no tiene dinero es pobre. Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 29
  • 30. Zuzenketa-orria 15 1. Ogia saltzen duen pertsona okina da. 2. Haragia saltzen duen gizona harakina da. 3. Arraina saltzen duen emakumea arrain-saltzailea da. 4. Ezkerrarekin idazten duena ezkertia da. 5. Gitarra jotzen duen mutila nire loba da. 6. Hil duen neska bere erraina zen. 7. Kalean ikusi duzun hori nire lehengusina da. 8. Nirekin bizi den mutila Uriostekoa da. 9. Erosi dituzun prakak itsusiak da. 10. Erosi dudan etxea garestia da. 11. Erretzen duzun tabakoa beltza da. 12. Dirurik ez daukan pertsona txiroa da. Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 30
  • 31. ERLATIBOA 16 Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, ematen zaizkizun bi zatiak mota honetako esaldi bat eginez lotu beharko dituzu. En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás unir las dos partes que se te ofrecen mediante una oración de este tipo. Lotu itzazu bi esaldi horiek erlatibozko esaldi baten bidez: 1. Mutil horiek oraindik ez dira ezkondu. Mutil horiekin ibiltzen naiz. 2. Orri mordoa zapaldu duzue. Irakaslearenak dira 3. Ikasle hauek ez dute ezer gosaltzen. Eguerdian gaizki ibiltzen dira. 4. Akzio horiek behera egin dute. Ez ditu inork erosiko 5. Ikasle hauek ez dakite idazten. Nola gaindituko dute? 6. Umeak mugitzen ari dira. Ez dira ondo irtengo argazkian. 7. Santurtziko gazteek ez dute neurririk edatean. Hobe agertzen ez badira. 8. Epaile hark guztiak zigortu zituen. Jubilatu egin dute. 9. Irratiak albiste itzelak eman ditu. Harrituta utzi naute. 10. Mutil hark argi indartsua ikusi zuen. Errepideko farolarena zen. 11. Langile horiek ez dira goiz jaikitzen. Egunean zehar ez dute ezertarako astirik. 12. Txakur handi hauek zaunka gehiegi egiten dute. Ez dute haginka egiten. 13. Medikuak sendagai bat agindu dit. Ez dit ezer egiten. 14. Apostuzale haiek gehiegi jokatzen dute. Galtzeko ordua etortzen zaie. 15. Lantegi batzuk ez dira gaurkotzen. Porrot egingo dute. Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 31
  • 32. Zuzenketa-orria 16 1. Oraindik ezkondu ez diren mutil horiekin ibiltzen naiz. 2. Zapaldu dituzuen orriak irakaslearenak dira. 3. Ezer gosaltzen ez duten ikasle hauek eguerdian gaizki ibiltzen dira. 4. Behera egin duten akzioak ez ditu inork erosiko. 5. Idazten ez dakiten ikasleek, nola gaindituko dute? 6. Mugitzen ari diren umeak ez dira ondo irtengo argazkian. 7. Edatean neurririk ez duten gazteak hobe agertzen ez badira. 8. Guztiak zigortu zituen epailea jubilatu egin dute. 9. Irratiak eman dituen albisteek harrituta utzi naute. 10. Mutil hark ikusi zuen argi indartsua errepideko farolarena zen. 11. Goiz jaikitzen ez diren langileek egunean zehar ez dute ezertarako astirik. 12. Zaunka gehiegi egiten duten txakurrek ez dute haginka egiten. 13. Medikuak agindu didan sendagaiak ez dit ezer egiten. 14. Gehiegi jokatzen duten apostuzaleei galtzeko ordua etortzen zaie. 15. Gaurkotzen ez diren lantegiek porrot egingo dute. Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 32
  • 33. ERLATIBOA 17 Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako emandako bi zatiak lotu beharko dituzu mota honetako esaldi bat sortuz. En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás unir las dos partes que se te dan mediante una oración de este tipo. 1. Neska bat maite dut. Amaia du izena. 2. Mutilak txapela darama. Nik laguna dut. 3. Gizonak beso motza du. Ezagutzen duzue. 4. Neskak gona gorria du. Nire andregaia da. 5. Gizonak auto berria du. Hari eman diote dirua. 6. Gona mahai gainean utzi dut. Haren bila nabil. 7. Mutila gora igo da. Hark eman dit. 8. Lapurrak autoz alde egin du. Hari esan diote. 9. Gizona Gernikan bizi da. Haren etxea da hau. 10. Bost urte ditu haurrak. Hura jo dute. 11. Gizona oinez doa. Hark eman digu. 12. Agurea lanean ari da. Hari esan dio. 13. Atzo neska ikusi nuen. Hark kendu digu. 14. Gizona ardoa edaten ari da. Harekin joan nintzen. 15. Nire anaiak etxea erosi du. Han bizi naiz ni. 16. Mutil hori dantzan ari da. Horrekin ateratzen naiz ni. 17. Gizon horrek etxea utzi dit. Han bizi gara. Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 33
  • 34. Zuzenketa-orria 17 1. Maite dudan neskak Amaia du izena. 2. Txapela daraman mutila laguna dut. 3. Beso motza duen gizona ezagutzen duzue. 4. Gona gorria duen neska nire andregaia da. 5. Auto berria duen gizonari eman diote dirua. 6. Mahai gainean utzi dudan gonaren bila nabil. 7. Gora igo den mutilak eman dit. 8. Autoz alde egin duen lapurrari esan diote. 9. Gernikan bizi den gizonaren etxea da hau. 10. Bost urte dituen haurra jo dute. 11. Oinez doan gizonak eman digu. 12. Lanean ari den agureari esan dio. 13. Atzo ikusi nuen neskak kendu digu. 14. Ardoa edaten ari den gizonarekin joan nintzen. 15. Nire anaiak erosi duen etxean bizi naiz ni. 16. Dantzan ari den mutilarekin ateratzen naiz ni. 17. Gizon horrek utzi didan etxean bizi gara. Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 34
  • 35. ERLATIBOA 18 Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, emandako bi zatiak lotu beharko dituzu mota honetako esaldi bat sortuz. En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás unir las dos partes que se te dan mediante una oración de este tipo. 1. Donostian abeslari bat ezagutzen dut. Hor ari da abesten. 2. Irakasle horrek nirekin ikasi zuen. Zuzendari aukeratu dute. 3. Herrira sendagile berria etorri zaigu. Udaletxean sartu da. 4. Abokatu hura jatetxe horretan bazkaltzen ari da. Hor dago. 5. Gazte hori hitz egiten ari da. Bilbon bizi da. 6. Agure hori baserri horretan bizi da. Eritegitik ekarri dute. 7. Neska horrek Iruñean ikasten du. Bileratik irten da. 8. Liburu berria erosi dut. Goizean galdu zait kalean. 9. Txakurra etxera eraman genuen. Baserri horretan bizi zen. 10. Guk arratsaldean filma bat ikusi dugu. Aspergarria da. Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 35
  • 36. Zuzenketa-orria 18 1. Donostian ezagutzen dudan abeslaria abesten ari da. 2. Nirekin ikasi zuen irakaslea zuzendari aukeratu dute. 3. Herrira etorri zaigun sendagile berria udaletxean sartu da. 4. Jatetxe horretan bazkaltzen ari zen abokatua hor dago. 5. Hitz egiten ari den gazte hori Bilbon bizi da. 6. Baserri horretan bizi den agurea eritegitik ekarri dute. 7. Iruñean ikasten duen neska bileratik irten da. 8. Erosi dudan liburu berria goizean galdu zait kalean. 9. Etxera eraman genuen txakurra baserri horretan bizi da. 10. Arratsaldean ikusi dugun filma aspergarria da. Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 36
  • 37. ERLATIBOA 19 Ariketa honetan erlatibozko esaldiak landuko dituzu. Horretarako, emandako bi zatiak lotu beharko dituzu mota honetako esaldi bat sortuz. En este ejercicio trabajarás las oraciones de relativo. Para ello deberás unir las dos partes que se te dan mediante una oración de este tipo. 1. Nire laguna baserrian bizi da. Lagun hori Andoni da. 2. Nire autoa aparkalekuan utzi dut. Atzeko leihoa apurtuta dauka. 3. Neska Ondarroan ikusi dut. Neska hori Bilbokoa da. 4. Pastela gustatzen zait. Pastela mahai gainean dago. 5. Argazkia erakutsi didate. Argazkia polita da. 6. Joseba kartzelan sartu dute. Kartzela Zaragozan dago. 7. Gaur ezagutu dut mutil hori. Mutilari adarra jo diogu. 8. Izeba hil zait. Izebak 47 urte zituen. 9. Arazoa ezagutzen duzu. Arazoaz hitz egin dugu. 10. Lur hauek Nafarroan daude. Lur hauek aberatsak dira oso. 11. Etxean egon naiz. Etxe horretan euskara badakite. 12. Zenbaki bat eman diozu. Mikelen telefonoarena zen. 13. Ikasgaia azaldu digu. Ikasgaia ez zen oso erreza. Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 37
  • 38. Zuzenketa-orria 19 1. Baserrian bizi den laguna Andoni da. 2. Aparkalekuan utzi dudan autoak atzeko leihoa apurtuta dauka. 3. Ondarroan ikusi dudan neska Bilbokoa da. 4. Gustatzen zaidan pastela mahai gainean dago. 5. Erakutsi didaten argazkia polita da. 6. Joseba sartu duten kartzela Zaragozan dago. 7. Gaur ezagutu dudan mutilari adarra jo diogu. 8. Hil zaidan izebak 47 urte zituen. 9. Ezagutzen duzun arazoaz hitz egin dugu. 10. Nafarroan dauden lurrak aberatsak dira oso. 11. Egon naizen etxean euskara badakite. 12. Eman diozun zenbakia Mikelen telefonoarena zen. 13. Azaldu digun ikasgaia ez zen oso erreza. Santurtziko Udal Euskaltegiak ikasleen esku utzitako materiala 38