2. MASTERCHEF JUNIOR
Masterchef sukaldaritzako programa bat da. Programa
Eva Gonzalezek zuzentzen du, eta Pepe Rodriguez, Jordi
Cruz eta Samantha Vallejo epaile gisa aritzen dira.
3. Programa honetan, estatu mailan, sukaldaririk
onena izan daitekeen haurra bilatzen dute.
Programara sartzeko, casting batzuk pasa behar
dira. Castingak penintsulako hiri desberdinetan
egiten dira eta azkenekoa, Madrilen egiten da.
4. CASTINGAK | 1. FROGA
Lehenengo froga etxean egin behar da. Norberak nahi
duen platera prestatu, argazkiak atera, eta epailei
bidali. Inkesta bat ere egin behar da. Lehenengo froga
hau gaindituz gero, hurrengo frogara pasatzen da.
5. 2. FROGA
Bigarren frogan etxean egindakoa leku batera eraman
behar da, eta han enplatatu behar da. Gero, epaileek
lana baloratu egiten dute eta ondo dagoela pentsatzen
badute, Masterchef-eko goilara bat irabazten da eta
hurrengo frogara pasatzen da.
6. 3. FROGA
Hirugarren frogan kaxa misteriotsua banatzen da.
Bertan osagai sekretu bat egoten da. Horrekin eta
supermerkatuan hartzen dituzun osagaiekin plater
bat sukaldatu behar izaten da. Froga hau gainditzen
bada,azkeneko frogara pasatzen da, eta froga hori
Madrilen egin behar da.
7. 4. FROGA
Azkeneko frogan programara sartuko diren 16 umeak
aukeratzen dira. Programan bakarkako eta taldeko
frogak
egiten dira. Pixkanaka jendea eliminatzen dute, eta
azkenean, irabazlea aukeratzen dute.
8. NIRE ESPERIENTZIA
2016ko casting-etara aurkeztu nintzen. Etxeko frogan
“San Fransokio Arraina” sukaldatu nuen. Erabilitako
osagaiak:
Legatza, tipula, perrexila, jenjibrea, soja eta olioa.
Labean
egin nuen. Hona hemen argazkia.
9. Lehenengo froga hau gainditu nuen, eta Bilbora joateko
deitu ninduten. Nire aitarekin autobusean joan nintzen.
10. NIRE 2. FROGA
Bilbon “Gaia´s Gamba Style” enplatatu nuen. Arroz
basatia, ganbak, guakamolea eta mango saltsarekin egin
nuen.
11. Plater hau oso polita eta interesgarria geratu zitzaidan
eta orduan MasterChef-eko goilara irabazi nuen.
Niretzako azken froga kaxa
sekretuarena izan zen. Txuleta
bat zegoen. Supermerkatuan
kalabazina, patatak, baratxuria
eta tomateak hartu nituen.
Plater hau ez zitzaidan ongi
atera haragia gehiegi
sukaldatu nuelako, eta hor
bukatu zen nire esperientzia.
12. Oso ondo pasatu nuen, ume asko ezagutu nituen, eta
sukaldatzen ikasi nuen.