2. HELBURUAK Helburu orokorrak: -Ikasleen autoestimua indartu, eskola eremuaren barneko irakasle zein ikaskideen arteko interakzioaren bitartez eta familiako giroa hobetuz. -Familia eta eskolaren arteko koordinazio eta koherentzia lortu ikaslearen garapen egokirako. -Ikasgelako giroa hobetu, haien ikaskideekin erlazio sozialak izateko arazoak dituzten ikasleekin, hezkuntza integrazioa bultzatuz. Helburu espezifikoak: -Proposatutako programa tresna bat da, nerabeekin diharduten profesionalek (bigarren hezkuntzako irakasleak, tutoreak, orientatzaileak, zuzendaritza taldeak, hezitzaileak,...) nerabeen gurasoak orienta eta aholka ditzaten. -Xabiren autoestimua indartu, programa eredua eta eredu klinikoaren bitartez .
3. DISEINUA KONTSULTA EREDUA + PROGRAMA EREDUA -Hasierako bilera: irakasleekin eta gurasoekin -Amaierako bilera
4. Parte hartzaileak PSIKOPEDAGOGOA: irakasleak bere esku hartzea behar du ikasle batekin arazoak direla eta. TUTOREA: amarekin hitz egin eta baloratuko du Xabiren kasua psikopedagogoari komentatzea eta berarekin elkarlanean aritzea programa aurrera eramateko. Orientatzailean elkarlanean arituko da programa aurrera eramateko. GURASOAK: etxean arazoa hautematen du amak eta irakasleari eskatzen dio laguntza, berak ezin baitio bakarrik aurre egin. Programan ezinbesteko parte hartzaileak dira guraso guztiak. BESTE IRAKASLEAK: tutoreari laguntzeko prest agertzen dira eta programan parte hartzen dute, beraien klaseak emateko jarrera aldatuz, askoz positiboak izanez, eta gauza onak baloratuz, negatiboak pixka bat alde batera utziz. KLASE KIDEAK: beraiek ere identifikatuta sentituko dira eta programaren parte izango direnez interesarekin azalduko dira.
5. DISEINUA eta AZALPENA EREDU KLINIKOA -PRETEST: AFA testaren aplikazioa Pausuak/Esku hartzea: 1.-Laguntzarako harremana ELKARRIZKETA (informazioa) 2.-Miaketa: kasuan sakondu, hausnartu. TXOSTENA (jarduerak) 3.- Jarduerak/ariketak aplikatu (bulegoan) Auto onarketa -POSTEST: AFA testaren aplikazioa 4.-Ebaluaketa eta jarraipena: -Bi astetan behin elkarrizketa -Ikasturte amaieran beste ebaluaketa Etorkizunean?
7. Jardueraikasleekin AUTOESTIMA saioa: Pentsatu eta gero, txandaka, norbere buruaren ezaugarriren bat esango du (gustuko dutena,adibidez, ni adoretsua naiz, sentibera naiz, indartsua naiz, langilea, azkarra ...) Arbelean ezaugarriak idatzi beharko dituzte. Helduak izatera iristean gustatuko litzaizkiekeen bi lanbideetan marraztu behar dute euren burua. Marrazki bakoitzaren aurkezpen motza eta bat-batekoa egin beharko dute. Gehienek ohiko lanbideak aukeratzen badituzte beste irudi bat egitera bultzatu. Azpimarratu behar da pertsonak garatu ahal dituztela gaitasun ezberdinak eta hauek ez dutela zer ikusirik sexuarekin, eta ezberdintasun guztien gainetik pertsona bezala berdinak garela.
8. Jardueragurasoekin KOMUNIKAZIO saioa: Entzuten jakitea, behatzen jakitea. Egungo ordutegien eta bizi-erritmoaren ondorioz, oso zaila da seme-alabei egunero gertatzen zaiena modu aktiboan entzuteko eta horri behatzeko uneak bilatzea. Eztabaidarekin hasteko, honako egoera hau azal daiteke: Etxera iritsi berriak zarete eta afaria prestatzen hasten zaretenean, zuen seme-alaba sukaldera sartu da. Dagoeneko olioa zartaginean jarri duzue, eta, une horretan eskolan izan duen gertakari bat kontatzen hasten da. Zein da zuen erreakzioa? Egokienak ez izan arren, ditugun une guztiak aprobetxatu behar ditugu seme-alabei entzuteko. Azalpena moztea beste aukerarik ez badugu, nola egin dezakegu, horrek gero neska-mutilaren kezken azalpena mugatu ez dezan?