SlideShare a Scribd company logo
1 of 15
Herriek erabaki! Defendamos nuestra tierra!
Índice
● 1.- Zergatik CETAren aurkako protesta?
●
2.- Zer interes dago atzean? Nork bultatzen du?
●
3.- CETA barne-zuzenbidean.
● 4.- Puntu nagusiak:
– a) Inbertsio-gatazketako auzitegiak
– b) Lege-harmonizazioa
●
Onartutakoak
● Onartzeko daudenak
● 5.- Ondorioak
● 6.- Mobilizazioaren lorpenak
● 7.- Egungo egoera
●1.-Zergatik CETAren aurkako protesta?
-TTIP: EB eta AEB
Negoziatzen ari da; akordiotik urrun.
-CETA: EB eta Kanada
Berresteko prozesuan. Negoziazioa amaitu da; sekretupean garatu da.
Bien helburua, merkataritzarako oztopoak kentzea.
* Zein “oztopo”? Langileen, ingurumenaren edo kontsumitzaileen babesa; sor-markak; araudiak;
etiketatzea...
Muga-zergak jaitsi edo kentzea baino (merkataritzako itun klasikoen xedea), eskubide sozialak
murrizten dira, mailarik apaleneaen parekatzeko.
Belaunaldi berriko akordioak dira.
Itun hauekin arrikusa kapitalen gainetik kendu eta pertsonei leporatzen zaie.
Inbertsioentzaako segurtasuna, pertsonenaren kaltetan.
-TISA: Aldeanitzeko akordioa. Negoziatzen ari da.
Bere xedea: Zerbitzuak liberalizatzea.
2. Zer interes dago atzean? Nork bultatzen du?
Arrazoia: EBk eta Kanadak ez dituzte herrialde emergenteen esku
utzi nahi monopolizatzen dituzten baliabide eta merkatuak.
Negoziazio ezkutua; ez dago bat ere gardentasunik.
TTIP: Presio sozialak lortu du historiako negoziaziorik
gardenenak izatea.
Ongizate orokorrarentzako mehatxua, Atlantikoaren bi aldeetan.
CETAk indartu egiten ditu korporazioen eta inbertitzaile
atzerritarren eskubideak, herritarren ongizatearen eta interes
publiko orokorraren gainetik.
●3.-CETA barne-zuzenbidean.
NAZIOARTEKO ZUZENBIDE PUBLIKOA: EBko
Zuzenbidearen lehentasun printzipioaren arabera, arauek
balio handia dute. Barne-arauen gainetik dago.
NAZIOARTEKO ZUZENBIDE PRIBATUA: Estatuaren
ahalmen arau-emailea indargabetzeko teknikak.
Pribilegio-sistema enpresa multinazionalentzat; hauek
gure Zuzenbidetik at geratzen dira; beren etekina edo etekin-
aukera beste edozerri gailentzen zaio.
4.- Puntu nagusiak:
a) Inbertsio-gatazketarako auzitegiak
Jatorria: Justizia-auzitegi pribatuak.
Helburua: Nazioarteko inbertitzaileen segurtasun juridikoa indartzea. Babes judiziala
efektiboa (oso auzitegi garestiak dira). Ingurumen, kontsumitzaile eta langileentzako
babes estandarrak murriztu (merkataritzarako oztopo gisa).
Multinazional eta estatuen arteko gatazkak konpontzeko dira.
Aldebakarrekoak dira, eta ez dira beharrezkoak: Aldebakarrekoak, soilik inbertitzaileek
eraman baititzakete estatuak auzitara.
Ez dira beharrezkoak, europar estatuetan eta Kanadan badaudelako inbertitzaileak
nahikoa babesten dituzten sistema juridiko publikoak.
-ICSren arbitraje eredua: ez dago epaile independente eta inpartzialik (interes-
gatazkaren definizio argirik ez)
-Inbertitzaileentzako tratu berezia, eurentzat betebeharrik ezarri gabe.
-Inbertitzaileentzako babes handia: galdutako etekinak erreklamatzeko eskubidea.
-Estatuek arautzeko duten eskubidea ez du bermatzen.
4.-Puntu nagusiak:
a) Inbertsio-gatazketarako auzitegiak, ICS
Eraginak: Inbertitzaile-estatu auzi ugari. Tasa legal garestiak, milaka
milioitako kalteak aurrekontu publikoekin ordaindu beharra.
Arauak indargabetu ditzake; estatuek arautzea bazter dezakete
inbertitzaileek dirutza erreklamatuko dieten beldurrez.
Bi adibide:
Philip Morris vs Uruguay: Tabako paketeetan erretzeak dituen ondorioei
buruzko oharrak ezartzeko betebeharragatik. 25 milioi dolarreko demanda.
Lone Pine vs Kanada: Quebecen fracking-ari ezarritako luzamendu
prebentiboa medio.
Lege-sistema paraleloa, beharrezkoa ez dena, sistemikoki lerratua
eta estrukturalki akasduna.
b) Lege-harmonizazioa: Onartutakoak eta
onartzeko daudenak
ARAUGINTZA LANKIDETZA
Helburua: ELKARRI AITORTZEA. Praktikan: ARAUGINTZA PAREKATZEA, baina
ahalik maila apalnenean, interes komertzialak ahalik gutxien balditzatzeko.
Estrategia hau herrialde aberatsek eta multinazionalek inposatzen dute beren
interesak merkataritzako nazioarteko negoziazioetan bultzatzeko.
HONEZ GERO ONARTUTAKO ARAUAK: EB eta Kanada artean araudiak harmonizatzeko
saio ororen ondorioa izan liteke estandarrak apaltzea.
Araudi sozialean gutxieneko izendatzaile komunera joko dugu, hala lan-eskubideei,
nola ingurumenari dagokionez… Araudi hau multinazionalen ustez merkataritza
librearentzako oztopoa da; horregatik, ahal den gehiena murriztu nahi dute.
b) Lege-harmonizazioa: Onartutakoak eta
onartzeko daudenak
ONARTZEKO DAUDEN ARAUAK:
Multinazionalek araugintza-lankidetza prozesuan parte hartzeko aukera izango dute.
Honek interes publikoa babesten duen legedia atzera edo desagerraraz dezake.
Arau hauekin lotutako eremuak ez daude zuzenean lotuta, ez merkataritzarekin, ez inbertsioarekin.
**EBko Arduraz jokatzeko Printzipioa: EBn ekoizleari dagokio segurtasuna frogatzea. EBn
elikagaiak merkaturatu nahi duen edonork aurrez frogatu beharko du seguruak direla. AEBetan,
berriz, organo arautzaileek soilik esku har dezakete benetako kalteak gertatu direla frogatuz gero.
AEBetako eredura jotzen da.
Araugintza moteltzeko eragina: Auzitegi pribatuak izatearen eragina da gobernuek gai batzuri
buruzko arauak emateko uzkur jokatzea, baldin eta uste badute demandaren bat ekar
dezaketela.
5.- Akordioen ondorioak
5.- Akordioen ondorioak
ENPLEGUA:
Bi joera: Lan-estandar kaskarragoak dituzten lekuetara produkzioa eramatea,
DUMPING SOZIALA.
-Estatuek arau sozialak murrizten dituzte merkataritza erakartzeko.
Eurentzat merkataritzarako oztopo dena gure lan-eskubideak dira.
ZERBITZU PUBLIKOAK:
Trinkete efektua: Enpresa bat jatorrian publikoa izan bazen, berriro
nazionalizatzeko kalteordain handia ezarriko da.
ENERGIA:
Itunek mugagabeko boterea ematen die energia sektoreko multinazional handiei.
Berotze globalaren aurkako politika publikoak ezdeusak gertatuko dira.
5.- Akordioen ondorioak
EKONOMIA:
Tufts unibertsitatearen TXOSTENA CETAren ondorio ekonomikoei buruz
2023rako, urteko soldata urriagoak:
● 1.776 euro inguru Kanadan.
● 316 eta 1.331 euro bitartean EBn.
Enplegu galera: 200.000 EBn eta 80.000 Kanadan.
Gainera, langabezia eta desberdintasuna areagotuko dira; honek gizarte-kohesioan ondorio larriak
izango ditu.
POLITIKA:
Izugarrizko arriskua da gure eskubideentzat, eta kolpe handia Estatuen ahalmen demokratiko eta
burujabetzarentzat.
Justizia mailaka pribatizatu egiten da.
Atlantikoaren bi aldeetara interes orokorraren kaltetan doa. CETAk korporazioen eta inbertitzaile
atzerritarren eskubideak indartzen ditu, herritarren ongizatearen eta interes publiko orokorraren lepotik.
6.- Mobilizazio sozialaren lorpenak
-Akordioa mistoa izatea.
Mistoa: Estatu kideen eta EBren artean partekatutako eskumena. EB ko herrialdeek ontzat eman behar dute.
EBren eskumen esklusiboa: Soilik Europar Parlamentuan erabakitzen da.
Mobilizazioen lorpena izan da CETA MISTO gisa hartzea.
-ISDS ordez ICS.
Europar Batzordeak honi buruzko kontsulta publiko bat egin behar izan zuen, eta negoziazioa gelditu.
Kontsultan parte hartu zuten 150.000 lagunen %97ak ISDS TTIPean sartzea ukatu zuten.
Ondorioa: Europar Batzordeak ISDS zuritu behar izan zuen, eta ICS proposatu; honek zerbait aldatzen du,
baina funtsean ISDSren alderik arriskutsuenak mantentzen ditu.
ALDAKETA BAKARRAK: Arbitroen ordez epaileak, eta apelazioa aurkezteko eskubidea.
-Lehenago gizartearen mobilizazioak ALCA (Acuerdo de Libre Comercio de las Américas) geldiarazi
zuen .
-Waloniako parlamentuak CETA arbuiatu du.
-CETAren eta TTIPen aurkako 3,4 milioi sinadura bildu da.
7.- Egungo egoera
Batzordeak CETAri buruz abenduaren 5ean bozkatuko du.
Urriaren 27an EB-Kanada goi-bilera izango da, akordioak nahikoa babes baduela
adierazteko. Garrantzitsua da gizartea mobilizatzea.
-EBko Kontseiluak ebatzi du (2016 0220 Erabakia) akordioa behin-behinean aplikatuko
dela.
-Alemaniako Auzitegi Konstituzionalak Kontseiluari esan dio soilik klausula
komertzial hutsak direnak aplika daitezkeela behin-behinean (EBren eskumen
esklusiboak). Esaterako, ezin dira aplikatu inbertitzaileak babesteko klausulak (ICS) eta
langilea babestekoak.
Beraz, Alemaniako Konstituzionalak aintzat hartu du CETAren kudeaketan izan den
defizit demokratikoa, eta irizpide garrantzitsuak ezarri ditu parlamentuen
eskubideak bermatzeko akordio hauen onarpen eta aplikazio prozesuetan.
Eskerrik asko zeuen arretagatik!

More Related Content

Viewers also liked (12)

Ecografías
EcografíasEcografías
Ecografías
 
Endoscopía
EndoscopíaEndoscopía
Endoscopía
 
INFARTO, SINDROME CORONARIO, ACV TRANSITORIO
INFARTO, SINDROME CORONARIO, ACV TRANSITORIOINFARTO, SINDROME CORONARIO, ACV TRANSITORIO
INFARTO, SINDROME CORONARIO, ACV TRANSITORIO
 
EVALUATION TASK 4 (WEBSITE)
EVALUATION TASK 4 (WEBSITE)EVALUATION TASK 4 (WEBSITE)
EVALUATION TASK 4 (WEBSITE)
 
Nutrición en enfermería
Nutrición en enfermeríaNutrición en enfermería
Nutrición en enfermería
 
MAIN IDEA TREATMENT
MAIN IDEA TREATMENTMAIN IDEA TREATMENT
MAIN IDEA TREATMENT
 
EVALUATION TASK 1
EVALUATION TASK 1EVALUATION TASK 1
EVALUATION TASK 1
 
La gestión del conflicto en los equipos de trabajo
La gestión del conflicto en los equipos de trabajoLa gestión del conflicto en los equipos de trabajo
La gestión del conflicto en los equipos de trabajo
 
EVALUATION TASK 1
EVALUATION TASK 1EVALUATION TASK 1
EVALUATION TASK 1
 
EVALUATION TASK 4 (DIGIPAK)
EVALUATION TASK 4 (DIGIPAK)EVALUATION TASK 4 (DIGIPAK)
EVALUATION TASK 4 (DIGIPAK)
 
EVALUATION TASK 4 (DIGIPAK)
EVALUATION TASK 4 (DIGIPAK)EVALUATION TASK 4 (DIGIPAK)
EVALUATION TASK 4 (DIGIPAK)
 
EVALUATION TASK 4 (DIGIPAK)
EVALUATION TASK 4 (DIGIPAK)EVALUATION TASK 4 (DIGIPAK)
EVALUATION TASK 4 (DIGIPAK)
 

CETA/TTIP EZ aurkezpena

  • 1. Herriek erabaki! Defendamos nuestra tierra!
  • 2. Índice ● 1.- Zergatik CETAren aurkako protesta? ● 2.- Zer interes dago atzean? Nork bultatzen du? ● 3.- CETA barne-zuzenbidean. ● 4.- Puntu nagusiak: – a) Inbertsio-gatazketako auzitegiak – b) Lege-harmonizazioa ● Onartutakoak ● Onartzeko daudenak ● 5.- Ondorioak ● 6.- Mobilizazioaren lorpenak ● 7.- Egungo egoera
  • 3. ●1.-Zergatik CETAren aurkako protesta? -TTIP: EB eta AEB Negoziatzen ari da; akordiotik urrun. -CETA: EB eta Kanada Berresteko prozesuan. Negoziazioa amaitu da; sekretupean garatu da. Bien helburua, merkataritzarako oztopoak kentzea. * Zein “oztopo”? Langileen, ingurumenaren edo kontsumitzaileen babesa; sor-markak; araudiak; etiketatzea... Muga-zergak jaitsi edo kentzea baino (merkataritzako itun klasikoen xedea), eskubide sozialak murrizten dira, mailarik apaleneaen parekatzeko. Belaunaldi berriko akordioak dira. Itun hauekin arrikusa kapitalen gainetik kendu eta pertsonei leporatzen zaie. Inbertsioentzaako segurtasuna, pertsonenaren kaltetan. -TISA: Aldeanitzeko akordioa. Negoziatzen ari da. Bere xedea: Zerbitzuak liberalizatzea.
  • 4. 2. Zer interes dago atzean? Nork bultatzen du? Arrazoia: EBk eta Kanadak ez dituzte herrialde emergenteen esku utzi nahi monopolizatzen dituzten baliabide eta merkatuak. Negoziazio ezkutua; ez dago bat ere gardentasunik. TTIP: Presio sozialak lortu du historiako negoziaziorik gardenenak izatea. Ongizate orokorrarentzako mehatxua, Atlantikoaren bi aldeetan. CETAk indartu egiten ditu korporazioen eta inbertitzaile atzerritarren eskubideak, herritarren ongizatearen eta interes publiko orokorraren gainetik.
  • 5. ●3.-CETA barne-zuzenbidean. NAZIOARTEKO ZUZENBIDE PUBLIKOA: EBko Zuzenbidearen lehentasun printzipioaren arabera, arauek balio handia dute. Barne-arauen gainetik dago. NAZIOARTEKO ZUZENBIDE PRIBATUA: Estatuaren ahalmen arau-emailea indargabetzeko teknikak. Pribilegio-sistema enpresa multinazionalentzat; hauek gure Zuzenbidetik at geratzen dira; beren etekina edo etekin- aukera beste edozerri gailentzen zaio.
  • 6. 4.- Puntu nagusiak: a) Inbertsio-gatazketarako auzitegiak Jatorria: Justizia-auzitegi pribatuak. Helburua: Nazioarteko inbertitzaileen segurtasun juridikoa indartzea. Babes judiziala efektiboa (oso auzitegi garestiak dira). Ingurumen, kontsumitzaile eta langileentzako babes estandarrak murriztu (merkataritzarako oztopo gisa). Multinazional eta estatuen arteko gatazkak konpontzeko dira. Aldebakarrekoak dira, eta ez dira beharrezkoak: Aldebakarrekoak, soilik inbertitzaileek eraman baititzakete estatuak auzitara. Ez dira beharrezkoak, europar estatuetan eta Kanadan badaudelako inbertitzaileak nahikoa babesten dituzten sistema juridiko publikoak. -ICSren arbitraje eredua: ez dago epaile independente eta inpartzialik (interes- gatazkaren definizio argirik ez) -Inbertitzaileentzako tratu berezia, eurentzat betebeharrik ezarri gabe. -Inbertitzaileentzako babes handia: galdutako etekinak erreklamatzeko eskubidea. -Estatuek arautzeko duten eskubidea ez du bermatzen.
  • 7. 4.-Puntu nagusiak: a) Inbertsio-gatazketarako auzitegiak, ICS Eraginak: Inbertitzaile-estatu auzi ugari. Tasa legal garestiak, milaka milioitako kalteak aurrekontu publikoekin ordaindu beharra. Arauak indargabetu ditzake; estatuek arautzea bazter dezakete inbertitzaileek dirutza erreklamatuko dieten beldurrez. Bi adibide: Philip Morris vs Uruguay: Tabako paketeetan erretzeak dituen ondorioei buruzko oharrak ezartzeko betebeharragatik. 25 milioi dolarreko demanda. Lone Pine vs Kanada: Quebecen fracking-ari ezarritako luzamendu prebentiboa medio. Lege-sistema paraleloa, beharrezkoa ez dena, sistemikoki lerratua eta estrukturalki akasduna.
  • 8. b) Lege-harmonizazioa: Onartutakoak eta onartzeko daudenak ARAUGINTZA LANKIDETZA Helburua: ELKARRI AITORTZEA. Praktikan: ARAUGINTZA PAREKATZEA, baina ahalik maila apalnenean, interes komertzialak ahalik gutxien balditzatzeko. Estrategia hau herrialde aberatsek eta multinazionalek inposatzen dute beren interesak merkataritzako nazioarteko negoziazioetan bultzatzeko. HONEZ GERO ONARTUTAKO ARAUAK: EB eta Kanada artean araudiak harmonizatzeko saio ororen ondorioa izan liteke estandarrak apaltzea. Araudi sozialean gutxieneko izendatzaile komunera joko dugu, hala lan-eskubideei, nola ingurumenari dagokionez… Araudi hau multinazionalen ustez merkataritza librearentzako oztopoa da; horregatik, ahal den gehiena murriztu nahi dute.
  • 9. b) Lege-harmonizazioa: Onartutakoak eta onartzeko daudenak ONARTZEKO DAUDEN ARAUAK: Multinazionalek araugintza-lankidetza prozesuan parte hartzeko aukera izango dute. Honek interes publikoa babesten duen legedia atzera edo desagerraraz dezake. Arau hauekin lotutako eremuak ez daude zuzenean lotuta, ez merkataritzarekin, ez inbertsioarekin. **EBko Arduraz jokatzeko Printzipioa: EBn ekoizleari dagokio segurtasuna frogatzea. EBn elikagaiak merkaturatu nahi duen edonork aurrez frogatu beharko du seguruak direla. AEBetan, berriz, organo arautzaileek soilik esku har dezakete benetako kalteak gertatu direla frogatuz gero. AEBetako eredura jotzen da. Araugintza moteltzeko eragina: Auzitegi pribatuak izatearen eragina da gobernuek gai batzuri buruzko arauak emateko uzkur jokatzea, baldin eta uste badute demandaren bat ekar dezaketela.
  • 11. 5.- Akordioen ondorioak ENPLEGUA: Bi joera: Lan-estandar kaskarragoak dituzten lekuetara produkzioa eramatea, DUMPING SOZIALA. -Estatuek arau sozialak murrizten dituzte merkataritza erakartzeko. Eurentzat merkataritzarako oztopo dena gure lan-eskubideak dira. ZERBITZU PUBLIKOAK: Trinkete efektua: Enpresa bat jatorrian publikoa izan bazen, berriro nazionalizatzeko kalteordain handia ezarriko da. ENERGIA: Itunek mugagabeko boterea ematen die energia sektoreko multinazional handiei. Berotze globalaren aurkako politika publikoak ezdeusak gertatuko dira.
  • 12. 5.- Akordioen ondorioak EKONOMIA: Tufts unibertsitatearen TXOSTENA CETAren ondorio ekonomikoei buruz 2023rako, urteko soldata urriagoak: ● 1.776 euro inguru Kanadan. ● 316 eta 1.331 euro bitartean EBn. Enplegu galera: 200.000 EBn eta 80.000 Kanadan. Gainera, langabezia eta desberdintasuna areagotuko dira; honek gizarte-kohesioan ondorio larriak izango ditu. POLITIKA: Izugarrizko arriskua da gure eskubideentzat, eta kolpe handia Estatuen ahalmen demokratiko eta burujabetzarentzat. Justizia mailaka pribatizatu egiten da. Atlantikoaren bi aldeetara interes orokorraren kaltetan doa. CETAk korporazioen eta inbertitzaile atzerritarren eskubideak indartzen ditu, herritarren ongizatearen eta interes publiko orokorraren lepotik.
  • 13. 6.- Mobilizazio sozialaren lorpenak -Akordioa mistoa izatea. Mistoa: Estatu kideen eta EBren artean partekatutako eskumena. EB ko herrialdeek ontzat eman behar dute. EBren eskumen esklusiboa: Soilik Europar Parlamentuan erabakitzen da. Mobilizazioen lorpena izan da CETA MISTO gisa hartzea. -ISDS ordez ICS. Europar Batzordeak honi buruzko kontsulta publiko bat egin behar izan zuen, eta negoziazioa gelditu. Kontsultan parte hartu zuten 150.000 lagunen %97ak ISDS TTIPean sartzea ukatu zuten. Ondorioa: Europar Batzordeak ISDS zuritu behar izan zuen, eta ICS proposatu; honek zerbait aldatzen du, baina funtsean ISDSren alderik arriskutsuenak mantentzen ditu. ALDAKETA BAKARRAK: Arbitroen ordez epaileak, eta apelazioa aurkezteko eskubidea. -Lehenago gizartearen mobilizazioak ALCA (Acuerdo de Libre Comercio de las Américas) geldiarazi zuen . -Waloniako parlamentuak CETA arbuiatu du. -CETAren eta TTIPen aurkako 3,4 milioi sinadura bildu da.
  • 14. 7.- Egungo egoera Batzordeak CETAri buruz abenduaren 5ean bozkatuko du. Urriaren 27an EB-Kanada goi-bilera izango da, akordioak nahikoa babes baduela adierazteko. Garrantzitsua da gizartea mobilizatzea. -EBko Kontseiluak ebatzi du (2016 0220 Erabakia) akordioa behin-behinean aplikatuko dela. -Alemaniako Auzitegi Konstituzionalak Kontseiluari esan dio soilik klausula komertzial hutsak direnak aplika daitezkeela behin-behinean (EBren eskumen esklusiboak). Esaterako, ezin dira aplikatu inbertitzaileak babesteko klausulak (ICS) eta langilea babestekoak. Beraz, Alemaniako Konstituzionalak aintzat hartu du CETAren kudeaketan izan den defizit demokratikoa, eta irizpide garrantzitsuak ezarri ditu parlamentuen eskubideak bermatzeko akordio hauen onarpen eta aplikazio prozesuetan.
  • 15. Eskerrik asko zeuen arretagatik!