SlideShare a Scribd company logo
1 of 4
Mota askotako telebista digitalak daude: lurreko telebista
  digitala, satelitea, ADSLa, kablea edo zuntz optikoa eta gailu
  mugikorra.



Adsl:
ADSL edo Asymmetric Digital Subscriber Line DSL konexio
mota bat da. Abiadura handiko linea digitala da, telefono sareak
daraman kobrezko pare bihurrituaz lagunduta. Banda zabaleko
interneterako atzipenerako teknologia da. Datu gehiago
transmititu ditzake, eta ondorioz, abiadura gehiago.

ADSLa eduki ahal izateko, splitter baten instalazioa behar izaten
da, banatzeko betiko telefonoko seinalea konektatzeko erabili
dugunarekiko.

Asimetrikoa deitzen zaio datuak igotzeko eta jaisteko abiadurak
ezberdinak direlako. Normalean deskargatzeko abiadura altuagoa
da. ADSL linean hiru komunikazio kanal ezartzen dira, datuak
bidaltzeko, datuak jasotzeko eta telefonoz hitz egitekoa.

Gaur egun, herrialde batzuetan ADSLaren garapenak ari dira
ezartzen, ADSL2 eta ADSL2+ deituak. Telebista eta kalitate
altuko bideoa emateko dira pare bihurritua erabiliz. Teknologia
honen garapenak konpetentzia handia ekarriko die operadore
telefonikoei eta kable bidezko operadoreei. Teorian onura gehien
bezeroak jasoko du, ahotsa, datuak eta telebista integratzen
dituen zerbitzuak jasoki dituelako.

Abantailak

Internetera konektatzen ari garen bitartean telefonoz hitz
egitea ahalbidetzen du, datuak eta ahotsa kanal ezberdinetatik
doazelako.

Aurretik dagoen egitura erabiltzen du.. Interneteko Zerbitzu
Hornitzaileek gastu handia aurrezten dute teknologiaren
ezarpenean eta erabiltzaileek denbora eta gastu txikiagoa dute
zerbitzua jaso ahal izateko.

Erabiltzaileek etengabeko internet konexioa dute. Puntutik
punturako konexioa dagoelako da hau, zentrala eta erabiltzaileen
artean dagoen lerroa ez delako konpartitua. Honek bermatzen
dio erabiltzaileari banda zabalera dedikatua, zerbitzuaren
kalitatea handituz.

Konexio abiadura altua eskaintzen du (telefonoak eskaintzen
duenarekin alderatuta.

Eragozpenak

Linea telefoniko guztiek ezin dute zerbitzu hau eskaini, pare
bihurrituaren kalitate eskakizunak leku askotan daudenak baino
handiagoak direlako. Pareak zarata eta moteltzearekiko
baldintza onak izan behar ditu. Zentralera dagoen distantzia ere
kontutan hartzekoa da.

Linea hauen zaintze lanak direla eta zerbitzua ez da merkea
egitura txarreko herrialdeetan. Egitura txukunagoa dagoen
herrialdeetan zerbitzua merkeagoa da.

Konexioa egiteko ezinbestekoa den routerra edo ADSL modema
garestia da (routerra gehiago).

Linea telefonikoa behar du funtzionatzeko.



Zuntz optikoa

Duela hamar urtera arte, gaur egungo informazio- eta
komunikazio-trukea erabat ezinezkoa zen. Izan ere, komunikazio-
kanalen oinarrian dauden tresna informatikoak zein teknologikoak
hastapenetan zeuden. 1988. urtera arte, -Atlantikoaren bi aldeak
elkartzen dituen zuntz optikoko kablea jarri zen arte-
komunikazioek ez zuten bidezidorretatik irteterik izan.
Ordudanik informazio-autopistak errealitate dira.



Zuntz optikoari esker, datuak bidaltzeko gaitasuna ikaragarri
hazi da azken urteotan.



Zer da TDT?

Lur Telebista Digitalaren siglak dira. Gaur egungo telebista analogikoa ordezkatzera
datorren telebista berria da. Teknologia honekin informazioak uhin irrati-elektriko gisa
mugitzeari uzten dio, eta pakete digitaletan mugitzen hasten da, beranduago gure
etxeetan dekodifikatu eta irudi, soinu eta datu bihurtuko direnak. Ez dira ez satelitearen,
ez kableen bitartez mugitzen, baizik eta Lurreko azaleratik hurbil dauden uhin
hertziarren bitartez, gure antena hargailura heldu arte.

Telebista digitala analogikoa baino hobea al da?

Baietz esan beharrean gaude. Alde batetik, irudiaren kalitatea analogikoaren baino
hobea delako; Bestetik, soinuari eta irudiei datu eta aplikazioak gehitzeko daukagun
aukeragatik; eta azkenik, kate analogiko batek daukan espazio berdinean lau telebista
saio eskaintzerakoan, espektro irrati-elektrikoaren erabilera hobetzeagatik.

Zenbat telebista saio egongo dira?

2010 urtean, Euskal Autonomi Erkidegoko etxe bakoitzak 11 kate digital eduki ahal
izango lituzke, telebistako 44 saio. Dagoen planifikazioaren arabera, azken emaitza
hauxe izango da: 8 saio TVErako, 4 A3rako, 4 T5erako, 4 Cuatrorako, 4 NETerako, 4
Seigarrenerako (La Sexta), beste 4 VEOrako, 8 saio autonomiko eta 4 saio Tokiko
Telebistetarako.

Telebista analogikoa desagertuko al da?

Hala da, iragarrita dago 2010eko apirilean analogikoa itzaliko dela, nolabait esateko.
Ordura arte, emisio analogiko eta digitalak tartekatuko dira, azken hauen estaldura
apurka-apurka handitzen joango delarik.

Zer behar da TDT ikusteko?

Normalean errezepzio antenan aldaketaren bat egin beharko da. Aldaketa hauen
zenbatekoa, antenista elkarteeen arabera, 300 eta 600 euro artekoa izango da, bere
helmenaren arabera. Gainera, beharrezkoa da hargailu digital bat edo antenaren lotunera
konektatzen den dekodifikagailu bat edukitzea. Dekodifikagailu hori telebistara
konektatzen da eurokonektore baten bitartez, eta 50 eta 150 euro arteko kostua dauka.
Nola jakin dezaket TDT estaldura daukadan edo ez?

ETBko programen estalduraren hedadura ezagutzeko, kontsultatu web orri honetan.
Hedabide zerbitzu hornitzaileak hainbat direnez, www.televisiondigital.es webgunea
kontsulta dezakezu, beste telebista batzuen estaldura ezagutzeko.

Edozein kasutan eta teknologia hauen izaeragatik, antenistari kontsultatu behar zaio
beti.

More Related Content

More from ElhuyarOlinpiada

More from ElhuyarOlinpiada (20)

941_umea.doc
941_umea.doc941_umea.doc
941_umea.doc
 
932_zientzia.doc
932_zientzia.doc932_zientzia.doc
932_zientzia.doc
 
912_doc1.doc
912_doc1.doc912_doc1.doc
912_doc1.doc
 
885_energia motak.ppt
885_energia motak.ppt885_energia motak.ppt
885_energia motak.ppt
 
861_triangulo de penrose.pdf
861_triangulo de penrose.pdf861_triangulo de penrose.pdf
861_triangulo de penrose.pdf
 
860_euskal dantzak.ppt
860_euskal dantzak.ppt860_euskal dantzak.ppt
860_euskal dantzak.ppt
 
833_nuevos_dibujos_de_j.breaver.pps
833_nuevos_dibujos_de_j.breaver.pps833_nuevos_dibujos_de_j.breaver.pps
833_nuevos_dibujos_de_j.breaver.pps
 
832_musika motak[1].ppt
832_musika motak[1].ppt832_musika motak[1].ppt
832_musika motak[1].ppt
 
830_aurkezpena1.ppt
830_aurkezpena1.ppt830_aurkezpena1.ppt
830_aurkezpena1.ppt
 
827_itsaso_koala.ppt
827_itsaso_koala.ppt827_itsaso_koala.ppt
827_itsaso_koala.ppt
 
826_tipo_de_tortugas.doc
826_tipo_de_tortugas.doc826_tipo_de_tortugas.doc
826_tipo_de_tortugas.doc
 
825_hartz_arrea.ppt
825_hartz_arrea.ppt825_hartz_arrea.ppt
825_hartz_arrea.ppt
 
824_tutanjamon.doc
824_tutanjamon.doc824_tutanjamon.doc
824_tutanjamon.doc
 
823_iritziak_dbh1.ppt
823_iritziak_dbh1.ppt823_iritziak_dbh1.ppt
823_iritziak_dbh1.ppt
 
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
823_dbh1_irakurzaletsuna_bultzatuz.ppt
 
822_prozedurak..doc.doc
822_prozedurak..doc.doc822_prozedurak..doc.doc
822_prozedurak..doc.doc
 
778_jesus_obreroko_jaiak[1] zuzenduta.ppt
778_jesus_obreroko_jaiak[1] zuzenduta.ppt778_jesus_obreroko_jaiak[1] zuzenduta.ppt
778_jesus_obreroko_jaiak[1] zuzenduta.ppt
 
749_arparen atalak(irudia).doc
749_arparen atalak(irudia).doc749_arparen atalak(irudia).doc
749_arparen atalak(irudia).doc
 
742_emakume taldearentzako gutuna.doc
742_emakume taldearentzako gutuna.doc742_emakume taldearentzako gutuna.doc
742_emakume taldearentzako gutuna.doc
 
741_mesopotamia.doc
741_mesopotamia.doc741_mesopotamia.doc
741_mesopotamia.doc
 

53_zernola.doc

  • 1. Mota askotako telebista digitalak daude: lurreko telebista digitala, satelitea, ADSLa, kablea edo zuntz optikoa eta gailu mugikorra. Adsl: ADSL edo Asymmetric Digital Subscriber Line DSL konexio mota bat da. Abiadura handiko linea digitala da, telefono sareak daraman kobrezko pare bihurrituaz lagunduta. Banda zabaleko interneterako atzipenerako teknologia da. Datu gehiago transmititu ditzake, eta ondorioz, abiadura gehiago. ADSLa eduki ahal izateko, splitter baten instalazioa behar izaten da, banatzeko betiko telefonoko seinalea konektatzeko erabili dugunarekiko. Asimetrikoa deitzen zaio datuak igotzeko eta jaisteko abiadurak ezberdinak direlako. Normalean deskargatzeko abiadura altuagoa da. ADSL linean hiru komunikazio kanal ezartzen dira, datuak bidaltzeko, datuak jasotzeko eta telefonoz hitz egitekoa. Gaur egun, herrialde batzuetan ADSLaren garapenak ari dira ezartzen, ADSL2 eta ADSL2+ deituak. Telebista eta kalitate altuko bideoa emateko dira pare bihurritua erabiliz. Teknologia honen garapenak konpetentzia handia ekarriko die operadore telefonikoei eta kable bidezko operadoreei. Teorian onura gehien bezeroak jasoko du, ahotsa, datuak eta telebista integratzen dituen zerbitzuak jasoki dituelako. Abantailak Internetera konektatzen ari garen bitartean telefonoz hitz egitea ahalbidetzen du, datuak eta ahotsa kanal ezberdinetatik doazelako. Aurretik dagoen egitura erabiltzen du.. Interneteko Zerbitzu Hornitzaileek gastu handia aurrezten dute teknologiaren
  • 2. ezarpenean eta erabiltzaileek denbora eta gastu txikiagoa dute zerbitzua jaso ahal izateko. Erabiltzaileek etengabeko internet konexioa dute. Puntutik punturako konexioa dagoelako da hau, zentrala eta erabiltzaileen artean dagoen lerroa ez delako konpartitua. Honek bermatzen dio erabiltzaileari banda zabalera dedikatua, zerbitzuaren kalitatea handituz. Konexio abiadura altua eskaintzen du (telefonoak eskaintzen duenarekin alderatuta. Eragozpenak Linea telefoniko guztiek ezin dute zerbitzu hau eskaini, pare bihurrituaren kalitate eskakizunak leku askotan daudenak baino handiagoak direlako. Pareak zarata eta moteltzearekiko baldintza onak izan behar ditu. Zentralera dagoen distantzia ere kontutan hartzekoa da. Linea hauen zaintze lanak direla eta zerbitzua ez da merkea egitura txarreko herrialdeetan. Egitura txukunagoa dagoen herrialdeetan zerbitzua merkeagoa da. Konexioa egiteko ezinbestekoa den routerra edo ADSL modema garestia da (routerra gehiago). Linea telefonikoa behar du funtzionatzeko. Zuntz optikoa Duela hamar urtera arte, gaur egungo informazio- eta komunikazio-trukea erabat ezinezkoa zen. Izan ere, komunikazio- kanalen oinarrian dauden tresna informatikoak zein teknologikoak hastapenetan zeuden. 1988. urtera arte, -Atlantikoaren bi aldeak elkartzen dituen zuntz optikoko kablea jarri zen arte-
  • 3. komunikazioek ez zuten bidezidorretatik irteterik izan. Ordudanik informazio-autopistak errealitate dira. Zuntz optikoari esker, datuak bidaltzeko gaitasuna ikaragarri hazi da azken urteotan. Zer da TDT? Lur Telebista Digitalaren siglak dira. Gaur egungo telebista analogikoa ordezkatzera datorren telebista berria da. Teknologia honekin informazioak uhin irrati-elektriko gisa mugitzeari uzten dio, eta pakete digitaletan mugitzen hasten da, beranduago gure etxeetan dekodifikatu eta irudi, soinu eta datu bihurtuko direnak. Ez dira ez satelitearen, ez kableen bitartez mugitzen, baizik eta Lurreko azaleratik hurbil dauden uhin hertziarren bitartez, gure antena hargailura heldu arte. Telebista digitala analogikoa baino hobea al da? Baietz esan beharrean gaude. Alde batetik, irudiaren kalitatea analogikoaren baino hobea delako; Bestetik, soinuari eta irudiei datu eta aplikazioak gehitzeko daukagun aukeragatik; eta azkenik, kate analogiko batek daukan espazio berdinean lau telebista saio eskaintzerakoan, espektro irrati-elektrikoaren erabilera hobetzeagatik. Zenbat telebista saio egongo dira? 2010 urtean, Euskal Autonomi Erkidegoko etxe bakoitzak 11 kate digital eduki ahal izango lituzke, telebistako 44 saio. Dagoen planifikazioaren arabera, azken emaitza hauxe izango da: 8 saio TVErako, 4 A3rako, 4 T5erako, 4 Cuatrorako, 4 NETerako, 4 Seigarrenerako (La Sexta), beste 4 VEOrako, 8 saio autonomiko eta 4 saio Tokiko Telebistetarako. Telebista analogikoa desagertuko al da? Hala da, iragarrita dago 2010eko apirilean analogikoa itzaliko dela, nolabait esateko. Ordura arte, emisio analogiko eta digitalak tartekatuko dira, azken hauen estaldura apurka-apurka handitzen joango delarik. Zer behar da TDT ikusteko? Normalean errezepzio antenan aldaketaren bat egin beharko da. Aldaketa hauen zenbatekoa, antenista elkarteeen arabera, 300 eta 600 euro artekoa izango da, bere helmenaren arabera. Gainera, beharrezkoa da hargailu digital bat edo antenaren lotunera konektatzen den dekodifikagailu bat edukitzea. Dekodifikagailu hori telebistara konektatzen da eurokonektore baten bitartez, eta 50 eta 150 euro arteko kostua dauka.
  • 4. Nola jakin dezaket TDT estaldura daukadan edo ez? ETBko programen estalduraren hedadura ezagutzeko, kontsultatu web orri honetan. Hedabide zerbitzu hornitzaileak hainbat direnez, www.televisiondigital.es webgunea kontsulta dezakezu, beste telebista batzuen estaldura ezagutzeko. Edozein kasutan eta teknologia hauen izaeragatik, antenistari kontsultatu behar zaio beti.