Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Irakasleen harrerarako gida: datuak eta pribazitatea

105 views

Published on

EASO Politeknikoan irakasleen harrerarako prestakuntza unitatea, hain zuzen, datuak eta pribazitateaz.

Published in: Education
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Irakasleen harrerarako gida: datuak eta pribazitatea

  1. 1. Datuak eta pribazitatea Irakasleentzako harrera-gida Koldo Olaskoaga Berrikusketa 2018-01-22
  2. 2. Pertsonei buruzko datuak kudeatzen ditugu Legeak haiek babestera behartzen gaitu
  3. 3. Zer dira datu pertsonalak Europako araudi berriaren arabera ● Datu pertsonalak: pertsona fisiko identifikatu edo identifikagarriei buruzko edozein informazio alfanumeriko, grafiko, fotografiko edo beste edozein motatako. Nahiz eta identitate batekin loturarik ez eduki, izaera pertsonala duen datua da beraren bidez gizatalde baten barruan pertsona bat neurrigabeko ahaleginik egin gabe identifika edo indibidualiza daitekeenean. ● Bereziki babestutako datuak: datu pertsonal batzuk bereziki sentsibleak izaten dira, pertsonaren arlo intimoari eta pertsonalari dagozkien egoerak edo informazioak ezagutzera ematen dituztelako. Datu pertsonalen kategoria honetan sartzen dira honako ezaugarriak dituzten guztiak: ○ ideologiaren, afiliazio sindikalaren, erlijioaren eta sinesmenen ezagutarazleak izatea, ○ arraza-jatorriaren, osasunaren eta bizitza sexualaren aipamena egiten dutenak, ○ arau-hauste penalak edo administratiboei buruz dihardutenak. 1 oharra: gerta daiteke familiarengandik edo/eta interesatuarengandik jasotako datuak ez erregistratzea zuhurra izatea, ez eta, erabat beharrezkoa ez bada, gainerako irakasle-taldearekin partekatzea ere. 2 oharra: identifikagarriak diren pertsonekiko argazkiak eta bideoak datu pertsonalak, beraz, beste datuak bezala tratatu behar dira.
  4. 4. Datu-babesa legedia Gidak interpretatzen lagun diezaguke
  5. 5. Sekretuari buruzko betebeharra (gidaren 19. or.) ● Izaera pertsonala daukaten datuetara irispidea duen pertsona orok haiei buruzko sekretua gorde beharra dauka. ● Sekretuari buruzko betebehar hau funtsezkoa da datu-babeserako oinarrizko eskubidea bermatzeko eta ikastetxeetan eta hezkuntza-administrazioetan lana egiten duen pertsona orok -irakasleak, administrazioko langileak edo laguntza-zerbitzuetakoak- nahitaez bete beharrekoa, eskuratzen dituzten izaera pertsonaleko datuekiko. ● Gainera, sekretuari buruzko betebeharrak badirau baita arduradunarekin edo tratamenduaren enkargatuarekin edukitako harremana bukatu ondoren ere.
  6. 6. Datuak euskarri desberdinetan Paperean eta digitala
  7. 7. Datuak formatu desberdinetan erabiltzen ditugu ● Zerrendak Driven ● Kalifikazioak daukaten zerrenda inprimatuak ebaluaketa bileretarako ● Ikastetxeko jardueretako argazkiak ● Kalifikazioak eta iruzkinak dituzten zuzendutako azterketak ● Sinadura orriak ● Irakaslearen koadernoak...
  8. 8. Inprimatutako dokumentuak Ahal dela inprimatzea ekidin
  9. 9. Zer egin datu pertsonalak dauzkaten dokumentu inprimatuekin ● Hasteko, ez oharkabetu eta nonbait utzi baimenik ez daukaten pertsonentzako eskuragai. ● Ez atera ikastetxetik. ● Beren eginkizuna bete ondoren suntsitu. Nola suntsitu?: atezaindegian bada dokumentuak suntsitzeko makina bat. Desegin beharra dagoenean bertara eraman daitezke suntsi ditzaten (departamenturen batek badauka bere makina).
  10. 10. Formatu digitaleko datuak Datu irisgarriak behar dituenarentzat
  11. 11. Zer ez dut inola ere egin behar ● Zure pasahitzak beste pertsona batekin partekatu: ikastetxeak behar duen oro kontu baten hornitzen du, ondorioz ez dago pasahitzak partekatu beharrik. ● Saioa irekita utzi arretarik gabe: baimenik gabeko pertsonek babestutako informaziora heltzeko aukera izango lukete. ● Ikastetxekoa ez den kontu baten bidez datu pertsonalak dauzkaten dokumentuak partekatu: pribatutasun politikek ez dituzte beharrezkoak diren eskakizunak betetzen ikastetxeko domeinutik at. ● Datu pertsonalak dauzkaten dokumentuak deskargatu babesik gabeko pendrive batera: gomendagarria da datu pertsonalak dauzkaten dokumentuak ez ateratzea inoiz Drivetik, baina aterako balira gailu enkriptatu baten bidez izan beharko luke.
  12. 12. Moduluko /erronkako koadernoa Datu pertsonalen gure biltegia moduluko/erronkako irakasleentzat soilik irisgarria
  13. 13. Zer egin behar dut edo egin dezaket ● Ikasturte hasieran: ○ Compartirlo con la cDepartamentuko kontuarekin partekatu: horrela, bajan baldin banago, ordezkatuko nauenari koadernorako sarbidea eman ahal izango zaio. ● Ikasturte amaieran: ○ Datu pertsonalak ezabatu: zerrendak, oharrak, kalifikazioak… ○ Plangintzarekin kopia bat egin. ○ Departamentuko dagokion karpetan gorde: datu pertsonalik gabeko kopia honetatik kontu pertsonal batean kopia bat egin daiteke edo nahi bada deskargatu ere bai. Kontuz: modulu/erronkaren plangintzaren kopia bat egin dezakezu eta sistematik atera ikastetxekoa ez den kontu batera, baina betiere datu pertsonalik gabe.
  14. 14. Komunikazioa Datuak babesteko barne kanalak @ikaslea.easo.eus ..@easo.eus
  15. 15. Pribatutasun politikak: G Suite Educación vs Gmail ● G Suite Educaciónen pribatutasun politikak (@easo.eus, @ikaslea.easo.eus) eta @gmail.com kontuak ez dira gauza berdina (ikus pribatutasuna atala G Suiteren euskarrian). ● Zein zerbitzuri ezartzen zaizkie G Suite Educaciónen politikak: Gmail, Drive, Dokumentuak, Kalkulu orriak, Aurkezpenak, Formularioak, Taldeak, Egutegia, Google+, Hangouts eta Hangouts Meet, Keep eta Sites. ● Beste zerbitzu batzuk hala nola Youtubek, Mapsek eta hainbat osagaik beren pribatutasun-politikak dauzkate (iragarkiak edukitzen dituzte, informazioa partekatzen dute…).
  16. 16. Zer dio AEPDren gidaren dekalogoak 7.-Irakasleen eta ikasleen gurasoen arteko komunikazioak, ahal dela, ikastetxeak haien eskura jarritako bitartekoen bidez egin behar dira (heziketa-plataformak, ikastetxeko posta elektronikoa). 8.-Ez da gomendatzen bat-bateko mezularitza aplikazioen erabilera (WhatsApp, adibidez) irakasle eta gurasoen artean. Alabaina, adingabekoaren interes gorena arriskuan egon litekeen kasuetan, adibidez istripuren batean edo irteeraren batean ondoezik jarriko balitz, eta gurasoak, guraso-ahalaren jabe izanik, jakinaren gainean jarri eta lasaitzeko asmoz, irudiak hartu eta haiei bidaltzerik egongo litzateke. Argibidea: irakasleen arteko komunikazioa aipatzen ez den arren, inoiz ez litzateke datu-pertsonalik erabili beharko ikastetxeak hornitutako kanaletatik at.
  17. 17. Erabilera arduratsuko araudia Lehen aipatutako puntuetako batzuk islatzen ditu
  18. 18. Edozein zalantza... Sistemaren arduraduna sistema@easo.eus IKTen arduraduna ikt@easo.eus ?

×