SlideShare a Scribd company logo
1 of 3
Download to read offline
3. MAILA ONLINE


                                     BALDINTZAK:

ADITZ JOKATUAZ              ADITZ JOKATU GABEAZ          BESTELAKOAK
Ba- …, baldin eta … ba…     -z gero, ezik, ezean,        Bestela, bertzenaz,
                            -tzera, -tzekotan            osteratzean, ezpabere


a- Nahi izanez gero, sagardotegira joan gaitezke bihar- Nahi baduzue, sagardotegira…
b- Hori jakinda, ez nintzen joango= hori jakin izan banu, ez nintzen joango.
c- Bihar itzuli beharko didazu kotxea, nik uztea nahi baduzu= kotxea uztekotan, bihar
   itzuli beharko didazu.
d- Azterketa hori gainditu behar baduzu, has zaitez ikasten lehenbailehen= azterketa
   hori gainditzekotan, has zaitez ikasten lehenbailehen= lehenbailehen ikasten hasi
   beharko duzu, azterketa hori gaindituko baduzu.
e- Italian pasta jango dut, zerbait jaten badut= Italian pasta jango dut, zerbait
   jatekotan. (aditz bera –jan, kasu honetan- baldintzan eta ondorioan).
f- Hobe isiltzen bazarete. Isiltzen ez bazarete, gorriak ikusiko dituzue= Hobe isiltzen
   bazarete, bestela, gorriak …/ bertzenaz, ezpabere, osterantzean.




                                     ERLATIBERAK:

a- ...jakin behar dute; haiei esango diet= jakin behar duteNEI esango diet.
b- Ekarri dudan boligrafoa= nik ekarritako boligrafoa
c- Mutila ez da etorri; horrek jan ditu denak= etorri ez den mutilak jan ditu denak.
d- Arraroa dirudi; hala ere, batzuk ilargira iritsi dira= arraroa badirudi ere, badago
   ilargira iritsi denik.
e- Lekua ezagutzen den norbait behar dugu, baina ez dago inor.= …behar badugu ere,
   ez dago lekua ezagutzen duenik.
f- Umeek atzo egin zuten; nik horri ez nioke aparteko garrantzirik emango. = Umeek
   atzo egin zutenari nik ez nioke aparteko garrantzirik emango.
g- Egun hartan eskaileretan behera erori nintzen. Ordukoa da argazkia =
   … erori nintzeNEKOA da argazkia.
h- Azterketa gainditu dutelako mutil guztiek izango dute saria= Mutilek, zeintzuk
   azterketa gainditu baitute, saria izango dute./ …, non …..-n, ….. (adi! hau erlatibo ez-
   murriztailea da, denei egiten baitie erreferentzia –gaztelaniaz , los cuales aprobaron
   el exámen-)
i- Ez dakigu zer egin etxearekin; izan ere, apurtuta dago.= Etxea, zeinarekin ez
   baitakigu zer egin, apurtuta dago.




                                                                                          1
3. MAILA ONLINE


                                    KONPARATIBOAK:

Nola(ko): BAINO ….-AGO(A); Zenbat: BAINO … GEHIAGO/GUTXIAGO

ZENBAT                       …-(n) beste, adina, lain,    Honenbeste, horrenbeste,
                             bezainbat, bezainbeste,      hainbeste
                             hainbat


   a- Hau polita da; neurri berean da zatarra hori= Hau polita den bezain zatarra da
      hori.
   b- Zure buruak ez dauka garai batean zuen indarra= Zure buruak ez dauka garai
      batean adinako indarrik.
   c- Etxea handia zela esan zidaten; hala ere, ez da horren handia= Etxea ez da esan
      zidaten bezain handia.
   d- Larri samarra dela esan duzu; dena dela, larriagoa da= Esan duzun baino
      larriagoa da.
   e- Nik jende asko espero nuen; eta hainbeste jende zegoen han= Nik espero
      adina jende zegoen han.
   f- Diru asko bilduko genuela uste zuten; ez genuen hainbeste bildu= Ez genuen
      uste zuten adina diru bildu.

SUPERLATIBOA: -rik…-en, -etan….-en, -etatik…-en, -etarik…-en, denik eta…-en ahalik eta
…-en, ahalbait …-en, direnik eta .-en, ezin+adj+…-ago/ gero eta azkarrago, zein baino
zein txotxoloagoa, zenbat eta…..-ago, orduan eta …-ago, aldian baino aldian …-ago

Kontuz: adjetiboak a artikulua hartzen du: adberbioak ez, ordea. Adib: Gero eta
azkarragoa da BAINA Gero eta azkarrago ikasten du.


                       MODUZKOAK: Bereizi NOLA eta NOLAKO(A)

   a-   Nik era batean pentsatzen nuen eta zuk horrela egin duzu= Nik pentsatzen nuen
        bezala egin duzu (moduan, eran, erara, legez, gisan, …)
   b-   NOLAKOA? Zuk duzun gisakoa erosi dugu etxea= zurea bezalakoa erosi dugu
        etxea= zurearen modukoa erosi dugu etxea= Zurea lakoa erosi dugu etxea.
   c-   Zu bezalako lagunak topatuko dituzu han= Zure gisako lagunak topatuko
        dituzu han.
   d-   Hori behar den garaian erosita, merkeago aterako litzaizuke= ... erosiko bazenu,
        merkeago aterako litzaizuke.
   e-   Zenbat eta aurrerago jo, orduan eta beldur handiagoa izango duzu= Aurrerago
        jotzen duzun heinean (neurrian), beldur handiagoa ….= aurrerago jo ahala,
        beldur handiagoa…
   f-   Une batean geldirik gelditu zen ate parean, ez aurrera ez atzera= …
        gelditu zen, ez aurrera ez atzera jotzen ez zuela.
   g-   Loroek bezala hitz egiten du= Loroa balitz bezala hitz egiten du.
   h-   Epailea balitz bezala, erabaki guztiak berak hartzen ditu= Epailea bailitzan,
        berak hartzen ditu erabaki guztiak. (balira bezala= bailiran; ibiliko balira bezala=
        bailebiltzan…)
   i-   Gurasoek bezala (legez) egin dute aurrera= Gurasoen antzera (-en modura,
        -en gisara) egin dute aurrera.




                                                                                          2
3. MAILA ONLINE


                                   IRITZIA:
              gorETSI, gaitzETSI, onETSI, lehenETSI, gutxiETSI, ...

a- Oso lan ona egin zuen; hala ere, ez diote aparteko garrantzirik eman- Oso lan ona
   egin zuen arren, gutxietsi egin dute.
b- Puntu asko galdu dituzte: horiek berreskuratzea izango da taldearen lehentasuna-
   Galdutako puntuak berreskuratzea lehenetsiko du taldeak.
c- Ez du inorekin hitz egiteko jarrera agertu; hori txartzat hartu dute- Inorekin hitz
   egiteko jarrera agertu ez izana gaitzetsi dute.


                               NOMINALIZAZIOA

a- Aretoari 12 buelta emanarazi dizkit entrenatzaileak= Aretoari 12 buelta ematera
   behartu nau entrenatzaileak.
b- Kanpoko mahaiak barrura sartzeko eskatu digu nagusiak= Kanpoko mahaiak
   barrura sar ditzagula eskatu digu nagusiak.
c- Ez ditut jostailuak ekarri zuek jolasteko= Ez ditut … ekarri zuek jolas zaitezten.
d- Zer iruditzen zaizu Julenek esandakoa?= Zer deritzozu Julenek esandakoari?
e- Asko erre dut orain arte eta, beraz, ez dut gehiago erreko= Orain arte asko erre
   dudanez, erretzeari utziko diot.
f- Orain denbora gehiago dut; ikasten hasiko naiz= Orain denbora gehiago
   dudanez, ikasteari ekingo diot.
g- Aspertuta nago beti lelo bera entzuteaz= Beti lelo bera entzuteak aspertzen
   nau.
h- Bidaia luze bat egin nahi dut= Bidaia luze bat egiteko gogoa daukat (irrikan
   nago)
i- Filma ikusi gabe eman dute askok iritzia= Filma ikusteke eman dute askok iritzia.
j- Azterketa gainditu dut. Horrek lasaitu nau= Azterketa gaindiTZEAK lasaitu nau.
k- Azterketa hura gainditu nuen. Horrek lasaitu ninduen= Azterketa hura gainditu
   IZANAK lasaitu ninduen.
l- Ezin izan dut sarrera gehiago lortu= EZ dut sarrera gehiagorik lortzerik izan.


                                    BELDUR:

a- Ez dut uste etorriko direnik; horren beldur naiz= Etorriko ez diren beldur naiz.
b- Beldur diot hori esateari= Hori esateak beldurtzen nau.




                                                                                      3

More Related Content

More from E-idazkaritza

2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpainaE-idazkaritza
 
M ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaM ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaE-idazkaritza
 
Pediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaPediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaE-idazkaritza
 
Pediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaPediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaE-idazkaritza
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatriaE-idazkaritza
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaE-idazkaritza
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaE-idazkaritza
 
Erdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakErdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakE-idazkaritza
 
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1E-idazkaritza
 
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakE-idazkaritza
 

More from E-idazkaritza (20)

Probatu gabe
Probatu gabeProbatu gabe
Probatu gabe
 
Bangkok
BangkokBangkok
Bangkok
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina
 
M ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaM ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atala
 
Mina
MinaMina
Mina
 
Pediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaPediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoa
 
Pediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaPediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegia
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatria
 
Baiona
BaionaBaiona
Baiona
 
Araua 0025(4)
Araua 0025(4)Araua 0025(4)
Araua 0025(4)
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
 
Erdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakErdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrak
 
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
 
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
 
Bezala
BezalaBezala
Bezala
 
Bezala
BezalaBezala
Bezala
 
Bere haren(1)
Bere haren(1)Bere haren(1)
Bere haren(1)
 
Kalko okerrak
Kalko okerrakKalko okerrak
Kalko okerrak
 
Gutunak
GutunakGutunak
Gutunak
 

Berridazketetarako baliokideak2

  • 1. 3. MAILA ONLINE BALDINTZAK: ADITZ JOKATUAZ ADITZ JOKATU GABEAZ BESTELAKOAK Ba- …, baldin eta … ba… -z gero, ezik, ezean, Bestela, bertzenaz, -tzera, -tzekotan osteratzean, ezpabere a- Nahi izanez gero, sagardotegira joan gaitezke bihar- Nahi baduzue, sagardotegira… b- Hori jakinda, ez nintzen joango= hori jakin izan banu, ez nintzen joango. c- Bihar itzuli beharko didazu kotxea, nik uztea nahi baduzu= kotxea uztekotan, bihar itzuli beharko didazu. d- Azterketa hori gainditu behar baduzu, has zaitez ikasten lehenbailehen= azterketa hori gainditzekotan, has zaitez ikasten lehenbailehen= lehenbailehen ikasten hasi beharko duzu, azterketa hori gaindituko baduzu. e- Italian pasta jango dut, zerbait jaten badut= Italian pasta jango dut, zerbait jatekotan. (aditz bera –jan, kasu honetan- baldintzan eta ondorioan). f- Hobe isiltzen bazarete. Isiltzen ez bazarete, gorriak ikusiko dituzue= Hobe isiltzen bazarete, bestela, gorriak …/ bertzenaz, ezpabere, osterantzean. ERLATIBERAK: a- ...jakin behar dute; haiei esango diet= jakin behar duteNEI esango diet. b- Ekarri dudan boligrafoa= nik ekarritako boligrafoa c- Mutila ez da etorri; horrek jan ditu denak= etorri ez den mutilak jan ditu denak. d- Arraroa dirudi; hala ere, batzuk ilargira iritsi dira= arraroa badirudi ere, badago ilargira iritsi denik. e- Lekua ezagutzen den norbait behar dugu, baina ez dago inor.= …behar badugu ere, ez dago lekua ezagutzen duenik. f- Umeek atzo egin zuten; nik horri ez nioke aparteko garrantzirik emango. = Umeek atzo egin zutenari nik ez nioke aparteko garrantzirik emango. g- Egun hartan eskaileretan behera erori nintzen. Ordukoa da argazkia = … erori nintzeNEKOA da argazkia. h- Azterketa gainditu dutelako mutil guztiek izango dute saria= Mutilek, zeintzuk azterketa gainditu baitute, saria izango dute./ …, non …..-n, ….. (adi! hau erlatibo ez- murriztailea da, denei egiten baitie erreferentzia –gaztelaniaz , los cuales aprobaron el exámen-) i- Ez dakigu zer egin etxearekin; izan ere, apurtuta dago.= Etxea, zeinarekin ez baitakigu zer egin, apurtuta dago. 1
  • 2. 3. MAILA ONLINE KONPARATIBOAK: Nola(ko): BAINO ….-AGO(A); Zenbat: BAINO … GEHIAGO/GUTXIAGO ZENBAT …-(n) beste, adina, lain, Honenbeste, horrenbeste, bezainbat, bezainbeste, hainbeste hainbat a- Hau polita da; neurri berean da zatarra hori= Hau polita den bezain zatarra da hori. b- Zure buruak ez dauka garai batean zuen indarra= Zure buruak ez dauka garai batean adinako indarrik. c- Etxea handia zela esan zidaten; hala ere, ez da horren handia= Etxea ez da esan zidaten bezain handia. d- Larri samarra dela esan duzu; dena dela, larriagoa da= Esan duzun baino larriagoa da. e- Nik jende asko espero nuen; eta hainbeste jende zegoen han= Nik espero adina jende zegoen han. f- Diru asko bilduko genuela uste zuten; ez genuen hainbeste bildu= Ez genuen uste zuten adina diru bildu. SUPERLATIBOA: -rik…-en, -etan….-en, -etatik…-en, -etarik…-en, denik eta…-en ahalik eta …-en, ahalbait …-en, direnik eta .-en, ezin+adj+…-ago/ gero eta azkarrago, zein baino zein txotxoloagoa, zenbat eta…..-ago, orduan eta …-ago, aldian baino aldian …-ago Kontuz: adjetiboak a artikulua hartzen du: adberbioak ez, ordea. Adib: Gero eta azkarragoa da BAINA Gero eta azkarrago ikasten du. MODUZKOAK: Bereizi NOLA eta NOLAKO(A) a- Nik era batean pentsatzen nuen eta zuk horrela egin duzu= Nik pentsatzen nuen bezala egin duzu (moduan, eran, erara, legez, gisan, …) b- NOLAKOA? Zuk duzun gisakoa erosi dugu etxea= zurea bezalakoa erosi dugu etxea= zurearen modukoa erosi dugu etxea= Zurea lakoa erosi dugu etxea. c- Zu bezalako lagunak topatuko dituzu han= Zure gisako lagunak topatuko dituzu han. d- Hori behar den garaian erosita, merkeago aterako litzaizuke= ... erosiko bazenu, merkeago aterako litzaizuke. e- Zenbat eta aurrerago jo, orduan eta beldur handiagoa izango duzu= Aurrerago jotzen duzun heinean (neurrian), beldur handiagoa ….= aurrerago jo ahala, beldur handiagoa… f- Une batean geldirik gelditu zen ate parean, ez aurrera ez atzera= … gelditu zen, ez aurrera ez atzera jotzen ez zuela. g- Loroek bezala hitz egiten du= Loroa balitz bezala hitz egiten du. h- Epailea balitz bezala, erabaki guztiak berak hartzen ditu= Epailea bailitzan, berak hartzen ditu erabaki guztiak. (balira bezala= bailiran; ibiliko balira bezala= bailebiltzan…) i- Gurasoek bezala (legez) egin dute aurrera= Gurasoen antzera (-en modura, -en gisara) egin dute aurrera. 2
  • 3. 3. MAILA ONLINE IRITZIA: gorETSI, gaitzETSI, onETSI, lehenETSI, gutxiETSI, ... a- Oso lan ona egin zuen; hala ere, ez diote aparteko garrantzirik eman- Oso lan ona egin zuen arren, gutxietsi egin dute. b- Puntu asko galdu dituzte: horiek berreskuratzea izango da taldearen lehentasuna- Galdutako puntuak berreskuratzea lehenetsiko du taldeak. c- Ez du inorekin hitz egiteko jarrera agertu; hori txartzat hartu dute- Inorekin hitz egiteko jarrera agertu ez izana gaitzetsi dute. NOMINALIZAZIOA a- Aretoari 12 buelta emanarazi dizkit entrenatzaileak= Aretoari 12 buelta ematera behartu nau entrenatzaileak. b- Kanpoko mahaiak barrura sartzeko eskatu digu nagusiak= Kanpoko mahaiak barrura sar ditzagula eskatu digu nagusiak. c- Ez ditut jostailuak ekarri zuek jolasteko= Ez ditut … ekarri zuek jolas zaitezten. d- Zer iruditzen zaizu Julenek esandakoa?= Zer deritzozu Julenek esandakoari? e- Asko erre dut orain arte eta, beraz, ez dut gehiago erreko= Orain arte asko erre dudanez, erretzeari utziko diot. f- Orain denbora gehiago dut; ikasten hasiko naiz= Orain denbora gehiago dudanez, ikasteari ekingo diot. g- Aspertuta nago beti lelo bera entzuteaz= Beti lelo bera entzuteak aspertzen nau. h- Bidaia luze bat egin nahi dut= Bidaia luze bat egiteko gogoa daukat (irrikan nago) i- Filma ikusi gabe eman dute askok iritzia= Filma ikusteke eman dute askok iritzia. j- Azterketa gainditu dut. Horrek lasaitu nau= Azterketa gaindiTZEAK lasaitu nau. k- Azterketa hura gainditu nuen. Horrek lasaitu ninduen= Azterketa hura gainditu IZANAK lasaitu ninduen. l- Ezin izan dut sarrera gehiago lortu= EZ dut sarrera gehiagorik lortzerik izan. BELDUR: a- Ez dut uste etorriko direnik; horren beldur naiz= Etorriko ez diren beldur naiz. b- Beldur diot hori esateari= Hori esateak beldurtzen nau. 3