SlideShare a Scribd company logo
1 of 9
Download to read offline
1. Honela idatziko dira hitz hauek:
a. Bat-batean
b. Behinik behin
c. Batik bat
Lehendabizikoa marrarekin eta beste biak marra gabe eta bereizita.
Ez erabili beste formarik: *bat batean, *behinik-behin, *batik-bat edo *bapatean.
2. Bait partikula beti aditzari lotua idatziko da, aldaketa fonologikoa eraginez:
a. Baikara
b. Bainaiz
c. Baihaiz
d. Baitoa
e. Bailuke,...
Ez idatzi bereizita: *bait gara, bai gara, *bait naiz, *bait doa, *bait luke, bailuke…
3. Bi era desberdin hauetan idatz daitezke forma hauek:
a. Aurrealde edo urreko alde
b. Atzealde edo atzeko alde
c. Goialde edo goiko alde.
d. Barnealde edo barneko alde …
Lehenbiziko kasuan, bat eginik eta bigarrenean, -ko errespetatuz.
Ez idatzi *aurrekalde, *atzekalde, *goikalde, *barnekalde…
4. Hauek dira hobesten diren formak:
a. Hauek guztiak eta gauza hauek guztiak.
b. Hauetan guztietan eta taberna hauetan guztietan…
Ontzat ematen dira hau guz(t)iau bezalakoak ere.
Batasunerako ez dira egoki ikusten forma hauek: *guzti hauek edo *etxe guztihauek,
*gizonau…
5. Maila jasoan, ene idatziko da eta gainerakoetan:
a. Nire
b. Nirekin
c. Niretzat
d. Niri…
Ez idatzi *nere, *nerekin, *neretzat, *neri…
6. -ain bukareak gorde:
a. Arrain
b. Usain
c. Artzain
d. Diruzain…
Baina mahai idatziko da.
Ez idatzi hortaz: *arrain, *usai, *artzai, *diruzai…
7. Zenbakiak honela idatziko dira:
0 Zero, huts
3 Hiru
4 Lau
5 Bost, bortz
10 Hamar
13 Hamahiru
15 Hamabost
18 Hemezortzi, hamazortzi
20 Hogei
21 Hogeita bat
30 Hogeita hamar
40 Berrogei
50 Berrogeita hamar
60 Hirurogei
70 hirurogeita hamar
80 Laurogei
90 Laurogeita hamar
100 Ehun
101 Ehun eta bat
200 Berrehun
300 Hirurehun
400 Laurehun
600 Seiehun
700 Zazpiehun
800 Zortziehun
900 Bederatziehun
1000 Mila
1200 Mila eta berrehun
1201 Mila berrehun eta bat
1984 Mila bederatziehun eta laurogeita lau
1.000.000 Milioi bat
10.000.000 Hamar milioi
1.000.000.000 Mila milioi (miliar bat)
8. -zio atzizkia hobesten da. Hitz hauek honela idatziko dira:
a. Amorrazio
b. Administrazio
c. Debozio…
Ez erabili beraz, *amorrazino, *administrazione, *debozinoe…
9. Galdetzaile batez eta nahi partikulaz osaturiko esapideak hitz bakar batean idatziko dira:
a. Zernahi
b. Nornahi
c. Nolanahi…
Baina, lehen osagaia, n-z, t-z edo k-z amaitzen bada, hitz batean edo marratxo bidez bereizita
idaztiko da:
a. Nonahi edo non-nahi
b. Zenbanahi edo zenbat-nahi
c. Nondinahi edo nondik-nahi…
Ez idatzi beraz, *nor nahi, *nonnahi…
10. Lerroz aldatzean, hitza zatitu beharra dagoenean, hitza silabaka zatitzea gomendatzen da
eta ez morfemaka:
a. Gizo-nek
b. Zaku-rra
c. Duzu-en…
Ez *gizon-ek, *zakurr-a, *duzue-n…
11. Hikako aditz alokutiboaren paradigmen ezaugarri nagusiak hauek dira:
Aditz laguntzailean:
a. Izan-en NOR bakarreko formetan, eta ke-dun formetan -u- erroa aukeratu da:
duk/dun, lukek.
b. NOR-NORK saileko *edun aditzarekin -i- erroa onartu da: nau/naik; eta ez *niauk.
c. NOR pluralarentzat -it- hobetsi da: ditu/ditik eta ez *dizkik.
d. Lehen silaban, -i- ez da onartu: natzaio/ natzaiok, eta ez *niatzaiok.
e. Indize alokutiboa ergatiboaren ezkerrean ematea onartu da morfema ergatiboa -te
denean izan ezik: diagu eta ez *diguk, baina ditek eta ez *diate edo die.
f. Izan-en iraganeko hirugarren pertsona egiteko, zen/zuen onartu da eta ez *huen.
g. Pertsona-aurrizkirik ez duten orainaldiko adizkietan dz aldaketa onartu da: dezake/
zezakek, dio/ziok; baina dik eta ez *zik.
Aditz trinkoetan:
a. Lehen silaban, pertsona-indizearen ondoan ez da -i- sartuko: nagok eta ez *niagok.
b. Egon aditzean nagok/negok-en artean nagok hobetsi da.
c. Orainaldian, d- baztertuz, z-ren aldeko aukera egin den arren, hirugarren pertsonarako bi
forma ematen dira aukeran: zagok eta zegok, zeuden eta zeuden.
d. Pertsona-indizearen atzean kontsonantea duen aditz-erroari -e- gehituko zaio, lotura gisara:
nabilen, nabilek; natorrek, natorren.
e. Alokutiboaren pertsona-indizeari -z pluralgilea lotzerakoan, za- forma hobesten da: goazak,
goazan; gatozan, gatozak.
f. Ergatibodun formetan, indize alokutiboa beti indize ergatiboaren ezkerrean ematea hobesten
da: zakiagu eta ez *zakiguk; zakarreagu eta ez *zakarguk. Salbuespen bakarra, -te hirugarren
pertsonako ergatibo pluralgilea da: zakitek eta ez *zakiate.
12. Partitiboaren erabilera zuzena.
Partitiboa artikulurik gabe, mugagabean erabiliko da.
a. Lanik
b. Libururik…
Aditza singularrean erabiliko da:
a. Ez dut libururik erosi.
b. Ez dut lanik egin.
Erabilera okerrak dira beraz, honako hauek: *Ez dituzu lagun onik aurkituko. *Aspaldian ez
ziren entzuten horrelako hitzik. *Ez ditut egin horren aipamenik…
13. Izan ezik erabiliko da eta ez ezik soilik.
Izen-sintagmari izan ezik erantsiko zaio. Aurrean doan sintagman dagokion kasu-marka
eramango du:
a. Debekatuta dago autobusentzat eta taxientzat izan ezik.
b. Teknologiaz izan ezik, beste edozertaz daki hitz egiten.
Ergatiboaren kasuan, zilegi da absolutibo kasua erabiltzea:
a. Horixe egingo luke, zuk izan ezik, beste edozeinek.
b. Horixe egingo luke, zu izan ezik, beste edozeinek.
14. Euskal Alfabetoa 27 letrek osatzen dute:
c; ç; q; v; w eta y kanpotar izenak transkribatzeko erabiliko dira.
15. Ordinalen eta banatzaileen idazkera:
Ordinalak
Ordinaletan “garren” ahoskatzen denean, idazterakoan puntua jarriko da haren ordez:
a. XX. mendea edo 20. mendea: hogeigarren mendea.
b. 3.ak esan du: Hirugarrenak esan du.
c. XVII., XVIII eta XIX. mendeetan…
Ordinalak letra bidez ematerakoan, kontuan hartzeko bi kasu:
a. Hogeita batgarren, hirurogeita batgarren…
b. Bosgarren, hogeita bosgarren, hirurogeita hamabosgarren…
Galderetan zenbatgarren erabiliko da.
Banatzaileak:
Distributiboak, -na baliatuz osatzen direnean, honela idazten dira:
a. Bana
b. Bosna
c. Ehuna
d. Mila bana…
Galderetan zenbana erabiliko da.
16. Benetako / ohiko
Euskara batuan benetako idatziko da eta ez *benetazko.
Ohikoren kasuan ez da aukeraketarik egiten. Nahiz eta tradizioan nagusitzen dena ohiko
izan.
17. Arabera.
Euskara baturako, erdarazko segun/selonen euskal ordain bezala arabera izango da forma
bakarra.
18. Iritzi
Forma hau izango da ontzat ematen dena, eretxi, eritzi eta antzekoak baztertuz. Aditz zein
izen bezala erabil daiteke.
a. Iritzi
b. Oniritzi
19. Arazi
Euskaltzaindiak gai honi buruz 1971n emandako araua aldatu egiten da eta haren lekuan
honakoa erabaki da:
a. Aditz arazleak eratzeko, arazi aldaera hobesten da, salbuespen bakarra adierazi da.
b. Aurreko aditzari lotua idatziko da arazi: harrarazi, iraunarazi, betearazi…
c. Aditz-erroan -t- duten aditzetan, bi modutara egin daiteke: sortarazi, sorrarazi,
agertarazi, agerrarazi…
d. Arazi-ren aurreko aditza -a bokalaz amaitzen baldin bada a biekin bat egingo da:
aldarazi, jokarazi, obligarazi…
20. Ba- eta gabe-ren idazkera:
Ba- aurrizkia, baldintza zein baietza adierazteko erabiltzen denean, aditzari lotua
idatziko da beti:
a. Mikel etortzen bada elkarrekin afalduko dugu.
b. Badator Mikel.
Aurrizkiaren eta aditzaren artean hitzen bat jartzen bada, orduan ba bakarrik idatziko da:
a. Ba omen dator Mikel.
b. Ba ote dator Mikel?
Gabe hitza bereizita idatziko da. Partitiboaren marka har dezake gabe-ren aurreko
hitzak nahiz gabe-k berak ere, baina ez biek aldi berean; markarik gabe ere erabil daiteke:
a. Argirik gabe.
b. Argi gaberik.
c. Argi gabe.
Baina ez argirik gaberik. Barik forma ere ontzat ematen da, gaberik-en aldaera moduan.
21. Hitz elkartuen osaera eta idazkera.
21.1 Bereizita idatziko dira:
a. Aposizioak (Bidasoa ibaia)
b. Egin, eman, hartu eta eragin aditzekin osatzen diren aditz elkarteak (lo egin).
c. Etxez etxe moduko bikoizketak.
d. Egin berri modukoak.
e. Mahai gainean gisako posposizioak.
f. Bigarren osagai bila, eske edo falta duen elkarteak.
g. Lehen osagaia erdal, euskal, giza eta itsas duten elkarteak, ihartuak ez diren neurrian.
h. Lehen osagaiaren amaierako a galtzen denean (biologi azterketa)
21.2 Marrarekin idatziko dira:
a. Gorri-gorria moduko bikoizketa indargarriak.
b. Apurka-apurka bezalakoak.
c. Seme-alaba; zuri-gorri kontrastea adierazten duten hitz hauen antzekoak.
d. Barra-barra, plisti-plasta bezalako onomatopeiak.
e. Ezkio-Itsaso moduko leku izen elkartuak (Bi hizkuntzetan ematen direnak / batez
adieraziko dira: Estella/Lizarra)
21.3 Loturik idatziko dira:
a. Jarleku moduko elkarketak.
b. Aldagaitz bezalako izaera elkartuak.
c. Odolustu bezalako izen-elkarketa arruntak.
d. Bigarren osagaia -gin, -gile, -zain, -dun, -gabe edo -gintza, -za(i)ntza atzizkia duten
izen eratorriak.
e. Bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une, -kide, -(k)ume, eta -orde gain-duten hitz
elkartuak.
f. Lehen osagaia aurre- eta azpi- duten hitz elkartuak.
g. Lauburu modukoak.
21.4 Marrarekin edo marrarik gabe:
a. Eguzki lore, eguzki-lore moduko izen elkartu arruntak
b. Kale garbitzaile, kale-garbitzaile modukoak.
Bi hitzak letra larriz hasten direnean hobe da, hala ere, marra gabe idaztea.
21.5 arekin nahiz a gabe idatz daitezke:
a. Elkarketako lehenbiziko osagaiak ia amaiera badu: biologi azterketa, biologia
azterketa.
b. Salbuespenezko beste sei hitz hauen kasuan: burdina, eliza, hizkuntza, kultura,
literatura eta natura. Amaierako a galtzen denean, bereizita idatziko da: eliz gizon,
burdin aro, eta a gordetzen denean, aukeran uzten da bereizita edo marrarekin idaztea:
kultur etxea edo kultura-etxea, literatur saila edo literatura-saila.
Gainerako a itsatsiak ez dira galtzen elkarketa egiten denean eta hitzak bere osotasunean
idatzi behar dira. Adib: eskola (-) liburua, jaiotza (-) kontrola, fonetika (-) legea.
22. -ez gero-ren erabilera:
a. Aditzaren ondoren, kasu guztietan -z gero idatziko da: hori eginez gero, hori egin
duzunez gero.
b. Orduekin eta denbora posposizioetan, ezkero ere erabil daiteke: hamarrez gero edo
hamarrak ezkero, San Ferminez gero edo San Ferminak ezkero, atzoz gero edo
atzo ezkero.
c. Honezkero, horrezkero eta harrezkero aditzondoak idatziko dira.
23. Hori eta, hori edo:
a. Egitura hauetan guztietan ageri diren juntagailuak osorik idatziko dira: eta, edo.
Batasunerako ez dira ontzat ematen *Mirari ta ikusi ditut edo *Hori dela-ta etorri dira
bezalako esapideak.
b. Esan nahi dena erraz ulertzen bada, bereizita idatziko da juntagailua, nahiz eta
ondoren koma ere jar daitekeen: hori eta, hori edo, hori dela eta. Hor daude Begoña
eta, barrura sartzeko beldur.
c. Perpaus konplexuetan, argitasunerako beharrezko ikusten denean, marra jar daiteke:
hori-eta, hori-edo, hori dela-eta. Adibidez: Beharbada, zuen etxean-edo beste egun
batean agertuko direla esan didate.
24. Aditzoinen forma:
Aditzoinak erabiltzekotan, nola jokatu behar den esaten du Euskaltzaindiak:
a. Normalean aditzoina eta partizipioa bereizten dira: ikas/ikasi, bil/bildu.
b. Hala ere, aditza beste kategoria batetik datorrenean (gizon, gizondu; ilun, ilundu;
ur/urtu), -tu atzizkia ere erabil daiteke aditzoinean (ur eta urtu har daitezke
aditzointzat).
c. Aditzoinen forma afrikatua (tx,ts,tz) denean derrigorrez eutsi behar zaio formari: huts,
zorrotz eta ez *hus, *zorroz.
d. Aditzoin bukaerak i berezkoa duenean (jalgi, ebaki) amaierako i atxiki behar da
(ebaki dezan eta ez *ebak dezan; jalgi hadi eta ez *jalg hadi). Ez ordea berezkoa ez
duenean: ikas ezak, utz dezaket…; salbuespena itxi aditza da, eutsi egin behar zaio
amaierako i horri.
e. Ondoko kasuetan bakarrik onartzen da -t- amaieran:
i. Aditz eratorria denean: laket/laketu, ausart/ausartu, bat/batu…
ii. Literatura tradizioan jokabide bakarra izan duten aditzetan: ezagut, lant, lot,
ohart…
iii. -di amaiera duten oinarri batetik eratorritakoetan: hant, ert.
Gainerakoetan, -t gabe idatziko da: urrun edo urrundu (baina ez urrunt), lagun nahiz lagundu
(baina ez lagunt), neur, ezkon…
25. Ekartzea merezi du.
Merezi izan/ukan aditzaren osagarria aditz bat denean, absolutiboa erabiliko da eta ez
ergatiboa:
a. Merezi du San Ferminetara joatea (ez joateak).
b. Ez du balio etxea konpontzen hastea (ez hasteak)
26. Oles edo agur egiterakoan, euskararen tradizioari jarraiki, Ongi etorri! (ez ongi etorria
edo ongi etorriak).
27. Orduak nola esan:
Orduen idazkeran batasunera jotzeko asmoz, Euskaltzaindiak honako hauek erabaki ditu:
a. Orduak honela idatziko dira: ordu bata (da), ordu biak, hirurak, laurak (dira)...
Deklinatzerakoan: ordu batean, ordu bietan, hiruretan… Orduen ordez oren ere erabil
daiteke.
b. Erdia honela adieraziko da: ordu bat eta erdiak, ordu bi eta erdiak, hiru eta erdiak…
Deklinatzerakoan: ordu bat eta erdietan, hiru eta erdietan…
c. Laurdena honela adieraziko da: ordu bat eta laurdenak edo ordu bata eta laurden…
Deklinatzerakoan, hirurak eta laurdenetan edo hiru eta laurdenetan…
d. Minutuak adierazteko, hamarrak hamar gutxi edo hamarrak hamar gutxiago…
Deklinatzerakoan: hamarrak hamar gutxitan edo hamarrak hamar gutxiagotan, seiak
eta bostetan, laurak eta hogeian…
e. Orduak zifretan ematen direnean, bi punturekin bereiziko dira orduak eta minutuak
eta bakoitzeko bi zifra erabiliko dira: 00:12; 12:10… Deklinatzerakoan, orduei plurala
erantsi eta minutuei singularra: 15:00etan, 15:03an, 15:30ean… Irakurtzerakoan,
hiruretan, hirurak eta hiruan…
28. Data nola adierazi:
a. Toki eta denbora-marka osorik ematen denean, bi idazkera hauek aukeran uzten dira, -
n kasu-marka erabiliz edo erabili gabe:
i. Durangon, 1983ko martxoaren 7an
ii. Durango, 1983ko martxoaren 7a
b. Denbora zenbaki hutsez ematen denean, idazkera hauek ematen dira aukeran:
i. 1995/03/07
ii. 1995-03-27
iii. 1995-III-27
iv. 1995/III/07
Deklinatzerakoan: 1993-03-07ko Euskaldunon Egunkaria-n; 1993-11-23 agiriak dioenez…
c. Ez da ontzat ematen, data arrunta emateko, urtarrilak 20 bezalako formarik. Forma
hau aposizioetan bakarrik erabil daiteke. Adibidez:
i. Datorren urtarrilaren 20an bilduko da epaimahaia. (*Datorren urtarrilak 20an
bilduko da epaimahaia)
ii. Datorren ostegunean, urtarrilak 20, bilduko da epaimahaia.
29. Zenbait aditzen erregimena (gonbidatu, iguriki, itxoin, itxaron, deitu, lagundu)
1. Gonbidatu: Aditz honek, NOR-NORK sailekoa denez, du eskatzen du eta ez *dio.
a. Mikel afaltzera gonbidatu dute (ez gonbidatu diote)
b. Andregaiak bere etxera gonbidatu nau (eta ez gonbidatu dit).
2. Iguriki, igurikatu (zain egon, espero izan): Aditz hauek ere du eskatzen dute,
aspaldidanik NOR-NORK nagusitu baita:
a. Bata bestea igurikatzen zuen.
3. Itxoin, Itxaron:
a. Objektua dagoenean, NORK-NORI saileko aditza erabiliko da:
i. Hemen itxoingo diot.
ii. Mireni itxaron zioten.
b. Objekturik ez dagoenean, NORK-NOR saileko aditza erabiliko da:
i. Goiz osoan alferrik itxaron dute.
4. Deitu: Bi modutara erabil daiteke NOR-NORK edo NORI-NORK saileko aditzez:
a. Mikeli deitu diogu.
b. Mikel deitu dugu.
5. Lagundu: Bi modutara erabil daiteke, NOR-NORK edo NORI-NORK saileko aditzez:
a. Pozik lagunduko nioke Mikeli.
b. Pozik lagunduko nuke Mikel.
30. Herri-izenak: hurrenkera eta zeinu grafikoen erabilera.
a. Herri batek euskaraz izen bat eta erdaraz beste bat duenean, zehar-marra (/) batez,
bereiziko dira. Donostia/San Sebastian. Euskarazko testu jarraituetan ordea, bi
izenetatik, euskarari dagokiona soilik hartuko da.
b. Bi herri edo gehiagok administrazio elkarte bat osatzen dutenean, bi izenak beti
marratxo (-) baten bidez bereiziko dira. Izendegi, zerrenda, seinale eta abarretan.
Ezkio-Itsaso erabilera arruntetan deklinabide marka azken izenari jarriko zaio.
c. Herri izenaz, maiz ageri den amaierako a- dela eta kontuan izan beharrekoa.
i. Herri-izen askok berezkoa dute amaierako -a hori: Ainhoa, Donostia… Izen
horiek bokalez amaitutako beste edozein izenen moduan deklinatuko dira.
ii. Beste hainbat herri-izenetan ordea, amaierako -a hori ez da berezkoa, artikulua
baizik. Azkoitia azkeneko -a artikulua denez gero erabil bedi: Azkoitian, baina
Azkoitiko.

More Related Content

Viewers also liked

The Product Zombie Apocalypse - ProductCamp Portland 2016
The Product Zombie Apocalypse - ProductCamp Portland 2016The Product Zombie Apocalypse - ProductCamp Portland 2016
The Product Zombie Apocalypse - ProductCamp Portland 2016David Nash
 
Cosmocreator maker fair2014_shenzhen
Cosmocreator maker fair2014_shenzhenCosmocreator maker fair2014_shenzhen
Cosmocreator maker fair2014_shenzhenAnton Ruckman
 
Presentacion Madrid
Presentacion MadridPresentacion Madrid
Presentacion Madridguesta673be
 
El curriculum y su plan de acción
El curriculum y su plan de acciónEl curriculum y su plan de acción
El curriculum y su plan de acciónVikomakave Velazquez
 
Spreekbeurt china evelien de bondt v1.1
Spreekbeurt china evelien de bondt v1.1Spreekbeurt china evelien de bondt v1.1
Spreekbeurt china evelien de bondt v1.1dbevelien
 
создание электронных книг из сканов
создание электронных книг из скановсоздание электронных книг из сканов
создание электронных книг из скановСергей Кузнецов
 
Leveraging COSO-A Score-Carding Approach
Leveraging COSO-A Score-Carding Approach Leveraging COSO-A Score-Carding Approach
Leveraging COSO-A Score-Carding Approach Aviva Spectrum™
 
Final version - MIT FT Capstone 405 SR - MPower
Final version - MIT FT Capstone 405 SR - MPowerFinal version - MIT FT Capstone 405 SR - MPower
Final version - MIT FT Capstone 405 SR - MPowerPartho Choudhury
 
Discovery 101
Discovery 101Discovery 101
Discovery 101creed
 

Viewers also liked (12)

The Product Zombie Apocalypse - ProductCamp Portland 2016
The Product Zombie Apocalypse - ProductCamp Portland 2016The Product Zombie Apocalypse - ProductCamp Portland 2016
The Product Zombie Apocalypse - ProductCamp Portland 2016
 
Cosmocreator maker fair2014_shenzhen
Cosmocreator maker fair2014_shenzhenCosmocreator maker fair2014_shenzhen
Cosmocreator maker fair2014_shenzhen
 
Presentacion Madrid
Presentacion MadridPresentacion Madrid
Presentacion Madrid
 
Act1 iaek
Act1 iaekAct1 iaek
Act1 iaek
 
Horse racing
Horse racingHorse racing
Horse racing
 
El curriculum y su plan de acción
El curriculum y su plan de acciónEl curriculum y su plan de acción
El curriculum y su plan de acción
 
Spreekbeurt china evelien de bondt v1.1
Spreekbeurt china evelien de bondt v1.1Spreekbeurt china evelien de bondt v1.1
Spreekbeurt china evelien de bondt v1.1
 
создание электронных книг из сканов
создание электронных книг из скановсоздание электронных книг из сканов
создание электронных книг из сканов
 
Leveraging COSO-A Score-Carding Approach
Leveraging COSO-A Score-Carding Approach Leveraging COSO-A Score-Carding Approach
Leveraging COSO-A Score-Carding Approach
 
Final version - MIT FT Capstone 405 SR - MPower
Final version - MIT FT Capstone 405 SR - MPowerFinal version - MIT FT Capstone 405 SR - MPower
Final version - MIT FT Capstone 405 SR - MPower
 
Discovery 101
Discovery 101Discovery 101
Discovery 101
 
Porsche
PorschePorsche
Porsche
 

Egakoarauak

  • 1. 1. Honela idatziko dira hitz hauek: a. Bat-batean b. Behinik behin c. Batik bat Lehendabizikoa marrarekin eta beste biak marra gabe eta bereizita. Ez erabili beste formarik: *bat batean, *behinik-behin, *batik-bat edo *bapatean. 2. Bait partikula beti aditzari lotua idatziko da, aldaketa fonologikoa eraginez: a. Baikara b. Bainaiz c. Baihaiz d. Baitoa e. Bailuke,... Ez idatzi bereizita: *bait gara, bai gara, *bait naiz, *bait doa, *bait luke, bailuke… 3. Bi era desberdin hauetan idatz daitezke forma hauek: a. Aurrealde edo urreko alde b. Atzealde edo atzeko alde c. Goialde edo goiko alde. d. Barnealde edo barneko alde … Lehenbiziko kasuan, bat eginik eta bigarrenean, -ko errespetatuz. Ez idatzi *aurrekalde, *atzekalde, *goikalde, *barnekalde… 4. Hauek dira hobesten diren formak: a. Hauek guztiak eta gauza hauek guztiak. b. Hauetan guztietan eta taberna hauetan guztietan… Ontzat ematen dira hau guz(t)iau bezalakoak ere. Batasunerako ez dira egoki ikusten forma hauek: *guzti hauek edo *etxe guztihauek, *gizonau… 5. Maila jasoan, ene idatziko da eta gainerakoetan: a. Nire b. Nirekin c. Niretzat d. Niri… Ez idatzi *nere, *nerekin, *neretzat, *neri… 6. -ain bukareak gorde: a. Arrain b. Usain
  • 2. c. Artzain d. Diruzain… Baina mahai idatziko da. Ez idatzi hortaz: *arrain, *usai, *artzai, *diruzai… 7. Zenbakiak honela idatziko dira: 0 Zero, huts 3 Hiru 4 Lau 5 Bost, bortz 10 Hamar 13 Hamahiru 15 Hamabost 18 Hemezortzi, hamazortzi 20 Hogei 21 Hogeita bat 30 Hogeita hamar 40 Berrogei 50 Berrogeita hamar 60 Hirurogei 70 hirurogeita hamar 80 Laurogei 90 Laurogeita hamar 100 Ehun 101 Ehun eta bat 200 Berrehun 300 Hirurehun 400 Laurehun 600 Seiehun 700 Zazpiehun 800 Zortziehun 900 Bederatziehun 1000 Mila 1200 Mila eta berrehun 1201 Mila berrehun eta bat 1984 Mila bederatziehun eta laurogeita lau 1.000.000 Milioi bat 10.000.000 Hamar milioi 1.000.000.000 Mila milioi (miliar bat) 8. -zio atzizkia hobesten da. Hitz hauek honela idatziko dira: a. Amorrazio b. Administrazio c. Debozio…
  • 3. Ez erabili beraz, *amorrazino, *administrazione, *debozinoe… 9. Galdetzaile batez eta nahi partikulaz osaturiko esapideak hitz bakar batean idatziko dira: a. Zernahi b. Nornahi c. Nolanahi… Baina, lehen osagaia, n-z, t-z edo k-z amaitzen bada, hitz batean edo marratxo bidez bereizita idaztiko da: a. Nonahi edo non-nahi b. Zenbanahi edo zenbat-nahi c. Nondinahi edo nondik-nahi… Ez idatzi beraz, *nor nahi, *nonnahi… 10. Lerroz aldatzean, hitza zatitu beharra dagoenean, hitza silabaka zatitzea gomendatzen da eta ez morfemaka: a. Gizo-nek b. Zaku-rra c. Duzu-en… Ez *gizon-ek, *zakurr-a, *duzue-n… 11. Hikako aditz alokutiboaren paradigmen ezaugarri nagusiak hauek dira: Aditz laguntzailean: a. Izan-en NOR bakarreko formetan, eta ke-dun formetan -u- erroa aukeratu da: duk/dun, lukek. b. NOR-NORK saileko *edun aditzarekin -i- erroa onartu da: nau/naik; eta ez *niauk. c. NOR pluralarentzat -it- hobetsi da: ditu/ditik eta ez *dizkik. d. Lehen silaban, -i- ez da onartu: natzaio/ natzaiok, eta ez *niatzaiok. e. Indize alokutiboa ergatiboaren ezkerrean ematea onartu da morfema ergatiboa -te denean izan ezik: diagu eta ez *diguk, baina ditek eta ez *diate edo die. f. Izan-en iraganeko hirugarren pertsona egiteko, zen/zuen onartu da eta ez *huen. g. Pertsona-aurrizkirik ez duten orainaldiko adizkietan dz aldaketa onartu da: dezake/ zezakek, dio/ziok; baina dik eta ez *zik. Aditz trinkoetan: a. Lehen silaban, pertsona-indizearen ondoan ez da -i- sartuko: nagok eta ez *niagok. b. Egon aditzean nagok/negok-en artean nagok hobetsi da. c. Orainaldian, d- baztertuz, z-ren aldeko aukera egin den arren, hirugarren pertsonarako bi forma ematen dira aukeran: zagok eta zegok, zeuden eta zeuden. d. Pertsona-indizearen atzean kontsonantea duen aditz-erroari -e- gehituko zaio, lotura gisara: nabilen, nabilek; natorrek, natorren. e. Alokutiboaren pertsona-indizeari -z pluralgilea lotzerakoan, za- forma hobesten da: goazak, goazan; gatozan, gatozak.
  • 4. f. Ergatibodun formetan, indize alokutiboa beti indize ergatiboaren ezkerrean ematea hobesten da: zakiagu eta ez *zakiguk; zakarreagu eta ez *zakarguk. Salbuespen bakarra, -te hirugarren pertsonako ergatibo pluralgilea da: zakitek eta ez *zakiate. 12. Partitiboaren erabilera zuzena. Partitiboa artikulurik gabe, mugagabean erabiliko da. a. Lanik b. Libururik… Aditza singularrean erabiliko da: a. Ez dut libururik erosi. b. Ez dut lanik egin. Erabilera okerrak dira beraz, honako hauek: *Ez dituzu lagun onik aurkituko. *Aspaldian ez ziren entzuten horrelako hitzik. *Ez ditut egin horren aipamenik… 13. Izan ezik erabiliko da eta ez ezik soilik. Izen-sintagmari izan ezik erantsiko zaio. Aurrean doan sintagman dagokion kasu-marka eramango du: a. Debekatuta dago autobusentzat eta taxientzat izan ezik. b. Teknologiaz izan ezik, beste edozertaz daki hitz egiten. Ergatiboaren kasuan, zilegi da absolutibo kasua erabiltzea: a. Horixe egingo luke, zuk izan ezik, beste edozeinek. b. Horixe egingo luke, zu izan ezik, beste edozeinek. 14. Euskal Alfabetoa 27 letrek osatzen dute: c; ç; q; v; w eta y kanpotar izenak transkribatzeko erabiliko dira. 15. Ordinalen eta banatzaileen idazkera: Ordinalak Ordinaletan “garren” ahoskatzen denean, idazterakoan puntua jarriko da haren ordez: a. XX. mendea edo 20. mendea: hogeigarren mendea. b. 3.ak esan du: Hirugarrenak esan du. c. XVII., XVIII eta XIX. mendeetan… Ordinalak letra bidez ematerakoan, kontuan hartzeko bi kasu: a. Hogeita batgarren, hirurogeita batgarren… b. Bosgarren, hogeita bosgarren, hirurogeita hamabosgarren… Galderetan zenbatgarren erabiliko da. Banatzaileak: Distributiboak, -na baliatuz osatzen direnean, honela idazten dira: a. Bana b. Bosna c. Ehuna
  • 5. d. Mila bana… Galderetan zenbana erabiliko da. 16. Benetako / ohiko Euskara batuan benetako idatziko da eta ez *benetazko. Ohikoren kasuan ez da aukeraketarik egiten. Nahiz eta tradizioan nagusitzen dena ohiko izan. 17. Arabera. Euskara baturako, erdarazko segun/selonen euskal ordain bezala arabera izango da forma bakarra. 18. Iritzi Forma hau izango da ontzat ematen dena, eretxi, eritzi eta antzekoak baztertuz. Aditz zein izen bezala erabil daiteke. a. Iritzi b. Oniritzi 19. Arazi Euskaltzaindiak gai honi buruz 1971n emandako araua aldatu egiten da eta haren lekuan honakoa erabaki da: a. Aditz arazleak eratzeko, arazi aldaera hobesten da, salbuespen bakarra adierazi da. b. Aurreko aditzari lotua idatziko da arazi: harrarazi, iraunarazi, betearazi… c. Aditz-erroan -t- duten aditzetan, bi modutara egin daiteke: sortarazi, sorrarazi, agertarazi, agerrarazi… d. Arazi-ren aurreko aditza -a bokalaz amaitzen baldin bada a biekin bat egingo da: aldarazi, jokarazi, obligarazi… 20. Ba- eta gabe-ren idazkera: Ba- aurrizkia, baldintza zein baietza adierazteko erabiltzen denean, aditzari lotua idatziko da beti: a. Mikel etortzen bada elkarrekin afalduko dugu. b. Badator Mikel. Aurrizkiaren eta aditzaren artean hitzen bat jartzen bada, orduan ba bakarrik idatziko da: a. Ba omen dator Mikel. b. Ba ote dator Mikel? Gabe hitza bereizita idatziko da. Partitiboaren marka har dezake gabe-ren aurreko hitzak nahiz gabe-k berak ere, baina ez biek aldi berean; markarik gabe ere erabil daiteke: a. Argirik gabe. b. Argi gaberik.
  • 6. c. Argi gabe. Baina ez argirik gaberik. Barik forma ere ontzat ematen da, gaberik-en aldaera moduan. 21. Hitz elkartuen osaera eta idazkera. 21.1 Bereizita idatziko dira: a. Aposizioak (Bidasoa ibaia) b. Egin, eman, hartu eta eragin aditzekin osatzen diren aditz elkarteak (lo egin). c. Etxez etxe moduko bikoizketak. d. Egin berri modukoak. e. Mahai gainean gisako posposizioak. f. Bigarren osagai bila, eske edo falta duen elkarteak. g. Lehen osagaia erdal, euskal, giza eta itsas duten elkarteak, ihartuak ez diren neurrian. h. Lehen osagaiaren amaierako a galtzen denean (biologi azterketa) 21.2 Marrarekin idatziko dira: a. Gorri-gorria moduko bikoizketa indargarriak. b. Apurka-apurka bezalakoak. c. Seme-alaba; zuri-gorri kontrastea adierazten duten hitz hauen antzekoak. d. Barra-barra, plisti-plasta bezalako onomatopeiak. e. Ezkio-Itsaso moduko leku izen elkartuak (Bi hizkuntzetan ematen direnak / batez adieraziko dira: Estella/Lizarra) 21.3 Loturik idatziko dira: a. Jarleku moduko elkarketak. b. Aldagaitz bezalako izaera elkartuak. c. Odolustu bezalako izen-elkarketa arruntak. d. Bigarren osagaia -gin, -gile, -zain, -dun, -gabe edo -gintza, -za(i)ntza atzizkia duten izen eratorriak. e. Bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une, -kide, -(k)ume, eta -orde gain-duten hitz elkartuak. f. Lehen osagaia aurre- eta azpi- duten hitz elkartuak. g. Lauburu modukoak. 21.4 Marrarekin edo marrarik gabe: a. Eguzki lore, eguzki-lore moduko izen elkartu arruntak b. Kale garbitzaile, kale-garbitzaile modukoak. Bi hitzak letra larriz hasten direnean hobe da, hala ere, marra gabe idaztea. 21.5 arekin nahiz a gabe idatz daitezke: a. Elkarketako lehenbiziko osagaiak ia amaiera badu: biologi azterketa, biologia azterketa. b. Salbuespenezko beste sei hitz hauen kasuan: burdina, eliza, hizkuntza, kultura, literatura eta natura. Amaierako a galtzen denean, bereizita idatziko da: eliz gizon,
  • 7. burdin aro, eta a gordetzen denean, aukeran uzten da bereizita edo marrarekin idaztea: kultur etxea edo kultura-etxea, literatur saila edo literatura-saila. Gainerako a itsatsiak ez dira galtzen elkarketa egiten denean eta hitzak bere osotasunean idatzi behar dira. Adib: eskola (-) liburua, jaiotza (-) kontrola, fonetika (-) legea. 22. -ez gero-ren erabilera: a. Aditzaren ondoren, kasu guztietan -z gero idatziko da: hori eginez gero, hori egin duzunez gero. b. Orduekin eta denbora posposizioetan, ezkero ere erabil daiteke: hamarrez gero edo hamarrak ezkero, San Ferminez gero edo San Ferminak ezkero, atzoz gero edo atzo ezkero. c. Honezkero, horrezkero eta harrezkero aditzondoak idatziko dira. 23. Hori eta, hori edo: a. Egitura hauetan guztietan ageri diren juntagailuak osorik idatziko dira: eta, edo. Batasunerako ez dira ontzat ematen *Mirari ta ikusi ditut edo *Hori dela-ta etorri dira bezalako esapideak. b. Esan nahi dena erraz ulertzen bada, bereizita idatziko da juntagailua, nahiz eta ondoren koma ere jar daitekeen: hori eta, hori edo, hori dela eta. Hor daude Begoña eta, barrura sartzeko beldur. c. Perpaus konplexuetan, argitasunerako beharrezko ikusten denean, marra jar daiteke: hori-eta, hori-edo, hori dela-eta. Adibidez: Beharbada, zuen etxean-edo beste egun batean agertuko direla esan didate. 24. Aditzoinen forma: Aditzoinak erabiltzekotan, nola jokatu behar den esaten du Euskaltzaindiak: a. Normalean aditzoina eta partizipioa bereizten dira: ikas/ikasi, bil/bildu. b. Hala ere, aditza beste kategoria batetik datorrenean (gizon, gizondu; ilun, ilundu; ur/urtu), -tu atzizkia ere erabil daiteke aditzoinean (ur eta urtu har daitezke aditzointzat). c. Aditzoinen forma afrikatua (tx,ts,tz) denean derrigorrez eutsi behar zaio formari: huts, zorrotz eta ez *hus, *zorroz. d. Aditzoin bukaerak i berezkoa duenean (jalgi, ebaki) amaierako i atxiki behar da (ebaki dezan eta ez *ebak dezan; jalgi hadi eta ez *jalg hadi). Ez ordea berezkoa ez duenean: ikas ezak, utz dezaket…; salbuespena itxi aditza da, eutsi egin behar zaio amaierako i horri. e. Ondoko kasuetan bakarrik onartzen da -t- amaieran: i. Aditz eratorria denean: laket/laketu, ausart/ausartu, bat/batu… ii. Literatura tradizioan jokabide bakarra izan duten aditzetan: ezagut, lant, lot, ohart… iii. -di amaiera duten oinarri batetik eratorritakoetan: hant, ert. Gainerakoetan, -t gabe idatziko da: urrun edo urrundu (baina ez urrunt), lagun nahiz lagundu (baina ez lagunt), neur, ezkon…
  • 8. 25. Ekartzea merezi du. Merezi izan/ukan aditzaren osagarria aditz bat denean, absolutiboa erabiliko da eta ez ergatiboa: a. Merezi du San Ferminetara joatea (ez joateak). b. Ez du balio etxea konpontzen hastea (ez hasteak) 26. Oles edo agur egiterakoan, euskararen tradizioari jarraiki, Ongi etorri! (ez ongi etorria edo ongi etorriak). 27. Orduak nola esan: Orduen idazkeran batasunera jotzeko asmoz, Euskaltzaindiak honako hauek erabaki ditu: a. Orduak honela idatziko dira: ordu bata (da), ordu biak, hirurak, laurak (dira)... Deklinatzerakoan: ordu batean, ordu bietan, hiruretan… Orduen ordez oren ere erabil daiteke. b. Erdia honela adieraziko da: ordu bat eta erdiak, ordu bi eta erdiak, hiru eta erdiak… Deklinatzerakoan: ordu bat eta erdietan, hiru eta erdietan… c. Laurdena honela adieraziko da: ordu bat eta laurdenak edo ordu bata eta laurden… Deklinatzerakoan, hirurak eta laurdenetan edo hiru eta laurdenetan… d. Minutuak adierazteko, hamarrak hamar gutxi edo hamarrak hamar gutxiago… Deklinatzerakoan: hamarrak hamar gutxitan edo hamarrak hamar gutxiagotan, seiak eta bostetan, laurak eta hogeian… e. Orduak zifretan ematen direnean, bi punturekin bereiziko dira orduak eta minutuak eta bakoitzeko bi zifra erabiliko dira: 00:12; 12:10… Deklinatzerakoan, orduei plurala erantsi eta minutuei singularra: 15:00etan, 15:03an, 15:30ean… Irakurtzerakoan, hiruretan, hirurak eta hiruan… 28. Data nola adierazi: a. Toki eta denbora-marka osorik ematen denean, bi idazkera hauek aukeran uzten dira, - n kasu-marka erabiliz edo erabili gabe: i. Durangon, 1983ko martxoaren 7an ii. Durango, 1983ko martxoaren 7a b. Denbora zenbaki hutsez ematen denean, idazkera hauek ematen dira aukeran: i. 1995/03/07 ii. 1995-03-27 iii. 1995-III-27 iv. 1995/III/07 Deklinatzerakoan: 1993-03-07ko Euskaldunon Egunkaria-n; 1993-11-23 agiriak dioenez… c. Ez da ontzat ematen, data arrunta emateko, urtarrilak 20 bezalako formarik. Forma hau aposizioetan bakarrik erabil daiteke. Adibidez:
  • 9. i. Datorren urtarrilaren 20an bilduko da epaimahaia. (*Datorren urtarrilak 20an bilduko da epaimahaia) ii. Datorren ostegunean, urtarrilak 20, bilduko da epaimahaia. 29. Zenbait aditzen erregimena (gonbidatu, iguriki, itxoin, itxaron, deitu, lagundu) 1. Gonbidatu: Aditz honek, NOR-NORK sailekoa denez, du eskatzen du eta ez *dio. a. Mikel afaltzera gonbidatu dute (ez gonbidatu diote) b. Andregaiak bere etxera gonbidatu nau (eta ez gonbidatu dit). 2. Iguriki, igurikatu (zain egon, espero izan): Aditz hauek ere du eskatzen dute, aspaldidanik NOR-NORK nagusitu baita: a. Bata bestea igurikatzen zuen. 3. Itxoin, Itxaron: a. Objektua dagoenean, NORK-NORI saileko aditza erabiliko da: i. Hemen itxoingo diot. ii. Mireni itxaron zioten. b. Objekturik ez dagoenean, NORK-NOR saileko aditza erabiliko da: i. Goiz osoan alferrik itxaron dute. 4. Deitu: Bi modutara erabil daiteke NOR-NORK edo NORI-NORK saileko aditzez: a. Mikeli deitu diogu. b. Mikel deitu dugu. 5. Lagundu: Bi modutara erabil daiteke, NOR-NORK edo NORI-NORK saileko aditzez: a. Pozik lagunduko nioke Mikeli. b. Pozik lagunduko nuke Mikel. 30. Herri-izenak: hurrenkera eta zeinu grafikoen erabilera. a. Herri batek euskaraz izen bat eta erdaraz beste bat duenean, zehar-marra (/) batez, bereiziko dira. Donostia/San Sebastian. Euskarazko testu jarraituetan ordea, bi izenetatik, euskarari dagokiona soilik hartuko da. b. Bi herri edo gehiagok administrazio elkarte bat osatzen dutenean, bi izenak beti marratxo (-) baten bidez bereiziko dira. Izendegi, zerrenda, seinale eta abarretan. Ezkio-Itsaso erabilera arruntetan deklinabide marka azken izenari jarriko zaio. c. Herri izenaz, maiz ageri den amaierako a- dela eta kontuan izan beharrekoa. i. Herri-izen askok berezkoa dute amaierako -a hori: Ainhoa, Donostia… Izen horiek bokalez amaitutako beste edozein izenen moduan deklinatuko dira. ii. Beste hainbat herri-izenetan ordea, amaierako -a hori ez da berezkoa, artikulua baizik. Azkoitia azkeneko -a artikulua denez gero erabil bedi: Azkoitian, baina Azkoitiko.