SlideShare a Scribd company logo
1 of 37
Download to read offline
1. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
AZTERTUTAKO LAGINEN
KONPOSAKETA
2012
2. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
AURKEZPENA 3
1. SARRERA 3
2. LEKUAN BERTAN AZTERTUTAKO SUBSTANTZIAK 3
3. LABORATEGIRA BIDALITAKO LAGINAK 6
4. SUBSTANTZIEN analisien emaitzak	 9
4.1 Kalamu txostena	 9
4.2 Kokaina txostena	 12
4.3 Anfetamina txostena	 18
4.4 Estasi txostena		 	 24
4.5 Ketamina txostena	 27
4.6 Bestelako substantzien txostena	 29
5. ONDORIOAK 35
3. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
AURKEZPENA
Lan hau EAEn Ai Laket!!-ek kudeatutako prebentzio programetan bildu eta aztertutako 1.189 substantziekin burutu
da. Lagin hauek lekuan bertan teknika kualitatiboekin aztertzeaz gain (erreaktibo kolorimetrikoekin eta geruza
meheko kromatografiarekin), analisi kuantitatiborako 337 lagin jaso dira. Azkenego hauek Erresonantzia Magne-
tiko Nuklearraren bidez aztertuak dira.
Txosten honek purutasunari, aizunketari eta toxikotasunari buruzko informazio zehatza eskaintzen du. Informa-
zioak aisialdiko droga kontsumoarekin erlazionatutako arriskuak murrizteko balio handia du.
1. SARRERA
Drogen inguruko prebentziozko ikuspegitik objektibotasunez eta zehaztasunez aritzeko beharrezkoa da legez
kanpoko drogen merkatuaren errealitatea ezagutzea. Substantzien salmenta eta banaketak jarraitzen duen bitar-
tean merkatuaren osasun kontrol ezak erabiltzaileentzako arriskua suposatzen du.
Zorionez duela 10 urtetik Euskal Herriko Unibertsitateko Erresonantzia Magnetiko Nuklearraren zerbitzua dugu,
substantzia toxikoak garaiz aurkitzeko aukera ematen duena. Eusko Jaurlaritzaren Drogamendekotasun Zuzenda-
ritza eta EHUaren arteko hitzarmenari esker analisi zerbitzu azkarra, kalitatezkoa eta eraginkorra dugu.
EHUko laborategiko analisien emaitzak bildutako emaitzekin alderatzen dira, aizunketei buruz ohartarazteko eta
estatuko eta europako dato ofizialekin konparatzeko.
2. LEKUAN BERTAN AZTERTUTAKO SUBSTANTZIAK
Substantzien konposaketari buruzko ikuspegi orokorra izateko eginiko analisi guztiak kontuan hartuko ditugu, hau
baita egindako eskuhartze gehienen ardatza.
Ondoko taulak 2012. urtean zehar analisi kualitatiboen bitartez lortutako emaitzak erakusten ditu:
4. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
SUBSTANTZIAK EMAITZAK ZKIA. SUBSTANTZIAK EMAITZAK ZKIA.
HAXIXA ANALIZATUTAKO LAGINAK 258 marihuana ANALIZATUTAKO LAGINAK 339
PSIKOAKTIBITATE HAUNDIA 150 PSIKOAKTIBITATE HAUNDIA 244
PSIKOAKTIBITATE ERTAINA 102 PSIKOAKTIBITATE ERTAINA 72
PSIKOAKTIBITATE BAXUA 6 PSIKOAKTIBITATE BAXUA 23
KOKAINA ANALIZATUTAKO LAGINAK 141 anfetamina ANALIZATUTAKO LAGINAK 296
KOKAINA 56 ANFETAMINA 55
KOKAINA + LEBAMISOLA 9 ANFETAMINA + KAFEINA 156
KOKAINA + ANESTESIKOA 5 ANFETAMINA + BESTE BATZUK 71
KOKAINA + ANALGESIKOA 2 ANFETAMINA NEGATIBOA 14
KOKAINA + BESTE BATZUK 66
KOKAINAN NEGATIBOA 3
MDMA ANALIZATUTAKO LAGINAK 79 ketamina ANALIZATUTAKO LAGINAK 43
MDMA 72 KETAMINA 36
MDMA + BESTE BATZUK 3 KETAMINA + BESTE BATZUK 4
MDMA NEGATIBOA 4 KETAMINA NEGATIBOA 3
otras ANALIZATUTAKO LAGINAK 33
METANFETAMINA 1
HEROINA 5
RC-ak 4
BESTE BATZUK 23
1. taula: LEKUAN BERTAN ANALISIEN EMAITZAK
5. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
1. Grafikoa: 2012AN KUALITATIBOKI ANALIZATUTAKO LAGIN KOPURUA ETA MOTA
Marihuana Haxixa Anfetamina Kokaina Estasia Ketamina Beste batzuk
6. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
3. LABORATEGIRA BIDALITAKO LAGINAK
Erresonantzia Magnetiko Nuklear zerbitzura bidalitako lagin kopuru totala 337koa izan da anfetamina izanik gehien
aztertutako substantzia mota 179 analisirekin. Bestalde, 82 kokaina lagin analizatu dira, 30 estasi lagin eta 22 lagin
ketamina. Baita ere, heroina, opio, metanfetamina, research chemicals, legal highs edo mongiak bezalako subs-
tantzien 24 analisi egin dira.
2. grafikoa: LABORATEGIRA BIDALITAKO LAGIN KOPURUA ETA MOTA
2. grafikoak analisi kuantitatiboa egiteko laborategira bidalitako lagin kopurua eta mota isladatzen du. Hau kalean
kontsumitzen diren substantzien kalitatearen inguruko argazkia litzateke.
KokainaAnfetamina Estasia Ketamina Beste batzuk
7. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
12 substantzia berri aurkitu dira beste urteetako zerrendari erantsi direnak, eta esan daiteke datu base zabal eta
osoa dugula. Hauetako substantzia batzuk printzipio aktiboak dira, beste batzuk aizuntzaileak, diluitzaileak edo
erreakzio ezpurutasunak. Jarraian laburki aurkezten ditugu:
2012AN AURKITUTAKO SUBSTANTZIA BERRIEN ZERRENDA:
Printzipio aktiboak:
2-CP (2,5-dimetoxi-4-(n)-propilfenetilamina): Psikodelikoen 2C familiako konposaturik
indartsuenetarikoa da eta bere eraginak haluzinatzaileak, psikodelikoak eta enteogenoak dira,
ikusmen esperientzia indartsuak eduki daitezkelarik.
Kamfetamina (N-metil-3-fenil-norbornan-2-amina): Gosea kentzen duen estimulatzailea da eta
diseinu droga gisa saltzen da fenkanfamina bere analogoa bezala. Antza denez azken hau baino
eragin estimulatzaile handiagoak ditu, dopaminergikoa da eta hartzaile opioideen gain eragiten
du eragin analgesiko eta narkotiko haundia sortuz.
2-CI: Iraupen ertaineko fenetilamina psikodelikoa da.
8. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Aizuntzaileak:
Pirazetam: Adinarekin lotutako atentzio eta memori asaldurentzat aholkatutako botika da.
PMA (4-metoxi-anfetamina): Molekula anfetaminikoa da intoxikazio larriak egotzi zaizkionak
(heriotza batzuk barne). Izaera haluzinatzailea du eta gorputzaren tenperaturaren igoera edo
goragalea bezalako eraginak.
Eszipienteak:
Leucina: Proteinak sintetizatzeko zelulek erabilitako 20 aminoazidoetako bat da.
Azido glutamikoa: Proteinen parte den aminoazidoa. Elikagaien industrian zaporea emateko
erabilia da.
Sorbitola: Azukre polialkohola da elikagai dietetikoetan edulkoratzaile bezala erabilia.
Mioinositola (Hexahidroxiciclohexano): Inositolaren aktibitate biologiko haundiena duen iso-
meroa da. Babarrunetan, ilarretan, arroza arrean, gari zahian, intxaurretan, barazkietan, okelan,
esnean eta legamietan aurkitzen da.
9. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
4. SUBSTANTZIEN ANALISIEN EMAITZAK
Sintesi ezpurutasunak:
DPIA (Di-β-fenilisopropil-amina): Anfetaminaren sintesitik eratorritako substantzia da. Ez da bere eragin eta toxiko-
tasuna ezagutzen.
4-fenil-2-butilamina: Soilik kafeinaz osatutako lagin batean aurkitu da.
3-MMC (3-metilmetkatinona): Mefedrona (4MMK) prestaketen ezpurutasunatzat hartzen da.
KALAMUA
Egindako haxix eta marihuana analisiak kanabinoide garrantzitsuenen nagusitasuna antzematen du (THC, CBN eta
CBD). THC-ak potentzia psikoaktibo handiena izanik kalamuaren psikoaktibotasuna kalkulatzean kontuan hartu
behar da kanabidiolarekin (CBD) eta kanabinolarekin (CBN) duen elkarrekintza, hauen agerpenaren arabera THC-
aren eraginak modulatzen direlako THC-aren potentzia handituz edo txikituz.
10. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Gráfico 3. Nº y tipo de análisis cannábicos 2010, 2011 y 2012
GLOBAL 2010 GLOBAL 2011 GLOBAL 2012
3. grafikoa: 2010, 2011 ETA 2012KO ANALISI KANABIKOEN KOPURU ETA MOTA
Kalamua da gehien kontsumitzen den legez kanpoko substantzia eta baita analizatuena ere. Ondoko grafikoan
azken hiru urteetan egindako analisi kopuru eta moten konparaketa egiten du:
Aztertutako marihuana lagin kopuruak haxix kopuruarekiko igoera bat dutela ikusten jarraitzen dugu, 2012an ma-
rihuana portzentaia haxixarena baino handiagoa izatera heltzeraino, 2010ean gertatzen ez zen bezala. Marihuana
laginen igoera baliteke autolandaketara jotzen duen pertsonen igoerarekin lotuta egotea.
GLOBALA 2010 GLOBALA 2011 GLOBALA 2012
HAXIXA MARIHUANA
11. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
258 haxix laginen inguruan aurkeztutako lagin guztiek kanabinoide nagusien agerpena zutela azpimarratu behar
da. Eginiko analisien emaitzei erreparatuta haxix eta marihuana laginetan behatutako psikoaktibitate maila ikus
daiteke eta 4. grafikoan aurreko bi urteekin alderatu ere.
4. grafikoa: 2010, 2011 ETA 2012KO KALAMU LAGINEN PSIKOAKTIBITATEA
118 143
42
151
91 11
150
102
6
162
46
44
169
62
11
244
72
23
0
50
100
150
200
250
300
350
400
450
Alta Media Baja Alta Media Baja Alta Media Baja
2010 2011 2012
Altua Altua AltuaErtaina Ertaina ErtainaBaxua Baxua Baxua
HAXIXA MARIHUANA
12. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Ondorioztatu dezakegu kalamuaren psikoaktibitatea orokorrean handituz doala nahiz eta erabilitako analisi kolori-
metrikoen muga teknikoak izan. Honi dagokionez, 258 haxix laginetatik bakarrik 6 psikoaktibitate baxua aurkezten
zuten, %2a alegia, 2010ean aztertutako laginen %14a zen bitartean
339 marihuana laginen %72a psikoaktibitate altukoa izan da. Hau 2010ean %64a izanik 2012an %72a izatera hel-
du da. Bestalde, psikoaktibitate baxuko marihuana laginen psikoaktibitatea %7 ingurukoa da baina gehitu behar
da gehienak uzta garaian aurkitu direla, laginak oraindik euren erabateko potentziala garatu gabe dutela. Beraz,
lehorketa egokiak eragina du psikoaktibitatean.
KOKAINA
Kokaina klorhidratoa kolore zuriko konposatu organikoa da. Hauts itxuran aurkezten da, orokorrean kristalizaturik.
Prozesu kimiko batetik igarotako koka hostotik eratorria da eta landarearen 17 alkaloideetako bat da.
2012 urtean zehar kualitatiboki 141 lagin aztertu ziren eta 82 kuantitatiboki.
Lekuan bertan eginiko analisiarekin (geruza meheko kromatografiarekin) momentuan honako aizuntzaileak aurki
ditzazkegu; fenacetina, lidokaina, kafeina, lebamisola, benzokaina, prokaina edo parazetamola. Analisi honetaz
gain, laginen purutasun kopuruaren inguruko bestelako proba egin dezakegu. Kontsumitzailearen erabakia da
bata ala bestea edo biak egitea, osagarriak direlako.
Badira lagin gehienetan amankomuneko osagaiak, ezpurutasun naturalak, erreakzio ezpurutasunak edota
diluitzaileak, ondoren laborategian burututako analisi kuantitatiboetan aurkitzen direnak.
13. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Analisi kualitatiboetan antzeman dugu laginen %58ak aizunketa motaren bat zuela, lebamisola izanik gehien ager-
tutakoa, nahiz eta kasu gehienetan aizunketa konbinaketak aurkitu, hain zuzen ere kasuen %47an. Dena den, kon-
tuan izan behar da persona guztiek ez dutela aizunketa analisia egin nahi, batez ere substantzia kokaina bezain
garestia denean, eta hau dela eta portzentaia handiagoa litzateke.
2012an lebamisola kokaina laginetan aizuntzaile moduan lehen aldiz aurkitu genuenetik geroz eta gehiago
agertzen ari dela ikusten dugu. Zehazki, 2011ko analisi kualitatiboetan lagin guztien %26an agertu zen eta 2012an
%76an.
Aipatzekoak dira ere aurkitutako hiru iruzurrak, lagin hauek ez zutelako printzipio aktibork erakusten. Kasu haue-
tan, laginak aizuntzaileak proportzio ezberdinak aurkezten zituzten.
Guztira 82 kokaina lagin bidali dira kuantifikatzera, kokaina lagin guztien %58a. 5. grafikoak guzti hauen konpo-
saketaren batazbestekoa erakusten du:
5. grafikoa: 2012KO KOKAINA LAGINEN BATAZBESTEKO KONPOSAKETA
Kokaina
Azukreak
Kafeina
Lebamisola
Anestesikoak
Analgesikoak
Beste batzuk
Disolbaezinak Erreakzio
ezpurutasunak
14. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
6. grafikoa: 2012KO KOKAINAREN PURUTASUNAREN TARTEAK
Grafikoan ikusten denez aztertutako kokaina lagin guztien batazbesteko konposaketak printzipio aktiboaren
%50eko kontzentrazioa erakusten du. Hainbat dira portzentaia garrantzitsuetan agertutako osagaiak; kafeina
%10ean, lebamisola eta azukreak %8an, anestesikoak %7an (batez ere tetrakaina eta lidokaina), analgesikoak
%5ean, disolbaezinak %4an (sulfato kaltzikoa) edo erreakzio ezpurutasunak %3an.
Laginak %0 eta %97,93 arteko purutasuna erakusten dute, hau purutasun ezberdinen tarte zabala izanda. Gainera
aurten aldakortasuna igo da. Laginak purutasunezko lau tarteetan banatzen direla ikusi dugu, 6. grafikoan banake-
ta heterogeneo hori erraz behatu daitekeelarik:
2011an lagin gehienak, %44a baino gehiago, 25%-50% purutasun portzentaiaren barne aurkitzen ziren bitartean,
2012an tarte guztiak handitu dira. Lagin gutxien izandako tartea 0%-25% artekoa izan da, lagin guztien %17a izanik.
15. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Laginaren errealitatea ulertzeko batazbesteko purutasunetik harago doan aintzat hartu beharreko beste datu bat,
7. grafikoan modu batean ala bestean aizunduta agertzen diren laginen portzentaian ikus dezakegu. Honela, leba-
misola da gehien agertutako aizuntzailea, analizatutako laginen %75ean aurkitua, fenacetina %40etan agertu da,
kafeina %37tan, tetrakaina eta igeltsua %27tan, lidokaina eta manitola %17tan eta prokaina kasuen %13tan.
7. grafikoa: 2012AN OHIKO AIZUNTZAILEAK DITUZTEN LAGINEN PORTZENTAIAK
Lebamisola
%76
Fenazetina
%40
Kafeina
%37
Tetrakaina
%27
Igeltsua 27%
Lidokaina %17
Manitola %17
Prokaina %13
16. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Aurreko urteekiko konaparaketei dagokienez 2. taulan ikus daiteke joera baxua izaten jarraitu arren, purutasuna 2
puntu igo dela. Erreakzio ezpurutasunen portzentaiaren jaitsierak emaitza gisa aizuntzaile eta diluitzaile portzen-
taiaren igoera du.
URTEA KOKAINA AIZUNTZAILE ETA DILUITZAILEAK
2002 83% 15%
2004 72% 13%
2005 77% 13%
2006 78% 20%
2007 62% 26%
2008 63% 19%
2009 60% 28%
2010 57% 29%
2011 48% 45%
2012 50% 46%
Purutasunaren jaitsiera urtero aizuntzaileen igoerarekin erlazionatua dago:
Nahiz eta jaitsiera honek 2006tik jaitsiera arina aurkeztu eta egonkortu den, azken urtean batazbesteko puruta-
sunak %48tik %50era aldatuz igoera txikia izan du.
2. taula: 2000-2012 KOKAINA-AIZUNTZAILEEN KONTZENTRAZIO JOERAK
17. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
8. grafikoa: 2009-2012KO KOKAINA-AIZUNTZAILEEN KONTZENTRAZIO JOERA
18. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
ANFETAMINA
Anfetamina sulfatoa feniletilamina konposatu organikoen taldeari dagokio. Normalean hauts zuri itxuran eta baita
usain kimiko haundiarekin aurkezten da, bere osagaiek izan beharko ez luketena.
296 anfetamina lagin aztertu dira eta hauetatik 180 kuantifikatzera bidali dira. Gehien aztertutako substantzietatik,
aurreko urteetan gertatu den bezala, anfetamina da zalantza gabe purutasun gutxien aurkezten duena eta baita
aizunduena ere. Gehien analizatua izatearen arrazoia orokorrean aurkeztutako aizunketa maila altua izan daiteke,
eta baita udan argitaratu genuen molekula anfetaminikoei buruzko oharra. Guzti horrek baliteke kontsumitzen ari
denaren benetazko konposaketaren inguruko anfetamina kontsumitzaileen interesa haunditzea.
Aztertutako 296 anfetamina laginetatik gutxienez %75ak aizunketa motaren bat erakusten duela nabarmentzen
dugu, orokorrean kafeina edota bestelako aizuntzaileren bat. Lagin guztietatik 14, %5ak, ez zuen printzipio aktibo-
rik, hau da, anfetaminarik aurkezten.
Aurten bestelako molekula anfetaminikoekin agertutako laginak nabarmentzen ditugu. Analisi kualitatiboaren
bidez momentuan 4-metilanfetamina edo PMA izan dezaketen lagin susmagarriak antzeman ditzazkegu. Kasu
gehienetan mota honetako laginak kuantifikatzera bidali ziren, zehaztasunez edukia jakiteko. Guztira Erresonantzia
Magnetiko Nuklearrera 180 lagin bidali dira, %60a anfetamina laginak izanik. Jarraian, 8. Grafikoak 2012an azter-
tutako lagin guztien bataz besteko kontzentrazioa definitzen du. Txosten honetan gehien aztertutako substantzia
guztietatik, zalantza gabe anfetamina da purutasun txikiena duena edo aizunduena aurkezten dena.
19. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
9. grafikoan ikusten denez, azter-
tutako anfetamina lagin guztien
printzipio aktiboaren batazbes-
teko kontzentrazioa %18koa izan
da. Kafeina kontzentrazioa, al-
diz, %67koa da, anfetaminarena
baino hiru bider handiagoa.
Bestelako substantzia amanko-
mun batzuk kaltzio sulfato edo
igeltsua (%5) eta parazetamola
dira (%3). Kafeinaren kasua oso
deigarria da aztertutako laginen
%93tan agertzen delako, anfe-
tamina %97tan dagoen bitar-
tean. Metanola aipagarria da ere,
kantitate txikietan agertu arren
laginen %45etan aurkitu delako.
Purutasun tarteen arabera la-
ginen banaketa behatuz gero,
laginen %80a baino gehiago
%25aren azpitik daude eta baka-
rrik %7ak %50eko purutasuna
gainditzen du. %0tik %25era bi-
tarteko tarteko lagin kopurua
igotzen doa 2011an %74koa ze-
lako.
9. grafikoa: 2012KO ANFETAMINA LAGINEN KONPOSAKETAREN BATAZBESTEKOA
Anfetamina
Kafeina
Parazetamola
Sulfato Kaltzikoa
Beste batzuk
20. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
10. grafikoa: 2012KO ANFETAMINA PURUTASUNAREN TARTEAK
21. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
3. taula: 2000-2012 ANFETAMINA-AIZUNTZAILEEN KONTZENTRAZIO JOERAK
2011 eta 2012 arteko purutasunaren batazbestekoa %5a jaisten da eta emaitzak sakonki aztertuz, azken hilabetee-
tan purutasunak joera adierazten duen grafikoan igoera arina izan duela ikusi dugu.
URTEA Anfetamina AIZUNTZAILE ETA DILUITZAILEAK
2002 25% 74%
2004 30% 68%
2005 34% 61%
2006 35% 64%
2007 49% 48%
2008 33% 66%
2009 26% 71%
2010 28% 70%
2011 23% 73%
2012 18% 80%
3. taulan 10 urtetan zehar eginiko analisietan ikusitako aizuntzaile eta diluitzaileen erabileraren garapena ikus dai-
teke:
22. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Purutasuna orokorrean 2009tik jeitsiz doala ikusten da lehen aldiz %20aren azpitik kokatuz.
11. grafikoa: 2009 ETA 2012 ARTEKO ANFETAMINA-KAFEINA KONTZENTRAZIO JOERAK
Ondoren, bi grafikak aurkezten ditugu:
Anfetamina Kafeina
23. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Nabarmentzekoa da 2012an ugariagoak izan direla bestelako molekula anfetaminikoak, ziurrenik anfetaminaren
sintesiko erreakzioaren hondakin bezala sortzen direnak. Bere portzentaia totala nabarmentzekoa izan ez arren,
aipagarria da laginen %25a baino gehiagok, 45 zehazki, molekula hauetakoren bat duela.
Gehien agertutakoa, 28 laginekin, 4-metilanfetamina (4MA) izan da, 4-metoxianfetamina (PMA) ere aipagarria izanik
8 laginekin. Dosifikazio berdinean molekula hauek anfetamina sulfatoa baino eragin toxikoagoak dituzte eta ho-
nengatik oso garrantzitsua da laginetan euren agerpena ezagutzea.
Gráfico 12. Tendencias de concentración de anfetamina-cafeína durante el 2012
Anfetamina
2012ko urtarrila 2012ko abendua
Kafeina
24. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
MDMA
MDMA anfetamina sulfatoa bezala feniletilaminen familiakoa da. Hauts, kristal edo pilula itxuran aurkeztu daiteke.
Guztira 79 lagin aztertu dira hauetatik 30 kuantifikatzera bidaliz. Lagin hauetako gehienak, %95a, printzipio akti-
boan positiboa eman zuten Marquis proban, soilik hiru egoeretan aizuntzaileren bat aurkituz. Emaitza negatiboa
emandako lagin kopurua proba honetan guztira %5ekoa izan da. Kasu hauetan, momentuko analisi kolorimetrikoe-
tan ez bada printzipio aktiboa aurkitzen, kontsumoa saihestea eta substantzia laborategian aztertzeko bidaltzea
gomendatzen dugu. Guztira Erresonantzia Magnetiko Nuklearrera MDMA 30 lagin bidali dira, lagin guztien %38a.,
13. grafikoan izandako konposaketaren batazbestekoa isladatzen da:
13. grafikoa: 2012KO MDMA LAGINEN KONPOSAKETAREN BATAZBESTEKOA
13. grafikoan ikusten denez, az-
tertutako estasi lagin guztien
batazbesteko konposaketak
printzipio aktiboaren %75eko
kontzentrazioa du. Gainontzeko
osagaiak sulfato kaltzikoa eta
laktosa dira diluitzaile moduan
(%10), kafeina (%6a) eta beste
motako substantziak maila txikia-
goan agertzen direnak (%9).
MDMA Sulfato kaltzikoa Beste
batzuk
Kafeina Laktosa
25. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
14. grafikoa: 2012KO MDMA PURUTASUN TARTEAK
Purutasun tarteen grafikoaren
arabera laginen %60a baino
gehiagok purutasun altua zuten.
Nabarmentzen dugu %0 eta %25
arteko purutasun tartean koka-
tutako 4 laginak iruzurrak direla
eta ez zutela MDMA aurkezten.
Gehitzen dugu ere aztertutako
laginetatik 4 pilula itxura zutela.
MDMAren purutasun tarteak
aurkezpen itxurarekin lotutak
daude. Azken urteetan ohikoa
da merkatuan MDMA kristal txi-
kietan saltzea gramo edo gramo
erdiko unitateetan, kapsuletan
egon gabe edo pilula forma gabe, eta pertsona kontsumitzaileek “kristalagatik” ezagutzen dute. Uste da “krista-
lak” geroz eta agerpen handiagoa duela aisialdiko merkatuan eta kristal itxurako estasi laginen purutasuna estasi
pilulena baino haundiagoa dela, eta baieztatzen dugu kristalezko estasi laginen purutasuna oso handia dela. Ai
Laket!! egindako esku hartzeetan ezohikoagoa da pilulak aurkitu eta aztertzea, eta behintzat lan egiten dugun in-
gurunetan MDMA kristal forman pilulen gainetik dago.
Azken urteetan ikusi dugu laginen purutasunaren joerari buruzko grafikan purutasuna haundituz doala. Grafiko hau
egiteko 2009 urtetik gaur egunerarte lortutako emaitza guztiak kontuan hartu dira.
26. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
15. grafikoa: 2010-2012KO MDMA KONTZENTRAZIO JOERA
Dena den, 2009 eta 2010 urteetan zehar izandako MDMAren eskasia garaiak ere igoera bat adierazten zuen.
Garai hau alde batera uzten badugu, joerak lehen aldiz MDMA laginen purutasunaren jaitsiera txikia erakusten du
2010eko bukaeratik aurrera.
MDMAren bataz besteko purutasuna laginaren aurkezpen formatuaren arabera (kristala, pilula) balio altu eta oso
altuetan kokatzen da, nahiz eta orokorrean jaitsiera arina izan.

 2010 
 2012
27. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
KETAMINA keta
Ketamina aisialdiko droga moduan orokorrean usainik gabeko hauts zuri forman aurkezten da lurrunketa prozesu
baten bidez itxura likidotik eratorri eta gero.
Aurten momentuan 43 ketamina lagin aztertu dira, iaz baino ia bikoitza, eta hauetatik laborategira 22 bidali dira,
%51a. %83a aizuntzaileen agerpenari negatiboa eman zuen geruza meheko kromatografia teknikan. Printzipio akti-
boa antzematen duen testan hiru laginek (%7a) negatiboa eman zuten eta 4 laginek kafeina eta parazetamolaren
aizunketa zuten.
Jarraian Erresonantzia Magnetiko Nuklearragatik aztertutako laginen emaitzak aukezten dira:
Lagin guztien batazbesteko konposaketaren grafikaren arabera, ketaminak batazbesteko %85a du gainontzeko
%15a aizunketa izanik:
28. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Ketamina
Kreatina
Beste batzuk
16.grafikoa: 2012KO KETAMINA LAGINEN BATAZBESTEKO KONPOSAKETA
Batazbesteko purutasuna aurreko
urteekin alderatuz jaitsi da, hau iru-
zurra zen lagin baten agerpenaga-
tik izanez, ketamina izan beharrean
metoxetamina zena. Jaitsieran ere
eragina izan du 12 laginen aizunke-
tagatik. Lehen aldiz aztertutako
ketamina laginen %45a bakarrik
puruak ziren edo ez zuten gehitu-
tako substantzien agerpenik.
29. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Ketamina laginetan kreatina
aizuntzaile moduan agertzen ari
da. 9 laginetan agertu da, %2tik
%41era doazen kontzentrazio-
etan, agertzen denean bataz-
besteko %24an aurkeztuz.
17. grafikoa: 2012KO KETAMINAREN PURUTASUN TARTEAK
BESTE BATZUK
Beste motako substantzien sailan aipatzekoa da momentuan analisiak egin daitezkeen arren, normalean lagina
laborategira bidaltzea gomendatzen dugula gutxiengo diren substantzia hauen osagaiak hobetu kuantifikatu edo
aztertzeko.
Honela, aztertutako 33 substantzietatik 24 laborategira bidali ziren eta hauen konposaketa zehatza hurrengo
sailan ikusiko dugu. Heroina laginen kasuan kafeina edota parazetamola bezalako aizuntzaileak aurkitzea erraza
da. Metanfetaminaren kasuan, berriz, honen printzipio aktiboa dagoen ala ez ikus dezakegu. Laginak hiru taldetan
banatu ditugu: opiazeoak, research chemicals, haluzinatzaileak, bizigarriak eta botikak:
Ondoko grafikoan purutasun tarteak ikusten dira , non lagin gehienak purutasun handiko tartean kokatzen diren.
30. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
4. taula: OPIAZEOAEN TALDEKO LAGINEN EMAITZAK
SUBSTANTZIA JATORRIA HEROINA % KAFEINA % BESTE BATZUK %
Heroina Arrasate 34.4 62.60 parazetamola
Heroina Irun 5.15 35.52 7.03 sulfato kaltzikoa
52.30 parazetamola
Heroina Bilbao 24.9 3.78 6.40 sulfato kaltzikoa
Heroina Arrasate 6.08 26.35 38.4 sulfato kaltzikoa
29.17 parazetamola
Heroina Gasteiz 3.22 32.89 15.6 sulfato kaltzikoa
48.29 parazetamola
Opioa Gasteiz 7,39 morfina
3,79 kodeina
1,32 tebaina
87,50 karbonato kaltziko eta zelulosa nahasketa
Opioa Gasteiz 6,90 morfina
3,04 kodeina
1,22 tebaina
89,04 karbonato kaltziko eta zelulosa nahasketa
31. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
18. grafikoa: 2012KO HEROINAKO LAGINEN BATAZBESTEKO KONPOSAKETA
Opiazeoen taulatik aipatzekoak dira heroina laginak aurten 5 izanik; hauetako batek ez zuen heroinarik eta kafeina
eta parazetamolaz osatua zegoen. Emaitza hauek heroina Ai laket!!en aztertutako drogen artean aizunduenean
bihurtzen dute. Jarraian heroina laginen batazbesteko konposaketa behatu daiteke:
Heroina
Kafeina
Sulfato kaltzikoa
Manitola
Parazetamola
32. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
SUBSTANTZIA JATORRIA PRINTZIPIO AKTIBOA % BESTE BATZUK %
2-CP Ai test gunea 100 2-CP
Kamfetamina Bilbo 100 Kamfetamina
2-CB Ai test gunea 48,72 2CE
51,28 2 CI
4-MMC Ai test gunea 100 3MMC
4-MMC Ai test gunea 100 3MMC
Haluzinatzaileen laginen emaitzen taulan aurreko urteekin alderatuz onddo psilozibe laginen igoera ikusten da.
5. taula: RESEARCH CHEMICALS TALDEKO LAGINEN EMAITZAK
Taulan research chemicals edo agerpen “berriko” eta Interneten bidez banatutako substantzien laginen emaitzak
daude. Nahiz eta mota honetako laginetan aizunketa urria izan, kasuak daude non aztertutako substantziak espero
zen printzipio aktiboa izan beharrean beste bat zuten.
33. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
6. taula: HALUZINATZAILEEN TALDEKO LAGINEN EMAITZAK
SUBSTANTZIA JATORRIA PRINTZIPIO AKTIBOA % BESTE BATZUK %
LSD Ai test gunea 0.5 LSD 99.5 zelulosa
LSD Ai test gunea 0.5 LSD 99.5 zelulosa
LSD Algorta 0.2 LSD 99,8 zelulosa
Onddo psilozibea Ai test gunea 0,40 psilozibina 99,60 egitura begetal zelulosikoa
Onddo psilozibea Ai test gunea 0,50 psilozibina 99,50 egitura begetal zelulosikoa
Onddo psilozibea Ai test gunea 0,21 psilozibina 99,79 hondakin begetal disolbaezina
Onddo psilozibea Ordizia 1,30 psilozibina 98,70 egitura begetal zelulosikoa
Onddo psilozibea Gopegi 0,35 psilozibina 99,65 egitura begetal zelulosikoa
Psilozetina Bilbo 100 psilozetina
Azken taulan proiektuetan aztertutako gutxiengo substantzien analisiak biltzen dira.
34. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
SUBSTANTZIA JATORRIA PRINTZIPIO AKTIBOA % BESTE BATZUK %
GHB Villanañe 51,80 GHB 48,20 metanola
Susmagarria Ai test gunea 21,10 kafeina
14,60 sulfato kaltzikoa
7,19 fenazetina
30,52 lidokaina
25,59 prokaina
Metanfetamina Laudio 64,11 metanfetamina 26,21 kafeina
9,68 fenazetina
7. taula: BESTE BATZUK TALDEKO LAGINEN EMAITZAK
35. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
5. ONDORIOAK
Ai laket!! elkarteak aztertutako drogak orokorrean EAEko biztanleriak gehien kontsumitutako drogekin bat egiten
dute.
Marihuana analisiak igoera izaten jarraitzen dute eta 2012an gehien aztertutako substantzia izan da. Aurten biga-
rren aldiz anfetamina analisi kantitateak haxix analisiak gainditzen ditu, azken hau duela bi urterarte gehien azter-
tutako substantzia izanik.
Lehen aldiz 12 substantzia berri aurkitu dira, hauetako gehienak printzipio aktiboak, zerrenda etengabe handituz
doa, eta proteina eta aminoazido ezberdinen erabilerak igoera du. Guztira Erresonantzia Magnetiko Nuklear zer-
bitzuan 132 substantzia ezberdin aurkitu dira dagoeneko.
Haxixaren potentzia psikoaktiboaren handitzearen inguruan joera mantentzen da. Marihuana ere psikoaktibitate
maila altuetan mantentzen da eta persona askok analisi zerbitzura oraindik hezeak dauden eta kontsumitzen ari
diren marihuana laginak ekartzen dituzte.
Kokaina laginek purutasun ertain-baxua aurkezten dute orekatzera jotzen duena. Kokainak berez hainbat
aizuntzaile ezberdin aurkezten ditu. Purutasun tarte ezberdinak nahiko banatuta daude eta zaila da aurreikustea ze
lagin mota eskuratu den. Aurkitutako lebamisol kantitatea igotzen doa eta laginen %75ean agertzen da.
Anfetamina laginen purutasuna jaisten jarraitzen du eta bere aizunketarako kafeinaren erabilera handituz doa
ere hau aztertutako laginen %93an agertuz. Zoriz hartutako lagin batez %25eko purutasunetik behera izango du
%83ko probabilitatearekin.
Bestelako molekula anfetaminikoen agerpena handituz doa anfetamina laginetan, PMArekin 8 lagin jaso dira eta
28 4-MArekin. Hauetako batzuk toxikotasun altua erakusten zuten eta beste batzuk toxikotasuna zehazten duten
ikerketa falta dute.
36. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
MDMAk purutasun altua mantentzen du nahiz eta aurten 4 iruzur jaso diren. Kasu hauetan MDMA ez ziren beste
substantzia batzuk saldu dira.
Aurten iazko urtearekin alderatuta ketamina lagin bikoitza aztertu dira eta lehen aldiz analisi zerbitzura bidalitako
laginen %55ak aizunketa erakusten zuten. Hauetako gehienak kreatinarekin aizunduta zeuden, honen agerpena
ugarituz doalarik aurten laginen %40an aurkituta.
Heroina aztertutako laginetatik gehien aizundutako droga izaten jarraitzen du, bataz besteko purutasuna %7,8koa
delarik, ia beti aizuntzaile moduan kafeina eta parazetamolaz lagunduta.
Gehien kontsumitutako substantzia mota eta Ai laket!!-en aztertutako laginetan aizuntzaile moduan gehien
agertutakoa zalantza gabe kafeina da. Dena den, bere kontsumoei normalean ez zaie erreparatzen drogatzat
hartzen ez delako.
Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com
Ai Laket!!
C/ Herrería nº 88, bajo
01001 Vitoria-Gasteiz
(+34) 945 23 15 60
www.ailaket.com
Ai laket!! irabazi asmorik gabeko elkartea da eta legez kanpoko
drogen kontsumitzaile zein kontsumitzaile ohiek osatzen dute.
Elkarteak, kontsumo arduratsuaren eta drogen erabileraren arris-
kuak murrizteko ikuspuntuetatik, substantzia psikoaktibo ezber-
dinekin bizitzen ikastearen aldeko apustua egiten du. Izan ere,
“Drogak kontsumitzea ala ez” pertsona helduek informazioa jaso
ondoren askatasunez hartu beharreko erabakia dela uste du. Ai
laket!!-en asmoa, beraz, ez da erabaki horren gainean eragina iza-
tea, baizik eta informazio zehatza, praktikoa eta sinesgarria eskaint-
zea, kontsumitzeko erabakia hartzekotan, erabakia ondo haus-
nartutakoa izan dadin eta kontsumitzaileek zentzudun jokatzeko
informazioa izan dezaten.

More Related Content

More from Ai Laket!! elkartea

Informe de composición de drogas ilíicitas en Euskadi 2015
Informe de composición de drogas ilíicitas en Euskadi 2015Informe de composición de drogas ilíicitas en Euskadi 2015
Informe de composición de drogas ilíicitas en Euskadi 2015Ai Laket!! elkartea
 
2016ko iraila-urria analisien berriak
2016ko iraila-urria analisien berriak2016ko iraila-urria analisien berriak
2016ko iraila-urria analisien berriakAi Laket!! elkartea
 
Novedades análisis septiembre-octubre 2016
Novedades análisis septiembre-octubre 2016Novedades análisis septiembre-octubre 2016
Novedades análisis septiembre-octubre 2016Ai Laket!! elkartea
 
Urteko jarduera txostena 2015 Ai Laket!!
Urteko jarduera txostena 2015 Ai Laket!!Urteko jarduera txostena 2015 Ai Laket!!
Urteko jarduera txostena 2015 Ai Laket!!Ai Laket!! elkartea
 
NOVEDADES ANÁLISIS JULIO – AGOSTO 2016
NOVEDADES ANÁLISIS  JULIO – AGOSTO 2016NOVEDADES ANÁLISIS  JULIO – AGOSTO 2016
NOVEDADES ANÁLISIS JULIO – AGOSTO 2016Ai Laket!! elkartea
 
2016KO UZTAILA-ABUZTUKO ANALISIEN BERRIAK
2016KO UZTAILA-ABUZTUKO ANALISIEN BERRIAK2016KO UZTAILA-ABUZTUKO ANALISIEN BERRIAK
2016KO UZTAILA-ABUZTUKO ANALISIEN BERRIAKAi Laket!! elkartea
 
Speed erabiltzaileentzako komiki informatiboa
Speed erabiltzaileentzako komiki informatiboaSpeed erabiltzaileentzako komiki informatiboa
Speed erabiltzaileentzako komiki informatiboaAi Laket!! elkartea
 
Speed, cómic informatibo para usuari@s de anfetamina
Speed, cómic informatibo para usuari@s de anfetaminaSpeed, cómic informatibo para usuari@s de anfetamina
Speed, cómic informatibo para usuari@s de anfetaminaAi Laket!! elkartea
 
Estasi erabiltzaileentzako komiki informatiboa
Estasi erabiltzaileentzako komiki informatiboaEstasi erabiltzaileentzako komiki informatiboa
Estasi erabiltzaileentzako komiki informatiboaAi Laket!! elkartea
 
Éxtasis, cómic informativo para usuari@s de MDMA
Éxtasis, cómic informativo para usuari@s de MDMAÉxtasis, cómic informativo para usuari@s de MDMA
Éxtasis, cómic informativo para usuari@s de MDMAAi Laket!! elkartea
 
Ketamina erabiltzaileentzako komiki informatiboa @Ailaket
Ketamina erabiltzaileentzako komiki informatiboa @AilaketKetamina erabiltzaileentzako komiki informatiboa @Ailaket
Ketamina erabiltzaileentzako komiki informatiboa @AilaketAi Laket!! elkartea
 
Ketamina, comic informativo sobre la keta @Ailaket
Ketamina, comic informativo sobre la keta @AilaketKetamina, comic informativo sobre la keta @Ailaket
Ketamina, comic informativo sobre la keta @AilaketAi Laket!! elkartea
 
Kokaina erabiltzaileentzako komiki informatiboa@ailaket
Kokaina erabiltzaileentzako komiki informatiboa@ailaketKokaina erabiltzaileentzako komiki informatiboa@ailaket
Kokaina erabiltzaileentzako komiki informatiboa@ailaketAi Laket!! elkartea
 
Cocaina, comic informativo para usuarios de cocaina. Ai laket
Cocaina, comic informativo para usuarios de cocaina. Ai laketCocaina, comic informativo para usuarios de cocaina. Ai laket
Cocaina, comic informativo para usuarios de cocaina. Ai laketAi Laket!! elkartea
 
Kannabis erabiltzaileentzako komiki informatiboa@ailaket
Kannabis erabiltzaileentzako komiki informatiboa@ailaketKannabis erabiltzaileentzako komiki informatiboa@ailaket
Kannabis erabiltzaileentzako komiki informatiboa@ailaketAi Laket!! elkartea
 
Cómic Informativo para usuari@s de cannabis. Ai Laket!!
Cómic Informativo para usuari@s de cannabis. Ai Laket!!Cómic Informativo para usuari@s de cannabis. Ai Laket!!
Cómic Informativo para usuari@s de cannabis. Ai Laket!!Ai Laket!! elkartea
 

More from Ai Laket!! elkartea (20)

Informe de composición de drogas ilíicitas en Euskadi 2015
Informe de composición de drogas ilíicitas en Euskadi 2015Informe de composición de drogas ilíicitas en Euskadi 2015
Informe de composición de drogas ilíicitas en Euskadi 2015
 
Pilulen analisia
Pilulen analisiaPilulen analisia
Pilulen analisia
 
Análisis pastilla MDMA
Análisis pastilla MDMAAnálisis pastilla MDMA
Análisis pastilla MDMA
 
2016ko iraila-urria analisien berriak
2016ko iraila-urria analisien berriak2016ko iraila-urria analisien berriak
2016ko iraila-urria analisien berriak
 
Novedades análisis septiembre-octubre 2016
Novedades análisis septiembre-octubre 2016Novedades análisis septiembre-octubre 2016
Novedades análisis septiembre-octubre 2016
 
160817DNS04eus@ailaket
160817DNS04eus@ailaket160817DNS04eus@ailaket
160817DNS04eus@ailaket
 
160817DNS04@ailaket
160817DNS04@ailaket160817DNS04@ailaket
160817DNS04@ailaket
 
Urteko jarduera txostena 2015 Ai Laket!!
Urteko jarduera txostena 2015 Ai Laket!!Urteko jarduera txostena 2015 Ai Laket!!
Urteko jarduera txostena 2015 Ai Laket!!
 
NOVEDADES ANÁLISIS JULIO – AGOSTO 2016
NOVEDADES ANÁLISIS  JULIO – AGOSTO 2016NOVEDADES ANÁLISIS  JULIO – AGOSTO 2016
NOVEDADES ANÁLISIS JULIO – AGOSTO 2016
 
2016KO UZTAILA-ABUZTUKO ANALISIEN BERRIAK
2016KO UZTAILA-ABUZTUKO ANALISIEN BERRIAK2016KO UZTAILA-ABUZTUKO ANALISIEN BERRIAK
2016KO UZTAILA-ABUZTUKO ANALISIEN BERRIAK
 
Speed erabiltzaileentzako komiki informatiboa
Speed erabiltzaileentzako komiki informatiboaSpeed erabiltzaileentzako komiki informatiboa
Speed erabiltzaileentzako komiki informatiboa
 
Speed, cómic informatibo para usuari@s de anfetamina
Speed, cómic informatibo para usuari@s de anfetaminaSpeed, cómic informatibo para usuari@s de anfetamina
Speed, cómic informatibo para usuari@s de anfetamina
 
Estasi erabiltzaileentzako komiki informatiboa
Estasi erabiltzaileentzako komiki informatiboaEstasi erabiltzaileentzako komiki informatiboa
Estasi erabiltzaileentzako komiki informatiboa
 
Éxtasis, cómic informativo para usuari@s de MDMA
Éxtasis, cómic informativo para usuari@s de MDMAÉxtasis, cómic informativo para usuari@s de MDMA
Éxtasis, cómic informativo para usuari@s de MDMA
 
Ketamina erabiltzaileentzako komiki informatiboa @Ailaket
Ketamina erabiltzaileentzako komiki informatiboa @AilaketKetamina erabiltzaileentzako komiki informatiboa @Ailaket
Ketamina erabiltzaileentzako komiki informatiboa @Ailaket
 
Ketamina, comic informativo sobre la keta @Ailaket
Ketamina, comic informativo sobre la keta @AilaketKetamina, comic informativo sobre la keta @Ailaket
Ketamina, comic informativo sobre la keta @Ailaket
 
Kokaina erabiltzaileentzako komiki informatiboa@ailaket
Kokaina erabiltzaileentzako komiki informatiboa@ailaketKokaina erabiltzaileentzako komiki informatiboa@ailaket
Kokaina erabiltzaileentzako komiki informatiboa@ailaket
 
Cocaina, comic informativo para usuarios de cocaina. Ai laket
Cocaina, comic informativo para usuarios de cocaina. Ai laketCocaina, comic informativo para usuarios de cocaina. Ai laket
Cocaina, comic informativo para usuarios de cocaina. Ai laket
 
Kannabis erabiltzaileentzako komiki informatiboa@ailaket
Kannabis erabiltzaileentzako komiki informatiboa@ailaketKannabis erabiltzaileentzako komiki informatiboa@ailaket
Kannabis erabiltzaileentzako komiki informatiboa@ailaket
 
Cómic Informativo para usuari@s de cannabis. Ai Laket!!
Cómic Informativo para usuari@s de cannabis. Ai Laket!!Cómic Informativo para usuari@s de cannabis. Ai Laket!!
Cómic Informativo para usuari@s de cannabis. Ai Laket!!
 

Aztertutako laginen konposaketa_ailaket_2012

  • 1. 1. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com AZTERTUTAKO LAGINEN KONPOSAKETA 2012
  • 2. 2. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com AURKEZPENA 3 1. SARRERA 3 2. LEKUAN BERTAN AZTERTUTAKO SUBSTANTZIAK 3 3. LABORATEGIRA BIDALITAKO LAGINAK 6 4. SUBSTANTZIEN analisien emaitzak 9 4.1 Kalamu txostena 9 4.2 Kokaina txostena 12 4.3 Anfetamina txostena 18 4.4 Estasi txostena 24 4.5 Ketamina txostena 27 4.6 Bestelako substantzien txostena 29 5. ONDORIOAK 35
  • 3. 3. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com AURKEZPENA Lan hau EAEn Ai Laket!!-ek kudeatutako prebentzio programetan bildu eta aztertutako 1.189 substantziekin burutu da. Lagin hauek lekuan bertan teknika kualitatiboekin aztertzeaz gain (erreaktibo kolorimetrikoekin eta geruza meheko kromatografiarekin), analisi kuantitatiborako 337 lagin jaso dira. Azkenego hauek Erresonantzia Magne- tiko Nuklearraren bidez aztertuak dira. Txosten honek purutasunari, aizunketari eta toxikotasunari buruzko informazio zehatza eskaintzen du. Informa- zioak aisialdiko droga kontsumoarekin erlazionatutako arriskuak murrizteko balio handia du. 1. SARRERA Drogen inguruko prebentziozko ikuspegitik objektibotasunez eta zehaztasunez aritzeko beharrezkoa da legez kanpoko drogen merkatuaren errealitatea ezagutzea. Substantzien salmenta eta banaketak jarraitzen duen bitar- tean merkatuaren osasun kontrol ezak erabiltzaileentzako arriskua suposatzen du. Zorionez duela 10 urtetik Euskal Herriko Unibertsitateko Erresonantzia Magnetiko Nuklearraren zerbitzua dugu, substantzia toxikoak garaiz aurkitzeko aukera ematen duena. Eusko Jaurlaritzaren Drogamendekotasun Zuzenda- ritza eta EHUaren arteko hitzarmenari esker analisi zerbitzu azkarra, kalitatezkoa eta eraginkorra dugu. EHUko laborategiko analisien emaitzak bildutako emaitzekin alderatzen dira, aizunketei buruz ohartarazteko eta estatuko eta europako dato ofizialekin konparatzeko. 2. LEKUAN BERTAN AZTERTUTAKO SUBSTANTZIAK Substantzien konposaketari buruzko ikuspegi orokorra izateko eginiko analisi guztiak kontuan hartuko ditugu, hau baita egindako eskuhartze gehienen ardatza. Ondoko taulak 2012. urtean zehar analisi kualitatiboen bitartez lortutako emaitzak erakusten ditu:
  • 4. 4. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com SUBSTANTZIAK EMAITZAK ZKIA. SUBSTANTZIAK EMAITZAK ZKIA. HAXIXA ANALIZATUTAKO LAGINAK 258 marihuana ANALIZATUTAKO LAGINAK 339 PSIKOAKTIBITATE HAUNDIA 150 PSIKOAKTIBITATE HAUNDIA 244 PSIKOAKTIBITATE ERTAINA 102 PSIKOAKTIBITATE ERTAINA 72 PSIKOAKTIBITATE BAXUA 6 PSIKOAKTIBITATE BAXUA 23 KOKAINA ANALIZATUTAKO LAGINAK 141 anfetamina ANALIZATUTAKO LAGINAK 296 KOKAINA 56 ANFETAMINA 55 KOKAINA + LEBAMISOLA 9 ANFETAMINA + KAFEINA 156 KOKAINA + ANESTESIKOA 5 ANFETAMINA + BESTE BATZUK 71 KOKAINA + ANALGESIKOA 2 ANFETAMINA NEGATIBOA 14 KOKAINA + BESTE BATZUK 66 KOKAINAN NEGATIBOA 3 MDMA ANALIZATUTAKO LAGINAK 79 ketamina ANALIZATUTAKO LAGINAK 43 MDMA 72 KETAMINA 36 MDMA + BESTE BATZUK 3 KETAMINA + BESTE BATZUK 4 MDMA NEGATIBOA 4 KETAMINA NEGATIBOA 3 otras ANALIZATUTAKO LAGINAK 33 METANFETAMINA 1 HEROINA 5 RC-ak 4 BESTE BATZUK 23 1. taula: LEKUAN BERTAN ANALISIEN EMAITZAK
  • 5. 5. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com 1. Grafikoa: 2012AN KUALITATIBOKI ANALIZATUTAKO LAGIN KOPURUA ETA MOTA Marihuana Haxixa Anfetamina Kokaina Estasia Ketamina Beste batzuk
  • 6. 6. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com 3. LABORATEGIRA BIDALITAKO LAGINAK Erresonantzia Magnetiko Nuklear zerbitzura bidalitako lagin kopuru totala 337koa izan da anfetamina izanik gehien aztertutako substantzia mota 179 analisirekin. Bestalde, 82 kokaina lagin analizatu dira, 30 estasi lagin eta 22 lagin ketamina. Baita ere, heroina, opio, metanfetamina, research chemicals, legal highs edo mongiak bezalako subs- tantzien 24 analisi egin dira. 2. grafikoa: LABORATEGIRA BIDALITAKO LAGIN KOPURUA ETA MOTA 2. grafikoak analisi kuantitatiboa egiteko laborategira bidalitako lagin kopurua eta mota isladatzen du. Hau kalean kontsumitzen diren substantzien kalitatearen inguruko argazkia litzateke. KokainaAnfetamina Estasia Ketamina Beste batzuk
  • 7. 7. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com 12 substantzia berri aurkitu dira beste urteetako zerrendari erantsi direnak, eta esan daiteke datu base zabal eta osoa dugula. Hauetako substantzia batzuk printzipio aktiboak dira, beste batzuk aizuntzaileak, diluitzaileak edo erreakzio ezpurutasunak. Jarraian laburki aurkezten ditugu: 2012AN AURKITUTAKO SUBSTANTZIA BERRIEN ZERRENDA: Printzipio aktiboak: 2-CP (2,5-dimetoxi-4-(n)-propilfenetilamina): Psikodelikoen 2C familiako konposaturik indartsuenetarikoa da eta bere eraginak haluzinatzaileak, psikodelikoak eta enteogenoak dira, ikusmen esperientzia indartsuak eduki daitezkelarik. Kamfetamina (N-metil-3-fenil-norbornan-2-amina): Gosea kentzen duen estimulatzailea da eta diseinu droga gisa saltzen da fenkanfamina bere analogoa bezala. Antza denez azken hau baino eragin estimulatzaile handiagoak ditu, dopaminergikoa da eta hartzaile opioideen gain eragiten du eragin analgesiko eta narkotiko haundia sortuz. 2-CI: Iraupen ertaineko fenetilamina psikodelikoa da.
  • 8. 8. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com Aizuntzaileak: Pirazetam: Adinarekin lotutako atentzio eta memori asaldurentzat aholkatutako botika da. PMA (4-metoxi-anfetamina): Molekula anfetaminikoa da intoxikazio larriak egotzi zaizkionak (heriotza batzuk barne). Izaera haluzinatzailea du eta gorputzaren tenperaturaren igoera edo goragalea bezalako eraginak. Eszipienteak: Leucina: Proteinak sintetizatzeko zelulek erabilitako 20 aminoazidoetako bat da. Azido glutamikoa: Proteinen parte den aminoazidoa. Elikagaien industrian zaporea emateko erabilia da. Sorbitola: Azukre polialkohola da elikagai dietetikoetan edulkoratzaile bezala erabilia. Mioinositola (Hexahidroxiciclohexano): Inositolaren aktibitate biologiko haundiena duen iso- meroa da. Babarrunetan, ilarretan, arroza arrean, gari zahian, intxaurretan, barazkietan, okelan, esnean eta legamietan aurkitzen da.
  • 9. 9. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com 4. SUBSTANTZIEN ANALISIEN EMAITZAK Sintesi ezpurutasunak: DPIA (Di-β-fenilisopropil-amina): Anfetaminaren sintesitik eratorritako substantzia da. Ez da bere eragin eta toxiko- tasuna ezagutzen. 4-fenil-2-butilamina: Soilik kafeinaz osatutako lagin batean aurkitu da. 3-MMC (3-metilmetkatinona): Mefedrona (4MMK) prestaketen ezpurutasunatzat hartzen da. KALAMUA Egindako haxix eta marihuana analisiak kanabinoide garrantzitsuenen nagusitasuna antzematen du (THC, CBN eta CBD). THC-ak potentzia psikoaktibo handiena izanik kalamuaren psikoaktibotasuna kalkulatzean kontuan hartu behar da kanabidiolarekin (CBD) eta kanabinolarekin (CBN) duen elkarrekintza, hauen agerpenaren arabera THC- aren eraginak modulatzen direlako THC-aren potentzia handituz edo txikituz.
  • 10. 10. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com Gráfico 3. Nº y tipo de análisis cannábicos 2010, 2011 y 2012 GLOBAL 2010 GLOBAL 2011 GLOBAL 2012 3. grafikoa: 2010, 2011 ETA 2012KO ANALISI KANABIKOEN KOPURU ETA MOTA Kalamua da gehien kontsumitzen den legez kanpoko substantzia eta baita analizatuena ere. Ondoko grafikoan azken hiru urteetan egindako analisi kopuru eta moten konparaketa egiten du: Aztertutako marihuana lagin kopuruak haxix kopuruarekiko igoera bat dutela ikusten jarraitzen dugu, 2012an ma- rihuana portzentaia haxixarena baino handiagoa izatera heltzeraino, 2010ean gertatzen ez zen bezala. Marihuana laginen igoera baliteke autolandaketara jotzen duen pertsonen igoerarekin lotuta egotea. GLOBALA 2010 GLOBALA 2011 GLOBALA 2012 HAXIXA MARIHUANA
  • 11. 11. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com 258 haxix laginen inguruan aurkeztutako lagin guztiek kanabinoide nagusien agerpena zutela azpimarratu behar da. Eginiko analisien emaitzei erreparatuta haxix eta marihuana laginetan behatutako psikoaktibitate maila ikus daiteke eta 4. grafikoan aurreko bi urteekin alderatu ere. 4. grafikoa: 2010, 2011 ETA 2012KO KALAMU LAGINEN PSIKOAKTIBITATEA 118 143 42 151 91 11 150 102 6 162 46 44 169 62 11 244 72 23 0 50 100 150 200 250 300 350 400 450 Alta Media Baja Alta Media Baja Alta Media Baja 2010 2011 2012 Altua Altua AltuaErtaina Ertaina ErtainaBaxua Baxua Baxua HAXIXA MARIHUANA
  • 12. 12. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com Ondorioztatu dezakegu kalamuaren psikoaktibitatea orokorrean handituz doala nahiz eta erabilitako analisi kolori- metrikoen muga teknikoak izan. Honi dagokionez, 258 haxix laginetatik bakarrik 6 psikoaktibitate baxua aurkezten zuten, %2a alegia, 2010ean aztertutako laginen %14a zen bitartean 339 marihuana laginen %72a psikoaktibitate altukoa izan da. Hau 2010ean %64a izanik 2012an %72a izatera hel- du da. Bestalde, psikoaktibitate baxuko marihuana laginen psikoaktibitatea %7 ingurukoa da baina gehitu behar da gehienak uzta garaian aurkitu direla, laginak oraindik euren erabateko potentziala garatu gabe dutela. Beraz, lehorketa egokiak eragina du psikoaktibitatean. KOKAINA Kokaina klorhidratoa kolore zuriko konposatu organikoa da. Hauts itxuran aurkezten da, orokorrean kristalizaturik. Prozesu kimiko batetik igarotako koka hostotik eratorria da eta landarearen 17 alkaloideetako bat da. 2012 urtean zehar kualitatiboki 141 lagin aztertu ziren eta 82 kuantitatiboki. Lekuan bertan eginiko analisiarekin (geruza meheko kromatografiarekin) momentuan honako aizuntzaileak aurki ditzazkegu; fenacetina, lidokaina, kafeina, lebamisola, benzokaina, prokaina edo parazetamola. Analisi honetaz gain, laginen purutasun kopuruaren inguruko bestelako proba egin dezakegu. Kontsumitzailearen erabakia da bata ala bestea edo biak egitea, osagarriak direlako. Badira lagin gehienetan amankomuneko osagaiak, ezpurutasun naturalak, erreakzio ezpurutasunak edota diluitzaileak, ondoren laborategian burututako analisi kuantitatiboetan aurkitzen direnak.
  • 13. 13. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com Analisi kualitatiboetan antzeman dugu laginen %58ak aizunketa motaren bat zuela, lebamisola izanik gehien ager- tutakoa, nahiz eta kasu gehienetan aizunketa konbinaketak aurkitu, hain zuzen ere kasuen %47an. Dena den, kon- tuan izan behar da persona guztiek ez dutela aizunketa analisia egin nahi, batez ere substantzia kokaina bezain garestia denean, eta hau dela eta portzentaia handiagoa litzateke. 2012an lebamisola kokaina laginetan aizuntzaile moduan lehen aldiz aurkitu genuenetik geroz eta gehiago agertzen ari dela ikusten dugu. Zehazki, 2011ko analisi kualitatiboetan lagin guztien %26an agertu zen eta 2012an %76an. Aipatzekoak dira ere aurkitutako hiru iruzurrak, lagin hauek ez zutelako printzipio aktibork erakusten. Kasu haue- tan, laginak aizuntzaileak proportzio ezberdinak aurkezten zituzten. Guztira 82 kokaina lagin bidali dira kuantifikatzera, kokaina lagin guztien %58a. 5. grafikoak guzti hauen konpo- saketaren batazbestekoa erakusten du: 5. grafikoa: 2012KO KOKAINA LAGINEN BATAZBESTEKO KONPOSAKETA Kokaina Azukreak Kafeina Lebamisola Anestesikoak Analgesikoak Beste batzuk Disolbaezinak Erreakzio ezpurutasunak
  • 14. 14. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com 6. grafikoa: 2012KO KOKAINAREN PURUTASUNAREN TARTEAK Grafikoan ikusten denez aztertutako kokaina lagin guztien batazbesteko konposaketak printzipio aktiboaren %50eko kontzentrazioa erakusten du. Hainbat dira portzentaia garrantzitsuetan agertutako osagaiak; kafeina %10ean, lebamisola eta azukreak %8an, anestesikoak %7an (batez ere tetrakaina eta lidokaina), analgesikoak %5ean, disolbaezinak %4an (sulfato kaltzikoa) edo erreakzio ezpurutasunak %3an. Laginak %0 eta %97,93 arteko purutasuna erakusten dute, hau purutasun ezberdinen tarte zabala izanda. Gainera aurten aldakortasuna igo da. Laginak purutasunezko lau tarteetan banatzen direla ikusi dugu, 6. grafikoan banake- ta heterogeneo hori erraz behatu daitekeelarik: 2011an lagin gehienak, %44a baino gehiago, 25%-50% purutasun portzentaiaren barne aurkitzen ziren bitartean, 2012an tarte guztiak handitu dira. Lagin gutxien izandako tartea 0%-25% artekoa izan da, lagin guztien %17a izanik.
  • 15. 15. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com Laginaren errealitatea ulertzeko batazbesteko purutasunetik harago doan aintzat hartu beharreko beste datu bat, 7. grafikoan modu batean ala bestean aizunduta agertzen diren laginen portzentaian ikus dezakegu. Honela, leba- misola da gehien agertutako aizuntzailea, analizatutako laginen %75ean aurkitua, fenacetina %40etan agertu da, kafeina %37tan, tetrakaina eta igeltsua %27tan, lidokaina eta manitola %17tan eta prokaina kasuen %13tan. 7. grafikoa: 2012AN OHIKO AIZUNTZAILEAK DITUZTEN LAGINEN PORTZENTAIAK Lebamisola %76 Fenazetina %40 Kafeina %37 Tetrakaina %27 Igeltsua 27% Lidokaina %17 Manitola %17 Prokaina %13
  • 16. 16. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com Aurreko urteekiko konaparaketei dagokienez 2. taulan ikus daiteke joera baxua izaten jarraitu arren, purutasuna 2 puntu igo dela. Erreakzio ezpurutasunen portzentaiaren jaitsierak emaitza gisa aizuntzaile eta diluitzaile portzen- taiaren igoera du. URTEA KOKAINA AIZUNTZAILE ETA DILUITZAILEAK 2002 83% 15% 2004 72% 13% 2005 77% 13% 2006 78% 20% 2007 62% 26% 2008 63% 19% 2009 60% 28% 2010 57% 29% 2011 48% 45% 2012 50% 46% Purutasunaren jaitsiera urtero aizuntzaileen igoerarekin erlazionatua dago: Nahiz eta jaitsiera honek 2006tik jaitsiera arina aurkeztu eta egonkortu den, azken urtean batazbesteko puruta- sunak %48tik %50era aldatuz igoera txikia izan du. 2. taula: 2000-2012 KOKAINA-AIZUNTZAILEEN KONTZENTRAZIO JOERAK
  • 17. 17. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com 8. grafikoa: 2009-2012KO KOKAINA-AIZUNTZAILEEN KONTZENTRAZIO JOERA
  • 18. 18. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com ANFETAMINA Anfetamina sulfatoa feniletilamina konposatu organikoen taldeari dagokio. Normalean hauts zuri itxuran eta baita usain kimiko haundiarekin aurkezten da, bere osagaiek izan beharko ez luketena. 296 anfetamina lagin aztertu dira eta hauetatik 180 kuantifikatzera bidali dira. Gehien aztertutako substantzietatik, aurreko urteetan gertatu den bezala, anfetamina da zalantza gabe purutasun gutxien aurkezten duena eta baita aizunduena ere. Gehien analizatua izatearen arrazoia orokorrean aurkeztutako aizunketa maila altua izan daiteke, eta baita udan argitaratu genuen molekula anfetaminikoei buruzko oharra. Guzti horrek baliteke kontsumitzen ari denaren benetazko konposaketaren inguruko anfetamina kontsumitzaileen interesa haunditzea. Aztertutako 296 anfetamina laginetatik gutxienez %75ak aizunketa motaren bat erakusten duela nabarmentzen dugu, orokorrean kafeina edota bestelako aizuntzaileren bat. Lagin guztietatik 14, %5ak, ez zuen printzipio aktibo- rik, hau da, anfetaminarik aurkezten. Aurten bestelako molekula anfetaminikoekin agertutako laginak nabarmentzen ditugu. Analisi kualitatiboaren bidez momentuan 4-metilanfetamina edo PMA izan dezaketen lagin susmagarriak antzeman ditzazkegu. Kasu gehienetan mota honetako laginak kuantifikatzera bidali ziren, zehaztasunez edukia jakiteko. Guztira Erresonantzia Magnetiko Nuklearrera 180 lagin bidali dira, %60a anfetamina laginak izanik. Jarraian, 8. Grafikoak 2012an azter- tutako lagin guztien bataz besteko kontzentrazioa definitzen du. Txosten honetan gehien aztertutako substantzia guztietatik, zalantza gabe anfetamina da purutasun txikiena duena edo aizunduena aurkezten dena.
  • 19. 19. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com 9. grafikoan ikusten denez, azter- tutako anfetamina lagin guztien printzipio aktiboaren batazbes- teko kontzentrazioa %18koa izan da. Kafeina kontzentrazioa, al- diz, %67koa da, anfetaminarena baino hiru bider handiagoa. Bestelako substantzia amanko- mun batzuk kaltzio sulfato edo igeltsua (%5) eta parazetamola dira (%3). Kafeinaren kasua oso deigarria da aztertutako laginen %93tan agertzen delako, anfe- tamina %97tan dagoen bitar- tean. Metanola aipagarria da ere, kantitate txikietan agertu arren laginen %45etan aurkitu delako. Purutasun tarteen arabera la- ginen banaketa behatuz gero, laginen %80a baino gehiago %25aren azpitik daude eta baka- rrik %7ak %50eko purutasuna gainditzen du. %0tik %25era bi- tarteko tarteko lagin kopurua igotzen doa 2011an %74koa ze- lako. 9. grafikoa: 2012KO ANFETAMINA LAGINEN KONPOSAKETAREN BATAZBESTEKOA Anfetamina Kafeina Parazetamola Sulfato Kaltzikoa Beste batzuk
  • 20. 20. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com 10. grafikoa: 2012KO ANFETAMINA PURUTASUNAREN TARTEAK
  • 21. 21. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com 3. taula: 2000-2012 ANFETAMINA-AIZUNTZAILEEN KONTZENTRAZIO JOERAK 2011 eta 2012 arteko purutasunaren batazbestekoa %5a jaisten da eta emaitzak sakonki aztertuz, azken hilabetee- tan purutasunak joera adierazten duen grafikoan igoera arina izan duela ikusi dugu. URTEA Anfetamina AIZUNTZAILE ETA DILUITZAILEAK 2002 25% 74% 2004 30% 68% 2005 34% 61% 2006 35% 64% 2007 49% 48% 2008 33% 66% 2009 26% 71% 2010 28% 70% 2011 23% 73% 2012 18% 80% 3. taulan 10 urtetan zehar eginiko analisietan ikusitako aizuntzaile eta diluitzaileen erabileraren garapena ikus dai- teke:
  • 22. 22. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com Purutasuna orokorrean 2009tik jeitsiz doala ikusten da lehen aldiz %20aren azpitik kokatuz. 11. grafikoa: 2009 ETA 2012 ARTEKO ANFETAMINA-KAFEINA KONTZENTRAZIO JOERAK Ondoren, bi grafikak aurkezten ditugu: Anfetamina Kafeina
  • 23. 23. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com Nabarmentzekoa da 2012an ugariagoak izan direla bestelako molekula anfetaminikoak, ziurrenik anfetaminaren sintesiko erreakzioaren hondakin bezala sortzen direnak. Bere portzentaia totala nabarmentzekoa izan ez arren, aipagarria da laginen %25a baino gehiagok, 45 zehazki, molekula hauetakoren bat duela. Gehien agertutakoa, 28 laginekin, 4-metilanfetamina (4MA) izan da, 4-metoxianfetamina (PMA) ere aipagarria izanik 8 laginekin. Dosifikazio berdinean molekula hauek anfetamina sulfatoa baino eragin toxikoagoak dituzte eta ho- nengatik oso garrantzitsua da laginetan euren agerpena ezagutzea. Gráfico 12. Tendencias de concentración de anfetamina-cafeína durante el 2012 Anfetamina 2012ko urtarrila 2012ko abendua Kafeina
  • 24. 24. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com MDMA MDMA anfetamina sulfatoa bezala feniletilaminen familiakoa da. Hauts, kristal edo pilula itxuran aurkeztu daiteke. Guztira 79 lagin aztertu dira hauetatik 30 kuantifikatzera bidaliz. Lagin hauetako gehienak, %95a, printzipio akti- boan positiboa eman zuten Marquis proban, soilik hiru egoeretan aizuntzaileren bat aurkituz. Emaitza negatiboa emandako lagin kopurua proba honetan guztira %5ekoa izan da. Kasu hauetan, momentuko analisi kolorimetrikoe- tan ez bada printzipio aktiboa aurkitzen, kontsumoa saihestea eta substantzia laborategian aztertzeko bidaltzea gomendatzen dugu. Guztira Erresonantzia Magnetiko Nuklearrera MDMA 30 lagin bidali dira, lagin guztien %38a., 13. grafikoan izandako konposaketaren batazbestekoa isladatzen da: 13. grafikoa: 2012KO MDMA LAGINEN KONPOSAKETAREN BATAZBESTEKOA 13. grafikoan ikusten denez, az- tertutako estasi lagin guztien batazbesteko konposaketak printzipio aktiboaren %75eko kontzentrazioa du. Gainontzeko osagaiak sulfato kaltzikoa eta laktosa dira diluitzaile moduan (%10), kafeina (%6a) eta beste motako substantziak maila txikia- goan agertzen direnak (%9). MDMA Sulfato kaltzikoa Beste batzuk Kafeina Laktosa
  • 25. 25. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com 14. grafikoa: 2012KO MDMA PURUTASUN TARTEAK Purutasun tarteen grafikoaren arabera laginen %60a baino gehiagok purutasun altua zuten. Nabarmentzen dugu %0 eta %25 arteko purutasun tartean koka- tutako 4 laginak iruzurrak direla eta ez zutela MDMA aurkezten. Gehitzen dugu ere aztertutako laginetatik 4 pilula itxura zutela. MDMAren purutasun tarteak aurkezpen itxurarekin lotutak daude. Azken urteetan ohikoa da merkatuan MDMA kristal txi- kietan saltzea gramo edo gramo erdiko unitateetan, kapsuletan egon gabe edo pilula forma gabe, eta pertsona kontsumitzaileek “kristalagatik” ezagutzen dute. Uste da “krista- lak” geroz eta agerpen handiagoa duela aisialdiko merkatuan eta kristal itxurako estasi laginen purutasuna estasi pilulena baino haundiagoa dela, eta baieztatzen dugu kristalezko estasi laginen purutasuna oso handia dela. Ai Laket!! egindako esku hartzeetan ezohikoagoa da pilulak aurkitu eta aztertzea, eta behintzat lan egiten dugun in- gurunetan MDMA kristal forman pilulen gainetik dago. Azken urteetan ikusi dugu laginen purutasunaren joerari buruzko grafikan purutasuna haundituz doala. Grafiko hau egiteko 2009 urtetik gaur egunerarte lortutako emaitza guztiak kontuan hartu dira.
  • 26. 26. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com 15. grafikoa: 2010-2012KO MDMA KONTZENTRAZIO JOERA Dena den, 2009 eta 2010 urteetan zehar izandako MDMAren eskasia garaiak ere igoera bat adierazten zuen. Garai hau alde batera uzten badugu, joerak lehen aldiz MDMA laginen purutasunaren jaitsiera txikia erakusten du 2010eko bukaeratik aurrera. MDMAren bataz besteko purutasuna laginaren aurkezpen formatuaren arabera (kristala, pilula) balio altu eta oso altuetan kokatzen da, nahiz eta orokorrean jaitsiera arina izan. 
 2010 
 2012
  • 27. 27. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com KETAMINA keta Ketamina aisialdiko droga moduan orokorrean usainik gabeko hauts zuri forman aurkezten da lurrunketa prozesu baten bidez itxura likidotik eratorri eta gero. Aurten momentuan 43 ketamina lagin aztertu dira, iaz baino ia bikoitza, eta hauetatik laborategira 22 bidali dira, %51a. %83a aizuntzaileen agerpenari negatiboa eman zuen geruza meheko kromatografia teknikan. Printzipio akti- boa antzematen duen testan hiru laginek (%7a) negatiboa eman zuten eta 4 laginek kafeina eta parazetamolaren aizunketa zuten. Jarraian Erresonantzia Magnetiko Nuklearragatik aztertutako laginen emaitzak aukezten dira: Lagin guztien batazbesteko konposaketaren grafikaren arabera, ketaminak batazbesteko %85a du gainontzeko %15a aizunketa izanik:
  • 28. 28. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com Ketamina Kreatina Beste batzuk 16.grafikoa: 2012KO KETAMINA LAGINEN BATAZBESTEKO KONPOSAKETA Batazbesteko purutasuna aurreko urteekin alderatuz jaitsi da, hau iru- zurra zen lagin baten agerpenaga- tik izanez, ketamina izan beharrean metoxetamina zena. Jaitsieran ere eragina izan du 12 laginen aizunke- tagatik. Lehen aldiz aztertutako ketamina laginen %45a bakarrik puruak ziren edo ez zuten gehitu- tako substantzien agerpenik.
  • 29. 29. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com Ketamina laginetan kreatina aizuntzaile moduan agertzen ari da. 9 laginetan agertu da, %2tik %41era doazen kontzentrazio- etan, agertzen denean bataz- besteko %24an aurkeztuz. 17. grafikoa: 2012KO KETAMINAREN PURUTASUN TARTEAK BESTE BATZUK Beste motako substantzien sailan aipatzekoa da momentuan analisiak egin daitezkeen arren, normalean lagina laborategira bidaltzea gomendatzen dugula gutxiengo diren substantzia hauen osagaiak hobetu kuantifikatu edo aztertzeko. Honela, aztertutako 33 substantzietatik 24 laborategira bidali ziren eta hauen konposaketa zehatza hurrengo sailan ikusiko dugu. Heroina laginen kasuan kafeina edota parazetamola bezalako aizuntzaileak aurkitzea erraza da. Metanfetaminaren kasuan, berriz, honen printzipio aktiboa dagoen ala ez ikus dezakegu. Laginak hiru taldetan banatu ditugu: opiazeoak, research chemicals, haluzinatzaileak, bizigarriak eta botikak: Ondoko grafikoan purutasun tarteak ikusten dira , non lagin gehienak purutasun handiko tartean kokatzen diren.
  • 30. 30. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com 4. taula: OPIAZEOAEN TALDEKO LAGINEN EMAITZAK SUBSTANTZIA JATORRIA HEROINA % KAFEINA % BESTE BATZUK % Heroina Arrasate 34.4 62.60 parazetamola Heroina Irun 5.15 35.52 7.03 sulfato kaltzikoa 52.30 parazetamola Heroina Bilbao 24.9 3.78 6.40 sulfato kaltzikoa Heroina Arrasate 6.08 26.35 38.4 sulfato kaltzikoa 29.17 parazetamola Heroina Gasteiz 3.22 32.89 15.6 sulfato kaltzikoa 48.29 parazetamola Opioa Gasteiz 7,39 morfina 3,79 kodeina 1,32 tebaina 87,50 karbonato kaltziko eta zelulosa nahasketa Opioa Gasteiz 6,90 morfina 3,04 kodeina 1,22 tebaina 89,04 karbonato kaltziko eta zelulosa nahasketa
  • 31. 31. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com 18. grafikoa: 2012KO HEROINAKO LAGINEN BATAZBESTEKO KONPOSAKETA Opiazeoen taulatik aipatzekoak dira heroina laginak aurten 5 izanik; hauetako batek ez zuen heroinarik eta kafeina eta parazetamolaz osatua zegoen. Emaitza hauek heroina Ai laket!!en aztertutako drogen artean aizunduenean bihurtzen dute. Jarraian heroina laginen batazbesteko konposaketa behatu daiteke: Heroina Kafeina Sulfato kaltzikoa Manitola Parazetamola
  • 32. 32. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com SUBSTANTZIA JATORRIA PRINTZIPIO AKTIBOA % BESTE BATZUK % 2-CP Ai test gunea 100 2-CP Kamfetamina Bilbo 100 Kamfetamina 2-CB Ai test gunea 48,72 2CE 51,28 2 CI 4-MMC Ai test gunea 100 3MMC 4-MMC Ai test gunea 100 3MMC Haluzinatzaileen laginen emaitzen taulan aurreko urteekin alderatuz onddo psilozibe laginen igoera ikusten da. 5. taula: RESEARCH CHEMICALS TALDEKO LAGINEN EMAITZAK Taulan research chemicals edo agerpen “berriko” eta Interneten bidez banatutako substantzien laginen emaitzak daude. Nahiz eta mota honetako laginetan aizunketa urria izan, kasuak daude non aztertutako substantziak espero zen printzipio aktiboa izan beharrean beste bat zuten.
  • 33. 33. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com 6. taula: HALUZINATZAILEEN TALDEKO LAGINEN EMAITZAK SUBSTANTZIA JATORRIA PRINTZIPIO AKTIBOA % BESTE BATZUK % LSD Ai test gunea 0.5 LSD 99.5 zelulosa LSD Ai test gunea 0.5 LSD 99.5 zelulosa LSD Algorta 0.2 LSD 99,8 zelulosa Onddo psilozibea Ai test gunea 0,40 psilozibina 99,60 egitura begetal zelulosikoa Onddo psilozibea Ai test gunea 0,50 psilozibina 99,50 egitura begetal zelulosikoa Onddo psilozibea Ai test gunea 0,21 psilozibina 99,79 hondakin begetal disolbaezina Onddo psilozibea Ordizia 1,30 psilozibina 98,70 egitura begetal zelulosikoa Onddo psilozibea Gopegi 0,35 psilozibina 99,65 egitura begetal zelulosikoa Psilozetina Bilbo 100 psilozetina Azken taulan proiektuetan aztertutako gutxiengo substantzien analisiak biltzen dira.
  • 34. 34. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com SUBSTANTZIA JATORRIA PRINTZIPIO AKTIBOA % BESTE BATZUK % GHB Villanañe 51,80 GHB 48,20 metanola Susmagarria Ai test gunea 21,10 kafeina 14,60 sulfato kaltzikoa 7,19 fenazetina 30,52 lidokaina 25,59 prokaina Metanfetamina Laudio 64,11 metanfetamina 26,21 kafeina 9,68 fenazetina 7. taula: BESTE BATZUK TALDEKO LAGINEN EMAITZAK
  • 35. 35. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com 5. ONDORIOAK Ai laket!! elkarteak aztertutako drogak orokorrean EAEko biztanleriak gehien kontsumitutako drogekin bat egiten dute. Marihuana analisiak igoera izaten jarraitzen dute eta 2012an gehien aztertutako substantzia izan da. Aurten biga- rren aldiz anfetamina analisi kantitateak haxix analisiak gainditzen ditu, azken hau duela bi urterarte gehien azter- tutako substantzia izanik. Lehen aldiz 12 substantzia berri aurkitu dira, hauetako gehienak printzipio aktiboak, zerrenda etengabe handituz doa, eta proteina eta aminoazido ezberdinen erabilerak igoera du. Guztira Erresonantzia Magnetiko Nuklear zer- bitzuan 132 substantzia ezberdin aurkitu dira dagoeneko. Haxixaren potentzia psikoaktiboaren handitzearen inguruan joera mantentzen da. Marihuana ere psikoaktibitate maila altuetan mantentzen da eta persona askok analisi zerbitzura oraindik hezeak dauden eta kontsumitzen ari diren marihuana laginak ekartzen dituzte. Kokaina laginek purutasun ertain-baxua aurkezten dute orekatzera jotzen duena. Kokainak berez hainbat aizuntzaile ezberdin aurkezten ditu. Purutasun tarte ezberdinak nahiko banatuta daude eta zaila da aurreikustea ze lagin mota eskuratu den. Aurkitutako lebamisol kantitatea igotzen doa eta laginen %75ean agertzen da. Anfetamina laginen purutasuna jaisten jarraitzen du eta bere aizunketarako kafeinaren erabilera handituz doa ere hau aztertutako laginen %93an agertuz. Zoriz hartutako lagin batez %25eko purutasunetik behera izango du %83ko probabilitatearekin. Bestelako molekula anfetaminikoen agerpena handituz doa anfetamina laginetan, PMArekin 8 lagin jaso dira eta 28 4-MArekin. Hauetako batzuk toxikotasun altua erakusten zuten eta beste batzuk toxikotasuna zehazten duten ikerketa falta dute.
  • 36. 36. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com MDMAk purutasun altua mantentzen du nahiz eta aurten 4 iruzur jaso diren. Kasu hauetan MDMA ez ziren beste substantzia batzuk saldu dira. Aurten iazko urtearekin alderatuta ketamina lagin bikoitza aztertu dira eta lehen aldiz analisi zerbitzura bidalitako laginen %55ak aizunketa erakusten zuten. Hauetako gehienak kreatinarekin aizunduta zeuden, honen agerpena ugarituz doalarik aurten laginen %40an aurkituta. Heroina aztertutako laginetatik gehien aizundutako droga izaten jarraitzen du, bataz besteko purutasuna %7,8koa delarik, ia beti aizuntzaile moduan kafeina eta parazetamolaz lagunduta. Gehien kontsumitutako substantzia mota eta Ai laket!!-en aztertutako laginetan aizuntzaile moduan gehien agertutakoa zalantza gabe kafeina da. Dena den, bere kontsumoei normalean ez zaie erreparatzen drogatzat hartzen ez delako.
  • 37. Ai Laket!! Errementari kalea 88 behea · 01001 Vitoria-Gasteiz · (+34) 945 23 15 60 · www.ailaket.com Ai Laket!! C/ Herrería nº 88, bajo 01001 Vitoria-Gasteiz (+34) 945 23 15 60 www.ailaket.com Ai laket!! irabazi asmorik gabeko elkartea da eta legez kanpoko drogen kontsumitzaile zein kontsumitzaile ohiek osatzen dute. Elkarteak, kontsumo arduratsuaren eta drogen erabileraren arris- kuak murrizteko ikuspuntuetatik, substantzia psikoaktibo ezber- dinekin bizitzen ikastearen aldeko apustua egiten du. Izan ere, “Drogak kontsumitzea ala ez” pertsona helduek informazioa jaso ondoren askatasunez hartu beharreko erabakia dela uste du. Ai laket!!-en asmoa, beraz, ez da erabaki horren gainean eragina iza- tea, baizik eta informazio zehatza, praktikoa eta sinesgarria eskaint- zea, kontsumitzeko erabakia hartzekotan, erabakia ondo haus- nartutakoa izan dadin eta kontsumitzaileek zentzudun jokatzeko informazioa izan dezaten.