1. UGATZA
EZAUGARRIAK: Ugatzak hego luze eta estuak dituzte,
bizkarraldea eta hegoak ilunak eta sabela argia eta gorriska du.
Gorputz-luzera: 110 cm.
Hego-luzera : 275 cm.
ELIKADURA: Haragi ustela jaten du eta hezur-muinak jan ahal
izateko hezurrak airetik lurrera botatzen ditu.
UGALKETA: Habia mendietako paretetan egiten du.
BIZIMODUA: Leku menditsuetan bizi da. Europako hegazti
urrienetakoa da eta Euskal Herrian Pirinioetan soilik bizi da.