SlideShare a Scribd company logo
1 of 1
Download to read offline
ETAren Adierazpena

ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, adierazpen honen bidez bere erabakiaren
berri eman nahi dio Euskal Herriari:

Azken hilabeteotan, Bruselatik Gernikara, mundu mailako izen handiko pertsonalitateek eta euskal eragile
politiko eta sozial andanak, mendeetako gatazkari konponbide justu eta demokratikoa ematearen beharra
nabarmendu dute.

ETAk bat egiten du. Konponbidea elkarrizketa eta negoziazioa lanabes eta euskal herritarren borondatea
iparrorratz duen prozesu demokratikoaren bidez etorriko da.

   •   Prozesu demokratikoak ukazio egoera eta eskubide urraketa oro gainditu behar du eta gatazka
       politikoaren muinean dauden lurraldetasuna eta autodeterminazioaren gakoei erantzun behar die.

   •   Euskal eragile politiko eta sozialei dagokie Euskal Herria eta erabakitzeko eskubidearen aitortzaren
       formulazioa adosteko akordioak erdiestea, proiektu politiko guztiak ahalezko eginez, Independentzia
       barne.

   •   Prozesuaren buruan, euskal herritarrek beren etorkizuna inolako muga eta esku-sartzerik gabe
       hautatzeko hitza eta erabakia izan behar dute.

   •   Alde orok, erdietsiko diren akordioak eta euskal herritarrek erabakitakoa errespetatzeko konpromisoa
       hartu behar du, horretarako berme eta bitartekoak ezarriz.


Honenbestez:

Nazioarteko komunitateak egiaztatu ahalko duen su-eten iraunkor eta orokorra adieraztea erabaki du ETAk.
Horixe da behin betiko konponbiderako prozesuarekiko eta konfrontazio armatuaren amaierarekiko ETAk duen
konpromiso irmoa.

Erantzukizun historikoarekin jokatzeko garaia da. ETAk, Espainia eta Frantziako agintariei dei egiten die,
errepresio neurri oro indargabetu eta Euskal Herriarekiko ukazioa behin betiko albora dezaten.

ETAk, prozesu demokratikoa sustatzeko eta burura eramateko ahaleginean eta borrokan etsi gabe jardungo
du, Euskal Herrian egiazko egoera demokratikoa erdietsi arte.


                  GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA! GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA!
                       JO TA KE INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA LORTU ARTE!

                                  Euskal Herrian, 2011ko urtarrilaren 8an

                                          Euskadi Ta Askatasuna
                                                  E.T.A.

More Related Content

Viewers also liked

Viewers also liked (20)

Educacion en euskadi aurrera
Educacion en euskadi aurreraEducacion en euskadi aurrera
Educacion en euskadi aurrera
 
Euskal kirolak
Euskal kirolakEuskal kirolak
Euskal kirolak
 
Migraciones 13
Migraciones 13Migraciones 13
Migraciones 13
 
Departamentos de córdoba coti vale
Departamentos de córdoba coti valeDepartamentos de córdoba coti vale
Departamentos de córdoba coti vale
 
Euskera 2[1].lana
Euskera 2[1].lanaEuskera 2[1].lana
Euskera 2[1].lana
 
HIRIA II: Hiriaren egitura
HIRIA II: Hiriaren egituraHIRIA II: Hiriaren egitura
HIRIA II: Hiriaren egitura
 
Garraioen sistema Euskal Herrian
Garraioen sistema Euskal HerrianGarraioen sistema Euskal Herrian
Garraioen sistema Euskal Herrian
 
"Zure janaria ez da hondakina" // "Tu comida no es un residuo"
"Zure janaria ez da hondakina" //  "Tu comida no es un residuo" "Zure janaria ez da hondakina" //  "Tu comida no es un residuo"
"Zure janaria ez da hondakina" // "Tu comida no es un residuo"
 
Espainiako paisajeen iruzkina
Espainiako paisajeen iruzkinaEspainiako paisajeen iruzkina
Espainiako paisajeen iruzkina
 
Tarjeta de visita eaj pnv portugalete
Tarjeta de visita eaj pnv portugaleteTarjeta de visita eaj pnv portugalete
Tarjeta de visita eaj pnv portugalete
 
Julieta bontá y martín riveros.
Julieta bontá y martín riveros.Julieta bontá y martín riveros.
Julieta bontá y martín riveros.
 
Europa
EuropaEuropa
Europa
 
Ciudades y Cambio Climatico_Análisis Crítico
Ciudades y Cambio Climatico_Análisis CríticoCiudades y Cambio Climatico_Análisis Crítico
Ciudades y Cambio Climatico_Análisis Crítico
 
EUSKADIKO PAISAIA
EUSKADIKO PAISAIAEUSKADIKO PAISAIA
EUSKADIKO PAISAIA
 
Molchester Pro Consultation PowerPoint
Molchester Pro Consultation PowerPointMolchester Pro Consultation PowerPoint
Molchester Pro Consultation PowerPoint
 
Entrevista Empresas Iniciativas Pdf
Entrevista Empresas Iniciativas PdfEntrevista Empresas Iniciativas Pdf
Entrevista Empresas Iniciativas Pdf
 
Practica de word
Practica de wordPractica de word
Practica de word
 
B08 A65c 6 Diapo Kamps En
B08 A65c 6 Diapo Kamps EnB08 A65c 6 Diapo Kamps En
B08 A65c 6 Diapo Kamps En
 
Euskal Musika Tresnak
Euskal Musika TresnakEuskal Musika Tresnak
Euskal Musika Tresnak
 
Aurkezpena 6
Aurkezpena 6Aurkezpena 6
Aurkezpena 6
 

ETAren Komunikatua

  • 1. ETAren Adierazpena ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, adierazpen honen bidez bere erabakiaren berri eman nahi dio Euskal Herriari: Azken hilabeteotan, Bruselatik Gernikara, mundu mailako izen handiko pertsonalitateek eta euskal eragile politiko eta sozial andanak, mendeetako gatazkari konponbide justu eta demokratikoa ematearen beharra nabarmendu dute. ETAk bat egiten du. Konponbidea elkarrizketa eta negoziazioa lanabes eta euskal herritarren borondatea iparrorratz duen prozesu demokratikoaren bidez etorriko da. • Prozesu demokratikoak ukazio egoera eta eskubide urraketa oro gainditu behar du eta gatazka politikoaren muinean dauden lurraldetasuna eta autodeterminazioaren gakoei erantzun behar die. • Euskal eragile politiko eta sozialei dagokie Euskal Herria eta erabakitzeko eskubidearen aitortzaren formulazioa adosteko akordioak erdiestea, proiektu politiko guztiak ahalezko eginez, Independentzia barne. • Prozesuaren buruan, euskal herritarrek beren etorkizuna inolako muga eta esku-sartzerik gabe hautatzeko hitza eta erabakia izan behar dute. • Alde orok, erdietsiko diren akordioak eta euskal herritarrek erabakitakoa errespetatzeko konpromisoa hartu behar du, horretarako berme eta bitartekoak ezarriz. Honenbestez: Nazioarteko komunitateak egiaztatu ahalko duen su-eten iraunkor eta orokorra adieraztea erabaki du ETAk. Horixe da behin betiko konponbiderako prozesuarekiko eta konfrontazio armatuaren amaierarekiko ETAk duen konpromiso irmoa. Erantzukizun historikoarekin jokatzeko garaia da. ETAk, Espainia eta Frantziako agintariei dei egiten die, errepresio neurri oro indargabetu eta Euskal Herriarekiko ukazioa behin betiko albora dezaten. ETAk, prozesu demokratikoa sustatzeko eta burura eramateko ahaleginean eta borrokan etsi gabe jardungo du, Euskal Herrian egiazko egoera demokratikoa erdietsi arte. GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA! GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA! JO TA KE INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA LORTU ARTE! Euskal Herrian, 2011ko urtarrilaren 8an Euskadi Ta Askatasuna E.T.A.