Uso didáctico de dispositivos móviles en mLearning
Telebistako erreportaia
1. Telebistako erreportaia :: Gorka J. Palazio :: www.Eduvlog.org
Telebistako erreportaia
Gorka J. Palazio
Euskal Herriko Unibertsitatea
www.palazio.org
CC 3 lizentziapean, by-sa (egilearen aipamena-berdin
partekatu)
Diapositiba kopurua: 14
2. Telebistako erreportaia :: Gorka J. Palazio :: www.Eduvlog.org
Definizioa: Telebistako erreportaia
notizia garatua da
Telebistako albisteak baino gehiago
iraun dezake eta hainbat osagai
topatu ahal dira erreportaietan:
datuak, inkestak, lekukotasunak,
prentsaurrekoak, infogramak...
3. Telebistako erreportaia :: Gorka J. Palazio :: www.Eduvlog.org
Erreportaia mota bi bereizten dira:
1. Eguneroko informazio saioetarako
egiten direnak. Laburrak edo
gaurkotasunezko erreportaia.
2. Informazio saio berezietako egiten
direnak. Luzeak. Erreportaia handia.
4. Telebistako erreportaia :: Gorka J. Palazio :: www.Eduvlog.org
Erreportaia motak (I):
1. Eguneroko informazio saioetarako
egiten direnak: 2 minutu eta 2:30
irauten dutenak. Planifikaturik joan
behar dute eta idazgelako
arduradunek onetsiak izan behar
dira.
5. Telebistako erreportaia :: Gorka J. Palazio :: www.Eduvlog.org
Erreportaia motak (II):
2. Erreportaia handia edo luzea: 15
minutu zein 30 iraun dezakeena.
Informazio saio berezietarako egin
ohi dira horrelakoak.
Informe Semanal saioa TVE
telebistan. Irudia RTVEri esker.
6. Telebistako erreportaia :: Gorka J. Palazio :: www.Eduvlog.org
Erreportaian berriemaileak ezin du
iritzirik zuzenean erakutsi, nahiz
eta maiz irudi soilen bitartez karga
emozional handia sortu ahal duen.
Ikus dezagun orain zein diren
baliabideak, erreportaietan agertu
ohi direnak:
7. Telebistako erreportaia :: Gorka J. Palazio :: www.Eduvlog.org
* Gertakariari dagozkion irudiak
* Dokumentazio datuak
* Notizien aurrekariak, ondorioak
eta testuingurua
* Lekukoen deklarazioak
* Norberak egindako inkestari
dagozkion datuak
* Ikerlan bidez lortutako datuak
* Adituen aburuak
* Infografiak...
8. Telebistako erreportaia :: Gorka J. Palazio :: www.Eduvlog.org
Erreportaiak unitatea ukan behar du,
zerbait koherentziaz agertuz; haria
ukan behar, alegia
Erreportaian ez da beharrezkoa berriemailea
agertzea. Ariketa: zenbat aldiz ageri da erreportaria
Google enpresari buruzko honetan:
http://www.youtube.com/watch?v=fS-Hs99G6Jw
“Google-k mundua nola aldatzen
duen” deritzon erreportaia
honetan, MarketingDirecto-ko
batek itzultzen du gaztelaniara
alemanez emaniko erreportaia.
Atsegin duzu nola egiten duen?
9. Telebistako erreportaia :: Gorka J. Palazio :: www.Eduvlog.org
“Erreportaian ikuspuntu desberdinak
bilatzen dira, iritzi diferenteak; eta
horrexegatik plano diferenteen
kopurua handiagoa da notiziaren
kontaketa soilean baino... gertakaria
modu diferenteetatik nola ikusten den
eskaintzea da kontua”
Mariano Cebrián Herreros.
10. Telebistako erreportaia :: Gorka J. Palazio :: www.Eduvlog.org
Gertakariak kontatzeko askatasun
handiena ematen duen informazio
generoa da, norberaren estiloa eta
trataera desberdinak onartzen dituena.
Ignacio H. de la Motak honela definitzen du
erreportaia (Komunikazioaren Hiztegia, Paraninfo,
Madril, 1988):
“Albiste bihurtzeko moduan dagoen gertakari baten
narrazioa da, horretarako edozein komunikazio teknika
baliatuz. Informazioaren arloko genero
interesgarrienetakoa da. Ikusentzunezkoen esparruan
izen hori ere darama egiazki dokumentala denak; batez
ere, zinemaren kasuan.
11. Telebistako erreportaia :: Gorka J. Palazio :: www.Eduvlog.org
Ikus dezagun GNU/Linux-en
gaineko erreportaia (2:34):
http://www.youtube.com/watch?v=13y1LITl8yM
12. Telebistako erreportaia :: Gorka J. Palazio :: www.Eduvlog.org
Zein dira honako erreportaia
laburrean agertzen diren baliabideak?
Zerbait falta zaio erreportaiari?
Erantzuna blogean jarri.
http://www.youtube.com/watch?v=4Q6t_dHoNRc
13. Telebistako erreportaia :: Gorka J. Palazio :: www.Eduvlog.org
Erreportaia hau, aldiz, luzea da,
Egunkaria kazetari buruzkoa. Ikusi
eta komentatu baliabideak blogean.
http://www.youtube.com/watch?v=CIhsPaiz0Ms
14. Telebistako erreportaia :: Gorka J. Palazio :: www.Eduvlog.org
Bibliografia:
Cebrián, Mariano (1998).
Información televisiva. Mediaciones,
contenidos, expresión y
programación. Síntesis, Madril.
Varios autores (1993). Libro de estilo
de TeleMadrid, volumen 1. Ediciones
Telemadrid, Madril.