Your SlideShare is downloading. ×
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
IKT TXOSTENA
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×
Saving this for later? Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime – even offline.
Text the download link to your phone
Standard text messaging rates apply

IKT TXOSTENA

2,094

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
2,094
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
0
Actions
Shares
0
Downloads
27
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide

Transcript

  • 1. TXOSTENA HAUR HEZKUNTZA Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak Egileak: Gure Blog Blog-ak: Itziar Ikazeta tipitakitapataki.blogspot.com Verónica Manterola vmanterola.blogspot.com Leire Vitoria teknologiaberriak-leirev.blogspot.com
  • 2. TXOSTENA AURKIBIDEA 1) SARRERA: Argudiaketa eta justifikazioa ..............................................................1 2) ESKOLA EZBERDINAK: ANALISIA 2.1 Sarrera ..........................................................................................................2 2.2 Zarauzko Inmakulada Ikastetxea .................................................................3-5 2.3 Usurbilgo Udarregi Ikastola.........................................................................6-9 2.4 Donostiako Zurriola Ikastola .......................................................................10-14 3) KONPARAZIOA ....................................................................................................15-17 4) GELAN IKT-rekin LAN EGITEKO IDEIAK ........................................................18-20 5) INTERNETEN ERABILERA ADINAREN ARABERA.......................................21-23 6) ONDORIOAK .........................................................................................................24 7) IKT PRAKTIKA ONAK: www.kliketaklik.com ....................................................25-27 8) BIBLIOGRAFIA .....................................................................................................28 TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN -1-
  • 3. TXOSTENA 1. SARRERA: Argudiaketa eta justifikazioa Irakasle eskolako Haur Hezkuntzako 3.mailako ikasleak gara. Gure taldea kide hauek osatzen dugu: Leire Vitoria, Veronica Manterola eta Itziar Ikazeta. Egia esan, ez gara adituak teknologia berrietan baina gustuko ditugu eta dexente erabiltzen ditugu, orain batik bat. Ordenagailuari dagokionez, hainbat programa menperatzen ditugu, Word, Excel, Access, Power Point eta Movie Maker hain zuzen ere. Hala ere, asko dago ezezaguna genuena eta pixkanaka ezagutuz joan garena. Argi daukagu gure ikasleei teknologia berrien “mundua” transmititu ahal izateko, lehendabizi geuk ondo ezagutu behar dugula. Ikasle bezala gure historiari begiratzen badiogu, teknologia berriak ez genituen gaur egungo umeak bezain laster erabiltzen; bigarren hezkuntzan edo batxilergoan hasi ziren ordenagailuekin gure lehengo lantxoak Word-ean. Horrek ordea ez du esan nahi guk ez ditugunik erabiliko, bizi garen gaur egungo gizarteak eskatu egiten digula deritzogu. Irakaskuntza tradizionala alde batera utzi eta teknologia berriak aplikatuz, ikasketa esanguratsua bultza dezakegula ziur gaude. 2. ESKOLA EZBERDINAK: ANALISIA Haur Hezkuntzako Hirugarren mailako ikasleak izanik, jadanik praktikak burutuak ditugu eta honek ikastetxe ezberdinak ezagutzeko aukera eman digu: Zarauzko Inmakulada Ikastetxea, Usurbilgo Udarregi Ikastola eta Donostiako Zurriola Ikastola hain zuzen ere. TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN -2-
  • 4. TXOSTENA Ikastetxean dauden baliabide teknologikoak honakoak dira: Ordenagailu gela 1. Haur Hezkuntzako irakasle gelan ordenagailu eta inpresora 1. Lehen Hezkuntzako irakasle gelan beste ordenagailu 1 eta inpresora. Gela bakoitzean ordenagailu 1, ikasleen eskura daudenak. Irakasleentzat eskuragarri dauden 2 ordenagailu portatil: 1 Haur Hezkuntzako irakasleentzat eta bestea Lehen Hezkuntzakoentzat. Bideo gela eta bertan dagoen DVD-a. Pedagogia Zuzendariak ibiltzen duen mugikorra. Fotokopiadora gela. Ikastetxean guztira 24 ordenagailu inguru daude; 2 inpresora eta proiektore 1. Ez dago eskolan ez bideokamerarik ezta argazki kamerarik ere. Irakasleek eramaten dute etxetik eta, egia esan, askotan erabiltzen den herraminta teknologikoa da hau: edozein ekintza berezietan, inauterietan, irteeretan,... TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN -3-
  • 5. TXOSTENA WEB ORRIA Ikastetxearen Web orria ere badute, baina bertara sartzeko helbidea nahiko korapilatsua da: http://hijascaridad.org/sanse/c educa/centros/centro9.htm Ondorengo atalak aurki daitezke: helbidea, telefono zenbakia, helbide Ikastetxeari buruzko datuak elektronikoa,... Gelak informatika eta ordenagailu gela, Laguntza-gela,... Ekipamenduak gimnasioa, patioa, aretoa,... Beste zerbitzu batzuk musika, ingelesa, dantza, igeriketa,... Eskolaz kanpoko ekintzak kirolak, euskara, ingelesa,... TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN -4-
  • 6. TXOSTENA Zentruaren identitatea Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren inguruko informazioa. Haur Hezkuntza, Lehen Hekuntza, Ikastetxean eskeintzen diren mailak Proiektuak,... Ekitaldietan ateratako argazkiak Eraikuntzaren ezaugarriak. Irakasleek ordenagailuak zenbaitetan erabiltzen dituzte. Lehen Hezkuntzn batez ere ikasleentzako zenbait lan ordenagailu bidez prestatzen dituzte eta notak ere ordenagailuko programa batean sartzen dituzte.. Horretaz gain, irakasleek Word erabiltzen dute ikasleentzako ariketak eta azterketak prestatzeko. Bideogela ere sarritan erabiltzen dute, agian, Haur Hezkuntzan maizago erabiliz. Gelan lantzen ari diren gairen baten inguruan bideo edo dvd-ren bat ikusi nahi dutenean jotzen dute bertara. Zenbaitetan ere izaten da atsedenaldi eta gozatzeko momentua ere, bideogelara joatea. Geletako ordenagailuak ikasleen eskura daude baina irakaslea izaten da ordenagailua erabiltzeko unea zein den adierazten duena. Ez daukate ordutegi finkorik honetarako eta eginkizunak edo uneak eskatzen badu erabiltzen dute berau. Lehen Hezkuntzan lanak egiteko erabiltzen dute, baina orokorrean informatikara gelara joan ohi dira. Haur Hezkutzan, ordea, ez dira informatika gelara gerturatzen eta gelakoa da erabiltzen duten ordenagailua. Badituzte ipuinak cd-tan eta hauek ikusentzuteko erabiltzen dituzte bai gelako ordenagailua zein bideogela. Jolasak era badituzte jasoak cd-tan eta hauek ere lantzen dituzte gelako ordenagailu bidez (puzzleak, musika, ...) Orokorrean irakasleria ez dago oso jantzia. Irakasleriaren gehiengoa ez da animatzen IKT erabiltzen, lan handia suposatzen baitu askotan. Gaineratu beharra dago, inoiz ez dela IKT-ren inguruko formaziorik eman eta honek ere IKTak gerturatzea oztopatzen duela uste dugu. Ikastetxean ez dago pertsona bat teknologia berrien arduradun bezala izendatuta TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN -5-
  • 7. TXOSTENA 1968ko uztailaren 16an Guraso Elkarte batek Udarregi Patronatua eratu zuen. Elkarte honek Usurbilgo Hezkuntza alorrean eragina zuen eta bera izan zen “La Salletarrak” Usurbilera ekartzen eta “Mojetan” batxilerra jartzeaz arduratu zena. Usurbilgo Luberri eta Huarte San Juan eskolak hasi ziren funtzionatzen. Udaletxetik Eskolaren arazoari erantzuteko Lasalletarren eta Mojen ikastetxeak hobetzeari ekin zion Udarregi Patronatua sortuz, Felix Aizpurua zinegotzia buru zutela. Urteotan Lasarteko Lander ikastola eta Usurbilgo Luberri eskolak batu ziren Landaberri ikastola sortuz. Ikastetxean dauden baliabide teknologikoak honako hauek dira: Ikastetxea hiru eraikuntzatan banaturik dago. Lehenengo zikloko Haur Hezkuntzako eraikuntzan (Haur Eskola): • Irakasle gelan, 4 ordenagailu, 2 inpresora, eskanerra, fotokopiadora, faxa eta telefonoa. • Telebista eta dvd-a (gela batetik bestera mugitzeko). • Telefono inalanbrikoa solairu bakoitzean. • Bideo kamara (lehenengo ziklo osoan zehar grabatzen denarekin, bideo montaje bat ematen zaie amaitzerakoan). Bigarren zikloko Haur Hezkuntzako eraikuntzan: • Irakasle gelan, 3 ordenagailu, 2 inpresora, eskanerra eta fotokopiadora. • Bideo gela. • Telefonoa. TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN -6-
  • 8. TXOSTENA Lehen Hezkuntzako eta D.B.H.ko eraikuntzan: • Ordenagailu gela bat. • Irakasle gelan: 5 ordenagailu, 2 inpresora, inpresora laserra, fotokopiadora, faxa eta eskanerra. • Bideo gela. • 2 proiektore. • Telefonoak. WEB ORRIA Web orri oso erabilgarria dute. Ondorengo atalak aurki daitezke: Ikastetxeari buruzko informazioa: helbidea, telefono zenbakia, historia, nortzuk diren, eskaintza akademikoa, ikas-materiala, zerbitzuak (testu liburuak, jangela, garraioa, guraso eskola). Informazioa: informazio oharrak, ordutegia/egutegia, oporrak/jai egunak, ikastaldeen kokapena, tutoretzak, guraso bilerak, lege oharra, ikastolak orain eta gero. TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN -7-
  • 9. TXOSTENA Argazki albuma (ikasleen argazkiak, gela bakoitzekoak hain zuzen ere ikus daitezke; batik bat, une berezietan ateratakoak. Adibidez: inauterietan). Bideoak. Ikastolako bloga. Ikastola aldizkaria. Agenda. Noaua! aldizkarian sartzeko linka. Txanela webgunean sartzeko linka. Irakasleek ordenagailuak maiz erabiltzen dituzte Word- ean ikasleentzako ariketak prestatzeko. Telebista eta dvd- a ere nahiko sarri erabiltzen dute, txikiek oso gustura ikusten dutelarik “Pirritx eta Porrotx” astean behin. Ordenagailu gelak D.B.H-n informatika ikasgairako erabiltzen dira astean bitan. Programa ezberdinen erabilpena TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN -8-
  • 10. TXOSTENA ikasten dute azalpen bidez; adibidez: Word, Excel, Access,… Beste irakasgaietan proiektuak burutzeko erabiltzen dituzte teknologia berriak. Lehen Hezkuntzan ez dago informatikako arlorik, izan ere, lantzen dituzten arloak ingurunea, musika, plastika, gorputz hezkuntza, gaztelania, euskara, ingelesa eta matematika dira; hala ere, ordenagailu gela erabili ohi dute batzuetan, esate baterako, ingelesean. Errepaso gisa erabiltzen ditu irakasleak. Jokoak izaten dira gehienetan, gai bakoitzean ikasi beharreko hiztegia errepasatzen, zerbitzuak, heziketa proiektua, agenda... dute, baita hainbat egitura gramatikal ere. Ikasleak oso gustura jarduten dute eta egia esan, ikasle asko gehienak ez esatearren, ongi moldatzen dira ordenagailuen aurrean. Haur Hezkuntzan, noizean behin ere programa bereziekin aritzen dira ordenagailuekin; koloreak lantzeko, bikoteak edo erlazioak egiteko… Ikastetxean, Lehen Hezkuntzako eta D.B.H.ko eraikuntzan egoten den pertsona arduradun bat dago teknologia berrientzako. Irakasleak beraien artean harremanetan jartzeko edota zuzendaritzako abisuak irakasle guztioi helarazteko e-maila erabiltzen dute; batzuei hasieran dexente kostatu arren, orain nahiko ondo moldatzen dira denak. TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN -9-
  • 11. TXOSTENA Donostiako Gros eta Ategorrieta auzoetan kokatzen da. Partaideko ikastola da, pribatu kontzertatua eta, beraz, D eredukoak ditu gela guztiak. Haur guztiak ingurukoak dira: Grosekoak, Intxaurrondokoak, Uliakoak, erdialdeko gutxi batzuk eta Pasaiako baten bat. Ingurune soziokulturala ertaina da. Zurriola ikastolak, une honetan hiru eraikin ditu, bat Ategorrietan Villa Sacramenton eta besteak Grosen Hurra eta Josefinak (azken hau alokairuan hartuta handitze lanak direla eta, beste eraikin berri bat topatu arte). Lehenengoan, Haur Hezkuntza osoa eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloa, Josefinetan Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloak eta Hurran azkenik DBH osoa eta Lanbide Heziketa eskaintzen ditu. * 1 2 Zurriola Ikastolan, DBH-koak dira informatika arlo bezala lantzen duten ikasle bakarrak. Lehen Hezkuntzan berriz, ez dago informatikako arlorik, izan ere, lantzen dituzten arloak ingurunea, musika, plastika, gorputz hezkuntza, gaztelania, euskara, ingelesa eta matematika dira, eta arlo hauek eskola bizitzako ordutegi osoa hartzen dutenez beste arlo bat emateko denbora falta da irakasleek aurkitzen duten zailtasun handiena. Hala ere, noizean behin Lehen Hezkuntzako ikasleak ere joaten dira informatikako gelara beste arloetan ematen diren gaiei buruzko informazioaren bila. Gainera, aipatzekoa iruditzen zaigu, gutxienez Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailatako * 1- Hurrako eraikina, 2- Ategorrietako eraikina TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN - 10 -
  • 12. TXOSTENA ikasleek lan desberdinak egiteko internetera jotzen dutela eta asko dira etxean ordenagailua dutenak. Lehen Hezkunzako 1 eta 2. mailan, berriz, ordenagailuak gelan dituzte, hau da, 1.go mailako bi gelatan eta 2. mailako bi gelatan ordenagailuak dituzte eta matematika arloa lantzeko erabiltzen dituzte TXANELA proiektuaren barne. TXANELA proiektuaren lehen zikloko ikasmaterialekin integraturik dagoen CD_ROMa Ikastolen Elkarteak eta Elkar Argitaletxeak kaleratu dute eta 6-8 urteko haurrei zuzendua dago. Matematika CD_ROMak “BAT, BI, HIRU, LAU, BOST, URDINTXO eta POX” izenburua dauka eta 12 joko ditu 4 sail nagusitan multzokatuta: Aritmetika Piramidea,Trenak, Kalez kale, Puzzlea Geometria Izarrak, Ispilu magikoa, Koloreen isla, Tangram-a Denbora Tiki-taka ordularia, Dan-dan erlojua martxan Logika Bola jokoa, Non zer dago? Helburu nagusia eskola-materiala izatea den arren, CD-ROM hau eskolatik eta programaziotik kanpo ere erabil daiteke bere izaera ludikoa eta aurkezten diren edukiak Lehen Hezkuntzako lehen zikloko edozein haurrentzat motibagarri eta baliagarri gertatzen baitira. Esan beharra daukagu haurrei asko gustatzen zaiela matematika lantzeko modu hau eta oso eraginkorra dela, asko ikasten baitute. DBH-n IKT-ei ematen zaien trataera aztertu ondoren, DBH-ko 1. mailan windows ingurunea atala lantzen da, bertan, batez ere windows sistema eragilea nola erabili ikasten dutelarik. 2. mailan zehar ofimatikan lehen urratsak ematen dituzte, bertan, idatz teknikak lantzen dira Accutyrl metodoarekin. Honez gain, ofimatikaren lehen eta bigarren TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN - 11 -
  • 13. TXOSTENA ataletan sartzen den officen barruko word, excel eta power point programak ikasten dituzte. DBH-ko 3. mailan, aldiz, bi nagusi ematen dira: irudi tratamendua eta internet. Lehenengoaren barruan, diseinu grafikoa lantzen da photoshop programaren bitartez. Internet arloan, berriz, korreo elektronikoa nola eratu eta informazio desberdina nola bilatuda ikasleek ikasten dutena. DBH-ko 4. mailan, web orriak editatzen ikasten dute, Front Page eta Gif animator programak erabiliz. Informatikako gelaren deskribapema Zurriola Ikastolako informatikako gelaren itxura berezia da, forma luzea du. Diseinu berritzailea dauka eta gela bi zatitan banatua dago. Banaketa ahalbidetzen duen pareta antzeko bat da eta bi klase aldi berean ematea baimentzen du. Hala ere, bi gelak aldi berean behar badira, atea tolestu egiten da bi gelak bat bihurtzen direlarik. Alde batean 15 ordenagailu daude: horietatik 11 Pentium 120 motatakoak dira (1996ko apirilean erosiak), beste bat Pentium 133 da eta beste hirurak Pentium 111 motatakoak. Beste aldean 16 ordenagailu daude, guztiak Pentium 350 motatakoak eta hauek dira internet sarean konektaturik daudenak 1 1 DBH-ko ikasleak Informatikako gelan TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN - 12 -
  • 14. TXOSTENA WEB ORRIA Aurten Kilometroak 09 jaialdiaren ospakizuna Zurriola Ikastola / Barandiaran Lizeoari egokitu zaie, hauen bategitearen egitasmoa ikastolaren eskaintza zabaltzeko beharrari dagokio. Orrialdea atal desberdinetan antolatuta dago: Ikastolari buruzko informazioa: Ikastolaren sorrera, historia, proiektu berriaren azalpena, une honetan ikastolak bizi duen egoera, dituen helburuak, Kilometroak 2009 ko logoa eta leloa, Agenda, eta honen barruan antolatzen diren hainbat ekitaldiren zerrenda: Bruesako jokalariak ikastolan, dantza ekitaldia, umoreizketak, ikastolako eguna.. Argazkiak ikusi eta igotzeko aukera Dendari buruzko informazioa Kronika: ikastolako albisteak Harremanetarako zein bide jarraitu Aurreko kilometroen logotipo eta laburpenak… TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN - 13 -
  • 15. TXOSTENA Web orrialde hontaz gain, DBHko ikasleek egindakoa ere azpimarratzekoa iruditzen zait, atal bakoitzean egileen izen abizenak eta lotura ezberdinak aurki daitezkelarik. Ikasleen Txokoa deituriko atalean: argazkiak, ikasle ohiak, helbide interesgarriak edo eta ikasleen web orriak aurki daitezke. Hauek dira web zerrenda azaltzen diren zenbait orrialde: TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN - 14 -
  • 16. TXOSTENA 3. KONPARAZIOA Ikusten den bezala, ikastetxe batzuetatik besteetara dagoen aldea handia da, hala ere, argi geratzen da gaur egun, ia ikastola gehienek baliabide teknologiko batzuk dituztela XXI. mendeko teknologia eskaerei aurre egiteko. TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN - 15 -
  • 17. TXOSTENA MARIA INMAKULADA IKASTETXEA UDARREGI IKASTOLA ZURRIOLA IKASTOLA Ordenagailu 1. 12 ordenagailu. IRAKASLE GELETAN IRAKASLE GELAN Inpresora 1. 6 inpresora + inpresora 1 laserra. 2 ordenagailu portatil. 3 eskaner. Fotokopiadora. 3 fax. 2 gelatan banatzen da. Behar izanez INFORMATIKA GELA Proiektore 1. 3 fotokopiadora. Mugikorra (Pedagogiako Telefonoak. gero, erdian dagoen atea tolesten Zuzendaria). Bideo kamara. da gela bat eginez. Bideo kamara. 2 proiektore. 15 ordenagailu: 11 Pentium 120, 1 Pentium 133 eta 3 Pentium 111. IKASLEENTZAT IKASLEENTZAT Ordenagailu gela 1. Ordenagailu gela 1. 16 ordenagailu: denak Pentium 350. Bideo gela (dvd). 2 bideo gela, + tv eta dvd Gela bakoitzean ordenagailu bat. mugikorrak. Ikastetxeari buruzko datuak. Informazioa: ikastetxearena, Gelak. oharrak, egutegia/ordutegia… Ikastolari buruzko informazioa. Ekipamenduak. Argazki albuma. Agenda. WEB ORRIA WEB ORRIA WEB ORRIA Beste zerbitzu batzuk. Bideoak. Argazkiak. Eskolaz kanpoko ekintzak. Ikastolako bloga. Dendari buruzko informazioa. Zentruaren identitatea. Ikastola aldizkaria. Kronika. Ikastetxean eskaintzen diren Agenda. Harremanetarako jarraitzeko bideak. mailak. Noaua! Kilometroak. Ekitaldietan ateratako argazkiak. Txanela. Ikasleen txokoa. Eraikuntzaren ezaugarriak. … TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN - 16 -
  • 18. TXOSTENA Arazorik handienak hauen erabilpenean sortzen dira. Irakasleen eta eskolen zereginak aldatzen ari dira. Irakasleek, teorian, naturaltasunez erabili behar dituzten baliabideak dira, eta geletan eta eskoletan zeregin egokia eman behar diote. Horregatik ezinbestekoa da irakasleak zer egin horretan ondo moldatzea eta beharrezkoak dituzten gaitasunak bereganatzea eta eskaintzen zaizkien birziklapenerako ikastaro guztiei ahal den eta probetxu gehien ateratzea. Baina erabilpen egoki honek ez du inolako zentzurik teknologia berri eta digital guzti hauei benetako zentzua ematen ez bazaie, testuinguru egoki batetara txertatzen ez badira. Baztertzailea ez den gizartea eraikiz eta bazterketa digitalaren arriskuen kontzientzia garatuz, ahal den heinean kontsumoko beharrak murriztuz. Honela bada, etengabeko eztabaida garrantzitsu batetara heltzen gara: zein teknologia, zertarako eta nola erabili. Gure ustez, horretarako eskola zein administrazioen arteko elkarlana eta adostasunak ezinbestekoak dira. Ezagutu ditugun esperientziek teknologia berrien erabilpena irakasle bakoitzaren araberakoa dela erakutsi digute. Azken aldian azpiegitura teknologikoek aurrerapen garrantzitsua izan badute ere, eskolak teknologia berri egokiekin baliatuz, kasu askotan oraindik gutxiegi erabiltzen dira hurrengo arrazoiengatik: irakasleek trebakuntza nahikorik ez dutelako pedagogikoki teknologia hauen erabilpena transmititzeko gai ez direlako edo eta beste ikastola batzuetan ekipoak egokiak ez direlako (birusak dituzte, matxurak, ekipoen arteko loturak…) Beraz, ez da nahikoa izango irakasleek baliabideen erabilpenean ondo trebaturik egotea, baizik eta teknologia berrien arloan pedagogikoki eta informatikoki ondo trebatzea. Kasu honetan oso proposamen egokia litzateke, ikastola ezberdinen arteko lan ohiturak elkar trukatzea. Proiektu bera edo antzekoa, zer eta nola burutu, ordenagailuarekiko beldurrak eta izuak baztertu, eta honek eskaintzen dituen baliabide ugari eta aberatsez baliatzen ikastea. TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN - 17 -
  • 19. TXOSTENA 4. GELAN IKT-rekin LAN EGITEKO IDEIAK Gure iritziz, egoera hau hobetzeko ekimenak egin daitezke eta hauek aipatuko ditugu jarraian; orokorrean ikasgai bakoitzarentzat pentsatu ditugun proposamenak luzatuko ditugu: Plastika ikasgaia Ikasgai honetan, ekimen desberdinak egin dituzte material desberdinak erabiliaz, hala nola, josketa, margoketa, collageak marrazketa, arte lanak, e.a. Ikasgai hau aproposa iruditzen zaigu ordenagailua erabiliaz zenbait ekintza aurrera eramateko. Interneten orrialde ugari daude hau lantzeko, adibidez: www.educacionplastica.net http://blog.educastur.es/luciaag/ Drawing with light Musika Ikasgaia Ikasgai honetan ere ordenagailuak eta internet erabil ditzakegu ekimen desberdinak egiteko; hala nola, musika konposatu edo eta gogoko ditugun abestien letrak bilatzeko, e.a. www.musica.com www.lamusica.com www.hatsnew.com/2007/09/23/jamstudio-componer-musica-por-internet www.musicavirtual.com TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN - 18 -
  • 20. TXOSTENA Beste ikasgaiak: ingurune eta euskara Ikasgai hauek halaber informatikako gelara joateko aukerak eskaintzen dizkigute, izan ere, ikasgai hauetan lantzen diren hainbat gai ordenagailua erabiliaz landu daitezke. Edozein ikasgaietan teknologia berriak erabiltzera eraman ditzakegu ikasleak informazioa bilatzeko asmoarekin, argazkiak bilatzeko, artikuluak, e.a. Euskara ikasgaian adibidez, online hiztegiak eta enziklopediak edozein ikasgaietan ere erabil ditzakegu. www.hiztegia.net Ingurune ikasgaian adibidez, eguzki sistemari buruzko lantxo bat egin behar badute, mota honetako jarduerak ere landu ditzakegu ordenagailuak erabiltzeko asmoarekin. www.naturaonline.com www.internatura.org/documentals.html Irakasleen formakuntza Oso garrantzitsua da aipatzea IKT-een erabilera bultzatu ahal izateko ezinbestekoa dela irakasleek formakuntza egokia izatea, horretarako ikastetxeak behar duten prestakuntza eskaini behar dielarik eta prestakuntza irakasle guztiei zuzendua izan behar duelarik. Izan ere, aipatu dugun bezala, edozein ikasgaitan IKT-eak erabil daitezke eta hauek erabiltzeko irakasleak ondo prestatuta behar dute egon. Ikasgaiak alde batera utziz, bestela ere teknologia berrien aplikazioa ezinbestekotzat dela iruditzen zaigu. Adibidez, txangoetan, ekintza kultural eta extraeskolarretan ere aplika daitezke teknologia berriak. Esate baterako, argazki zein bideo erreportaien bidez: Movie maker. Horrelako programen erabilerarekin, ikasleentzat oso erakargarriak izateaz gain, erabilera bultza dezakegu. Orokorrean, IKT ren erabilera sustatuko duten hainbat jarduera proposa genitzake, hala nola: Haurrek herrian zehar taldeka aterako dira kamara nola funtzionatzen duen azaldu ondoren eta lantzen ari diren gaiarekin lotutako argazkiak atera ditzazkete; gero gelan ordenagailuan sartu inprimatu eta argazkiekin mural bat egin dezakete. Beste herri bateko eskola batekin harremanetan jartzea, emailak bidaliz, erantzunez, argazkiak bidaliz.... TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN - 19 -
  • 21. TXOSTENA Word dokumentu batean, hizki larriz idazten saiatzea mekanografiaren lehenengo hastapenak eginez (haur txikienekin egitekoa). Haurrek aukeratutako ipuinak ordenagailuan entzutea . Haurrek eskolako langileei, ikasleei.....argazkiak ateratzea gero aurrerantzean eskolako partaide diren argazkiak bilduko duen albuma egiteko. Eskolarekin egindako irteeretan arduradun bat egotea argazkiak aterako dituena gero gelan irteera guztiak bilduko duen bilduman txertatzeko. Gai jakin baten inguruan interneten bilatzeko lehenengo pausuak ematea, taldeka egin behar da eta tale bakoitzak dagokion gaiari buruzko informazioa bilatuko dute. Haurrei zuzenduta daude web orrialdeak maiz bisitatzea, bertako ariketak, jarduerak.....burutzeko. Paint programarekin bakoitzak marrazki bat egitea gero gela apaintzeko. Haurrek bakoitzak bere argazki bat ekartzea; horiek eskaneatu eta programa baten bitartez argazkiak manipulatu gero gelan zintzilikatzeko. Ipuin bat antzeztuko dute haurrek ( haiek aukeratutako edozein, Urtxintxakoak adibidez); antzerkia jarraitzen duen bitartean libre duten haurrek argazkiak ateratzeari ekingo diote, gero horrekin, inprimatutakoan haien argazkiekin sortutako ipuin bat izango dugu. Noizean behin ikastetxeko web orrialdea bisitatuko dute, bertako informazioaz ohartu daitezen. TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN - 20 -
  • 22. TXOSTENA 5. INTERNETEN ERABILERA ADINAREN ARABERA Eskoletan, etxeetan eta gizartean, oro har, teknologiaren erabilera gero eta zabalagoa dela esan genezake. Aztertu ditugun eskoletan teknologiaren erabilera badagoela esan genezake (eskola batetik bestera dauden aldeak nabariak diren arren) eta honek gure unibertsitate hasiera arteko eskoletako teknologiaren erabileraren inguruan hausnartzera eraman gaitu. Hau da, gure arteko iritziak elkar trukatzen egon ondoren, teknologiaren gertutasuna eta erabilera gero eta nagusiagoa dela ondorioztatu dugu. Esan genezake, beraz, gaur egungo gaztetxoak teknologiarekin askoz harremanduago daudela, adin tarteetan oinarrituz gero desberdintasunak aurki ditzazkegularik. Hortik abiatuz, adin tarteen arabera interneten erabilera zein den aztertu nahi izan dugu, zenbait datu biltzen joan garelarik.♣ ♣ Grafika hurrengo orrialdean dago. TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN - 21 -
  • 23. TXOSTENA INTERNETEN ERABILERA 80 60 % 40 20 0 3-6 urte 7-14 urte 15-24 urte 25-34 urte 35-44 urte 45-54 urte 55-64 urte 65-74 urte 75 urtetik gora TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN - 22 -
  • 24. TXOSTENA Grafikoari begiratzen badiogu ikus genezake 15-24 urte bitarteko gazteak direla internet gehien erabiltzen dutenak, eta 45 urtetik aurrerakoen artean erabilera nabarmenki jaisten dela. Datuen inguruan pentsatzen eta hausnartzen ihardun eta gero, esan genezake teknologia berrien erabilerak, eta honen barnean sartuko genuke internet ere, orain urte gutxi batzuetatik hona egin duela gorakada. Gure kasu propioetan ere ohartu gara ordenagailuen erabilera gure eskoletan nahiko berantiarra izan zela (beti ere gaur egungo gaztetxoenarekin alderatzen badugu, noski). Ia 12-14 urte inguruan izango genituen eskoletan ordenagailuekin lehen harremana izan genuenerako, eta noski, etxean ordenagailurik izan ezean, ordenagailu munduaren lehen gerturatzea orduan izan ohi zen. Honekin esan nahi duguna da, zenbat eta adinean zaharragoa izan teknologia berriekin eta internetekin harreman gutxiago izan dutela eta, gaur egungo teknologiaren aurrerakada eta eskuragarritasuna kontutan izanda, gaztetxoak direla gehien jotzen dutenak internet erabiltzera. Gaztetxoei askoz ere errazago eta gertuago zaie teknologia berrien erabilera, eta denbora aurrera joan ahala portzentaiak ere igotzen joango direla uste dugu. Bai praktiketan zehar eta baita gure inguruneari so eginez, ohartzen gara gero eta adin txikiagoetan hasten direla teknologiekin harremana izaten. Duela urte batzuk ia pentsaezina litzateke Haur Hezkuntzan inolako harremanik izatea teknologiekin eta gaur egun, ordea, ikusten dugu gero eta txertatuago dagoela teknologia berrien erabilera adin hauetan. Gure uste apalean, gainera, erabilera adin txikiagoetan handitzen eta zabaltzen joango dela esango genuke. Eta, noski, irakasle izango garen horretan teknologia berrien gure ekimena ere sartzea interesgarria deritzogu. TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN - 23 -
  • 25. TXOSTENA 6. ONDORIOAK Atal honetan egindako lanari buruzko hainbat ohar egin nahiko genituzke. Hasteko esan, lana egiterako orduan hainbat zailtasun eduki ditugula. Zailtasun hauek ez dira izan eduki aldetik; hau da, gaia zaila delako baizik eta denbora behar izan dugulako lana burutzeko. Ikastetxeetako elkarrizketen ondorioz, praktiketan ikusitakoa ez zela nahikoa ikusi genuen; beraz, asko izan genuen aldatzeko. Informazioa bildu ondoren, balorazio orokor bat egin eta proposamenekin hasi ginen. Hausnarketa sakona egin genuen eta guztion ideiak batuz proposamenak nahiko erraz atera zitzaizkigun. Lan honekin ezaguna baina aldi berean ezezaguna zen alderdi baten ezagutza dezente handitu dugula uste dugu, eta garrantzitsuena dena, aldaketarako eta ikasteko gogoa etorri zaigu. Beraz, gure ustez, jarrera aldetik asko lagundu digun lan bat izan da; gure jarrera aldatzeko guztiz baliagarria izan dela deritzogu. Teknologia berriak erabiliaz eta aplikatuaz ikasketa guztiz esanguratsua bultza dezakegula uste dugu. Haur Hezkuntzan (eta hezkuntzan, oro har) teknologia berrien inguruan praktika onak lantzea interesgarria eta beharrezkoa iruditzen zaigu. Gure eskoletan aztertu izan ditugun hainbat ekimen interesgarriak eta praktika onen barnean sartzekoak iruditzen zaizkigu, hala nola, ikastetxeak web orriak izatea eta hauetan murgiltzeko aukera ematea. Baina, gehitu nahi genuke badirela beste hainbat ekimen martxan eta praktikan jartzea komeniko liratekeenak (programazio aldian aipatu ditugunak, esaterako) eta gure ustez ikaskuntzan lagundu dezaketenak. Ekimen hauek, ez ditugu gure praktiketako eskoletan ikusi baina etorkizunean eta pixkanaka hezkuntzan sartzen joatea gustatuko litzaiguke. Guk teknologia berrien inguruan dugun ikuspegiaren arabera, teknologia berriak irakaskuntza-ikaskuntzan baliagarriak direla iruditzen zaigu, bai adierazteko baliagarria izanez eta, batez ere, komunikatzeko oso erabilgarria dela baiteritzogu, irakaskuntza prozesu komunikatiboa baita. Eskoletan teknologia berrien erabileraren praktika onak bultzatu nahi baditugu, eskolaren paradigma tradizionala alde batera utzi beharrean gaudela esango genuke eta, aldiz, eskolaren paradigma berritzailea bultzatu. Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan sartuta gaudenok ez dakigu nola aldatuko diren gauzak, ezta norantz aldatuko diren ere. Nolanahi ere ziur gaude mundu hau mugitzen ari dela. Eta nahitaez Teknologia Berriak eta hezkuntza nonbait topatuko direla dirudi. TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN - 24 -
  • 26. TXOSTENA 7. IKT PRAKTIKA ONAK: www.kliketaklik.com Klik eta klik-i dagokion web orrira sartzen bagara, bai euskaraz zein gazteleraz bertan ibiltzeko aukera eskeintzen zaigu. Lehenik eta behin zertan datzan adieraziko dizuegu, ondoren hitzegiten ihardundo duguna hobeago uler dezazuen. Klik eta Klik enpresa batek sortu eta garatutako tresna pedagogikoa da, guraso eta hezitzaileen eskura dagoena eta ikasleentzat erronka bikaina suposatzen duena. Lan talde dinamika da bertan erabiltzen dena eta parte hartzen duten gaztetxoei zenbait giza balio eta ezagutza transmititzea dute helburu, horretarako euskara eta internet erabiliaz. Laburpen honi amaiera emateko urteroko deialdian bihurtzeko asmoa du ekimen honek. Jarraian eta web orriaren goiko zatian, atal desberdinak topatuko ditugu, hauek taldeek parte hartzen duten frogei dagozkienak izanik. Nahiz eta KLIK ETA KLIK lehiaketa moduan aurkeztu, adierazitako balio pedagogikoek gordetzen dute lehen planoa. Guztira bost froga dira seigarren edizio honetan jokatu beharrekoak. Ezagutu itzazu: TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN - 25 -
  • 27. TXOSTENA - Adi al zaude: Gaurkotasunari buruzko galdera erantzunak. - Altxorraren bila: Interneten bilaketak eginaz burutu beharreko froga. - Ika Mika: Eztabaida eta hausnarketa jokoa. - Blogp3: Ikastetxeen arteko harremana eta komunikazioa bultzatzen duen froga, blog baten garapenarekin batera. - Jolas Klik: Zenbaki eta hizki jokoa. - Ekopolis: Ingurugiroari buruzko jokoa. Praktika honetako partaideak Gipuzkoako zein Bizkaiko ikastetxeak dira, eta partaideen inguruko nondik norakoak web orrian topa ditzakegu. Honela, batetik, aukera ematen digute partaideak zeintzuk diren ezagutzeko, ikastetxearen gainean klikatuz eta bertan azalduko zaizkigu parte hartzen duten partaideen izenak. Bestetik, bada atal bat ere, non partaideak soilik sar daitezkeen eta honetarako ikastetxearen izena eta dagokion pashitza sartu behar dira. Parte hartzaileen sailkapena edozein unetan ikusteko aukera dago, hilabetero datuak berritzen dituztelarik. Beraz, hilabete bakoitzean ikastetxe bakoitzak lortu duen puntuazioa eta sailkapen postua agertzen da, eta aukera ematen dute zuzenean herrien sailkapena (puntuazio gehien duenetik gutxien duenera) zein hileroko sailkapen osoa ikusteko. Edizio bakoitza amaitzen denean sari banaketa izaten da partehartzaileen artean. Batetik, hilabetero egiten dute sari banaketa bat, non hilabete horretako ikastetxe irabazleak ordenagailu portatil bat eramaten duen. Bestetik, badira baita ere hainbat sari sailkapen nagusiko garaileentzat: - Lehen sailkatua: FUTUROSCOPEra asteburuko bidaia. Sariaren barruan sartzen da lekualdaketa, alojamendua eta parke tematikora sarrerak 24 lagunentzat. - Bigarren sailkatuak: 24 IPOD SHUFFLE - Hirugarren sailkatuak: 24 KAMERA DIGITAL Aurtengoa 6. edizioa izan da eta sari banaketa festa ere ospatu dute aurtengoan. Jaialdi honetan sariak banatzeaz gain, festa giroa ere sortzen da parte hartu duten TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN - 26 -
  • 28. TXOSTENA ikastetxe eta nerabe guztientzat. Bertan izandakoaren inguruko informazioa eta argazkiak ere sartzen dituzte web orrian. Azkenik aipatu nahi genuke, web orriaren beheko aldean denborapasentzako txokoa ere ageri dela. Nahi duenak jo dezake berauetara, hainbat joko eta sorpresa baitaude, interneten bidez solas aldia pasa dezan nahi duen edonorentzat (sudokuak, pilota eroak, puzzleak, izotz bolak,...). TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN - 27 -
  • 29. TXOSTENA 7. BIBLIOGRAFIA • http://hijascaridad.org/sanse/c educa/centros/centro9.htm • http://www.udarregi.com/web/default.php • http://www.kmk2009 • http://blog.educastur.es/luciaag/ • www.educacionplastica.net • www.musica.com • www.lamusica.com • www.hatsnew.com/2007/09/23/jamstudio-componer-musica-por-internet • www.musicavirtual.com • www.hiztegia.net • www.naturaonline.com • www.internatura.org/documentals.html • www.kliketaklik.com TEKNOLOGIA BERRIAK IRAKASKUNTZAN - 28 -

×