1. XXIV. EUSKARAZKO TXISTE ETA PASADIZO IDATZIEN
LEHIAKETA
1. SARIA: ASTO AZKARRA
Baserritar bat asto gainean doa errepide bazterrean eta turista batzuk pasatzen dira Ferrari
batean, katxondeo gogoarekin. Baserritarrari esaten hasi dira:
-Gehiegizko abiaduragatik salatuko zaitugu! - eta barrez joan dira aurrera.
Orduan aitonak haserre txapela heldu eta esaten dio astoari:
-Korri Timoteo!!!- eta astoa azkar-azkar atera da kotxearen atzetik eta harrapatu egiten du.
Hori ikusita, autoko gidariak azeleragailua zapaltzen du eta kotxea 70 km orduko abiaduran
jartzen du. Astoa kotxearen atzean jarri da berriz, eta autoak 80 km orduko abiadura
harrapatu du eta astoa atzetik, 90 km orduko eta astoa atzetik... Gidaria haserretu da eta
100 km orduko abiadura hartu du. Orduan astoak mingaina ateratzen du. Gidariak esaten
dio lagunari:
-Lasai, astoaz libratu gara, mingaina kanpora atera du.
Lagunak gidariari galdetu dio ea astoak mingaina ezkerrera edo eskuinera atera duen. Eta
gidariak ispilutik begiratu eta esaten du:
-Ezkerrera.
-Jo, ba kendu paretik pasoa eskatzen ari da eta!!!!!!!
Ordiziako goizeko A1 taldea
2.SARIA: PATATAK EROSTERA
Bi emakume, elkarren lagunak, kafea hartzen:
Zer duzu, ba? Kopetilun zaude...
Bada, senarra bidali dut bazkaria egiteko patatak erostera; bidean auto batek harrapatu eta
hil egin da!
Ez esan! Eta zer egin behar duzu orain?
Ez dakit ba. Makarroiak agian!
Xanti Mendizabal
2. 3. SARIA: ERRETZAILEAK
Auzoko tabernan elkartu dira Mikel eta Jon:
Erretzeko gogoa kentzen duen mediku batengana joan naiz gaur goizean, esan dio
Mikelek Joni.
Zorionak, bazen garaia! Eta orain, erretzen al duzu?
Bai, baina gogorik gabe
Ordiziako C1taldea
ANTOLATZAILEA:
GOIZTIRI
EUSKALTEGIA
LAGUNTZAILEA: