2. KRISTAUAK
Kristau hitzak, gaur egun, eliza
desberdinetakoak izan arren jatorria
Jesukristorengan duten gizon-emakumeak
adierazten ditu. Urteetan zehar, arrazoi
desberdinak direla medio, elkarrengandik
banandu eta talde independienteak osatu
zituzten.
3. Kristau guztiek Biblia Jainkoaren hitzatzat dute.
Jesu Kritogan, Jainkoaren seme bakarrengan
sinesten dute eta hark irakatsitakoak hedatzen
dituzte. Hala ere, VI.mendeaz geroztik,
kristauen artean, desadostasunak sortzen hasi
ziren, eta azkenean, Eliza banatu egin zen.
5. Kristau Ortodoxoak
Errituen eta hierarkiaren aldetik
desadostasunak zirela bide, Erdi Aroan, Eliza
katolikoaren barruan haustura izan zen, eta
hortik sortu zen Eliza ortodoxoa.
6. Kristautasun ortodoxoa erlijio nagusia da
Grezian, bai Ekialdeko Europako hainbat
herrialdetan ere. Gaur egun, Eliza ortodoxo
ugari daude eta 250 milioi fededn baino
gehiago biltzen dituzte. Eliza bakoitzak
buruzagi edo aitalehen bat du eta ez dute
Erromako Aita Santuaren agibtaritza
onartzen.
7. Eliza protestanteak
XVI. Mendean, Martin Luther monjea buru
zuen teologo talde batek Eliza Katolikoa
aldatu nahi izan zuen, eta horrela sortu zen
protestantismoa. Protestanteek Biblia
aginpidearen iturri bkartzat hartzen dute,
baina ez dituzte elizaren tradizioa et Aita
Santua onartzen.