SlideShare a Scribd company logo
1 of 3
Download to read offline
Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren bigarren Hautazko
Protokoloa, heriotza-zigorra indarrik gabe uzteko helburua duena

Biltzar Orokorrak onartu eta aldarrikatua, 1989ko abenduaren 15eko 44/128
ebazpenean

Protokolo honetako estatu alderdiek,

Kontuan harturik, heriotza-zigorra indarrik gabe uztea lagungarri dela gizakiaren
duintasuna areagotzeko eta giza eskubideak etengabe garatzeko,

Gogoraturik, 1948ko abenduaren 10ean onetsi zen Giza Eskubideen Adierazpen
Unibertsalaren 3. artikulua, eta 1966ko abenduaren 16an onetsi zen Eskubide Zibil
eta Politikoen Nazioarteko Itunaren 6. artikulua,

Ikusirik, Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren 6. artikuluak heriotza-
zigorra indarrik gabe uztea aipatu duela, indargabetze hori komenigarria dela argiro
zehaztuz,

Jakinik, heriotza-zigorra indarrik gabe uzteko neurri guztiak aurrerapen gisa hartu
beharko liratekeela bizitza-eskubidea baliatzeari dagokionez,

Gogoa izanik, protokolo honen bidez nazioarteko konpromisoa hartzeko, heriotza-
zigorra indarrik gabe utz dadin,

Hurrengoa hitzartu dute:

1. artikulua

1. Protokolo honetako estatu alderdi baten jurisdikzioaren mende dauden pertsonak
ez dira hilaraziko.

2. Estatu alderdietako bakoitzak beharrezko neurri guztiak hartuko ditu, bere
jurisdikzioan heriotza-zigorra indarrik gabe uzteko.

2. artikulua

1. Ez da onartuko Protokolo honen inguruko erreserbarik, non ez den protokoloa
berresteko edo horri atxikitzeko unean egindako erreserba, heriotza-zigorra gerra-
denboran aplikatzearen ingurukoa, gerra-denboran egindako delitu oso larriaren
ondoriozko kondena bat dela eta, betiere, delitu hori izaera militarrekoa bada.

2. Erreserba hori egiten duen estatu alderdiak, berreste- edo atxikipen-unean, Nazio
Batuetako idazkari nagusiari komunikatu beharko dizkio bere legeria nazionalaren
arabera gerra denboran aplikagarri diren xedapen egokiak.

                                         1
3. Erreserba hori egin duen estatu alderdiak Nazio Batuetako idazkari nagusiari
jakinaraziko dio bere lurraldean aplikagarri den gerra-egoeraren hasiera edo
amaiera.

3. artikulua

Protokolo honetako estatu alderdiek itunaren 40. artikuluaren ondorioz Giza
Eskubideen Komiteari aurkeztutako txostenetara informazioa bildu beharko dute,
protokolo hau indarrean jartzeko hartu dituzten neurrien inguruan.

4. artikulua

Ituneko estatu alderdiei dagokienez, halakoek 41. artikuluaren ondoriozko
adierazpena egin dutenean, Giza Eskubideen Komitearen eskumena, komunikazioak
jaso eta kontuan hartzeko, horietan estatu alderdi batek alegatzen duenean beste
estatu alderdi batek ez dituela bere betebeharrak gauzatzen, hedatuko da protokolo
honetako xedapenetara, salbu eta estatu alderdi interesdunak aurkakoa adierazi
duenean, berreste- edo atxikipen-unean.

5. artikulua

1966ko abenduaren 16an onetsi zen Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko
lehenengo Hautazko Protokoloko estatu alderdiei dagokienez, Giza Eskubideen
Komitearen eskumena, bere jurisdikziopeko pertsonen komunikazioak jaso eta
kontuan hartzeko, hedatuko da protokolo honetako xedapenetara, salbu eta estatu
alderdi interesdunak aurkakoa adierazi duenean, berreste- edo atxikipen-unean.

6. artikulua

1. Protokolo honetako xedapenak aplikatuko dira itunaren xedapen gehigarriaren
izaerarekin. 2. Protokoloko 2. artikuluaren arabera erreserba egiteko aukerari kalterik
egin gabe, protokolo honetako 1. artikuluko 1. paragrafoan bermatutako eskubidea
ez da egongo inolako etenduraren mende, ituneko 4. artikuluaren ondorioz.

7. artikulua

1. Protokolo hau sinatu ahal izango du, ituna sinatu duen estatuetarik edozeinek.

2. Protokolo hau berretsi ahal izango du ituna berretsi duen edo horri atxiki zaion
estatuetarik edozeinek. Berreste-agiriak Nazio Batuetako idazkari nagusiaren esku
utziko dira hark gordailutu ditzan.

3. Protokolo honi atxiki ahal izango zaio ituna berretsi duen edo horri atxiki zaion
edozein estatu.

4. Atxikipena gauzatuko da atxikipen-agiria Nazio Batuetako idazkari nagusiaren
esku utzita, gordailutu dezan.

                                          2
5. Nazio Batuetako idazkari nagusiak protokolo hau sinatu duten edo protokolo honi
atxiki zaien estatu guztiei jakinaraziko die berreste- edo atxikitze-agiri bakoitzaren
gordailua.

8. artikulua

1. Protokolo hau indarrean jarriko da, berreste- edo atxikipen-agirietatik
hamargarrena zein datatan gordailutu, Nazio Batuetako idazkari nagusiaren esku
utzita, eta hiru hilabetera.

2. Berreste- edo atxikipen-agirietatik hamargarrena gordailutu ondoren protokoloa
berresten duen edo horri atxikitzen zaion estatu bakoitzarentzat protokoloa indarrean
jarriko da, kasuan kasuko estatu horrek zein datatan gordailutu bere berreste- edo
atxikipen-agiria eta hiru hilabete igaro ondoren.

9. artikulua

Protokolo honetako xedapenak aplikatuko zaizkie estatu federaletako zati guztiei,
mugarik eta salbuespenik gabe.

10. artikulua

Nazio Batuetako idazkari nagusiak 48. artikuluko 1. paragrafoan aipatu estatu guztiei
komunikatuko dizkie:

a) Erreserbak, komunikazioak eta jakinarazpenak, protokolo honetako 2. artikuluan
xedatutakoarekin bat etorriz;

b) Protokolo honetako 4 edo 5. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz egindako
adierazpenak;

c) Protokolo honetako 7. artikuluan xedatutakoarekin bat datozen sinadurak,
berrespenak eta atxikipenak;

d) Protokolo hau indarrean jartzeko data, 8. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz;

11. artikulua

1. Protokolo hau, Nazio Batuetako artxiboetan gordailutuko da; berebat, kautoak
izango dira arabiarrez, txinatarrez, espainolez, frantsesez, ingelesez eta errusieraz
dauden protokolo-testuak.

2. Nazio Batuetako idazkari nagusiak protokolo honen kopia ziurtatuak bidaliko dizkie
ituneko 48. artikuluan aipatutako estatu guztiei.

                                           3

More Related Content

More from Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
More from Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren bigarren Hautazko.pdf

  • 1. Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren bigarren Hautazko Protokoloa, heriotza-zigorra indarrik gabe uzteko helburua duena Biltzar Orokorrak onartu eta aldarrikatua, 1989ko abenduaren 15eko 44/128 ebazpenean Protokolo honetako estatu alderdiek, Kontuan harturik, heriotza-zigorra indarrik gabe uztea lagungarri dela gizakiaren duintasuna areagotzeko eta giza eskubideak etengabe garatzeko, Gogoraturik, 1948ko abenduaren 10ean onetsi zen Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 3. artikulua, eta 1966ko abenduaren 16an onetsi zen Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren 6. artikulua, Ikusirik, Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren 6. artikuluak heriotza- zigorra indarrik gabe uztea aipatu duela, indargabetze hori komenigarria dela argiro zehaztuz, Jakinik, heriotza-zigorra indarrik gabe uzteko neurri guztiak aurrerapen gisa hartu beharko liratekeela bizitza-eskubidea baliatzeari dagokionez, Gogoa izanik, protokolo honen bidez nazioarteko konpromisoa hartzeko, heriotza- zigorra indarrik gabe utz dadin, Hurrengoa hitzartu dute: 1. artikulua 1. Protokolo honetako estatu alderdi baten jurisdikzioaren mende dauden pertsonak ez dira hilaraziko. 2. Estatu alderdietako bakoitzak beharrezko neurri guztiak hartuko ditu, bere jurisdikzioan heriotza-zigorra indarrik gabe uzteko. 2. artikulua 1. Ez da onartuko Protokolo honen inguruko erreserbarik, non ez den protokoloa berresteko edo horri atxikitzeko unean egindako erreserba, heriotza-zigorra gerra- denboran aplikatzearen ingurukoa, gerra-denboran egindako delitu oso larriaren ondoriozko kondena bat dela eta, betiere, delitu hori izaera militarrekoa bada. 2. Erreserba hori egiten duen estatu alderdiak, berreste- edo atxikipen-unean, Nazio Batuetako idazkari nagusiari komunikatu beharko dizkio bere legeria nazionalaren arabera gerra denboran aplikagarri diren xedapen egokiak. 1
  • 2. 3. Erreserba hori egin duen estatu alderdiak Nazio Batuetako idazkari nagusiari jakinaraziko dio bere lurraldean aplikagarri den gerra-egoeraren hasiera edo amaiera. 3. artikulua Protokolo honetako estatu alderdiek itunaren 40. artikuluaren ondorioz Giza Eskubideen Komiteari aurkeztutako txostenetara informazioa bildu beharko dute, protokolo hau indarrean jartzeko hartu dituzten neurrien inguruan. 4. artikulua Ituneko estatu alderdiei dagokienez, halakoek 41. artikuluaren ondoriozko adierazpena egin dutenean, Giza Eskubideen Komitearen eskumena, komunikazioak jaso eta kontuan hartzeko, horietan estatu alderdi batek alegatzen duenean beste estatu alderdi batek ez dituela bere betebeharrak gauzatzen, hedatuko da protokolo honetako xedapenetara, salbu eta estatu alderdi interesdunak aurkakoa adierazi duenean, berreste- edo atxikipen-unean. 5. artikulua 1966ko abenduaren 16an onetsi zen Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko lehenengo Hautazko Protokoloko estatu alderdiei dagokienez, Giza Eskubideen Komitearen eskumena, bere jurisdikziopeko pertsonen komunikazioak jaso eta kontuan hartzeko, hedatuko da protokolo honetako xedapenetara, salbu eta estatu alderdi interesdunak aurkakoa adierazi duenean, berreste- edo atxikipen-unean. 6. artikulua 1. Protokolo honetako xedapenak aplikatuko dira itunaren xedapen gehigarriaren izaerarekin. 2. Protokoloko 2. artikuluaren arabera erreserba egiteko aukerari kalterik egin gabe, protokolo honetako 1. artikuluko 1. paragrafoan bermatutako eskubidea ez da egongo inolako etenduraren mende, ituneko 4. artikuluaren ondorioz. 7. artikulua 1. Protokolo hau sinatu ahal izango du, ituna sinatu duen estatuetarik edozeinek. 2. Protokolo hau berretsi ahal izango du ituna berretsi duen edo horri atxiki zaion estatuetarik edozeinek. Berreste-agiriak Nazio Batuetako idazkari nagusiaren esku utziko dira hark gordailutu ditzan. 3. Protokolo honi atxiki ahal izango zaio ituna berretsi duen edo horri atxiki zaion edozein estatu. 4. Atxikipena gauzatuko da atxikipen-agiria Nazio Batuetako idazkari nagusiaren esku utzita, gordailutu dezan. 2
  • 3. 5. Nazio Batuetako idazkari nagusiak protokolo hau sinatu duten edo protokolo honi atxiki zaien estatu guztiei jakinaraziko die berreste- edo atxikitze-agiri bakoitzaren gordailua. 8. artikulua 1. Protokolo hau indarrean jarriko da, berreste- edo atxikipen-agirietatik hamargarrena zein datatan gordailutu, Nazio Batuetako idazkari nagusiaren esku utzita, eta hiru hilabetera. 2. Berreste- edo atxikipen-agirietatik hamargarrena gordailutu ondoren protokoloa berresten duen edo horri atxikitzen zaion estatu bakoitzarentzat protokoloa indarrean jarriko da, kasuan kasuko estatu horrek zein datatan gordailutu bere berreste- edo atxikipen-agiria eta hiru hilabete igaro ondoren. 9. artikulua Protokolo honetako xedapenak aplikatuko zaizkie estatu federaletako zati guztiei, mugarik eta salbuespenik gabe. 10. artikulua Nazio Batuetako idazkari nagusiak 48. artikuluko 1. paragrafoan aipatu estatu guztiei komunikatuko dizkie: a) Erreserbak, komunikazioak eta jakinarazpenak, protokolo honetako 2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz; b) Protokolo honetako 4 edo 5. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz egindako adierazpenak; c) Protokolo honetako 7. artikuluan xedatutakoarekin bat datozen sinadurak, berrespenak eta atxikipenak; d) Protokolo hau indarrean jartzeko data, 8. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz; 11. artikulua 1. Protokolo hau, Nazio Batuetako artxiboetan gordailutuko da; berebat, kautoak izango dira arabiarrez, txinatarrez, espainolez, frantsesez, ingelesez eta errusieraz dauden protokolo-testuak. 2. Nazio Batuetako idazkari nagusiak protokolo honen kopia ziurtatuak bidaliko dizkie ituneko 48. artikuluan aipatutako estatu guztiei. 3