2. Parkinsonen gaixotasuna nerbio-
sistemari erasotzen dion gaixotasuna da.
Parkinsonak mugimenduaren kontrola
eta koordinazioa nahiz giharren
zalutasunari eta jarrerari eusteko ardura
duten garuneko alderdietan izaten du
eragina.
3. Garunaren egitura horietako
batean, dopamina substantzia dago;
hots, mugimenduen eraginkortasuna eta
harmonia erregulatzen dituen susbtantzia.
Parkinson gaitza dopamina-kopurua
gutxitzen denean sortzen da.
Gaixotasuna James Parkinson
mediku ingelesak deskribatu zuen
lehenengoz 1817an.
4.
5. Dardara, giharretako
zurruntasuna eta
mugimenduari ekiteko
geldotasuna eta zailtasuna
gaixotasun honen
oinarrizko adierazle izaten
dira. Sintoma horiek
bakanka edo batera
agerdaitezke, gorputzaren
atal batean nagusitu
daitezke, edo eta sintoma
bat besteak baino
nabarmenago ager
daiteke.
6. Gaixotasunak gaixotik
gaixora ezaugarri
desberdinak izan
ditzakeen arren, eta
botikekiko erantzunak
hainbat izaten diren
arren, Parkinsonaren
hasiera identifikatzen
lagun dezaketen
sintoma ezagunenen
multzoa aipatzea
badago:
7. - Aurpegiaren
espresio eza eta
mugimenduak
burutzeko
baldartasuna.
Mugimendu
esatean, automatikoa
k (begiak
kliskatu, irentsi, ibiltze
an besoak
kulunkatu…) nahiz
borondatezkoak
(jantzi, aulkitik
altxatu, idatzi…)
hartzen dira kontuan.
8. - Dardara nabarmenagoa izaten da
geldialdian, eta borondatezko
mugimendua dagoenean gutxitu egiten
da.
9. - Gorputzadarrak
mugitzeko erresistentzia
edo malgutasun eza.
- Gorputz enborra eta
burua aurrera makurtzea
eta ukalondo eta
belaunen giltzaduren
flexioa. Gaixotasuna
dutenei zaila egiten zaie
oreka gordetzea, eta
erortzeko arriskua izaten
dute.
10. - Estropezu egin edo oreka galdu eta
gero, zuzentzeko arazoak izaten dituzte.
- Ibilera pauso laburrekin egiten da.
Blokeatze aldiak izaten dituzte (oinak
lurrean itsatsiko balira bezala) eta
ibileraren erritmoaren zakartasuna
nabarmena izaten da, pauso azkar-
azkar eta nahasiak.
11. - Idazkera txikia eta irakurtezina.
- Depresioak izateko joera.
- Idorreria eta gehiegizko listu-sortzea.
12.
13. Adinekoen gaitza dela uste den arren, hori ez da
egia borobila, 30 eta 40 urte bitartean Parkinsona
hastea ez baita arraroa. Arrazen arteko
bereizketarik ez du egiten gaixotasun
honek, munduko herrialde guztietan ikus
baitaiteke; eta jokamolde bera du sexuari
dagokionez.