SlideShare a Scribd company logo
1 of 8
Download to read offline
Aralar Gasteiz
                                   2011ko UDAL EGITARAUA




Andres Landa
Candidato de aralar para Gasteiz




                                                   EU
                                                         1
GIZARTE POLITIKAK
GIZARTE EKINTZA

Udaletxetik igaro diren udal gobernu batzuek eta besteek hainbeste goratu izan
duten egungo gizarte politika eredua, inposatu nahi diguten eredu antisozial eta
neoliberalaren beste adibide bat baizik ez da. Ez dago gaur jasaten duguna
baino eredu desorekatuagorik eta zigor sozial gehiago inposatzen duenik;
desoreka maila gure hirian inoiz ikusi gabeko indizeetara iristen ari da.
Horren arduradunak erraz ezagutzen dira: EAJ, PP, PSE. Guztiok pairatu
ditugu haien politikak, alde batetik, despotikoak, bestetik, pertsonalistak edota
paternalistak (subsidiarioak), baina guztiek gauza bat dute elkarrekin:
jarraitutasunaren bermez hiriko gizarte harremanetan aldaketa bat eragingo
lukeen gizarte proiekturik ez izatea.
Betidanik, Gasteizko ezker abertzalea, non kokatzen baitugu Aralarren proiektu
politikoa, gizarte eredua aldatzeko aritu da lanean, eta udal gobernu batzuek
eta besteek gizarte eskubide asko mantentzea lortu da lan horri esker.
Tamalez, udaletik kanpo geratzean sektore publikoa ahuldu eta ezabatzeko
beharrezkoak diren mekanismoak abiarazi dira.
Gasteizko herritarren arteko aldeak ahalik eta gehien murrizteko, hiri eredu
trinko eta orekatua sustatzeko, zerbitzu publikoek aukera berdintasunaren eta
gizarte orekaren berme izan behar dute. Krisia dela eta herritar batzuen
egoerak okerrera egin du eta, ondorioz, gero eta handiagoa da gizartetik kanpo
eta behartasun egoeran gelditzeko arriskuan dagoen herritar multzoa. Udalak
behar horiei erantzuteko gai izan behar du, oinarrizko azpiegiturak eta
zerbitzuak bermatuz.
Gizarte Ekintzaren esparruan, aurre egin behar diogun errealitatea elkarren
artean oso desberdinak diren hiru administraziotan (Eusko Jaurlaritza, Foru
Aldundiak eta Udalak) oinarrituriko sistema batean elkarrekin koordinaturik
aritzeko zailtasuna da, arreta jarraitua bermatzea ahalbidetuko luketen
kudeaketari, gizarte zerbitzuak emateari, prozeduren homogeneotasunari eta
abarri dagokienez. Erakundeen zatiketa eta elkar osatuz lan egiteko zailtasuna
–baita alderdi berberek gobernatutako erakundeen artean ere– da gizarte
ekintza oso eta trebeseko bat modu egokian garatzeko eragozpen
handienetako bat. Hau erakundeek zuzendu beharreko zerbait da, udalek batik
bat, herritarrengandik gertuen dagoelako, eta Aralarrek norabide horretan lan
egiteko konpromisoa hartu du. Arretaren koherentzia eta jarraitasuna bermatu
behar ditugu, elkarrekin kudeatutako gizarte zerbitzuen sare publikoaren
zuzendaritzan –beste sare batzuetan bezala (osakidetza, hezkuntza)– egun
dagoen zatiketa gorabehera.
Onartezina da herri honetako ezkerreko sektore batzuek iraultzaile itxuran saldu
nahi duten baina gizarte zerbitzu horien kudeaketa esku publikoetan egon
beharrean enpresa pribatuen esku –etxez etxeko laguntzan, egoitzetan eta
beste gizarte zerbitzu batzuetan ustiatzeko moduko merkatu-nitxo bat aurkitu
baitute– egon dadin ateak zabal-zabalik uzten dituen Gizarte Zerbitzuen lege
bat onartu izana. Aralarrek kudeaketa publiko zuzen koordinatu eta irabazi
asmorik gabeko gizarte entitateekin partaidetzan egingo den baten aldeko
apustu sendoa dagi. Gure helburua Gizarte zerbitzuen kudeaketan irabazi
asmoko enpresa pribatuen parte hartzea mugatzea izango da, eta gizarte
Aralar Gasteiz
                                                               2011ko UDAL EGITARAUA


zerbitzuak emango dituzten irabazi asmorik gabeko entitateetako langileen lan
baldintzak langile publikoenen antzekoak edo berdinak izatea.
Hona zer aldarrikatzen dugun: Gizarte zerbitzu publikoak ez dira ez lehen
baliabidea eta ezta azkena ere, eta gizarte babesa blindatuko duen gizarte
solidario baten barruan baizik ez dute zentzurik izango, kudeaketa publiko
zuzenari lehentasuna emanez.

Hiri osasungarriak:      Osasuna     eta   ongizatea    oinarrizko    eskubideak
Gasteizen

Udalerriak, gure bizitza eta gure osasun egoera baldintzatzen dituzten
jarduerak garatzen diren elkarbizitzarako tokiak dira; eta, beraz, gure herritarren
osasun maila eta ongizatea hobetzeko politika publikoetan jarduera jakinak
garatu eta abiarazteko toki egokienak.
Maila sozioekonomikoa, genero desberdintasunak, ingurugiroa, bizi eta lan
baldintzak, bizitzeko era eta osasun arreta biztanlegoaren osasun eta
ongizatearen faktore erabakigarrietako batzuk direnez, modu integralean eta
zeharkako politiken bidez aritu beharko da haiekiko, eta gure auzokoen parte
hartzearekin, arazoak hobeto zehaztu eta arrakasta izateko bermez erabiltzeko
ezinbesteko elementua baita.
Eskubide subjektibo perfektu gisa eratutako gizarte zerbitzu batzuez ari gara
eta, beraz, nolanahi dela ere, eta inongo aitzakiarik gabe, botere publikoek
nahitaez bete beharrekoak dira. Benetan unibertsalak, eta herritar guztientzat
diren gizarte zerbitzu batzuez ari gara, orobat.
Gizarte zerbitzuak administrazio ardura batzuetan eta besteetan banaturik
antolatzeak arazoak sor dakizkieke herritarrei; beharrezkoa da sistema bakar
bat sendotzea, jarrera publiko bakar bat, nortasun bat, irudi bat, eskubide eta
betebeharretan homogeneotasun bat. Ezinbestekoa da ardura publikoen
gobernu bakarreko organoak eta tresnak sortzea.
Udalak bere herritarren beharren bozeramailea izan behar du, Gasteizko auzo
bakoitzak behar bezalako gizarte azpiegitura bat izan dezan.
Horregatik, Aralarretik ondoko puntuetan egingo dugu indar:

● Etxez etxeko laguntza zerbitzua: etxez etxeko laguntza egokia emateko
oinarria, zerbitzu hori eskaintzen dutenen lan baldintzak zaintzea da. Horregatik
erabiltzaileen eta zerbitzu hori eskaintzen duten langileen interesak kontuan
izanik, kontratu-dokumentuan baldintza sozialak, lan baldintzak eta generoari
dagozkionak jasoko dira.
● Egoitzetako zerbitzua. Etxez etxeko laguntza zerbitzuan aipatu den oinarri
berbera.
● Mendekotasun edo ezintasun egoeran, buruko gaitzak jota… dauden
pertsonak zaintzen dituzten pertsona edo familiei babesa emateko zerbitzuak.
● Programas de intervención socioeducativa.
● Esku-hartze sozio-hezigarrietako programak.
● Gizarte bitartekaritzako programak.
● Eguneko egoitzak ugaltzea.
● Gizarte informazio eta orientazioko zentro eta zerbitzuak..
● Gizarteratzeko eta lana aurkitzeko zentro eta zerbitzuak.
● Gizarte bazterketari eta diskriminazioari aurre egiteko programak.
● Gizartean parte hartzeko programak.


                                                                                     3
Aralar Gasteiz
                                                              2011ko UDAL EGITARAUA


(Hori guztia dela eta, begien bistakoa da gizarte zerbitzuen sistema publiko
zentralizatu bat behar dela).
● Gasteizko Udala indartzea eta bere eskumen berekiak eta beste
administrazio publiko batzuekin partekatu beharrekoak ak zeintzuk diren
argitzea, eta hori subsidiariotasun eta askitasun ekonomikoaren printzipioan
oinarrituz.
● Herritarrak eta familiak arreta, gizarte kohesio eta plangintza integralaren
ardatz gisa hartzea. Ezkerrarentzat, Aralarrentzat, familiak garrantzitsuak dira,
ez da eskuinekoen kontua bakarrik. Horiek, gainera, familia tradizionala ez,
baizik eta familiaren ikuspegi tradizionalena defendatzen dute; familiaren
babesean ezkerreko politikak eta eskuineko politikak daude. Aralarrek ez ditu
familiak–emakumeek familietan izan duten eginkizun tradizionala– sendotu
nahi, norbanakoaren euskarri (adinekoak, ahalmen urrikoak, gazteak, eta abar),
izan daitezen, ez du “Mediterraneoko eredu” esaten zaion hori bilatzen, gizarte
politiken eta talde horien herritartasun eskubideen kaltetan.
● Emakumeei, adinekoei, ahalmen urrikoei, etorkinei eta gizarte bazterketa
jasateko arriskuan dauden taldeei zuzenduriko politika integral global eta
espezializatuak indartzea.
● Udaleko sail batzuk eta besteeak koordinatzea.
● Sexualitate zerbitzu integrala ezartzea, aholku, informazio eta prestakuntza
emateko eginkizuna izango duena.
● Parte hartzeko esparru sektorial eta integratuak finkatzea, Foro eta Aholku
Batzorde sektorialen (gazteak, emakumea, adinekoak, etorkinak eta abar)
edota gaikakoen (hezkuntza, berdintasuna, ingurugiroa, gizarte ongizatea,
enplegua, osasuna,…) inguruan egituratutako parte hartzearen oreka ziurtatuz.
● Gasteizek bere “Gizarte Eskubideen Gutuna” izatea proposatzen dugu,
herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak eta horiek erabiltzeko bete beharreko
baldintzak jasoko dituena.
● Udaleko sailen arteko organo bat sortzea proposatzen dugu gizarte
bazterketa eta hori gertatzeko arrisku egoerei benetan eta modu eraginkorrean
helduko dien politika estrukturalak eta zeharkakoak planifikatu eta beteko direla
zainduko duena.

Oinarrizko gizarte arreta:

● Oinarrizko gizarte zerbitzuak bermatzea, horretarako beharrezkoak diren
langile guztiak zerbitzuan jarriz.
● Gizarte zerbitzuko zentro guztietan lanbide batzuetako eta besteetako kideak
dituzten taldeak egotea: gizarte langileak, psikologoak, gizarte hezitzaileak,…
● Gainerako administrazioetako gizarte zerbitzuekiko koordinazioa sustatzea
● Gizarte Zerbitzuen Legea betez, 5.000 biztanleko gizarte langile bat izatea,
gutxienez.

Gizarte larrialdiak:
● Gizarte larrialdietarako zerbizuekiko koordinazioa sendotu eta laguntzak
abiaraztea.
● Behartsu eta etxegabeentzako aterpe eta jangela sarea zabaltzea, publiko
eta laiko izateari lehentasuna emanez.
●Alorren arteko zeharkakotasuna bultzatzea, gizarte larrialdiei erantzun ahal
izateko.


                                                                                    4
Aralar Gasteiz
                                                             2011ko UDAL EGITARAUA


Adinekoak (erretiratuak eta pentsiodunak)
Gauzak asko aldatu dira; orain 30 edo 40 urte adinekoen taldea nahiko
homogeneoa zen. Haien errealitatea eta gizartean zuten irudia, babestu
beharreko pertsonena zen; garai hartan ez zen kontuan hartzen, gaur bezala,
gizarteari egin diezaioketen ekarpena, adineko bizi eta osasuntsuak, beren
familiei laguntzen dietenak, borondatezkoak,…; bizitzaz gozatzen jarraitzen
dute eta erretiro aktibo eta osasuntsua nahi dute. Horregatik, hona zer
proposatzen dugun:
● Adinekoen Arreta Osorako Udal Plan bat sortzea.
● Etxez etxeko laguntza hobetzea.
● Telelaguntza gehitzea.
● Eguneko laguntza/arreta (eguneko egoitzak).
● Adinekoak zaintzen dituzten familiei babesa ematea: atsedenaldi programak.
● Beste era bateko laguntzak: dirulaguntzak, pentsioak, tasen murrizketak,
pertsonalak, etxebizitza egokitzea, eta abar
● Behar izanez gero aldi baterako non bizia eta arreta espezializatua.
● Etxebizitzak eta egoitzak.
● Osasuna edota familiaren beharrak direla eta aldi baterako arreta egoitza
batean.
● Gizartean parte hartzea eta animazio soziokulturala.
● Gizartean parte hartzea eta elkarteak: elkarteak sortu eta garatzea,
belaunaldi batzuen eta besteen arteko topaketak, borondatezkoak.
● Prebentzioa, gizarteratzea eta babesa.
● Kirolarekin, jolasarekin eta kulturarekin lotutako jarduerak.
● Sexualitateko zerbitzu integralaren bidez, berariazko lantegiak, erakusketak
eta aholkua eskaintzea.
● Gizarte eta kultur turismoa: uda, ibilaldiak bidaiak eta bisitaldi kulturalak.
● Zentro soziokulturalak, etxeak eta adineko pertsonen klubak dinamizatzea.
● Belaunaldien arteko elkarrizketa, elkar ulertzea eta solidaritatea garatzea,
adinekoek zahartzeari hobeto aurre egin ahal izateko eta merezi dituzten
errespetua eta duintasuna berreskuratzeko. Belaunaldi batzuetako eta
besteetakoen topaketarako eta elkarbizitzarako guneak sortzea.
● Beren eskubideak sustatu eta defendatzea.
● Adinekoen sektoreko batzordea.
● Parte hartzeko mahaiak.
● Talde honen beharrak aztertzen eta haikin zerikusia duten erabaki politiko,
sozial eta kulturalak hartzen diren erakunde publiko eta pribatu guztietan
ordezkariak izatea. Tokiko Adinekoen Batzordeak sortzea, entitateak
Administrazioaren aurrean ordezkaritza lanak egiteko eta solaskide izateko.
Batzorde horiek organo independiente egitea eta haien erabakiak lotesle izatea.




                                                                                   5
Aralar Gasteiz
                                                              2011ko UDAL EGITARAUA


Haurtzaroa:
● Haurren eskubideak bermatzeko estrategia eta agenda zehatzak garatzea.
● Haurren txirotzeari aurre egiteko babes neurriak finkatzea.
● Ikastetxe guztietan aitatasun eta amatasun partekatuko eskolak,
erantzunkideak, sortzea.

Bestelakotasun funtzionala duten pertsonak:
Presakoa da enplegua izateko eta mantentzeko politikak; sartzeko erraztasuna
sustatzeko eta eraikinetan, hirian, garraioan eta komunikazioan hesiak (fisikoak,
zentzumenezkoak,…) ezabatzeko politikak abiarazi eta sendotzea; etxebizitza
egokituen politikak, osasun arreta espezializatua, ahalmen urritasunagatiko
gastuen ordaina, zerga politikak, eta abar.
● Sartzeko erraztasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea:
igogailuak jartzea, espaloiak jaistea, udal eraikinak egokitzea, igogailu publiko
zabalak egitea,…
● Oinarrizko informazioa eta seinaleak braillez izateko beharrezko akordioetara
iristea. Informazio hori euskaraz ere egongo dela ziurtatzea.
● Elkarteekin eta erakundeekin elkarlanean aritzea: buruko gaitza duten
pertsonenak, mendekotasun egoeran dauden pertsonanak, beste era bateko
disfuntzioak dituzten pertsonenak,…
● Enplegu publikoa izateko aukera bermatzea.
● Buru nahasmendu kronikoak dituzten pertsonei arreta emateko planak
proposatzen ditugu, gaitze eta birgaitze psikosoziala barne hartzen dituena eta
baita etxebizitza, enplegua, osasuna eta laguntza ekonomikoak ere.
● Ostatua: Egoitzetan, Lanbide Zentroetan eta Eguneko Egoitzetan nahiko
plaza sortzea. Diru publikoarekin finantzatu eta GKEek kudeatutako plaza
horiek Sare Publiko izaera izango dute eta arreta irizpideak, ratioak,
programak… homologatuak eta prezioa zerbitzuari dagokiona izan beharko
dute.
● Gaitzea eta birgaitzea, aisialdia eta denbora librea: birgaitzeko nahiko plaza
eta aisialdi eta denbora libreko programak sortzea.
● Familien babesa: atseden hartzeko, prestakuntzarako eta abarretarako
programak.
● Baliabide ekonomikoak izatea: Kotizazio Gabeko Pentsioak, Laguntza
Pentsioak, Elbarriak Gizarteratzeko Legea, eta beste pentsio batzuk .
● Lanean integratzea.
● Gizarte zerbitzuen laguntza teknikoa langilearen eta lanpostuaren arteko
soslai eta konpatibilitateari dagokienez. Ahalmen urritasuna duten langileen
produktibitatea ahalbidetuko luketen era bateko eta besteko lanpostuak sortzea
(Enplegu Babestua, Enplegu Zentro Bereziak…)
● Oinarrizko arreta indartzea seropositiboen –sintomadunak zein
sintomagabeak izan– tratamendua eta jarraipena bere gain hartuz. Beharrean
daudenei etxez etxeko arreta eskaintzea.

Mendekotasunak:
● Gasteizen mendekotasunei aurre egiten arreta plan bat garatzea.

Pobretzearen eta gizarte bazterketaren aurkako borroka
Herritarrak eta, bereziki, gizarte bazterketa jasateko arriskuan daudenak
babestuko dituzten gizarte zerbitzuak defendatzen ditugu, bizi kalitatea


                                                                                    6
Aralar Gasteiz
                                                             2011ko UDAL EGITARAUA


oinarrizko beharrak estaltzetik harago sustatuko dituztenak, eta gizarte sistema
honek eragiten dituen desberdintasun egoeren sustraiak kritikoki agerian utziko
dituztenak.
Ezin dugu onartu eta ez dugu onartzen pertsonen pobretzea ezin saihestuzko
gaitza denik. Gaur egun bizi baldintzak kolokan jartzearen ondorioa da, horrek,
bitan banaturik dagoen gizarte honetan, biztanle kopuru handi bat segurtasunik
gabeko eta ahultasuneko egoera batera eraman baitu. Gaur egun pobretzeak
eta gizarte bazterketak beste ezaugarri batzuk ditu, berriz ere emakumezko
ezaugarriak, partekatu gabeko familia kargak dituzten emakumeak, iraupen
luzeko langabeziarekin eta langabetuen babes urriarekin zerikusia duten
ezaugarriak, eta azkenean, nahikoa ez den gizarte babes batekin, gizartearen
eta administrazioen pobretze erlatibo eta babesik gabera daramana, pobretze
larri eta erabatekora; buru gaixotasunak dituzten pertsonen ezaugarriak,
etorkinen multzoa, gutxieneko pentsioak dituzten adinekoen multzoa…
Testuinguru honetan, erakundearteko planteamendu bat eginez eta bereziki
Gasteizko udalean, hurbileko erakundea eta erkidego-ikuspegia duena, zera
proposatzen dugu:
● Euskal gizarte zerbitzuen sistemaren barruan erakunde maila batzuen eta
besteen arteko koordinazioa hobetzea.
● Gizarte zerbitzuekiko erantzukizun publikoa mugatu eta betearaztea, ekimen
pribatuarekiko anbiguitatea alde bat utziz.
● Gizarte zerbitzuak pertsonen eguneroko bizitza erraztuko eta ohiko inguruan
gelditzea ziurtatuko den eran egituratzea.
● Gizarte zerbitzuei dagokien gastu publikoa gehitzea gure inguruko herri
aurreratuenen mailara iritsi arte.
● Gizartean esku hartzen duten gizarte mugimenduen eta gobernuz kanpoko
erakundeen gizarte ekimen solidarioa sustatu eta babestea.
● Udalaren gizarte zerbitzuen hornidura hobetzea, giza baliabidei eta baliabide
material eta teknikoei dagokienez.
● Familiaren eta erkidegoaren ehuna babesteko gero eta joera handiagoa
izango duten gizarte zerbitzuak eratzea, bizitza pertsonala, familiakoa eta
lanekoa bateratu ahal izatea sustatuz; gizonen eta emakumeen arteko aukera
berdintasuna; enpleguaren sorkuntza eta tokiko garapena.
● Gizarte zerbitzuetan, zeharbidezko kudeaketa dutenetanbereziki, lan
ibilbidearen eta lan baldintzen kalitatea hobetzea.
● Kontratu eta lizitazioetan gizarte eta genero klausulak sartzea, langileen lan
baldintzetan murrizketarik gerta ez dadin, emakumeak gehiengoa diren
sektoreetan batik bat.




                                                                                   7
Aralar Gasteiz
                 2011ko UDAL EGITARAUA




Candidatura de Aralar para Gasteiz




                                       8

More Related Content

What's hot

Eskema fitxak
Eskema fitxakEskema fitxak
Eskema fitxak
ainasio
 
Boluntariotza hurbilagotik
Boluntariotza hurbilagotikBoluntariotza hurbilagotik
Boluntariotza hurbilagotik
Erdu
 
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
Irekia - EJGV
 
Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1
Mantxo Txaman
 
Biltzarra
BiltzarraBiltzarra
Biltzarra
Bakeola
 

What's hot (15)

Entzuixu!! 1.zkia 2012ko apirila.
Entzuixu!! 1.zkia 2012ko apirila.Entzuixu!! 1.zkia 2012ko apirila.
Entzuixu!! 1.zkia 2012ko apirila.
 
Aralar Gasteiz 2011 - Politika estrategikoak
Aralar Gasteiz 2011 - Politika estrategikoakAralar Gasteiz 2011 - Politika estrategikoak
Aralar Gasteiz 2011 - Politika estrategikoak
 
ALUMNO 1
ALUMNO 1ALUMNO 1
ALUMNO 1
 
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
 
Entzuixu!! 9.zkia. 2015eko urtarrila.
Entzuixu!! 9.zkia. 2015eko urtarrila.Entzuixu!! 9.zkia. 2015eko urtarrila.
Entzuixu!! 9.zkia. 2015eko urtarrila.
 
Eskema fitxak
Eskema fitxakEskema fitxak
Eskema fitxak
 
Boluntariotza hurbilagotik
Boluntariotza hurbilagotikBoluntariotza hurbilagotik
Boluntariotza hurbilagotik
 
Entzuixu!! 6.zkia. 2013ko abendua.
Entzuixu!! 6.zkia. 2013ko abendua.Entzuixu!! 6.zkia. 2013ko abendua.
Entzuixu!! 6.zkia. 2013ko abendua.
 
Entzuixu!! 5.zkia. 2013ko uztaila.
Entzuixu!! 5.zkia. 2013ko uztaila.Entzuixu!! 5.zkia. 2013ko uztaila.
Entzuixu!! 5.zkia. 2013ko uztaila.
 
Programa euskara
Programa euskaraPrograma euskara
Programa euskara
 
Bakeola eu
Bakeola euBakeola eu
Bakeola eu
 
Aralar Gasteiz 2011 - Etxebizitza
Aralar Gasteiz 2011 - EtxebizitzaAralar Gasteiz 2011 - Etxebizitza
Aralar Gasteiz 2011 - Etxebizitza
 
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
 
Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1Cuaderno asociaciones eusk-1
Cuaderno asociaciones eusk-1
 
Biltzarra
BiltzarraBiltzarra
Biltzarra
 

Viewers also liked

Trabalho estatistica
Trabalho estatistica Trabalho estatistica
Trabalho estatistica
gabs222
 
Lista de-precios-compugreiff-marzo-06-2014
Lista de-precios-compugreiff-marzo-06-2014Lista de-precios-compugreiff-marzo-06-2014
Lista de-precios-compugreiff-marzo-06-2014
xxxxx
 
Legal News Proyecto de Reforma Financiera.
Legal News Proyecto de Reforma Financiera.Legal News Proyecto de Reforma Financiera.
Legal News Proyecto de Reforma Financiera.
Hogan Lovells BSTL
 
Resoluciones cne sep 7
Resoluciones cne sep 7Resoluciones cne sep 7
Resoluciones cne sep 7
Charlie Brown
 
Condições semelhantes a tumor pleural(1)
Condições semelhantes a tumor pleural(1)Condições semelhantes a tumor pleural(1)
Condições semelhantes a tumor pleural(1)
upload718
 
Per ceber 271 09.08.12
Per ceber 271   09.08.12Per ceber 271   09.08.12
Per ceber 271 09.08.12
jeancomunista
 
José Loffi
José LoffiJosé Loffi
José Loffi
cpu3201
 
Arquitectura en Mesopotamia
Arquitectura en MesopotamiaArquitectura en Mesopotamia
Arquitectura en Mesopotamia
Juan Pablo
 
Artesanías del Caribe
Artesanías del CaribeArtesanías del Caribe
Artesanías del Caribe
Ana Cecilia
 

Viewers also liked (20)

Trabalho estatistica
Trabalho estatistica Trabalho estatistica
Trabalho estatistica
 
Lista de-precios-compugreiff-marzo-06-2014
Lista de-precios-compugreiff-marzo-06-2014Lista de-precios-compugreiff-marzo-06-2014
Lista de-precios-compugreiff-marzo-06-2014
 
Lista de-precios-compugreiff-septiembre-11-2012
Lista de-precios-compugreiff-septiembre-11-2012Lista de-precios-compugreiff-septiembre-11-2012
Lista de-precios-compugreiff-septiembre-11-2012
 
Professional Resume
Professional ResumeProfessional Resume
Professional Resume
 
St miquels1
St miquels1St miquels1
St miquels1
 
134 palestras diárias
134 palestras diárias134 palestras diárias
134 palestras diárias
 
Legal News Proyecto de Reforma Financiera.
Legal News Proyecto de Reforma Financiera.Legal News Proyecto de Reforma Financiera.
Legal News Proyecto de Reforma Financiera.
 
About2
About2About2
About2
 
Collaborative approaches to enhancing graduate employability in Sport: event ...
Collaborative approaches to enhancing graduate employability in Sport: event ...Collaborative approaches to enhancing graduate employability in Sport: event ...
Collaborative approaches to enhancing graduate employability in Sport: event ...
 
Resoluciones cne sep 7
Resoluciones cne sep 7Resoluciones cne sep 7
Resoluciones cne sep 7
 
Condições semelhantes a tumor pleural(1)
Condições semelhantes a tumor pleural(1)Condições semelhantes a tumor pleural(1)
Condições semelhantes a tumor pleural(1)
 
Per ceber 271 09.08.12
Per ceber 271   09.08.12Per ceber 271   09.08.12
Per ceber 271 09.08.12
 
Uitgevers & Communities
Uitgevers & CommunitiesUitgevers & Communities
Uitgevers & Communities
 
1r stmiquels10
1r stmiquels101r stmiquels10
1r stmiquels10
 
Correccion del parcial segundo corte
Correccion del parcial segundo corteCorreccion del parcial segundo corte
Correccion del parcial segundo corte
 
Install exchange server 2003 setup part 02
Install exchange server 2003 setup part 02Install exchange server 2003 setup part 02
Install exchange server 2003 setup part 02
 
José Loffi
José LoffiJosé Loffi
José Loffi
 
Arquitectura en Mesopotamia
Arquitectura en MesopotamiaArquitectura en Mesopotamia
Arquitectura en Mesopotamia
 
Propuesta quimica
Propuesta quimicaPropuesta quimica
Propuesta quimica
 
Artesanías del Caribe
Artesanías del CaribeArtesanías del Caribe
Artesanías del Caribe
 

Similar to Aralar Gasteiz 2011 - Gizarte politika

Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdfBikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Irekia - EJGV
 
Liburuxka: Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-hartzeari buruzko Lib...
Liburuxka: Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-hartzeari buruzko Lib...Liburuxka: Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-hartzeari buruzko Lib...
Liburuxka: Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-hartzeari buruzko Lib...
Irekia - EJGV
 

Similar to Aralar Gasteiz 2011 - Gizarte politika (20)

Batera Konpromisoa
Batera KonpromisoaBatera Konpromisoa
Batera Konpromisoa
 
Krisiaren ezkutuko aldea
Krisiaren ezkutuko aldeaKrisiaren ezkutuko aldea
Krisiaren ezkutuko aldea
 
Bakeola eu
Bakeola euBakeola eu
Bakeola eu
 
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptua
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptuaMundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptua
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptua
 
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten duguMundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
 
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
Tratu berdintasunaz eta diskriminaziorik ezaz sentsibilizatzeko toki-planak a...
 
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
 
Memoria partekatu baterantz gidaliburua 2018
Memoria partekatu baterantz gidaliburua 2018Memoria partekatu baterantz gidaliburua 2018
Memoria partekatu baterantz gidaliburua 2018
 
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
Publizitate eta komunikazio ez sexistarako kode deontologikoa eta autoerregul...
 
Aldaketa soziala behar dugu: M14 kalera!
Aldaketa soziala behar dugu: M14 kalera!Aldaketa soziala behar dugu: M14 kalera!
Aldaketa soziala behar dugu: M14 kalera!
 
Komunikazio kurtsoa
Komunikazio kurtsoaKomunikazio kurtsoa
Komunikazio kurtsoa
 
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdfBikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
 
Parte-hartzea. Bidai gida
Parte-hartzea. Bidai gidaParte-hartzea. Bidai gida
Parte-hartzea. Bidai gida
 
Liburuxka: Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-hartzeari buruzko Lib...
Liburuxka: Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-hartzeari buruzko Lib...Liburuxka: Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-hartzeari buruzko Lib...
Liburuxka: Euskadiko Demokraziari eta Herritarren parte-hartzeari buruzko Lib...
 
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlaneanMundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
 
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategiaMundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
 
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategiaMundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
 
Emakumeen eta gizonen BERDINTASUNERAKO plana 2022-2024
Emakumeen eta gizonen BERDINTASUNERAKO plana 2022-2024Emakumeen eta gizonen BERDINTASUNERAKO plana 2022-2024
Emakumeen eta gizonen BERDINTASUNERAKO plana 2022-2024
 
Indarkeria matxistaren biktimak erreparatzeko tokiko ekintzak
Indarkeria matxistaren biktimak erreparatzeko tokiko ekintzakIndarkeria matxistaren biktimak erreparatzeko tokiko ekintzak
Indarkeria matxistaren biktimak erreparatzeko tokiko ekintzak
 
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostenaEuskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
Euskadiko erlijio aniztasunaren kudeaketa positiboari buruzko txostena
 

More from ARALAR Araba

Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
ARALAR Araba
 
Ezkerra berri 13 ekonomia
Ezkerra berri 13 ekonomiaEzkerra berri 13 ekonomia
Ezkerra berri 13 ekonomia
ARALAR Araba
 

More from ARALAR Araba (20)

ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014
ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014
ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014
 
EzkerraBerri 23 - TTIP
EzkerraBerri 23 - TTIPEzkerraBerri 23 - TTIP
EzkerraBerri 23 - TTIP
 
EzkerraBerri 24 - Munduko Gatazkak
EzkerraBerri 24 - Munduko GatazkakEzkerraBerri 24 - Munduko Gatazkak
EzkerraBerri 24 - Munduko Gatazkak
 
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduan
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduanEzkerraberri 22 - Ezkerra munduan
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduan
 
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoaEzkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
 
Pregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de Sekou
Pregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de SekouPregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de Sekou
Pregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de Sekou
 
Ezkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietara
Ezkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietaraEzkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietara
Ezkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietara
 
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013
 
Ezkerraberri 19 - Desobedientzia zibila
Ezkerraberri 19 - Desobedientzia zibilaEzkerraberri 19 - Desobedientzia zibila
Ezkerraberri 19 - Desobedientzia zibila
 
EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20
EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20
EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20
 
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.aleaUDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
 
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
 
Ezkerraberri 16
Ezkerraberri 16Ezkerraberri 16
Ezkerraberri 16
 
Araba Gorria 1
Araba Gorria 1Araba Gorria 1
Araba Gorria 1
 
Ezkerraberri 15
Ezkerraberri 15Ezkerraberri 15
Ezkerraberri 15
 
ARALAR Araba: Fracking eta kontsultak
ARALAR Araba: Fracking eta kontsultakARALAR Araba: Fracking eta kontsultak
ARALAR Araba: Fracking eta kontsultak
 
ARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en Araba
ARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en ArabaARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en Araba
ARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en Araba
 
Ezkerra berri 13 ekonomia
Ezkerra berri 13 ekonomiaEzkerra berri 13 ekonomia
Ezkerra berri 13 ekonomia
 
Parte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berria
Parte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berriaParte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berria
Parte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berria
 
Participación ciudadana: nuevo modelo de Policía Local
Participación ciudadana: nuevo modelo de Policía LocalParticipación ciudadana: nuevo modelo de Policía Local
Participación ciudadana: nuevo modelo de Policía Local
 

Aralar Gasteiz 2011 - Gizarte politika

  • 1. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA Andres Landa Candidato de aralar para Gasteiz EU 1
  • 2. GIZARTE POLITIKAK GIZARTE EKINTZA Udaletxetik igaro diren udal gobernu batzuek eta besteek hainbeste goratu izan duten egungo gizarte politika eredua, inposatu nahi diguten eredu antisozial eta neoliberalaren beste adibide bat baizik ez da. Ez dago gaur jasaten duguna baino eredu desorekatuagorik eta zigor sozial gehiago inposatzen duenik; desoreka maila gure hirian inoiz ikusi gabeko indizeetara iristen ari da. Horren arduradunak erraz ezagutzen dira: EAJ, PP, PSE. Guztiok pairatu ditugu haien politikak, alde batetik, despotikoak, bestetik, pertsonalistak edota paternalistak (subsidiarioak), baina guztiek gauza bat dute elkarrekin: jarraitutasunaren bermez hiriko gizarte harremanetan aldaketa bat eragingo lukeen gizarte proiekturik ez izatea. Betidanik, Gasteizko ezker abertzalea, non kokatzen baitugu Aralarren proiektu politikoa, gizarte eredua aldatzeko aritu da lanean, eta udal gobernu batzuek eta besteek gizarte eskubide asko mantentzea lortu da lan horri esker. Tamalez, udaletik kanpo geratzean sektore publikoa ahuldu eta ezabatzeko beharrezkoak diren mekanismoak abiarazi dira. Gasteizko herritarren arteko aldeak ahalik eta gehien murrizteko, hiri eredu trinko eta orekatua sustatzeko, zerbitzu publikoek aukera berdintasunaren eta gizarte orekaren berme izan behar dute. Krisia dela eta herritar batzuen egoerak okerrera egin du eta, ondorioz, gero eta handiagoa da gizartetik kanpo eta behartasun egoeran gelditzeko arriskuan dagoen herritar multzoa. Udalak behar horiei erantzuteko gai izan behar du, oinarrizko azpiegiturak eta zerbitzuak bermatuz. Gizarte Ekintzaren esparruan, aurre egin behar diogun errealitatea elkarren artean oso desberdinak diren hiru administraziotan (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Udalak) oinarrituriko sistema batean elkarrekin koordinaturik aritzeko zailtasuna da, arreta jarraitua bermatzea ahalbidetuko luketen kudeaketari, gizarte zerbitzuak emateari, prozeduren homogeneotasunari eta abarri dagokienez. Erakundeen zatiketa eta elkar osatuz lan egiteko zailtasuna –baita alderdi berberek gobernatutako erakundeen artean ere– da gizarte ekintza oso eta trebeseko bat modu egokian garatzeko eragozpen handienetako bat. Hau erakundeek zuzendu beharreko zerbait da, udalek batik bat, herritarrengandik gertuen dagoelako, eta Aralarrek norabide horretan lan egiteko konpromisoa hartu du. Arretaren koherentzia eta jarraitasuna bermatu behar ditugu, elkarrekin kudeatutako gizarte zerbitzuen sare publikoaren zuzendaritzan –beste sare batzuetan bezala (osakidetza, hezkuntza)– egun dagoen zatiketa gorabehera. Onartezina da herri honetako ezkerreko sektore batzuek iraultzaile itxuran saldu nahi duten baina gizarte zerbitzu horien kudeaketa esku publikoetan egon beharrean enpresa pribatuen esku –etxez etxeko laguntzan, egoitzetan eta beste gizarte zerbitzu batzuetan ustiatzeko moduko merkatu-nitxo bat aurkitu baitute– egon dadin ateak zabal-zabalik uzten dituen Gizarte Zerbitzuen lege bat onartu izana. Aralarrek kudeaketa publiko zuzen koordinatu eta irabazi asmorik gabeko gizarte entitateekin partaidetzan egingo den baten aldeko apustu sendoa dagi. Gure helburua Gizarte zerbitzuen kudeaketan irabazi asmoko enpresa pribatuen parte hartzea mugatzea izango da, eta gizarte
  • 3. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA zerbitzuak emango dituzten irabazi asmorik gabeko entitateetako langileen lan baldintzak langile publikoenen antzekoak edo berdinak izatea. Hona zer aldarrikatzen dugun: Gizarte zerbitzu publikoak ez dira ez lehen baliabidea eta ezta azkena ere, eta gizarte babesa blindatuko duen gizarte solidario baten barruan baizik ez dute zentzurik izango, kudeaketa publiko zuzenari lehentasuna emanez. Hiri osasungarriak: Osasuna eta ongizatea oinarrizko eskubideak Gasteizen Udalerriak, gure bizitza eta gure osasun egoera baldintzatzen dituzten jarduerak garatzen diren elkarbizitzarako tokiak dira; eta, beraz, gure herritarren osasun maila eta ongizatea hobetzeko politika publikoetan jarduera jakinak garatu eta abiarazteko toki egokienak. Maila sozioekonomikoa, genero desberdintasunak, ingurugiroa, bizi eta lan baldintzak, bizitzeko era eta osasun arreta biztanlegoaren osasun eta ongizatearen faktore erabakigarrietako batzuk direnez, modu integralean eta zeharkako politiken bidez aritu beharko da haiekiko, eta gure auzokoen parte hartzearekin, arazoak hobeto zehaztu eta arrakasta izateko bermez erabiltzeko ezinbesteko elementua baita. Eskubide subjektibo perfektu gisa eratutako gizarte zerbitzu batzuez ari gara eta, beraz, nolanahi dela ere, eta inongo aitzakiarik gabe, botere publikoek nahitaez bete beharrekoak dira. Benetan unibertsalak, eta herritar guztientzat diren gizarte zerbitzu batzuez ari gara, orobat. Gizarte zerbitzuak administrazio ardura batzuetan eta besteetan banaturik antolatzeak arazoak sor dakizkieke herritarrei; beharrezkoa da sistema bakar bat sendotzea, jarrera publiko bakar bat, nortasun bat, irudi bat, eskubide eta betebeharretan homogeneotasun bat. Ezinbestekoa da ardura publikoen gobernu bakarreko organoak eta tresnak sortzea. Udalak bere herritarren beharren bozeramailea izan behar du, Gasteizko auzo bakoitzak behar bezalako gizarte azpiegitura bat izan dezan. Horregatik, Aralarretik ondoko puntuetan egingo dugu indar: ● Etxez etxeko laguntza zerbitzua: etxez etxeko laguntza egokia emateko oinarria, zerbitzu hori eskaintzen dutenen lan baldintzak zaintzea da. Horregatik erabiltzaileen eta zerbitzu hori eskaintzen duten langileen interesak kontuan izanik, kontratu-dokumentuan baldintza sozialak, lan baldintzak eta generoari dagozkionak jasoko dira. ● Egoitzetako zerbitzua. Etxez etxeko laguntza zerbitzuan aipatu den oinarri berbera. ● Mendekotasun edo ezintasun egoeran, buruko gaitzak jota… dauden pertsonak zaintzen dituzten pertsona edo familiei babesa emateko zerbitzuak. ● Programas de intervención socioeducativa. ● Esku-hartze sozio-hezigarrietako programak. ● Gizarte bitartekaritzako programak. ● Eguneko egoitzak ugaltzea. ● Gizarte informazio eta orientazioko zentro eta zerbitzuak.. ● Gizarteratzeko eta lana aurkitzeko zentro eta zerbitzuak. ● Gizarte bazterketari eta diskriminazioari aurre egiteko programak. ● Gizartean parte hartzeko programak. 3
  • 4. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA (Hori guztia dela eta, begien bistakoa da gizarte zerbitzuen sistema publiko zentralizatu bat behar dela). ● Gasteizko Udala indartzea eta bere eskumen berekiak eta beste administrazio publiko batzuekin partekatu beharrekoak ak zeintzuk diren argitzea, eta hori subsidiariotasun eta askitasun ekonomikoaren printzipioan oinarrituz. ● Herritarrak eta familiak arreta, gizarte kohesio eta plangintza integralaren ardatz gisa hartzea. Ezkerrarentzat, Aralarrentzat, familiak garrantzitsuak dira, ez da eskuinekoen kontua bakarrik. Horiek, gainera, familia tradizionala ez, baizik eta familiaren ikuspegi tradizionalena defendatzen dute; familiaren babesean ezkerreko politikak eta eskuineko politikak daude. Aralarrek ez ditu familiak–emakumeek familietan izan duten eginkizun tradizionala– sendotu nahi, norbanakoaren euskarri (adinekoak, ahalmen urrikoak, gazteak, eta abar), izan daitezen, ez du “Mediterraneoko eredu” esaten zaion hori bilatzen, gizarte politiken eta talde horien herritartasun eskubideen kaltetan. ● Emakumeei, adinekoei, ahalmen urrikoei, etorkinei eta gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden taldeei zuzenduriko politika integral global eta espezializatuak indartzea. ● Udaleko sail batzuk eta besteeak koordinatzea. ● Sexualitate zerbitzu integrala ezartzea, aholku, informazio eta prestakuntza emateko eginkizuna izango duena. ● Parte hartzeko esparru sektorial eta integratuak finkatzea, Foro eta Aholku Batzorde sektorialen (gazteak, emakumea, adinekoak, etorkinak eta abar) edota gaikakoen (hezkuntza, berdintasuna, ingurugiroa, gizarte ongizatea, enplegua, osasuna,…) inguruan egituratutako parte hartzearen oreka ziurtatuz. ● Gasteizek bere “Gizarte Eskubideen Gutuna” izatea proposatzen dugu, herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak eta horiek erabiltzeko bete beharreko baldintzak jasoko dituena. ● Udaleko sailen arteko organo bat sortzea proposatzen dugu gizarte bazterketa eta hori gertatzeko arrisku egoerei benetan eta modu eraginkorrean helduko dien politika estrukturalak eta zeharkakoak planifikatu eta beteko direla zainduko duena. Oinarrizko gizarte arreta: ● Oinarrizko gizarte zerbitzuak bermatzea, horretarako beharrezkoak diren langile guztiak zerbitzuan jarriz. ● Gizarte zerbitzuko zentro guztietan lanbide batzuetako eta besteetako kideak dituzten taldeak egotea: gizarte langileak, psikologoak, gizarte hezitzaileak,… ● Gainerako administrazioetako gizarte zerbitzuekiko koordinazioa sustatzea ● Gizarte Zerbitzuen Legea betez, 5.000 biztanleko gizarte langile bat izatea, gutxienez. Gizarte larrialdiak: ● Gizarte larrialdietarako zerbizuekiko koordinazioa sendotu eta laguntzak abiaraztea. ● Behartsu eta etxegabeentzako aterpe eta jangela sarea zabaltzea, publiko eta laiko izateari lehentasuna emanez. ●Alorren arteko zeharkakotasuna bultzatzea, gizarte larrialdiei erantzun ahal izateko. 4
  • 5. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA Adinekoak (erretiratuak eta pentsiodunak) Gauzak asko aldatu dira; orain 30 edo 40 urte adinekoen taldea nahiko homogeneoa zen. Haien errealitatea eta gizartean zuten irudia, babestu beharreko pertsonena zen; garai hartan ez zen kontuan hartzen, gaur bezala, gizarteari egin diezaioketen ekarpena, adineko bizi eta osasuntsuak, beren familiei laguntzen dietenak, borondatezkoak,…; bizitzaz gozatzen jarraitzen dute eta erretiro aktibo eta osasuntsua nahi dute. Horregatik, hona zer proposatzen dugun: ● Adinekoen Arreta Osorako Udal Plan bat sortzea. ● Etxez etxeko laguntza hobetzea. ● Telelaguntza gehitzea. ● Eguneko laguntza/arreta (eguneko egoitzak). ● Adinekoak zaintzen dituzten familiei babesa ematea: atsedenaldi programak. ● Beste era bateko laguntzak: dirulaguntzak, pentsioak, tasen murrizketak, pertsonalak, etxebizitza egokitzea, eta abar ● Behar izanez gero aldi baterako non bizia eta arreta espezializatua. ● Etxebizitzak eta egoitzak. ● Osasuna edota familiaren beharrak direla eta aldi baterako arreta egoitza batean. ● Gizartean parte hartzea eta animazio soziokulturala. ● Gizartean parte hartzea eta elkarteak: elkarteak sortu eta garatzea, belaunaldi batzuen eta besteen arteko topaketak, borondatezkoak. ● Prebentzioa, gizarteratzea eta babesa. ● Kirolarekin, jolasarekin eta kulturarekin lotutako jarduerak. ● Sexualitateko zerbitzu integralaren bidez, berariazko lantegiak, erakusketak eta aholkua eskaintzea. ● Gizarte eta kultur turismoa: uda, ibilaldiak bidaiak eta bisitaldi kulturalak. ● Zentro soziokulturalak, etxeak eta adineko pertsonen klubak dinamizatzea. ● Belaunaldien arteko elkarrizketa, elkar ulertzea eta solidaritatea garatzea, adinekoek zahartzeari hobeto aurre egin ahal izateko eta merezi dituzten errespetua eta duintasuna berreskuratzeko. Belaunaldi batzuetako eta besteetakoen topaketarako eta elkarbizitzarako guneak sortzea. ● Beren eskubideak sustatu eta defendatzea. ● Adinekoen sektoreko batzordea. ● Parte hartzeko mahaiak. ● Talde honen beharrak aztertzen eta haikin zerikusia duten erabaki politiko, sozial eta kulturalak hartzen diren erakunde publiko eta pribatu guztietan ordezkariak izatea. Tokiko Adinekoen Batzordeak sortzea, entitateak Administrazioaren aurrean ordezkaritza lanak egiteko eta solaskide izateko. Batzorde horiek organo independiente egitea eta haien erabakiak lotesle izatea. 5
  • 6. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA Haurtzaroa: ● Haurren eskubideak bermatzeko estrategia eta agenda zehatzak garatzea. ● Haurren txirotzeari aurre egiteko babes neurriak finkatzea. ● Ikastetxe guztietan aitatasun eta amatasun partekatuko eskolak, erantzunkideak, sortzea. Bestelakotasun funtzionala duten pertsonak: Presakoa da enplegua izateko eta mantentzeko politikak; sartzeko erraztasuna sustatzeko eta eraikinetan, hirian, garraioan eta komunikazioan hesiak (fisikoak, zentzumenezkoak,…) ezabatzeko politikak abiarazi eta sendotzea; etxebizitza egokituen politikak, osasun arreta espezializatua, ahalmen urritasunagatiko gastuen ordaina, zerga politikak, eta abar. ● Sartzeko erraztasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea: igogailuak jartzea, espaloiak jaistea, udal eraikinak egokitzea, igogailu publiko zabalak egitea,… ● Oinarrizko informazioa eta seinaleak braillez izateko beharrezko akordioetara iristea. Informazio hori euskaraz ere egongo dela ziurtatzea. ● Elkarteekin eta erakundeekin elkarlanean aritzea: buruko gaitza duten pertsonenak, mendekotasun egoeran dauden pertsonanak, beste era bateko disfuntzioak dituzten pertsonenak,… ● Enplegu publikoa izateko aukera bermatzea. ● Buru nahasmendu kronikoak dituzten pertsonei arreta emateko planak proposatzen ditugu, gaitze eta birgaitze psikosoziala barne hartzen dituena eta baita etxebizitza, enplegua, osasuna eta laguntza ekonomikoak ere. ● Ostatua: Egoitzetan, Lanbide Zentroetan eta Eguneko Egoitzetan nahiko plaza sortzea. Diru publikoarekin finantzatu eta GKEek kudeatutako plaza horiek Sare Publiko izaera izango dute eta arreta irizpideak, ratioak, programak… homologatuak eta prezioa zerbitzuari dagokiona izan beharko dute. ● Gaitzea eta birgaitzea, aisialdia eta denbora librea: birgaitzeko nahiko plaza eta aisialdi eta denbora libreko programak sortzea. ● Familien babesa: atseden hartzeko, prestakuntzarako eta abarretarako programak. ● Baliabide ekonomikoak izatea: Kotizazio Gabeko Pentsioak, Laguntza Pentsioak, Elbarriak Gizarteratzeko Legea, eta beste pentsio batzuk . ● Lanean integratzea. ● Gizarte zerbitzuen laguntza teknikoa langilearen eta lanpostuaren arteko soslai eta konpatibilitateari dagokienez. Ahalmen urritasuna duten langileen produktibitatea ahalbidetuko luketen era bateko eta besteko lanpostuak sortzea (Enplegu Babestua, Enplegu Zentro Bereziak…) ● Oinarrizko arreta indartzea seropositiboen –sintomadunak zein sintomagabeak izan– tratamendua eta jarraipena bere gain hartuz. Beharrean daudenei etxez etxeko arreta eskaintzea. Mendekotasunak: ● Gasteizen mendekotasunei aurre egiten arreta plan bat garatzea. Pobretzearen eta gizarte bazterketaren aurkako borroka Herritarrak eta, bereziki, gizarte bazterketa jasateko arriskuan daudenak babestuko dituzten gizarte zerbitzuak defendatzen ditugu, bizi kalitatea 6
  • 7. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA oinarrizko beharrak estaltzetik harago sustatuko dituztenak, eta gizarte sistema honek eragiten dituen desberdintasun egoeren sustraiak kritikoki agerian utziko dituztenak. Ezin dugu onartu eta ez dugu onartzen pertsonen pobretzea ezin saihestuzko gaitza denik. Gaur egun bizi baldintzak kolokan jartzearen ondorioa da, horrek, bitan banaturik dagoen gizarte honetan, biztanle kopuru handi bat segurtasunik gabeko eta ahultasuneko egoera batera eraman baitu. Gaur egun pobretzeak eta gizarte bazterketak beste ezaugarri batzuk ditu, berriz ere emakumezko ezaugarriak, partekatu gabeko familia kargak dituzten emakumeak, iraupen luzeko langabeziarekin eta langabetuen babes urriarekin zerikusia duten ezaugarriak, eta azkenean, nahikoa ez den gizarte babes batekin, gizartearen eta administrazioen pobretze erlatibo eta babesik gabera daramana, pobretze larri eta erabatekora; buru gaixotasunak dituzten pertsonen ezaugarriak, etorkinen multzoa, gutxieneko pentsioak dituzten adinekoen multzoa… Testuinguru honetan, erakundearteko planteamendu bat eginez eta bereziki Gasteizko udalean, hurbileko erakundea eta erkidego-ikuspegia duena, zera proposatzen dugu: ● Euskal gizarte zerbitzuen sistemaren barruan erakunde maila batzuen eta besteen arteko koordinazioa hobetzea. ● Gizarte zerbitzuekiko erantzukizun publikoa mugatu eta betearaztea, ekimen pribatuarekiko anbiguitatea alde bat utziz. ● Gizarte zerbitzuak pertsonen eguneroko bizitza erraztuko eta ohiko inguruan gelditzea ziurtatuko den eran egituratzea. ● Gizarte zerbitzuei dagokien gastu publikoa gehitzea gure inguruko herri aurreratuenen mailara iritsi arte. ● Gizartean esku hartzen duten gizarte mugimenduen eta gobernuz kanpoko erakundeen gizarte ekimen solidarioa sustatu eta babestea. ● Udalaren gizarte zerbitzuen hornidura hobetzea, giza baliabidei eta baliabide material eta teknikoei dagokienez. ● Familiaren eta erkidegoaren ehuna babesteko gero eta joera handiagoa izango duten gizarte zerbitzuak eratzea, bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateratu ahal izatea sustatuz; gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasuna; enpleguaren sorkuntza eta tokiko garapena. ● Gizarte zerbitzuetan, zeharbidezko kudeaketa dutenetanbereziki, lan ibilbidearen eta lan baldintzen kalitatea hobetzea. ● Kontratu eta lizitazioetan gizarte eta genero klausulak sartzea, langileen lan baldintzetan murrizketarik gerta ez dadin, emakumeak gehiengoa diren sektoreetan batik bat. 7
  • 8. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA Candidatura de Aralar para Gasteiz 8