Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Ikerketa txikia

1,199 views

Published on

Published in: Education
  • Be the first to comment

Ikerketa txikia

  1. 1. HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA GELAKO GIROARI BURUZKO IKERKETA TXIKIA Irakasle bati elkarrizketa DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAN, BATXILERGOAN, LANBIDE HEZIKETAN ETA HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZAN IRAKASLE GISA ARITZEKO GAITZEN DUEN UNIBERTSITATE MASTER OFIZIALA 2009-2010 ikasturtea Egilea: Xabier Mendiguren I.
  2. 2. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala AURKIBIDEA 1. IKERKETAREN KOKAPENA................................................................... 3 2. SORTUTAKO BEHAKETARAKO TRESNAREN ERABILERA.......... 3 2.1 Ateratako ondorioak.................................................................................. 3 2.2 Elkarrizketarako irizpideak finkatu eta galdetegia osatu........................... 4 3. IRAKASLEAREKIN ELKARRIZKETAREN GAUZATZEA................. 4 3.1 Irakaslearen aukeratzea.............................................................................. 4 3.2 Elkarrizketaren garapena........................................................................... 5 4. ONDORIOAK................................................................................................. 9 ERANSKINA I: Behaketa tresnaren erabileraren emaitza Gelako giroari buruzko ikerketa txikia 2
  3. 3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala 1. IKERKETAREN KOKAPENA Ikasleez osoturiko klase batek duen giroaren inguruko ikerketa bat egingo dugu, ikerketa bi atal nagusietan banatuz. Lehenengo atalean, Gasteizko Jesus Obrero ikastetxean Lanbide Heziketako klase batean behaketa egingo dugu, behaketa tresna baten bitartez. Behaketa honetan ateratako ondorioekin, ikerketaren bigarren atalera pasatuko gara, eta honetan klaseko giroaren inguruko galdetegi bat osotuko dugu, Juan Orobiogoitia Ikastetxeko 4. DBHko irakasle bati galderak zuzentzeko asmoarekin. Galdetegi honetan, Lanbide Heziketako klasean ikusitako gabezien arabera, ikasle- irakasle interakzioaren inguruan indartu beharreko ezaugarriak tratatuko dira. DBHko irakasleak ematen dizkigun irizpideekin, ikerketa honen helburura iritsiko gara, hau da, ea ondorio aberatsak eta klasean praktikan jartzeko idei baliogarriak lortzen ditugun. 2. SORTUTAKO BEHAKETARAKO TRESNAREN ERABILERA I. Eranskinean zehazten dugu Lanbide Heziketako klasean lortutako informazioa behaketarako tresnaren bitartez. 2.1 Ateratako ondorioak 2. zikloko Lanbide Heziketako klasean egindako behaketan, klaseko giroari buruzko hainbat ebidentzia agerian geratzen dira. Honako hauek azpimarratuko ditugu: Kontrako ezaugarriak a) Guztiz klase magistralak dira b) Ikasleek errutina hutsera ohituta daude c) Ikasleek errez galtzen dute arreta, irakasleak ez bait du ikasleei jakinmina pizten d) Irakasleak ez du ikasleen partehartzea bultzatzen e) Autonomia, komunikazioa, ezagutzen erabilera eta ikasten ikasteko jarduerak lantzeko ariketarik ez da planteatzen. Horrela, ikasleek ez dute gaitasunik lantzen. Aldeko ezaugarriak a) Irakasleak ikasleekiko jarrera umoretsua azaltzen du. Horrela, irakaslea klaseko giro baikorra sortzen saiatzen da, egoera aldioro kontrolatu dezan. b) Irakasleak ikasleekiko jarrera hurbila izaten saiatzen da. Txantxak egiten ditu. Helburua ikasleen aurrean “ondo geratzea” da, klaseko giroa ostopatu ez dadin. c) Azalpen bakoitza bukatu ondoren, irakasleak eguneroko egoerak islatzen dituzten adibideak jartzen ditu, aurreko azalpenak ikasleek irudikatu ditzaten, horrela edukiei garrantzia emanez. Adibideen jarduera hau antzematen dudan motibazio keinu bakarra da. Gelako giroari buruzko ikerketa txikia 3
  4. 4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala 2.2 Elkarrizketarako irizpideak finkatu eta galdetegia osatu Beraz, aurreko atala kontutan harturik, hau da, behaketaren ondorioak aztertu ostean, galdetegian indartuko ditugun atalak, hurrengo hauek izango dira: - Jarraitutako irizpideak 1) Motibazioari dagokionez: Ikasleen jakinmina pizteko bideak Talde-lanen lantzea Ikasleen partehartzearen sustatzea 2) Ikasle-irakaslearen harteko harremanei dagokionez: Irakaslearen jarrera: umoretsua den edo seriotasuna islatzen saiatzen den Ikasleen arteko giroa eta harreman motak 3) Komunikazioaren inguruan: Irakasleak baimena ikasleen arteko komunikazioaren inguruan Komunikazio erak gatazka baten aurrean 4) Ikasleen arteko gatazkei buruzko aipamen bat: Irakaslearen esperientziak gatazken inguruan Gatazkak bideratzeko estrategiak Klasearen kontrola 3. IRAKASLEAREKIN ELKARRIZKETAREN GAUZATZEA 3.1 Irakaslearen aukeratzea Iurretan kokatzen den Juan Orobiogoitia ikastetxeko irakasle bat aukeratu da elkarrizketa gauzatzeko. Irakasle honen aukeratzean hurrengo eragileak hartu dute parte: urte askotako ezaguna da, oso hurbila, irekia, argia eta momentuoro jarrera baikorra erakusten duena. Argi zegoena zera da, informazio oso baliagarria emango zuela, eduki praktikoko klaseak ematen dituelako eta ikasleekin interakzioa bilatzen asko saiatzen delako. Gelako giroari buruzko ikerketa txikia 4
  5. 5. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala 3.2 Elkarrizketaren garapena IKASTETXEA Juan Orobiogoitia IRAKASLEA: Iker Ziriza : MAILA: 4. DBH / 1. BATXILERGOA IKASGAIA: Informatika EGUNA: 2010eko Apirilaren 24a IRAKASLEA-IKASLEA Interakzioa 1. Motibazioa 1) Ikasleek aspertzen badira, zerbait egiten al duzu hauei motibatzeko? Bai Ez Ekintza: Sormena garatzeko tresnak erabiltzen dituzte (soinu lanketa, irudi lanketa, etab.) eta eduki hauekin ez dute astirik aspertzeko. 2) Galderarik egiten al dizkiezu ikasleei beraien jakinmina edo parte hartzea pizteko? Bai Ez Iritzia: Irakasleak helburua luzatzen die, eta tartea usten die, konponbidea aurkitzeko. Ordenagailuekin lan egiten dutenez, feed-back zuzena dute jakiteko ondo egin duten edo ez. Arazoen aurrean, irakasleak laguntzen die. 3) Klase magistralak ematen dituzu edo ariketa edo jarduerarik antolatzen al duzu talde lana bultzatzeko? Klase magistrala Ariketak Besterik: Ariketaz beteriko klaseak dira, eta orokorrean binaka lan egiten dute. 4) Zer moduko harremana duzu ikasleekin? (Bateko puntuazioa harreman oso txarra izango litzateke, eta hamarrekoa, aldiz, oso ona) 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Gelako giroari buruzko ikerketa txikia 5
  6. 6. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala Aurreiritziak eragina al dute zugan? Bai Ez Zergatik? Irakasleen batzarretan, askotan, ikaslearen bizitza pertsonalari buruz gehiegi hitz egiten da eta horrek nahitanahiez irakaslearen iritzia baldintzatzen du. Faboritismorik egiten al duzu? Bai Ez Zergatik? Ikasle batek, bere lanarekin, irakaslearen konfidantza bereganatzen badu, bereganako eskuzabaltasuna irabaziko luke. 5) Zer nolako jarrera erabiltzen duzu ikasleekiko? Umoretsua Serioa Klaseen arabera Oharrak: Adibidez, talde batean giro ona sortzen da, eta honek laguntzen du giro umoretsua mantentzen. Dena den, noizean behin, ezinbesteko da jarrera serioa izatea klaseko kontrola galdu ez dadin. 6) Zelan erantzuten duzu ikasleen parte hartzeari ezjakintasuna islatzen duenean? Barre egiten dut Garrantzia kentzen diot Besterik: Kontrako jarrera hartuta, ikaslearen parte hartzea gutxituko litzatekeelako 2. Komunikazioa 7) Ikasleen arteko komunikazioa fluidoa al da? Bai Ez Oharrak: Ikasturtean zehar, proiektu asko landu behar dutenez, beraien arteko elkarlaguntza eta adostasuna ezinbestekoa da. Gainera, proiektuen konponbidea eurek aurkitu behar dutenez, sarritan elkarri laguntzen diote. Gelako giroari buruzko ikerketa txikia 6
  7. 7. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala 8) Baimentzen al duzu ikasleen arteko komunikazioa? Bai Ez Besterik: Klase magistralak gutxi izaten direnez, eta binaka lan egiten dutenez, komunikazioa etengabea da. 9) Ikasleen profila kontutan harturik, beraiekin komunikatu ahal izateko, zein bide jarraitzen duzu normalean (*)? Pasiboa Erasotzailea Asertiboa Oharrak: Ikasleren batekin, gatazkaren bat sortzekotan, irakaslea saiatzen da konponbidea bilatzen, zuzenean ikasle horrekin. Konponbidea lortu ezean, bitartekari baten laguntza izan ohi da. Adibidez, tutorea edo ikasketa-burua. (*) Komunikazio eraginkorrena gatazkak konpontzeko 3. Gatazka baten aurrean 10) Gatazkaren bat izan al duzu noizbait ikasleren batekin klasean? Bai Ez Zein? Behin, klase erdian ikasle batek bere notaren inguruko kexa luzatu zion ikasleari, eta honek erantzun zion prest zegoela eztabaidatzeko klasea bukatu ostean, pertsonalki. Gero, ikaslea ez zen irakaslearengana joan. Eta klasetik kanpo? Bai Ez Zein? Gelako giroari buruzko ikerketa txikia 7
  8. 8. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala 11) Gatazka bideratzeko, estrategiarik erabili al duzu? Konpetitiboa Akomodazioa Ebazioa Kooperazioa Negoziazioa Besterik: Alde bien jarrerak eta iritziak enzun behar dira eta konponbidea aurkitzen saiatu, nahiz eta bien aldetik zerbaitetan amore eman behar. Ez da gatazka pertsonalki hartu behar eta aurrerantzean ezer gertatu ez balitz bezala jokatu behar da. 12) Gatazkak sahiesteko, klasea kontrolatzea gomendatzen da. Honetarako eredurik jarraitzen al duzu? Denboraren erabilera Diskurtsoa/interakzioa Proxemia Oharrak: Ikasleek euren lana bukatzeko epemuga daukate, eta badakite denbora aprobetxatu behar duela bukatuko badute. Lanean dauden bitartean irakasleak ikasleak kontrolatzen ditu. Gelako giroari buruzko ikerketa txikia 8
  9. 9. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master Ofiziala 4. ONDORIOAK Elkarrizketa bukatu ondoren, ondorioak hiru norabide hartu ditzekete: zelako ikasgaiari buruz hitz egiten gabilen, zein den irakaslearen jarrera eta ikasleen motibazioa klaseko jarduerak aurrera eramateko. Ikasgaia informatika da. Sormena lantzeko tresnak erabiltzen dira, ariketaz beteriko klaseak dira eta irakasleak beraien arteko elkarkidetza (binaka lan egiten dute) sustatzen du adostasunak bilatu ditzaten aurretik proposaturiko helburuak lortzeko. Irakaslea umoretsua da. Klasean giro ona egon dadin arduratzen da. Azaltzen duenez, ikasleak oso ondo pasatzen dute berarekin eta gustora joaten dira klasera. Irakasleak lortu du ikasleak aldez aurretiko jarrera egokia bereganatzea. Ikasleek, irakaslearekiko aurreiritzi bat barneratu dute: irakasle asertiboa dela, ikasleekin beti adostasunetara heltzen saiatzen dela eta konfidantza transmititzen duen irakaslea dela. Horrelako baldintzekin, lortuko dugu klaseko giroa ona izatea eta irakasleak transmititu nahi dituen baloreak eta ikasgaiaren edukiak hobeto eta errezago barneratuko ditu ikasleak. Egoera honek bermatuko du ikasleak hobeto lantzea garatu behar dituzten konpetentzia orokorrak, hau da, talde-lanean aritzen jakin, komunikatzen jakin, ikaskideak errespetatzen eta entzuten jakin, etab. Gelako giroari buruzko ikerketa txikia 9
  10. 10. ERANSKINA I Behaketa Tresnaren erabileraren emaitza

×