Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Danbolin, 2010eko urria

1,133 views

Published on

Zestoako Danbolin herri aldizkaria. 2010eko urria, 110 zenbakia.

Published in: News & Politics
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Danbolin, 2010eko urria

  1. 1. danbolin 2010eko urria 110zb. hamar urte joanak
  2. 2. www.zestoaautoak.com zure iragarkia jartzeko deitu 943 147 123 telefonor a Danbolin-Zulo Kultur Elkarteak bazkideen artean, urtero bi pertsonentzat landetxe batean asteburuko egonaldia zozketatzen dugu. Aurtengo irabazlea Josu Goikoetxea izan da
  3. 3. 11 00 UU RR TT EE !! Guk ere egin dugu gure hausnarketa prozesua. Zer dira hamar urte horrelako proiektu baten bizitzan? Zer eman dute hamar urte hauek? Zer lortu nahi genuen eta zer lortu dugu? Guk, zer nahi dugu? Danbolin Zulo Kultur Elkarte bezala, Danbolin herri aldizkaria argitaratzetik haratago joatea da dugun erronketako bat. Kultur elkarte bezala gustatuko litzaigu- ke zerbait gehiago egitea, zerbait berria- ren partaide izatea, herrian mugitu eta lan egiten duten beste hainbat taldeekin batera herriko kultur mugimendua fres- katu eta dinamizatzea … Hori dela-eta hartzen dugu parte herriko Kultur Tal- deen Batzarrean, hori dela-eta antola- tzen dugu urteko ekitaldiren bat, hori dela-eta … Baina indarrean justu zabil- tzanean hau da gertatzen dena, nahiko lan esku artean duzunarekin! Ezin egin nahiko zenukeen dena! Horretarako hain justu antolatu dugu denon artean Kultur Taldeen Eguna. Gaudenok ezagutarazteko, zer egiten dugun, nola egiten dugun lana, zein erronka ezberdinei egin behar diegun au- rre egunerokotasunean… Eta bide batez, jendearengan lanerako gogoa eta grina pizteko, ezin baita talde anitza eta partehartzailea bultzatu jenderik ez badago. Duela hamar urte esaten genuen: “Dena dela, gure proiektua aurrera eramate- ko ezinbestekoa zaigu hainbat laguntza. Alde batetik …, baina bestetik, eta ga- rrantzikoena, herritarren eta auzotarren laguntza, bultzada eta partaidetza be- har-beharrezkoak ditugu aurrera egiteko. Laster hasiko gara herritar guztion laguntza zuzena eskatzen, bai kultur elkartea osatzeko eta baita aldizkaria bera ere gorpuzten joateko. Hala ere ez duzue deialdi berezien zain egon beharrik … Zatozte lasai eta besoak zabalik hartuko zaituztegu, denon artean errazago lor- tuko baitugu … Zain gelditzen gara!” Ez dirudi duela hamar urte idatzi genuenik, baina oraindik ere garrantzikoena herritarren laguntza, bultzada eta partaidetza dela esango nuke. Ba … hori, esandakoa, zuen zain gelditzen gara! argitaratzailea: Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 h.el.: danbolin@topagunea.com danbolin: Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola kolaboratzaile/zuzentzaile taldea: Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano diseinua eta maketazioa: Eneko Aristi inprimategia: Gertu (Oñati). lege gordailua: SS-1108/2000 ISSN: 1576-9429 dd aa nn bb oo ll ii nnEK EZ DU BERE GAIN HARTZEN ALDIZKARIAN ADIERAZITAKO ESANEN ETA IRITZIEN ERANTZUKIZUNA Joxxeba larrañaga 346913141617 II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK ZZ EE SS TT OO AA KK OO TT AA XX II SS TT AA KK JJ AA RR DD UU NN II AA NN XX AA BB II EE RR RR EE ZZ AA BB AA LL HHAAMMAARR UURRTTEE JJOOAANNAAKK diruz lagundutakoa PP EE ÑÑ AA ZZ EE SS TT OO AA 11 88 99 99 JJOOXXEE EERRTTXXIIÑÑEENN TTRRAAKKTTOORREETTIIKK DD AA NN BB OO LL II NN ZZ UU LL OO
  4. 4. enbidoa I. AINHOAK BIDALI DIDAN ENBIDOARI ERANTZUNEZ, ha steko, aholku bat eman nahi nioke: hamar urte ingurutik aurrera, EZ ZAIGU GUSTATZEN arropa berdina janztea! Bikia izatea gauza ederra da, eta alde on gehiago ditu txarrak bai- no. Guk guztia partekatu dugu txiki-txikitatik: logela, lagunak, arropa, jostai- luak… Horrek, askotan, liskarrak sorrarazten zituen, baina berehala konpon- tzen genituen. Ez genuen aspertzeko denborarik izaten, beti baikenuen gure adineko beste norbait jolasteko edota bihurrikeriak egiteko. “Potxoloneko bixkitakua; betikua ez, bestia”. Hori da herriko jendeak ni deskri- batzeko erabiltzen zuen ezizena edo aliasa. Nire anaia, berriz, “betikua” (EL CRACK) zen. Garai hartan, ospetsuak ginen herrian egiten genituen bihurrikeriengatik. Bat kontatzearren, ba, honako hau: zazpi urte genituela, Akoara bidean dagoen Gexalanekoen txabolara sartu ginen lagun bat, anaia eta hirurok. Han, oiloak ostikoz jotzen ibili ginen, eta bat edo bi hil egin ziren. Horrek pena handia eman zigun, eta hiru edo lau oilo hartzea erabaki genuen guk zaintzeko. Bost bat egun pasatu ondoren, oiloak bueltatzera gindoazela, Luis Mari Gexalane- koak harrapatu gintuen, eta “marroi” eder batean sartu ginen. Bizitzan, bi eratako “marroiak” daude: batzutan, gu geu sartzen gara, nik anaiaren kotxeari gasolioa bota beharrean gasolina bota nionekoa adibidez, eta, beste batzuetan, sartu egiten gaituzte. Azkeneko marroia hau izan da, Danbolinen idaztea. Hori dela eta, hurrengo enbidoa Danbolineko koordina- tzaile Joneri bidali nahi nion, baina berak bestela ere nahikoa idazten zuela esan zidan (“eskake- atu” egin zen); be- raz, bere anaiari, Ai- tor Bergarari, bidali- ko diot. Gu txikiak ginenean ere, bi anaietako bat jo nahi zutenean eta ez zutenean lortzen, askotan, bestea jo- tzen zuten. Hemen enbidoa, Ai- tor: hik zer duk kontatzeko bizitza- ko “marroiei” buruz Morala eror- tzen zaigu, uda- ra pasa, lanean hasi, berriro eginkizun guz- tiak, eguna mozten eta ba- dirudi udako gauza polit guz- tiak uzten ditu- gula eta berriro aldapan gora hasten garela udazkenean. Miren Aristi 46 urte Ezer ez, niri udazkena gusta- tu egiten zait, koloreak eta mendi buelta egin eta asteburu honetan bezala Urbiara joan eta kolore horiek ikustea asko gus- tatzen zait. Marian Astilleros 45 urte Zuri zer erortzen zaizu udazkenean? Aitor Igual Zuzenketa. Uztaileko Danbolin-en argitaratutako Memoria zauritua erreportajean, Xabin Etxaideren soslaian, honoko esaldia ez da zuzena: "Kartzelan, Martutenen eta Sorian, bederatzi hilabete egin zituen. Aske geratu eta lasterrera Madrilen Juan Sanchezen hilketaren sumarioa zabaldu eta alde egin zuen Iparraldera" jartzen zuen Marije Etxaideren hitzetan. Etxaidek, hitzez hitz, "Maisu Txikia" aipatu zuen. Hortaz, Madrilen irekitako sumarioa ez zen Juan Sanchez Sierro Maisuarena, haren aita Juan Sanchez Corral Maisu Txikiaren tiroketarena baizik. Barkamena eskatzen diegu minduta sentitu diren guztiei. jjoonn aarrttaannoo eettaa nnaaggoorree tteelllleerriiaa
  5. 5. ORRIDAK kultura al dira? Eta artea? Hitz horiek hainbeste erabiltzen direnez, definizioak begiratu ditut. Eta bai, kultura dira; zoritxarrez gizaldiz gizaldi heziketaren bidez pasatu diren tradizioa, musulmanen ablazioa edo beste hainbat astakeria bezala. Artea ere badira, adierazpen “estetiko” bat diren heine- an, baina herriko plazan zakurrak urkatzea ere izan daiteke adierazpen “estetiko”. Beraz, argi dago ez batak ez besteak ez duela ezer justifikatzen. Tortura eta hilketa oinarrian dituen ikuskizun bat dela ere ez dago ukatzerik, eta, are gehiago, ez dut uste zestoarrei bereziki gustatzen zaien ekintza denik. Jokatuko nuke festetan korridetara joaten den gehiengoari ez zaiola burutik pasatu ere egiten urte osoan beste korrida bat ikustea. Giroaren aitzakian joaten da jende gehiena korridetara, eta horren lekuan odol eta heriotzarik gabeko ikuski- zun bat balego ere, han izango litzateke. Ezin dut ulertu odolik gabeko zezenketarik onartzen ez duen jendea. Trebezia ikustea bada kontua, zergatik ez errekortadoreak ekarri edo bezerradak egin? Amerikarrek odolik gabeko korridak ere as- matu dituzte —zezenari bizkarrean banderilla eta ezpata faltsuak katigatzeko mekanismoak asmatu dituzte—, baina toreatzaile espainiarrek ez dute modu hori onartu. Ni iritsi naizen ondorioa da ze- zenketa tradizionalen zaleak erakartzen dituena odolaren morboa eta gizakia “piztia” handiago eta indartsuagoa menperatzen ikustearen handikeria direla. Zezen bolaztatuen kasuan, uler dezaket ikuskizunaren funtsa ez dela zezena pasatzen ari den tratu txarra; baina korriden kasuan ez. Horrekin ez dut esan nahi aipatu ditudan beste ekintzak gustatzen zaizkidanik, eta nahiago nuke horietakorik gabeko festak izatea. Uste dut zestoarrak nahiko adimentsuak garela animaliak alferrik erabili gabe festa ederrak antolatzeko, eta korriden lekuan hain garestiak ez diren eta jendeari —be- reziki, umeei— balio hobeak transmititzen dizkien ekintzak antolatzeko. Azkenik, askotan esan didatenez “gero haragia jaten duzu”, argitu nahi nuke haragia jateko egin be- harreko gauza desatsegin bat dela animalia hiltzea, eta ez dibertsiorako egindako ekintza bat. Oraingoz, behintzat, oilaskoak ez dituzte plazaren erdian eta jendearen txalo artean hiltzen. 5 Niri urtaro guztiak gustatzen zaizkit, baina egia da eguna mozten joaten dela… orain arte udazkena ere as- ko gustatzen zi- tzaidan baina egia da ba umee- kin eta parkera etortzeko ba Zigor Plazaola 33 urte Arima eror- tzen zait, horren eguraldi ederretik negu giro hone- tara pasatzen ga- ra ta... Orain las- ter gainera ordu- bete ere kenduko digute eta eguna motzago eta… Joanjo Alberdi 39 urte Enbido 2.Iñaki Odriozola Urtaro beze- la udazkena gus- tatzen zait, azkar pasatzen da eta negua eta gusta- tzen zaigun de- portea praktika- tzeko aukera ge- roz eta gertuago dagoela esan nahi du. Mikel Zunzunegi 44 urte Udazkene- an? ilea! jajaja Beno, ba tristu- ra sartzen da pixka bat ezta? neguaren eto- rrera, eguna mozten hasten da… Mª Isabel Korta 39 urte K
  6. 6. Taxilarien lanbidea aspaldikoa da, eta Zestoan lan asko ez dagoen arren, badira duela denbora gutxi lanean hasi diren gazteak, Olatz Aldalur (Aizarna, 1986) eta Ibon Telleria (Zestoa, 1981) kasu. Olatzek Azpeitian du plaza eta Ibonek, berriz, Zestoan hartu berri du Joxe Mari Olaizola Rikiren plaza. Azken horrek 23 urte inguru eman ditu lanbide horretan. Patxi Arregi Lopenek (Akua, 1958) esperientzia handia du dagoeneko; izan ere, bera da une honetan Zestoan taxilari dabilen beteranoa. Patxik harategiarekin konbinatzen du gidari lana, baina beste biek taxilari lana egiten dute soilik. Noiz hasi zineten taxilari lanetan? PATXI ARREGI: Ni duela 14 urte hasi nintzen. Baina 5.000 biztanletik beherako herrietan aukera dago beste lan bat ere egiteko, eta nik harategia aurretik nue- nez eta bi lanak uztartzea posible nuenez, ba, animatu eta taxilari plaza hartu nuen. Eta eskerrak harategiari, Zestoak bestela ez baitu ematen bi taxilarirentza- ko lanik. OLATZ ALDALUR: Nik bi urte beteko ditut oraintxe. IBON TELLERIA: Ni naiz berriena, hiru hilabete baino ez daramatzat eta! Eta nolatan animatu zineten lan horretan hastera? P.A.: Nire plaza ia galdu egin zen. Nik azken egunean erabaki nuen plaza har- tzea! Joxe Mari Garateren lekua hartu nuen. Lizentzia entregatzera zihoanean hartu nion nik, baina azken unean izan zen. Plaza hura ez galtzeagatik hartu nuen, harategia martxan nuen orduan ere (28 urte daramatzat harakin!). O.A.: Nik topografia ikasi nuen Madrilen, eta ikasketak amaitu eta urtebete pasatu nuen lanik ezin aurkituta. Azpeitiko plaza atera zen orduan, eta proba- tzea erabaki nuen. I.T.: Nire egoera ere Olatzenaren antzekoa zen. Azken hiru urteetan sei hila- bete baino ez ditut lan egin, eta egoera nola dagoen ikusita… Rikik plaza utzi egiten zuela enteratu nintzen, eta animatu egin nintzen. Egia esan, gustuko lana dut. Gidatzea asko gustatzen zait; lehen, kamioiarekin ibiltzen nintzen, beti kan- poan… Orain, berriz, egunero etxean egiten dut lo. Gauzak dauden bezala, zer- baiti heldu beharra dago… herrik taxilariekzer “Lana egin dezakegunean autobusak jartzen dituzte, eta herriko festetan asko nabaritzen da hori”
  7. 7. Nabaritzen al dute taxilariek krisia? O.A.: Nik, behintzat, nabaritzen dut Azpeitian. Lana nabarmen jaitsi da iaztik. Ni ez naiz beti taxi geltokian egoten. Baditut enpresa batzuk eta… P.A.: Nik uste dut beste zenbait lanpostutan baino gehiago nabari- tzen dela krisia. Eguneroko bezeroak izaten al dituzue, ala beti mugikorrak jo zain egon behar izaten duzue? O.A.: Ni, adibidez, lanik ez dudanean joaten naiz geltokira; non- bait egon behar dudanez, hara joaten naiz denbora egitera. Eta bide batez zerbait ateratzen bada, ba, askoz hobeto. Baina gaur egun ez dago mugimendu handirik… Ni hasiberria nintzenean, zerbait mugi- tzen zen geltokiaren inguruan, baina, gaur egun, oso gutxi. P.A.: Egia esan, inguru hau oso ondo kokatuta dago garraio publi- koari dagokionez, eta, Zestoan dagoen mugimenduarekin, ez da nahikoa bi taxilarirentzat. Akaso batentzat bakarrik ere ez! I.T.: Nik goizero haur batzuk baserrian jaso eta eskolara ekartzen ditut. Horri esker, egunero goizeko 8:30erako lanean hasten naiz. Ni- re asmoa izango zen haur horiek eskolara eramandakoan taxi gelto- kian jartzea, baina gaur egun taxi geltokia oso leku txarrean dago: ez Beti esaten da taxilari lanetan hasteko in- bertsio handia egin behar dela: autoa, lizen- tzia, asegurua… Hala al da? I.T.: Bai; egia esan, bada dirua… Auto berria erosi behar duzu, lizentzia ordaindu… Autoa be- rria izan arren, urtero pasatu behar diozu ibilgai- luen azterketa teknikoa… P.A.: Zure autoak lizentzia saltzen duenarena baino berriagoa izan behar du beti. Zaharragoare- kin ezin duzu lizentzia hori hartu. Gainera, autoak bost urte baino gehiago baditu, sei hilabetetik behin pasatu behar izaten da azterketa teknikoa; beraz, bada dirua, bai. O.A.: Orain, gainera, lege berri bat dago. Taxi- lariek ezin dute bi urte baino gehiagoko autorik erosi . Atzerritik ekarriz gero, berriz, urtebete bai- no gutxiago izan behar du. I.T.: Egia esan, merezi du autoan dirua inberti- tzea; izan ere, zure bezeroek auto horretan ibiltze- ko ordaintzen dute, eta zu aukeratzeko plus bat gehiago izan daiteke. ko r diote? “Taxi geltokia oso gaizki dago Zestoan. Gurutzeaga kaleaizango litzateke leku egokiena geltokiarentzat” 7 ··· “Intrusismo handia dago gure lanbidean. Zestoan bertan ere bada jendea taxilari lana egiten ibili izan dena” PPRREEZZIIOO BBAATTZZUUKK:: ZESTOA-AZPEITIA (GAUEZ): 13 € ZESTOA-DONOSTIA (GAUEZ): 50 € ZESTOA-LOIU (AIREPORTUA): 120 €
  8. 8. isuna jartzen dizute. Eta gero, lana egiteko aukera du- zunean, autobusak jartzen dituzte, eta, gainera, doan. Alkoholemiaren kontuarekin jendea kon- tzientziatuta al dago? P.A.: Bai, hori asko nabari da. Jendeak gero eta gu- txiago hartzen du autoa edaten duenean. O.A.: Nik uste dut jendea kontzientziatu egin de- la, baina, lehen, kanpoko jende asko etortzen zen la- runbat arruntetan Azpeitira; agian, gehienak etxera autoan itzultzen ziren, baina beti geratzen ziren ardi galdu batzuk, eta horiek taxian itzultzen ziren beren herrietara. Gaur egun, ordea, nik uste dut jendeak bere herrian geratzeko ohitura hartu duela kontrolen beldurragatik. Psikologo lana egitea ere tokatzen al zaizue? O.A.: Bai, bai; jendeak dena kontatzen dizu, eta ez larunbat iluntzetan soilik e! Denetik ikusten duzu. I.T.: Nik hiru hilabete bakarrik daramatzat lanean, eta dagoeneko istorio oso xelebreak ikusi eta entzun ditut. Ordaindu gabe inork alde egin al dizue? O.A.: Niri bai. I.T.: Niri, oraingoz, inork ez dit alde egin ordaindu gabe, baina azaltzeko esan eta gero haiek ez azaldu, bai. Eta horrek asko izorratzen dizu! Bezero baten zain ia ordubete egon nintzen, eta, bitartean, bezero posibleei ezezkoa esaten. Jendea ez da konturatzen zer nolako faena egiten dizuten ez azalduta. Intrusismorik ba al da zuen lanbidean? I.T.: Bai, badago, eta jende askok ez daki hori. Ta- xilarien lizentzia dutenek matrikulan SP jartzen duen plaka izaten dute, eta badira taxilari lana egiten dute- nak eta plaka hori ez dutenak. Taximetroak legez eduki behar dira, eta taximetrorik gabe ibiltzen dire- nak ez dira taxilariak. Horrelakoek guri asko izorra- tzen digute, baina bezeroek ez dakite hori, eta nola guk baino merkeago egiten dizkieten bidaiak, ba, haiekin ibiltzen dira. P.A.: Nik, Zestoan bertan, bi pertsona ohartarazi ditut, taxilari lana egiten ari baitziren taxilariak izan gabe. Eta horretarako gu gaude. Ez dugu alferrik gure lizentzia. Bidaia luzeena nora egin duzue? I.T.: Ni Ávilara (Espainia) joan nintzen behin, eta beste behin Pauera (Frantzia). Hemendik Ávilara 500 euro inguru kostatzen zen, eta zerbait gutxiago ko- bratu nion. Baina horrelako bidaiek poz txiki bat ematen dizute hilabete bukaeran. P.A.: Nik Madrilera (Espainia), Coruñara (Galizia) eta Huescara (Espainia) egin izan ditut. Zenbait kasu- tan, bezeroa bueltan ere ekarri izan dut, baina nor- malean bakarrik bueltatu izan naiz. da ikusten, eta han autoarekin mugitzea ere oso zaila da. Gainera, jendeak ez ditu aparkalekuak errespetatzen, eta edonork sartzen du han autoa. Nire ustez, taxi geltokiak Gurutzeaga kalean egon be- harko luke. Adineko jende askok erabiltzen du taxia, eta horiek ez dute mugikorrik erabiltzen; beraz, taxia topatu egin behar izaten dute, eta zer hobea taxia Gurutzeaga kalean egotea baino! O.A.: Nik, astean zehar, enpresekin-eta egiten dut lan asko, eta asteburu iluntzetan lan asko egin arren ez duzu diru bera atera- tzen. Pentsa, astean zehar Bilbora bidaia bat egiten baduzu zenbat bidaia egin behar dituzun Azpeititik Zestoara diru kopuru bera ateratzeko. I.T.: Hala ere, nik, oraingoz, bidaia denak egin behar izaten di- tut: bai astean zeharrekoak eta baita asteburu iluntzetakoak ere. Oraindik hasiberria naiz, eta dagoenari heldu behar diot. P.A.: Ni ibili izan naiz asteburuetan bi ordu lo eginda soilik lane- an. Larunbat goizean hasi harategian lanean eta iluntzean Azpeiti- tik auskalo zenbat buelta egindakoa naiz. Bi ordu lo egin, eta segi lanean. Iluntzetakoak nola funtzionatzen du? Deitzen dizutenean joan egin behar? Edo nola moldatzen zarete? I.T.: Batzuetan, lo zaude etxean, eta mugikorrak jotzen badu, joan egin behar. Askotan, etxera iritsi, eskailerak igotzen hasi, eta berriro mugikorra… Garai batean, jendeak gaua hasterako erreser- batzen zituen taxiak, eta, askotan, gau osoa betetzeraino ere bai, baina, gaur egun, ez da hala izaten —edo niri, behintzat, oraindik ez zait horrelakorik gertatu—. O.A.: Duela bi urte, hasiberria nintzela, larunbat arratsaldetan deitzen zidaten iluntzerako erreserbatzeko. Ez nuen gau osoa be- tetzen, baina ia-ia bai. Gaur egun, ordea, nahiko jaitsita dago krisia eta beste kontu batzuk direla eta. Lana ez al da estresagarria zuentzat? I.T.: Ni hasiberria naiz, baina, egia esan, pixka bat bai. Egia da ni apur bat despistatua naizela, baina… Komunera ere mugikorra- rekin joaten naiz. Egun osoa mugikorrari begira. Gertatu izan zait enpresaren batetik deitzea bidaia bat egiteko, eta mugikorra ez en- tzutea. Nik deia ikusi eta deitzerako beste taxilari bat hartua iza- ten dute. Askotan, presako bidaiak izaten dira, eta komeni izaten da mugikorra beti alboan izatea. P.A.: Egunak izaten dira, ordea, autoa mugitu ere ez duzula egi- ten! Beste batzuetan, berriz, arnasa hartzeko denbora ere justu izaten duzu… Enpresekin lan asko egiten duzue, ezta? I.T.: Bai, egia esan, nik lan asko egiten dut enpresekin. Askotan, presako gauzak izaten dira, min hartu duen langileren bat edo ai- reportura joan behar dutenak… P.A.: Eskerrak horrelakoei; bestela, hemen ez dago taxilarientzat lan gehiegirik. Gainera, herrietako festak direnean, autobusak jar- tzen dituzte udalek; adibidez, saninazioetan. Guk orduan egin be- har dugu lana, baina, autobusak daudenez, inor ez da taxian ibil- tzen. O.A.: Egia esan, nik ikaragarri nabaritu dut autobusena aurten. Guk guardiak egiten ditugu Azpeitian, eta guardian gaudenean su- posatzen da gauza urgenteetarako dela zerbitzua; norbait erietxera eramateko… Baina horiek izan ezik gainontzeko guztiek deitzen dizute: mozkorrek, putetxetik irtendakoek, galduta dabiltzanek… Azaltzen ez bazara, udaltzainek udaletxean parte ematen dute, eta Naiara Exposito Alberdi ···
  9. 9. Hamar urte joanak dira dagoeneko. Hilabe- te honetako Danbolinen azalean agertzen den Joana sortu zenetik pasatu diren hamar urteak. Eta hamarkada honetan, ehunka ahots, irudi, iritzi eta pasadizo pasatu dira orrialdeotatik, urte hauetan guztietan Danbolinen izatearen arrazoia Zestoa eta zestoarrak izan diren erakusle. Zuk, irakurle, elikatu dituzu hastapenetan zuri-bel- tzean eta gerora kolorez gainezka iritsi zaizkizun orri hauek. Hamar urte ez dira ez asko ez gutxi, bere horretan. Baina ha- markada honetan Danbolin hilero-hilero etxera eramateko egin den ahaleginak erakusten du esku artean duzun aldizkari hau la- nez eta esfortzuz egin dela. Kolaboratzaile ugari eta beste ho- rrenbeste herritarren laguntza eskertzekoarekin. Danbolinek ate- ak irekiak baititu denontzat, bere kezkak agertu nahi zein euska- raz idazteko gogoa duen edonorentzat. Ez dugu-eta ahaztuko, Danbolin izan dela herriko kazetari gazte askorentzat, beren tes- tuak argitaratuak ikusteko lehenengo plataforma. Hamar urte ez dira ez asko ez gutxi. Baina urte hauetan egindako lanaren gu- txieneko balantze bat egiteko aitzakia ema- ten dute. Horregatik, ale honetan hainbat herritar ezaguni galdetu diegu Danbolinen inguruan. Ez bakarrik iraganaz. Baita etor- kizunera begira, aldizkariak hobetzeko zer daukan jakiteko gogoz. Hobetzeak izan be- har duelako Danbolin egiten dugun guztion helburu nagusia. Bitartean, ospatu egingo dugu. Musika saio eta antzerki emanaldi banarekin. Eta azaroaren 6an herriko plazan egongo gara, kultur taldeen egunean, Danbolin zer den eta nola egiten den erakutsi asmoz. Hamar urte ez dira ez asko ez gutxi. Baina beste hamar betetzeko gogoz jarrai- tzen dugu. hamar urte joanak
  10. 10. 1. Iruditzen zait Danbolin dela he- rri guztiek izan beharko luketen zer- bait, gehientsuenek gainera badute. Eta azkenean da herriko berri, lehen- goak eta oraingoak, jasotzen dituena eta horixe egiten du eta oso ondo, ja- rraitu horrela! 2. Nik egia esan irakurri dena ira- kurtzen dut. Egun batzuetan gauza bat gustatzen zaizu beste batzuetan beste bat. Patxadaz irakurtzeko erreportaiak gustatzen zaizkit, enbidoak ere bai, jendearen iritzia, batzuk errazago, bes- te batzuk agian ez zaizkizu horrenbes- te interesatzen baina denetarik behar da eta gero kuriosoa egiten zait inkesta edo erantzun txiki horiek. Polita da, ez da denbora asko behar eta… Ez nuke ezer bereziki destakatuko.. 3. nik faltan botatzeko, ez naiz gehiegi pentsatzen jarri, baina, ikusten det ze baliabide dituzuen eta nola za- biltzaten eta hainbeste dagoenean es- kertzeko hasi behar det nik pentsatzen lan gehiago nola jarri? Ba ez, egiten dudana da, iraku- rri, eskertu eta ki- tto. Zer falta den? Jainkoak daki! Nik nahikoa lan badut eskertzea- rekin. Jesus Odriozola 1. Danbolinen ale berri bat ikusterakoan beti sentitu izan dut poza eta bere orriei begirada azkar bat botatzeko gogoa barruan zer ekarriko ote duen jakin-nahiz. Gaine- ra, goitik behera irakurri izan dut ia beti eta sortu zenetik nahiko kutuna izan da nire- tzat. Hamar urte hauetan proiektu hau bizirik manten- tzeko batzuk egin dute lana gogotik! 2. Niri gehien gustatzen zaizkida- nak erreportajeak eta elkarrizketak di- ra (argazkiak ere). Gai asko ukitu dira, eta geure herria eta herritarrak hobeto ezagutzeko aukera eman digu. Bestalde, aldizka- riaren diseinua beti gustatu izan zait, bai- ta hasierako aurpegi erdi horiek ere, nahiz eta jakin askori ez zaiela asko gustatzen. 3. Ikusten dut gaztetxoek edo nera- beek konexio edo lo- tura gutxi dutela aldizkariarekin eta hori indartzeko espazioren bat izan beharko luketela Lourdes Unanue 1. Hamar urte! Azkar pasa dira, baina gaztea dugu oraindik Danbolin, ume bat. Halere, beti gu- rekin egon dela ematen du. Etxean, sukaldean, salan edo ko- munean ikusten ohituta gaude. Ale be- rriak atseginez hartzen ditugu: nork idatzi ote ditu enbidoak? Zein harrapa- tu ote dituzte inkestarako? Begira zein azaltzen den hemen!... Tartetxoa egina du zestoarron eguneroko bizitzan. Geure umea da, eta ondo hazi dadin eta bizitza luzea izan dezan denon ar- tean zaindu behar dugu. Hainbeste lan egiten dutenei esker ona eta jarrai de- zaten animoa. 2. Ez da erraza hain adin, estilo eta gustu desberdineko jendea erakarriko duen produktu bat egitea. Gaien gertu- tasunak asko laguntzen du; baina batez ere irekia eta arina, anitza eta erraza izan behar du. Danbolinek hori lortzen du, ikusi bestela zenbat idazle pasa diren bere orrietatik, zen- bat erreportaje eta gai desber- din. Eta irakur- leen artean ber- din konta dai- tezke umeak eta aitona-amo- nak. Batzuk gainbegiratua bakarrik eman- go diote edo argazkiak ikusi besterik ez; beste batzuk artikulu edo sekzio batzuk aukeratu; eta goitik behera irakurtzen dutenak ere asko dira. 3. Aldizkaria oraindik anitzago eta denontzat atseginago nola egin pentsa- tzen jarraitu behar da. Alde horretatik agian gaztetxoen partaidetza ere bul- tzatzea eta beraientzat atalen bat jar- tzea ez legoke gaizki Joakin Alberdi 1. Danbolinek Zestoan oso lan interesgarria egin du Zestoako be- rriak herriari ela- razten oso beha- rrezkoa da lehen ez zegoen ezer oso lan polita egi- ten ari da ia aurre- ra segitzen duen urte askoan. 2. gustatzen zaizkit aspaldiko kon- tu zaharrak eta baita oraingo berri xu- meak ere egunerokoan konturatu gabe pastasen zaikzigunak. 3. Sukaldaritza kontuak botatzen ditut faltan, errezetaren bat edo eta ki- rolari buruzko erreportaiak, ez futbola bakarrik, kirola orokorrean, kirolariei elkarrizketak… Andoni Elosua 1. ddaannbboolliinnek 10 urteko ibilbidea egin du. Zer iruditzen zaizu? Nola ikusten duzu? 2. Zer duzu gustukoen aldizkaritik? 3. Zeren falta nabaritzen duzu?
  11. 11. 1 1 1. Ez da lan makala Danbolineko taldea egiten ari dena hilero-hilero aldizkaria kaleratzeko. Benetan txalogarria iruditzen zait. Zorionak! 2. Elkarrizketak asko gustatzen zaizkit, oso interesgarriak izaten dira eta. Enbidoak ere adi-adi irakurtzen di- tut; benetan atsegina da herriko jende- ak dituen burutapen, iritzi, kezka, alda- rrikapen, amets eta abarri buruz “beren ahotik” irakurri ahal izatea. 3. Batetik, beste aldizkari batzuetan azaltzen diren atal batzuen falta nabari- tzen dut; adibidez, denborapasak asko atsegin ditut, eta gustura hartuko nuke gurutzegramak eta antzekoak euskaraz egiteko aukera. Bestalde, proposamen txiki bat ere egingo nuke: haurrentzako ipuinak sartzea (hilabete bakoitzean za- ti bat edo, tarte luzeegia bada istorioari jarraitzeko, ba, ipuin laburrak hilero). Bilobak ditudanez, polita izango litzate- ke haiei kontatzeko edo irakurtzeko; seguru herriko haur, guraso eta aiton- amonek estimatuko luketela. Arantxa Zigaran 1. Zorionak danbolini hamar urte bete dituelako; baita ere, urtez-urte, bere maila hobera joan delako: txuri beltzean ezagutu genuen eta orain ko- loretan apainduta dago. Halaber, arti- kulu, jardunaldiak, herriko jaiak eta hainbat eta hainbat gai interesgarri azaltzen dira hilero. Urte askotan Dan- bolin irakurtzen jarrai dezagun!! 2. Egia esan Danbolin dagoen be- zela ondo ikusten dut eta gai denak oso gustora irakurtzen ditut. 3. lehen esan bezala, interesga- rriak iruditzen zaizkit atal guztiak eta ez dut ezer faltan botatzen. Kontxita Garaizabal 1. Neri oso on- do iruditzen zait egiten den lana. Horrelako aldizkari batek aukera ema- ten du herriaren berri izatea ahalbi- detzen du eta era berean herritarren parte-hartzea bul- tzatzen du. Egiten den lana eskertze- koa iruditzen zait. 2. Gure belaunaldirako ira- kurterreza da. Gehiena herriko jaietako argazkiak eta erreportai grafikoak gustatzen zaizkit.. El- karrizketak ere interesgarriak di- ra eta morboagatik edo, hainbat herritarren iritziak gustatzen zaizkit enbidoak, inkesta… 3. Eskatzen hasita interneta- ri begira zerbait. Web orria edo. Bestela gainontzean ez dut fal- tan botatzen ezer. Gaskon Etxeberria 1. Nire ustez herri al- dizkari bat izatea beha- rrezkoa da. Azken finean abantailak bakarrik dauz- kala esango nuke; herri- ko berriak agertzen dire- lako, herriarekin lotutako erreportaiak, herritarrek beraien iritzia emateko aukera... Gainera Zestoan ia gehienak elkar ezagutzen dugunez eta erraz ulertzeko moduan idatzita ego- ten denez, aldizkaria irakurtzera bul- tzatzen gaitu. 2. Normalean aldizkariaren erdiko erreportaiak gustatzen zaizkit gehien. Hasierako enbidoaren inguruan sortzen ari den "katea" ere gus- tatzen ari zait. 3. Web orria botatzen dut faltan. Web orri batek, papereko edizioa kendu gabe, azken or- duko albisteak... jartzeko aukera emango luke. Baita argazki gehiago ezartzekoa ere. Baina guzti honek lan handia suposa- tuko lukeela uste dut. Alaitz Lopetegi 1. Jadanik hamar urte pasa dira Danbolin gure artean dugula, bai- na gu, irakurleok, ez gara bere orriak araka- tzen aspertzen. Herri aldizkari ho- nen bidez elkar ezagu- tzeko aukera dugu: gai ezberdinen aurrean jen- deak duen iritzia, ba- koitzaren kezkak, gertaerak, … jakina- razten dizkigu. 2. Irakurtzeko oso gustukoa dut eta denontzat oso aberasgarria irudi- tzen zait. Nik, gustukoenak, enbidoak eta el- karrizketak ditut. Horietaz gain, inte- resgarriak iruditzen zaizkit Udaleko Berriak eta Agenda bezalako atalak, horien bitartez azken berriak eta hain- bat programa ezberdinez informatzen baikara. 3. Faltan, haurren parte hartzea botatzen dut. Txikitxoek zerbait idaz- tea ondo legoke. Mari Jose Etxeberria
  12. 12. AZAROAK 6 LARUNBATA GOIZEKO 11:00ETATIK 14:00ETARA KULTUR TALDEEN EGUNA Kultur taldeen eguna, azaroaren 6an, plazan goizeko 11:00etatik 14:00etara. Herriko hainbat kultur taldek beren jarduerak ezagutzera emango dituzte ekimen ugariren bidez: alde batetik, informazio gune bat jarriko da kultur taldeen materialarekin; bestetik, taldeek ikuskizun franko eskainiko dituzte, zuzenean (dantza, musika, jokoak eta abar); azkenik, ordu erdi inguruko hainbat ikastaro trinko han bertan egiteko aukera eskainiko dute. Kultur taldeen egun honek honako helburuak ditu: kultur taldeen arteko elkar ezagutza bultzatzea, koordinazio sustatzea, herritar sentimendua eta herriarekiko konpromisoa garatzea, jende berria edo/eta eragile berriak antzematea eta abar. Danbolin ere bertan izango da. Ezagutu nahi al duzu gertutik gure lan egiteko modua? Lagundu nahi al diguzu datorren zenbakia osatzen? Ba gerturatu!! AZAROAK 5 OSTIRALA 22:00ETAN UDALETXE AZPIAN PIANO BAT BERTSOTAN III Pianoa vs. Bertsoa Jagoba Astiazaran, Ainhoa Ansa eta Beñat Gaztelumendik eskaintzen duten ikuskizuna inprobisazio kontzertu bat da. Publikoak esaten dien arte ez dakite zer jo edo abestuko duten. Bertsolaritzan bezala, musikarekin ere inprobisatu daiteke. Hori frogatu nahi da “Piano bat bertsotan” izeneko erronka honetan. Gai jartzailerik ere izango da; publikoa bera. Ikuskizuna ikustera doanak entzun nahi duen euskal kantaren izena jarriko du papertxoan. Musikariek zozketa bidez ateratzen den papertxoan jartzen duen kanta jo beharko dute eta ikusleek abestuz parte hartuko dute pantailako letren laguntzarekin. Beñat Gaztelumendi, azken Gipuzkoako Bertsolari txapelketan bigarren saria irabazi zuen 24 urteko gaztea ere bertan izango da. Partaide berri honekin, Pianoak, aurreko urteetan erakutsi duen bertsolaritzarekiko alderaketa, publikoaren aurrean demostratu beharko du zuzenean. Elkarri lagunduz (bertsolariari musikaz lagunduz, eta hark guri hitzak jarriz...) elkarren aurka jarriko dira eszenatokian. Publikoak gaia jarri beharko dio, bai bertsolariari bai musikariei ere. AZAROAK 12 OSTIRALA 22:00ETAN KULTUR ETXEAN Udaleko Euskara Batzordeak Danbolinen urteurrenerako antolatua TXIRENE ANTZERKI TALDEAREN 'GEZURREZKO PRINTZEA Edurne Agirrezabala protagonista duela. Sinopsia: Senarraren ama gaixotu egin da, eta emakumeak lan egiteari utzi dio amaginarreba zaintzeko. Senarrak, bitartean, betiko bizimoduari eusten dio. Emakumeak, hutsaren hurrengo bihurturik, baina amaginarrebaren laguntza duela, harremanarekin bukatzea eta egoerari aurpegi ematea erabaki du, bere garaian ez baitzuen adorerik izan hori egiteko. Senarrarekin batera bizi izandako garai onei buruz hitz egiten digu, eta baita orain, nahiz eta tratu txarrak pairatu eta banantzea erabaki, askatasuna kentzen dion mendekotasunari buruz ere. Zalantza eta duda-mudaz beterik, senarrarekin geratu da berriz ere.
  13. 13. Karlistaldi garaikoak Nik neure begiz ikusitakoetatik aparte etxean en- tzundako pasadizoak eta gertaerak badauzkat bu- ruan. Gauza askorekin ez naiz akordatzen, baina zerbait bai. Adibidez, Karlistaldi garaikoak dezente kontatzen zizkigun aittita Praixkuk. Aittittak, aplikatzen zenean, bazuen guri gauzak kontatzeko ohitura. Ni gustura egoten nintzen adi- tzen, galdera asko egin ere bai. Karlisten kontuekin zerbait akordatzen naiz. Ertxiñondon egon omen zi- ren egun batzuetan soldadu karlistak. Besteei, gero etorri ziren soldaduei, liberalei ale- gia, beltzak deitzen omen zieten. Behin beltzak edo liberalak edo zera horiek sartu omen ziren hona, Zestoara, berrogeita hamar bat lagun guztira. Itsa- soz etorri omen ziren Getarian desenbarkatuta. Haiek ere Ertxiñondon izan ziren gure aittittak kon- tatu zigunez. Bere aita Joxe Manuelek hitz egin omen zuen haiekin. Behin kontatu zigun pasadizo nahiko gordina. Karlistaldi garaian, gerran zeudela, etxe bakoitzetik lagun batek joan behar izaten zuen Getaria aldera frentera. Getariako partean, Meaga gainean edo in- guru horretan omen zegoen frentea. Gure aittitta joaten zen Ertxiñondotik, hamahiru- hamalu urteko mutil-koskorra. Hura 1862an jaioa zen, beraz 1875 ingurua izango zen. Lubakiak egi- ten eta jarduten omen zuten han. Egun batean kontu gogorra gertatu zela kontatu zigun. Meaga eta Garate aldeko ez dakit zein etxetan, ez daukat gogoan… Ba, etxe har- tako gizon zaharra soroan, artajorran ari omen zen. Inguru hartan soldaduak omen zeuden guardian, soldadu karlistak, alegia. Une hartan lasaitasuna egongo zen nonbait, eta soldaduak as- pertuta, egonean. Soroan ari zen agurea ikusita, soldadu batek besteari esan omen zion: –Azunbre bat ardo jokatuko diat. Tiro batekin bota baietz agure hura! –Ezetz –besteak. –Baietz. –Bota. Listarizko hariarekin egindako poltsatik ez dakit zenbat txanpon atera omen zituzten, azunbre bat ardok balio zuena. Aurreratu omen zen pixka bat, soro aldera joan, eta bau! tiro egin omen zuen. Gizona hantxe artasoroan plast! erori eta, han gelditu omen zen lu- ze-luze arto artean. –Hutsa adinean geratu duk!, –esan omen zuen soldaduak–. Ardoa edan behar diagu orain! –Benga azunbre ardoa. Azunbre ardogatik apustu egin eta gizona tiroz bota, alajaina. Azunbrea likidoen neurria da, pitxerkada bat edo… Pitxer hori ez da- kit ba, zenbat izango den, bi litro eta erdi edo… Aittittak pasadizo hori berak ikusita bezala kontatzen zigun, hori dena mutil-koskorra zela ikusia. Orain, zer esango dizuet? Benetan hala gertatu ote zen? Nik ez da- kit. Mutil-koskorra nintzela entzundakoa kontatu dut nik. Pasadizoak entzuteko: www.ahotsak.com/zestoa/hizlariak/joxe-migel-arregi-ibarguren-ertxin/ Elkarrizketa, transkripzioa eta moldaketa:Manuel Arregi, Jon Artano SSOOLLDDAADDUU KKAARRLLIISSTTAAKK KKAANNPPAALLEEKKUUAANN,, GGAARRAAII HHAARRTTAAKKOO GGRRAABBAATTUU IINNGGEELLEESS BBAATTEENN AARRAABBEERRAA 1 3
  14. 14. xabier rezabal Desioak eta ametsak betetzeko eginak dira eta aurrera eramateko beldurrik ez dugu izan behar. Jendeak zer esango edo zer pentsatuko duenaren beldurrak gure nahiak betetzea eragozten digute. Hala ere, batzuetan ez da horrela gertatzen, eta ametsak egia bihurtzen dira. Xabier Rezabal bere ametsa egia bihurtzeko bidean da. Bere etxeko egongelan hegazkin ultra-rin bat egiten ari da eta zergatik egin duen galdetuta, berak “zergatik ez?” erantzuten du. Hasiera batean zaletasuna zena pasio bihurtu du, etxetik irten gabe. Nondik datorkizu hegazkinekiko zaletasuna? Hamar edo hamabi urte nituenean egurrezko hegazkinak egiten ni- tuen, maketak, eta ia denak puskatu egiten nituen hegan egiten al zuten probatzean. Gure ama zenak, noizean behin, urtebetetzetan eta horrela- ko egun berezietan, Donostian erosi eta ekarri egiten zizkidan. Nerabe- zaroan ahaztu egiten dira kontu horiek baina egun batean Imanol Sagar- zazu etorri zitzaidan esanez Irunen unibertsitateko ikasleentzako delta hegal ikastaro bat antolatu zutela. Urte askoan ibili ostean, 1995. urtean planeatzaileak maneiatzen hasi nintzen. Delta hegalekin ere ibili izan naiz baina azkenen urte hauetan planeatzailean ibiltzen naiz gehien bat. Zergatik egin duzu hegazkina? Nik oraindik ez dut ezagutzen pilotu bat, bai hegazkinekoa, bai pla- neatzailekoa, ez duena bere hegazkina egitea nahi. Pilotu denek bat egin nahi izaten dute, beraien eskuekin; eta batzuk egiten dute baina askok ez. Denbora asko behar da, lan handia da eta bakoitzaren gaitasunak ere ezagutu behar dira. Zergatik aukeratu zenuen hegazkin modelo hau? Mc15 Cri-Cri modeloa aukeratu dut, lehenik eta behin, nire etxean sartzen delako kar, kar, kar... Hori horrela da, eta gero garraitzeko des- muntatu daitekeelako. Hirugarren arrazioa, modelo hori abiazio mun- duan erreferentzia izatea da. Horrelako zenbat hegazkin daude munduan? Munduan 120 egongo dira eta hauetatik 60 bat Frantzian, hegazkina- ren diseinatzailea frantziarra baita. Hala ere, hegan egiteko moduan ehun bat egongo dira eta hau, momentuan, ez da horietako bat. Hain gutxi egotearen arrazoietako bat eraikitzeko zaila dela da. Jende askok planoak erosi eta dakarren lana ikusten dutenean ez dira hasi ere egiten. Zein ezaugarri tekniko ditu? Hegazkin honek 15 zaldiko bi motor erabiltzen ditu eta 220 kilome- tro orduko abiaduran ibiltzeko arazorik ez du. Hori bai, segurtasun arra- zoiak direla eta inola ere ezin ditu 300 kilometroak gainditu, nahiz eta 350 kilometrotara iritsi den erresistentzia probetan. Erresistentziari da- gokionez hamar G positibo eta negatibo aguantatu ditzake eta kontuan izan behar dugu pilotu batek bostekin konortea galdu dezakeela. Pilotu titulua beharrezkoa da hegazkin honentzat? Nik ez daukat hegazkin mota hau pilotatzeko beharrezkoa den titu- lua. Berez maneiatzeko gai izango nintzateke baina legalki ezin dut. He- gazkin mota bakoitzak bere titulua eskatzen du, hegazkin handiak era- biltzeko balio duen tituluak ez du balio txikiak erabiltzeko. Zenbat denbora daramazu he- gazkina egiten? Hau, orain dagoen bezala, bi urte. Kalkuluen arabera 1.500 eta 2.000 or- du behar izaten dira guztiz bukatzeko baina pentsatu behar duzu den- bora hori egunean zehar banatu behar dela. Jendeak, 2.000 ordu esaten diozunean, uste du ez dela horrenbeste, baina kontuan izan behar da zein den zure lotura. Imajinatu fundizio batean lan egiten duzula eta etxera neka-neka iristen zarenean lanean hasi behar duzula. Gainera, normala den bezala, lehenengo aldiz horrelako zerbait egiten duzunean denbora gehiago behar izaten duzu. Lanean ibilita asko ikasten da. As- kotan atzera pausuak handiagoak izaten dira aurrerakoak baino. Mo- ardunian “Norbaitek ezohiko zerbait egin duela esaten didatenean ni poztu egiten naiz” J
  15. 15. 5mentu hori kritikoa izaten da baina zeure burua ezagutzen la- guntzen dizute, zure nortasuna nolakoa den ikusten da horrela- koetan. Guztiz amaitzeko zenbat denbora beharko zenuke? Lasai ibilita beste urte betean hegan egiteko moduan egon daiteke. Garestia da hegazkin hau egiteko behar den materiala? Hegazkinen munduan zer den garestia eta zer merkea balora- tzea ez da erraza. Egin behar den ia lan guztia eskuz eginikoa da eta hori nola baloratu behar duzu? Adibidez hegazkin honen kasuan materialetan 3.000 euro gastatuko nituen baina muntaia egiteko beharrezkoak diren 2.000 orduak artisau lana direla esan daiteke eta hori nola baloratu behar duzu? Hau bukatzen duzunean beste bat egingo duzu? Ez dakit noiz egingo dudan, agian, hemendik hamar urtera izango da, baina dagoeneko aukeratua dut zein izango den. Oraingoa baino pixka bat handiagoa da eta hau ere aluminioare- kin egiten da eta etxean sartzen zait. Familiari nola esaten zaio hegazkin bat egin nahi duzu- la eta gainera etxean egingo duzula? Familia ohituta dago. Badakite zenbat gustatzen zaidan mun- du hau eta ez zen ezustekoa izan. Besteentzako, kanpokoentza- ko, bai izan zela ezustekoa, baina nire familiarentzat ez. Pazien- tzia handia izan dute etxean; izan ere, mailua edo zulagailuare- kin lan egiten duzunean zarata handia egiten baita. Kanpokoen laguntza izan duzu hegazkin hau egiteko? Batez ere lagundu izan didatenak Txarli Etxeberria eta Jose Perez izan dira. Bien laguntza ezinbestekoa izan da niretzat. Jo- sek tailerrean aluminioari makinekin forma ematen la- gundu dit. Juan Nogalesek ere asko lagundu dit eta Lorea Artetxe ere ezin ahaztu. Nire arrebarekin lan egiten du eta Frantziara materiala eskatu behar nuene- an bera ibili da faxarekin gora eta behera. Jendea dago asko lagundu didana, baina arazo gehien konpondu didana Txarli izan da piezak mozten, laserrarekin... bere laguntza ezinbestekoa izan da. Joseren aita ze- nak ere lagundu zidan pieza batzuk soldatzen eta la- nean ari ginela esaten zidan hegazkina bukatzen nue- nean ez ahazteko erakutsi egin behar niola. Laguntza handia izan dut, batez ere Txarli eta Joseren aldetik, eta guztiek musu-truk lagundu didate, ordainetan ezer eskatu gabe. Hegazkin bat zergatik egin duzun galdetzen dutenei zer erantzungo zenioke? Galdera ez da zergatik egin, baizik eta zergatik ez. Zergatik ez egin? Beti zintzo portatu behar al dugu? Politikoki zuzena, edo normala dena egin behar al du- gu beti? Bizitzan zorakeria bat, bi edo hiru zergatik ezin ditugu egin? Horri zorakeria deitu baldin diezaio- kegu. Bizitzaren gatza eta piperra zorakeriak egitean dago. Inori minik egiten ez diozun bitartean, eta lege- rik ez baduzu urratzen, zergatik ezin dugu egin? Txa- kurrak hartu eta Finlandiara leran ibiltzera joan nahi duenak zergatik ezin du egin? Behin bakarrik bizi ga- ra. Kanpandorrera igo eta aterki batekin salto egitea, hori bai zorakeria. Norbaitek ezohiko zerbait egin duela esaten didatenean ni poztu egiten naiz. Urko Canseco 1
  16. 16. Zestoa 1899 peña bartzelonista 2008ko urrian sortu zen Joseba Erras- ti zestoarraren eta Jordi Molinas kataluniarraren ekimenez. Errasti urte- ro joan ohi zen Bartzelonara Barçaren partidak ikustera eta bidai horie- tan adiskidetu zen Molinasekin. Euskaldunak eta kataluniarrak, erdi eta erdi, gara peñan, gutxi gora behera, eta taldea sortu genuenean erabaki genuen Zestoari garrantzi handiagoa ematea han lehendik peña asko daudelako eta ilusioa egiten digulako partida guztietan Camp Noun pankartaren bat egotea Zestoa jarrita. 1899, berriz, Barça sortu zen ur- tea da. Bidaia batzuk egin ditugu Zestoatik; esate baterako, Manchesterko Old Traf- forden, Milanoko San Siron, Erromako olinpiar estadioan eta Madrilgo Berna- beun izan gara. Ez daukagu ahazteko Athletici irabazitako Errege Kopa ere. Va- lentzian jokatu zen eta hango camping batean egon ginen lau zestoar. Dena Eus- kal Herriko jendea baina gu bakarrik Bartzelonaren aldekoak (Errexil kenduta, bera Athletic zalea da-eta) eta gu euskaraz egiten genuen bakarrak. Gero parti- dan Euskadi Irratikoek, gure pankarta ikusi eta seko harrituta, elkarrizketa egite- ra etorri zitzaizkigun. 2011N ROSELL ZESTOARA? Gabonetan loteria atera ohi dugu Barça ikusteko sarrera parea edo kamiseta bat zozkatuz. Loteriako zenbakia da 20592a, alegia, Barçak lehen Europako Ko- pa irabazi zueneko data (1992ko Maiatzaren 20a). Aurtengoa dagoeneko salgai dago Zestoan Elortzanean baina baita Elchen, Benidormen, Tenerifen... leku ho- rietan ere peñako kideak baititugu. Loteriarekin bildutakotik pankartak egiteko- eta sosak biltzen ditugu. Xelebrea da Bartzelonan jendea gure sudaderekin jantzita ikustea; Zestoa paparrean dutela. Partidak ikusi eta giro onean egoteko, txokoa prestatzen ere ari gara eta agian datorren urtean irekiko dugu egoitza. Oraindik seguru ez dakigun arren, maiatzaren 1eko asteburuan egin nahiko genuke peñaren inaugurazio ofiziala Zestoan. Egun horretan Anoetan jokatzen du Barçak eta Bartzelonatik peñako autobuskada etorriko da. Ederra litzateke Bainuetxean bazkaria egitea. Bai- na oraindik urruti dago eta ikusiko dugu. Nola- nahi ere, kriston puntazua litzateke Sandro Rosell –F.C. Barcelonako presidentea– Zestoara etortzea. Peña zestoa 1899"Zestoatik oihuka Barça!" AABBEENNDDUUAANN...... ZZEESSTTOOAATTIIKK CCAAMMPP NNOOUURRAA!! Barça-Erreala partidurako bidaia antolatu dugu, Zestoako Bartzelona zale eta Real zaleak elkarrekin asteburu pasa mundiala egiteko. AABBEENNDDUUAAKK 1111,, LLAARRUUNNBBAATTAA:: 7:00etan irten eta 14:00etarako Bartzelonan. FCB-ko jendeak harrera egingo liguke eta Camp Nou inguruan dauden pe- ñen plaken artean Zestoa1899rena betirako jarriko dugu. Dos Terres jate- txean bazkaldu ondoren, Camp Noura, partidura ikustera. Gero libre izango du jendeak, larunbat gaua nahi duen modura pasatzeko. Eta neka- tutakoan, hotelera. AABBEENNDDUUAAKK 1122,, IIGGAANNDDEEAA:: Eguerdian Bartzelonatik irten, bidean bazkaldu, eta 20:00ak alderako Zestoan. PPRREEZZIIOOAA:: 145€ inguru IIZZEENN--EEMMAATTEEAA:: deitu Josebari (662171097) lehenbailehen, bidaiari kopu- rua mugatua da eta. Epea azaroaren 21a (lekuen arabera ikusiko da epea luzatu edo ez). * Partida larunbatean izango den esperantzan antolatu da bidaia, igandean balitz bertan be- hera geldituko litzateke. gu r e a nPPEEÑÑAAKKOO KKIIDDEEAAKK BBAARRTTZZEELLOONNAAKK LLOORRTTUUTTAAKKOO GGAARRAAIIKKUURRRREEII HHEELLDDUUTTAA ZZEESSTTOOAAKKOO PPLLAAZZAANN PPEEÑÑAARREENN IIRRUUDDIIAANN TTXXAAKKOOLLIINN BBOOTTIILLAA,, AANNTTXXOOAA PPIINNTTXXOOAA EETTAA IIKKUURRRRIINNAA DDAAUUZZKKAATTEE JJAARRRRIITTAA Peña zestoa 1899
  17. 17. Odol emaileen festa. Urriaren 17an Loiolan eskualdeko odol emaileen festa izan zen eta 16 herritarrek intsignia jaso zuten. Hamabik zilarrez- koa, 25 aldiz eman dutenaren seinale eta 50 aldiz eman duten laurek urrezkoa. Urte hauetan zehar izan duten konstantzia eta emandako bizia saritzeko izaten da intsignia. Hurrengo urteetarako odol emaileen kopurua igotzeko esperantza edo nahia du Zestoa- ko Odol Emaile- en taldeak eta herritarrak ani- matu nahi dituz- te odola ematen hastera. 7 1 Urriak 16 Puzgarri eta goxokiak Arroagoian Urriak 18 Pilota taldekoak Ekainberrik babestutako kamiseten aurkezpenean ale/bale KALE.GESALAGA 18 PORTALAREN PAREAN LURREAN 2-3 ZM-KO KOSKA BAT DAGO. IA EZ DA IKUSI ERE EGITEN ETA MUTURREZ AURRERA BAT BAINO GEHIAGO ERORI DA. BALE.SAN JOANGO PARKEKO SARRERAN PIBOTEAK LEHEN BAINO KANPORAGO JARRI DITUZTE ORAIN ETA AUTOA APARKATZEKO LEKURIK EZ DAGOENEZ SARRERA LIBRE GELDITZEN DA ETA IKUSPENA ERE HOBETU EGIN DA. k Urriak 20 Ipuin kontalaria ikastetxeko aurrentzat liburutegi berrian Urriak 18 Kiroldegiko zerbitzuen hausnarketa prozesua Urriak 23Usurbilera irteera atez ateko hondakinen bilketa sistema ezagutzera danbolin zulo
  18. 18. •• ARROABEAN BABES OFIZIALEKO 35 ETXE- BIZITZA ERAIKIKO DIRA Arroabeko Rezola izeneko Area da Zestoa udalerriaren planea- menduko eremurik garrantzitsuenetarikoa. Leku horretan 353 etxebizitza egitea dago aurreikusita, horietatik 70 babes publi- koko etxebizitzak izango dira. Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Cementos Rezolako indus- tri instalazioak bota ziren bere garaian eta horrez gain ordura arte eremu hori zeharkatzen zuen estalitako erreka ere bistara- zi egin zen. Joan den udaberrian amaitu zen 60 etxebizitza libreekin osatu- tako lehen faseko eraikina. Aipatutako 35 etxebizitza berri hauek Arroabeko Kultur Etxetik gertuen dagoen partzelan eraikiko dira eta etxebizitza hauek eskuratzeko baldintzei da- gokionez, esan, Jaurlaritzak eta Zestoako Udalak sinaturiko hi- tzarmenak dioenaren arabera, Zestoa sustapenean interesatu- tako udalerri bakarra izendatu dela, beraz, aginduaren datatik bi urte lehenago Zestoako udalerrian erroldaturiko pertsonek bakarrik parte hartu ahal izango dutela zozketan. Udalaren iri- tziz, izena emateko epea 2.011ko udaberri aldera ireki behar- ko litzateke. •• ZESTOAKO KIROL ESKAINTZA ETA ESKARIAREN INGURUKO HAUSNA- KETA EGITEKO PROZESU PARTE HAR- TZAILEAN ABIAN JARRIKO DU UDALAK Urriaren 18an eman zuten prentsaurrekoa Alazne Olaizola alkateak eta Edurne Egaña Lehendakaritza eta Foru Administrazioko diputatuak. Bertan, Zesto- ako kiroldegiaren inguruan martxan jarriko den par- te-hartze hausnarketaren berri eman zen. Prozesu hau Diputazioak bultzatu nahi duen politi- koak eta herritarrak hurbiltzeko asmoaren baitan kokatu zen. “Kudeatuz” bezala ezagutzen ditugun proiektu multzoek bi helburu nagusi dituzte: Batetik, herrietako gobernu sistemen inguruan hausnartzea, eta bestetik, herritarren partaidetza prozesuak bul- tzatzea, politika publikoetan inplikatuz eta herrita- rren iritziak kontutan hartuz. Zestoako Udalak, udalerriko kirol jardueren eskain- tza eta eskariaren inguruko hausnarketa egiteko ba- liatuko du Kudeatuz programa. Hausnarketa hori bi- deratzeko lehenik eta behin Zestoan eskaintzen den kirol programaren berri emango da honako alorre- tan: eskola kirola, kirol federatua eta kirola denon- tzat programa. Honela, antolatuko diren bileretan kirol arlo bakoitzaren ahultasunak eta aukerak azter- tzeaz gain, etorkizunera begira zer nolako proiektu bideragarriak martxan jar daitezkeen eztabaidatuko da. Hiru edo lau bilera ireki izango dira eta Gabonetara- ko eginda edukitzea espero da. Kirolaren inguruan lan egiten duten udalerriko eragileez gain, herrita- rrak ere gonbidatuta daude. Kanpoko aholkulari tal- de bat arduratuko da bileretako dinamizazioaz eta hartutako erabakiak Udalari helarazteaz. Bestalde, bilera konkretu bat aurreikusten da auzoetako egoe- ra aztertzeko eta Udaleko web orrialdean ere atal berri bat jarriko da martxan informazioaz gainera, ekarpena egin ahal izateko. Horrez gain 50 herritarri telefonoz deituta gaiaren inguruko galderak ere egin- go zaizkie. udaleko berriak
  19. 19. a g e n d a 1 9 urRRIIAA 29 OOSSTTIIRRAALLAA “Preso bat egunkari bat” mus txapelketa Txoko eta Uz- tapide tabernetan. Gaueko 22:00etan izenematea eta 22:30ean hasera. azAARROOAA 05 OOSSTTIIRRAALLAA Piano bat bertsotan emanaldia gaueko 22:00etan udale- txe azpian. Danbolinen 10. urteurrena dela eta. (ikus 12 orria) 06 LLAARRUUNNBBAATTAA Kultur taldeen eguna goizeko 11:00etatik 14:00etara. Herriko hainbat kultur taldek beren jarduerak ezagutzera emango dituzte ekimen ugariren bidez. Danbolin ere bertan izango da, gertura zaitez! (ikus 12. orria) •• Huancavelicaren lagunak taldeak janaria, ikas materiala, garbiketa pertsonaleko produktuak... jasotzeko mahaia jarriko du udaletxe azpian Aco- bamba eta Huancavelica-ko umeen jangelarako 10:30etatik 20:00ak arte. Diru laguntza eman nahi duenarentzat ere kaxa bat jarriko da mahaian. 08 TTIIKK 1122RRAA Agiro Mendi Taldeak antolatuta mendi astea izango da Kultur Etxean. 12 OOSSTTIIRRAALLAA Gaueko 22:00etan kultur etxean Txirene taldearen “Ge- zurrezko printzea” antzezlana, Udaleko Euskara Batzordeak Danbolinen urteurrenerako antolatua. (ikus 12. orria)•• Bertso afaria Iraetako Gure ordeka elkartean Jon Maia eta Iker Zubel- dia bertsolariekin. Antolatzailea Iraeta Denon Artean Auzo El- kartea. 14 IIGGAANNDDEEAA Agirokoak Munoandira (Zestoa 365m) goiz pasa gazte- txoekin. 18 OOSSTTEEGGUUNNAA Musikalean emanaldiaren baitan, herri desberdinetan arratsaldeko 18:30ean aterako dira Ertxiñako 50 bat haur trikiti- xak, panderoak, klarineteak, flautak, txistuak, saxoak eta trom- petak joaz. 19 OOSSTTIIRRAALLAA Kultur Etxeko areto nagusian Ertxiña musika eskolaren emanaldia (pianoak, gitarrak, taldeak ) eta aurten lehenen aldiz, aurreko ikasturtean 2. maila bukatu dutenek diploma jasoko dute. 25. urteurreneko logotipo lehiketako irabazlea zein izan den ere jakinaraziko da. 20 LLAARRUUNNBBAATTAA Idiakaitz txistulari taldearen kalejira, iluntzeko 19:30ean. •• Santa Zezilia eguneko bandaren kontzertua 20:15ean. 21 IIGGAANNDDEEAA Santa Zezilia eguna ospatzeko elizako koruak meza eta P.M. Otañok Santa Zezailiren omenez egindako "Cantantibus or- ganis" abestuko ditu. Ondoren lagun arteko bazkaria egingo dute. Martin donearen jaiak Lasao auzoan 05 OOSSTTIIRRAALLAA 20:00etan txupinazoa. Ondoren bertso afaria eta Josune eta Leire trikitilariak. 06 LLAARRUUNNBBAATTAA 15:00etan frontoian haurrentzako puzgarriak eta 17:00etan txokolatada. 07 IIGGAANNDDEEAA 11:00etan Idiakaitz txistulari taldearen kaleji- ra. Lasaoko abere eta nekazal produktuen erakusketa. Txakolin eta sagardo dastaketa. ••B andaren 100 .urteurrena dela eta Santa Zezilia- ko kontzertuan noizbait Zestoako bandako par- taide izan diren guztiei nahi dizkiete ateak ireki. Aza- roaren 20an izango den kontzertuan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte. Hau antolatzeko, azaroaren 3an, asteazkenenez, gaueko 21:00etan bilera bat egingo dute lehenik eta ensaioak azaroaren 10 eta 17an. ••B ehobia-Donostia lasterketa azaroaren 14an izango da. Zestoatik autobusean joan nahi dute- nentzako izen ematea irekita dago Kiroldegian azaroa- ren 10a arte. Irteera ordua zehaztu gabe dago (8:00 - 8:30 artean izango da). Prezioa joaten den jende kopu- ruaren arabera izango da. Autobusa zumaiarrekin osa- tuko da azken urtetan bezala. ••A malda Abesbatzak ikasturteari hasiera eman dio, 3, 4 eta 5 urteko haurrentzat aukera berri bat eskainiaz “KANTUZ JOLAS”. Musika, gure ingu- ruan une oro dago, baina askotan hain egunerokoa du- gun estimuluaren jabetzaz kontziente izatea kostatu egiten zaigu. Helburu hau enbor hartuta jolasen bidez egingo da lan azaroan hasiko den tailer honetan. Parte hartzeko izena eman urriaren 28an Idiazpiko Amalda Abesbatzaren lokalean 18:00tan. Bestalde, abesbatzako kide izateko interesaturik balego ere izena eman deza- ke. Informazio gehiago 680570588 telefonora deituta. ••U daleko gizarte zerbitzutatik oharra: Donostian, Larramendi kaleko 1 zenbakian, familia bitarte- karitzako zerbitzu berria ireki du Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak. Dohainik da eta Telefonoa honako hau da; 943576208.

×