Ondorioak

514 views

Published on

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
514
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
9
Actions
Shares
0
Downloads
2
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Ondorioak

  1. 1. ONDORIOAK Gure praktiketako egonaldiaren ondoren, Ixipugorri taldeko kideok ikastetxeko dugu egoera aztertu bakoitzeko IKT. Ikastetxeak honako hauek izan dira: - Ane Zulaika: Basakaitz Ikastetxea. - Maialen Esoain: ikastola Udarregi. - Aintzane Morillas: Lúzaro Ikastetxea. - Amaia San José: ikastola Zurriola. Ondoren, ikastetxe bakoitzeko IKT egoera aztertuko dugu. Zurriola ikastola: Ikasgai honi hasiera emateko nire burua aurkezten hasiko naiz: Amaia San Jose dut izena eta Donostiako irakasleen eskolan Haur Hezkuntzako ikasketak burutzen ari naiz. Bai lehenengo praktikuma eta baita bigarrena ere, Zurriola Ikastolan burutu ditut, horregatik, lan hau burutzeko, zentro honetan oinarritzea ideia bikaina izan zitekeela pentsatu dut. Ikastola hau bi eraikin ezberdinetan banatuta dago, batetik, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloa ematen den eraikina, Sacramento izenarekin ezagutua (Ategorrietan), eta bestetik, Lehen Hezkuntzako, bi eta hirugarren zikloak eta DBH ematen den eraikina, Urra izenarekin ezagutua (Grosen). Teknologia berrien inguruko hausnarketa egiteko, Ategorrietako eraikinean zentratu naiz, bertan HHko zikloa dagoelako eta nik praktikak eraikin honetan burutu ditudalako. Bertan dituzten materialei dagokionez, pixkanaka gauza gehiago dituztela esan beharra dago (musika aparatuak, ordenagailuak, argazki kamarak, inpresorak, scanerra, DVDak, CDak, etab.). Zurriola ikastolako ikasle kopurua handituz joan da azken urte hauetan eta hortaz irakasle kopurua ere bai. Hori dela eta, eta teknologia berriak duen garrantzia ikusiaz, material kopurua handituz eta hobetuz joan dira. Adibide bat jartzearren, aipatu, duela hiru urte, HH 4-5 urtekoen gela bakoitzean ordenagailu bakarra zegoela eta honetaz gain idazkaritzan zein irakasle gelan ordenagailu pare besterik ez zegoela. Aurten aldiz, ordenagailu gela bat jarri dute, 15-20 ordenagailurekin, sarean konektaturik daudelarik. Honekin, bai ikasle baita irakasleek gela honi pixkanaka erabilera handiagoa ematen ari dira. Teknologia berriei ematen zaien erabilpena era askotakoa da eta hauekin gauza ezberdin asko lantzen dira; ikus entzuteko musika multimediak, idazketa, irakurketa, hiztegia, matematika, geometría,… lantzeko jarduerak, etab. Guzti honetarako erabiltzen dituzten programak, urtxintxako programak izaten dira; Xango, Txirritx eta Ttantto, baita Word eta Paint programak ere. Eta ematen dioten erabilerari dagokionez, librea dela esango nuke. Txokoen eta denboraren arabera txandakatuz joaten dira, haurrek gutxi gora behera badakite jarduera horietara iristeko zein pausu eman behar dituzten, hori dela eta beraiek era librean erabiltzen dituzte programa hauek. Betiere, irakaslearen laguntzarekin noski. Argi dago, Zurriola Ikastola, Teknologia Berrien inguruan oso ondo hornituta dagoela. Materiala ugari dute ikasleek euren lanak burutzeko edota beharrezkoa duten informazioa bilatzeko. Irakasleek ere, ikastaroak jasotzen dituzte euren informatikako ezagupenak berritzeko. Baina horretaz gain, IKT planean, argi eta garbi ikusten da ere, irakasleen eta ikasleen partaidetza edo inplikazioa oso handia dela, honek proiektua interesgarriagoa izatera baimentzen duelarik. Basakaitz Ikastetxea:
  2. 2. Lehenik eta behin, esan behar dut, praktiketan egon naizen ikastetxea, eskola txikia dela (1990 eraikia). Hau da, Aizarnazabal herrian kokatzen da Basakaitz ikastetxea eta haur hezkuntzako bi gela aurkitzen dira bertan. Honekin batera aipatu nahi dut, teknologia berriei gero eta interes handiagoa ematen diela. Egia esan, guraso-irakasle eta eskolaren artean dagoen harremana ere ikaragarria da eta guraso elkarteen interesak ere aurrera eramaten dira. Hau da teknologia berrien inguruko informazioan eta eguneratzean ere arduratzen dira. Gainera, Basakaitz ikastetxea, eskola txikien sarean sartuta dago, hau da, sare honetan sartuta dauden ikastetxeak hainbat baldintza bete behar izaten dituzte. Honekin jarraituz, HH geletan murgilduko naiz. Ikastetxean, HH –ko bi gela aurkitzen dira, eta gela bakoitzak teknologia berrien inguruko zenbait tresna ditu. bere ordenagailua, inprimagailua, musika aparatua, argazki kamera (HH –ko kamera bat) bi gelak konpartitzeko eta DVD altzairu mugikor bat dute. Hauez gain, CD eta DVD ak ere badituzte; marrazki bizidunak, pailazoen DVD ak, ordenagailuan ibiltzeko zenbait CD. Orain aipatu dudan hau, Hardwarearen inguruko kokatuko nuke. Softwarea kontutan hartuko banu aldiz, irakasle eta gelaren inguruan ezberdintasun handirik ez da aurkitzen. Hau da, ordenagailuak dituen programetatik Word eta Paint programak erabiltzen dituzte gehien; haurrak beraien izenak idazteko, etxeko norbaiten urtebetetzea bada zoriontzeko postalak egiteko, marrazkiak egiten dituzte… hori bai, haur bakoitzak bere mailan. Bestalde, Urtxintxa programako CDak dituzte gelan, TtAnto, Xango eta Txirritx eta hauez baliatuz, gauza asko lantzen dituzte; puzzleak, matematika, hizkuntza, idazketa eta irakurketa, entzumenezko ariketak, ipuinak… CD hauez gain ¨Klik 2000 ¨ ere asko erabiltzen dute, Cd honek ere aukera asko ematen ditu eta gustura ibiltzen dira ordenagailuan. Guzti honekin amaitzeko, aipatu nahi dut, irakasleak ez duela aparteko ezagutza handirik teknologia berrien inguruan, baina HH –ko haurrekin aritzeko adina kontrolatzen du. Gainera interesa duela nabari da eta berrikuntzak saiatzen da gelara helarazten. Hau, etorkizun eta egunerokotasun batean haurrentzat abantaila izanik. Hala ere, gauza pertsonal bat dela uste dut, eta irakasle bakoitzak, berak hartu behar dio neurria egoerari. Nahiz ikastetxea, denen arteko funtzionamendu bat aurrera eramaten saiatzen den. Hori dela eta, uste dut, teknologia berriak egunerokotasun batean bere presentzia izan behar duela hezkuntzan, baina ez dugu ahaztu behar osagarri edota beste aukera bat dela. Hau da, beste zenbait metodo eta baliabide ere hor ditugu!! Udarregi ikastola: Hausnarketarekin hasteko esan, aurtengo praktikak Usurbilgo Udarregi Ikastolan burutu ditudala. Bertan teknologia berriak gero eta gehiago sustatzeko asmotan dira; baina, prozesu hau motel joaten da. Suertatu zitzaidan gelako irakaslea IKT trebatzeko ikastaroa egina zuen, egia ia irakasle gehienek zuten egina; beraz, teknologia berriei buruzko ideia bazuten. Gela bakoitzean ordenagailua bere inprimagailuarekin eta cd aparailua zituzten. honetaz gain, Haur Hezkuntza guztirako bi dvd eta argazki kamera ere bazituzten. Gelako ordenagailua libreki erabiltzen zuten haurrak; hau da, beraiek etxetik etortzerako piztuta zuten eta jolas librea zutenean erabil zezaketen aparailua (inor gainean eduki gabe). Hemen, Urtxintxako programen bidez jolasten ziren: Ttanto, Xango eta Txirritx. Hauekin haurrek zenbakiak, hiztegia, sailkapenak… lantzen zituzten. Esan beharra daukat ere, dagoeneko word eta paint programak ezagutzen hasiak zirela. Word programaren bidez, beraien izena idazten eta ondoren hau inprimatzen. Painten berriz, marrazkiak egiten zituzten. Lehen esan dudan bezala, Haur Hezkuntzako gela bakoitzean ordenagailu bat eta inprimagailuak aurkitzen ziren. Gainera, denak sarean konektaturik zeuden. Honek irakasleari jokoa ematen zion, haurrei jada internet erabiltzen edo saltseatzen erakusteko. Hori bai berak gidatzen edo behatzen zituelarik. Noizik eta behin ere, dvd-a ikusten zuten; astean behin gutxi gorabehera. Irakasleak, aukera ematen zien beraiek aparailua ipintzeko. Egun horretan arduraduna zenak zuen eskubide hura. Haurrei asko gustatzen zitzaien arduradun izatea, aukera desberdinak eskaintzen baitzizkien. Askotan ez baitizkiegu teknologi berriak erabiltzen uzten, beti
  3. 3. puskatu egingo duten beldurrez. Musika aparailua ere gela guztietan aurkitzen zen; egunero erabiltzen zuten. Gehien erabiltzen zuten aparailua zen hau. Hori bai, hau irakasleak bakarrik erabiltzen zuen, haurrek ez. Ekintza berezietan berriz, argazki kamera ateratzen zuen irakasleak. Ez zieten haurrei uzten. Beraiek bakarrik erabiltzen zuten. Teknologi berrien inguruan hausnarketa hau egin ondoren ondorio batetara iritsi naiz: Haur Hezkuntzatik hasi behar gara teknologi berriak erabiltzen; baina pixkanaka. Haurrei teknologiak esperimentatzen utziko nieke; azken finean, lehen esanda bezala, etxean ez diegu askotan uzten puskatu ez ditzaten eta horrela ez dituzte behar den bezala erabiltzen ikasten. Gero beti galdezka nola egiten zen hau edo zer gertatu zaio; eta aldiz, beraiei saltseatzen utziaz, errazago asmatuko lukete soluzioa. Ideala izango litzateke baina honek gastu handi bat eskatzen du. Bakoitzarentzako materiala beharko litzateke eta hau ezinezkoa litzateke. Luzaro Ikastetxea: Debako luzaro ikastetxea azpiegitura aldetik nahiko ongi dago hornitua. Haur hezkuntzan gela bakoitzak badu bere ordenagailua. Haurrek jolas libre nahiz gidatuan erabiltzeko aukera dute. Beraiek etxetik ekarritako DVD-ak erabiltzeko aukera dute eta bestalde urtxintxako CD-ak. Bertan arlo asko lantzen direlarik. Debako eskolan, haurrei ordu asko lagatzen zien ordenagailuak erabiltzen. Askotan irakasleak bere lana ordenagailuarekin ordezkatzen zuen. Adibidez berak ipuina kontatu beharrean ordenagailuan jarri eta ahots itsusi batek kontatzen zuen ipuina entzuten egoten ziren haurrak. Ez al litzateke egokiago izango irakasleak berak irakurtzea eta ilustrazioa pantailan jartzea?? Haurrek oso ongi erabiltzen dute sagua baina batzuk oraindik ez zuten behar bezala paper gainean margotzen. Ordenagailuan marrazkiak koloreen bidez margotzen baina paperean ez! Nire ustez eta oraindik ez dakit zer helburu lantzen diren. Zeren sormena behintzat ez!!! Ordenagailuan egiten diren artelan asko ezagutzen dut baina uste dut ez direla ahaztu behar folio txuria, guraizeak, rotuladoreak… Ez eta bakoitzaren mahaia, bakoitzaren letra… kaligrafia… nire ustez ordeangailuan egiten den lanak ez du pertsonalidaderik edo izaerarik. Bestalde esan behar dut, ongi dagoela ordenagailuak erabiltzea eta hauekin lanak egitea baina globazlizazio honek denak berdin izatera bultzatzen gaitu. Adibidez erosketak internet bidez egitearena ez zait bat ere gustatzen. Nahiago dut zorroa edo poltsa hartu eta leku fisiko batera joan erosketak egitea. Ikt-ak garrantzitsuak izan arren ez dugu abusatu behar eta tradizionala ere mantendu behar da eta gara soilik berrikuntzetan zentratu behar. Gauza zer da dena azkarrago egitea eta perfektoa, errorerik gabe!!! - Hiru ikastetxe Hauen egungo egoera aztertu ondoren honako ondorioetara iritsi gara: • Software denok berdina erabiltzen dugu. urtxintxa programak, paint, word... • Hardwarea eskolaren handitasunaren arabera handitzen da. • Luzaro ikastetxea sarean konektatua ez dagoen bakarra da. • Erabilera: Zurriola ikastolan, librea eta beste guztietan libre eta gidatua. • Jarduerak: denek antzekoak lantzen ditugu. • Irakasleak: IKTn trebatzeko ikastaroak. - Bukatzeko, azken fineko ondorioa: • IKTa eskoletara sartu direnetik erabilera handiegia ematen ari direla iruditzen zaigu eta irakaskuntza eta ikaskuntza tradizionala alde batera uzten dutela. Agian HHrako egokia al da metodoa? HHan zergatik bultzatzen da erabilera hau? txikitatik hasten badira hobeto barneratuko dutelako?

×