Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.
UNITATE DIDAKTIKOA[Escribir el subtítulo del documento]08/05/2013Egileak: TINPARTA HEGALARIAKAinhoa Eceiza, Aitziber Garcí...
2AURKIBIDEA:1.- Sarrera1.1.- Justifikazioa1.2.- Kokapena2.- Helburuak3.- Edukiak4.- Metodologia5.- Ebaluazio irizpideak
3HERRI KIROLAK1. SARRERA1.1.-JustifikazioaHerri Kirol terminoak Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren kirol desberdi...
4Planteatutako unitate didaktikoa gehienez ordu bateko lau saio izango dira etaikasgelan nahiz patioan burutuko dira. Kome...
5Psikologo kognitibo ugarik, ikaskuntza prozesuan ikasleari ematen dioteprotagonismoa eta horien artean, Bruner da aipagar...
65. EBALUAZIO IRIZPIDEAK:- Ikaslea ongi moldatu da talde lanean.- Ikasleak ariketetan parte hartu du.- Planteatutako buruk...
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa

706 views

Published on

  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa

  1. 1. UNITATE DIDAKTIKOA[Escribir el subtítulo del documento]08/05/2013Egileak: TINPARTA HEGALARIAKAinhoa Eceiza, Aitziber García, Saioa García eta Leyre Erviti.
  2. 2. 2AURKIBIDEA:1.- Sarrera1.1.- Justifikazioa1.2.- Kokapena2.- Helburuak3.- Edukiak4.- Metodologia5.- Ebaluazio irizpideak
  3. 3. 3HERRI KIROLAK1. SARRERA1.1.-JustifikazioaHerri Kirol terminoak Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren kirol desberdineiegiten dio erreferentzia: soka tira, harri jasotzea, sega jokoa … Guzti hauek gurekultur iragan eta arbasoekin dute lotura eta gehiengoa garai bateko eguneroko lanjarduerak dira, gaur egun aisialdira bideratu ditugunak. Beraz, Herri Kirolakhistorian zehar leku garrantzitsua bete dute gure kulturan eta dudarik gabe, euskalgizartearen ezaugarri berezi eta interesgarriak dira.Horregatik, gai aproposa iruditu zaigu, adimen anitzak lantzeko aukera ematenduelako. Kirola ezinbesteko jarduera da Lehen Hezkuntzan eta gainera, neskamutilek oso gustuko dute. Beraz, zergatik ez ditugu erlazionatzen jarduera fisikoaeta kulturaren ezagutza? Gai honek aukera aparta ematen digu modu aktibo etaludiko batean, ezagutza lortu eta burua martxan jartzeko.1.2.-Kokapena:Laugarren mailako gure ikasle taldea oso aktiboa da, beraien artean oso erlazio onadute eta ez dute ageriko arazorik. Jolas,orduan denak batera jolasten dute, berazez da inor baztertuta gelditzen. Hala ere, zenbait egunetan arazoak ikus daitezkeikasleen artean, Mikel eta Unai oso erraz haserretzen direlako, Uxuek jarreraoldarkorra du besteek berak arrazoia ez duela esaten diotenean eta Amaia osolotsatia denez, batzuetan negar egiten duelako. Baina ez dut uste arazorik izangoduzunik gela kontrolatzeko, orokorrean bata bestea errespetatzen dutelako, etagainera, beraien artean ere laguntzen direlako.Aipatzekoa da ikasgelan ikasle atzeratu bat daukagula, Jontxu. Jontxuk Down-sindromea dauka, beraz, ezingo ditu berak bakarrik bidalitako zenbait ariketa egin.Baina lasai, horretarako Ana daukagu, errefortzu irakaslea. Bera arduratuko daariketak moldatzeaz eta aparteko azalpenak emateaz. Horregatik, ez duzu arazorikizango berarekin. Hala ere, aipatu beharra daukat, errefortzuko irakasleak ez direlaohikoak, eta Ana momentu zehatz batzuetan egongo dela soilik. Beraz,gomendatzen dizut Anarekin hitz egitea,bere aholkuren bat jasotzeko-edo; zerenseguru asko zu arduratu beharko zara Jontxuz, gehien bat; irakasle bezala, gelakoikasleriaren aniztasunaz arduratu behar baitzara.
  4. 4. 4Planteatutako unitate didaktikoa gehienez ordu bateko lau saio izango dira etaikasgelan nahiz patioan burutuko dira. Komenigarria da, lehenengo klasekoariketak egitea eta azkeneko ariketak patioan egitea. Izan ere, lehenengo patioanegin behar diren ariketak egiten badituzte gero ikasgela barrukoak aspergarriakirudituko zaizkie, ez dituzte gogo berdinarekin egingo.2.HELBURUAK:-Taldean lan egitea; errespetua, lankidetza, elkarlana, elkar ulertzea eta abarbezalako printzipioak martxan jartzeko.-Zifra desberdinak ordenatzea, beren balio-maila zein den jakiteko (hau da zein denbestea baino handiagoa ala txikiagoa).- Landare desberdinen argazkiak behatzea,kolore, hosto, itsura eta formarierreparatuz.- Kirol desberdinak klasifikatzea, herrikoiak ala ez diren bereiziz.3.EDUKIAK:Kontzeptuzkoa: Zenbakien arteko eragiketak (gehiketak, kenketak, biderketak etazatiketak).Prozedurazkoa: Datu desberdinen antolaketa.Prozedurazkoa: Marrazkien bidezko buruketen ebazpena.Jarrerazkoa: Norberaren herriko ohiturak ezagutzeko interesa eta ikasgelakokideekiko errespetua.Jarrerazkoa: Parte hartze aktiboa eta motibazioa edozeren aurrean (ariketapraktikoetan, bertan egitekoetan, zailetan, errazetan, motzetan, luzeetan…)4.METODOLOGIA:Piaget-ek 7-11 urte bitarteko adinari operazio konkretuen aldia deitu zion etaetapa honetan, haurra arazo erreal eta konkretuei aurre egiteko gai da. Gainera,pentsaera itzulgarria eta sailkatzeko gaitasuna ditu. Gaitasun fisiko eta kognitiboengarapen honek jarduera ezberdinak burutzeko aukera ematen du eta kirola gaiaproposa izan daiteke biak batera lantzeko.
  5. 5. 5Psikologo kognitibo ugarik, ikaskuntza prozesuan ikasleari ematen dioteprotagonismoa eta horien artean, Bruner da aipagarriena. Jarduera sekuentzialhonetan, ikasleak izango du protagonismoa eta jarduerak haien jakin mina piztekomodukoak izango dira. Brunerrek zioen bezala, garapen kognitiboaren funtsezkohelburua, pertsonei munduaren eta errealitatearen eredu bat ematea da, bizitzakoarazoak konpontzeko balioko duena. Honela, jarduera hauek Brunerren etapasinbolikoan kokatuko lirateke, haurra munduan sinboloen bidez irudikatzeko gauzadenean.Beraz, Brunerren aurkikuntza bidezko ikaskuntzaren teoria jarraituz, zuk gidatubeheharko duzu aurkikuntza, neurri batean, eta ikasleek izango dute paper aktiboaeta protagonismoa. Ikasleen entseguak bide zuzenetik ez doazenean, zuk lagungarriizango zaien informazioa eman beharko diezu. Horrela, intuiziozko pentsamenduaagertuko da, auto-motibazioa garatuko da eta ikaslea izango da bere ikaskuntzarenarduradun.- Unitate didaktiko hau ikasgela barruan nahiz kanpoan (patioan) burutuko da.- Ariketa batzuetan, ikasleek banakako lana egingo dute; beste batzuetan, binaka;bestetan, hirunaka… eta talde handitan ere (adibidez, hamar pertsonako taldetan)bilduko dira ariketa hauek lantzeko.- Ariketa bakoitzari, gehienez, hamabost minutuko denbora emango diegu. Baina,hainbat ariketa denbora gutxiagoan egiteko gai izango direla uste dugu.- Baliabideei dagokionez, aipatzekoa da ikastetxeak baduela laguntza irakasleak,behar bereziak dituztenei laguntzeko. Materialari dagokionez, gure ariketakburutzeko material nahiko sinplea behar dugu: boligrafoa, papera, guraizeak, kolaeta margoa. Azken bi ariketetan ordea, material espezifikoagoa beharko dugu:zakuak, aulkiak, euskal musika CDa, kasetea eta kartulinazko zenbakiak.Aipatu dugun bezala, gure gelan Jontxu izeneko sindrome downeko mutiko batdago baina errefortzuko irakaslearen laguntzari esker, ez dago arazorik, beraarduratuko da Jontxuri behar duen laguntza emateaz.Ariketei dagokionez, Jontxuk gainontzeko ikasleen antzeko ariketak egingo ditubaina zenbait kasuetan ariketetako zatiak kendu edo ariketa burutzen lagundukodio bere irakasle bereziak.Ebaluazioa, errefortzu irakasleak eta klaseko irakasleak burutuko dute elkarlanean.Jontxuk lortu beharreko helburuak antzekoak izango dira baina beste aspektubatzuk kontuan hartuz eta modu malguago batetan.
  6. 6. 65. EBALUAZIO IRIZPIDEAK:- Ikaslea ongi moldatu da talde lanean.- Ikasleak ariketetan parte hartu du.- Planteatutako buruketak ebatzi ditu.- Buruketako datuak ordenatu ditu.- Ikasleak behar adina denbora hartu du ariketak egiterako garaian.- Ikasleak ez ditu bere ikaskideak molestatu ariketak egiterako garaian.- Gainontzeko ikasleekin iritzien elkartrukatzea egin du.

×