Korrikaren transbideak

324 views

Published on

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
324
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
24
Actions
Shares
0
Downloads
3
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Korrikaren transbideak

  1. 1. KORRIKAren TRANSBIDEAKKorrikaren transbideak hamaika izan daitezke. Korrika, gertaera garrantzitsua da               euskaltzaleontzat, batez ere Euskal Herrian, baina baita disporan ere. Eta inplikazio emozionala                     oso handia da. Faktore horiek joko zelai emankorra osatzen dute. Ez da audientziaren bila abiatu                           behar, urteetako lanketaren emaitza da, hortaz, abiapuntutik bertatik badago.Eta targeta zabala da > haur, gazte, heldu, zahar, gizon, emakume, ikasle, langile, langabetu....                         euskaltzale. Target hori segmentatu egingo da transmedia produktuak garatzean, hots,                 transmedia produktu zehatz baten garapenak berak segmentatuko du targeta. Esaterako,                 bideojoko bat plazaratuz gero, bere audientzia potentziala eta Korrikarena ez datoz guztiz bat,                       audientziaren zati bati bideratutako produktua izango da. Produktu batzuk audientzia jakin                   batentzako garatuko dira eta beste batzuk, beste segmentazio bat izango dute. Segmentazio                     hori kontuan hartzea komeni da ahalik eta euskaltzale gehienengana iristeko transbideak                   lantzeko.Halaber, Korrika berez da transmedia. Ekimen fisikoa da, 10 eguneko lasterketa eta parte hartze                         handia du ezaugarri. Aldi berean, euskararen aldeko festa erraldoi batekin hasi eta amaitzen da,                         maila handian (bere osotasunean) eta maila txikian (herriz­herri). Gainera, Korrika kulturalak                   hainbat ekimen paralelo gehitzen dizkio eta horrez gain, korrika txikiak, dispora, lehiaketak,                     publizitatea, erropak, webgunea, sare sozialak, bideoak, abestia... elementu ugari ditu                 dagoeneko.Guzti horiek transmedia kontzeptuaren betaurrekoak jantzita begiratu eta bide horretan                 proposamen berriak egitea du helburu txosten honek.“ Plataforma bakar batean soilik sartzen ez den mundu narratiboa da transmedia. Mundu                       narratibo horrek hainbat plataforma eta formatutan hedatzeko beharra dauka, istorioak                 berak hala eskatzen duelako. Transmediaren emaitza edota lorpena, narratiba osoa,                 sakona, integratzailea eta parte hartzailea izango da. ”Henry Jenkins­en Convergence Culture liburuan aipatzen den definizioa.Jenkins ‘transmedia storytelling’ terminoa hedatzearen arduraduna da.
  2. 2. 18. KORRIKA > TRANSMEDIA PROPOSAMENAK1­ BIDEOGINTZAKorrikak bideo asko sortzen ditu beti eta 18. edizio honetan are gehiago. Alde batetik, Korrikak                           berak sortzen dituen ikus­entzunezkoak daude eta bestalde, erabiltzaileek egiten dituztenak.                 Gero eta gehiago gara gure mugikorrarekin argazkiak atera eta bideoak grabatzen ditugun                     erabiltzaileak eta gehienok, sare sozialen bidez partekatzen ditugu irudiak. Beraz, aurten,                   norbanakoen argazki zein bideo produkzioa ikaragarria izango da eta sortze espontaneo hori                     bideratu eta 18. Korrikaren orbitan batzeko ahalegina egin beharko litzateke. Bide horretan,                     Youtube­ko ‘Korrika TBa’ kanala euskarri egokia da. Bertan, 18. Korrikak ekoitzitako bideo                     guztiak batuko dira eta noski, horiek sare sozialen bidez partekatuko dira. Aldi berean,                       erabiltzaileek sortutakoaren ohiartzuna egin beharko da sareetan. Social Media atalean aipatzen                   dira sare sozialetako estrategiarako proposamenak. Eta gauza bera argazkiekin, baina Youtube                   erabili beharrean aurreko edizioan bezala, Flickr erabilita.18. Korrikarako sortuko diren bideoak. Aurreko edizioetan egindakoak eta proposamen berriak                   batuta ageri dira:BIDEOKLIPAUrtero, Korrikaren kantuarekin bat bideoklipa ere grabatzen da. Aurtengo abestia Esne Beltza                     taldeak egingo du. AEKren ardura.DOKUMENTALAUrtero egiten den dokumental ofiziala. Aurrekoan Mondragon Unibertsitateko ikasleek egin zuten,                   aurten? AEKren ardura.DOKUMENTAL FALTSUAUrtero egiten den dokumentala erreala izan ohi da eta ez da inoiz fikzioa gehitu. 18. Korrikari                             fikzioa gehitzeko modua litzateke dokumental faltsua egitea.Gai posibleak: ‘Eman euskara elkarri’ leloa, euskara ikaslea aurtengo omendua, azken                   mezuarekin zerbait.BIDEO INTERAKTIBOAHartzailea pasibotasunetik ateratzeko modua da bideo interaktiboa. Bideoari play eman ondoren,                   istorian zehar, hainbat aukera burutu beharko ditu ikus­entzuleak. Oso ikusgarria da formula eta                       gainera, biralizatzeko aukera asko ditu.
  3. 3. Tankera honetako bideoak hainbat motatakoak izan daitezke, hona erreferentzia batzuk:● Aukera asko, gertaera asko : http://www.youtube.com/watch?v=eQtai7HMbuQedo orrialde honetako proiektuak http://interlude.fm/● Mapak : http://thewildernessdowntown.com/● Margotzeko aukera : http://theknightofwands.com/Bideo interaktiboetan, ohi bezala, istorioa da garrantzitsuena. Kontakizunak ikus­entzulea               hasieratik lotu behar du eta bideoaren aukerak oso ondo diseinatu behar dira aukeraketa                       dibertigarria izan dadin; arina, dinamikoa eta freskoa izan behar da produktua, ikus­entzunezko                     gynkana bat.Bideo berri bat sortu edo 18. Korrrikaren bideoklipa bera interaktibo bihurtu? Bideoklipak abesti                       bat dauka, hortaz, kantuaren letrak baldintzatzen du istorioaren osaketa. Horregatik eta produktu                     osagarriak sortze bidean, beste bideo bat sortzeko hautua egitea litzateke onena. Hori bai, bideo                         berri honen mezua ere 18. Korrikaren bera izango da: Eman euskara elkarri. Mezuaren                       promozio bideoa izan daiteke.Bideorako ideiak :● Omendua euskara ikaslea denez, euskara ikaslea protagonista hartuta osatu daiteke                 kontakizuna. Bere egunerokoan euskararen inguruan hartzen dituen erabakien inguruko               istorioa. Esaterako, hasieran hiru protagonista daude eta erabiltzaileak bat aukeratuko du.                   Edo protagonista bakarra baina hiru testuingurutan. Hasiera honek, behin bideoa                 amaituta hasierara joan eta beste bideak probatzeko grina eragingo du.● Korrika lasterketa bat denez istorioa oztopo lasterketa bat izan daiteke eta ikus­entzuleak                     protagonista lagundu beharko du. Esaterako, korrika bihar hasiko da eta lekukoaren                   zaindariari lapurreta egin diote, lekukoa bilatu beharra dauka, bidean hainbat oztopo.                   Lapurreta egin dionaren atzetik korrika irten eta hainbat erabaki eta gero lekukoa lortu.                       Edo bere ohean esnatzen da eta ez da lekukoa ageri. Atzera egin eta atzo zer egin zuen                               oroitu, nola azken momentuan berak galdu zuen, hortaz, hartzaileak bart gauekoa                   kamera arinean ikusi eta gero, protagonistak bart hartutako erabakia aldatu beharko du                     baina horrek, ondorengo erabakietan ere aldaketak eragingo ditu.Alde teknikoa : Ez dut tankera honetako euskarazko bideo interaktiborik ezagutzen, balego,                     gustora jasoko nuke erreferentzia. Interneten piskat saltseatu eta gero, teknikoki, garatzeko                   erraza dela deritzot. Flash formatua ekidinda, bideo interaktiboa garatzeko bi bide:● Youtube bidez : Youtube bideo plataformak bideo interaktiboak sortzeko aukera                 eskaintzen du. Gure azken produktuaren bideo pieza guztiak Youtube kontura igo behar                     ditugu lehenik eta behin denak bertan ditugula, euren arteko loturak egin.● Html5 formatura egokituta : Flixmaster erabilita. Html5­era egokitutako bideo interaktiboak                 
  4. 4. sortzeko tresna da, bere doako bertsioak aukera asko eskaintzen ditu.Kronograma :● Noiz publikatzeko? Urte hasieran, 2013ko urtarrilean. Horrela, bi hilabete izango ditu                   bideoak promoziorako. Data honen arabera zehaztu beharko dira aurretik eman                 beharreko pausuen epeak.● Urratsak:Bideoaren kontakizuna diseinatu + bideoaren egituraren storyboarda­ osatuGrabaketaEdizioaProbaNork egin dezake? :● Korrikaren bideoak aurreko urteetan nork sortu izan ditu? Horietakoren batek : Bideoklipa                     egiten dutenek? Spotak grabatzen dituztenek?● Hedabideren batek : Eitb? 11TB?● Unibertsitateko ikasleek : Multimedia komunikazioko ikasleek?● Profesionalek : Logela multimedia?2­ GamifikazioaIngurune ez ludikoetan joko mekanismoak aplikatzeari deitzen zaio gamifikazioa, hots, jokoaren                   ezaugarriak gure testuingurura, aplikaziora edota ekimenera pasatzea. Era horretan, gure                 langaiak jokoaren balore positiboak barnera ditzan: motibazioa, kontzentrazioa, esfortzua,               leialtasuna edo talde izaera kasu.Jokoak erakargarriak dira, asialdiarekin lotzen ditugu eta helburua denbora tarte on bat pasatzea                       izan ohi da. Izaera guztiz positiboa dute eta Korrika bezalako proiektu batek, potentzial handia                         dauka jokoaren esparruari etekina ateratzeko.Jokoak kasualak edo entretenigarriak izan daitezke, online edo offline, gazteei edo helduei                     zuzenduta egon daitezke; edota guztia nahas daiteke hibridazioaren bidetik. Esaterako,                 bideojokoen erabitzaile potentzialak gaur egun, gazteak direnez, gazteen konpromisoa eta                 inplikazioa, hots, engagement­a, areagotzeko tresna izan daitezke eta bide batez, bideojokoen                   merkatu zabalean hizkuntza gutxituen presentzia handituko luke tankera horretako produktu berri                   batek.BIDEOJOKOABideojoko batekin 18. Korrikak euskaltzaleon aisialdi digitalean lekutxo bat egingo luke eta era                       horretan, bideojokoen euskarazko eskaintzan bere aportazioa egin. Halaber, tresna honen bidez,                   
  5. 5. erabitzaileak Korrikarekiko lotura emozionala sendotuko du bere asialdian eta era guztiz                   ludikoan.Gaur egungo teknologiak nahi duzuna sortzeko aukera eskaintzen du eta bideojokoen esparrua                     etengabeko garapenean dago bide horretan. Garapenak eta bideojokoen tematikaren zabalpenak                 era guztietako jokoak plazaratu ditu azken aldian eta ondorioz, bideojokoen erabitzaileak ere gero                       eta gehiago dira.Korrikak ere bere ekarpena egin beharko luke esparru honetan, baina nola? Zer lortu nahi da                           bideojokoarekin? Erabiltzaileek ondo pasatzea? Elkarren artean, kolektiboki zerbait lortzea?               Euskara ezagutzen gozatzea? Helburua zehaztu behar da eta aldi berean, azken                   proposamenaren zailtasun teknikoa kontuan hartu, baita horren kostu ekonomikoa.Bideojokorako ideiak :● Interakzioa amu bezala erabili daiteke joko antzeko bideo pieza bat sortzeko. Teknikoki                     errazena litzateke. Bideo formatua izango luke eta Youtube bidez jokatuko litzateke, ez                     luke app­rik izango.Tankera honetako bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=QyQ1W5GD6D8Korrikara nola egokitu ideia? Esaterako... Non dago lekukoa? Non ikas dezakezueuskara? Bilatu Korrikaren adierazleak? Bilatu zure dorsala?● Lasterketa batean oinarritutako bideojokoa, herrien arteko edota partaideen arteko               lehiakortasuna bultzatuz. Mugikorretarako, ordenagailuetarako zein tablet­etarako         egokitutako bideojokoa litzateke. Garatzeko kontaktua : Delirium Studios­eko Arturo               Monedero. Momentuz lehen kontaktua egina dugu Delirium Studios­ekoekin baina ondo                 pentsatu behar da nola sintonian jarri bideojoko sinple hau eta gainontzeko euskarriak                     eta balore eta filosofia berbera mantendu. Abantailak: gazte jendea, teknologia eta                   euskara hirukotea batzea!Alde teknikoa : Azken produktuak baldintzatuko du alde teknikoa. Ez da gauza bera bideo                         interaktibo batean oinarritutako bideojoko bat gauzatzea edota ordenagailuetarako,             mugikorretarako edota tablet­etarako egokitutako bat sortzea.Kronograma :● Noiz publikatzeko? Gabonetan, urte hasieran?● Urratsak:Bideojokoa diseinatuBideojokoa produzituProbaNork egin dezake? :
  6. 6. ● Profesionalak beharko dira : Delirium studios?● Basquegame elkartean, bideojokoen enpresak biltzen dituen elkartean, hainbat enpresa               daude : http://www.basquegame.org/asociados/EUSKAL HERRIKO GYNKANAEuskal Herriko gynkana erraldoi bat egin daiteke 18. korrikan. Korrika Kulturalaren parte izango                       da, Euskal Herri osoan zehar jokatuko da eta hainbat osagarrik osatuko dute: parte hartzaileak +                           tokiko hedabideak + teknologia berriak. Lehiaketa bat izango da eta eskualdekako kanporaketak                     egingo dira, azken jokorako zazpi herrialdeetako ordezkariak lortzeko helburuarekin.Euskal Herri osoan zehar garatuko den jokoa denez, Korrikaren webgunean argitaratuko den                     informazioaz gain (argazkiak, bideoak, atal propioa ere izan dezake gynkanak), tokiko                   hedabideak inplikatu beharko dira.Parte hartzaile guztiek Korrikaren kamiseta soinean dutela jolastu beharko dute, horixe izango da                       baldintza bakarra. Horrela, kamiseten salmenta bultzatzen da eta jokoak zein Korrikak                   ikusgarritasuna irabazten dute.● Hasiera:Taldeak osatuko dira, euskaltegietatik edota herrietatik. Korrika Kulturalaren parte izango denez,                   agian herri batzuek interesgarritzat jo dezakete herriko gynkana osatzea. Hau da, euskaltegi                     batzuetan talde bat baino gehiago egongo da edo herriko elkarteek parte hartzeko gogoa izan                         dezakete. Horrela izanez gero, lokalki ere gynkana txikiak antola daitezke eta festa giroko joko                         horietatik aterako da herriaren ordezkaria izango dena.Lehen fase honetan eskualdekako kanporaketan lehiatuko diren herrietako taldeak osatu beharko                   dira. Osaketa horretarako herriko gynkanak egiten baldin badira, herri bakoitzak antolatuko du                     berea bere erara: herri kirolak, dantza, ur jokoak, bertsoak...● Eskualdekako kanporaketak:Eskualdekako kanporaketak, eskualdearen arabera, egun osoko festa bihur daitezke.               Kanporaketa horietan, eskualde bakoitzak bere jokoak plantea ditzake eta modu horretan tokiko                     errealitatera egokitutako gynkanak sortuko dira. Hala ere, teknologia berriekin lotutako probaren                   bat gehi daiteke kanporaketa guztietan, esaterako QR kodeekin lotutako probaren bat, errealitate                     areagotua, geolokalizazioa...● Azken jokoa:Azken jokoan parte hartuko duen talde bakoitzak bere aurkezpen bideoa bidali beharko du,                       
  7. 7. mugikorrarekin grabatutako pieza izan daiteke eta talde guztien bideoak Korrikaren webgunean                   izango dira ikusgai.Azken jokoa dagokion espaziora egokituta diseinatuko da eta teknologia berriak erabiliko dira                     bere diseinuan. Altxorraren bila edo orienting tankerako jokua izango da.Behin jokoaren amaierara iritsita, ezinbesteko galdera, eta zein da saria? Taldeka jokatuko                     denez, talde osoarentzako saria izan beharko da. Demagun, bazkari bat, egonaldi bat... Edo                       bestela saria Korrikan baliotsua den zerbait izan daiteke, esaterako, hurrengo edizioko lehen                     kilometroa korritzea edo azkena...Kronograma:Kronograma zehazteko, lehenik eta behin azken jokoaren eguna definitu behar da. Korrikaren                     azken eguna izan daiteke, Baionan. Baina agian, egun horretan lan nahikoa izango da gainera,                         gynkana ere gehitzeko. Dena dela, azken data horren arabera zehaztuko dira kanporaketak eta                       herriz herriko jokoak.Hori bai, azken jokoaren diseinua, gynkana hasi baino lehen aktibatu beharko litzateke.Nork egin dezake? :Herrietako euskaltegiak arduratuko lirateke herriz herriko eta eskualdekako kanporaketetaz. Eta                 azken jokoa era AEKren ardura izango litzateke.Jokoa diseinatzeko lan talde bat osatu beharko da eta aldi berean, Euskal Herriko gynkanak                         ahalik eta ohiartzun handiena izan dezan, burutzen diren ekintza guztiekin batera, hau ere,                       Korrikaren komunikazio kanpainan sartu beharko da.LEHIAKETAKLehiaketak parte hartzea eta inplikazioa bultzatzen dituzte eta aurreko edizioko esperientziak argi                     adierazi zuen, Korrikak baduela euskaltzaleen parte hartzea bultzatzeko eta bideratzeko                 potentziala.● Euskalaklip : berriz egingo da?● Euskalaketa : berriz egingo da?● Lipdub lehiaketa : aurten lipdub lehiaketa proba daiteke, taldekako mobilizazio handiak● Flashmob lehiaketa : aurten flashmob lehiaketa proba daiteke, taldekako mobilizazio                 handiak3­ CROWDFUNDINGCrowdfunding azken aldian bogan dabilen terminoa da baina funtsean, Euskal Herrian                   
  8. 8. aspaldidanik egin izan duguna besterik ez da: proiektu zehatz baten aldeko dirua batzeko sare                         bat osatzea, auzolanean burututako finantzazioa.Aldagai berritzailea Internet da. Sareak, diru bilketa erraztu eta esponentzialki hedatzen du.                     Korrikak ere bide garaikide hau aprobetxatu beharko luke, kilometro fisikoak saltzeaz gain,                     kilometro birtualak ere saltzeko eta modu horretan, finantzazio bide berriak irekitzeko.RUNFUNDINGHitz joko bat eginda izena egokitu dakioke formulari baina nolanahi, Korrikaren webgunean                     kokatu beharko litzateke kilometro birtualak erosteko ataria. Eta noski, kilometro birtualen                   salerosketaren publizitatea egin norbanakoak inplikatzeko.17. Korrikan abiatutako Ziber Korrikari, edizio hartan izandako esperientzia oinarri beste buelta                     bat eman dakioke agian.Korrikaren kilometro fisikoak elkarte, talde edota izaera kolektibodun multzoen izenean erosi ohi                     dira. Kilometro birtualak aldiz, norbanakoaren izenean erosteko proposamena izango dira. ‘Erosi                   zure kilometroa!’. Kilometro bakoitzari prezio bat ezarri ahal zaio edo bakoitzari libre utzi bere                         ekarpena. Eta erronka modura plantea daiteke; hasierakoa aurtengo Korrikaren kilometro                 kopurua izatea litzateke logikoena.Dirua jasotzeko hainbat modu daude: banketxean diru sarrera burutzea (ez da erosoena                     erabiltzaileentzat) edota internet bidezko ordainketa esaterako.Kilometroak erosi dituztenei nolabaiteko ordaina, esker ona edota saria emateko zerbait pentsatu                     beharko litzateke. Ideiak: euren izenak zerrendatzea, ordainketa egiterakoan argazki bat                 bidaltzeko eska daiteke eta euren argazkiarekin mosaiko erraldoi bat egin daiteke (behin korrika                       amaituta etxean jasoko dutena edo ez, pantailan bistaratuko dutena eta listo).Azken edizioan ziberlekukoa erabili zen ziber korrikaren lotura bezala eta Internet bidez Korrika                       mundu zabalera hedatzeko aukera dagoenez, mapa interaktibo batean kokatu ziren ekarpenak.                   Mapa oso elementu ikusgarria da.KORRIKA LAGUNTZAILE TXARTELAAurreko puntuan aipaturiko kilometro birtualen salmenta Korrika laguntzaile txartelaren antzeko                 ekimena da. Norbanakoei zuzendua dago eta ekimena diruz laguntzen dutenek, trukean, zerbait                     jasotzen dute.Azken edizioan legez, aurten ere, Korrika laguntzaile egiteko aukera webgunean txertatu beharko                     litzateke.
  9. 9. FINANTZIAZIO GAMIFIKATUAHelburua dirua lortzea izan arren, diru bilketa era ludiko batean egin daiteke joko baten bidez.                           Ideiak :● Euskal tonbola antzeko bat online● Porra birtual bat● Apustuak online● Galdera bidezko jolasa/proba : Tankera honetako galderak... 18. Korrikako mezua nork                   irakurriko? Zenbat pauso ditu ibilbide osoak? Zenbat korrikalari bilduko dira Bilbon,                   Amezketan, Trebiñun...? Osatu bertsoa ‘eman euskara elkarri’ azken esaldia izanda...4­ MOBILIZAZIOAKKorrika berez da mobilizazio erraldoia Euskal Herri mailan. Daukan mobilizazio potentziala                   probestuta lasterketa baino lehen indar erakustaldi erraldoi bat burutu daiteke. Demangun                   Durangoko azokan.LIPDUB/FLASHMOBBiek inplikazio sozial eta parte hartze handia dituzte ezaugarri. Eta biak bideo euskarrian                       jasotzen dira gero sarean elkarbanatzeko.Euskal Herri mailan erreferentziala izango den mobilizazio erraldoi bat burutu daiteke. Aurretik                     ongi diseinatua, deialdi zabala landuz, euskara elkarri emateko elkarretaratze handia izan dadila.                     Motorrak berotzen hasteko abiapuntu zinez ikusgarria litzateke.5­ PUBLIZITATEAPublizitatea euskarri askotan gauzatuko da ohi bezala: Kartelekin, markesinetan, egunkarietan,                 interneten, irratian, telebistan, produktuetan eta produktuak erabilita (Baque, Eusko Label,                 Kaiku...)... Aurreko edizioetan lan egindako bideei aurten osagarri berri bat gehitu beharko                     litzaieke: webgunea. Korrikaren webgunearen publizitatea egin beharko da, webgunea izan dadin                   gertatuko den guztiaren isla eta ondorioz, erreferentzia nagusia. Beraz, iragarki guztietan                   sartzeaz gain, egun bogan dauden QR kodeak erabili daitezke:● QR kodeak : Kodeak erabiltzailea webgunera bideratuko du (edo erabakitzen den lekura,                     atal zehatz batera, bideo batera...). Komunikazio kanpainaren hasiera, webgunea               ezagutzera emateko QR kodedun pegatinak itsatsi daitezke han hemen.               Diseinudeigarriarekin eta zehatz methaz zer den azaldu gabe, iradokiz.
  10. 10. 6­ WEBGUNEAOrain artekoa erakusleiho hutsa izan da, aurten pauso bat aurrera egin behar da. Webgunea                         Korrikaren jarraitzaileentzako erreferentzia bihurtu behar da eta parte hartzaileek argzkiak,                 bideoak eta iruzkinak elkarbanatzeko plaza izan behar da. Ezinezkoa da Korrikaren inguruan                     Interneten sortuko diren elkarrizketa edota eduki guztiak Korrikaren atarian zentralizatzea baina                   orriak, hortarako aukera eskaini behar du eta interakzioa bultzatu, errreferentzia berau izan                     dadin.18. Korrikaren islada izan behar du webguneak, hots, osotasunaren ispilu. Korrika kulturala,                     Korrika txikiak, lasterketa, jolasak, bideoak, kantuak, argazkiak, denda, ziber korrika... eta horrez                     gain, jarraitzaileentzako plaza.Web gunean kokatu nahi den guztiaren zerrenda egin beharko da hasteko, atalak definitu,                       lehentasunak zehaztu eta horri forma eman; hots, informazioaren arkitektura definitu.Atal bereziak:● Erabiltzaileen atala : erakusleihotik webgune kolaboratibo, ireki, parte hartzaile eta                 interaktiborako jauzia egiteko ezinbestekoa da jarraitzaileei parte hartzeko bideak               eskaintzea. Oinarrizko hiru bide:○ Iruzkinak : Jarraitzaileen mezuak jasotzeko, beraien arteko elkarrizketak sortzeko,               edukien inguruko iritziak batzeko, elkartasun mezuak uzteko... iruzkinak lagatzeko               bidea ireki behar da.○ Argazkiak : Jarraitzaileek argazkiak bidaltzeko modua eskaini behar da. Korrikak                 Flickr kontua izango du, hortaz, egokiena erabiltzaileen argazkiak Flickr kontu                 horretara bideratzea litzateke; horrela, material grafiko guztia plataforma             bakarreran zentralizatuko baita.○ Bideoak : Jarraitzaileek bideoak bidaltzeko modua eskaini behar da. Korrikak                 Youtube kontua izago du, beraz, argazkiekin bezala, kasu honetan ere, Youtube                   kontuarekin lotzea ltzateke logikoena. Horrela, material guztia leku berean               kokatzen da eta sareko beste tresna bat izaterakoan gure webgunean material                   gutxiago kokatuko da eta pisu gutxiago izango du, nabigazioa azkarragoa izango                   da.** Erabiltzaileen bideo eta argazkiak jasotzeko bideak : e­posta bidez, web formulario baten                       bitartez, erabiltzaileak erregistratzeko aukera eskainiz... egokiena zein den aztertu behar da.● Mapa interaktibo baten bidez lasterketa jarraitzeko aukera : mapan zehar nabigatuta,                   
  11. 11. erabiltzaileek, Korrikak edota hedabideek ateratako argazki eta bideoen bidez               lasterketaren nondik norakoak jarraitzeko aukera.● Bloga edota bideobloga : euskara ikasleek, antolatzaileek eta parte hartzaileek edukiak                   sortu eta elkarbanatzeko leku/modua. Blog autore (blog bat baino gehiago) edo post                     autore (blog bakarra, autore bat baino gehiago) bakoitzak bere informazio pertsonala eta                     euskara ikasteko arrazoiak zein helburuak aipa ditzake eta nola daraman, bizi duen                     ikasketa prozesua nolakoa den. Bideo post horiek TBrako eguneroko saioan ere erabili                     daitezke.● Ekimen berezien araberako atalak : aurtengo edizioan burutuko diren ekimen berriek                   edota bereziek atal propioa izan beharko lukete, bisibilidadea emateko eta                 ezagutarazteko.KORRIKA APP­aMugikor eta tablet­etarako app­a, android zein IOS sistemetara egokitua. Bertan minutuz minutu                     lasterketa jarraitzeko aukera eskaini daiteke, informazio osagarria: historia, leku interesgarriak,                 herrietako ekimenak...7­ SOCIAL MEDIA ESTRATEGIAKorrikaren azken edizioan, hamazazpigarrenean hain zuzen, sare sozialen aldeko apustua egin                   zen lehen aldiz. Lehen esperientzia hartan, social media estrategiak ezaugarri hauek izan zituen:● Webgunea izan zen oinarria. Webgunean publikatzen zen eta gero, sare sozialen bidez                     zabaldu.● Edukiak webgunean publikatzeko hainbat tresna sozial erabili ziren:○ Youtube, bideoak○ Flickr, argazkiak○ Livestream, zuzeneko streamingak● Interakziorako aukeratutako sare sozialak : Facebook eta Twitter. Bi sare horietara                   informazioa era automatizatuan gehitzen zen (salbuespenak bideoak) eta bide hau egiten                   zuen : Webgunea > Facebook > TwitterWebgunean publikatzen den guztia sare sozialetan barreiatu behar da, noski, weba delako                     erreferentzia bezala saldu nahi duguna eta beraz, gure jarraitzaileak bertara bideratu nahi                     ditugulako baina sare sozialetako publikazioa ez da automatizatu behar!! Horrek lana erraztu eta                       azkartzen du, egia da, baina edukiari balioa kentzen dio ez baita sarrera dagokion mediora                         pertsonalizatzen eta errentagarritasuna galtzen da.Sare sozial bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta horiek kontuan hartzea ezinbestekoa da bertan                       
  12. 12. aritzeko. Esaterako, Facebook sarean egunean 4 eguneratze baino gehiago egitea gehiegizkoa                   da eta Twitter­en aldiz, 4 gutxi dira. Halaber, eduki bera ez da modu berean partekatuko bietan,                             bakoitzak bere berezitasunak izango ditu.Sare sozialetan aritzeko estrategia bat definitzea ezinbestekoa da.Lehenengo erabakia : zein sare sozialetan arituko gara? Zertarako erabiliko dugu sare bakoitza?Korrika 18k izango dituen elementu guztiak aurreikusi behar dira sareak erabakitzeko eta                     estrategia definitzeko. Behin sareak aukeratuta, bakoitzean aritzeko estrategia definitu behar da.                   Estrategia horrek, komunikazio kanpainak lez, bere faseak izango ditu. Ez da berdin publikatuko                       Korrikan zehar, lehenago edo beranduago. Hortaz, denboran zehar hainbat estrategia aplikatuko                   dira, bakoitza bere helburuei lotuta.Aurten aplikatzeko oinarrizko irizpideak >Prozesua ez automatizatuSareak aukeratu eta horien ezaugarrietera egokituElementu guztiak kontuan hartuta, social media estrategia egoki bat definitu

×