Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.
Azaroaren 13, 14 eta 15ean, Tolosan, energia
berriztagarriei buruzko jardunaldiak izan dira, Topic
Museoan.
Azaroaren 15ea...
Hizlariak:
Peio Intsausti, (Enedorm)
Imanol Etxebarria, (Argisun)
Xabier Dorronsoro, (Ixatu)
Alberto Bezunartea, (Goiener)...
Peio Intsausti, Enerdom


Hasteko energiaren inguruko prezioak nola sortzen diren azaldu zuen eta hauek
aurten hiru aldiz...
Fakturaren osagaiak
Ikusi ezin dena: energiaren kostuak, peajeak, komertzializazio marjenak eta gainerako
estrukturek ( garraioa…) osatzen dut...
Tarifak





Gehienok TUR izeneko tarifa bat izateko eskubidea dugu, Europak inposatzen
duena, gu enpresa handietatik ba...
Energiaren jatorria



Gaur egungo merkatu liberalizatuan, orduro aldatzen da energiaren
prezioa eta energia hau ikatzeti...
Energiaren banaketa





Etxeetan erabiltzen dugun energiaren zati
handiena etxea eta ura berotzen erabiltzen
da, sukald...
Aholkuak



Amaitzeko eman zituen
aholkuak honakoak izan
ziren: energia
berriztagarriak lantzen
dituzten komertzialen
ald...
Imanol Etxebarria, (Argisun)
Eguzki-energia fotovoltaikoa eguzki izpiak erabiliz sortutako energia
elektrikoa da. Energia ...
Imanol Etxebarriak energia fotovoltaikoaren definizio bat eman ondoren,
instalazio fotovoltaikoak jartzeko zailtasunak aza...
Azkenik, energia berriztagarriek zituzten dirulaguntzak izoztu zituzten oztopo
ugari jarriz. Energia mota hau, diru lagunt...
ARGISUN ENPRESA

Argisun enpresaren jarduera nagusia "giltza eskura" eguzki instalazio
fotovoltaikoen (sare bidez eta isol...
Xabier Dorronsoro, (Ixatu)
Xabier Dorronsorok, IXATU enpresako ordezkariak, erreforma energetikoaren
eragin kaltegarriei b...
Lapurreta honen ondorioak gehien bat
eta batez ere denbora laburrean
fakturan antzeman dira. Zergak hankaz
gora jarri ditu...
Alberto Bezunartea, (Goiener)
Goiener-en helburua irabazteko asmorik gabeko kooperatiba bilakatzea da,
zeinean %100ean ere...
Nondik dator Goienerren elektrzitatea?
Jatorriaren berme-ziurtagiria aintzat hartuta hasiko du Goiener-ek elektrizitate
be...
GOIENER
Bere proposamena honelakoa izan zen, energia fotovoltaikoaren bidez energia
lortzea. Horrez gain, fotovoltaikoa et...
ELKARRIZKETA

https://www.youtube.com/watch?v=UZ9Q1GBi9uE

Hizlariak
Nolatan sortu zenuten enpresa?
(IXATU)
Bere nagusiek zalantza batzuk zituzten energiaren inguruan eta ikusi zuten
horren i...
Eskola baterako zein izango litzateke berokuntza sistemarik onena?
(GOIENER)
Mix moduko sistema bat proposatuko nuke nik e...
Energia berriztagarrien inguruan egin diren murrizketek eragin al
dizuete?
(GOIENER)
Dudarik gabe, murrizketek eragin egit...
FAKTURAREN INTERPRETAZIOA
(TOLOSALDEA GLHko IKASLEAK)
https://www.youtube.com/watch?v=Y6eOxFXkHLE

Hasiera
Egileak
•
•
•
•
•
•
•
•

Aitor Erauskin
Inhar Esnaola
Julen Garcia
Armintz Gorrotxategi
Aritz Iraola
Iñigo Puerta
Ane Urre...
Energia jardunaldiak 2013 tolosa orixe
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

0

Share

Download to read offline

Energia jardunaldiak 2013 tolosa orixe

Download to read offline

Tolosako I. Energia Jardunaldiko hitzaldiari buruzko lana

  • Be the first to like this

Energia jardunaldiak 2013 tolosa orixe

  1. 1. Azaroaren 13, 14 eta 15ean, Tolosan, energia berriztagarriei buruzko jardunaldiak izan dira, Topic Museoan. Azaroaren 15ean Orixe ikastetxeko ikasle batzuk bertan izan ginen eta horietako zortzi ikaslek erreportaje hau egin dugu. Egun horretako gaia “Indarrean dagoen eredu energetikoa eta alternatibak” izan zen eta, gainera, “Argi indarraren fakturak interpretatzeko tailerra” antolatu zuten Tolosaldea ikastetxeko ikasleek. Hizlariek energiaren inguruan dagoen negozioa jendeari azaltzea izan zuten helburu.
  2. 2. Hizlariak: Peio Intsausti, (Enedorm) Imanol Etxebarria, (Argisun) Xabier Dorronsoro, (Ixatu) Alberto Bezunartea, (Goiener) Moderatzailea: Jokin Aldazabal
  3. 3. Peio Intsausti, Enerdom  Hasteko energiaren inguruko prezioak nola sortzen diren azaldu zuen eta hauek aurten hiru aldiz igo direla gogoratu zuen. Ondoren, ideia bat egiteko, Europako hainbat herrialderen energiaren prezioaren igoera agertzen zen grafiko bat erakutsi zigun eta bertan Espainiako energiaren prezioek izandako igoera eta prezio altuak nabarmendu zituen. • • • • Frantzia gorria Espainia horia Alemania berdea ErresumaBatua morea 
  4. 4. Fakturaren osagaiak
  5. 5. Ikusi ezin dena: energiaren kostuak, peajeak, komertzializazio marjenak eta gainerako estrukturek ( garraioa…) osatzen dute.
  6. 6. Tarifak   Gehienok TUR izeneko tarifa bat izateko eskubidea dugu, Europak inposatzen duena, gu enpresa handietatik babesteko. Hauez gain, beste tarifa batzuk ere badaude: residentziala, komertziala, industriala… Halere, TUR da gutxien erabiltzen den tarifa, izan ere, tarifa hau duten familiek ezin dute 10kw-tik gorako potentziarik izan etxeetan.
  7. 7. Energiaren jatorria  Gaur egungo merkatu liberalizatuan, orduro aldatzen da energiaren prezioa eta energia hau ikatzetik, gasetik eta zentral nuklearretatik dator gehienbat. Energia berriztagarrietatik lortzen dugun energia kopurua baxua da.
  8. 8. Energiaren banaketa   Etxeetan erabiltzen dugun energiaren zati handiena etxea eta ura berotzen erabiltzen da, sukaldean ondoren eta argiztapenean gutxien. Etxetresnetan gehien gastatzen duen gailua hozkailua da, egun osoa piztuta ematen duelako.
  9. 9. Aholkuak  Amaitzeko eman zituen aholkuak honakoak izan ziren: energia berriztagarriak lantzen dituzten komertzialen alde apustu egitea eta energia tentuz gastatzea.
  10. 10. Imanol Etxebarria, (Argisun) Eguzki-energia fotovoltaikoa eguzki izpiak erabiliz sortutako energia elektrikoa da. Energia berriztagarria da. Zelula fotovoltaikoa da energia ekoizpen honen oinarria. Gaur egun, eguzki-energia fotovoltaikoak funtzio garrantzitsua betetzen du garapen iraunkorrerako bidean. Energia garbia da, ez du zaratarik sortzen, ez du berotegi-efektuko gasik isurtzen, eta aplikazio bakanetarako nahiz energia elektrikoko sarea energiaz hornitzeko erabil daiteke. Egungo merkatu fotovoltaikoak sistema fidagarriak eskaintzen ditu. Dena den, haren kostua ez da lehiakorra oraindik ere, elektrizitatea ekoizteko gainerako iturriekin alderatuta. Hortaz, ezinbestekoa da sistema horien kostua nola edo hala murriztea. Hizlariak
  11. 11. Imanol Etxebarriak energia fotovoltaikoaren definizio bat eman ondoren, instalazio fotovoltaikoak jartzeko zailtasunak azaldu ditu. Gaur egungo merkatua kontuan hartuta ez da batere erraza horrelako instalazio bat norberak bere etxean jartzea. Instalazio hauen helburua, eguzki energia erabiliz etxeko energia beharrak asetzea da. Hasiera batean energia fotovoltaikoak bultzada handia jaso zuen Europan zehar. Garai batean sortzen zen elektrizitate guztia saldu egin behar zen (pertsona bakoitzak sortzen zuena). Geroago autokontsumoaren joera sortu zen, hau da, norberak ezarritako instalazioen bidez, energia lortzea norbere etxerako. Hizlariak
  12. 12. Azkenik, energia berriztagarriek zituzten dirulaguntzak izoztu zituzten oztopo ugari jarriz. Energia mota hau, diru laguntzarik ez izateaz gain gobernuen aldetik, ordaindu ere egin behar da norberak sortutako energia sare elektrikora sartzeko. Joera honi peaje de respaldo ere esaten zaio. Peaje de respaldo honen helburua erabiltzen ez duzun energiarengatik ordaindu behar duzun zerga da. Imanol Etxeberriak ondorio argi bat jarri zien gaur egungo oztopo eta zerga guztiei: instalazio fotovoltaikoak jartzeak oztopo gehiago dituela laguntzak baino. Hau aldatu beharrean dago, oztopo gutxiago egon beharko lirateke eta diru laguntza gehiago. Hizlariak
  13. 13. ARGISUN ENPRESA Argisun enpresaren jarduera nagusia "giltza eskura" eguzki instalazio fotovoltaikoen (sare bidez eta isolatuak), biomasen, termikoen eta geotermikoen proiektuak gauzatzea da. Energia berriztagarriak baliatuz beste soluziobide batzuk ere eskaintzen dituzte: mini-eolikoa, mini-hidraulikoa, mikro-kogenerazioa eta aerotermia Hizlariak
  14. 14. Xabier Dorronsoro, (Ixatu) Xabier Dorronsorok, IXATU enpresako ordezkariak, erreforma energetikoaren eragin kaltegarriei buruz hitz egin zuen. Honen iritziz, erreforma hau lapurreta hutsa da eta kaltegarria ekonomia eta naturarentzat. Lapurreta dela dio, izan ere, nahiz eta Eurpatik autokontsumoa eta energia berriztagarriak bultzatu dituzten, Espainiako estatua, erreformaz erreforma, sektore hau baztertzen saiatu da. Bere iritziz, estatua erosita dago, eta negozio hau bost empresa nagusien artean kontrolatzen dute (oligopolioa). Hizlariak
  15. 15. Lapurreta honen ondorioak gehien bat eta batez ere denbora laburrean fakturan antzeman dira. Zergak hankaz gora jarri dituzte izugarri garestituz. Gainera, energia berriztagarriak erabiltzeko eragozpenak besterik ez dute jarri, konpetentzia baztertuz. Erreforma honen eragina erretroaktiboa da, legea atera baino lehenagoko instalazioei ere eragiten die. Honegatik izango ez balitz, Espainia berriztagarrien potentzia nagusienetako bat izango litzateke, Espainiak eguzki, haize eta kosta kilometro asko dituelako. Zoritxarrez, oligopolioa osatzen duten zenbait enpresak herrialdetik kanpo inbertitzen dute energia berriztagarrietan, baina Espainian oztopoak jartzen dituzte. Alde ekologikotik, izugarrizko xahutzea iruditzen zaio eta gainera planetari kalte egiten dio. Momentu honetan kontra egiteko daukagun modu bakarra optimizatzea dela dio. Hau da, energia ahal den eraginkortasun handienez erabiltzea. Hizlariak
  16. 16. Alberto Bezunartea, (Goiener) Goiener-en helburua irabazteko asmorik gabeko kooperatiba bilakatzea da, zeinean %100ean eredu berriztagarria lortzen lan egiteko eta gaur egungo eredu energetikoa aldatzeko desira duten milaka pertsona biltzen diren. Gutako bakoitzak kopuru txiki bat inbertitzen badu iturri berriztagarrietatik (biogasa, eguzkitikoa, haizebidezkoa, e.a.) sorkuntza proiektuak abian hastea posible da. Goiener-ek etorkizunerantz bide egitea ahalbidetzen duen erreminta izan nahi du. Goienerren abantailak: Pertsona guztiek parte har dezakete eta jatorri berriztagarria duen energia eskuragarri eduki dezakete. Ekonomia iraunkorra garatzeko proiektu berriztagarrietan zuzenean iker dezakete. Hiritarren parte hartzearen eta berriztagarrien aldeko mugimendu soziala da. Kide kontsumitzaileek kontsumitzen duten beste energia berriztagarri sortzeko helburua dute. Hizlariak
  17. 17. Nondik dator Goienerren elektrzitatea? Jatorriaren berme-ziurtagiria aintzat hartuta hasiko du Goiener-ek elektrizitate berdearen merkaturatzea. Prozesuak, beraz, eredu honi jarraituko dio: Enpresa honek merkatuan erosiko du bazkideek kontsumitzen duten energia elektrikoa.Aldi berean kooperatibak energia berriztagarria, soilik, ekoizten dutenen jatorriaren berme-ziurtagiriak eskuratzen ditu. Honi dagokion sare elektrikoa erabiliko du eta erabiltzeagatik ordainsaria ordaindu beharko du, bazkideen fakturan islatuko den kontzeptua, alegia. Aldi berean, energia sortzeko proiektu txikiak garatzeko honako lau arlotan lan egiten du: Biogasa, fotovoltaikoa, eolikoa eta biomasa. Haien helburua, jabetzakoak diren proiektu berriez bazkideen elektrizitate eskaera %100ean asetzea da. Hizlariak
  18. 18. GOIENER Bere proposamena honelakoa izan zen, energia fotovoltaikoaren bidez energia lortzea. Horrez gain, fotovoltaikoa etxe-bizitzen gainean jartzea lur berriak erabili gabe. Hhonen arrazoia oso sinplea da: eraikinen gainean leku ugari dago energia fotovoltaikoa aprobetxatzeko, eta lur berri guztiak beste proiektu berriztagarriak sortzeko erabil daitezke. Aukera bideragarriak: hainbat energia kentzeko bide ezberdinak daude, estatuaren joko zikinetik kanpo; Goiener hauetako bat da. Kooperatiba honetan etekinak lortu eta proposamenak egitea bezeroenesku uzten du (prezioa jaitsi fakturetan, beste energia berriztagarrietan inbertitu…). Erabaki guztiak bazkideen botoen arabera hartzen dira demokrazia erabilita. Horrez gain, hainbat bazkide laguntzailerekin elkartzen dira. Orio,Oñati eta beste zenbait herrik ere hartzen dute parte. Hauen hainbat jendeari informazioa ematen ari zaie. 1000 bazkidetza lortu nahi ditu urtebetean eta momentuz 800 bat bazkide baditu. Hizlariak
  19. 19. ELKARRIZKETA https://www.youtube.com/watch?v=UZ9Q1GBi9uE Hizlariak
  20. 20. Nolatan sortu zenuten enpresa? (IXATU) Bere nagusiek zalantza batzuk zituzten energiaren inguruan eta ikusi zuten horren inguruan lana sor zitekeela. Bera, berriz, enpresan sartu zen gustatzen zitzaion gaia zelako eta alde ekologiko eta iraunkortasunetik etorkizuna izan zezakeela uste zuelako. (GOIENER) Ingurumenarekin konprometitutako zenbait pertsona batu ziren eta kooperatiba hau sortu zuten. (ENERDOM) Energiari buruzko ingeniaritza bat egin zuen eta aholkularitza enpresa bat sortzea erabaki zuen, krisi garaian beharrezkoak direlako. Zer bezero mota izaten dituzue? (IXATU) Enpresa pribatu, publiko eta etxe partikularretan egiten dute lan, nahiz eta administrazio publikoarekin zaila den diru kontuagatik. Hala ere, lan ugari daukate. (GOIENER) Etxe partikularretan egiten dute lan gehienbat eta zenbait udaletxerekin hasi berri dira lanean. Zenbait enpresa txikirekin egiteko asmoa ere badute. (ENEDORM) Orokorrean partikularrekin eta enpresa txiki batzuekin egin ditu saiakerak. Urte bat daramatenez ezin izan dute askorik egin. Garaje handiei eta hotelei eman dizkie aholkuak, adibidez. Hizlariak
  21. 21. Eskola baterako zein izango litzateke berokuntza sistemarik onena? (GOIENER) Mix moduko sistema bat proposatuko nuke nik eta isolatzea ere oso garrantzitsua da. (ENEDORM) Etxebizitza handi bat bezalakoa denez, energia asko gastatuko du berotzen, baina batez ere berokuntza sistema on bat baino hobea izango litzateke isolatze egoki bat. (IXATU) Argiteriaren inguruan ere aldakuntza dezente egin daitezkeela esan daiteke, izan ere, fluorestzenteak eguraldi ona edo txarra izan potentzia maximoan egoten dira eta klaseko argi guztiak egoten dira piztuta. Isolatzeak ere beroketari dagokionez garrantzi handia dauka, izan ere, askotan anaia txiki baten moduan hartzen den berokuntza sistemak baino garrantzi handiagoa du ia.
  22. 22. Energia berriztagarrien inguruan egin diren murrizketek eragin al dizuete? (GOIENER) Dudarik gabe, murrizketek eragin egiten digute. (IXATU) Esate baterako, gure bezero batek bere arbasoek utzitako baliabide ugari zituen energia berriztagarriekin lan egiteko, baina berandu xamar ibili zenez, orain oztopo asko dauzka baliabide horiek aprobetxatzeko. Izan ere, nahiz eta autokontsumorako izan, esan daiteke zigortuta dagoela. (ENEDORM) Espainiak baliabide asko dauzka energia berriztagarriak aprobetxatzeko, baina, horren ordez, energia inportatu egiten du politikari eta multinazional handien onurarako.
  23. 23. FAKTURAREN INTERPRETAZIOA (TOLOSALDEA GLHko IKASLEAK) https://www.youtube.com/watch?v=Y6eOxFXkHLE Hasiera
  24. 24. Egileak • • • • • • • • Aitor Erauskin Inhar Esnaola Julen Garcia Armintz Gorrotxategi Aritz Iraola Iñigo Puerta Ane Urrestarazu Andrea Vitoria

Tolosako I. Energia Jardunaldiko hitzaldiari buruzko lana

Views

Total views

564

On Slideshare

0

From embeds

0

Number of embeds

2

Actions

Downloads

2

Shares

0

Comments

0

Likes

0

×