Successfully reported this slideshow.

12.euskal herriko erliebea

1,373 views

Published on

  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

12.euskal herriko erliebea

  1. 1. EUSKAL HERRIKO ERLIEBE UNITATE NAGUSIAK
  2. 2. PIRINIOAK Pirinioak (antzina euskaraz Auñamendiak) Iberiar Penintsula eta Europako kontinentearen artean kokatutako mendilerroa da. 415 km-tan zehar hedatzen da mendebaldeko Bizkaiko golkotik. Erdialdean 150 km-ko zabalera du. Mendebaldeko muturrean Euskal Herria kokatua dago. Ezaugarri geologiko nabarmenenetako bat bere disimetria da. Iparraldeko isurialdean, Akitania, Languedoc-Rousillon eta Erdialdeko Pirinioak eskualdeetan zehar hedatzen da. Hegoaldean, Hego Euskal Herria, Aragoi eta Katalunia zeharkatzen ditu. Andorrako estatu txikia Pirinioetan kokatua dago, Kataluniaren ipar-mendebaldean parean. Ez dira oso mendi altuak, egitura konplexuak daude (tektonikoki), eta material paleozoikoz (granitoa, arbelak, kuartzitak eta eskistoak) daude osatuta, baina hareharriak eta konglomeratuak badaude ere. Adib.: Aiako Harria, Bortziriak, Orotz-Betelu eta Kintoko mendiguneak. Kuartzitek paisaia malkartsuak sortzen dituzte. Ibaien jarduera biziak haitzarte sakonak sortzen ditu. Adib.: Bidasoa harana.
  3. 3. EUSKAL MENDIAK Euskal Herria oso herri menditsua da. Euskal mendiak aurrepirinioen mendebaldeko luzapena dira, hain garaiak ez diren arren. Mendirik altuenak Pirinioetan daude, garaiena Hiru Erregeen Mahaia izanik. Mendilerro gehienak mendebalde-ekialde ardatzean kokatzen dira. Araba eta Nafarroako hegoaldean Kantauriar mendilerroaren ekialdeko muga dago eta horien artean Euskal Herriko arkuko mendiak daude. Arrokarik garrantzitsuena kareharria da, baina badira beste material batzuetaz osatutako mendiak. Adib.: Aiako Harria, granitoz osatua. Arabako lautada Aurrepirinioen barruko sakonunearen jarraipena da, mendebaldetik, eta Iruñea-Gasteiz lotura errazten duena. Bederatzi herrik osatzen dute ingurunea, udalerririk garrantzitsuenak Gasteiz eta Agurain izanda. Guztira, 675 km2 ditu, eta gutxi gorabehera 250.000 biztanle. Bi ibai nagusi dira: Zadorra eta Araia ibaia. Klima patroiak Euskal Herriko beste toki batzuetakoak baino muturrekoak izaten dira; tenperatura diferentzia handiak udatik negura, eta goizetik gauera. Laino egunak ohikoak izaten dira udaberri eta udazkenean, baina euriaren maiztasuna Euskal Herriko baxuenen artean dago.
  4. 4. EBROKO SAKONUNEA Ebroko harana Iberiar Penintsulako ipar-ekialdean dagoen eskualde luzea da, Ebro ibaiak zeharkatua. Ebrok Kantauriar mendikatean iturburua eta Mediterraneo itsasoan ahoa ditu. Ebro haraneko iparraldeko muga Pirinioek eta hegoaldekoa Iberiar sistemak osatzen dituzte. Guztira 40.000 km²-ko azalera eta 840 km-ko ditu. Bataz beste 200 metroko altuera du. Inguruko mendietan kontinente eta itsaskonglomeratuak eta erdialdean hareharriak, tupak, igeltsuak eta kareharriak ditu. Iberiar penintsula eta europear kontinente banatzen dituen faila baten gainean dago, aintzira bilakaturiko antzinako itsaso baten gainean.

×