Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Landareen erreinua

11,569 views

Published on

Landareen erreinua

  1. 1. LANDARE TALDEAK • Bi talde daude: – Lorerik gabeko landareak – Landare loredunak
  2. 2. LORERIK GABEKO LANDAREAK • Ez dute inoiz lorerik sortzen. Ez dute ez hazirik ez fruiturik eta esporen bidez ugaltzen dira. • Esporak zelula bereziak dira eta estalki gogorra dute.
  3. 3. • Lorerik gabeko bi landare-talde daude:  Goroldioak: Oso landare txikiak dira. - Zurtoin eta hosto txikiak dituzte. - Badute sustraitxo bat lurrean finkatzeko, ez ura hartzeko; gorputz osoan zehar xurgatzen dute ura. - Leku hezeetan bizi dira. - Gorputzetik zutabetxo fin bat ateratzen da; bere muturrean kapsula lodiago eratzen da. Kapsula horretan esporak sortzen dira.Kapsula hostotxoak zurtointxoa sustraitxoa
  4. 4. Iratzeak: Goroldioak baino handiagoak dira. - Leku hezeetan bizi dira. - Lurpeko zurtoina dute: Errizoma. - Errizomatik ateratzen dira sustraiak eta hostoak - Hostoak handi samarrak dira: fronde. - Esporak hostoen azpialdean sortzen dira: soro.
  5. 5. LANDARE LOREDUNAK • Ugaltzeko loreak eta haziak sortzen dituzte. • Lorea ez dute urte osoan izaten; normalean, udan eta udaberrian. • Bi talde daude: – Gimnospermoak: zuhaitzak eta zuhaixkak. – Angiospermoak: talde ugariena da.
  6. 6.  Gimnospermoak. Zuhaitzak eta zuhaixkak dira. - Hosto iraunkorrak, luzeak eta estuak dituzte. - Loreak ez dira ikusgarriak. - Ez dute fruiturik sortzen. - Haziak pinaburuetan sortzen dira. - Pinuak, zedroak, izeiak … Hazia
  7. 7. Angiospermoak. Haziak fruitu baten barruan sortzen dira. - Loreak sortzen dituzte: ikusgarriak - Zuhaixkak (erromeroa), zuhaitzak (gaztainondoa, pagoa), belarrak eta loreak daude. - Landare talde ugariena da. - Gure elikaduran erabiltzen ditugu.
  8. 8. LANDAREEN ELIKADURA • Landareek ez dute elikagairik hartu behar; beren elikadura sortzen dute. • Elikagaia sortzeko substantzia batzuk behar dituzte: ura, gatz mineralak, karbono dioxidoa eta eguzkiaren energia. • Landareek elikagaia sortzeko egiten duten prozesua fotosintesia da. • Prozesu hori hostoetan eta zurtoin berdeetan gertatzen da
  9. 9. NOLA GERTATZEN DA FOTOSINTESIA? • Landareek lurretik ura eta gatz mineralak hartzen dituzte, sustraien bidez. • Sustraiek ile xurgatzaileak dituzte. • Uraren eta gatz mineralen nahasketak izerdi landugabea sortzen du. • Izerdi hori sustraietan eta zurtoinean joaten da: hodi zurkara izeneko tutu mehe - mehe batzuetatik hostoetaraino heldu arte. • Karbono dioxidoa atmosferako gas bat da. Estoma izeneko irekigune txiki baten bidez sartzen da hostoetan.
  10. 10. URA GATZ MINERALAK ILE XURGATZAILEAK HODI ZURKARA ESTOMA EGUZKIA-ARGIA KARBONO DIOXIDOA
  11. 11. • Fotosintesia oso konplexua da. Landareek hartutako ura, gatz mineralak eta karbono- dioxidoa hostoetaraino heltzean, elikagaia bihurtzen dira, eguzki-argiaren energiaren bidez. • Landareek eguzki-argia hartzen dute, kolore berdeko substantzia baten bidez: klorofila. • Klorofila kloroplastoen barruan daude. • Fotosintesian, oxigenoa sortzen da. • Fotosintesiaren bidez, izerdi landua sortzen dute. • Izerdi landua liber-hodien bidez garraiatzen da landarearen atal guztietara. • Hodi-zurkarak eta liber-hodiak ez dira nahasten.
  12. 12. IZERDI LANDUGABEA IZERDI LANDUA HODI-ZURKARA LIBER-HODIAK
  13. 13. ARNASKETA • Landareek arnasa hartu behar dute. • Arnasketan, landareek oxigenoa hartzen dute airetik eta karbono-dioxidoa botatzen dute. KONTUZ!!!!!!! Fotosintesian: karbono-dioxidoa hartu; oxigenoa bota. Arnasketan: oxigenoa hartu; karbono-dioxidoa bota.
  14. 14. OXIGENOA KARBONO DIOXIDOA KARBONO DIOXIDOA OXIGENOA FOTOSINTESIA ARNASKETA
  15. 15. LOREAK: UGALTZE - ORGANOAK • Loreak landareen ugaltze-organoak dira. Loreek atal ar bat eta beste atal eme bat dute. • Lorearen atal arra estaminea da. Estaminek antera batzuk dituzte. Antera horietan polena sortzen da. • Lorearen atal emea pistiloa da. Pistiloak obulutegia du; eta obulutegian, obuluak sortzen dira. • Korolak eta kalizak inguratzen dituzte babesteko. UGALKETA SEXUALA
  16. 16. ATAL ARRA ATAL EMEA ESTAMINEAK PISTILOA OBULUTEGIA ANTERAK polena
  17. 17. • Ugalketak hiru pauso ditu: –Polinizazioa –Fruitua eta hazia eratzea. –Hazia ernetzea.
  18. 18. POLINIZAZIOA • Lehen pausoa da polinizazioa. • Polinizazioa polena anteretatik pistilora igarotzeko prozesua da. • Bi forma daude: intsektuen bidez eta haizearen bidez.
  19. 19. Intsektuen bidezko polinizazioa: lore handi eta ikusgarrietan gertatzen da. • Lore hauek likido gozo bat sortzen dute: nektarra. • Intsektuak lorez lore ibiltzen dira haien nektarraz elikatzeko. • Hori egitean, polena itsatsi egiten zaie, eta beste lore batzuetara joaten direnean, polena askatzen dute lore haietan.
  20. 20. Haizearen bidezko polinizazioa: haizeak garraiatzen du polena lore batetik bestera. • Lore hauek txikiak izaten dira eta ez oso ikusgarriak.
  21. 21. HAZIA ETA FRUITUA • Polinizazioaren ondoren, hazia eta fruitua sortzea da hurrengo pausua. • Obuluak haziak bihurtzen dira. • Obulutegia fruitua bihurtzen da. • Fruituak haziak ditu barruan. Fruituak haziak babesten ditu.
  22. 22. ERNEA ERNETZEA • Ugalketaren azken pausua. • Hazia lurrera erortzen denean eta baldintzak egokiak direnean, hazi erne egiten da.
  23. 23. UGALKETA ASEXUALA • Landare asko beren atal batzuen bidez ugaltzen dira: ugalketa asexuala da. • Hainbat sistema erabiltzen dute ugaltzeko: – Estoloiak: lurzoruaren gainean horizontalean hazten diren zurtoinak dira. Batzuetan sustraiak sortzen dituzte eta landare berri bat jaiotzen da. Adibidez, marrubiak.
  24. 24. – Errizomak: lurpeko zurtoin horizontalak dira. Errizomei ere zurtoinak ateratzen zaizkie gorantz eta beste landare sortzen da. Adibidez, lirioak. – Tuberkuluak: errizoma mota bat da. Errizoma hau lodituta dago. Adibidez, patatak.

×