Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Salburua Zutik 2009 euskeraz

324 views

Published on

Published in: Spiritual, Sports
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Salburua Zutik 2009 euskeraz

  1. 1. SALBURUA ZUTIK Salburua Bizirik auzo elkartetik, zuek, Salburuako bizilagun guztiengana jotzen dugu. Gure lehenengo informazio aldizkari honen bitartez azkenengo hilabeteetan egin dugun lan guztiaren berri eman nahi dizuegu, guztiak behinik behin, auzokide guztien bizitza eta auzoarena bera hobetzera bideratuak. Argüí utziz Erakunde guztien aurrean Salburua zutik dela, bizi dela eta bizitzeko auzo bat dela. Dakizuen bezala, Elkartea 2.008ko martxoan sortu zen eta gure lehenendo salaketa lorategien egoera eta auzoko zenbait lekutan pilatzen den zaborra izan zen. Salaketa honen ondoren, Udaletzearekin harremanetan jarri eta lorategietako batzuk txukuntzea lortu genuen. Halaber Gizarte Etxearen eta Osasun eraikinaren premiazko eraikuntza eskatu genuen, auzoan egun ez batí daukagu kirolgunerik. Bi eraikuntza hauen eraikuntzaren inguruko datuak eskatuta antzeman genuen luzarorako proiektuak zirela; horrexegatik Auzo elkartetik eraikuntza bi hauek berréala has daitezen eskatzen dugu. Gobernu sailarekin hainbat bilera burutu ditugu, desadostasun ugari izanik. Izan ere, Udaletxetik ez bait dugu antzematen ahaleginik bizilagunentzako gutxienezko zerbitzuak esartzearren. Eguneroko bizi-kalitaterako beharrezko ditugunak. Gureganako hitzak behingoz errealitate bihur daitezela eskatzen dugu. Vitalquiler-ek bere eraikinetan ezarrita duzkan antenen kontrako sinadura bilketa ere burutu genuen; sinadura guzti hauek Caja Vitalek daukan Obra Social-eko arduradunari igorri genizkion eta bere erantzunaren zai gaude. Hiritarrei Laguntzeko Bulegoaren irekiera ere eskatu dugu; gure auzotik at joan behar ez izateko beharrezko tramite danak burutzera. Gure helburua da hastear gauden kurtso berri honetan auzo moduan dagozkigun gauza denak aldarrikatzea, Erakundeen zaku hutsean eror ez daitezen beren gaitazun- ezak ondorio. Lorategien egokitzea lehenengo helburu izanda, egun landaturik daukatena egokitu dezatela eskatzen diegu; eta landatutakoa kendu behar badute, kendu dezatela! Auzoko eremu guztien garbitasuna eta txukuntzea aldarrikatuko dugu, hala nola, Gizarte Etxearen eta Osasun Eraikinaren presazko eraikuntzan ere. Hurrengo egunetan Auzoko elkartearen egoitza inauguratuko dugu eta horren berri ere izango duzue aurerantzean , eta bertan kokatzen garen momentutik aurrera zabalik izango dituzue ateak auzokide denen bilgune izan dadin. Salburuako Elkartea sortu genuenetik izan genuen auzoak merecí dituen festak ospatzeko nahia; eta egun hori iritis da. Lan handia izan da festa hauek antolatzea, eta auzokide denek gozatu ahal izango dituzuen festak garatzen saiatu gara. Partehartze eta gozaste helburuarekin jaio dira eta horrexegatik Elkartetik FESTA HAUEK GOZATZEA OPA DIZUEGU!!!!
  2. 2. TUVISA KUTSATZAILE ETA XAHUTZAILE Salburuako auzokideok galdera bal darabilgu burlan; zergatik bihurtu da gure auzoa Tuvisak dauzkan autobuses aparkaleku? Egunero, eta eguneko edozein ordutan, Tuvisako autobusak gure auzoko edozein lekutan ikus daitezke aparkaturik; denboraldi luzaz. Zenbait kasutan denboraldi hauek ordubete baino gehiagokoak ere izan dira. Autobusak motorrak martxan eta gidaririk gabe ageri dira. SAlburuako auzo elkartetik Udaletxearen diru botatzea SALATZEN dugu; ezen ere herritar denok ordaintzen bait dugu hau dena. Zarata eta ingurugiroaren kutsadura sorteen duten piztutako motore ahuek auzokideen atseden hartze eza eta eguneroko bizitzaren alterazioa sorteen dute; gure bici- kalitatea bermatuz. Horrexegatik Tuvisari eskatzen diogu: 1º Ez daitezela erabili ez gure auzoko ez edozein auzoko kaleak uval parkaleku gisa. 2º Gure ingurugiroa kutsatzeari uts diezaiotela, hala nola gure dirua alferrik gastatzeari. 3º Planifikazio egoki bat egin dadila bici ditugun krisi denboraldi hauei jarraituz, ezin ditu Udaletxeak inpostuak igo herritarrei gero hauetako parte bat kontrolik gabe eta alferrik gastatu behar izateko. Tuvisa: ez bait dute zure autobuses zerbitzurik eman behar, manten dístatela motoreak geldi, herritarrok eta Udaletxeko presupuestuek eskertuko dizuete. Eliza berriaren aurrean. Ez dago geltokirik!!!!!
  3. 3. GURE OROIMENEAN Martxoan gure auzolagun MILAGROS SALAZAR agurtu genuen; Milagros hilik suertatu zen bere bikotearen jipoia jaso ondoren. Milagros Gasteizera etorri zen bere maltratatzailetik ihesi, baina honek Milagros aurkitu zuen berau eta bere semeek zaukaten harrera pisuan; pisua gure auzoan zegoen kokaturik. Etxebizitza barrura sartu eta izugarrizko astinaldia eman zion Milagrosi; berau hiru egun geroago hil egin zen. GENERO INDARKERIAGATIK HILKETA GEHIAGORIK EZ!! GENERO INDARKERIAREN BIKTIMEI LAGUNTZEKO TELEFONOA 900 840 111
  4. 4. BA AL ZENEKIEN...? Gaur Salburua deritzogun eremuan 1979. urterarte aeródromo bat egon zela kokaturik? Hegazkintzaren garapenak posible egin zuen Gasteizek 1935. urteko irailaren 29an bere aerodromo berri hau estreinatzea. Salburua izan zen Condor Legioak bere sedea ezarri zuen lekua Iparraldeko Frontearen frankistaren erasoa hasitakoan 1935.urteko martxoa eta uztaila bitartean. Izan ere, bere pistaren zati bat da gaur egun “Paseo del Aeródromo” deritzonari sorrera eman diona; honek Juan Carlos I Etorbidea eta Elorriagako Atea lotzen ditu. Beste zatiak Nacional 1 errepidea zeharkatzen zuen; honek behartu egiten zuen hegazkin batek lur hartu nahi zuen bakoitzean trafikoa gelditu behar izanak. Aireportu honek bere ateak itxi zituen Forondakoari bide emanez; askoz handiagoa eta hedatzeko aukera gehiago zituenari. Egun Koko Ricok burututako bi eskultura ikus ditzekegu garai hartako oroigarri gisa.
  5. 5. ¡¡¡¡ FELICES FIESTAS!!!! JAI ZORIONTSUAK!!!!
  6. 6. Eskerrak eman nahi dizkiegu lerro hauetatik, auzoko lehenengo festa hauek ospatzea posible egin duten establezimendu laguntzaile denei. Haien oroimenez hona hemen aipamen berezia:
  7. 7. Eskerrak eman nahi dizkiegu lerro hauetatik, auzoko lehenengo festa hauek ospatzea posible egin duten establezimendu laguntzaile denei. Haien oroimenez hona hemen aipamen berezia:
  8. 8. Eskerrak eman nahi dizkiegu lerro hauetatik, auzoko lehenengo festa hauek ospatzea posible egin duten establezimendu laguntzaile denei. Haien oroimenez hona hemen aipamen berezia:

×