Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Lerroa, oinarrizko ikus-elementua

162 views

Published on

Lerroa, oinarrizko ikus-elementu bezala aztertzen dugu aurkezpenean. Lerro motak eta hauen ezaugarriak sailkatzen dira, hauen bitartez adieraz daitezkeen efektuak aztertuz.

Published in: Education
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Lerroa, oinarrizko ikus-elementua

  1. 1. Lerroa, oinarrizko ikus-elementua
  2. 2. SARRERA Lerroa, oinarrizko ikus-elementua
  3. 3. Gizakiak aspalditik erabili ditu irudiak bere mezuak azaldu, komunikatu eta adierazteko. Gaur egun hainbat irudi mota erabili ohi da ikusizko komunikazioan: marrazkiak, komikiak, argazkiak, kartelak, seinaleak, zinea, bideoa eta abar. SARRERA
  4. 4. Egileak irudiaren bitartez bere mezua era egokian adierazteko era konkretu batean erabili behar ditu lerroak, formak, koloreak eta abar. Ezkerreko irudian adibidez, ikus-elementuek bizitasuna eta mugimendua adierazten digute. Ikus-elementuak mezuaren arabera aukeratu ditu egileak. SARRERA
  5. 5. OINARRIZKO IKUS-ELEMENTUAK Lerroa, oinarrizko ikus-elementua
  6. 6. OINARRIZKO IKUS-ELEMENTUAK Hauek dira irudiak egituratzeko oinarrizko ikus-elementuak: puntuak, lerroak, formak eta koloreak. Badira beste ikus- elementu asko ere: testura, argi–iluna, eskala eta abar, baina beste era batean kontsideratuko ditugu.
  7. 7. Ikus-elementu bakoitzak efektu edo sentsazio desberdinak adierazten ditu. Elementua eta honen erabilera desberdinaren arabera, irudiak efektu desberdinak adieraz ditzake: armonia, lasaitasuna, egonkortasuna, kontrastea, mugimendua, bizitasuna eta alaitasuna. OINARRIZKO IKUS-ELEMENTUAK
  8. 8. LERRO MOTAK Lerroa, oinarrizko ikus-elementua
  9. 9. LERRO MOTAK Edozein objekturen itxura euskarri batean islatu nahi dugunean, lerroaz baliatu ohi gara. Lerroak irudiak egiteko askatasun handia eskaintzen digu. Lerroa oinarrizkoa eta funtsezkoa da konfigurazio elementu gisa: ikus-eremua antolatzen du eta inguruan dituen gainerako elementuetatik bereizten ditu objektuak eta formak.
  10. 10. LERRO MOTAK Hauek dira aztertuko ditugun lerro motak: • Lerro zuzenak: horizontala, bertikala eta zeiharra. • Lerro kurbatuak: arku edo erradio berdinekoak, uhin formakoak, kiribilak eta abar. Lerro mota bakoitzak efektu edo sentsazio desberdinak adierazten ditu. Ondoren aztertuko ditugu.
  11. 11. LERRO MOTAK Lerro horizontalak lasaitasuna, baretasuna eta egonkortasuna adierazten ditu. Egonkortasuna iradokitzen digu lerro horizontalak, beraz, atsedenarekin harremanean dago.
  12. 12. LERRO MOTAK Egileak irudi hau egituratzeko lerro zuzen horizontalak erabili ditu. Lerro eta forma horizontalen bitartez ordena, lasaitasuna eta egonkortasuna adierazten digu egileak.
  13. 13. Lerro zuzen bertikalek garaiera edo goratasuna adierazten dute. Indarraren, sendotasunaren, goratasunaren edo dotoretasunaren ikurra dira. Lerro zuzen bertikalak luzamendua iradokitzen digu bere bertikaltasun horretan, zuhaitz edo eraikin luzeen kasuan bezala. LERRO MOTAK
  14. 14. Mondrianen irudi honetan lerro zuzen bertikalek garaiera edo goratasuna adierazten dute. Lerro zuzen bertikalek gorantzako mugimendua iradokitzen digute. Egileak lerro bertikalen nagusitasuna formatu bertikalaren bitartez areagotzen du. LERRO MOTAK
  15. 15. LERRO MOTAK Lerro zuzen bertikalak indarra, sendotasuna eta goratasuna adierazten ditu. Irudi honetan, lerro bertikalek luzamendua iradokitzen digute, zerurantzako norabidea adieraziz.
  16. 16. LERRO MOTAK Irudian lerro zeiharrak nagusi dira. Lerro zuzen zeiharrek irudia alde batetik bestera zeharkatzen dute, mugimendua, norabidea eta sakontasuna adieraziz.
  17. 17. LERRO MOTAK Beheko irudian egileak lerro kurbatuak (uhin formakoak, kiribilak eta abar) mugimendua adierazteko helburuarekin erabili ditu.
  18. 18. LERRO MOTAK Lan honen egituran ikus dezakegunez, lerroek garrantzi berezia dute koadroan sortzen diren norabide eta mugimenduak adierazteko, horretarako, artistak lerro kurbatuak, uhin formakoak batez ere, irudiaren alde batetik bestera bideratu ditu.
  19. 19. LERRO MOTAK Egileak zuhaitzaren enborrean eta hostoetan lerro kurbatu asko erabili ditu. Lerro hauek mugimendua eragiten dute irudian. Lerroen erabilera honi esker, zuhaitzak gorantzako norabidea hartzen du.
  20. 20. LERROAREN EZAUGARRIAK Lerroa, oinarrizko ikus-elementua
  21. 21. LERROAREN EZAUGARRIAK Lerro mota desberdinez gain, badira kontuan izan behar ditugun lerroen beste ezaugarri batzuk ere: intentsitatea, zabalera eta kolorea. Ezaugarri bakoitzak efektu edo sentsazio desberdinak adierazten ditu.
  22. 22. LERROAREN EZAUGARRIAK Intentsitatea: irudia egiteko tresnarekin gainazalean eragiten dugun presioaren arabera aldatzen da. Presio handia eraginda lerroak indar edo intentsitate gehiago izanen du, era honetan, lerroa gehiago ikusiko da eta garrantzia hartuko du irudian. Intentsitatearekin ere, lerro motaren efektua handituko dugu.
  23. 23. LERROAREN EZAUGARRIAK Zabalera: indar edo intentsitateari proportzionala izan ohi da. Lerroa zabalagoa marrazterakoan, presentzia gehiago izango du irudian eta gehiago ikusiko da, lerroak garrantzia hartuz. Zabalerarekin ere, lerro motaren efektua handituko dugu.
  24. 24. LERROAREN EZAUGARRIAK Kolorea: lerroa marrazteko erabiliko dugun tresna, lerroak izan behar duen kolorearen arabera erabakiko dugu. Koloredun lerroen bitartez adierazi nahi ditugun efektuak lortzeko, kolorearen teoriaren ezaugarriak aplikatuko ditugu, efektu desberdinak lortuz: armonia, kontrastea eta abar.
  25. 25. IRUDIEN AZTERKETA Lerroa, oinarrizko ikus-elementua
  26. 26. IRUDIEN AZTERKETA Sailkatu irudia egiteko egileak erabili dituen lerroak eta koloreak. Zein da irudiak adierazten duen efektua edo mezua? Harremandu zure erantzuna ikus-elementuen erabilerarekin.
  27. 27. IRUDIEN AZTERKETA Sailkatu irudia egiteko egileak erabili dituen lerroak eta koloreak. Zein da irudiak adierazten duen efektua edo mezua? Harremandu zure erantzuna ikus-elementuen erabilerarekin.
  28. 28. IRUDIEN AZTERKETA Sailkatu irudia egiteko egileak erabili dituen lerroak eta koloreak. Zein da irudiak adierazten duen efektua edo mezua? Harremandu zure erantzuna ikus-elementuen erabilerarekin.

×