Argazkigintza

1,964 views

Published on

Aurkezpen honetan argazkigintzaren oinarrizko baliabideak eta ezaugarriak azaltzen dira Plastika eta Ikus Hizkuntzaren ikuspegitik. Argazkiak egiteko kontuan izan behar diren kodeak Plastikaren oinarrizko baliabideekin harremantzen dira.

Published in: Education
1 Comment
0 Likes
Statistics
Notes
  • Aupa, Plastika, Arturo Campion euskaltegiko irakasle bat naiz, eta ikasleekin argazkigintzaren inguruan zerbait egiteko asmotan nabil. Interneten kuxkuxean nenbilela, zure presentazio hau aurkitu dut; oso ona iruditu zait, eta, inporta ez bazaizu, deskargatu eginen dut ikasleekin erabiltzeko. Mila esker!
    Xabi
    http://javieritopito.blogspot.com/
       Reply 
    Are you sure you want to  Yes  No
    Your message goes here
  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
1,964
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
292
Actions
Shares
0
Downloads
36
Comments
1
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Argazkigintza

  1. 1. ARGAZKIGINTZA SARRERA IRUDIAREN BALIABIDEAK ARGAZKIGINTZAN KOADRATZEA FOKATZEA IKUS – PUNTUA
  2. 2. SARRERA Argazkigintzaren ezaugarri nagusia gure mundua modu errealean adierazteko duen gaitasuna da.
  3. 3. SARRERA Argazkia irudi mota bat denez, edozein irudiren ezaugarri berberak ditu, eta baliabide hauek modu berdinean bete behar ditu bere helburua era egokian adierazteko. Argazki bat egiterakoan beraz, irudiaren mezuak izan behar du ondorengo baliabideak lantzeko abiapuntua: ikus – elementuak, konposaketa eta formatua.
  4. 4. SARRERA Egileak irudiaren mezua (adierazi nahi dituen informazio, ideia edo sentimenduak) eta efektua (armonia, lasaitasuna, mugimendua, bizitasuna etab.) zehaztu ondoren, baliabide hauek aztertu eta landu behar ditu: KONPOSAKETA: egileak ikus – elementuak era egokienean konposatu behar ditu irudian: simetria, erritmoa etab. FORMATUA: egileak horizontalean, bertikalean etab. antolatu behar du irudia. IKUS - ELEMENTUAK: egileak lerro, forma, kolore eta bestelako elementu egokienak erabili behar ditu irudian.
  5. 5. ARGAZKIGINTZA SARRERA IRUDIAREN BALIABIDEAK ARGAZKIGINTZAN KOADRATZEA FOKATZEA IKUS – PUNTUA
  6. 6. IRUDIAREN BALIABIDEAK ARGAZKIGINTZAN Argazki batek bere helburua era egokian adierazteko edozein irudiren baliabideak era berdinean bete behar ditu. Egileak ongi aukeratu eta landu behar ditu irudiaren baliabideak (ikus – elementuak, konposaketa eta formatua) argazki baten bitartez irudiaren esanahia era egokian adierazteko.
  7. 7. IRUDIAREN BALIABIDEAK ARGAZKIGINTZAN Egileak ikus – elementuak era egokian erabili behar ditu irudiaren esanahia adierazteko. Irudian erabilitako lerroak, koloreak eta beste ikus – elementuak esanahia adierazteko baliabidea dira. Azter dezagun hurrengo argazkietan ikus – elementuen erabilera irudiak adierazi nahi duen esanahia ulertzeko:
  8. 12. IRUDIAREN BALIABIDEAK ARGAZKIGINTZAN Egileak konposaketa era egokian erabili behar du irudiaren esanahia adierazteko. Irudian erabilitako konposaketa mota (simetria, asimetria, erritmoa) esanahia adierazteko baliabidea da. Azter dezagun hurrengo argazkietan konposaketaren erabilera irudiak adierazi nahi duen esanahia ulertzeko:
  9. 16. IRUDIAREN BALIABIDEAK ARGAZKIGINTZAN Konposaketa egituratzeko eta elementu nagusiak irudian kokapen egokia izan dezan, herenen egitura erabili ohi da argazkigintzan. Irudia hiru zatitan banatzen da bai horizontalean, bai bertikalean. Lerroak elkartzen diren lau puntuak garrantzizko guneak dira irudian. Elementu nagusia puntu horietan kokatzea aukera ona izan daiteke beste elementuek irudia orekatzen badute.
  10. 19. IRUDIAREN BALIABIDEAK ARGAZKIGINTZAN Egileak formatua era egokian erabili behar du irudiaren esanahia adierazteko. Irudian erabilitako formatua (horizontala, bertikala edo karratua) esanahia adierazteko baliabidea da. Argazkiak egiterakoan, formatu horizontala paisaiak erakusteko erabili ohi da, lasaitasuna adierazten baitu, eta formatu bertikala eraikinak edo erretratuak erakusteko, indarra eta goratasuna adierazten baititu. Hala ere, mezuaren arabera, paisaietan formatu bertikala erabil dezakegu eta erretratuetan formatu horizontala. Azter dezagun hurrengo argazkietan formatuaren erabilera irudiak adierazi nahi duen esanahia ulertzeko:
  11. 22. IRUDIAREN BALIABIDEAK ARGAZKIGINTZAN Argazkiak egiterakoan badira kontuan izan behar ditugun baliabide berezi batzuk: koadratzea, fokatzea eta ikus – puntua.
  12. 23. KOADRATZEA Koadratzea irudian agertuko dena erabaki eta aukeratzea da. Argazki bat egiterakoan, irudian agertuko dena egileak aukeratzen du. Koadratzea beraz, irudiaren konposaketarekin zuzenean harremanean dago. Egileak aukeratu behar du zein den argazkian ikusiko den irudia.
  13. 25. FOKATZEA Fokatzea: irudian agertuko diren elementuetatik fokatuta daudenak ongi erakusten dira. Elementu nagusia (edo nagusiak) ongi fokatuta erakutsi behar dira. Elementu nagusia fokatuta dagoenean eta beste elementuak ez, elementu nagusia beste elementuetatik ongi bereiziko da.
  14. 27. IKUS - PUNTUA Ikus - puntua: egileak irudia nondik erakusten digun zehazten du. Ikus – puntu ohikoena egilearen altuera duena eta horizontala da, baina angulazio pikatua edo kontrapikatuaren bitartez irudi esanguratsuak lor daitezke ere.
  15. 29. ARGAZKI ERREPORTAJEA Ondoren, uda honetan Lekeition egindako argazki erreportajea erakutsiko dizuet. Argazki batzuk azaldutako kontzeptuen adibide gisa ikusi ditugu lehenago. Irudi guztietan ikus ditzakegu aztertutako kontzeptuei dagokien eduki desberdinak. Kaleetako argazkietan sakontasuna lortzeko, erreparatu perspektiba konikoaren erabilerari.

×