Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Erliebea

1,128 views

Published on

Ingurune: Erliebea

Published in: Education
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Erliebea

  1. 1. ERLIEBEA Lurrazalaren erliebea Lurraren barnealdeko indarrek eta kanpoko eragile geologikoek moldatzen dute. Geosferaren barneko tenperaturaren eraginez, energia sortzen da, eta energia horrek lurrazala mugitzeko, altxatzeko edo zanpatzeko ahalmena du. Barnealdeko indarren ondorioz sumendiak eta lurrikarak sortzen dira. Higadurak, garraioak eta sedimentazioak kanpoaldeko eragileen bidez moldatzen dute erliebea, adibidez, uraren, haizearen eta izaki bizidunen bidez. LURRAREN BARNEKO PROZESUAK: SUMENDIAK ETA LURRIKARAK  LURRIKARAK: Lurraren barnealdetik datozen mugimendu azkarrak dira eta lurrazalean astinaldiak/mugimenduak eragiten ditu. Lurrikarak itsasoan gertatzen badira, itsaskarak dira. Ondorioz, tsunamiak sortzen dira.  SUMENDIAK: Lurraren barneko tenperatura altuen eraginez, arrokak urtu egiten dira eta magma bihurtzen da. Magma grieta batetik lurrazalera iristen denean sumendia da.
  2. 2. Elementuak: LURRAREN KANPOALDEKO PROZESUAK:  Higadura  urak, haizeak, izaki bizidunek. Lurrazala higatzen duen prozesuak higadura du izena.  Garraioa  higadurarekin askatu diren materialak leku batetik bestera eramaten dituzte.  Sedimentazioa  lekuz aldatutako materialak beste toki batean biltzen dira eta horri sedimentazioa esaten zaio. ERLIEBEAREN FORMAK BARNEALDEKO ERLIEBE FORMAK:  Mendia lurreko goragune handia da, aldapak dituena.  Mendilerroa mendi multzoa, bata bestearen atzean dagoena.  Mendikatea mendilerroen multzoa.  Sakonunea inguruan duen lurra baino baxuago dagoen eremua.  Harana mendiz inguraturiko sakonunea, ibai batez zeharkatuta.  Ordokia eremu laua, gorabehera handirik gabekoa, zabala.  Goi ordokia eremu laua altuera handikoa, zabala.  Muinoa goragune txikia, tontor biribildua. KRATERRA SUMENDI KONOA TXIMINIA MAGMA / LABA MATERIAL SOLIDOAK ETA GASAK
  3. 3. KANPOALDEKO FORMAK/ KOSTALDEKO FORMAK:  Hondartza kostaldean dagoen eta area eta ura elkartzen den tokia.  Lurmuturra itsasora sartzen den lur zatia.  Labarra horma arrokatsua, olatuek jotzen dutena.  Uhartea leku guztietatik urez inguraturiko lur eremua  Penintsula alde batetik izan ezik urez inguraturiko lur eremua.  Artxipielagoa uharte multzoa  Golkoa bi lurmuturren artean dagoen itsaso zatia.  Badia bi lurmuturren artean dagoen itsaso zatia, golkoa baino txikiagoa.

×