Ormaiztegiko odolkia 13-diptikoa (4)

2,572 views

Published on

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
2,572
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1,860
Actions
Shares
0
Downloads
1
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Ormaiztegiko odolkia 13-diptikoa (4)

  1. 1. Ormaiztegiko odolkia osagaitzat duten plateren XII. sukaldaritza lehiaketa 2013ko abenduak 1, igandea ANDER DEUNAREN JAIAK LEHIAKETAREN OINARRIAK Herritarrek parte hartu ahalko dute. Platera abenduaren 1ean, 12:00etarako herriko enparantzan aurkeztu beharko da. Partaideei dieta emango zaie platera prestatzen izandako gastuei aurre egiteko helburuarekin. Sariak: Lehenengo saria, aurkezpen onenaren saria eta Aintziñek oparitutako pastel bana. Ormaiztegiko Odolkia Eta hiru lehiaketa hauetaz gain… Euskal Herriko elikagaien azoka XXVII. Ormaiztegiko odolki lehiaketa Gazta, euskal gozogintza, kontserbak, eztia, piperrak, antxoak… Ardo dastaketa XVI. Odolki osagaien azoka eta lehiaketa Ormaiztegiko odolkia osagaitzat duten plateren XII. sukaldaritza lehiaketa 12:00etatik aurrera, herriko enparantzan. Bi txartel mota izango dira salgai: 1€ Odolki pintxoa. 3€ Ardoa eta kopa. BABESLEA ANTOLATZAILEAK Barduliarrak Elkartea 2012. urteko gastua: 5.585,91 € (gastua) – 1.296,00 € (sarrera) = 4.289,91 € Baso-Txulo Elkartea LAGUNTZAILEAK
  2. 2. XXVII. Ormaiztegiko odolki lehiaketa Ormaiztegin lehenengo odolki lehiaketa 1986. urteko Ander Deunaren jaietan ospatu zen. Orduz geroztik, Ormaiztegiko produktu berezia den odolkiak urtero izan du bere lekua jai nagusien ospakizunen barnean, urtero ospatu baita Ormaiztegiko Odolki Lehiaketa. Aurtengoa XXVII. edizioa izango dugu. Urtero lehiaketako epaia epaimahaikide espezialistez osaturiko epaimahaiak ematen du. Euskal Herriko leku desberdinetatik iritsitako sukaldari, sukaldaritza alorreko kritiko espezialista eta beste hainbat alorretan jakitun diren pertsonez osatua egoten da. LEHIAKETAREN OINARRIAK Odolki lehiaketan parte hartu ahal izateko, odolkiak goizeko 8:30etatik 10:00etara bitarte aurkeztu behar dira herriko enparantzan. Harakin eta txerriki-egile legeztatuek parte hartu ahalko dute. Partaide bakoitzak 3 kilo odolki aurkeztu beharko ditu. XVI. Odolki osagaien azoka eta lehiaketa Aurtengoan Ormaiztegiko odolki osagaien azoka eta lehiaketaren XVI. edizioa ospatuko da. Orain hamabost urte lehen aldiz Ormaiztegiko odolkiak dituen osagarri nagusien (txerri odola, porrua, tipula, perrexil eta oreganoa) azoka eta lehiaketa ospatu zen. Lehiaketa honetara, herriko eta eskualdeko baserritarrek ekoizturiko produktuak aurkezten dira, beraien artetik onenak epaimahaikide espezialistek aukeratuak izaten direlarik. Gainera, azken hamahiru urtez odolki osagaien azoka hau, Euskal Herriko elikagaien azokaz osatua izan da. Aurten ere antolaketa lanak ildo beretik doaz. LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK 1. Nekazari legeztatu guztiek parte hartu ahalko dute. Baserritarrak ondorengo produktuekin parte har dezake: urteko txerria, porruak, tipulak, perrexila eta oreganoa. 2. Azoka eta lehiaketa herriko enparantzan izango dira. Ordua: 11:00etatik 14:00etara. Izenematea: Egunean bertan 10:30ak baino lehenago herriko enparantzan. 3. Produktuekiko baldintzak: - Aurkezten diren txerriak urtekoak izan beharko dute. - 4 dozena porru aurkeztu beharko dira. - 5 kilo tipula aurkeztu beharko dira. - Oreganoa eta perrexila sortetan. - Aipaturiko produktuez gain, postua apaintzeko bakoitzak nahi dituen produktuak aurkezteko aukera izango da. 4. Sariak: - Txerri onenari 120 € eta diploma. - Tipularik onenei 60 € eta diploma. - Porrurik onenei 60 € eta diploma. - Perrexil eta oregano onenei 30 € eta diploma. - Posturik onenari 60 € eta diploma. 2012. urteko sarituak ORMAIZTEGIKO ODOLKI LEHIAKETA Olano harategia (Beasain) ODOLKI OSAGAIEN AZOKA ETA LEHIAKETA Txerri onenari: Urkulegi baserria (Ezkio-Itsaso) Tipularik onenei: Maria Etxezarreta (Gabiria) Porrurik onenei: Maria Etxezarreta (Gabiria) Perrexil eta oregano onenei: Rafaela Peñagarikano (Ormaiztegi) Posturik onenari: Rafaela Peñagarikano (Ormaiztegi) OSAGAITZAT ORMAIZTEGIKO ODOLKIA DUTEN PLATEREN SUKALDARITZA LEHIAKETA Lehenengo saria: Nerea Magallanes Aurkezpen onenaren saria: Ainhoa Azurmendi

×