Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Greba orokorraren balioa

394 views

Published on

2020ko urtarrilaren 30ean Hego Euskal Herrian deitua dagoen Greba Orokorra dela eta, Greba Orokorrak duen balioaz hausnartzen duen diapositiba sorta hau egin dugu.

Published in: Lifestyle
  • Hi there! I just wanted to share a list of sites that helped me a lot during my studies: .................................................................................................................................... www.EssayWrite.best - Write an essay .................................................................................................................................... www.LitReview.xyz - Summary of books .................................................................................................................................... www.Coursework.best - Online coursework .................................................................................................................................... www.Dissertations.me - proquest dissertations .................................................................................................................................... www.ReMovie.club - Movies reviews .................................................................................................................................... www.WebSlides.vip - Best powerpoint presentations .................................................................................................................................... www.WritePaper.info - Write a research paper .................................................................................................................................... www.EddyHelp.com - Homework help online .................................................................................................................................... www.MyResumeHelp.net - Professional resume writing service .................................................................................................................................. www.HelpWriting.net - Help with writing any papers ......................................................................................................................................... Save so as not to lose
       Reply 
    Are you sure you want to  Yes  No
    Your message goes here
  • Be the first to like this

Greba orokorraren balioa

  1. 1. Greba orokorraren balioa
  2. 2. Greba orokorra ongi ateratzeko milaka asanblada egiten ditugu, jendea konbentzitu, argudiatu, bozketak irabazi... Ideologizazio ariketa onak egongo dira beste esparru batzuetan, baina hau oso ona da, agian onena.
  3. 3. Greba orokorra maila goreneko antolakuntza test bat da. Antolakuntza test berezia erakunde bateko militanteek momentu jakin batean daukaten benetako trakzio gaitasuna neurtzeko.
  4. 4. Greba arlo politikoaren lehentasuna baieztatzea da. Lau urtetarako arduradun politikoei guztiontzako ona kudeatzeko ematen diegun ordezkaritza egun batez etetea da.
  5. 5. Greba guztiontzako onaren inguruko kontuetan daukagun ardura zuzena hartzea da.
  6. 6. Greba politikaren pribatizazioaren eta espezializazioaren kontrako borroka da. Jende xeheak, langile klaseak, ezjakinek politikari esaten diote "hemendik ez", "aski da!".
  7. 7. Greba ez da programa bat. Greba ez da utopia bat. Greba beste mundu posible baten posibilitatearen agerpena da eta epe luzera begira dago.
  8. 8. Grebak identitate kolektibo bat osatzen joatea ahalbidetzen du. Ez da ultimatum edo bukaerako traka bat, baizik eta “gu” bat osatzen joatea: emaitzak borrokatik datozela sinesten dugunon “gua”.
  9. 9. Hori hala izanda, guk ez dugu grebaren azterketa “enpresariala” egiten, kostu-etekinena alegia. Jakina, greba egiteak kostua dauka…
  10. 10. Baina gure kalkuluen arabera garestiena zera da: geroz eta jende gehiago pobretuta eta prekarizatuta ibiltzea; hori guztiontzako kalte segurua baita, etorkizunera begira.
  11. 11. Denontzako lekua daukan gizarte bat aldarrikatzen dugu. Greba orokorra egiten dugunok ez diogu gure buruari bakarrik begiratzen; are gutxiago gure poltsikoari.
  12. 12. Greba orokorrarekin beste askoren borrokei sostengua ematen diegu. Mezu ahaltsua dakar: “egunero borrokatzen zareten horiek gure herriaren onena zarete”.
  13. 13. Grebak estatu teknokratikoaren eta gizarte zibilaren arteko banaketa apurtzen du,
  14. 14. eta esparru instituzionalean gertatzen diren borroka partidarioen antzutasuna azalaratzen du, politika neoliberal berberak aplikatzen baitira gobernuan dagoena dagoela.
  15. 15. Zentzu horretan greba orokorra salaketa ariketa bat da.
  16. 16. Duela urte batzuk, lehendakari batek enpresaburuen ordezkaritza handi baten aurrean esan zuen: "Zuek herrialde honetako BPGaren %90a zarete".
  17. 17. Urtarrilaren 30ean, ehunka mila langilek beren gobernariei eta enplegatzaileei gogoraraziko diete guk egiten dugula mundua; guk garbitu, irakatsi, zaindu, sendatu, zerbitzatu, ekoiztu, eraldatu, eraiki, saldu, banatu, garraiatu…
  18. 18. Gogoratuko dute ez dagoela gure lana ez den beste aberastasun- iturririk, eta lana soberan dagoelako guztiontzat enplegu, pentsio eta zerbitzu eta prestazio duinak egon behar dira.
  19. 19. Gora greba orokorra!

×