Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Euskal herria

13,784 views

Published on

Published in: Education
  • Ondo dago. Gure gelako blogean jarriko dugu:hipialtza.blogspot.com Eskerrik asko.
       Reply 
    Are you sure you want to  Yes  No
    Your message goes here

Euskal herria

  1. 1. EUSKAL HERRIA
  2. 2. KOKAPENA• Euskal Herria Europako herrialdea da. Historikoki euskaldunen eta euskararen lurraldea da, Pirinio mendien mendebaldean kokatua, Frantzia eta Espainiaren arteko muga egiten duen mendilerroan, eta Bizkaiko golkorantz zabaltzen dena.• Euskal Herriak 20.664 km²-ko azalera du, eta gutxi gorabehera 3.007.661 bizilagun: 2.500.000 Hegoaldean ( Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia) eta 500.000 Iparraldean (Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa).
  3. 3. GEOGRAFIA FISIKOA• Mendiak•  Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko mendiak• Ailuitz mendia, Bizkaian• Euskal Herria oso menditsua da. Mendilerro gehienak mendebalde-ekialde ardatzean kokatzen dira. Arroka nagusia kareharria da, baina beste material batzuez osatutakorik ere badago; adibidez, Aiako Harria granitoz osatuta daude.• Mendirik altuenak Pirinioetan daude eta altuena Hiru Errege Mahaia da. Mendilerro hura itsasoan bertan jaio eta ekialderantz igoz doa: 2.000 metrotik gora dagoen lehen mendia Orhi da.• Araba eta Nafarroako hegoaldean Kantauriar mendilerroaren ekialdeko muga dago. Kodes edo Toloño mendilerroak dira Kantauriar mendilerroaren parte.• Bi mendilerro garrantzitsuon artean Euskal mendiak daude: ekialde-mendebalde orientazio orokorra duten mendilerroak dira, adibidez, Urbasa, Andia, Aralar, Anbotoko mendilerroa, Ordunteko mendilerroa eta Aizkorri.
  4. 4. MENDIAK
  5. 5. ESKEMA OROKORRA• EUSKAL HERRIKO MENDIAK: AUÑAMENDI 2.504m – MENDIKATEAK: PIRINIOAK: Mendiak edo HIRU ERREGEN MAHAIA 2.428m Gailurrak ORI 2.017m EZKAURRE 2.050m LAKORA 1.877m EUSKAL MENDIAK AIZKORRI 1.528m ARALAR MENDIKATEA ARATZ 1.443m GORBEIA 1.481m ANBOTO 1.331m GASTEIZEKO MENDIAK ARKAMU 1.187m SALBADA (TOLOGORRI) 1.068m URBASA MENDILERROA ARABAKO LAUTADA – LAUTADAK: ARABAKO ERRIOXA ARABAN EBROKO SAKONUNEA NAFARROAKO ERRIBERA NAFARROAN
  6. 6. IBAIAK
  7. 7. ESKEMA OROKORRA• EUSKAL HERRIKO IBAIAK IBAIZABAL BIZKAIAN NERBIOI KADAGUA ARRATIA BUTROE OKA LEA ARTIBAI GIPUZKOAN DEBA ISURIALDE UROLA KANTAURIARRA ORIA URUMEA OIARTZUN BIDASOA LAPURDIN SARRASKARIA ATURRI BEHE NAFARROAN ................................ ERROBI ZUBEROAN BIDUZE UHAITZANDI ARABAN OMEZILLO ISURIALDE BAIA MEDITERRANEARRA ZADORRA NAFARROAN EGA ARGA ARAKLIL ULTZAMA ARAGOI ERRO IRATI ZARAITZU ESKA• AINTZIRAK: ARABAN: URRUÑAGA NAFARROAN: ALLOZ ULIBARRI ESA IRABIA.
  8. 8. HERRIALDEAK
  9. 9. EUSKADI
  10. 10. KLIMAK
  11. 11. KLIMOGRAMA BILBO
  12. 12. KLIMOGRAMA GASTEIZ
  13. 13. KLIMOGRAMA DONOSTIA
  14. 14. KLIMOGRAMA IRUÑA
  15. 15. KLIMOGRAMA MIARRITZE
  16. 16. LANDAREDIA
  17. 17. EKONOMIA 1go SEKTOREA• NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA -Nekazaritzak eta abeltzaintzak Nafarroa Behereko eta Zuberoako egitura ekonomikoan dute garrantzirik handiena. -Nekazaritzaren ezaugarriei dagokienez, isurialde atlantikoa eta mediterranearra bereizten dituen banalerrotik iparraldera jo edo hegoaldera jo, alde handia dago nekazaritzan. -Iparraldeko isurialdean, hots, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroako iparraldean eta Ipar Euskal Herriko probintzietan, joera handiagoa dago abeltzaintzarako nekazaritzarako baino. Ustiategien tamaina ere txikiagoa da hegoaldeko isurialdean baino; eta nagusiki esne eta okelatarako behi eta ardien hazkuntzarako erabiltzen dira. -Inguru horietan larre eta bazkaleku ugari dago, bai eta bazka-laborantzarako lursailak ere, ganaduarentzako jana ziurtatzeko. Bertako ezaugarri orografikoak direla-eta, mekanizazio-maila hegoaldeko isurialdean baino txikiagoa da. -Hegoaldeko isurialdean, hau da, Araban eta Nafarroaren erdialdean eta hegoaldean, nekazaritzak garrantzi handiagoa du abeltzaintzak baino. Zereal-, baratze- eta ardo-laborantza dira nagusi hedadura handiko sailetan. Aziendari dagokionez, inguru horietan hegaztien (Araba) eta txerrien (Nafarroako Foru Erkidegoa) hazkuntza nabarmentzen dira.• ARRANTZA -Euskal Herrian jarduera hau azpisektore hauetan banatzen da: baxurakoa, alturako arrantza freskoa, bakailao- arrantza, atunontzi izoztaileak eta arraste-ontzi izoztaileak. Euskal Autonomia Erkidegoan aipatutako azpisektoreotan ziharduen ontzi-kopuruak beherakada nabarmena izan zuen 1990 eta 2003 bitartean; soilik atunontzi izoztaileek eutsi diote ontzi-kopuruari. -Azpisektore guztiak kontuan hartuz gero, baxurako arrantzan izan da beherakadarik handiena; hala ere, 2003an ontzien %76 baxurakoa zen eta arrantzaleen %57 baxurako arrantzan ziharduen. Dena den, atunontzi izoztaileak dira produktibitate-indizerik altuena dutenak. -Alturako arrantza-porturik inportanteenak Ondarroa (Bizkaia) eta Pasaia (Gipuzkoa) dira. -Baxurako arrantzan, berriz, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko portu guztietan aritzen dira. Jarduera horri dagokionez, aipagarriak dira Bermeo eta Ondarroa (Bizkaia), Getaria eta Hondarribia (Gipuzkoa), eta Donibane Lohitzune / Ziburu eta Hendaiako (Lapurdi) portuak. -XXI. mendeko lehen urte hauetan, industria honek arrain-eskasiaren eta espezie-eskasiaren arazoari egin behar dio aurre, eskasia hori eta dagoen eskaera ez baitira proportzionalak. Hori dela-eta, ontziek beste leku batzuetara jo behar izaten dute, eta horrek agintari eskudunek sinaturiko akordioen menpe egon behar izatea dakar. Ondorioz, lizentzia- eta harrapaketa-muga zorrotzak onartu behar dira, eta piszikulturara jo beharra dago merkatuaren eskaerari erantzun ahal izateko.
  18. 18. 2.SEKTOREA Euskal Herria industria herria da, baina jarduera hori ez da bertako bazter  guztietara modu berean zabaldu. Bizkaia, Gipuzkoa, Arabako iparraldea ( Laudio) etaGasteiz, Nafarroa Garaiko ipar mendebaldea ( Bera, Lesaka, Leitza) eta Iruña, etaBaiona aldea, izan dira Euskal Herriko industria eremu nagusiak. Bilbokoitsasadarraren ezker aldean eraiki zen Euskal Herriko burdingintza etaaltzairugintza gune nagusia, eta bertan egituratu zen Euskal Herriko industriaastuna. XIX.mendeko industrialtzea baino lehen, Gipuzkoako eta Bizkaiko herrialdeekondo ezagutzen zuten burdingintza, eta horretan jarraitu dute orainarte. Geroagosortu ziren horrelako lantegiak Laudion eta Gasteizen. Lapurdin, Baionako bokaleanbaizik ez da fundizio lantegirik, eta Nafarroa Garaian, Beran eta Lesakan. Makineriaeta erramintak lantzen dira Gipuzkoan, Bizkaian eta Gasteizen. Arma industria guztiz garrantzitsua da Gipuzkoako Deba ibaiaren arroan ( Eibar, Soraluze), baita Hendaian ere. Papergintza nagusi da Gipuzkoan ( Oria ibaiaren arroan, Tolosa; Errenteria) eta Nafarroako Leitzan. Tresna elektrikoak eta elektronikoak daude Bilbon, Gipuzkoako Deba Garaian ( Arrasate) eta Iruñean. Eraikuntzetarako gaiak, altzariak, kimika industriak eta janari industria Euskal Herriko bazter guztietan banatzen dira. Kontserba industria kostaldean ( Ondarroa, Bermeo, Mutriku, Donibane- Lohizune) eta Nafarroa Garaiko hegoaldean, Erriberan, ematen da. Bestalde, ezpartingintza gune garrantzitsua izan dira aspaldi danik Zuberoako Maule eta Lapurdiko Hazparne, baina jarduera beherakada larria izan du. 
  19. 19. 3.SEKTOREAGero eta langile gehiago hartzen ditu Euskal Herriko merkataritzak eta zerbitzu alorrak.Kostaldean ( Bilbo, Donostialdea, Lapurdiko kostaldea) Gasteizen eta Iruñan daude EuskalHerriko merkataritza gune nagusiak.Turismoari dagokionez bai Ipar Euskal Herriko kostaldeak eta baita Hego Euskal Herrikokostaldeak, batez ere Gipuzkoak, bisitari asko izaten ditu urte osoan zehar. Hala ere,Guggenheim museoaren sorrerak ere abantaila asko ekarri dizkio bai Bizkaia eta EuskalHerriari orokorrean. Barnealdeko turismoari dagokionez, hau batez ere azken urteetangorakada nabarmena izan duen landetxeek ekarri dute. Sektore hau herrialde baten ekonomiegoeraren erakusle zorrotza da.Horrela, zerbitzuen sektorea, hau da, 3.sektorea landua duten lurraldeak lurralde garatuakbezela ezagutzen ditugu eta alderantziz, 1.sektorea gehien landua dutenak berriz,  herritxiroak bezela ezagutzen ditugu.
  20. 20. OHITURAKJAIAK: San Ferminak, Antzarrak, Zeledon, Sta. Ageda, Sto. Tomas, Danborrada…PERTSONAIAK: Olentzero, Gargantua, Zanpantzarrak, Miel Otxin, Marijaia, Anbotoko Mari,Galtzagorriak…KIROLAK: sokatira, aizkolariak, txingak, pilota jokoak, harri-jasotzaileak, estropadak, segalariak, idi-probak…ERROPAK: txapela, atorra, makila, abarketak, kaikua, alpargatak, gerriko zabala eta abar. Janari, edari,tresnak, dantzak…..
  21. 21. Euskal Herria BIZKAIA, ARABA,ETA GIPUZKOAK Euskal Autonomi Erkidegoa osatzen dute.PROBINTZIAK NAFARROAKO FORU ERKIDEGOA eta LAPURDI, BEHENAFARROA eta ZUBEROAK iparraldea osatzen dute. KOKAPENA Euskal Herria Europaren hego mendebaldean eta Iberiar Penintsularen iparraldean kokatzen da. Iparraldera Kantauri Itsasoa eta Frantzia ditu, hegoaldean Errioxa, ekialdean Aragoi eta mendebaldean Gaztela eta Leon eta Kantabria. -Lau klima bereizten dira:ATLANTIKOA, GOI-MENDIETAKOA, MEDITERRANEARRA eta BITARTEKOA. ATLANTIKOA:Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroako goialdea eta Iparraldea hartzen ditu. Prezipitazio ugariak urte osoan eta tenperatura epela. Esparrurik populatuena da. KLIMA GOI-MENDIETAKOA:Pirinioak eta Euskal Mendiak hartzen ditu. (klima Atlantiko Hotza) Tenperatura hotzak neguan eta freskoak udan, prezipitazio ugari eta neguan elur modura. MEDITERRANEARRA:Arabako eta Nafarroako hegoaldea hartzen ditu. Eguzki distiratsua, bero handia udan, fresko neguan eta udaldi lehorra. BITARTEKOA:Nafarroako erdialdean eta Arabako lautadan;biztanleria sakabanatuta,ez da hain jende gutxi bizi Alde ATLANTIKOko ibaiak laburrak eta emari handikoak dira, alde MEDITERRANEOkoak luzeak eta emari irregularrekoak dira. IBAIAK Mendikateek mugatzen dute isurialdeen banalerroa; iparraldeko ibaiak BIZKAIKO GOLKOAN itsasoratzen dira, hegoaldeko ibaiak aldiz, Ebrorekin batera MEDITERRANEO ITSASORA heltzen dira. Euskal Herriko KOSTALDEA nahiko gorabeheratsua da. ERLIEBEA:Gorabeheratsua eta konplexua. Eremurik garaienak PIRINIOTAN daude eta hauek bukatzen diren lekuan garaiera txikiagoko MENDIAK mendilerro eta mendikateak daude: EUSKAL MENDIAK. Alde Atlantikoan: Mendi txikiak eta haran ugari Ipar Euskal Herriko iparraldea,Iruñako Arroa,Arabako Lautada eta Ebroren Sakonunea dira eremurik baxuenak. Ugaria da. Eremu bakoitzeko klimari dagokiona. Orokorrean hostogalkorreko basoak dira nagusi. -Klima Atlantiko eremuetan paisaia beti berde dago, hariztiak eta pagadiak nagusi direlarik.LANDAREDIA -klima Mediterraneoko eremuetan, kostaldetik urrundu ahala, landaredia urrituz doa eta berdetasuna galtzen. Pago batzuk zumarra, ezkia, eta haginekin batera. -Mendialdeko eremuetan, landaredia oso ugaria da; pagoa, haritza eta lizarra gehien bat,pinuak eta izeiak ere. Aspaldi gure mendietan gero eta pinu eta eukalipto gehiago ikusten ditugu,gizonak landatutakoak etekin arinak lortzearren Ezberdin banatuta: biztanleriaren dentsitate handiena kostaldean dago, eta jarraian barnealdeko hiriburuetan. Landa inguruak, Behe NafarroakBIZTANLERIA eta Zuberoak oso dentsitate baxua dute. Hiriak: biztanleriaren %80 hor bizi da; kostaldean herriak eta hiriak sarri daude, barnealdean aldiz biztanleria sakabanatuta bizi da. Eboluzioa – Hazkundea 1900etik 1975era izan zen eta zahartzen joan da 1975etik aurrera. LEHEN SEKTOREAK iraun egiten du. Araban, Nafarroan eta Iparraldean aritzen dira batez ere nekazaritzan, Atlantikoko kostaldean, aldiz, JARDUERA abeltzaintza garatu da; Bermeo, Hondarribi, Donibane Lohitzune eta beste zenbait kostaldeko herrietan arrantzan aritzen dira. BIGARREN SEKTOREA: aberastasunen %40 sortzen du eta populazioaren herena ari da, desberdin banatuta dago; industria garrantzitsua da EKONOMIKOA HIRUGARREN SEKTOREA: biztanleria aktiboaren %55ak sektore honetan dihardu. Zerbitzuak hazten ari dira eta turismoa azpaldi ugari zabaldu da. JAIAK: San Ferminak, Antzarrak, Zeledon, Sta. Ageda, Sto. Tomas, Danborrada… OHITURAK PERTSONAIAK: Olentzero, Gargantua, Zanpantzarrak, Miel Otxin, Marijaia, Anbotoko Mari, Galtzagorriak… KIROLAK: sokatira, aizkolariak, txingak, pilota jokoak, harri-jasotzaileak, estropadak, segalariak, idi-probak…

×