1. Sarrera
Monografía honetan Tantzaniako egoera eta Kanadako
egoera aztertuko dugu, informazio orokorra (kokapena,
klima, ekonomia, populazioa eta abar)erabiliz. Ondoren,
Kanada eta Tantzaniako osasun egoerak aztertuko
ditugu, bien artean konparazioak eginez hiru arlotan:
higienea*, hezkuntza eta bizi itxaropena*. Hiru horiek
aukeratu ditugu , gure ustez garrantzitsuak direlako,
herri bat garatua edo ez garatua den jakiteko eta bere
osasun egoerari buruzko datuak adierazteko. Higienea
eta uraren eskasia ikusiko ditugu; Hezkuntzan,
herrialde bien lehenengo eta bigarren hezkuntzara eta
unibertsitatera doan biztanleriaren kopurua aztertuko
ditugu. Amaitzeko, herrialde bietako bizi
itxaropena,jaiotza tasa eta heriotza tasen diferentzia
konparatuko dugu. Bukatzeko, amaierako atala eta
glosategia eskainiko dizuegu ohikoak ez diren hitzak
azaltzeko.
KANADAKO INFORMAZIO OROKORRA
? KOKAPENA: Iparramerikako iparraldeko
estatua da. Mendebaldean ozeano barea eta