SlideShare a Scribd company logo
1 of 13
10. GAIA:

ARKITEKTURA ETA URBANISMOA XIX. ETA XX. MENDEETAN

1.- EZAUGARRI OROKORRAK

Aro Garaikidean hiria izango da lan artistiko guztien gunea. Lehenengo ezaugarria da
arkitekturaren eta gainontzeko arte plastikoen arteko deskonexioa, pintura eta eskultura
barne. XIX. mendearen aurrean estiloak ez dira arte guztiak bilduko. Neoklasizismoa izan
zen azken estilo globala. 1820-30tik aurrera arkitekturak bilakaera propioa jarraitzen du
eta eskulturak eta, batez ere, pinturak bilakaera ezberdin bat jarraituko dute.

Bigarren ezaugarri orokorra da XIX. mendean, arkitekturaren barruan, bidebanatze bat
gertatzen dela eraikuntzaren ikasketak direla eta. 1794an Parisen Eskola Politeknikoa
sortzen da ingeniariak prestatzeko. 1806an Parisen ere Arte Ederretako Eskola sortzen da
arkitektoak prestatzeko. Irakaskuntzan banaketa gertatzen da eta arkitekturan islatuko
da. Alde batetik, injinerutza agertzen da material berriekin bat datorrena (burdina, beira,
zementua eta behar berriei irtenbidea emateko). Beste alde batetik, arkitektura sortzen
da iraganarekin identifikatzen dena (historizismoa edo eklektizismoa, kode artistikoekin
bat datorrena eta material zaharrekin: harria, adreilua…) Dikotomia hau XIX. mendean
zehar luzatzen da: injinerutza berria eta arkitektura tradizionala.

2.- INJINERUTZA

Industri Iraultzari lotuta eta aurrerakada teknologikoei eta, bate ere, serie-ekoizpenari.
Azken honek eraikuntza irauliko du. Injineruen kezka da zer nolako materialak erabiliko
diren eta hauekin zer egin ahal duten. Ez dago kode artistikorik, funtzionaltasuna baizik.
Industri Iraultzak injineruei erronka berriak sortaraziko dizkie: komunikabideei lotutako
eraikuntzak, zubi-bideak (viaductos), tren geltokiak, industri hiri berrien beharrak,
merkatu zentralak, pasabideak… Injineruek kapitalistek bezalaxe pentsatzen dute.

Beste fenomeno bat agertzen da: Erakusketa Unibertsalak. Lehena Londresen egin zen
                                                        1851an.    Bilguneak      dira
                                                        teknikaren        aurrerakada
                                                        erakusteko.        Erakusketa
                                                        hauek     pabilioiak     behar
                                                        dituzte    eta      eraikuntza
                                                        hauek aurrerakada berri
                                                        hauei lotuta egon behar
                                                        dira.    Makinak        berria
                                                        erakusgai egon behar dira
                                                        eraikin berrietan eta hemen
                                                        burdina eta beira ere
                                                        agertuko da.

                                                              Adibiderik           onena
                                                              Londreseko “Cristal Palace”
                                                              da,    Joseph    Paxton-ek
                                                              egindakoa       Londreseko
                                                              1851ko          Erakusketa


                                            1
Unibertsalerako. Egin baino lehen hainbat baldintza ezarri ziren: zabalera handia. kostu
eskasa, berriro erabiltzeko aukera, burutze azkarra… Arazo guzti hauei irtenbidea eman
ziena ez zen arkitekto bat izan, baizik eta negutegi fabrikatzaile bat eta negutegi
materiala besterik ez zuen erabiliko: beira eta burdina, mihiztadura (ensamblaje) eta
aireztapen errazarekin. Pabilioiaren elementu guztiak seriez fabrikatu ziren eta berehala
muntatzen ziren. 1936an, sute batean, eraikin hau desegin zen eta irudiak bakarrik
geratzen dira. Bertan ez zegoen murrurik, den-dena beira eta burdina zen; gangak ere
beirazkoak ziren eta burdinazko zutabeen barruan kableak eta isurbideak (desagües)
bazihoazen. “Beirazko munstroa” deitu zioten eta ez zuten gustuko, sendotasuna ez zuela
esaten zuten, ez eta egonkortasunik ere, baina Estatuak aukeratu egin zuen Ingalaterra
berriaren irudia transmititzen zuelako eta bere inperio koloniak modernoarena.

1891an Parisko Erakusketa Unibertsala egingo da. Bertan bi lan moderno handiak egingo
dira: Dutert-en eta Contamin-en Makinen Aretoa (Paxtonek egindakoan inspirazioa bilatu
                                  zutenak) eta Eiffel Dorrea, bi urte lehenago eginda.
                                  Azken honen berrikuntza da hiriaren erdian egingo
                                  dutela. Parisek nazio moderno baten irudia ematen zuen
                                  eta Industri Iraultzari gurtza egiten ziola.
                                  Eiffel ingeniaria zen zubi-bideetan eta zubietan aditua,
                                  adibidez, Oporton Duero ibaiaren gaineko zubi esekia
                                  egin zuen. Benetako arazoei irtenbideak ematen zizkien
                                  material modernoekin eta teknika geometrikoekin.
                                  Dorrearen lehenengo solairuaren lau arkuak zubi-
                                  bideetako arku parabolikoak dira.
                                  Eztabaida handi baten gaia izan zen dorrea hasiera-
                                  hasieratik, ez baitzuen inolako erabilgarritasunik
                                  eskaintzen. Hika-mika handitan jardun zuten haren
                                  defendatzaileek (Gauguin haien artean) eta aurkariek
                                  (Zola eta Maupassant barne). Eraiki ondoko urteetan
                                  onartuz joan ziren guztiak eta modernotasunaren
                                  iruditzat hartu zuten.
                                  Zubiak eta beste molde batzuetako eraikinak bideratzen
                                  eginak zituen 40 urteetako esperientzia guztia baliatu
                                  zuen Eiffelek obra hartan: pentsaezina zen orduan 300
                                  metroko goratasunera iritsi ahal izateko. Aurrez
fabrikaturiko altzairuzko habeak (puntales) eta errematxeak erabili ziren, iraun handiena
eskaintzeaz gainera askoz arinagoak zirelako. Oinarrizko arkuak ditugu, bestalde, eraikin
haren egituran bideratu ziren dekorazio elementu bakarrak.

3.- ARKITEKTURA HISTORIZISTA

                                                 Arte Ederretako Eskolatik sortuko da:
                                                 iraganean arreta jarriko dute eta “Neo”
                                                 ugari   sortuko     dira   (Neogotikoa,
                                                 Neobarrokoa...). Erdi Aroko Gotikoa
                                                 berreskuratuko da berriro. Londreseko
                                                 Parlamentua estilo berri honetan egingo
                                                 da.
                                                 XIX. mendeko burgesiak, boterea hartu
                                                 duenak, arkitektura mota hau ondo


                                            2
ikusten du. Urbanismoak ere balio du burgesiaren hiria edertzeko. Horrexegatik
arkitektura mota hau urbanismoarekin batera ikusi behar da. XIX. mendean urbanismoan
egindako esfortzurik handiena Parisen dago, Parisko birmoldaketan. Haussmann izango da
birmoldaketa berri honen erantzule. 1848ko iraultzaren ondoren Paris birmoldatu behar
zen, kale estuak, antolamendurik gabekoak... desagertu beharko ziren eta 1853an plan berri
bat egingo da. Hiria 20 auzo administratiboetan banatuko da. Bakoitzean komisaldegiak,
lantegiak, merkatuak, abere-hiltegiak... kokatuko dira. Erdi Aroko hiriaren ordez, etorbide
zabalak eraikiko dira, zirkulazio azkarra bermatzen dutenak eta, langile istiluen aurrean,
tropen mugimendu arina bermatzen dutenak. Paris burgesiaren hiria da, baina langileena ere
eta bakoitzak bere aldea eta bere lorategia izango du.
Plan berri honekin lurzorua birbaliotuko da eta horrek etekinak ekarriko ditu, horrexegatik
burgesiak plan berri hau onartuko du, gainera lana sortzen da, langabezia gutxituz.

Plan honen barruan Parisko Opera (1861-1874) dugu, arkitektura historizistaren eraikinik
adierazgarriena. Arkitektura ekleptikoaren adibide gardena da. II. Inperioko gizarte
                                                      burges aseak eginiko eskaerari
                                                      erantzunik, estilo neobarrokoa landu
                                                      zen     eraikin   hau.     Dekorazioa,
                                                      materiala     eta estaldura      mota
                                                      askoren bilduma da (eklektikoa).
                                                      Operan burgesiak beren burua uzten
                                                      du     ikusten    hiriaren    aurrean.
                                                      Horrexegatik       eskailera     handi
                                                      batzuen gainean eginda dago eta
                                                      etorbide zabal baten amaieran.
                                                      Opera burgesiaren sinbolo bihurtu
                                                      zen berehala. Eraikinaren barruan
                                                      antzerki-esparrua txikia da eta
                                                      nabarmentzen dena aretoak eta
                                                      saloiak dira, burgesak harremanetan
jartzen diren lekuak. Garnier arkitektuak egin zuen eraikina eta handitasuna da nagusi.

4.- ESTATU BATUETAKO ARKITEKTURA

Eskola berri bat sortuko da , elementu berriekin, arkitekturaren kontzeptua irauliko
dutenak. Eskola honen izena “Chicagoko Eskola” izango da, hiri honetan lehendabizi agertu
baitzen.

1871an Chicagon sute handi bat gertatu zen eta hiria guztiz suntsituta geratu zen. Hiri
berri bat altxatu zen, bertan suteen kontrako materialak nagusi ziren eta, gainera, tradizio
artistikoa ez egotean, berrikuntza berriak onartuko dira berehala.

1857an, New Yorken, lehen igogailua eraiki zen, Elisa Otis-ek eginda. Horrek altueran
eraikitzen bermatzen zuen eta hamar solairuko etxebizitzak agertuko dira.

Baina Eskola honen berrikuntzarik inportanteena metalezko edo hormigoizko egitura izango
da. Horrek eraikinaren funtzionaltasuna indartzen du eta ia mugarik gabeko askatasuna
emango dio. Eskola honen ordezkaririk inportanteena Louis Sullivan da eta bere lanik
ezagunena “Chicagoko Auditoriuma”. Hala ere, oraindik murruek solairuen euskarri dira eta




                                             3
material zaharrak, granito bezalaxe, erabiliko ditu. Elementu berriak baino gehiago
                                            elementu historizistak ditu.
                                              Arkitektu honen beste lan ospetsu bat
                                            “Schlesinger and Meyer saltoki handiak”
                                            dira.   Formak     funtziora  bete-betean
                                            moldatzen dira, ondoko arkitekturaren
                                            garapenean berebiziko garrantzia izango
                                            duena (formak funtzioari eustea).

                                               Hala ere, berriztatzailerik handienak
                                               arkitektu elkarteak izango dira, ez
                                               arkitektu bakunak. Arkitektu elkarteen
                                               lanak dira eta askotan, arkitektu horien
                                               izenak ez dakizkigu. Bulego eraikinak egingo
                                               dituzte, ez etxebizitzak eta barruan
                                               hormigoizko pilareak erabiliko dituzte,
   Chicagoko Auditoriuma                       zementua edo burdina egitura egiteko.
                                               Egitura egin eta gero geratzen dena da
eraikina ixtea hormekin, baina horma hauek ez dute inolako funtzio euskarririk,
horrexegatik beirak ordezka ditzake. Solairu bakoitza independentea da eta barruko
esparrua era ezberdinetan antola daiteke, pilareak bakarrik errespetatuz.

1890. urtearen inguruan Chicagon hasten da horrela eraikitzen, gero Estatu Batuetan eta,
gaur egun, mundu osoan horrela eraikitzen da. Igogailua, metalezko egitura eta
funtzionaltasuna dira Chicagoko Eskolatik ekarpenik inportanteenak.

Azaltzeko zergatik sortu zen Estatu Batuetan arkitektura berri hau esan behar dugu
Amerikan jadanik egurrezko egiturak existitzen zirela (Balloom egiturak), eta egitura
horiei jarraituz sortu zirela berri hauek. Zahar horiek ez zuten bermatzen altuera
handiak, berriek, ordea, bai. Gainera, Mundu Berrian ez zen tradizio artistikorik existitzen
eta Industri Iraultzaren eraikuntza beharrei irtenbidea eman zieten.

5.- MODERNISMOA

Nazioarteko estilo bat da, nazio-aldaketekin. Leku bakoitzean izen ezberdinekin izendatzen
zaio: Art Nouveau Frantzian, Horta Belgikan, Moder Stile Ingalaterran, Modernismoa
Espainian. 1890tik 1910ra bitartean doa eta diseinuari dagokio: arkitektura, altzariak,
bitxigintza...

XIX. mendetik aurrera ematen ari ziren bi tendentziak batzeko ahalegina da Modernismoa:
teknologia eta material berriak alde batetik eta tradizio artistikoa beste aldetik, hau da,
XIX. mendeko bi arkitekturak batzea.

Artisauen, arotzen, errementarien... ekoizpenaren balioa berreskuratzen da eta dekorazio
naturalista, lerro makurrekin, dinamikoak, bizitzaz beteta. Naturatik kopiatzen da. Era
aberean, exotikoa dena agertzen da, ekialdekoa, ametzezko arkitektura, elezaharretik
aterata bezala eta guzti honen gainean imajinazioak gainezka egiten du.

Mende amaierako burgesiaren “ismoa” da.




                                             4
Mundu osoan modernismoaren arkitekturik inportanteena
                              Antonio Gaudí dugu. Bere lanaren adibideren bat “Casa Milá
                              edo La Pedrera” da.




Eraikitzen hasi baino lehen
lekua harrobia zen, handik
bere     izena.     1906-1910
bitartean        egin     zen,
modernismoaren arkitektura
zibilaren lanik inportanteena.
Paseo de Gracia-ri mihi (chaflán) egiten dio eta Bartzelonako urbanismoaren barruan ulertu
behar da.

Errealitatean bi eraikin dira, bi sarrerekin. Sarrerek arlanpa (rampa) forma dute, soto
batera doazenak (gaur garajeak). Lehen aldiz eraikin baten sotoan garaje bat egiten zen.
Ez dago lerro ezta gainazal zuzenik ere. Adreiluz eta burdinazko pilareen gainean
eraikitzen da (Chicagoko Eskolan bezalaxe), horrela solairu bakoitzaren banaketa aske
geratzen dira. Murruek ixteko bakarrik balio dute. Kokapenaren arabera material
ezberdinak erabiltzen dira: fatxadan kare harria, harri zuria teilatondoetan (buhardillas)
eta tximiniak fantasiazkoak dira. Burdinsareen (rejas), sabaien eta zoruen diseinugilea
Jugol izan zen, Gaudiren laguntzailerik inportanteena.

XX. MENDEKO ARKITEKTURA

6.- ARKITEKTURA ARRAZIONALISTA: LE CORBUSIER

                                1920-1930 bitartean mugimendu arkitektoniko moderno
                                bat sortzen da, Lehen Mundu Gerraren ondoko
                                berreskurapen ekonomikoaren eta 29ko Krakaren artean
                                kokatuta: arkitektura arrazionalista edo funtzionala izena
                                du eta munduko arkitekturik inportanteenetariko batek
                                bideratzen du: Le Corbusier.

                                Mugimendu hau Arkitektura Modernoaren Nazioarteko
                                Kongresu batean jaio zen, 1928an. Kongresu hau
                                Atenasera joaten zen itsasontzi batean egin zen,
                                horrexegatik kongresu horretan egindakoari “Atenasko
                                Gutuna” izendatu zioten, XX. mendeko urbanismoaren
                                dokumentu handia. Bertan hiri funtzionalaren eredua aurki




                                            5
dezakegu: bizitzeko egokia, lan egiteko aproposa, atsedenaldirako ere pentsatuta eta
zirkulazioa arina eta erraza izan behar da.

Halatan, bete beharreko funtzioak zehaztuko zituzten formen araberako arkitektura berri
baten bila abiatu ziren, premia berrien aurrean soluzio erraz, merke eta erosoak
eskaintzearren. Aintzat hartu zuten bereiziki purutasun formala, eta teknologia berriak
arkitektura eraikuntzari eskaintzen zizkioten aukerak ere baliatu zituzten. Giro hartan
zabaldu zen material berrien erabilera, burdinazko egitura eta hormigoi armatuarena
bereiziki (industria-eraikinetan baino ez ziren material haiek ordura arte erabili, baina
jakin zuten ordutik aurrera erabiltzen), eta guztiz nagusitu zen era berean beiraren
erabilera fatxadetan.

Arkitektura berri honen profeta LE CORBUSIER dugu ( Charles-Ëdouard Jeanneret:
1887-1965).

XX. mendearen lehenengo hamarkadan arkitektura ikasketak egingo ditu. Arkitekturaren
teorikoa. 1923an “Vers une Architecture” argitaratu zuen, bertan bere ideiak biltzen dira.
Mundu osoan zehar azalduko ditu bere teoriak eta lan ugari egingo ditu haiek azaltzeko.

Le Corbusier-en arabera, gure garaiko lehen eginbeharra herri-masak era dezente eta
gizatiarra hartzea da eta horretarako urbanismoa razionala izan beharko zen eta
apartamentuen fabrikazio industriala eta estandar bultzatu beharko zen.

1922an hiri garaikide baten oinplanoa diseinatu zuen, hiru milioiko pertsonentzako esparrua
zen: etxeorratzak, berdeguneak, ekintzen araberako esparru ezberdinak...

1929an “Ville Saboye” eraikuntzan bere “bost puntu arkitektura berri batentzat”
laburtzen ditu:

                                                                                       1.-




Piloteak: etxebizitza lurzoruan ez hondatzeko eta pilote hauen gainean eraikitzeko, horrela
lorategia etxebizitzaren azpian geratzen da edo kotxeak aparkatzeko lekuak.
2.- Lorategi-estalkia (terraza jardín), horrela bermatzen da isolamendu termikoa
hormigoiaren gainean eta aisialdirako esparru bihurtzen da etxebizitza.
3.- Oin askea (planta libre), hormigoiaren ezaugarriak aprobetxatuz, horrela murruak ez
dira beharrezkoak eta oinari egitura baldintzatik askatzen zaio, etxebizitzaren
funtzionaltasuna hobetuz.
4.- Leiho jarraikia, horizontalean garatua eta kanpoarekiko harremanak hobetuz.



                                            6
5.- Fatxada libre, pilareak fatxadaren atzean kokatzen dira, eta horrela fatxadak bere
egitura funtzioa galtzen du.
Era berean “modulor” kontzeptua asmatu zuen, giza proportzioetan oinarrituta, horrela
berriro berreskuratzen du aintzinako ideala ezartzeko erlazioa eraikinen proportzioen eta
gizakien proportzioen artean: garai hartako gizon frantsesaren neurriak hartu zituen: 1’75
metro.
Transatlantikoen estetikan inspiratu zen Le Corbusier etxe honi ekin zioenean. Etxea
“bizitzeko makinatzat” hartzen duen kontzepzioari segida emanez, ohi kanpoko
dotoretasuna eta urritasun formala ageri dituen etxea eskaini zuen: Mugimendu Moderno
deituaren araberako etxe esanguratsuenetako bat inolaz ere. Soluzio guztiz berritzaileak
bideratu zituen hartan Le Corbusierrek. Eraikinaren egitura hormigoizkoa da eta behe
perimetroan, barruan zerbitzuaren gelak, eskaratza, sarrerako eskailera eta garajea
dauzkan erdigunearen inguruan, ageri diren piloteen gainean bermatzen eta goratzen da.
Biziguneak okupatzen du lehen solairua eta patio zabal batek irekitzen da barrutik haren
erdian. Leiho jarraiki horizontal oso zabal batek kurritzen du lehen solairuko perimetroa,
etxearen irudia arinduz eta bizigunearen barnealdea argi naturalez oparo hornituz,
inguruko paisaiarekin harremanetan jartzen duen bitartean. Solarium bat ageri da goiko
terrazan, horma kurbatuen artean babesturik.
Behe oineko piloteak eta lehen solairuko leiho horizontalak eraikinari eskaintzen dioten
irudiari guztiz itxura klasikoa dario, berritasun formal guztiengatik ere, hain dira
orekatuak eta harmoniatsuak haren konposizioa eta etxea arin egokitu den soroarekiko
lotura.

Bigarren Mundu Gerra eta gero Le Corbusierrek bere karrera distiratsua jarraitzen du.
1945ean, Marsellan, “Unité d’Habitation” eraikinean bere ametza errealitate bihurtzen da:




eraikin erraldoi bat egiten du, errektangulu prisma erraldoia, lurzorutik banatuta eta
hormigoizko piloteen gainean sostengaturik. Hormigoia agerian geratzen da eta era berean
egurrezko enkofratua. Etxebizitza-eraikin kontzeptu berri bat plazaratu nahi zuen Le
Corbusierrek. Hamahiru solairu ditu eta 135 metroko luzeran goratzen da. Taxu eta neurri
bereko beste bloke batzuk eraikitzea hartu zuen aintzat hasieran, komunitate haietako
biztanleen premia guztiak haien bitartez asetzeko. Halatan, halako trantsitu-kale
komertziala bideratu zen zazpigarren solairuan, hartan dendak eta, areago, hotel bat
egokitzeko (porrota izan zen, ordea, ideia hura, dendetako bezeroak eraikineko biztanleak
baizik ez zirelako, eta merkantzien garraioa oso zaila eta aldrebesa zelako). Hiru solairuan



                                             7
behin alderik alde luzaturiko trantsitu batek ziurtatzen zuen etxebizitzaren sarrera.
Duplexak ziren etxebizitzak guztiak eta neurri guztietakoak gainera, bikoteen premiei
bezala familia ugarienei ere egoki erantzun ahal izateko. Neurri eta proportzioetan
“modulor” delakoa bideratzen zen etxebizitzetan. Halako patroi edo kanon modukoa zen
“modulor” hori. Le Corbusierrek asmatuta. Haurtzaindegia, haurrentzako igerileku bat,
gimnasio bat eta hormigoi gordinean landuriko tximiniak zeuden terrazan. “Brutalismo”
deitu zitzaion lanak bukatutakoan hormigoia gordinik (brut = gordin) ageri zuen
arkitektura-joerari.

Hormigoiari esker eta eskultura bat izango balitz bezala lan eginez, 1950ean “Nôtre-Dame
de Ronchamp-eko eliza” egiten du. Estalkiak itsasontzi baten gila forma (quilla) dauka.
                                                            Kolore zuria nagusitzen da eta
                                                            barrualdean kolore beirateen
                                                            bidez argitzen da. 1950-1955
                                                            bitartean    egin     zuen.     Le
                                                            Corbusierren      lehen     erlijio
                                                            eraikina izan zen kapera hau.
                                                            Irudia z da dagoeneko lehen
                                                            urteetako            zorroztasun
                                                            ortogonalaren araberakoa eta
                                                            hormigoizko      horma      lodien
                                                            adierazpen          ezaugarriekin
                                                            jokatzen du. Beira leihoek
                                                            zulatzen dituzte hormigoizko
                                                            hormak         eta       animalia
                                                            bimaskordun      baten      itxura
dakarkigu gogora estalki handi erraldoiak. Eskultura irudia da inolaz ere arkitektura multzo
honek eskaintzen diguna.

Bere karreraren sintesia “Chandigarh hirian”, Punjab-en (Indian) topa dezakegu. Oinplano
berriko hiri bat, non bertako Parlamentua nabarmentzen den, eraikin harrigarria
                                                                  1953-1962     bitartean
                                                                  eginda, moztutako kono
                                                                  batekin amaitzen dena,
                                                                  arkitektura klasikoaren
                                                                  kupula       tradizional
                                                                  ordezkatzen duena.
                                                                  1951tik aurrera, Le
                                                                  Corbusier    Indiarekin
                                                                  harremanetan hasten
                                                                  da eta Chndigarh-en
                                                                  esperimentazio
                                                                  laborategi bat topatuko
                                                                  du.        Hogeigarren
                                                                  urteetan planteatutako
                                                                  irtenbide     utopikoak
errealitate bihurtuko dira. Berak pertsonalki politika gunea eraikiko du (Chandigarh-ko
Kapitolio), bertan ere esku ireki bat pentsatzen zuen jartzea, harmoniaren era berriaren
sinboloa, lasaitasun keinu bat garai hartako munduko tentsioen ondoren.Horrela indartuko
zen eraikin honen eskultura itxura.


                                              8
7.- WALTER GROPIUS ETA BAUHAUS

                                 Walter Gropius (1883-1969), Berlinen jaio zen,
                                 arkitektuen biloba eta semea. Münichen eta Berlinen
                                 arkitektura ikasi zuen. 1910-1915 bitartean Fagus
                                 Lantegiaren erreforma egin zuen: metal egiturekin eta
                                 beirazko gainazalekin, estalki lauekin eta bere forma
                                 ortogonalekin, lan hau arkitektura modernoaren lehenengo
                                 lan bihurtu zen.
                                 Gropius Bauhaus diseinu eskolaren sortzailea izan zen.
                                 Bertan material berriak erabiltzen irakasten zen eta, era
                                 berean, mota guztietako altzariak eta objektuak egiten
                                 ziren helburu batekin: funtzionaltasuna. Hasieratik
                                 Bauhausen printzipioren bat hauxe izan zen: “Forma
                                 funtzioaren menpe dago””
                                 Bauhaus 1919an agertu zen eta diseinu, arte eta
                                 arkitektura eskola zen, helburua zen artea eta diseinu
industriala elkartzea. Gropius-ek esaten zuen bezala, aurreko mendeetan arte guztiak
arkitekturaren menpe zeuden eta haien helburua eraikina edertzea zen, baina gaur egun
arte guztiak isolaturik daude, horrexegatik arkitektuek, margolariek eta eskultoreek
berriro ulertu behar dute eraikina batasun bezala eta elkarlanean aritu behar izango dute.
1934an Alemania utzi zuen Gropiusek nazien mehatxuen aurrean. Hiru urtez Ingalaterran
egon zen eta handik Estatu Batuetara joan zen Harvard Unibertsitatearen diseinu
eskolaren zuzendari.
Gropiusek egindako eraikinek Bauhausen estiloa islatzen dute: material berriekin eginda,
fatxada lauak eta lerro argiak eta beharrezkoak ez diren elementu apaingarriak
baztertzen ditu.
Bauhaus Eskola Weimar hirian zegoen eta 1933an naziek itxi zuten. Bauhaus-ek, alemanez,
“Eraikuntzaren etxea “ esan nahi du (Bau=eraikuntza; Haus= etxea). Bauhaus Eskolak gaur
egungo diseinu industriala eta grafikoaren oinarriak ezarri zituen.
Bauhaus eskolan denetik ikasten zen: antzerkia, zeramika, ehungintza, metalurgia,
koadernaketa, beiragintza... Paul Klee-k, Kandinsky-k, Doesburg-ek, Mies Van der Rohek...
bertan klaseak eman zituzten.
Gropius-ek beti talde-lana defendatu zuen eta elkarkidetza eta bere proiektuak
kolaboratzaile ugariekin egingo ditu.

                                       “Fagus lantegia”
                                       1911an    eginda,   Adolf   Meyerrekin     batera.
                                       Arkitektura berri honen lehen lana dugu. Gropiusek
                                       esanda, lantegia ere estetika berriaren parte bat
                                       da eta, handitasuna baztertuz, razionala dena eta
                                       soziala dena indartzen du: langileari duintasuna
                                       eman behar diogu eta lantegiaren barruan
                                       argitasuna, garbitasuna eta airea topatu behar
                                       dugu. Beirazko gainazalak nabarmentzen dira eta
                                       eraikina bulegoetarako eta lantegirako pentsatuta
                                       dago.




                                            9
“Bauhausen egoitza Dessau-n” (1925)
                                                Europako arkitekturaren funtzionalaren
                                                eredua. “L” bikoitzako oinplanoa du,
                                                gurutzatzen        direnak.     Dekorazioa
                                                baztertzen      da,    beirazko    gainazal
                                                zabalekin eta hormigoizko egiturekin.
                                                Eskola, ikasle-egoitza, lantegia... bada,
                                                funtzionaltasuna defendatzaileen eta
                                                arrazionalisten ideien adierazlea.
                                                Bauhausen egindako ikasketek teoria eta
                                                praktika nahasten dituzte: ikasten dira
                                                materialak, eraikuntzak, konposizioak,
                                                koloreak,     esparruak.    Zazpi    tailer
                                                bazeuden: harria, metala, egurra, ehuna,
kolorea, beira eta pezoa. Ikasketak amaitzean artisau-titulua lortzen da eta proiektua egin
eta gero arte-irakaslearen agiria.
Tendentzia guztiei irekita zegoen eta sormena eta irudimen askea indartzen zen.
Dessau-n bertan, eskolatik aparte samar, etxebizitza-sail batzuk diseinatu zituen
Gropiusek Bauhauseko irakasle nagusientzat.



8.- FRANK LLOYD WRIGHT(1867-1959) ETA ARKITEKTURA ORGANIKOA

                                   30. urteetan, arkitektura arrazionalistarekin batera,
                                   kontzeptu berri bat sortu zen, Le Corbusierren utopia
                                   urbanistikoetatik urruntzen zena. Mugimendu hau
                                   Wright-ekin batera sortzen da. Zentzu batean
                                   Chicagoko Eskolari jarraitzen dio, baina orain bezero
                                   pribatuen eskakizunei erantzuten diete, hau da familia
                                   etxebizitzak eraikiko dituzte.

                                  Wrightek Chicagoko aberatsentzako landetxeak egiten
                                  ditu, Chicagoko aldirietan, “Robie etxea”, adibidez,
                                  1908an eginda.
                                  Eraikitzeko orduan askatasuna bezeroari guztiz lotura
                                  dagoelako organikoa deitzen da. Bezero bakoitza nahi
                                  duen etxebizitzan bizi daiteke, bere nortasunari lotuta
eta arkitektuak bezeroaren nortasuna interpretatzea baino ez du egiten eta nortasun hori
eraikuntza bihurtzen da.

Ez dago dekoratzailerik, arkitektuak berak den-dena diseinatzen du, altzariak barne.
Honetan arrazionalismoari aurre egiten dio. Arrazionalismoan arkitektura bezeroaren
gainean dago eta indibiduoa taldearen azpian. Arkitektura organikoa gizakiarentzat
pentsatuta dago, arrazionalismoak erlauntza-blokea sortu baino lehen. Gainera arkitektura
organikoa bai segregazionista dela eta giza-diskriminatzailea.




                                            10
Wrighten lanik ezagunena “Kauffman etxea edo Urjauziko etxea” da.
                                   XX. mendeko etxe berezienetako bat da hau, dagoen
                                   lekuagatik, ingurunearekiko bideratzen dituen
                                   harremanengatik eta ageri duen itxura bikainagatik.
                                   Urjauzi     baten   gainean    eginda,   Pensilvanian,
                                   1935-1939 bitartean. Irekiak eta eman handikoak
                                   dira etxeko espazioak, euren artean ez ezik kanpoko
                                   izadiarekiko loturan ere, oso harreman zuzena eta
                                   intimoa zehazten baitu harekin. Oso garrantzitsua
                                   zen hura Wrighten iritiz eta leiho luze zabalak
                                   kurriarazi zituen fatxadan, baita balkoi handiak
                                   etxeko gune eta gela guztietara irekiarazi ere.
                                   Hormigoizko hiru plataformatan mailakaturiko
                                   terrazak eta balkoiak ageri dira etxearen egituraren
                                   oinarrian. Harriz landu ziren elementu bertikalak,
                                   eta haien erliebeari esker hobekiago txertatzen da
                                   etxearen irudia paisaian. Behe oinean zabaltzen dira
                                   elkarbizitzarako gune edo espazio komunak (jangela,
                                   egongela...) eta logelak ageri dira goikoetan, zeinek
                                   bere terraza duela.



Bere bizitzaren amaieran “New Yorkeko Guggenheim museoa” egin zuen.

                                        Guggenheim magnatearen arte moderno bilduma
                                        hartuko zuen museo bat eraikitzeko mandatua
                                        jaso zuen Wrightek 40. urteetan. Kono-enbor
                                        itxurako formak bideratua zen ordurako Wright,
                                        gauzatu ez ziren proiektu batzuetan, baina
                                        azpikoz gora bideratu zuen kasu honetan kono-
                                        enborra. Arras aldatu zuen Wrightek museo bat
                                        izan behar zuenaren eta hura bisitatzeko
                                        moduaren kontzepzioa. Oraingo honetan, arrapala
                                        (rampa) bat gorarazi zuen kiribilean erdiko gune
                                        handi baten inguruan, konoaren ardatzean gora
                                        betiere. Kiribilaren azaleko horman eta haren
                                        perperdikularrean      bideraturiko     trenkada
                                        mugikorretan ipintzen dira koadroak. Bisita
                                        egiteko, igogailu batek igotzen du bisitaria
                                        garaino, arrapalan behera jaits dadin ondoren.
                                        Artistak, hirigintza-adituak eta jendea oro har
hasieran ideia honen aurka azaldu baziren ere, aho batez onartu diote eraikin honi dena:
XX.mendeko arkitekturaren mugarrietako bat, haren edertasun, purutasun eta dotoretasun
formalarengatik eta, arestian esan dugun bezala, museoen espazioaren inguruko gogoetara
egin duen ekarri berrizalearengatik.

Beste alde batetik, aipatzekoa da 1915-1922 bitartean Tokion egindako “Hotel Inperiala”,
bertan lurrikaren kontrako sistema berria erabili zuen eta izan zen euskarri mugikorren
gainean zimenduak (cimientos) kokatzea. Sistemaren balioa agerian geratu zen 1923an


                                           11
Tokio suntsitu zuen lurrikara baten ondoren. Zutik geratu ziren eraikin urrien artean
Hotel Inperiala bazegoen. Tamalez, 60. urteetan bota egin zuten.

10. GAIAREN INGURUKO GALDERAK

1.- Zeintzuk dira Aro Garaikidearen arkitekturaren ezaugarriak?
2.- Zein izan zen injineruen kezka? Zer bilatzen zuten?
3.- Zeintzuk ziren Industri Iraultzaren erronka berriak?
4.- Zer ziren Erakusketa Unibertsalak?
5.- Aipatu Erakusketa hauei lotutako zenbait lan
6.- laburtu nola zegoen eginda Londreseko Cristal Palace
7.- Zer izan zen arkitektura historizista?
8.- Zer nolako aldaketak gertatu ziren hirien birmoldaketetan? (Parisen, adibidez)?
9.- Aipatu zenbait lan arkitektoniko historizistak
10.- Zeri izan zen Chicagoko Eskola?
11.- Haiek egindako eraikinek zer nolako ezaugarriak zituzten?
12.- Aipatu eskola horietako zenbait lan
13.- Zer izan zen Modernismoa? Zein da modernismoaren arkitekturik ezagunena?
14.- Zeintzuk dira modernismoaren ezaugarriak? Aipatu zenbait lan
15.- Zer izan zen arkiteketura arrazionalista? Eta bere arkitekturik ezagunena?
16.- Zeintzuk ziren Le Corbusierren bost puntuak?
17.- Zer izan zen “modulor”?
18.- Aipatu     Le Corbusierrek egindako zenbait lan eta lan hauen ezaugarririk
inportanteenak
19.- Nor izan zen Gropius? Zer sortu zuen? Eta Eskola honen ezaugarriak?
20.- Aipatu Gropiusek egindako zenbait lan eta lan hauen zenbait ezaugarri
21.- Zer izan zen arkitektura organikoa? Eta bere arkitekturik ezagunena?
22.- Zeintzuk ziren arkitektura organikoaren ezaugarriak? Aipatu arkitektura horren
zenbait lan



ERANSKINA

XX. mendearen hasieran urbanismoa arazoak eta gerrek eragindako suntsiketak zirela
eta,bi tendentzia arkitektoniko berriak sortu ziren. Europan funtzionalismoak edo
arrazionalismoak Modernismoa ordezkatu zuen eta Iparramerikan organizismoak
Chicagoko Eskola .

ARRAZIONALISMOAK hormigoi armatua erabiliko du. Arkitekturaren erasotasunean
oinarritzen zen, Modernismoaren dekoratibismo gehiegizkoa baztertzen du eta aireztapen
sistemak erabiliko dituzte, kalefakzioa, eraikinen hosgabetzea eta argitasuna.
Hauen ustez, urbanismoaren arazoak etxebizitzen bloke handiekin konponduko dira, non
familiak ehunaka biziko diren, aisialditarako esparruekin inguruan: museoak, igerilekuak,
merkatuak, eskolak, lorategiak…
Le Corbusier da bere ordezkaririk inportanteena

ORGANIZISMOAK aurreko guztia kritikatzen du eta esaten du urbanismo arazoak
sortzen direla hain handiak diren blokeak eraikitzeagatik: trafiko arazoak, estresa,
erosotasun falta…




                                           12
Hiriak gizatartu behar dira eta ez dira hazi behar altueran, zabaleran baizik, solairu
gutxirekin. Etxe-orratzak “arratoientzako tranpak” dira. Eraikinak ez dira izan behar
hormigoizko eskeleto bat, baizik eta naturatik (handik izena: organizismoa) eredu hartuta,
mugikorrak eta aldagarriak izan beharko dira, Natura bezalakoa. Arkitektura organikoa
arkitektura naturala da eta “e du erabiltzen altzairua egurra izango balitz bezala”,
“eraikinak bizkarrezurra izan behar du eta handik saihetsak atera behar dira”, “barruko
esparrua eraikinaren errealitatea da eta barrutik kanpora eraiki behar da eta ez kanpotik
barrura Mendebaldetako historian beti egin den bezala”, “gaur egun hiriak beren amaiera
ailegatzen ari dira, gehiegikeriak hiltzen ari dira hiriak”, “hirien eredu berriak eredu
organikoetan bilatu beharko ditugu, lurraren zati bat izango dira”, “lurzoruaren erabilera
hobeagoa egin behar dugu, hirien bilgune handiak feudalismoaren aztarnak dira”. Frank
Lloyd Wright organizismoaren sortzaile izan zen eta “Robie etxea”, “Urjauzien etxea” eta
Oak Park-ean (Illinois-en) egindako zenbait etxe eraikitzeko baldintza hauen adierazgarri
dira.




                                           13

More Related Content

Viewers also liked

Erromantizismoa pintura arkitektura
Erromantizismoa pintura arkitekturaErromantizismoa pintura arkitektura
Erromantizismoa pintura arkitekturaXabis Iruña
 
Futurismo, expresionismo lírico, expresionismo abstracto y
Futurismo, expresionismo lírico, expresionismo abstracto yFuturismo, expresionismo lírico, expresionismo abstracto y
Futurismo, expresionismo lírico, expresionismo abstracto yProfe de Artes
 
Neoklasizismoa.
Neoklasizismoa.Neoklasizismoa.
Neoklasizismoa.mfresnillo
 
Neoklasizismoa
NeoklasizismoaNeoklasizismoa
Neoklasizismoamfresnillo
 
Avant garde sculpture (ii) (new)
Avant garde sculpture (ii) (new)Avant garde sculpture (ii) (new)
Avant garde sculpture (ii) (new)mfresnillo
 
Abangoardiako eskultura (i) (berria)
Abangoardiako eskultura (i) (berria)Abangoardiako eskultura (i) (berria)
Abangoardiako eskultura (i) (berria)mfresnillo
 
Abangoardiako arkitektura (berria)
Abangoardiako arkitektura (berria)Abangoardiako arkitektura (berria)
Abangoardiako arkitektura (berria)mfresnillo
 
Azken joerak arkitekturan (berria)
Azken joerak arkitekturan (berria)Azken joerak arkitekturan (berria)
Azken joerak arkitekturan (berria)mfresnillo
 
Abangoardia abstraktua
Abangoardia abstraktuaAbangoardia abstraktua
Abangoardia abstraktuamfresnillo
 
Organizismoa eta 50.eko arkitektura (berria)
Organizismoa eta 50.eko arkitektura (berria)Organizismoa eta 50.eko arkitektura (berria)
Organizismoa eta 50.eko arkitektura (berria)mfresnillo
 
Arrazionalismoa (berria)
Arrazionalismoa (berria)Arrazionalismoa (berria)
Arrazionalismoa (berria)mfresnillo
 
U5 reto credenciales alternativas
U5 reto credenciales alternativas U5 reto credenciales alternativas
U5 reto credenciales alternativas mfresnillo
 
Last trends in architecture (new)
Last trends in architecture (new)Last trends in architecture (new)
Last trends in architecture (new)mfresnillo
 
El mueble "Regency" ingles.
El mueble "Regency" ingles.El mueble "Regency" ingles.
El mueble "Regency" ingles.Tachie Gaya
 
1 dissertation guidelines_v3_2011_cohort
1 dissertation guidelines_v3_2011_cohort1 dissertation guidelines_v3_2011_cohort
1 dissertation guidelines_v3_2011_cohortVamsi Krishnareddy
 

Viewers also liked (20)

Erromantizismoa pintura arkitektura
Erromantizismoa pintura arkitekturaErromantizismoa pintura arkitektura
Erromantizismoa pintura arkitektura
 
Futurismo, expresionismo lírico, expresionismo abstracto y
Futurismo, expresionismo lírico, expresionismo abstracto yFuturismo, expresionismo lírico, expresionismo abstracto y
Futurismo, expresionismo lírico, expresionismo abstracto y
 
Neoklasizismoa.
Neoklasizismoa.Neoklasizismoa.
Neoklasizismoa.
 
Neoklasizismoa
NeoklasizismoaNeoklasizismoa
Neoklasizismoa
 
Avant garde sculpture (ii) (new)
Avant garde sculpture (ii) (new)Avant garde sculpture (ii) (new)
Avant garde sculpture (ii) (new)
 
Abangoardiako eskultura (i) (berria)
Abangoardiako eskultura (i) (berria)Abangoardiako eskultura (i) (berria)
Abangoardiako eskultura (i) (berria)
 
Abangoardiako arkitektura (berria)
Abangoardiako arkitektura (berria)Abangoardiako arkitektura (berria)
Abangoardiako arkitektura (berria)
 
Azken joerak arkitekturan (berria)
Azken joerak arkitekturan (berria)Azken joerak arkitekturan (berria)
Azken joerak arkitekturan (berria)
 
Abangoardia abstraktua
Abangoardia abstraktuaAbangoardia abstraktua
Abangoardia abstraktua
 
Organizismoa eta 50.eko arkitektura (berria)
Organizismoa eta 50.eko arkitektura (berria)Organizismoa eta 50.eko arkitektura (berria)
Organizismoa eta 50.eko arkitektura (berria)
 
Arrazionalismoa (berria)
Arrazionalismoa (berria)Arrazionalismoa (berria)
Arrazionalismoa (berria)
 
Arte-Iruzkinaegiteko
Arte-IruzkinaegitekoArte-Iruzkinaegiteko
Arte-Iruzkinaegiteko
 
U5 reto credenciales alternativas
U5 reto credenciales alternativas U5 reto credenciales alternativas
U5 reto credenciales alternativas
 
Brutalismo
BrutalismoBrutalismo
Brutalismo
 
Last trends in architecture (new)
Last trends in architecture (new)Last trends in architecture (new)
Last trends in architecture (new)
 
El mueble "Regency" ingles.
El mueble "Regency" ingles.El mueble "Regency" ingles.
El mueble "Regency" ingles.
 
Arquitectura funcionalista (1)
Arquitectura funcionalista (1)Arquitectura funcionalista (1)
Arquitectura funcionalista (1)
 
1 dissertation guidelines_v3_2011_cohort
1 dissertation guidelines_v3_2011_cohort1 dissertation guidelines_v3_2011_cohort
1 dissertation guidelines_v3_2011_cohort
 
Nvidia grid-2
Nvidia grid-2Nvidia grid-2
Nvidia grid-2
 
Annotation
AnnotationAnnotation
Annotation
 

Similar to Arkitektura xix xx

1.NEOKLASIZISMOA ETA ERROMANTIZISMOA.pdf
1.NEOKLASIZISMOA  ETA ERROMANTIZISMOA.pdf1.NEOKLASIZISMOA  ETA ERROMANTIZISMOA.pdf
1.NEOKLASIZISMOA ETA ERROMANTIZISMOA.pdfssuser70831a
 
Arkitektura neoklasikoa
Arkitektura neoklasikoaArkitektura neoklasikoa
Arkitektura neoklasikoajaionetxu
 
Modernismoa (berria)
Modernismoa (berria)Modernismoa (berria)
Modernismoa (berria)mfresnillo
 
Auzo eta hiriaren diseinua teknologia 2 dbh_2014-15
Auzo eta hiriaren diseinua teknologia 2 dbh_2014-15Auzo eta hiriaren diseinua teknologia 2 dbh_2014-15
Auzo eta hiriaren diseinua teknologia 2 dbh_2014-15PlastikaDBHLauro
 
cinquecento arkitektura 1
cinquecento arkitektura 1cinquecento arkitektura 1
cinquecento arkitektura 1jaionetxu
 
Arrazionalismoa
ArrazionalismoaArrazionalismoa
Arrazionalismoamfresnillo
 
Azken joerak arkitekturan
Azken joerak arkitekturanAzken joerak arkitekturan
Azken joerak arkitekturanmfresnillo
 
Artearen Oinarriak II 6 multzoa eusk
Artearen Oinarriak II 6 multzoa euskArtearen Oinarriak II 6 multzoa eusk
Artearen Oinarriak II 6 multzoa euskaintzira2005
 
Arte Gotikoa
Arte GotikoaArte Gotikoa
Arte Gotikoaasier3703
 
San Telmo Museoraen Erakusketa iraunkorraren aurkezpena..pdf
San Telmo Museoraen Erakusketa iraunkorraren aurkezpena..pdfSan Telmo Museoraen Erakusketa iraunkorraren aurkezpena..pdf
San Telmo Museoraen Erakusketa iraunkorraren aurkezpena..pdfIrekia - EJGV
 
Errenazimenduko Arkitektura, Power Point Aurkezpena
Errenazimenduko Arkitektura, Power Point AurkezpenaErrenazimenduko Arkitektura, Power Point Aurkezpena
Errenazimenduko Arkitektura, Power Point Aurkezpena72803386Z
 

Similar to Arkitektura xix xx (14)

Historizismoa
HistorizismoaHistorizismoa
Historizismoa
 
1.NEOKLASIZISMOA ETA ERROMANTIZISMOA.pdf
1.NEOKLASIZISMOA  ETA ERROMANTIZISMOA.pdf1.NEOKLASIZISMOA  ETA ERROMANTIZISMOA.pdf
1.NEOKLASIZISMOA ETA ERROMANTIZISMOA.pdf
 
Modernismoa
ModernismoaModernismoa
Modernismoa
 
Arkitektura neoklasikoa
Arkitektura neoklasikoaArkitektura neoklasikoa
Arkitektura neoklasikoa
 
Modernismoa (berria)
Modernismoa (berria)Modernismoa (berria)
Modernismoa (berria)
 
Auzo eta hiriaren diseinua teknologia 2 dbh_2014-15
Auzo eta hiriaren diseinua teknologia 2 dbh_2014-15Auzo eta hiriaren diseinua teknologia 2 dbh_2014-15
Auzo eta hiriaren diseinua teknologia 2 dbh_2014-15
 
cinquecento arkitektura 1
cinquecento arkitektura 1cinquecento arkitektura 1
cinquecento arkitektura 1
 
Eskultura garaikidea
Eskultura garaikideaEskultura garaikidea
Eskultura garaikidea
 
Arrazionalismoa
ArrazionalismoaArrazionalismoa
Arrazionalismoa
 
Azken joerak arkitekturan
Azken joerak arkitekturanAzken joerak arkitekturan
Azken joerak arkitekturan
 
Artearen Oinarriak II 6 multzoa eusk
Artearen Oinarriak II 6 multzoa euskArtearen Oinarriak II 6 multzoa eusk
Artearen Oinarriak II 6 multzoa eusk
 
Arte Gotikoa
Arte GotikoaArte Gotikoa
Arte Gotikoa
 
San Telmo Museoraen Erakusketa iraunkorraren aurkezpena..pdf
San Telmo Museoraen Erakusketa iraunkorraren aurkezpena..pdfSan Telmo Museoraen Erakusketa iraunkorraren aurkezpena..pdf
San Telmo Museoraen Erakusketa iraunkorraren aurkezpena..pdf
 
Errenazimenduko Arkitektura, Power Point Aurkezpena
Errenazimenduko Arkitektura, Power Point AurkezpenaErrenazimenduko Arkitektura, Power Point Aurkezpena
Errenazimenduko Arkitektura, Power Point Aurkezpena
 

Arkitektura xix xx

  • 1. 10. GAIA: ARKITEKTURA ETA URBANISMOA XIX. ETA XX. MENDEETAN 1.- EZAUGARRI OROKORRAK Aro Garaikidean hiria izango da lan artistiko guztien gunea. Lehenengo ezaugarria da arkitekturaren eta gainontzeko arte plastikoen arteko deskonexioa, pintura eta eskultura barne. XIX. mendearen aurrean estiloak ez dira arte guztiak bilduko. Neoklasizismoa izan zen azken estilo globala. 1820-30tik aurrera arkitekturak bilakaera propioa jarraitzen du eta eskulturak eta, batez ere, pinturak bilakaera ezberdin bat jarraituko dute. Bigarren ezaugarri orokorra da XIX. mendean, arkitekturaren barruan, bidebanatze bat gertatzen dela eraikuntzaren ikasketak direla eta. 1794an Parisen Eskola Politeknikoa sortzen da ingeniariak prestatzeko. 1806an Parisen ere Arte Ederretako Eskola sortzen da arkitektoak prestatzeko. Irakaskuntzan banaketa gertatzen da eta arkitekturan islatuko da. Alde batetik, injinerutza agertzen da material berriekin bat datorrena (burdina, beira, zementua eta behar berriei irtenbidea emateko). Beste alde batetik, arkitektura sortzen da iraganarekin identifikatzen dena (historizismoa edo eklektizismoa, kode artistikoekin bat datorrena eta material zaharrekin: harria, adreilua…) Dikotomia hau XIX. mendean zehar luzatzen da: injinerutza berria eta arkitektura tradizionala. 2.- INJINERUTZA Industri Iraultzari lotuta eta aurrerakada teknologikoei eta, bate ere, serie-ekoizpenari. Azken honek eraikuntza irauliko du. Injineruen kezka da zer nolako materialak erabiliko diren eta hauekin zer egin ahal duten. Ez dago kode artistikorik, funtzionaltasuna baizik. Industri Iraultzak injineruei erronka berriak sortaraziko dizkie: komunikabideei lotutako eraikuntzak, zubi-bideak (viaductos), tren geltokiak, industri hiri berrien beharrak, merkatu zentralak, pasabideak… Injineruek kapitalistek bezalaxe pentsatzen dute. Beste fenomeno bat agertzen da: Erakusketa Unibertsalak. Lehena Londresen egin zen 1851an. Bilguneak dira teknikaren aurrerakada erakusteko. Erakusketa hauek pabilioiak behar dituzte eta eraikuntza hauek aurrerakada berri hauei lotuta egon behar dira. Makinak berria erakusgai egon behar dira eraikin berrietan eta hemen burdina eta beira ere agertuko da. Adibiderik onena Londreseko “Cristal Palace” da, Joseph Paxton-ek egindakoa Londreseko 1851ko Erakusketa 1
  • 2. Unibertsalerako. Egin baino lehen hainbat baldintza ezarri ziren: zabalera handia. kostu eskasa, berriro erabiltzeko aukera, burutze azkarra… Arazo guzti hauei irtenbidea eman ziena ez zen arkitekto bat izan, baizik eta negutegi fabrikatzaile bat eta negutegi materiala besterik ez zuen erabiliko: beira eta burdina, mihiztadura (ensamblaje) eta aireztapen errazarekin. Pabilioiaren elementu guztiak seriez fabrikatu ziren eta berehala muntatzen ziren. 1936an, sute batean, eraikin hau desegin zen eta irudiak bakarrik geratzen dira. Bertan ez zegoen murrurik, den-dena beira eta burdina zen; gangak ere beirazkoak ziren eta burdinazko zutabeen barruan kableak eta isurbideak (desagües) bazihoazen. “Beirazko munstroa” deitu zioten eta ez zuten gustuko, sendotasuna ez zuela esaten zuten, ez eta egonkortasunik ere, baina Estatuak aukeratu egin zuen Ingalaterra berriaren irudia transmititzen zuelako eta bere inperio koloniak modernoarena. 1891an Parisko Erakusketa Unibertsala egingo da. Bertan bi lan moderno handiak egingo dira: Dutert-en eta Contamin-en Makinen Aretoa (Paxtonek egindakoan inspirazioa bilatu zutenak) eta Eiffel Dorrea, bi urte lehenago eginda. Azken honen berrikuntza da hiriaren erdian egingo dutela. Parisek nazio moderno baten irudia ematen zuen eta Industri Iraultzari gurtza egiten ziola. Eiffel ingeniaria zen zubi-bideetan eta zubietan aditua, adibidez, Oporton Duero ibaiaren gaineko zubi esekia egin zuen. Benetako arazoei irtenbideak ematen zizkien material modernoekin eta teknika geometrikoekin. Dorrearen lehenengo solairuaren lau arkuak zubi- bideetako arku parabolikoak dira. Eztabaida handi baten gaia izan zen dorrea hasiera- hasieratik, ez baitzuen inolako erabilgarritasunik eskaintzen. Hika-mika handitan jardun zuten haren defendatzaileek (Gauguin haien artean) eta aurkariek (Zola eta Maupassant barne). Eraiki ondoko urteetan onartuz joan ziren guztiak eta modernotasunaren iruditzat hartu zuten. Zubiak eta beste molde batzuetako eraikinak bideratzen eginak zituen 40 urteetako esperientzia guztia baliatu zuen Eiffelek obra hartan: pentsaezina zen orduan 300 metroko goratasunera iritsi ahal izateko. Aurrez fabrikaturiko altzairuzko habeak (puntales) eta errematxeak erabili ziren, iraun handiena eskaintzeaz gainera askoz arinagoak zirelako. Oinarrizko arkuak ditugu, bestalde, eraikin haren egituran bideratu ziren dekorazio elementu bakarrak. 3.- ARKITEKTURA HISTORIZISTA Arte Ederretako Eskolatik sortuko da: iraganean arreta jarriko dute eta “Neo” ugari sortuko dira (Neogotikoa, Neobarrokoa...). Erdi Aroko Gotikoa berreskuratuko da berriro. Londreseko Parlamentua estilo berri honetan egingo da. XIX. mendeko burgesiak, boterea hartu duenak, arkitektura mota hau ondo 2
  • 3. ikusten du. Urbanismoak ere balio du burgesiaren hiria edertzeko. Horrexegatik arkitektura mota hau urbanismoarekin batera ikusi behar da. XIX. mendean urbanismoan egindako esfortzurik handiena Parisen dago, Parisko birmoldaketan. Haussmann izango da birmoldaketa berri honen erantzule. 1848ko iraultzaren ondoren Paris birmoldatu behar zen, kale estuak, antolamendurik gabekoak... desagertu beharko ziren eta 1853an plan berri bat egingo da. Hiria 20 auzo administratiboetan banatuko da. Bakoitzean komisaldegiak, lantegiak, merkatuak, abere-hiltegiak... kokatuko dira. Erdi Aroko hiriaren ordez, etorbide zabalak eraikiko dira, zirkulazio azkarra bermatzen dutenak eta, langile istiluen aurrean, tropen mugimendu arina bermatzen dutenak. Paris burgesiaren hiria da, baina langileena ere eta bakoitzak bere aldea eta bere lorategia izango du. Plan berri honekin lurzorua birbaliotuko da eta horrek etekinak ekarriko ditu, horrexegatik burgesiak plan berri hau onartuko du, gainera lana sortzen da, langabezia gutxituz. Plan honen barruan Parisko Opera (1861-1874) dugu, arkitektura historizistaren eraikinik adierazgarriena. Arkitektura ekleptikoaren adibide gardena da. II. Inperioko gizarte burges aseak eginiko eskaerari erantzunik, estilo neobarrokoa landu zen eraikin hau. Dekorazioa, materiala eta estaldura mota askoren bilduma da (eklektikoa). Operan burgesiak beren burua uzten du ikusten hiriaren aurrean. Horrexegatik eskailera handi batzuen gainean eginda dago eta etorbide zabal baten amaieran. Opera burgesiaren sinbolo bihurtu zen berehala. Eraikinaren barruan antzerki-esparrua txikia da eta nabarmentzen dena aretoak eta saloiak dira, burgesak harremanetan jartzen diren lekuak. Garnier arkitektuak egin zuen eraikina eta handitasuna da nagusi. 4.- ESTATU BATUETAKO ARKITEKTURA Eskola berri bat sortuko da , elementu berriekin, arkitekturaren kontzeptua irauliko dutenak. Eskola honen izena “Chicagoko Eskola” izango da, hiri honetan lehendabizi agertu baitzen. 1871an Chicagon sute handi bat gertatu zen eta hiria guztiz suntsituta geratu zen. Hiri berri bat altxatu zen, bertan suteen kontrako materialak nagusi ziren eta, gainera, tradizio artistikoa ez egotean, berrikuntza berriak onartuko dira berehala. 1857an, New Yorken, lehen igogailua eraiki zen, Elisa Otis-ek eginda. Horrek altueran eraikitzen bermatzen zuen eta hamar solairuko etxebizitzak agertuko dira. Baina Eskola honen berrikuntzarik inportanteena metalezko edo hormigoizko egitura izango da. Horrek eraikinaren funtzionaltasuna indartzen du eta ia mugarik gabeko askatasuna emango dio. Eskola honen ordezkaririk inportanteena Louis Sullivan da eta bere lanik ezagunena “Chicagoko Auditoriuma”. Hala ere, oraindik murruek solairuen euskarri dira eta 3
  • 4. material zaharrak, granito bezalaxe, erabiliko ditu. Elementu berriak baino gehiago elementu historizistak ditu. Arkitektu honen beste lan ospetsu bat “Schlesinger and Meyer saltoki handiak” dira. Formak funtziora bete-betean moldatzen dira, ondoko arkitekturaren garapenean berebiziko garrantzia izango duena (formak funtzioari eustea). Hala ere, berriztatzailerik handienak arkitektu elkarteak izango dira, ez arkitektu bakunak. Arkitektu elkarteen lanak dira eta askotan, arkitektu horien izenak ez dakizkigu. Bulego eraikinak egingo dituzte, ez etxebizitzak eta barruan hormigoizko pilareak erabiliko dituzte, Chicagoko Auditoriuma zementua edo burdina egitura egiteko. Egitura egin eta gero geratzen dena da eraikina ixtea hormekin, baina horma hauek ez dute inolako funtzio euskarririk, horrexegatik beirak ordezka ditzake. Solairu bakoitza independentea da eta barruko esparrua era ezberdinetan antola daiteke, pilareak bakarrik errespetatuz. 1890. urtearen inguruan Chicagon hasten da horrela eraikitzen, gero Estatu Batuetan eta, gaur egun, mundu osoan horrela eraikitzen da. Igogailua, metalezko egitura eta funtzionaltasuna dira Chicagoko Eskolatik ekarpenik inportanteenak. Azaltzeko zergatik sortu zen Estatu Batuetan arkitektura berri hau esan behar dugu Amerikan jadanik egurrezko egiturak existitzen zirela (Balloom egiturak), eta egitura horiei jarraituz sortu zirela berri hauek. Zahar horiek ez zuten bermatzen altuera handiak, berriek, ordea, bai. Gainera, Mundu Berrian ez zen tradizio artistikorik existitzen eta Industri Iraultzaren eraikuntza beharrei irtenbidea eman zieten. 5.- MODERNISMOA Nazioarteko estilo bat da, nazio-aldaketekin. Leku bakoitzean izen ezberdinekin izendatzen zaio: Art Nouveau Frantzian, Horta Belgikan, Moder Stile Ingalaterran, Modernismoa Espainian. 1890tik 1910ra bitartean doa eta diseinuari dagokio: arkitektura, altzariak, bitxigintza... XIX. mendetik aurrera ematen ari ziren bi tendentziak batzeko ahalegina da Modernismoa: teknologia eta material berriak alde batetik eta tradizio artistikoa beste aldetik, hau da, XIX. mendeko bi arkitekturak batzea. Artisauen, arotzen, errementarien... ekoizpenaren balioa berreskuratzen da eta dekorazio naturalista, lerro makurrekin, dinamikoak, bizitzaz beteta. Naturatik kopiatzen da. Era aberean, exotikoa dena agertzen da, ekialdekoa, ametzezko arkitektura, elezaharretik aterata bezala eta guzti honen gainean imajinazioak gainezka egiten du. Mende amaierako burgesiaren “ismoa” da. 4
  • 5. Mundu osoan modernismoaren arkitekturik inportanteena Antonio Gaudí dugu. Bere lanaren adibideren bat “Casa Milá edo La Pedrera” da. Eraikitzen hasi baino lehen lekua harrobia zen, handik bere izena. 1906-1910 bitartean egin zen, modernismoaren arkitektura zibilaren lanik inportanteena. Paseo de Gracia-ri mihi (chaflán) egiten dio eta Bartzelonako urbanismoaren barruan ulertu behar da. Errealitatean bi eraikin dira, bi sarrerekin. Sarrerek arlanpa (rampa) forma dute, soto batera doazenak (gaur garajeak). Lehen aldiz eraikin baten sotoan garaje bat egiten zen. Ez dago lerro ezta gainazal zuzenik ere. Adreiluz eta burdinazko pilareen gainean eraikitzen da (Chicagoko Eskolan bezalaxe), horrela solairu bakoitzaren banaketa aske geratzen dira. Murruek ixteko bakarrik balio dute. Kokapenaren arabera material ezberdinak erabiltzen dira: fatxadan kare harria, harri zuria teilatondoetan (buhardillas) eta tximiniak fantasiazkoak dira. Burdinsareen (rejas), sabaien eta zoruen diseinugilea Jugol izan zen, Gaudiren laguntzailerik inportanteena. XX. MENDEKO ARKITEKTURA 6.- ARKITEKTURA ARRAZIONALISTA: LE CORBUSIER 1920-1930 bitartean mugimendu arkitektoniko moderno bat sortzen da, Lehen Mundu Gerraren ondoko berreskurapen ekonomikoaren eta 29ko Krakaren artean kokatuta: arkitektura arrazionalista edo funtzionala izena du eta munduko arkitekturik inportanteenetariko batek bideratzen du: Le Corbusier. Mugimendu hau Arkitektura Modernoaren Nazioarteko Kongresu batean jaio zen, 1928an. Kongresu hau Atenasera joaten zen itsasontzi batean egin zen, horrexegatik kongresu horretan egindakoari “Atenasko Gutuna” izendatu zioten, XX. mendeko urbanismoaren dokumentu handia. Bertan hiri funtzionalaren eredua aurki 5
  • 6. dezakegu: bizitzeko egokia, lan egiteko aproposa, atsedenaldirako ere pentsatuta eta zirkulazioa arina eta erraza izan behar da. Halatan, bete beharreko funtzioak zehaztuko zituzten formen araberako arkitektura berri baten bila abiatu ziren, premia berrien aurrean soluzio erraz, merke eta erosoak eskaintzearren. Aintzat hartu zuten bereiziki purutasun formala, eta teknologia berriak arkitektura eraikuntzari eskaintzen zizkioten aukerak ere baliatu zituzten. Giro hartan zabaldu zen material berrien erabilera, burdinazko egitura eta hormigoi armatuarena bereiziki (industria-eraikinetan baino ez ziren material haiek ordura arte erabili, baina jakin zuten ordutik aurrera erabiltzen), eta guztiz nagusitu zen era berean beiraren erabilera fatxadetan. Arkitektura berri honen profeta LE CORBUSIER dugu ( Charles-Ëdouard Jeanneret: 1887-1965). XX. mendearen lehenengo hamarkadan arkitektura ikasketak egingo ditu. Arkitekturaren teorikoa. 1923an “Vers une Architecture” argitaratu zuen, bertan bere ideiak biltzen dira. Mundu osoan zehar azalduko ditu bere teoriak eta lan ugari egingo ditu haiek azaltzeko. Le Corbusier-en arabera, gure garaiko lehen eginbeharra herri-masak era dezente eta gizatiarra hartzea da eta horretarako urbanismoa razionala izan beharko zen eta apartamentuen fabrikazio industriala eta estandar bultzatu beharko zen. 1922an hiri garaikide baten oinplanoa diseinatu zuen, hiru milioiko pertsonentzako esparrua zen: etxeorratzak, berdeguneak, ekintzen araberako esparru ezberdinak... 1929an “Ville Saboye” eraikuntzan bere “bost puntu arkitektura berri batentzat” laburtzen ditu: 1.- Piloteak: etxebizitza lurzoruan ez hondatzeko eta pilote hauen gainean eraikitzeko, horrela lorategia etxebizitzaren azpian geratzen da edo kotxeak aparkatzeko lekuak. 2.- Lorategi-estalkia (terraza jardín), horrela bermatzen da isolamendu termikoa hormigoiaren gainean eta aisialdirako esparru bihurtzen da etxebizitza. 3.- Oin askea (planta libre), hormigoiaren ezaugarriak aprobetxatuz, horrela murruak ez dira beharrezkoak eta oinari egitura baldintzatik askatzen zaio, etxebizitzaren funtzionaltasuna hobetuz. 4.- Leiho jarraikia, horizontalean garatua eta kanpoarekiko harremanak hobetuz. 6
  • 7. 5.- Fatxada libre, pilareak fatxadaren atzean kokatzen dira, eta horrela fatxadak bere egitura funtzioa galtzen du. Era berean “modulor” kontzeptua asmatu zuen, giza proportzioetan oinarrituta, horrela berriro berreskuratzen du aintzinako ideala ezartzeko erlazioa eraikinen proportzioen eta gizakien proportzioen artean: garai hartako gizon frantsesaren neurriak hartu zituen: 1’75 metro. Transatlantikoen estetikan inspiratu zen Le Corbusier etxe honi ekin zioenean. Etxea “bizitzeko makinatzat” hartzen duen kontzepzioari segida emanez, ohi kanpoko dotoretasuna eta urritasun formala ageri dituen etxea eskaini zuen: Mugimendu Moderno deituaren araberako etxe esanguratsuenetako bat inolaz ere. Soluzio guztiz berritzaileak bideratu zituen hartan Le Corbusierrek. Eraikinaren egitura hormigoizkoa da eta behe perimetroan, barruan zerbitzuaren gelak, eskaratza, sarrerako eskailera eta garajea dauzkan erdigunearen inguruan, ageri diren piloteen gainean bermatzen eta goratzen da. Biziguneak okupatzen du lehen solairua eta patio zabal batek irekitzen da barrutik haren erdian. Leiho jarraiki horizontal oso zabal batek kurritzen du lehen solairuko perimetroa, etxearen irudia arinduz eta bizigunearen barnealdea argi naturalez oparo hornituz, inguruko paisaiarekin harremanetan jartzen duen bitartean. Solarium bat ageri da goiko terrazan, horma kurbatuen artean babesturik. Behe oineko piloteak eta lehen solairuko leiho horizontalak eraikinari eskaintzen dioten irudiari guztiz itxura klasikoa dario, berritasun formal guztiengatik ere, hain dira orekatuak eta harmoniatsuak haren konposizioa eta etxea arin egokitu den soroarekiko lotura. Bigarren Mundu Gerra eta gero Le Corbusierrek bere karrera distiratsua jarraitzen du. 1945ean, Marsellan, “Unité d’Habitation” eraikinean bere ametza errealitate bihurtzen da: eraikin erraldoi bat egiten du, errektangulu prisma erraldoia, lurzorutik banatuta eta hormigoizko piloteen gainean sostengaturik. Hormigoia agerian geratzen da eta era berean egurrezko enkofratua. Etxebizitza-eraikin kontzeptu berri bat plazaratu nahi zuen Le Corbusierrek. Hamahiru solairu ditu eta 135 metroko luzeran goratzen da. Taxu eta neurri bereko beste bloke batzuk eraikitzea hartu zuen aintzat hasieran, komunitate haietako biztanleen premia guztiak haien bitartez asetzeko. Halatan, halako trantsitu-kale komertziala bideratu zen zazpigarren solairuan, hartan dendak eta, areago, hotel bat egokitzeko (porrota izan zen, ordea, ideia hura, dendetako bezeroak eraikineko biztanleak baizik ez zirelako, eta merkantzien garraioa oso zaila eta aldrebesa zelako). Hiru solairuan 7
  • 8. behin alderik alde luzaturiko trantsitu batek ziurtatzen zuen etxebizitzaren sarrera. Duplexak ziren etxebizitzak guztiak eta neurri guztietakoak gainera, bikoteen premiei bezala familia ugarienei ere egoki erantzun ahal izateko. Neurri eta proportzioetan “modulor” delakoa bideratzen zen etxebizitzetan. Halako patroi edo kanon modukoa zen “modulor” hori. Le Corbusierrek asmatuta. Haurtzaindegia, haurrentzako igerileku bat, gimnasio bat eta hormigoi gordinean landuriko tximiniak zeuden terrazan. “Brutalismo” deitu zitzaion lanak bukatutakoan hormigoia gordinik (brut = gordin) ageri zuen arkitektura-joerari. Hormigoiari esker eta eskultura bat izango balitz bezala lan eginez, 1950ean “Nôtre-Dame de Ronchamp-eko eliza” egiten du. Estalkiak itsasontzi baten gila forma (quilla) dauka. Kolore zuria nagusitzen da eta barrualdean kolore beirateen bidez argitzen da. 1950-1955 bitartean egin zuen. Le Corbusierren lehen erlijio eraikina izan zen kapera hau. Irudia z da dagoeneko lehen urteetako zorroztasun ortogonalaren araberakoa eta hormigoizko horma lodien adierazpen ezaugarriekin jokatzen du. Beira leihoek zulatzen dituzte hormigoizko hormak eta animalia bimaskordun baten itxura dakarkigu gogora estalki handi erraldoiak. Eskultura irudia da inolaz ere arkitektura multzo honek eskaintzen diguna. Bere karreraren sintesia “Chandigarh hirian”, Punjab-en (Indian) topa dezakegu. Oinplano berriko hiri bat, non bertako Parlamentua nabarmentzen den, eraikin harrigarria 1953-1962 bitartean eginda, moztutako kono batekin amaitzen dena, arkitektura klasikoaren kupula tradizional ordezkatzen duena. 1951tik aurrera, Le Corbusier Indiarekin harremanetan hasten da eta Chndigarh-en esperimentazio laborategi bat topatuko du. Hogeigarren urteetan planteatutako irtenbide utopikoak errealitate bihurtuko dira. Berak pertsonalki politika gunea eraikiko du (Chandigarh-ko Kapitolio), bertan ere esku ireki bat pentsatzen zuen jartzea, harmoniaren era berriaren sinboloa, lasaitasun keinu bat garai hartako munduko tentsioen ondoren.Horrela indartuko zen eraikin honen eskultura itxura. 8
  • 9. 7.- WALTER GROPIUS ETA BAUHAUS Walter Gropius (1883-1969), Berlinen jaio zen, arkitektuen biloba eta semea. Münichen eta Berlinen arkitektura ikasi zuen. 1910-1915 bitartean Fagus Lantegiaren erreforma egin zuen: metal egiturekin eta beirazko gainazalekin, estalki lauekin eta bere forma ortogonalekin, lan hau arkitektura modernoaren lehenengo lan bihurtu zen. Gropius Bauhaus diseinu eskolaren sortzailea izan zen. Bertan material berriak erabiltzen irakasten zen eta, era berean, mota guztietako altzariak eta objektuak egiten ziren helburu batekin: funtzionaltasuna. Hasieratik Bauhausen printzipioren bat hauxe izan zen: “Forma funtzioaren menpe dago”” Bauhaus 1919an agertu zen eta diseinu, arte eta arkitektura eskola zen, helburua zen artea eta diseinu industriala elkartzea. Gropius-ek esaten zuen bezala, aurreko mendeetan arte guztiak arkitekturaren menpe zeuden eta haien helburua eraikina edertzea zen, baina gaur egun arte guztiak isolaturik daude, horrexegatik arkitektuek, margolariek eta eskultoreek berriro ulertu behar dute eraikina batasun bezala eta elkarlanean aritu behar izango dute. 1934an Alemania utzi zuen Gropiusek nazien mehatxuen aurrean. Hiru urtez Ingalaterran egon zen eta handik Estatu Batuetara joan zen Harvard Unibertsitatearen diseinu eskolaren zuzendari. Gropiusek egindako eraikinek Bauhausen estiloa islatzen dute: material berriekin eginda, fatxada lauak eta lerro argiak eta beharrezkoak ez diren elementu apaingarriak baztertzen ditu. Bauhaus Eskola Weimar hirian zegoen eta 1933an naziek itxi zuten. Bauhaus-ek, alemanez, “Eraikuntzaren etxea “ esan nahi du (Bau=eraikuntza; Haus= etxea). Bauhaus Eskolak gaur egungo diseinu industriala eta grafikoaren oinarriak ezarri zituen. Bauhaus eskolan denetik ikasten zen: antzerkia, zeramika, ehungintza, metalurgia, koadernaketa, beiragintza... Paul Klee-k, Kandinsky-k, Doesburg-ek, Mies Van der Rohek... bertan klaseak eman zituzten. Gropius-ek beti talde-lana defendatu zuen eta elkarkidetza eta bere proiektuak kolaboratzaile ugariekin egingo ditu. “Fagus lantegia” 1911an eginda, Adolf Meyerrekin batera. Arkitektura berri honen lehen lana dugu. Gropiusek esanda, lantegia ere estetika berriaren parte bat da eta, handitasuna baztertuz, razionala dena eta soziala dena indartzen du: langileari duintasuna eman behar diogu eta lantegiaren barruan argitasuna, garbitasuna eta airea topatu behar dugu. Beirazko gainazalak nabarmentzen dira eta eraikina bulegoetarako eta lantegirako pentsatuta dago. 9
  • 10. “Bauhausen egoitza Dessau-n” (1925) Europako arkitekturaren funtzionalaren eredua. “L” bikoitzako oinplanoa du, gurutzatzen direnak. Dekorazioa baztertzen da, beirazko gainazal zabalekin eta hormigoizko egiturekin. Eskola, ikasle-egoitza, lantegia... bada, funtzionaltasuna defendatzaileen eta arrazionalisten ideien adierazlea. Bauhausen egindako ikasketek teoria eta praktika nahasten dituzte: ikasten dira materialak, eraikuntzak, konposizioak, koloreak, esparruak. Zazpi tailer bazeuden: harria, metala, egurra, ehuna, kolorea, beira eta pezoa. Ikasketak amaitzean artisau-titulua lortzen da eta proiektua egin eta gero arte-irakaslearen agiria. Tendentzia guztiei irekita zegoen eta sormena eta irudimen askea indartzen zen. Dessau-n bertan, eskolatik aparte samar, etxebizitza-sail batzuk diseinatu zituen Gropiusek Bauhauseko irakasle nagusientzat. 8.- FRANK LLOYD WRIGHT(1867-1959) ETA ARKITEKTURA ORGANIKOA 30. urteetan, arkitektura arrazionalistarekin batera, kontzeptu berri bat sortu zen, Le Corbusierren utopia urbanistikoetatik urruntzen zena. Mugimendu hau Wright-ekin batera sortzen da. Zentzu batean Chicagoko Eskolari jarraitzen dio, baina orain bezero pribatuen eskakizunei erantzuten diete, hau da familia etxebizitzak eraikiko dituzte. Wrightek Chicagoko aberatsentzako landetxeak egiten ditu, Chicagoko aldirietan, “Robie etxea”, adibidez, 1908an eginda. Eraikitzeko orduan askatasuna bezeroari guztiz lotura dagoelako organikoa deitzen da. Bezero bakoitza nahi duen etxebizitzan bizi daiteke, bere nortasunari lotuta eta arkitektuak bezeroaren nortasuna interpretatzea baino ez du egiten eta nortasun hori eraikuntza bihurtzen da. Ez dago dekoratzailerik, arkitektuak berak den-dena diseinatzen du, altzariak barne. Honetan arrazionalismoari aurre egiten dio. Arrazionalismoan arkitektura bezeroaren gainean dago eta indibiduoa taldearen azpian. Arkitektura organikoa gizakiarentzat pentsatuta dago, arrazionalismoak erlauntza-blokea sortu baino lehen. Gainera arkitektura organikoa bai segregazionista dela eta giza-diskriminatzailea. 10
  • 11. Wrighten lanik ezagunena “Kauffman etxea edo Urjauziko etxea” da. XX. mendeko etxe berezienetako bat da hau, dagoen lekuagatik, ingurunearekiko bideratzen dituen harremanengatik eta ageri duen itxura bikainagatik. Urjauzi baten gainean eginda, Pensilvanian, 1935-1939 bitartean. Irekiak eta eman handikoak dira etxeko espazioak, euren artean ez ezik kanpoko izadiarekiko loturan ere, oso harreman zuzena eta intimoa zehazten baitu harekin. Oso garrantzitsua zen hura Wrighten iritiz eta leiho luze zabalak kurriarazi zituen fatxadan, baita balkoi handiak etxeko gune eta gela guztietara irekiarazi ere. Hormigoizko hiru plataformatan mailakaturiko terrazak eta balkoiak ageri dira etxearen egituraren oinarrian. Harriz landu ziren elementu bertikalak, eta haien erliebeari esker hobekiago txertatzen da etxearen irudia paisaian. Behe oinean zabaltzen dira elkarbizitzarako gune edo espazio komunak (jangela, egongela...) eta logelak ageri dira goikoetan, zeinek bere terraza duela. Bere bizitzaren amaieran “New Yorkeko Guggenheim museoa” egin zuen. Guggenheim magnatearen arte moderno bilduma hartuko zuen museo bat eraikitzeko mandatua jaso zuen Wrightek 40. urteetan. Kono-enbor itxurako formak bideratua zen ordurako Wright, gauzatu ez ziren proiektu batzuetan, baina azpikoz gora bideratu zuen kasu honetan kono- enborra. Arras aldatu zuen Wrightek museo bat izan behar zuenaren eta hura bisitatzeko moduaren kontzepzioa. Oraingo honetan, arrapala (rampa) bat gorarazi zuen kiribilean erdiko gune handi baten inguruan, konoaren ardatzean gora betiere. Kiribilaren azaleko horman eta haren perperdikularrean bideraturiko trenkada mugikorretan ipintzen dira koadroak. Bisita egiteko, igogailu batek igotzen du bisitaria garaino, arrapalan behera jaits dadin ondoren. Artistak, hirigintza-adituak eta jendea oro har hasieran ideia honen aurka azaldu baziren ere, aho batez onartu diote eraikin honi dena: XX.mendeko arkitekturaren mugarrietako bat, haren edertasun, purutasun eta dotoretasun formalarengatik eta, arestian esan dugun bezala, museoen espazioaren inguruko gogoetara egin duen ekarri berrizalearengatik. Beste alde batetik, aipatzekoa da 1915-1922 bitartean Tokion egindako “Hotel Inperiala”, bertan lurrikaren kontrako sistema berria erabili zuen eta izan zen euskarri mugikorren gainean zimenduak (cimientos) kokatzea. Sistemaren balioa agerian geratu zen 1923an 11
  • 12. Tokio suntsitu zuen lurrikara baten ondoren. Zutik geratu ziren eraikin urrien artean Hotel Inperiala bazegoen. Tamalez, 60. urteetan bota egin zuten. 10. GAIAREN INGURUKO GALDERAK 1.- Zeintzuk dira Aro Garaikidearen arkitekturaren ezaugarriak? 2.- Zein izan zen injineruen kezka? Zer bilatzen zuten? 3.- Zeintzuk ziren Industri Iraultzaren erronka berriak? 4.- Zer ziren Erakusketa Unibertsalak? 5.- Aipatu Erakusketa hauei lotutako zenbait lan 6.- laburtu nola zegoen eginda Londreseko Cristal Palace 7.- Zer izan zen arkitektura historizista? 8.- Zer nolako aldaketak gertatu ziren hirien birmoldaketetan? (Parisen, adibidez)? 9.- Aipatu zenbait lan arkitektoniko historizistak 10.- Zeri izan zen Chicagoko Eskola? 11.- Haiek egindako eraikinek zer nolako ezaugarriak zituzten? 12.- Aipatu eskola horietako zenbait lan 13.- Zer izan zen Modernismoa? Zein da modernismoaren arkitekturik ezagunena? 14.- Zeintzuk dira modernismoaren ezaugarriak? Aipatu zenbait lan 15.- Zer izan zen arkiteketura arrazionalista? Eta bere arkitekturik ezagunena? 16.- Zeintzuk ziren Le Corbusierren bost puntuak? 17.- Zer izan zen “modulor”? 18.- Aipatu Le Corbusierrek egindako zenbait lan eta lan hauen ezaugarririk inportanteenak 19.- Nor izan zen Gropius? Zer sortu zuen? Eta Eskola honen ezaugarriak? 20.- Aipatu Gropiusek egindako zenbait lan eta lan hauen zenbait ezaugarri 21.- Zer izan zen arkitektura organikoa? Eta bere arkitekturik ezagunena? 22.- Zeintzuk ziren arkitektura organikoaren ezaugarriak? Aipatu arkitektura horren zenbait lan ERANSKINA XX. mendearen hasieran urbanismoa arazoak eta gerrek eragindako suntsiketak zirela eta,bi tendentzia arkitektoniko berriak sortu ziren. Europan funtzionalismoak edo arrazionalismoak Modernismoa ordezkatu zuen eta Iparramerikan organizismoak Chicagoko Eskola . ARRAZIONALISMOAK hormigoi armatua erabiliko du. Arkitekturaren erasotasunean oinarritzen zen, Modernismoaren dekoratibismo gehiegizkoa baztertzen du eta aireztapen sistemak erabiliko dituzte, kalefakzioa, eraikinen hosgabetzea eta argitasuna. Hauen ustez, urbanismoaren arazoak etxebizitzen bloke handiekin konponduko dira, non familiak ehunaka biziko diren, aisialditarako esparruekin inguruan: museoak, igerilekuak, merkatuak, eskolak, lorategiak… Le Corbusier da bere ordezkaririk inportanteena ORGANIZISMOAK aurreko guztia kritikatzen du eta esaten du urbanismo arazoak sortzen direla hain handiak diren blokeak eraikitzeagatik: trafiko arazoak, estresa, erosotasun falta… 12
  • 13. Hiriak gizatartu behar dira eta ez dira hazi behar altueran, zabaleran baizik, solairu gutxirekin. Etxe-orratzak “arratoientzako tranpak” dira. Eraikinak ez dira izan behar hormigoizko eskeleto bat, baizik eta naturatik (handik izena: organizismoa) eredu hartuta, mugikorrak eta aldagarriak izan beharko dira, Natura bezalakoa. Arkitektura organikoa arkitektura naturala da eta “e du erabiltzen altzairua egurra izango balitz bezala”, “eraikinak bizkarrezurra izan behar du eta handik saihetsak atera behar dira”, “barruko esparrua eraikinaren errealitatea da eta barrutik kanpora eraiki behar da eta ez kanpotik barrura Mendebaldetako historian beti egin den bezala”, “gaur egun hiriak beren amaiera ailegatzen ari dira, gehiegikeriak hiltzen ari dira hiriak”, “hirien eredu berriak eredu organikoetan bilatu beharko ditugu, lurraren zati bat izango dira”, “lurzoruaren erabilera hobeagoa egin behar dugu, hirien bilgune handiak feudalismoaren aztarnak dira”. Frank Lloyd Wright organizismoaren sortzaile izan zen eta “Robie etxea”, “Urjauzien etxea” eta Oak Park-ean (Illinois-en) egindako zenbait etxe eraikitzeko baldintza hauen adierazgarri dira. 13