Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Zelan egin ipuin bat

10,311 views

Published on

• Be the first to comment

Zelan egin ipuin bat

1. 1. Zelan egiten da ipuin bat?
2. 2. Lehenengo ideia bat behar duzu...

Zeri buruz idatziko duzu?

Eta istorioan parte hartuko duten

pertsonaiak?

Non gertatuko da istorioa?

3. 3. Zein motatako gaia? umorezkoa maitasunezkoa Beldurrezkoa abenturazkoa animaliekin monstruekin majiazkoa Beste gaiak...
4. 4. Adi! Ez ahaztu... IZENBURUA
5. 5. 1 - Hasiera

Non gertatuko da istorioa?

Noiz gertatuko da ?

Zein da kontalaria?

Zer gertatzen da?

6. 6. Nolakoak dira pertsonaiak?
7. 7. 2- korapiloa edo garapena Gauza berriak gertatzen dira, zailtasun eta ezusteko ugari... Zelan moldatzen dira pertsonaiak?
8. 8. Ipuinen hasiera ...

Orain urte asko...

Antzina, igelek harriekaz berba egiten zutenean...

Behin munduan, asko legez, mutiko bat bizi zen...

Gomuta ez dudan herri batetan...

Munduan asko bezala...

Behin batean...

Sekula ez zait ahaztuko...

Herri batean bizi ziren...

Euskaldunen artean oso gutxitan gertatu izaten dena...

Behin bizi omen ziren etxe batean...

Garai hartan...

9. 9. Laguntzarik nahi? Zure ipuinaren barruan esaera, aho-korapiloa, asmakizuna edo beste antzeko baliabideren bat sartu nahi baldin baduzu, aprobetxatu, hemen dauzkazu batzuk. Esaera zaharrak Aho - korapiloak Zotz egiteko formulak Asmakizunak Ipuin erritmikoak Egoerak deskribatzeko esaerak Abestiak
10. 10. 3 - Amaiera Zelan amaitu da istorioa? Gora behera guztien ondoren zelan geratu dira pertsonaiak?
11. 11. Esaera zaharrak Auzokoaren eltzea urrez, hurbildu eta lurrez. Nirea nire, eta zurea gure. Gaizki esanak barkatu, ongi esanak zakuan sartu Ene bada eta ni! Besteak lanean eta ni geldi! Jesus Maria eta Jose, beti jaten eta beti gose. Nongoa haiz? – Joan eta bertakoa. Agur: bidea luze eta pausua labur. Geroa, alferraren leloa. Apirila euritsu, urte hura ogitsu. Katua aurpegia garbitzen ari bada, euria laster da.
12. 12. Abestiak Itsasoa laino dago Baionako barraraino Nik zu zaitut maiteago Arraintxoak ura baino. Haurtxo txikia seaskan dago Zapi zuritan txit bero Amonak dio ene potxolo Arren egin lo, lo, lo. Dira, dira, zezenak dira, buztana motza adar zorrotza... Harrapatzen bazaitu, harrapatzen bazaitu bertan, bertan hilko zaitu! Elurra teilatuan zakua lepoan ibili beharko dugu aurtengo neguan. Rau rau rau rakata plau, hau dek umorea utzi alde batera euskaldun jendea. Atzo, atzo, atzo, atzo hil ziren hamar atso; baldin ardoa merkatzen ez bada, hilko dirade beste asko; atzo, atzo, atzo, atzo hil ziren hamar atso. Aldapeko sagarraren adarraren puntan, puntaren puntan txoria zegoen kantari Txiru liru li txiru liru li Nork dantzatuko ote du soinutxo hori
13. 13. Aho-korapiloak Aitaren kapa aulkipean Akerrak adarrak okerrak ditu Adarrak okerrak akerrak ditu Adarrak akerrak okerrak ditu Okerrak adarra akerrak ditu Arabako abadearen kapelapean baba-garau bi. Aurten gure ortuan artoa berde erne da. Arre horra, aurrean arraioa! Beleak Berreagara zerbait daroa, badaroa, berea daroa, baba errea ahoan daroa. Olagarroaren erro errea larrean gora
14. 14. Asmakizunak “Pipitaki papataki nik badakit gauza bat” Puntan punta bat, atzean zulo bat (aztarro) Zer dela eta zer dela, kenduaz hazi eta gehitzen dena? (aoluz) Sasira joan eta urratu ez, uretara joan eta busti ez. (aedia) Basoan jaio, basoan bizi herrira etorri eta bera nagusi. (alikam neraetakla) Ipurditik zangorik ez, gorputzatik besorik ez lepotik bururik ez. (alitob) Goizean lau oinetan, eguerdian bi oinetan eta arratsean hiru oinetan dabil. (anozig) Zuri zuri borobila giltzarik gabe irekia. (aztluarra) Maindire bat harrizkoa ez, guztia estaltzen du eta ura ez. (arrule)
15. 15. Egoerak deskribatzeko esaerak

Gelan azkena sartzen denari: “ Azkena ipurdi gizena”

Norbaitek estula asko egiten duenean: “Eztula eta eztula hau ... (izena) itoko zaiguna”

Barre egiten dutenean: “Barre eta barre beti akelarre”

Bi ikasle beti elkarrekin ikusten direnean: “Hau duk parea, karakola eta barea”

Norbaitek kaixo! Esaten duenean: -“Kaixo! -Ez nago gaixo”

Trumoia entzuten dugunean: “San Pedro eta San Beltran izarrez kaniketan”

Norbaiti urteak betetzen dituenean: “Urte askoan txapena kaskoan”

Zerbait erdipurdi irtetzen zaigunean:

“ Eroriz ikasten da oinez”

Motiborik gabe kexaten denari: “Bost xentimoko pupua eta hamar xentimoko trapua”

Gauzak ematea kostatzen zaionari: “Hartzeko pronto emateko tonto”

16. 16. Zotz egiteko formulak Dona dona katona Sutondoan aitona Lepotik behera kuttuna, Irten kanpora Neska edo mutil ttunttuna! Ardoila mardoila Kinkuran kin Portera ziria Portera min Zera mera Kirun karun plit! Eskutaketan ketan Denok jolasketan Batzuek aldamenetan Zu bakarrik bertan! Martin Bonbin Errege ta sorgin Tipule ta gatza Martin ipurdi latza! Unin dalin danbolin eper zatuko balendrin, erradura borradura Klix klaux,fuera!
17. 17. Ipuin erritmikoak Xoxoak galdu du mokoa (lepoa, hegoa, begia...) Nola kanta, nola txirula Nola kanta xoxoak Akerra ikusi dugu baratzean jaten Makila ikusi dugu aker hori jotzen Sua ikusi dugu makila hori erretzen Suak makila Makilak akerra Alerra ken Baratzetik akerra ken, ken, ken ken, ken.
18. 18. Ipuinen amaierak... Hori hala bazan, sartu dedila kalabazan eta atera dedila Derioko plazan Egia bada, sakelan sar Haiek ondo bizi izan baziren gu ondo bizi izan gaitezen Aditzeko belarririk duenak aditu eta ikas dezala Handik aurrera, lanik egin beharrik gabe, ama eta semea oso aberats bizi izan ziren. Handik aurrera denak pozik eta pakean bizi izan ziren urte askotan Handik aurrera etxe hartan, denak zoratzen bizi ziren.
19. 19. Zorionak Ipuin zoragarria egiteagatik