Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.
HAUR JOLASAK
PANPINEN SUSTRAIEN BILA   Panpina gizakiak aspaldi aspalditik erabili izan du bere jolasetan, bere sorrera historia aurrea...
EZAGUTZEN DEN JOLASIK ZAHARRENA   Munduan aurkitu diren jolas guztien artean zaharrena  Ur - eko   joku   erreala  da. Ur-...
BESTE KULTURA BATZUETARA HURBILPENA   Norberak bere jatorrizko kulturako jolasak ezagutuz norberaren burua eta ohiturak la...
MUNDUKO JOLASAK ETA KULTURARTEKOTASUNA Aisialdiren esparrua kulturartekotasunaren transmisioa sendotzeko espazio bikaina d...
IKASTAROAK EUSKAL JOLASA IKASTAROA Oraingo honetan,  jolasen   ikastaro  bat aurkeztuko dizuet non haurrentzako hainbat jo...
JOLASA ETA HAURRAREN GARAPENA LEHENGO URTEAN: Jarrera ludikoak haurra jaiotzen denetik hor daude. 8 hilabete bete arte gor...
JOLAS MOTAK KOOPERAZIO JOLASAK     Talde batean, komunikazioa eta elkarlana bultzatzeko balio duten  jolasak  dira. Jolas ...
JOLAS SINBOLIKOAK   Umeen jolasetatik nabarmengarria dugu  jolas   sinbolikoa . Piagetek   dionez, umeari barruko arazoak ...
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

Haur Jolasak

1,863 views

Published on

  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Haur Jolasak

  1. 1. HAUR JOLASAK
  2. 2. PANPINEN SUSTRAIEN BILA Panpina gizakiak aspaldi aspalditik erabili izan du bere jolasetan, bere sorrera historia aurrean kokatu dute jakintsuek. Hasierakoak egurrez, lokatzez, marfilez... eginak izaten zire, baina ez pentsa sinpleak izaten zirenik. Gaur egun panpina oso sofistikatuak aurkitzen ditugu merkatuan eta hain ezagunak diren panpina artikuluen sorrera aurkitzeko Grezian kokatu behar dugu gure burua. Bestalde, hitz egiten duten panpinen sorrera XIX.mendean aurkitzen dugu eta Thomas Alba Edison izan zen aita. Lehenengo panpina hizlariak aita eta ama esaten zituen. XIX.mendean matxe paperarekin eraikitako bustodun panpinak ere agertzen hasi ziren. Alemanian eta Ingalaterran portzelanazko panpinak edatu ziren. Frantzia berriz panpinen jantziak egiten espezializatu egin zen gehiago.
  3. 3. EZAGUTZEN DEN JOLASIK ZAHARRENA Munduan aurkitu diren jolas guztien artean zaharrena Ur - eko joku erreala da. Ur- en aurkitu zen, Mesopotamian, eta hortik datorkio bere izena. Duela 4.500 urte Sumer- eko buruek joko honetara jolasten zuten. Gizarte hartan pertsona bat hiltzen zenean bere gorputzarekin batera jolas honetako taula bat sartzen zuten lurpean, hortik gizarte hartan jarduerea honek zuen garrantziaz jabetu gaitezke. Gaur egun ezagunak diren jolasek Ur- eko jolas honetan dute beren sustrai, esate baterako Backgammon- ak eta jacquetak . Alkerkea eta ezagutzen diren jolasen artean zaharrenetariko dela esan genezake. K.a.tik 1900. urteko aztarnak bilatu dituzte Egipton. Arabiarrek ekarri zuten Eurapara eta Erdi aroan hedatu zen batik bat, gaur egun Dama jolasarekin ezagutzen ditugun jolasetara heldu arte garatu da.
  4. 4. BESTE KULTURA BATZUETARA HURBILPENA Norberak bere jatorrizko kulturako jolasak ezagutuz norberaren burua eta ohiturak lantzen dira. Garrantzitsua da beste kultura batzuetara hurbilpena egitean gure kulturaren gainean ere hausnartzea. Balore eta ideien transmisioa. Munduko jolasak gizarte eta une historiko ezberdinetan sortu dira eta balore eta ideia ezberdinak gordetzen dituzte beren baita. Kontuz bultzatu nahi ez ditugun baloreekin: sexismoa , indarkeria, gerra, konpetentzia.... Kasu askotan jolasek moldagarritasuna daukate, erabil dezagun imajinazioa! Haurrei gizarte ezberdinen ezaugarrien gainean hausnartzeko ere erabili ditzakegu Kultur aniztasunaren haritik. Toki ezberdinetako pertsonengandik hurbilago sentitzeko tresna paregabea izan daitezke jolasak: gure arteko antzekotasunak azpimarratu, beste herriak... Jolas egitea munduko beste herriengandik hurbilago sentiarazten gaitu Haurren arteko harremanetan benetako ekarpen aberats bat egin nahi baldin badugu jolasen bitartez, jolasak edo jostailuak banatu egin behar dira. Garrantzitsuagoa da adibidez talde osoaren bitartez eginiko jostailu bat guztien artean erabiltzeko norberak berea egitea baino Jarduera ezberdinetan, kultura ezberdinetako elementuak agertzea sainduko dugu. Jolasa aberastu dezakeen kulturen arteko antzekotasunak eta ezberdintasunak bilatuko ditugu. Adibidez, jolas bat egiterako orduan toki ezberdinetako esaerak erabil daitezke, toki ezberdinetako elementuak erabiliz eraiki daiteke beste jolas bat... ( Munduko jolasak )
  5. 5. MUNDUKO JOLASAK ETA KULTURARTEKOTASUNA Aisialdiren esparrua kulturartekotasunaren transmisioa sendotzeko espazio bikaina dugu eta munduko jolasak baliabide aparta izan daiteke horretarako. Xede honekin, garrantzitsua da planifikazio eta hausnarketa egoki batzuk gauzatzea honen erabilera egokia lortzeko. Orokorrean `` bestearen´´ pertzepzioa era positiboan sentiaraztea eta jarrera diskriminatzaileak baztertzea izango dugu helburu munduko jolasen erabileran. Munduko jolasen bitartez, beste herri batzuen ohitura ludikoarekin goza dezake haurrak eta honeta, lotura afektibo positiboak sortaraziko dira haurraren eta jolas horren eta bere jatorriaren artean. Beste herri batzuen errealitateari buruzko informazioa eta ezagutza ere landu daitezke baliabide hauen laguntzaz : biziera ezberdinak, hizkuntzak, jarduera ekonomikoak... kulturaren arteko errespetuzko eta berdintasuneko harremana lortzeko bien beren arteko ezagutza oso faktore garrantzitsua da. Jolasen ezaugarriek hainbat gai jorratzeko abiapuntua suposa dezake, horiek nola bideratu aurrez pentsatuz hanka sartzeak saihestuko ditugu.
  6. 6. IKASTAROAK EUSKAL JOLASA IKASTAROA Oraingo honetan, jolasen ikastaro bat aurkeztuko dizuet non haurrentzako hainbat jolasak ikasteko aukera izango duzuen. Hainbat elkarteetan ikastaro egiten dira, baina nik Urtxintxan egiten diren ikastaroei buruz hitz egingo dizuet. Elkarte honek hainbat ikastaro eskaintzen ditu, begirale izateko ikastaroak, euskal jolas ikastaroak .... Nik adibidez, pasadan urtean Urtxintzan atera nuen begirale titulua. Elkarte hau umeen aisialdian lan egiten du; barnetegiak prestatu, udalekuak , irteera, tailerrak... eta jolasak ere asko lantzen dituzte. Informazio gehiago nahi baduzue, sartu zaitezte aisia.net era eta han azalduta izango dozue ikastaroen datak, denbora, helburuak...
  7. 7. JOLASA ETA HAURRAREN GARAPENA LEHENGO URTEAN: Jarrera ludikoak haurra jaiotzen denetik hor daude. 8 hilabete bete arte gorputza du jostailu eta batzuetab baita ere arreta bereganatzen duen oso gertuko gauzaren bat ere. 9 hilabetetik aurrera, eskuz antzeman dezakeen guztia du jostailua eta harengan eragin dezakeela konturatzen denean, ekintza behin eta berriz errepikatzen du. 3 URTE ARTE: Haurrak esna igarotzen duen denboraren %60 adin honetan jolasari eskaintzen dio, edo horrela izan beharko luke, behintzat. Zehaztapen hau Espainiako Pediatria Elkarteak eginiko oharra da. Haiek diotenez haurrek gero eta gutxiago jolasten dute eta euren aisia ekintza pasiboagoekin betetzen dute, telebista eta bideojokoetan oinarrituta batez ere. Adin tarte honetan, halaber, jostailuak eskura eduki arren, adinekoen presentzia ezinbestekoa da. Haurrak oraindik ez du jolasteko adin berekoen presentzia eskatzen ; espazioa eta baita jostailuak ere partekatu ahal izango ditu beste haur batzuekin, baita haiek ez dute bere jolasean parte hartzen. 3 URTETIK AURRERA: Haurrak umetxo izatetik utzidio eta adin bera dutenekin erlazionatzen hasten da, jolasak haiekin partekatu nahi ditu eta gurasoekiko independentzia handiagoa lortzen du. Bakarrik jostailuz luze entretenitzeko gauza da, hori dela eta, gurasoen jolas denbora ipuinaren irakurketak ordezkatu behar du.
  8. 8. JOLAS MOTAK KOOPERAZIO JOLASAK Talde batean, komunikazioa eta elkarlana bultzatzeko balio duten jolasak dira. Jolas hauetan helburu bat egoten da eta helburu hori lortzeko taldekide guztien partehartzea behar da. Adibidez, kooperazio jolas bat hau izango litzateke: Bikote taldeak egiten dira. Talde bakoitzean bata mutua izango da eta betea gorra. Lehengo mutuak gorra denari eraman behar dio toki zehatz batera, eta gero alderantziz. EZAGUTZA JOLASAK Ezagutza jolasak, izenak esaten duen bezala, elkarren artean ezagutzeko balio dute. Jolas hauek oso aproposak dira ume talde berri bar daukagunean eta beraien artean ezagutzea nahi dugunean. Adibidez, hau izango litzateke ezagutza jolas bat: Umeak korruan jartzen dira, eta korruaren erdian putxu bat dagoela imajinatzen dute. Putxua sakona da eta hara hurbiltzen bagara ohiartzuna entzuten dugu. Orduan, ume bakoitza banan-banan putxu imajinariora hurbiltzen da eta bere izena ohiukatzen du, eta ondoren beste ume guztiak putxuko ohiartzuna imitatuz esandako izena errepikatzen dute. Beste ezagutza jolas bat hau izango litzateke; adinak ezagutzeko balio diguna: Banku ilara bat egiten dugu eta partaide bakoitzak zutunik jarriko da banku baten gainean. Azpian erreka bat kokodriloz beteta dagoela imajinatu behar dugu. Jolas honen helburua da adinen arabera ilara ordenatzea, helduenetik gazteeneraino. Baina arazotxo bat dago: ezin da hitzik egin, komunikazioa keinuen bidez egin behar da.
  9. 9. JOLAS SINBOLIKOAK Umeen jolasetatik nabarmengarria dugu jolas sinbolikoa . Piagetek dionez, umeari barruko arazoak konpontzeko, beharrak betetzeko eta errolak aldatzeko balio zaio jolas honek. Jolas sinbolikoaren bidez, ikasketa ezberdinak lortuko ditu umeak. Adibidez; sukaldean, janari prestatzean jolasten, haurrak koordinatzen, manipulatzen ikasiko du. Lehengaiak ezagutuko ditu, janari gordin eta egosien arteko ezberdintasunaz konturatuko da... Sinbolizazio jolasetan hizkuntzaren aurrerapen bat ere ekartzen du. Hizkuntzak beste lagunekiko akordioak ahalbideratzen ditu. Helburu komunak, errolak... elkartrukatu egiten dira.

×