Zergatik euskal   gazteek ez dutealokatzeko ohiturarik    eta etxebizitza   erosteko premia    ikusten dute?            Eg...
AurkibideaZergatk euskal gazt ek ez dut alokatzeko ohiturarik eta etxebizitza erost ko premiaikust n dut ? ..................
1)    Sarrera        Gaur egun Euskal Herriko gazteek arazo larriak izan ohi dituzte gurasoenetxetik irten eta beraien kon...
Ikus dezakegun moduan, 1994.urtetik izugarrizko gorakada eman duteprezioek, baina badirudi 2011.urterako berriz ere apurtx...
Europakoen gainetik daude oso, etxebizitzak inbertsio ondasun gisa duen zamarenadierazgarri eta alokairuaren merkatuan dau...
alokairuetan, publiko edo pribatuetan bizi dira. Ikusten da iparraldean badagoelahegoaldean ez dagoen etxebizitzak alokatz...
•   Ikerketa kuantitatiboa: Inkesta gure inguruko gazteen artean.       Encuestafacil.com webgunean inkesta bat burutu gen...
Honek segurtasun handiago bat eskaintzen dizularik alokairuan bizitzeko eta familiabat izan dezakezu zure gain errentako e...
Beraien ustez hipoteka batean sartzeko baldintzak zein izango ziren galdetutalanaren segurtasun minimo hori datorkigu berr...
esan dute urteko kontratuek deskonfiantza sortzen dietela. Ohitura hau aldatzekoarrazoia gobernuaren aldetik diru laguntza...
alkiler batean sartzea eta beharrezkotzat jotzen duten segurtasun hori          bermatuko dute.     •    Interesgarria iza...
9.1.- Inkesta1.-Zenbat urte dituzu?   •   18 baino gutxiago   •   18-25 urte   •   25-37 urte   •   37 urte baino gehiago2...
8.- Noiz arte duzu bertan bizitzeko asmoa?   •   Etxebizitza bat erosi ahal izan arte   •   Alokairuan bizitzea pentsatzen...
14.- Zergatik ez zara alokairuan bizi?   •   Dirua alferrik xahutzea iruditzen zaidalako   •   Urteko kontratuek deskonfia...
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

Zergatik euskal gazteek ez dute alokatzeko ohiturarik eta etxebizitza erosteko premia ikusten dute?

409 views

Published on

Published in: Education
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
409
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
8
Actions
Shares
0
Downloads
1
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Zergatik euskal gazteek ez dute alokatzeko ohiturarik eta etxebizitza erosteko premia ikusten dute?

  1. 1. Zergatik euskal gazteek ez dutealokatzeko ohiturarik eta etxebizitza erosteko premia ikusten dute? Egileak: Nagore Arriaga Unsain Maialen Arizkorreta Aranza Ikasgaia: Merkatu Ikerkuntza Ikasturtea: 2011/2012 ikasturtea
  2. 2. AurkibideaZergatk euskal gazt ek ez dut alokatzeko ohiturarik eta etxebizitza erost ko premiaikust n dut ? ......................................................................................................................................................... 1 e 1)Sarrera........................................................................................................................................................... 3 2)Aurrekariak: Etxebizitzen egoera Euskal Herrian......................................................................3 2.1.- Gaz t ek etxebizitzak lortzeko zailtasunak ....................................................................... 3 e 2.2.-Iparralde eta hegoaldeko ezberdintasunak .......................................................................5 3)Arazoa eta helburuak.............................................................................................................................. 6 4)Fitxa tknikoa.............................................................................................................................................. 6 4.1.- Data.................................................................................................................................................... 6 4.2.- Metdologia.................................................................................................................................... 6 5)Emaitzak........................................................................................................................................................ 7 5.1.- Eztabaida taldea........................................................................................................................... 7 5.2.- Inkesta............................................................................................................................................... 9 6)Ondorioak ................................................................................................................................................... 10 7)Proposamenak ........................................................................................................................................ 10 8)Bibliografa................................................................................................................................................. 11 9)Gehigarriak................................................................................................................................................ 11 9.1.- Inkesta............................................................................................................................................ 12
  3. 3. 1) Sarrera Gaur egun Euskal Herriko gazteek arazo larriak izan ohi dituzte gurasoenetxetik irten eta beraien kontura etxebizitza batean sartzeko. Alde batetik, etxebizitzakoso garesti daude lurzoruaren gorakaden eraginez eta alokairuak ere ez dira atzeangeratzen prezio aldetik. Bakoitzaren ahalmen ekonomikoetara moldatzen den etxebizitza ezinaurkitzeak emantzipazioa lortzeko ezintasuna dakar eta agian bestelako planakatzeratzea ere. Zuhaitz honen enborrean lan baldintzen prekarietatea eta gazteenbeldurra topa dezakegu, izan ere soldata askok ez baitute etxebizitzetan sartzekosegurtasunik ematen. Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kiroletako departamenduak, EuskalHerrian dagoen alokairuaren ohitura ezaren inguruko ikerketa bat egiteko eskatu digu,aurretik aipaturik egoeraren aurrean Euskal Herrian gazteek etxebizitza batean sartzendirenean erosten jarraitzen baitute, eta alokairua alde batera utzia izan dute.Horregatik, gai honetan sakonduko dugu ahalik eta modu argienean gertaera honenarrazoiak bilatzeko.2) Aurrekariak: Etxebizitzen egoera Euskal Herrian2.1.- Gazteek etxebizitzak lortzeko zailtasunak “Etxebizitzaren arazoa” deitu ohi denak jada urte asko daramatza eztabaidapolitiko eta sozialaren gai nagusia izaten EAEn. Hiritarrei zuzendutako iritzi inkestadesberdinek adierazten duten moduan (Eustat edo Arartekok 2007.urtean egindakoakesate baterako), gizartea gehien kezkatzen duen arazoetako bat da, baita gazteak ere,oso sentsibilizatuta baitaude gaiarekin. Habe Ikasbil webgunerako Gaindegia soziologia taldeko Mari Luz-ekelkarrizketa batean 2006.urtean azaldu zuen moduan 1.300.000 etxebizitza zeudenEuskal Herrian urte horretan, eta %17 hutsak zeudela (bigarren etxebizitza moduandaudenak eta guztiz hutsak kontuan izanik). Herri turistikoetan, Bakion esate baterako,%70-a hutsik zegoela zioen eta horrelako herrietan gainera zaila dutela bertakobiztanleek etxebizitza alokatzeko. Gainera, %85ean etxebizitzak jabetzakoak direla dio,Europako Batasuneko tasarik altuenetakoa. Etxebizitzen prezioari dagokionez, izugarri igotzen joan dira, etxebizitzenprezioa ia bikoiztera iritsi da Euskal Herrian azken 10 urteetan urteetan eta soldatakordea ez dira askorik igo. Urtean metro karratuaren salneurria %10ea igotzen joan denbitartean, soldatak %3an igotzen joan dira eta gainera azken bi urteetan askori izoztuegin zaizkie. Beraz jende askok bere burua ezintasun baten aurrean ikusi du, ezinetxebizitza erosi eta kasu askotan ezta alokatu ere. Beraz, aberatsen kontua deladirudi. Bestela bizitza guztirako mailegua hartu behar izaten da eta bizitza osoa horiordaintzeko prest egon. 150.000 pertsona zeuden 2006.urtean etxebizitza baten zaineta une berean 250.000 etxebizitza huts (batez ere kostaldean), Europako Batasunekobatez bestekoa baino askoz kopuru handiagoa. Jarrain ikuste dezakegu Euskal Autonomia erkidegoan metro karratuko prezioakizan duen bilakaera:
  4. 4. Ikus dezakegun moduan, 1994.urtetik izugarrizko gorakada eman duteprezioek, baina badirudi 2011.urterako berriz ere apurtxo bat beherako tendentziahartu dutela. Hala ere, izan duten gorakada horrek ezinbestean eragin du jendeanetxea eskuratzeko arazoan. Baina badira arazo hori ikusten ez dutenak ere, izan ere, Arartekokelkarrizketatutako pertsonen kopuru handi batek adierazitakoari jarraiki, aditu askok dioez dagoela etxebizitza arazorik, ez baitago eskasia handirik etxebizitza stock edoparkean: etxebizitza tasak mila biztanleko, bai Estatuan bai EAEn, Europako batezbestekoak baino askoz ere altuagoak dira; etxebizitza hutsaren ehunekoak ere
  5. 5. Europakoen gainetik daude oso, etxebizitzak inbertsio ondasun gisa duen zamarenadierazgarri eta alokairuaren merkatuan dauden zailtasunen seinale. Beraz badirudi arazoa “etxebizitza eskuratzean” dagoela baina ez, “etxebizitzenarazoan”. Problematika horrekin erlazionatutako faktore nagusietako bat alokairukoetxebizitzak jabetzako etxebizitzarekin alderatuta duen zama txikia eta izan duengarestitzea da. Eustat-en datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan 2010.urtean etxegune unitatea 838.200ekoa zen eta urte berean alokairuan bizi zirenetxekoen unitateak berriz 71.441. Datu oso murritza etxegune unitateekin parekatuz.2.2.-Iparralde eta hegoaldeko ezberdintasunak Baina Euskal Herriko iparralderik hegoaldera datuak ere aldatzen dira, izan ereGaindegia soziologia elkartearen datuen arabera iparraldean alokatzen denportzentajea %22 eta %40ko tartean da eta hegoaldean berriz, ez da ia %8ra iristen.Aldaketa hau Frankismo garaitik hona dator, hegoaldean jendeak erosteko ohiturara joduela zutelako.Europako mapa begiratuta, Espainian eta bertan Euskal Herriko hegoaldea sartuz, ezdago ia etxebizitza sozialik. Frantzia aldean berriz, eta bertan iparraldea sartuz,Europako Batasuneko batez bestekoak baino handiagoak dira datuak, izan ere,Frantziako gobernuko politikak ere eragiten du. Datu horiek diote etxebizitza alokatuenerdia publikoa dela eta gainera, etxebizitza pribatuen zati handi bat ere diruz lagunduadela. Adibide bat emate aldera, Baionako biztanleen heren bat diruz lagunduko
  6. 6. alokairuetan, publiko edo pribatuetan bizi dira. Ikusten da iparraldean badagoelahegoaldean ez dagoen etxebizitzak alokatzeko politika bat.Ikusten da kontzientzi hartze bat badagoela apurka apurka hegoaldeko gazteen arteaneta badaudela plataforma ezberdinak joera horren alderako, batez ere laguntzasozialen aldekoak.Zailtasun horien arrazoiak, zalantzarik gabe, konplexuak dira, eta baita konponbideakere. Etxebizitza bera errealitate konplexua da, alderdi anitzekoa, alderdi desberdinakdituen ondasuna. Guzti honengatik eta ikusirik, problematika honen faktore nagusia alokairukoetxebizitzek duten pisu eskasa dela, Eusko Jaurlaritzari ikerketa egiteko grina piztuzaio.3) Arazoa eta helburuakBeraz, ondorioztatu dezakegu arazo nagusia honakoa dela: • Zergatik gazteek ez dute alokatzeko ohiturarik eta etxebizitza erosteko premia ikusten dute?Helburuak: • Gazteen etxebizitzen inguruko iritzia jakitea. • Alokairuari buruz dituzten aurreiritziak jakitea. • Etxebizitza erosteari ikusten dizkioten onuren berri izatea. • Ohitura honen aldaketarako zein soluzio proposatzen dituzten jakitea.4) Fitxa teknikoa4.1.- Data Ikerketa hau 2012. urteko apirilean burutu dugu. Lehenik, hilabete hasieraaldean inkesta bat burutu genuen eta maiatzaren lehen astera arte utzi dugu zabalikjendearen erantzunak jasoz.Ondoren, apirilaren 18an elkarrizketa talde bat osatu genuen.4.2.- Metodologia • Ikerketa kualitatiboa: Eztabaida taldea (focus group). Bilboko alde zaharreko etxe batean egin genuen. Gure inguruko jendeari eskatugenion lehenik eta ondoren hauek beraien inguruko jendea ere gertuarazi zuten.Horrela 7 pertsonako taldea osatu genuen, 19 urtetik 25 urte bitartekoak. Grabatzekoeskubidea eman zigutenez, talde honetan atera ziren ideia guztiak geroago berriz ereikusi ahal izan ditugu ahalik eta modu hoberenean aztertzen saiatuz.
  7. 7. • Ikerketa kuantitatiboa: Inkesta gure inguruko gazteen artean. Encuestafacil.com webgunean inkesta bat burutu genuen eta gure ingurukojendeari e-mailing bidez bidali genien, beraien arteko lagunen artean zabal zezateneskatuz.5) Emaitzak5.1.- Eztabaida taldea Eztabaida taldean parte hartu duten 7 gazteetatik ia guztiak bizi izan diranoizbait errentan baina kasu hori momentukotzat jotzen dute. Ikasle bizitzako zati batbezala ulertzen dute, gainera, asetzaileago izateko pisua konpartitzea beharrezkotzathartzen dute. Bilbon esaterako 300€ inguruan daudela etxebizitzen errentak adierazi dute etazonaldearen edo auzoaren arabera aldatu egiten direla diote. Hala ere, herrietan ezomen da auzoen arabera asko aldatzen errentaren prezioa. Oñatin adibidez, errentanbikote batek 500€ ordaintzen zuten eta babes ofizialeko etxe bat tokatu ondorenhipoteka alkilerra baina merkeago ateratzen zaiela komentatu dute.Behin baina gehiagotan atera da eztabaida taldean, 24-26 urterekin bikotearekin etxeaerrentan hartuko luketela proba bezala, izan ere, arrisku gutxiago ikusten dute gauzakgaizki joaten badira.Baina beraien ustez langileak ere hasiera batean etxea konpartitzen dute, soldatak ezbaitie bakarrik bizitzera joateko adina sostengu ematen. Independentzia maila batlortzeko ezinbestekotzat hartzen dute etxetik alde egite horretan errentan joatea. Gaur egun 7 gaztetatik 6 ez dira planteatzen errentan bizitzera joatea, dirudikez dutelako. Izan ere, ikasle pisua gurasoek ordaintzen diete eta soldata minimo batenbermea izan arte ez zaiela burutik pasatzen adierazi dute. Taldeko batek etxebizitza tasatu bat du eta aurrez ez da inoiz errentan bizitzenegon, ez bakarrik ezta lagunekin ere. Zergatik sartu zen galdetzean asko pentsatugabe egin zuela aitortzen du. Besteei galdetzean beraien ustez zerk bultzatu zuenetxea erostera gehienek esaten dute ohitura dela, gurasoei betidanik hori ikusibaitiegu. Kulturala dela, zerbait gurea dela sinetsi behar dugula, propietatean izan.Gurea izan behar duen zerbait nahi dugu. 40 urte etxe bat ordaintzen egon behar naizeta jubilatzean ezer gabe geratuko naiz? Tu recompensa por trabajar toda la vida.Beste batzuentzat ordea lotura bat suposatzen du, baina diote agian adinarekinikuspuntu hori aldatzen joango zaiela. Eztabaida taldean zehar hainbat momentutan lotu da etxebizitza eredua lanereduarekin. Esaterako, Debagoienan (partaideetatik 3 bertakoak dira) kooperatibistaegiten zaituzte, printzipioz lana jubilatu arte bermatuta duzu eta badakit eskualdeanbizi beharko naizela, lana aldatzeko kulturarik ez dugulako eta kooperatibako lanhorrek horretara lotzen zaituelako. Beraz, zonaldean etxea erosten dute gazteek bainahala ere hau aldatzen joango dela diote. Euskal Herritik kanpo zer gertatzen den galdetzean ez daude oso ziur bainadiote Europa mailak errentan jende gehiago bizi dela. Baina alkiler kontratua beraezberdina dela, 40 urtetarako egin liteke, ez urtez urte berritzen joan hemen bezala.
  8. 8. Honek segurtasun handiago bat eskaintzen dizularik alokairuan bizitzeko eta familiabat izan dezakezu zure gain errentako etxe horretan.Norvegian esaterako, estatuak duen barne produktu gordin handia dela eta permitituliteke etxeak egin eta alkilerrean jartzea, nahiz eta gero zergak oso altuak izan. Bestemodelo bat da, askoz sozialagoa. Baina kasu honetan ez da espainiar estaturainportagarria den eredu bat, estatuak bere kabuz dirurik irabazten ez duelako. Behin eta berriz agertzen den gai bat da errentan bizitzearen tenporaltasuna,aldiz etxe bat erostea betiko gauza bezala ikusten da, apustu ekonomikoa askozaz erehandiagoa delako. Alkilerra merkeago izanda jende gehiago biziko zen alkilerrean eztabaidakopartaideen ustez baina, familia bat izateko alkilerrean bizitzen ez dute ikusten beraienburua. Babes ofizialetako etxeetan oso jende gaztea apuntatzen da eta gero tokatuezkero ez dakite zeri aurre egin behako dieten. Normalean listetan apuntatu eta 3 baturtera arte ez zaizu tokatzen, bitartean errentan bizi da jendea. Partaideak eurenaldetik orain ez dira planteatzen babes ofizialeko etxe baten listetan sartzea.Interesgarria ikusten dute alkilerreko babes ofizialeko etxeen proiektua. Jubilatu etagazteentzat abantaila handiak dituena, nahiz eta baldintza asko bete behar diren.Orokorrean laguntza gutxi ikusten dute etxetik independizatzeko garaian, “gu etxetikjoaterako 40 urte izango ditugu” dio batek. Geroz eta murrizketa gehiago daudela dioteaspektu honetan eta nahiko kezkagarria dela. Etxe hutsen inguruan ere hausnartu arazi diegu eta hiru adibide atera dira.Oñatin, etxe asko daude hutsik eta salgai edo errentan ez daudenak. Familiarenakziren etxe bloke osoak, gero gurasoak hil eta seme-alabak ez direnak bertan bizi.Zarautz bezalako herrietan bigarren bizitza asko daudela, herri erdia hutsik dagoeladiote.Iparraldean ere etxe huts asko, frantziar estatuko “Benidorm” dela diote, asko dirabigarren etxebizitzak direnak eta beraz, urte guztian zehar hutsik egoten direnak.Pariseko etxea errentan eta Biarritzekoa propietatean duten jende asko dagoela ereaipatu dute.. Epe luzera alkilerrak igo egingo direlakoan daude partaideak, jendeak dirugutxiago duenez alkilerrera joango delako bizitzera; Eskaria eta eskaintzaren legea.Estabilidade minimo hori gaur egun geroz eta zailagoa da izatea beraz, zailagoa etxeaerostea.Alkilerraren espekulazioa hasiko da baita ere, Frantziar estatuan bezala. Pertsonaberdinak 15 etxe ditu eta beraz, oso jende gutxik ditu etxe propioak. Bertara joanezkero horretara moldatuko zirela diote.Azken batean hasita dagoela diote kultura aldaketa halabeharrez, egoera ekonomikoakbehartu gaituela horretara. Bankuek ez dituzte kasu askotan hipotekak ematen etaberaz ezin da etxe propiorik erosi eta abalistekin famili guztia konprometitzen duzu,ondo pentsatu beharreko gauza da. Gaur egun desauzio asko jende helduarena da,seme-alaben etxeen abalista zirelako.
  9. 9. Beraien ustez hipoteka batean sartzeko baldintzak zein izango ziren galdetutalanaren segurtasun minimo hori datorkigu berriz ere airera eta bakarrik ez egotea. Izanere, partaideen ustez bakarrik zama handiegia da gaur egun hipoteka batean sartzea.Beste batentzat aldiz azkeneko aukera da hipoteka batean sartzea. Errentan bizi direnen profilaren inguruan galdetu diegu baita ere eta beraienustetan gazteak eta dibortziatuak dira alkilerrean dauden pertsonak. Izan ere, kontratuindefinitu batekin ezin zarela etxebizitza bat erostera sartu diote. Hala ere, aurrerabegira aldatu eta talde hori zabalduko dela diote egoera ekonomikoaren ondorioz.Gaur egun pixka bat irreala ikusten dute gure kasuan etxebizitza bat erostea. Ondorioz, etxe bat erosteko segurtasun ekonomikoa behar da, honeknolabaiteko segurtasuna eskainiko digulakoan. Beste puntu oso garrantzitsu baterostearen aldekoa kultura edo ohitura izango da. Baina hau guztia aldatuz joango daerrentaren alderako eta horretarako alkilerra bultzatzeko laguntzak behar direla aipatudute hizlariek. Bukatzeko lan ereduak asko baldintzatzen duela diote etxebizitzaegoera.5.2.- Inkesta Inkesta 18-25 urteko 28 pertsonek eta 25-37 urte bitarteko bi pertsonekerantzun dute, gehienak neskak gainera. Euskal Autonomia Erkidegokoak izan dirabatez ere erantzuleak. Gure inguruan zabaldu dugu batez ere eta espero bainoerantzun gutxiago lortu ditugun arren, ahalik eta informazio esanguratsuena lortzensaiatu gara bertatik. Errentan bizi diren erantzule gehienak 3 eta 6 urte artean doaz alokairuanbizitzen, baina gazte hauetariko gehienak ez dira asteko zazpi egunetan bizi bertan,4ek soilik esan eman dute baiezkoa. Pisu hau ordaintzen dutenei buruz galdetzeangainera, gurasoak izaten dira kasu gehienetan dirua jartzen dutenetan eta 4 kasutan(seguruenik aurreko galderako 4 pertsona berberak) gazteak beraiek dira ordaintzendutenak. %80ak baino gehiagok ikasten amaitu arte bizi nahi dute bertan eta besteeketxebizitza erosi ahal izan arte. %100ak erantzun du hemendik 5 urtetara beraien buruak etxebizitza propioanikusi nahiko zutela, baina “non egongo direla uste duten” galdetzean ordea, gehienek(%30ak) alokairuan edo gurasoen etxean (%60) erantzun dute. Gazte hauek familiaedukitzearen kasuan jartzen badira, gehienak etxebizitza propioan biziko direla ustedute eta batek baino gehiagok “beste” erantzuna hautatu dute, “ ahal dudan lekuan”erantzunez. Beste herrialdetako ereduak azaltzean, %60ak uste du bertako ohituretaraegokituko zirela, hau da, alokairuan biziko liratekeela bertako gehienek hori egitenbadute eta gainontzeko %40ak etxebizitza propioa izatean sinesten jarraitzen dute. Erantzuleetatik batek ere ez du etxebizitzarik bere propietatean, baina ez diegugaldetu arrazoia eta interesgarria izan zitekeen. Azkenik, alokairuan bizi ez direnen artean, ez alokatzearen arrazoi nagusia“dirua alferrik xahutzea”-ren irudimena da. Gutxi batzuek (%15ak baino gutxiagok)
  10. 10. esan dute urteko kontratuek deskonfiantza sortzen dietela. Ohitura hau aldatzekoarrazoia gobernuaren aldetik diru laguntza handiagoak ematea da beraien ustez.6) Ondorioak Ikerketa hau egin ondoren gure hasierako galderara bueltatuko gara berriz, hauda, zergatik gazteek ez dute alokatzeko ohiturarik eta etxebizitza erosteko premiaikusten dute?Bai inkestatik lortu ditugun datuak ikusirik eta gehien bat eztabaida taldetik lortuditugun emaitzekin ondokoa esan dezakegu. Lehenik eta behin arazoa kulturala dela esango genuke, izan ere, gurearbasoetatik datorkigu etxe propioa izatearen ohitura hori. Orain dela 100 urte ereseme zaharrenari geratzen zitzaion familiarena zen etxea. Beraz, esan dezakeguetxebizitza propioaren aldeko jarrera hau kulturala dela, gurasoengatik seme/alabetarapasatzen dena.Baina gure ustez aldatuz joango den ekintza bat da etxebizitza erostearen ekintza hori,izan ere, etxebizitzaren erosketa lan ereduarekin oso lotua dagoen kontzeptua da gauregun. Lan eredua orain arte bizi osorakoa dela esan dezakegu, gazteetan fabrikabatean sartu eta jubilatu arte bertan jarraitzen zuten langileek. Gaur egun ordea,aldatzen ari den gauza da hau, inor ezin digu bizi osorako lan bat segurtatu eta berazlan eredua aldatzen den bezala, bizi eredua ere aldatzen doa. Ikerketaren beste ondorioetako bat da etxebizitza batek segurtasuna emanbehar dizula eta gaur egun alkiler batera joateak ez dizula segurtasunik ematen. Lehenaipatu bezala, lanean segurtasun bat lortutakoan erosten dute normalean etxebizitzabat, baina segurtasun hori lortu aurretik normalean gazteak saiatzen dira alkilerreanbizitzen, egoera ekonomikoek ahalbidetzen badute. Azken ondorio nagusietako bat da, alkilerra bultzatzeko laguntzak behar direlagobernuetatik. Izan ere, geroz eta etxe huts gehiago daude herrietan eta horiekaprobetxatzeko politikak behar direla pentsatzen dugu, etxe gehiago egin beharreandaudenak biziberritu behar direlaren ondorioa atera dugu ikerketan.7) Proposamenak Ikerketa honen ondorioz Eusko Jaularitzari luzatu nahi genizkiokeenproposamenak ondokoak dira: • Lehenik eta behin herrietako etxe hutsak berpiztu nahi ditugu eta horretarako kanpaina informatibo bat martxan jarriko genuke jendartean etxeak alokairuan hartzeko abantailak erakutsiz. Guk kanpaina bat egingo genuke jendartearen tradizionaltasuna eta etxebizitzaren arloan dauden jokaera topikoak esageratuki erakutsiz. • Ondoren, etxe horien alokairu kontratuak luzatzeko ahalegin bat egitea nahiko genuke. Urtetik urterako kontratuak izan beharrean 10 bat urteko kontratuak izatera pasatzea nahiko genuke. Horrela jendearentzat errazagoa izango da
  11. 11. alkiler batean sartzea eta beharrezkotzat jotzen duten segurtasun hori bermatuko dute. • Interesgarria izango zen baita alkilerraren ondoren erosteko aukera izateko posibilitatea zabaltzea. • Badakigu ez direla garaiak, baina diru laguntzak beharrezkotzat ikusten ditugu, gazteek etxebizitzarekin duten problematika nolabait konpondu nahi bada.8) Bibliografia • Gaindegia soziologia elkart ko kide bat elkarrizketa. HABE-Ikasbil. • Alokairuan bizi diren etxekoen unitat ak, ezaugarri sozioekonomikoen eta e lurralde histrikoaren arabera. 2012an argitaratua. Eustat. • Gazt entzako etxebizitza politka publikoak EAEn. 2007ko ikerketa. Arartkoak legebiltzarrerako egindako txos t na. e9) Gehigarriak
  12. 12. 9.1.- Inkesta1.-Zenbat urte dituzu? • 18 baino gutxiago • 18-25 urte • 25-37 urte • 37 urte baino gehiago2.-Sexua: • Emakumezkoa • Gizonezkoa3.-Nongoa zara? • Euskal Autonomia Erkidegoa • Nafarroa • Iparraldea • Beste (zehaztu)4.- Errentan bizi zara? • Bai (13.galderan amaitu) • Ez (kasu honetan jo zuzenean 9.galderara)5.- Noiztik? • Urte bat baino gutxiago • 1-3 urte artean • 3-6 urte artean • 6 urte baino gehiago6.- Asteko 7 egunetan bizi al zara bertan? • Bai • Ez7.- Nork ordaintzen du pisua eta pisuko gastuak? • Nik • Gurasoek • Beste (Zehaztu)
  13. 13. 8.- Noiz arte duzu bertan bizitzeko asmoa? • Etxebizitza bat erosi ahal izan arte • Alokairuan bizitzea pentsatzen dut bizitza guztia • Ikasten amaitu arte • Diruak ematen didan arte9.-Non ikusi nahiko zenuke zure burua hemendik 5 urtetara? • Gurasoen etxean • Alokairuan • Nire etxebizitza propioan • Beste (zehaztu)10.- Eta non uste duzu egongo zarela hemendik 5 urtetara? • Gurasoen etxean • Alokairuan • Nire etxebizitza propioan • Beste (Zehaztu)11.- Eta familia baduzu, non biziko zarela uste duzu? • Gurasoen etxean • Alokairuan • Nire etxebizitza propioan • Beste (zehaztu)12.- Frantzian eta Alemanian alokairu etxebizitzen tasa %40ª baino handiagoadela jakinik, nola uste duzu biziko zinakeela bertara joanez gero? • Alokairuan • Nire etxebizitza propioan • Beste (zehaztu)13.- Ba al duzu etxebizitzarik zure propietatean? • Bai • Ez(Alokairuan bizi direnentzako inkestaren amaiera, Mila esker)
  14. 14. 14.- Zergatik ez zara alokairuan bizi? • Dirua alferrik xahutzea iruditzen zaidalako • Urteko kontratuek deskonfiantza ematen didatelako • Familia bat edukitzeko asmoa daukat eta alokairua egokia iruditzen ez zaidalako • Ez dudalako gurasoen etxetik alde egin nahi15.- Zerk bultzatuko zintuen alokairuan bizitzen jartzea • Gobernuaren aldetik diru laguntza handiagoak ematea • Kontratuak gutxienez 5 urtekoak izatea • Etxebizitza pribatuen prezioa igotzea • Ezerk ere ez • Beste (zehaztu)Mila esker zure denboragatik.

×