Curso liderazgo de la Mujer eusk

1,230 views

Published on

Une honetan idazteko arrazoia, hain zuzen ere, 2013ko urrian zazpigarren urtez jarraian antolatuko
dugun EMAKUMEAREN LIDERGOA, Emakumeen Energia - Berrikuntza eta Ekintza
IKASTAROAri buruz hitz egitea da. Ikastaro horren helburua pertsona eta herritar gisa
dugun eragin-gaitasunaz eta ahalmenaz eta hori gauzatzeko dugun beharraz are gehiago jabetzea
da. Auto-lidergorako ikastaroa da, geure bizitza zuzentzeko dugun gaitasuna areagotzeko,
eta horretarako, ezinbestekoa da gure ikuspegia eta pentsamendu-argitasuna gehiago zabaltzea.

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
1,230
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
1,086
Actions
Shares
0
Downloads
1
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Curso liderazgo de la Mujer eusk

  1. 1. Lagun maitea, Une honetan idazteko arrazoia, hain zuzen ere, 2013ko urrian zazpigarren urtez jarraian antolatuko dugun EMAKUMEAREN LIDERGOA, Emakumeen Energia - Berrikuntza eta Ekintza IKASTAROAri buruz hitz egitea da. Ikastaro horren helburua pertsona eta herritar gisa dugun eragin-gaitasunaz eta ahalmenaz eta hori gauzatzeko dugun beharraz are gehiago jabetzea da. Auto-lidergorako ikastaroa da, geure bizitza zuzentzeko dugun gaitasuna areagotzeko, eta horretarako, ezinbestekoa da gure ikuspegia eta pentsamendu-argitasuna gehiago zabaltzea. Epealdi honetan, ikastarora etorri diren emakume guztien ekarpen eta gogoetekin aberastu da ikastaroa bera, baina baita urte hauetan guztietan ikastaroa eskaintzen aritu diren irakasleen prozesu pertsonalarekin ere. Parte-hartzaileek urtez urte ikusi ahal izan dute lider izatea talde bat zuzentzea baino askoz gehiago dela, eta hori ez dela garatzen informazioa eskuratuz edo “izan beharko nukeen” horren ezaugarrietara makurtuz. Nork bere burua ezagutzeko eta erabakiak hartzeko prozesu batean norberaren bizitza zuzentzeko gaitasuna garatzea da helburua, nork bere buruari eta gizarteari aberastasuna ekartzeko aukera areagotuz. Ikastaro hau interesgarria da eboluzio pertsonalaren edozein urratsetan, eta emakume askok ikusi izan dute edizio desberdinetan parte hartzeak lagundu egin diela beren eboluzio-prozesuan egingo duten hurrengo urratsaz jabetzen. Gainera, aurrera egiten jarraitzeko laguntza eta inspirazio-iturri den emakumeen kolektibo bat ezagutzeko aukera ere bada. Parte hartzera gonbidatzen zaitugu; asko gustatuko litzaiguke aurten zu hona etortzea. Besarkada bat Mirra Taldearen partetik. INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEAK Datak: Asteartea, urriak 29 eta azaroak 5, 12, 19 eta 26 eta abenduak 3. Ordutegia: Lekua: Sota Eraikina, Gran Vía, 45 - 1ª, Bilbo Prezioa: 130€ - Bazkideak: 90€ - Aurreko edizioetan parte hartu baduzu: 50€ Kontua: Kontzeptua: Izen-abizenak Etorriko zarela baieztatu: Ahal bada emailez: <info@asociacionmirra.com> Bloga: Tel: 944 441 838 Informazio zabalagoa izateko, ikus honekin batera doan PDF fitxategia. Informazio hau interesatuko liekeen emakumeei berbidaltzea eskertuko genizuke BFA D FB Asociación para el Liderazgo de la Mujer Asociación para una Ciudadanía Consciente Tecnología para la Transformación Interior Bizkaiko Foru Aldundia Diputación Foral de Bizkaia

×